SlideShare a Scribd company logo
1 of 13
Download to read offline
Moxoloak   1   Gaixotasunak
Eider Saez




    Moxoloak   2   Gaixotasunak
Moxoloak   3   Gaixotasunak
Moxoloak   4   Gaixotasunak
Aiara Garaialde

     KOLERA
        Kolera Vibrio cholerae izeneko bakterioak eragindako gaixotasuna da. Robert Koch
     medikuak aurkitu zuen bakterio hori, kolerak jotako gaixoen gorozkiak mikroskopioan aztertuz
     (1884an).
             Vibrio cholerae uretan bizi da, gehienetan ur geza kutsatuetan eta hondakin uretan.
     Mikrobio honen gordailua gizakia da. Horrek esan nahi du kutsapena gaixoen gorotzen bitartez
     gauzatzen dela, hauek milioka bakterio patogeno baitituzte, uretara iristean ur horiek kutsatzen
     dituztenak.

             Infekzioa

        Vibrio cholerae gorozki-aho bidetik sartzen da gorputzean, ur kutsatuta edaterakoan.
     Infekzioa uretatik transmititzen denean izurri handiak gertatzen dira. Janarien bitartez
     transmititzen denean (esnea, arrainak edo itsaskiak jaterakoan) noizbehinkako kasuak agertzen
     dira.


            Erasobidea

       Vibrio cholerae mikroskopio elektronikoan ilusita urdailera iristerakoan bibrioi asko hiltzen
     dira, urdaileko azidotasunak jota. Bizirik irauten dutenak heste meharrera ailegatu eta bertako
     mukosara atxikitzen dira. Vibrio cholerae-k sortzen duen enterotoxina indartsuak bakterioaren
     birulentzia areagotzen du: toxina horrek hesteetatik ura eta elektrolitoak kanporatzen ditu,
     beherako bortitzak eraginez.


            Sintoma klinikoak

       Gaitz honen inkubazio epea 1 eta 5 egun artekoa da. Sintoma nagusiak okadak, beherakoak
     eta sabeleko mina dira. Ez dago sukarrik, gaitza toxina batek eragiten duelako.
       Beherakoak ugari dira (40-50 egun batean), eta oso urtsuak. Kolerak deshidratazio bortitza
     sortzen du, eta tratatu gabeko gaixoak horren ondorioz hiltzen dira 3-4 egunetan.


             Prebentzioa

        Koleraren aurkako txertoa dago, baina ez du betiko immunitatea ematen eta babesa kasuen
     erdian bakarrik ematen du..
       Prebentziorik onena neurri higienikoak hartzean datza, batez ere edateko uraren arazketan.
     Eremu endemikoetara joaten diren turistek botilako ura besterik ez dute edan behar, eta janari
     gordinak ez dituzte jango.
       Kolera aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian.


            Tratamendua

        Bikoitza da: alde batetik, deshidratazioari aurre egiteko likido eta elektrolito asko eman behar
     zaio gaixoari (aho bidetik eta zain bidetik); bestetik, bakterioaren aurkako tratamendu
     antibiotikoa ezarri behar da. Tetraziklinak eta kinolonak dira erabilgarrienak.




     Moxoloak                                         5                             Gaixotasunak
SALMONELLOSIA
  Salmonellosia, udako infekzio arruntena Salmonellosia Salmonella bakterioaren infekzioaren
ondorioz agertzen den gaixotasuna da. Bakterioa bera D.E. Salmon zientzialari estatubatuarrak
aurkitu zuen duela mende bat baino gehiago.
  Gaitzaren sintomarik arruntenak beherakoa, sukarra eta muskuluetako nekea dira, eta, oro
har, gaixotasuna kutsatutako elikagaiak jateagatik agertzen da. Arazoa da maiz kutsatutako
elikagai horiek itxura eta usain ona izaten dutela, eta, hortaz, ez dagoela igartzerik kutsatutako
elikagaiak direla.
  Tenperatura altuek mikrobioa erabat eliminatzen dute. Kontuan hartu beharreko datua da
hori. Izan ere, ondo frijitutako edo egositako elikagaiekin ez dago kutsatzeko arriskurik.
Salmonella bakterio-mota ugari daude, baina Salmonella enteriditis da ohikoena.
  Euskal Autonomia Erkidegoan, gaixotasun infekzioso garrantzitsuenetariko bat da. 3.000
kasutik gora erregistratzen dira urtero, eta, askotan, arrautza izaten da inplikaturiko elikagaia   .



        TIFUSA
  Tifusa Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da. Tifus mota batzuk daude,
antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitza Rickettsia espezie batek sortua.
  Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute arkakusoek, zorriek, kaparrek eta akaro
bezalako artropodoek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari
ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte Rickettsia patogenoak. Bestalde, arratoiak ere
gaitzaren atzean daude sarritan
  Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: sukar handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko
nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -
bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.
   Ez da nahastu behar tifusa eta sukar tifoidea. Antzekotasun semantikoa badute ere, bi gaitz
guztiz desberdinak dira. Sukar tifoidea hesteetako infekzioa da, beherakoak eragiten dituena,
eta gorozki-aho bidetik harrapatzen dena (ur edo janari kutsatuak hartzerakoan).

   Tifus motak

   Tifus epidemikoa: Rickettsia prowazekii-k sortua. Zorrien bitartez transmititzen da. Izurrite edo
epidemiak eragiten ditu, pertsona asko kutsatzen delarik.
  Tifus mota hau oso ohikoa da hondamendi naturalak edo gerrak gertatzen direnean, jende-
pilaketaz gain baldintza higieniko oso eskasak daudelako. Gizaki batetik bestera transmititzen
da zorrien ziztaden bitartez. Tratatu gabe hilkortasun tasa handia dauka.
  Tifus endemikoa: Rickettsia typhi-k eragindakoa. Arratoiek daramatzaten arkakusoek
transmititzen dute. Aurrekoarekin alderatuta ez da hain larria.
  Mendi Harritsuetako sukarra (edo sukar makulatua): Rickettsia rickettsii-k eragindakoa. Estatu
Batuetako lurralde hartan diagnostikatu zen lehenengo aldiz, eta hortik datorkio izena. Kaparren
bitartez transmititzen da. Tratamendurik ezean hilkorra izan daiteke.


  Tratamendua

   Tetraziklinak eta kloranfenikola dira antibiotikorik onenak tifusaren aurka. Oso eraginkorrak
dira Rickettsiak akabatzeko.




Moxoloak                                         6                              Gaixotasunak
Prebentzioa

   Arratoien eta artropodoen gordelekuak desagertarazteak infekzio arriskua murrizten du.
Tifus epidemikoa eta endemikoaren aurkako txertoak daude, baina ez dute behin betiko
immunitatea bermatzen.




         DIFTERIA
   Difteria Corynebacterium diphtheriae bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da.
Normalki, eztarri, amigdalak, sudur edo azalean agertzen dira infekzioak.
Difteriaren zabalkundea 1997-an (Iturria: M.O.E.)
 100 kasu baino gehiago
 50 eta 100 kasuren artean
 1 eta 49 kasuren artean
kasurik ez
         Gaitzaren berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen agerpena izaten da; sasi
mintz hauek goiko arnas-hodietan agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute.
         Gaitza txertoa hartu ez duten umeen artean ematen da batik bat. Txertoa agertu
aurretik, difteriak umeen hilkortasun-tasa handia eragiten zuen.
         Difteria aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian.



      Infekzioa

   Bakterio eragilearen gordailu bakarra gizakia da. Horrek esan nahi du ez dela beste
animaliengan aurkitzen, eta ez dela gai ere aske bizitzeko lurrean edo uretan. Kutsapena
arnas-bidetik gertatzen da, gaixoaren faringean edo goiko arnas-hodietan dauden bakterioak
eztula edo doministikuen bidez kanporatzen direnean.
  Gaixotasunaren inkubazio epea 2 eta 5 egun artekoa da.
  Corynebacterium diphtheriae-k infektatzen duenean orofaringean kokatzen da. Bertako
mukosan sasi mintz difterikoa sortzen du, kentzean odola dariona. Bakterio honek ez du
ahalmen inbasiboa, eta infekzioa ez da beste tokitara zabaltzen. Hala ere, bere patogenizitatea
ekoizten duen toxina indartsuan datza: toxina honek mukosaren zelulak kaltetzen ditu, eta
zenbait kasutan -gainera- odolaren bitartez zabaldu daiteke bihotza, giltzurrunak eta nerbio
sistema minduz eta heriotza eraginez.

   Sintoma klinikoak

  Eztarriko eta buruko mina, sukarrarekin batera. Lepoko gongoil linfatikoen hantura ohikoa da
ere.
  Faringean sasi mintz difterikoa agertzen da, umeengan itomena eta asfixia eragiten duena
(arnasketa galaraztean).
  Gaitzaren diagnostikoa sasi mintzaren lagina aztertzerakoan baieztatzen da; lagin horretatik
bakterio eragilea isolatu behar da.
  Zenbait kasutan difteriak azala kaltetu dezake; larruazaleko difteria hori C. diphtheriae-k zauri
bat infektatzen duenean gauzatzen da.




Moxoloak                                         7                              Gaixotasunak
Andoitz Gutierrez

  Kolera Vibrio cholerae izeneko bakterioak eragindako gaixotasuna da. Robert Koch medikuak
aurkitu zuen bakterio hori, kolerak jotako gaixoen gorozkiak mikroskopioan aztertuz (1884an).

  Vibrio cholerae uretan bizi da, gehienetan ur geza kutsatuetan eta hondakin uretan. Mikrobio
honen gordailua gizakia da. Horrek esan nahi du kutsapena gaixoen gorotzen bitartez
gauzatzen dela, hauek milioka bakterio patogeno baitituzte, uretara iristean ur horiek kutsatzen
dituztenak.

  Kolera endemikoa da garapen bidean dauden zenbait lurraldeetan. Bertan, higiene baldintzak
eskasak dira. Edateko ura, adibidez, ez da behar bezala arazten, ezta hondakin urak ere.
Baldintza horietan edateko ura bakterioz kutsatuta egotea posible da, eta Afrika zein Asiako toki
askotan hori da gaixotasunaren sorburua.




   Salmonella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak.
Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta flageloen
bitartez mugitzen dira. Ez dute esporarik sortzen.

 Salmonella lehen mailako patogenoa da. Sukar tifoidea, paratifoidea eta enteritisa eragiten
du. Salmonellak eragindako gaixotasun multzoari salmonelosi ere deitzen zaio,




Tifusa Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da. Tifus mota batzuk daude,
antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitza Rickettsia espezie batek sortua.

  Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute arkakusoek, zorriek, kaparrek eta akaro
bezalako artropodoek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari
ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte Rickettsia patogenoak. Bestalde, arratoiak ere
gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen garraiatzaileak direlako.

  Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: sukar handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko
nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -
bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.




Difteria Corynebacterium diphtheriae bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da.
Normalki, eztarri, amigdalak, sudur edo azalean agertzen dira infekzioak.

 Gaitzaren berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen agerpena izaten da; sasi mintz
hauek goiko arnas-hodietan agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute.

  Gaitza txertoa hartu ez duten umeen artean ematen da batik bat. Txertoa agertu aurretik,
difteriak umeen hilkortasun-tasa handia eragiten zuen.



Moxoloak                                       8                             Gaixotasunak
Ekiñe Eizagirre

     KOLERA:

        Nola sortzen da: Vibrio cholerae izeneko bakterio gram-negatiboak eragindako
     gaixotasuna da. Vibrio cholerae gorozki-aho bidetik sartzen da gorputzean, ur kutsatuta
     edaterakoan. Infekzioa uretatik transmititzen denean izurri handiak gertatzen dira. Janarien
     bitartez transmititzen denean (esnea, arrainak edo itsaskiak jaterakoan) noizbehinkako
     kasuak agertzen dira.


        Ondorioak: Beherakoak ugari dira (40-50 egun batean), eta oso urtsuak. Kolerak
     deshidratazio bortitza sortzen du, eta tratatu gabeko gaixoak horren ondorioz hiltzen
     dira 3-4 egunetan.


     SALMONELLOSIA:

       Nola sortzen da: Salmonellosi guztiak aho bidetik harrapatzen dira. Gaitza
     sortzeko mikrobio kopuru oso handia irentsi behar da, 10 eta 100 milioiren artekoa.


       Ondorioak: Gaitza ez da larria eta berez sendatzen da, tratamendu antibiotikorik
     gabe




      TIFUSA:

       Nola sortzen da: Tifusa Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa
     da.


       Ondorioak: Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean, biriketan
     eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.


            DIFTERIA:

     Nola sortzen da: Kutsapena arnas-bidetik gertatzen da, gaixoaren faringean edo
     goiko arnas-hodietan dauden bakterioak eztula edo doministikuen bidez kanporatzen
     direnean.


     Ondorioak: Zenbait kasutan difteriak azala kaltetu dezake; larruazaleko difteria hori
     C. diphtheriae-k zauri bat infektatzen duenean gauzatzen da.




     Moxoloak                                   9                           Gaixotasunak
Iraia Amundarain




   Nola
   Nola sortzen da? Ur zikinaren bidez.
   Ondorioa: Kaka egitean zuriagoa
   izaten da eta esaten dute arrai usaina
   edukitzen duela,eta oroimena ere
   galtzen da.
   Informazioa: Gaixotasun oso larria
   da.Robert Korch-ek aurkitu zuen 1884-
   ean.Bakteriak Vibrio cholerae izena                                  du.Ez
   bada tratatzen 3-4 egunetan,hil egin zaitezke.Europara Indiarrek ekarri
   zuten.




   Nola sortzen da?Arraultza txarra janez,edo mahonesa...
   Ondorioa: Kalentura eta tripetako arazoak
   eragiten ditu.
   Informazia:Gehienetan,arrisku biologikoa
   mikoorganismo,birus edota jatorri
   organikotoxina batek eragiten du.




   Nola sortzen da? Arkakusoak,zorriak... bidez
   transmititzen da.
   Ondorioa: Kalentura altua,otzikarak, buruko mina...
   Informazioa: Rickettsia generoko bakterioek
   eragindako gaitz multzoa da.Tifus mota batzuk
   daude,antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak,
   baikoitza Rickettsia espezie batek sortua.




   Moxoloak                            10                   Gaixotasunak
Irune Mateos

   KOLERA:
    Vibrio cholerae izeneko mikrobioak eragindako gaixotasuna da.
   Vibrio cholerae uretan bizi da, gehienetan ur geza kutsatuetan eta hondakin uretan.
   Mikrobio honen gordailua gizakia da. Horrek esan nahi du kutsapena gaixoen gorotzen
   bitartez gauzatzen dela,
     Hauek milioika bakterio patogeno baitituzte, uretara iristean ur horiek kutsatzen
   dituztenean. Vibrio cholerae gorozki-aho bidetik sartzen da gorputzean, ur kutsatua
   edaterakoan.
     Infekzioa uretatik transmititzen denean izurri handiak gertatzen dira janarien bitartez
   transmititzen denean (esnea, arrainak edo itsaskiak jaterakoan) noizbehinkako kasuak
   agertzen dira.

   ONDORIOAK:
    Memoria galduerazi daiteke, kalambre muskularrak, heriotza, bihotza geldiaraztea, zimurrak
   atera daitzeke…




   SALMONELLOSIA:

    Sallmonera bakterioak eragindako gaixotasun multzoaren izen generikoa da.
   Salmonelosia enteritis bat da, hots, hesteetako patologia bat, eta ur eta janari kutsatuen
   bidez tranmititzen da.
    Eragile patogenoa dosi handitan irentsi ondoren heste meharreko mukosan atxikitzen da.
   Bakterioak bere zelula horman duen edotoxinak hesteetako zelulak kaltetzen ditu,
   sabeleko mina eta beherakoa eraginez.

   ONDORIOAK:
    Haurdun bazaude eta salmonellosia badaukazu umea galdu dezakezu…



   TIFUSA:
     Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da.
   Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute arkakusoek, zorriek, kaparrek
   eta akaro bezalako artropodoek.
    Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan
   odolean inokulatzen dituzte Rickettsia patogenoak.
    Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen
   garraiatzaileak direlako.




   Moxoloak                                    11                        Gaixotasunak
ONDORIOAK:
 Kalentura, bakuna jarri beharko zenuke, edari batzuk ezin dira edan, janari batzuk ezin
dituzu jan…




DIFTERIA:
  Corynebacterium diphtheriae bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da.
Normalki, eztarri, amigdalak, sudur edo azalean agertzen dira infekzioak. Gaitzaren
berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen agerpena izaten da; sasi mintz hauek
goiko arnas-hodietan agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute.

Corynebacterium guztien antzera, bazilo itxura du. Bakterio honek toxina oso indartsua
ekoizten du, difteriaren sintomak eragiten dituena.



ONDORIOAK:

 Eztarriko eta buruko mina




Moxoloak                                     12                       Gaixotasunak
Naia Begiristain


   -Kolera:
     Vibrio choelare izeneko bakterio gram-
   negatiboak eragindako gaixotasuna. Higiene
   baldintza eskasak, edateko ura behar bezala
   arazi gabe…
     Baldintza horietako ura bakterioz egotea
   posible da eta hori da sorburua.
    Gaixotasun oso larria da. Kalanbreak, botaka
   eta beherakoa sortzen ditu.




   -Salmonellosia:
      Salmonellosia bakteriaz kutsatutako likido eta janariak
   jateagatik sortzen den gaixotasuna. Salmonelosi guztiak aho
   bidetik harrapatzen dira.
      Gaitza sortzeko mikrobio kopuru oso handia irentsi behar
   da, 10 eta 100 milioiren artekoa .
     Salmonellosiak, botaka, beherakoa eta kalentura altua
   sortzen ditu.



                      -Tifusa:
                        Gaixotasun kutsakorra. Zorriek, arkakusoek, kaparrek eta akaro
                      bezalako atropodoek tifusaren transmisioa egiten dute. Arratoiak ere
                      gaixotasunaren atzean daude.
                        Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: sukar handia, buruko mina,
                      hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema).
                      Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean,
                      biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.




   -Difteria:
     Eztarriko gaixotasun kutsakorra.
     Gaitzaren berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen
   agerpena izaten da; sasi mintz hauek goiko arnas-hodietan
   agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute.
     Gaitza txertoa hartu ez duten umeen artean ematen da batik                       bat.




   Moxoloak                                   13                      Gaixotasunak

More Related Content

What's hot

107_zernola olimpiadak.ppt
107_zernola olimpiadak.ppt107_zernola olimpiadak.ppt
107_zernola olimpiadak.pptbinovo
 
Hotzeria eta gripea
Hotzeria eta gripeaHotzeria eta gripea
Hotzeria eta gripeaanetxxuuu
 
Osasunerako erasoak eta arriskuak
Osasunerako erasoak eta arriskuak Osasunerako erasoak eta arriskuak
Osasunerako erasoak eta arriskuak Ainize Santisteban
 
Birusak
BirusakBirusak
BirusakNekane
 
99_dbh 2.b 4. proba zernola.ppt
99_dbh 2.b 4. proba zernola.ppt99_dbh 2.b 4. proba zernola.ppt
99_dbh 2.b 4. proba zernola.pptElhuyarOlinpiada
 

What's hot (7)

107_zernola olimpiadak.ppt
107_zernola olimpiadak.ppt107_zernola olimpiadak.ppt
107_zernola olimpiadak.ppt
 
Gaixotasunak
GaixotasunakGaixotasunak
Gaixotasunak
 
Hotzeria eta gripea
Hotzeria eta gripeaHotzeria eta gripea
Hotzeria eta gripea
 
Osasunerako erasoak eta arriskuak
Osasunerako erasoak eta arriskuak Osasunerako erasoak eta arriskuak
Osasunerako erasoak eta arriskuak
 
Birusak
BirusakBirusak
Birusak
 
Birusak
BirusakBirusak
Birusak
 
99_dbh 2.b 4. proba zernola.ppt
99_dbh 2.b 4. proba zernola.ppt99_dbh 2.b 4. proba zernola.ppt
99_dbh 2.b 4. proba zernola.ppt
 

Viewers also liked

Steroid powerpoint (john arnold)
Steroid powerpoint (john arnold)Steroid powerpoint (john arnold)
Steroid powerpoint (john arnold)lbrese
 
1098_ilusio optikoak zernola(1).ppt
1098_ilusio optikoak zernola(1).ppt1098_ilusio optikoak zernola(1).ppt
1098_ilusio optikoak zernola(1).pptElhuyarOlinpiada
 
Cultura de la info
Cultura de la infoCultura de la info
Cultura de la infoJonny Dyson
 
Announcements, 10/9/11
Announcements, 10/9/11Announcements, 10/9/11
Announcements, 10/9/11CLADSM
 
Tecnologia del Medievo
Tecnologia del MedievoTecnologia del Medievo
Tecnologia del MedievoFell Gualán
 
Cловения
CловенияCловения
Cловенияpharaon99
 
Mueble simple sapelly
Mueble simple sapellyMueble simple sapelly
Mueble simple sapellyspapez
 
Thepowerisnow fhlbsf
Thepowerisnow  fhlbsfThepowerisnow  fhlbsf
Thepowerisnow fhlbsfJacob Navas
 
231_interneten erabilera lekeition.pps
231_interneten erabilera lekeition.pps231_interneten erabilera lekeition.pps
231_interneten erabilera lekeition.ppsElhuyarOlinpiada
 
Zombie speech
Zombie speechZombie speech
Zombie speechlbrese
 
GameMath-Chapter 07 조명
GameMath-Chapter 07 조명GameMath-Chapter 07 조명
GameMath-Chapter 07 조명Mark Choi
 
Проект «Зеленый лук»
Проект «Зеленый лук»Проект «Зеленый лук»
Проект «Зеленый лук»Kartashev Mihael
 
La reina del pop lady gaga
La reina del pop lady gagaLa reina del pop lady gaga
La reina del pop lady gagapopochito15
 
Audience Research
Audience ResearchAudience Research
Audience Researcht014468
 
Kassies ppt 2
Kassies ppt 2Kassies ppt 2
Kassies ppt 2lbrese
 
Jesper andersson
Jesper anderssonJesper andersson
Jesper anderssonZabon95
 

Viewers also liked (20)

Steroid powerpoint (john arnold)
Steroid powerpoint (john arnold)Steroid powerpoint (john arnold)
Steroid powerpoint (john arnold)
 
1098_ilusio optikoak zernola(1).ppt
1098_ilusio optikoak zernola(1).ppt1098_ilusio optikoak zernola(1).ppt
1098_ilusio optikoak zernola(1).ppt
 
Cultura de la info
Cultura de la infoCultura de la info
Cultura de la info
 
277_iuhj.ppt
277_iuhj.ppt277_iuhj.ppt
277_iuhj.ppt
 
Announcements, 10/9/11
Announcements, 10/9/11Announcements, 10/9/11
Announcements, 10/9/11
 
John yalanda
John yalandaJohn yalanda
John yalanda
 
Tid&bländare
Tid&bländareTid&bländare
Tid&bländare
 
Lesson1 ex1
Lesson1 ex1Lesson1 ex1
Lesson1 ex1
 
Tecnologia del Medievo
Tecnologia del MedievoTecnologia del Medievo
Tecnologia del Medievo
 
Cловения
CловенияCловения
Cловения
 
Mueble simple sapelly
Mueble simple sapellyMueble simple sapelly
Mueble simple sapelly
 
Thepowerisnow fhlbsf
Thepowerisnow  fhlbsfThepowerisnow  fhlbsf
Thepowerisnow fhlbsf
 
231_interneten erabilera lekeition.pps
231_interneten erabilera lekeition.pps231_interneten erabilera lekeition.pps
231_interneten erabilera lekeition.pps
 
Zombie speech
Zombie speechZombie speech
Zombie speech
 
GameMath-Chapter 07 조명
GameMath-Chapter 07 조명GameMath-Chapter 07 조명
GameMath-Chapter 07 조명
 
Проект «Зеленый лук»
Проект «Зеленый лук»Проект «Зеленый лук»
Проект «Зеленый лук»
 
La reina del pop lady gaga
La reina del pop lady gagaLa reina del pop lady gaga
La reina del pop lady gaga
 
Audience Research
Audience ResearchAudience Research
Audience Research
 
Kassies ppt 2
Kassies ppt 2Kassies ppt 2
Kassies ppt 2
 
Jesper andersson
Jesper anderssonJesper andersson
Jesper andersson
 

Similar to 1045_osaketa.pdf

Similar to 1045_osaketa.pdf (20)

osasuna
osasuna osasuna
osasuna
 
OSASUNA
OSASUNAOSASUNA
OSASUNA
 
Osasuna
OsasunaOsasuna
Osasuna
 
Osasuna (omar eta sara)
Osasuna (omar eta sara)Osasuna (omar eta sara)
Osasuna (omar eta sara)
 
107_zernola olimpiadak.ppt
107_zernola olimpiadak.ppt107_zernola olimpiadak.ppt
107_zernola olimpiadak.ppt
 
110_4. froga.ppt
110_4. froga.ppt110_4. froga.ppt
110_4. froga.ppt
 
110_4. froga.ppt
110_4. froga.ppt110_4. froga.ppt
110_4. froga.ppt
 
120_onddoak.ppt
120_onddoak.ppt120_onddoak.ppt
120_onddoak.ppt
 
120_onddoak.ppt
120_onddoak.ppt120_onddoak.ppt
120_onddoak.ppt
 
Osasuna eta gaixotasuna
Osasuna eta gaixotasunaOsasuna eta gaixotasuna
Osasuna eta gaixotasuna
 
101_4.froga_txus1e.ppt
101_4.froga_txus1e.ppt101_4.froga_txus1e.ppt
101_4.froga_txus1e.ppt
 
101_4.froga_txus1e.ppt
101_4.froga_txus1e.ppt101_4.froga_txus1e.ppt
101_4.froga_txus1e.ppt
 
Ebola informazioa
Ebola informazioaEbola informazioa
Ebola informazioa
 
Elgorria
ElgorriaElgorria
Elgorria
 
Digestio aparatuko gaixotasunak
Digestio aparatuko gaixotasunakDigestio aparatuko gaixotasunak
Digestio aparatuko gaixotasunak
 
Malaria
MalariaMalaria
Malaria
 
Osasuna 1
Osasuna 1Osasuna 1
Osasuna 1
 
Arnas aparatuaren gaixotasunak
Arnas aparatuaren  gaixotasunakArnas aparatuaren  gaixotasunak
Arnas aparatuaren gaixotasunak
 
Ecoli brotea Alemanian 20110503.pdf
Ecoli brotea Alemanian 20110503.pdfEcoli brotea Alemanian 20110503.pdf
Ecoli brotea Alemanian 20110503.pdf
 
Covid-19
Covid-19 Covid-19
Covid-19
 

More from ElhuyarOlinpiada

More from ElhuyarOlinpiada (20)

990_basoen garrantzia.ppt
990_basoen garrantzia.ppt990_basoen garrantzia.ppt
990_basoen garrantzia.ppt
 
941_umea.doc
941_umea.doc941_umea.doc
941_umea.doc
 
932_zientzia.doc
932_zientzia.doc932_zientzia.doc
932_zientzia.doc
 
912_doc1.doc
912_doc1.doc912_doc1.doc
912_doc1.doc
 
885_energia motak.ppt
885_energia motak.ppt885_energia motak.ppt
885_energia motak.ppt
 
861_triangulo de penrose.pdf
861_triangulo de penrose.pdf861_triangulo de penrose.pdf
861_triangulo de penrose.pdf
 
860_euskal dantzak.ppt
860_euskal dantzak.ppt860_euskal dantzak.ppt
860_euskal dantzak.ppt
 
833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps
833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps
833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps
 
832_musika motak[1].ppt
832_musika motak[1].ppt832_musika motak[1].ppt
832_musika motak[1].ppt
 
830_aurkezpena1.ppt
830_aurkezpena1.ppt830_aurkezpena1.ppt
830_aurkezpena1.ppt
 
827_itsaso_koala.ppt
827_itsaso_koala.ppt827_itsaso_koala.ppt
827_itsaso_koala.ppt
 
826_tipo_de_tortugas.doc
826_tipo_de_tortugas.doc826_tipo_de_tortugas.doc
826_tipo_de_tortugas.doc
 
825_hartz_arrea.ppt
825_hartz_arrea.ppt825_hartz_arrea.ppt
825_hartz_arrea.ppt
 
824_tutanjamon.doc
824_tutanjamon.doc824_tutanjamon.doc
824_tutanjamon.doc
 
823_iritziak_dbh1.ppt
823_iritziak_dbh1.ppt823_iritziak_dbh1.ppt
823_iritziak_dbh1.ppt
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
822_prozedurak..doc.doc
822_prozedurak..doc.doc822_prozedurak..doc.doc
822_prozedurak..doc.doc
 
778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt
778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt
778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt
 
749_arparen atalak(irudia).doc
749_arparen atalak(irudia).doc749_arparen atalak(irudia).doc
749_arparen atalak(irudia).doc
 
742_emakume taldearentzako gutuna.doc
742_emakume taldearentzako gutuna.doc742_emakume taldearentzako gutuna.doc
742_emakume taldearentzako gutuna.doc
 

1045_osaketa.pdf

  • 1. Moxoloak 1 Gaixotasunak
  • 2. Eider Saez Moxoloak 2 Gaixotasunak
  • 3. Moxoloak 3 Gaixotasunak
  • 4. Moxoloak 4 Gaixotasunak
  • 5. Aiara Garaialde KOLERA Kolera Vibrio cholerae izeneko bakterioak eragindako gaixotasuna da. Robert Koch medikuak aurkitu zuen bakterio hori, kolerak jotako gaixoen gorozkiak mikroskopioan aztertuz (1884an). Vibrio cholerae uretan bizi da, gehienetan ur geza kutsatuetan eta hondakin uretan. Mikrobio honen gordailua gizakia da. Horrek esan nahi du kutsapena gaixoen gorotzen bitartez gauzatzen dela, hauek milioka bakterio patogeno baitituzte, uretara iristean ur horiek kutsatzen dituztenak. Infekzioa Vibrio cholerae gorozki-aho bidetik sartzen da gorputzean, ur kutsatuta edaterakoan. Infekzioa uretatik transmititzen denean izurri handiak gertatzen dira. Janarien bitartez transmititzen denean (esnea, arrainak edo itsaskiak jaterakoan) noizbehinkako kasuak agertzen dira. Erasobidea Vibrio cholerae mikroskopio elektronikoan ilusita urdailera iristerakoan bibrioi asko hiltzen dira, urdaileko azidotasunak jota. Bizirik irauten dutenak heste meharrera ailegatu eta bertako mukosara atxikitzen dira. Vibrio cholerae-k sortzen duen enterotoxina indartsuak bakterioaren birulentzia areagotzen du: toxina horrek hesteetatik ura eta elektrolitoak kanporatzen ditu, beherako bortitzak eraginez. Sintoma klinikoak Gaitz honen inkubazio epea 1 eta 5 egun artekoa da. Sintoma nagusiak okadak, beherakoak eta sabeleko mina dira. Ez dago sukarrik, gaitza toxina batek eragiten duelako. Beherakoak ugari dira (40-50 egun batean), eta oso urtsuak. Kolerak deshidratazio bortitza sortzen du, eta tratatu gabeko gaixoak horren ondorioz hiltzen dira 3-4 egunetan. Prebentzioa Koleraren aurkako txertoa dago, baina ez du betiko immunitatea ematen eta babesa kasuen erdian bakarrik ematen du.. Prebentziorik onena neurri higienikoak hartzean datza, batez ere edateko uraren arazketan. Eremu endemikoetara joaten diren turistek botilako ura besterik ez dute edan behar, eta janari gordinak ez dituzte jango. Kolera aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian. Tratamendua Bikoitza da: alde batetik, deshidratazioari aurre egiteko likido eta elektrolito asko eman behar zaio gaixoari (aho bidetik eta zain bidetik); bestetik, bakterioaren aurkako tratamendu antibiotikoa ezarri behar da. Tetraziklinak eta kinolonak dira erabilgarrienak. Moxoloak 5 Gaixotasunak
  • 6. SALMONELLOSIA Salmonellosia, udako infekzio arruntena Salmonellosia Salmonella bakterioaren infekzioaren ondorioz agertzen den gaixotasuna da. Bakterioa bera D.E. Salmon zientzialari estatubatuarrak aurkitu zuen duela mende bat baino gehiago. Gaitzaren sintomarik arruntenak beherakoa, sukarra eta muskuluetako nekea dira, eta, oro har, gaixotasuna kutsatutako elikagaiak jateagatik agertzen da. Arazoa da maiz kutsatutako elikagai horiek itxura eta usain ona izaten dutela, eta, hortaz, ez dagoela igartzerik kutsatutako elikagaiak direla. Tenperatura altuek mikrobioa erabat eliminatzen dute. Kontuan hartu beharreko datua da hori. Izan ere, ondo frijitutako edo egositako elikagaiekin ez dago kutsatzeko arriskurik. Salmonella bakterio-mota ugari daude, baina Salmonella enteriditis da ohikoena. Euskal Autonomia Erkidegoan, gaixotasun infekzioso garrantzitsuenetariko bat da. 3.000 kasutik gora erregistratzen dira urtero, eta, askotan, arrautza izaten da inplikaturiko elikagaia . TIFUSA Tifusa Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da. Tifus mota batzuk daude, antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitza Rickettsia espezie batek sortua. Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute arkakusoek, zorriek, kaparrek eta akaro bezalako artropodoek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte Rickettsia patogenoak. Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: sukar handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke - bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak. Ez da nahastu behar tifusa eta sukar tifoidea. Antzekotasun semantikoa badute ere, bi gaitz guztiz desberdinak dira. Sukar tifoidea hesteetako infekzioa da, beherakoak eragiten dituena, eta gorozki-aho bidetik harrapatzen dena (ur edo janari kutsatuak hartzerakoan). Tifus motak Tifus epidemikoa: Rickettsia prowazekii-k sortua. Zorrien bitartez transmititzen da. Izurrite edo epidemiak eragiten ditu, pertsona asko kutsatzen delarik. Tifus mota hau oso ohikoa da hondamendi naturalak edo gerrak gertatzen direnean, jende- pilaketaz gain baldintza higieniko oso eskasak daudelako. Gizaki batetik bestera transmititzen da zorrien ziztaden bitartez. Tratatu gabe hilkortasun tasa handia dauka. Tifus endemikoa: Rickettsia typhi-k eragindakoa. Arratoiek daramatzaten arkakusoek transmititzen dute. Aurrekoarekin alderatuta ez da hain larria. Mendi Harritsuetako sukarra (edo sukar makulatua): Rickettsia rickettsii-k eragindakoa. Estatu Batuetako lurralde hartan diagnostikatu zen lehenengo aldiz, eta hortik datorkio izena. Kaparren bitartez transmititzen da. Tratamendurik ezean hilkorra izan daiteke. Tratamendua Tetraziklinak eta kloranfenikola dira antibiotikorik onenak tifusaren aurka. Oso eraginkorrak dira Rickettsiak akabatzeko. Moxoloak 6 Gaixotasunak
  • 7. Prebentzioa Arratoien eta artropodoen gordelekuak desagertarazteak infekzio arriskua murrizten du. Tifus epidemikoa eta endemikoaren aurkako txertoak daude, baina ez dute behin betiko immunitatea bermatzen. DIFTERIA Difteria Corynebacterium diphtheriae bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da. Normalki, eztarri, amigdalak, sudur edo azalean agertzen dira infekzioak. Difteriaren zabalkundea 1997-an (Iturria: M.O.E.) 100 kasu baino gehiago 50 eta 100 kasuren artean 1 eta 49 kasuren artean kasurik ez Gaitzaren berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen agerpena izaten da; sasi mintz hauek goiko arnas-hodietan agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute. Gaitza txertoa hartu ez duten umeen artean ematen da batik bat. Txertoa agertu aurretik, difteriak umeen hilkortasun-tasa handia eragiten zuen. Difteria aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian. Infekzioa Bakterio eragilearen gordailu bakarra gizakia da. Horrek esan nahi du ez dela beste animaliengan aurkitzen, eta ez dela gai ere aske bizitzeko lurrean edo uretan. Kutsapena arnas-bidetik gertatzen da, gaixoaren faringean edo goiko arnas-hodietan dauden bakterioak eztula edo doministikuen bidez kanporatzen direnean. Gaixotasunaren inkubazio epea 2 eta 5 egun artekoa da. Corynebacterium diphtheriae-k infektatzen duenean orofaringean kokatzen da. Bertako mukosan sasi mintz difterikoa sortzen du, kentzean odola dariona. Bakterio honek ez du ahalmen inbasiboa, eta infekzioa ez da beste tokitara zabaltzen. Hala ere, bere patogenizitatea ekoizten duen toxina indartsuan datza: toxina honek mukosaren zelulak kaltetzen ditu, eta zenbait kasutan -gainera- odolaren bitartez zabaldu daiteke bihotza, giltzurrunak eta nerbio sistema minduz eta heriotza eraginez. Sintoma klinikoak Eztarriko eta buruko mina, sukarrarekin batera. Lepoko gongoil linfatikoen hantura ohikoa da ere. Faringean sasi mintz difterikoa agertzen da, umeengan itomena eta asfixia eragiten duena (arnasketa galaraztean). Gaitzaren diagnostikoa sasi mintzaren lagina aztertzerakoan baieztatzen da; lagin horretatik bakterio eragilea isolatu behar da. Zenbait kasutan difteriak azala kaltetu dezake; larruazaleko difteria hori C. diphtheriae-k zauri bat infektatzen duenean gauzatzen da. Moxoloak 7 Gaixotasunak
  • 8. Andoitz Gutierrez Kolera Vibrio cholerae izeneko bakterioak eragindako gaixotasuna da. Robert Koch medikuak aurkitu zuen bakterio hori, kolerak jotako gaixoen gorozkiak mikroskopioan aztertuz (1884an). Vibrio cholerae uretan bizi da, gehienetan ur geza kutsatuetan eta hondakin uretan. Mikrobio honen gordailua gizakia da. Horrek esan nahi du kutsapena gaixoen gorotzen bitartez gauzatzen dela, hauek milioka bakterio patogeno baitituzte, uretara iristean ur horiek kutsatzen dituztenak. Kolera endemikoa da garapen bidean dauden zenbait lurraldeetan. Bertan, higiene baldintzak eskasak dira. Edateko ura, adibidez, ez da behar bezala arazten, ezta hondakin urak ere. Baldintza horietan edateko ura bakterioz kutsatuta egotea posible da, eta Afrika zein Asiako toki askotan hori da gaixotasunaren sorburua. Salmonella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta flageloen bitartez mugitzen dira. Ez dute esporarik sortzen. Salmonella lehen mailako patogenoa da. Sukar tifoidea, paratifoidea eta enteritisa eragiten du. Salmonellak eragindako gaixotasun multzoari salmonelosi ere deitzen zaio, Tifusa Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da. Tifus mota batzuk daude, antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitza Rickettsia espezie batek sortua. Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute arkakusoek, zorriek, kaparrek eta akaro bezalako artropodoek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte Rickettsia patogenoak. Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen garraiatzaileak direlako. Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: sukar handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke - bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak. Difteria Corynebacterium diphtheriae bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da. Normalki, eztarri, amigdalak, sudur edo azalean agertzen dira infekzioak. Gaitzaren berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen agerpena izaten da; sasi mintz hauek goiko arnas-hodietan agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute. Gaitza txertoa hartu ez duten umeen artean ematen da batik bat. Txertoa agertu aurretik, difteriak umeen hilkortasun-tasa handia eragiten zuen. Moxoloak 8 Gaixotasunak
  • 9. Ekiñe Eizagirre KOLERA: Nola sortzen da: Vibrio cholerae izeneko bakterio gram-negatiboak eragindako gaixotasuna da. Vibrio cholerae gorozki-aho bidetik sartzen da gorputzean, ur kutsatuta edaterakoan. Infekzioa uretatik transmititzen denean izurri handiak gertatzen dira. Janarien bitartez transmititzen denean (esnea, arrainak edo itsaskiak jaterakoan) noizbehinkako kasuak agertzen dira. Ondorioak: Beherakoak ugari dira (40-50 egun batean), eta oso urtsuak. Kolerak deshidratazio bortitza sortzen du, eta tratatu gabeko gaixoak horren ondorioz hiltzen dira 3-4 egunetan. SALMONELLOSIA: Nola sortzen da: Salmonellosi guztiak aho bidetik harrapatzen dira. Gaitza sortzeko mikrobio kopuru oso handia irentsi behar da, 10 eta 100 milioiren artekoa. Ondorioak: Gaitza ez da larria eta berez sendatzen da, tratamendu antibiotikorik gabe TIFUSA: Nola sortzen da: Tifusa Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da. Ondorioak: Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak. DIFTERIA: Nola sortzen da: Kutsapena arnas-bidetik gertatzen da, gaixoaren faringean edo goiko arnas-hodietan dauden bakterioak eztula edo doministikuen bidez kanporatzen direnean. Ondorioak: Zenbait kasutan difteriak azala kaltetu dezake; larruazaleko difteria hori C. diphtheriae-k zauri bat infektatzen duenean gauzatzen da. Moxoloak 9 Gaixotasunak
  • 10. Iraia Amundarain Nola Nola sortzen da? Ur zikinaren bidez. Ondorioa: Kaka egitean zuriagoa izaten da eta esaten dute arrai usaina edukitzen duela,eta oroimena ere galtzen da. Informazioa: Gaixotasun oso larria da.Robert Korch-ek aurkitu zuen 1884- ean.Bakteriak Vibrio cholerae izena du.Ez bada tratatzen 3-4 egunetan,hil egin zaitezke.Europara Indiarrek ekarri zuten. Nola sortzen da?Arraultza txarra janez,edo mahonesa... Ondorioa: Kalentura eta tripetako arazoak eragiten ditu. Informazia:Gehienetan,arrisku biologikoa mikoorganismo,birus edota jatorri organikotoxina batek eragiten du. Nola sortzen da? Arkakusoak,zorriak... bidez transmititzen da. Ondorioa: Kalentura altua,otzikarak, buruko mina... Informazioa: Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da.Tifus mota batzuk daude,antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, baikoitza Rickettsia espezie batek sortua. Moxoloak 10 Gaixotasunak
  • 11. Irune Mateos KOLERA: Vibrio cholerae izeneko mikrobioak eragindako gaixotasuna da. Vibrio cholerae uretan bizi da, gehienetan ur geza kutsatuetan eta hondakin uretan. Mikrobio honen gordailua gizakia da. Horrek esan nahi du kutsapena gaixoen gorotzen bitartez gauzatzen dela, Hauek milioika bakterio patogeno baitituzte, uretara iristean ur horiek kutsatzen dituztenean. Vibrio cholerae gorozki-aho bidetik sartzen da gorputzean, ur kutsatua edaterakoan. Infekzioa uretatik transmititzen denean izurri handiak gertatzen dira janarien bitartez transmititzen denean (esnea, arrainak edo itsaskiak jaterakoan) noizbehinkako kasuak agertzen dira. ONDORIOAK: Memoria galduerazi daiteke, kalambre muskularrak, heriotza, bihotza geldiaraztea, zimurrak atera daitzeke… SALMONELLOSIA: Sallmonera bakterioak eragindako gaixotasun multzoaren izen generikoa da. Salmonelosia enteritis bat da, hots, hesteetako patologia bat, eta ur eta janari kutsatuen bidez tranmititzen da. Eragile patogenoa dosi handitan irentsi ondoren heste meharreko mukosan atxikitzen da. Bakterioak bere zelula horman duen edotoxinak hesteetako zelulak kaltetzen ditu, sabeleko mina eta beherakoa eraginez. ONDORIOAK: Haurdun bazaude eta salmonellosia badaukazu umea galdu dezakezu… TIFUSA: Rickettsia generoko bakterioek eragindako gaitz multzoa da. Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute arkakusoek, zorriek, kaparrek eta akaro bezalako artropodoek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte Rickettsia patogenoak. Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen garraiatzaileak direlako. Moxoloak 11 Gaixotasunak
  • 12. ONDORIOAK: Kalentura, bakuna jarri beharko zenuke, edari batzuk ezin dira edan, janari batzuk ezin dituzu jan… DIFTERIA: Corynebacterium diphtheriae bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da. Normalki, eztarri, amigdalak, sudur edo azalean agertzen dira infekzioak. Gaitzaren berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen agerpena izaten da; sasi mintz hauek goiko arnas-hodietan agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute. Corynebacterium guztien antzera, bazilo itxura du. Bakterio honek toxina oso indartsua ekoizten du, difteriaren sintomak eragiten dituena. ONDORIOAK: Eztarriko eta buruko mina Moxoloak 12 Gaixotasunak
  • 13. Naia Begiristain -Kolera: Vibrio choelare izeneko bakterio gram- negatiboak eragindako gaixotasuna. Higiene baldintza eskasak, edateko ura behar bezala arazi gabe… Baldintza horietako ura bakterioz egotea posible da eta hori da sorburua. Gaixotasun oso larria da. Kalanbreak, botaka eta beherakoa sortzen ditu. -Salmonellosia: Salmonellosia bakteriaz kutsatutako likido eta janariak jateagatik sortzen den gaixotasuna. Salmonelosi guztiak aho bidetik harrapatzen dira. Gaitza sortzeko mikrobio kopuru oso handia irentsi behar da, 10 eta 100 milioiren artekoa . Salmonellosiak, botaka, beherakoa eta kalentura altua sortzen ditu. -Tifusa: Gaixotasun kutsakorra. Zorriek, arkakusoek, kaparrek eta akaro bezalako atropodoek tifusaren transmisioa egiten dute. Arratoiak ere gaixotasunaren atzean daude. Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: sukar handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak. -Difteria: Eztarriko gaixotasun kutsakorra. Gaitzaren berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen agerpena izaten da; sasi mintz hauek goiko arnas-hodietan agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute. Gaitza txertoa hartu ez duten umeen artean ematen da batik bat. Moxoloak 13 Gaixotasunak