2. Mamu tren
mamu tren
Egilea: Jacques Duquennoy
Itzulpena: Inazio Mujika
Argitaletxea: Alberdania
http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?lng=ca&str_mod=col&id_coleccion=19&int_pas_ini
=&id_libro=527
Erne, mesedez!
Mamu trena ateratzear dago!
Nork nahi du buelta bat?
Manuk abisua eman du...
A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
3. Txominen 5
zentzumenak
Egilea: Liesbet Slegers
Itzulpena: Lierni Ugartemendia
Argitaletxea: Ibaizabal
https://www.ibaizabal.com/nuestros-productos/literatura/literatura-infantil/0---5-anos/txominen-5-
zentzumenak
Zentzumenak oso garrantzitsuak dira
Txominen egunerokoan. Begiekin,
belarriekin, sudurrarekin, mihiarekin eta
eskuekin inguratzen duen mundua
ezagutzeko aukera du.
Izan ere, gauza pila ditu bere inguruan
ezagutzeko!
A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
4. Muxurik
nahi?
Egilea: Castillo Suarez
Marrazkiak: Eider Eibar
Argitaletxea: Mezulari
http://www.mensajero.com/web/catalogo/producto_detalleeu.php?libro=1613
Kariñe deitzen naiz eta oso neska
zalamera naiz. Muxuak eta besarkadak
ematea gustatzen zait. Ohartu naiz jende
askori ez zaizkiola muxuak
gustatzen, baina nik ezin dut muxutxoak
eta estutuak eman gabe eguna pasa.
Muxuak eta besarkadak. Biak batera edo
besarkada bat lehenago eta gero pot bat.
Edo pare bat. Edo hamaika pot.
A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
5. Lorategi bizia
Egilea: Peter Brown
Itzulpena: Ihintza Elsenaar
Argitaletxea: Ttarttalo
http://www.ttarttalo.com/eu/haurrak/liburu_fitxa/lorategi-bizia/brown-peter/978-84-9843-432-3#
Egun batean, jakin-min handiko haur batek
abandonatutako burdinbide bat esploratzea
erabakitzen du. Bertan hilzorian dauden landare
batzuk topatu ondoren, lorezain bihurtu, eta haiek
zaintzen hasten da. Poliki-poliki, hiriko biztanleek
mutikoaren urratsak jarraituko dituzteeta lorategia
mugarik gabe hedatuz joango da hiri osoan
zehar, hiri gris eta tristea zena, leku berde eta
atsegina bihurtu arte. Pertsona batek mundua
eraldatu dezakeela erakusten duen istorio polita.
B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Lehen Maila 1. eta 2. urtea
6. Piratak
Egilea: Peru Magdalena
Marrazkiak: Eider Eibar
Argitaletxea: Herritar Berri
Katixa katu botadunak eta bere lagunek
egurrezko kutxekin itsasontzi bat eraiki
dute irlara joateko. Xebas elefanteak bere
belarriak irekitzen ditu belak bezala
erabiltzeko. Etxetik ekarritako koloreko
zapiak eta petatxuak jantzi dituzte
eta piraten bandera jarri dute Xebasen
tronpan. Irlan ezkutaketan jolastu
dira eta sugandila bat ikusi dute. Hainbeste
jolastu eta gero, Xebas goseak dago eta
etxera itzuli nahi du. Itsasontzira igo dira
eta Xebasek munduko puzker erraldoiena
bota du eta ziztu bizian bueltatu dira
etxera.
B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Lehen Maila 1. eta 2. urtea
7. Nire aitaren
botak
Egilea: Mikel Valverde
Itzulpena: Ramon Olasagasti
Argitaletxea: Elkar
B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Lehen Maila 1. eta 2. urtea
http://postdata.elkar.com/ai1ec_event/mikel-valverderen-nire-aitaren-botak-
prentsaurrekoa/?instance_id
Kaixo: ni Koldo naiz, eta behin gertatu
zitzaidana kontatuko dizuet. Harrigarria
izan zen, ez sinestekoa. Euria ari zuen
egun hartan zarra-zarra. Euri-tantek
atabalaren soinua egiten zuten leihoaren
kontra, tan-tan-tan-tantaka. Gurasoak
berriketan ari ziren sukaldean, eta egokiera
baliatuz, oinetakoen armairua ireki nuen.
Ilun-ilun zegoen barnealdea.
Oihanaren antza zuen gauez, eta
oinetakoek animaliak ziruditen, zelatan.
Benetan.
8. Nur eta
kobazulo
liluragarria
Egilea: Toti Martínez de Lezea
Marrazkiak: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein
http://www.erein.com/libro/nur-eta-kobazulo-liluragarria
Iratxorik ikusi duzu inoiz? Zuhaitz baten
barruan egon zara? Iratiko pago oihanean
barrena sartu dira Nur eta bere adiskide
Iraia eta Maddi. Izadi bete-betean
dabiltza, eta hantxe ezagutu ditu Nurrek
beste lagun batzuk: Koldo, iratxo-gidaria;
Basajaun eta Basandere, oihaneko
nagusiak; Anxo, Arpeako kobazuloan bizi
den erraldoia; Hodeia, urrezko orrazi batez
ilea orrazten duen lamina; prakagorri txiki-
txikiak eta Izel, zaldi beltz bikain bat
kopetan izar zuria daukana.
C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila
Lehen Maila 3. eta 4. urtea
9. Nur eta
denboraren
liburua
Egilea: Toti Martínez de Lezea
Marrazkiak: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein
http://www.erein.com/libro/nur-eta-denboraren-liburua
Uda hasi da eta euria ari du atertu gabe.
Oporrak dira, jolaserako
garaia, baina, eguraldi honekin, Nurrek eta
haren lagunek ez dakite zer egin
jostatzeko. Amamak esanda, liburu bat
hartzen du apaletik, Denboraren liburua;
liburu trokelatu bat da, Nurren arreta
erakartzen du eta, magiaz bezala, Erdi
Arora, Robin Hooden eta Lady Marianen
garaietara eramaten ditu.
C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila
Lehen Maila 3. eta 4. urtea
10. Musubero, m
on amour
Egilea: Anjel Lertxundi
Marrazkiak: Antton Olariaga
Argitaletxea: Elkar
https://www.elkar.com/es/liburu_fitxa/MUSUBERO--MON-AMOUR/Lertxundi---
Anjel/G000000001375
Maxe Bordelera joan da eskubaloiko
lagunekin, han partida bat jokatzera.
Eta, beste askotan bezala, erretratu bat
atera du eta errebelatutakoan, zer ikusiko
argazkian…, eta bere andereño monsieur
batekin musuka. Olalá! A zer saltsa! Bere
bildumako beste argazki batzuk ere
erakutsiko dizkigu Maxek, eta horien harira
gauza bitxi eta polit askoak argituko dizkio
irakurleari.
C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila
Lehen Maila 3. eta 4. urtea
11. Greg
Gizajo baten
egunkaria
Egilea: Jeff Kinney
Itzulpena: Miren Arratibel
Argitaletxea: Alberdania
http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?str_mod=bus&str_bus=gi
zajo+baten+egunkaria&int_pas_ini=0&id_libro=605
“Ospetsua izango naiz egunen batean;
baina, oraingoz, hemen nabil, institutuan, ergel
nazkagarri pila batek inguratuta”.
Nerabea izatea gauza gogaikarria izan daiteke, benetan.
Eta inork baino hobeto daki hori Greg Heffleyk:
institutuan hasi berria da, eta mutil txakil hazi gabeak
beraiek baino mutil handiago, maltzurrago eta bizarra
egiten hasiekin nahasian dabiltza korridoreetan.
Gregek bere egunerokoan dioen moduan:
“Ez dezala inork pentsa „Egunkari maitea, hau‟ eta
„Egunkari maitea, beste hura‟ ibiliko naizenik”.
Eskerrak Greg Heffleyk esaten duena eta egiten duena
oso bestelako gauzak diren!
D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a
12. D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a
Zizili
Egilea: Unai Elorriaga
Marrazkiak: Mai Egurza Arruti
Argitaletxea: Elkar
http://www.elkar.com/es/ficha_del_libro/zizili/elorriaga-lopez-de-letona-unai-/-egurza-arruti-mai-
il./a000000285082
Zizili andreak ez du ezer ikusten, 207 dioptria
dauzka begi bakoitzean. Mundu betaurreko
guztiak probatuta dauzka, baina alferrik. Hala
ere, esan diote Londresen badela jostun
bat, apurtutako artaziekin betaurreko berezi
batzuk egiten dituena, eta hara joatea erabaki
du Zizilik, Anbrosio bere mamu txikia lagun
hartuta. Bidean, ordea, mila abentura eta
xelebrekeria gertatuko zaizkie, zein baino zein
zoroagoa, baita lagun mordoa ezagutu
ere, umorez eta fantasiaz beteriko historia
honetan.
13. D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a
Nire aita
ikusezina da
Egilea: Julen Gabiria
Marrazkiak: Patxi Gallego
Argitaletxea: Elkar
http://www.elkar.com/es/ficha_del_libro/nire-aita-ikusezina-da/gabiria-lara-julen-/-gallego-
palacios-patxi-il./a000000267018
Elenek hamaika urte ditu, biolina jotzen
duen nobio makarra bat, eta neba jaioberri
bat: Xabat. Parkera edo kalera ateratzen
direnean, jende guztiak egiten dio kasu
niniari, amari, Eleneri... baina inork ez du
ikusten aita: ikusezina bihurtu ote da?
Umorea eta abenturak elkartzen ditu Julen
Gabiriaren nobela honek; zinema-
zaletasuna, neska-mutilen arteko
harremanak, gizarteak aita-amen
zereginak nola ikusten dituen... Hori guztia
ederrago eta dibertigarriago egiten dute
Patxi Gallegoren marrazki jenialek.
14. Ezekiel nora
ezean
Egilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
http://www.elkar.com/es/liburu_fitxa/EZEKIEL-NORA-EZEAN/Osoro-Igartua--Jasone/A000000305542 #
Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator
bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza
zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz
ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean:
ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin
izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste
hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta
amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko
gorabeherak, gustuko bi neskaren artean
sentitzen dituen zalantzak...
E KATEGORIA – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Kolegio 5., 4. eta 3.a, Lizeoko 2.a
15. Amaren eskuak
Egilea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Alberdania
https://www.elkar.com/es/ebook_fitxa/amaren-eskuak/karmele-jaio-eiguren-jaio-eiguren-
karmele/9788497838535
Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako
lana baina egun estresaturik daukana, egunkari
batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei
ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta
istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi
lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz
esnatuko den jakin ezinik. Amaren historia
ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta
horren haritik ohartuko da zenbateraino izan
daitezkeen ezezagunak geure ondoan
dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino
izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo
eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak
asko aldatu. Bizinahiaren aldeko aldarrikapena
dakarkigu eleberri eder eta hunkigarri honek,
bazter guztiak zipriztintzen eta blaitzen dituen
itsasoaren enbatak bezala.
E KATEGORIA – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Kolegio 5., 4. eta 3.a, Lizeoko 2.a
16. Hiru istripu
eta bi amodio
Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
http://fernandomorillo.eu/Liburu_Hiru_istripu_eta_bi_amodio.html
Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri
baten ondoren ezagutzen dute elkar.
Anuska liluraturik dago, baina
Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du.
Txinpart distiratsu baten ondoren, bereizi
egiten dira.
Destinoak istripu larriago bat ekarriko dio
Anuskari, eta orduan Izortze ezagutuko du, oso
neska berezia. Hainbeste gal dezake
burua neska batek beste bategatik?
Nahasmena gutxi ez, eta Galder etorriko zaio
berriro.
Anuskak Marie Curie zientzialaria du eredu,
eta bihotzari kasu egin nahi dio. Zer demontre
egin, ordea, taupadek bi bide desberdin
seinalatzen badituzte aldi berean?
E KATEGORIA – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Kolegio 5., 4. eta 3.a, Lizeoko 2.a