Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Lehendakariaren hitzaldia - Migel Etxagibeli omenaldia – Ertzaintzak 80 urte
1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
MIGEL ETXAGIBELI OMENALDIA – ERTZAINTZAK 80 URTE
HOMENAJE A MIGEL ETXAGIBEL – 80 ANIVERSARIO ERTZAINTZA
2016-04-16 Arrasate Mondragon 16-04-2016
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
Herri Agintariok, jaun andreok, egunon.
Agur eta ohore, Migel Etxagibel jauna. Agur eta ohore zuri eta gure zorion
agurrik benetakoena sendikoei: Ascen, zure arrebari; zure bi semeei, Mitxel eta
Javier, emazteei: bilobei eta gaur lagun dituzun familiako kuttun guztiei.
Esan gabe doa, guretzat ere, neuretzat bereziki Lehendakaria naizen aldetik,
ohore handia dela zure ondoan egon eta aitormen xume hau eskaintzea. Duela
80 urte, (“treintayseisen”), 1936ko lehen Ertzañan aritu zinen Bilboko kaleetan,
Deustuko ertzain-etxean. Osatu berria zen Eusko Jaurlaritzaren zerbitzura,
Euskadiren zerbitzura, hiritarren zerbitzura.
Ederki asko gogoratzen dituzu oraindik ere orduko ibilerak. Irudikatzen zaitugu,
gizaseme gazte eta lerden, hamazazpi/hamazortzi urte besterik ez, gure
Herriak bizi zuen kinka larri hartan, zure hitza eman eta konpromisoa betez,
hiritarren segurtasuna zaintzen. Garagartzako jaiotetxetik eta auzotik, nahikoa
urrun garai haietarako. Denbora luzez urrun, gerra garaian eta gerraosteko urte
latz haietan.
Bejondeizula, Migel.
Es un honor como Lehendakari participar en este acto, reconocer en la persona
de Miguel Etxagibel el compromiso y la entrega de todas las personas que han
formado parte de la Ertzaintza desde su puesta en marcha hace 80 años.
Los comienzos no fueron fáciles, primero Guerra Civil y a continuación cárcel,
exilio y dictadura. Con la democracia conseguimos recuperar el Autogobierno y
la Ertzaintza volvió a acompañarnos como policía integral en Euskadi. Tiempos
también difíciles, con el acoso del terrorismo y la violencia. La Ertzaintza lo ha
superado, con tesón, sacrificio y compromiso. Contamos con un cuerpo
profesional al servicio de la seguridad en Euskadi; y en el inicio, Migel, estás
tú.
2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2
Nahigabeak nahigabe, nekeak neke, zailtasunak zailtasun, gurekin zaude, zure
familiak inguratua eta pozik. Gaur ere, lerden eta gazte ikusten zaitugu.
Baita ernai ere, Deustuko ertzain-etxean guardia-txandak egiterakoan elkarri
dei egiten zeniotenean bezala: “ernai.”
Migel, jakin behar duzu, 36ko Ertzañaren espiritua bere egiten duela gaurko
Ertzaintzak ere, orduko ertzañen lekukotza jaso, eguneratu eta etengabe
landuz.
Konturatu zara gauza batzuk gutxi aldatzen direla:
-Orduan bezala gaur ere, hiritarren segurtasunaz arduratuta bizi da Ertzaintza.
-Orduan bezala, hiritarren gehiengoak asko estimatzen du ertzainak kalean
ikustea, hurbil, segurtasun arazoren bat daukagun aldiro, gu laguntzeko prest.
-Orduan bezala, gaurko ertzainek betetzen duten zerbitzu publikoa balore
berdinetan oinarrituta dago: zerbitzuarekiko konpromisoa, hurbiltasuna, talde
lana, herritarren onespena irabazi eta konfiantza horri egoki erantzutea.
Migel, representas el legado de unos valores que han perdurado 80 años y que
hoy mantenemos como señas de identidad de la Ertzaintza: vocación de
servicio, cercanía a la ciudadanía, trabajo en equipo, capacidad de respuesta y
compromiso profesional para ganar la confianza de la ciudadanía.
Estos valores que asumisteis en aquella primera promoción representan para la
Ertzaintza un ejemplo de compromiso con la sociedad vasca. Este es vuestro
legado que hoy, como Lehendakari, quiero agradecer, reconocer y homenajear
en tu persona.
Migel, nos haces sentir el orgullo de pertenecer a este Pueblo y renovar
nuestro compromiso al servicio de Euskadi.
Gaur zure aitzindaritza, konpromisoa eta lekukotza omentzen ditugu. Zurekin
batera, duela 80 urte Eusko Jaurlaritza eta Ertzaintza martxan jarri zenuten
euskaldun guztiei: Agur eta ohore!
Zorionak eta eskerrik asko Migel, izan zinetelako gara eta izango gara.