SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
ENTZUNGAIAK

1.   ENTZUNGAIA:       DB 6902
     Iraupena: 08’19’’
     Transkripzioa:


     -Arratsaldeon.
     -Arratsaldeon denoi.
     -Estatuan lehen aldiz kalamuaren eragin terapeutikoak neurtzeko plangintza bat jarriko dute
     martxan, Katalunian.
     -Bai.
     -Beti progreak dira hauek, e?
     -Beno ez dakit progreak edo atzekoa bueltan, lehenago pasatakoa bueltan datorrela, ez? Bada,
     Generalitateko osasun sailak martxan jartzeko asmoa du, bada, beno bada, behin eta berriro
     osasungintzan lanean ari den jende askok eta gaixoek-eta esaten dutena frogatu eta beno, bada,
     benetakoa baldin bada,bada legearen barrura ekartzeko ezta? Eta da kalamua edo marihuanaren
     eragin bada, beno, osasunerako eragin ona, ezta?
     -Beti ere ez dira edozein gaixotasunerako, baizik eta gaixotasun…
     -Bai, gaixotasun oso jakinak dira.
     -Jakinak dira, bai.
     -Marihuana beti erabili izan da, bada orain dela hiru bat mila urteko erreferentzia idatziak ere
     badaude horri buruz
     -A bai, e?
     -Bai, bai, batez ere Asian, gerora, bai ingelesek eta frantsesek ekarri zuten Europara, eta beno
     orain dela 9 urte ere 1995ean Estatu Batuetako medikuen edo osagileen elkarteak ere, horri
     buelta emateko egoera, legez kanpoko egoera horri buelta emateko bada, ikerketa oso-oso
     zabalak martxan jarri zituen, orain ere Ingalaterran ere asko ikertzen ari da honi buruz, baina
     gutxi gora behera glaukoma kasuan, hau da, begietako odolaren presioarekin arazoak dituen
     jendearentzako, HIESA duen jendearentzako, esklerosi anitza duen jendearentzako eta batez
     ere minbiziaren ondorioz, ba, kimioterapia eta erradioterapia tratamenduak hartzen dituen jendearen
     ondorio edo, beno, tratamendu horiek sortzen dituzten ondorio kaltegarriei aurre egiteko
     garbi dago ona dela.
     -Oinazea baretzeko ez?
     -Batez ere oinazea baretzeko eta baita ere gero digestio aparatuan sortzen dituen arazoak, bada,
     bai gosea joatea, anorexia, urdailean jakiak ondo ez asimilatzea eta hori denari buelta ematen
     dio eta edo, adibidez edo Alzeimerren kasuan bada urduritasunaren ondorioz, bada pisua, pisua
     galtzea da etengabeko joera bat eta, adibidez, horri aurre egiteko oso ona dela esaten dute.
     -Beti ere, ez dugu esan, baina nola hartu behar den kalamua ere hori zehaztuko dute.
     -Bai, beno,hor… hain justu horri begira Ingalaterran oraintxe dira 400 boluntarioekin ikerketa bat
     egiten eta badirudi emaitzak nabarmenak direla, jende askok ez,ingurukoak ez enteratzeko,
     sendagileari ez galdetzeagatik, badakizu, bada, beno legez kanpoko egoera honen ondorioz, bada
     jende gehienak jarraitzen du ohizkoa duen, den eran hartzen ezta?
     -Erretzen?
     -Bai, eta beno erretzeak eragin onak baditu, baina baita ere berarekin txarrak ditu, badakigu
     minbizia sortzen duela edo minbizigaiak izan daitezkeenak sustatu egiten dituela, ezta? Gaur egun
     badirudi garbi dagoela infusioa dela hartzeko erarik onena, bai urarekin nahi baldin badugu,
     edo are hobeagoa koipea duten gaiekin edo esnearekin edo mantekilarekin. Hain justu bada,
     kalamuak dun alde on hori olio bati lotuta doalako, landarearen barruan eta ordun olio batean
     irakinez gero askoz errazagoa asimilatzen delako.
     -Eta honek, zer esango genuke, gaizo guztiengan izan dezakeela eragin ona, alegia, hori
     frogatuta dagoen hainbesteraino?
     -Nik uste dut frogatuta dagoela batez ere larritasun handiko gaixotasuna dun jende honengan hain
     justu bada, horiek…kasu batzuetan beste botikarik ere ez dagoelako. Ikerketa hau eta egoera,
     legezko egoera etorriko balitz dudarik gabe beste gaixotasunetan ere ikertzeko aukera
     egongo litzake eta nik uste dut hor azalduko liratekeela, honen onurak dudarik gabe eta beno bada
     historia oso luze bat dagoelako ezta?



                                             18
ENTZUNGAIAK


-Nik esan nahi nuen alegia orain arte egin diren frogetan guztiek ondo erantzun dutela terapia
Honi.
-Bai, adibidez Bartzelonako Farmazeutiko edo Botikarien Kolegioak ere ikerketa bat egin du
honi buruz, batez ere esklerosia, HIESa eta minbizia duen jendearekin eta % 47ek hartzen du
marihuana, oxea gaixoen % 47ek. Hauetako % 87k sendagileari ez dio esaten , bada beno, bada
egoeragatik eta% 57k erre egiten du, horrek esaten digu bada, beno ondo doaz , gehienek
hauetako denek esaten dute erretzen dutenek. denek esaten dute batez ere mina kendu egiten
diela edo baretu, baino erre egiten dute, ordun, hor dago bada beno bada landarearen egoerak
ekarritako bada beno on-txar dikotomia hori ondo erabaki gabe oraindik, ezta? Eta nik uste dut
hori dela bultzatu beharko litzatekeena. ezta? Gutxienez ikertu eta jendeari esan, begira, ona da
baina honela.
-Ona da infusioan, esate baterako.
-Hori da edo kapsulatan edo, adibidez, Holandan ia Katalunian egiten ari dena, Holandan jada
martxan dago lehengo urtez gero eta.
-Besteak beste, legala delako.
-Beno bai legala da baino, orain arte legala zen erostea, kantitate batzuetan, baina
sendagileak zuri esatea hau hartu ezazu jada desberdina da ezta? Pausu izugarria da eta han bada,
landare berdea ematen dute, infusioetan hartzeko. Hemen oraindik dudan daude bada
landarea eman, edo kapsulatan sartuta edo olio batekin nahastuta ba bueno badakizu, betiko
jendeak esaten duelako bada hori izan daiteke gero beste merkatu bat hornitzeko bide bat ezta?
eta ordun hori saihesteko beno bada jada pentsatzen ari gera gaizki, ezta? Nik uste dut gaixoarengan
pentsatu behar dugula eta ahal dela ondo.
-Baina hau nola izango litzateke gakoa, errezetarekin?
-Bai errezetarekin eta errezeta hori ezin du edozeinek eman. baizik eta ospitale jakin batzuek. Hau
da gaixo, beno gaixo tipologia hau jasotzen duten ospitaleetako sendagileek bakarrik emango
ahal izango dute errezeta eta ospitale horiekin elkarlanean lan egiten duten botikak
bakarrik emango lukete.
-Eta argia eduki behar da ez dela beti ere, ez dela kalamuak gaixotasun hori sendatzen
lagunduko duela, baizik eta gaizotasun horren ondorioz edo terapien ondorioz nozitzen den
mina baretzeko.
-Bai eta egoera errazteko.
-Ez da gutxi hori.
-Ez, ez nik uste dut gainera askotan, garrantzitsuena hori dela.
-Esan dugu esate baterako minbizia dutenak ezta? Kimioterapiaren ondorioak ze kimioterapia esaten
dute oso astindu gogorra ematen duena.
-Hori da eta beno bada, sendagile askorekin hitz eginez gero beraiek gomendatzen dute, noski!
ez bere ospitaleko bulegoan, baina esango dizute jende askok galdetzen diela eta gaixo horiei
galdetu ezkero, gehienak esango dizutela bada onura ikaragarriak ekartzen dizkiela eta nik uste dut
hori dela bidea.
-Beno Katalunian lehen pausuak ematen hasiak dira, osasun sailak martxan jarritako plangintza
bat da, oraindik ez da hau zehaztu.
-Bai zergatik,, beno Madrileko osasun agintariek ere baimena eman behar dute eta beno
betikoan erori gera ezta? Azkenean bada beno katalanak aurreratu egin zaizkigu ordun,
bada ..betikoa...
-Bai, beno baten bat aurreratzen denean, e?
-Hori da.
-Gaitzerdi.
-Minutu eta erdi geratzen da arratsaldeko zazpietarako. Katalunian martxan jarri duten plangintza
honek ikusi beharko da gero zer eragin duen gainerako Elkarte Autonomoetan, litekeena da
hemen ere antzeko aurrea hartzea ezta?
-Bai dudarik gabe nik uste dut hori gelditu ezingo den olatu bat izango dela, eta ez Autonomia
Erkidegoetan bakarrik, baizik eta estatuetan, ezta? Eta batez ere osagileak eta gaixoek beraiek
eskatzen hasi direlako.
-Eta belarraz ez dugu hori aipatu. baina bigarren mailako efekturik edo esaten den ondoriorik
edo horrelakorik.
-Erreko bagenu, horrek.
-Ordun bai, baina infusioan hartuz gero.
-Ez ez du kalterik.
-Hori oso ondo neurtuta dago.

                                           19

More Related Content

Viewers also liked

Derechos deberes
Derechos deberesDerechos deberes
Derechos deberesM M
 
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERACOMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERAM M
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Konexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakKonexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
Euskararen eguna 6.A
Euskararen eguna   6.AEuskararen eguna   6.A
Euskararen eguna 6.AM M
 

Viewers also liked (20)

Derechos deberes
Derechos deberesDerechos deberes
Derechos deberes
 
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERACOMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
COMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKERA
 
Kausalak
KausalakKausalak
Kausalak
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Konexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakKonexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileak
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Ega ohiko akatsak
Ega ohiko akatsakEga ohiko akatsak
Ega ohiko akatsak
 
Puntuazioa
PuntuazioaPuntuazioa
Puntuazioa
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
Euskararen eguna 6.A
Euskararen eguna   6.AEuskararen eguna   6.A
Euskararen eguna 6.A
 
3.maila idazmena
3.maila idazmena3.maila idazmena
3.maila idazmena
 

Similar to Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)

Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraAFMENICA
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraAFMENICA
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraAFMENICA
 
Jateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakJateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakmaiderinigo
 
Gehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziGehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziiazpiro1
 
Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoAFMENICA
 
Osatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaOsatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaAFMENICA
 

Similar to Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa) (10)

Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskera
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskera
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskera
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Ugatzminbizia
UgatzminbiziaUgatzminbizia
Ugatzminbizia
 
Jateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakJateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoak
 
Gehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziGehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki bizi
 
Osatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzoOsatuberri boletin marzo
Osatuberri boletin marzo
 
Ciudadania
CiudadaniaCiudadania
Ciudadania
 
Osatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaOsatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitala
 

More from E-idazkaritza

More from E-idazkaritza (11)

Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaBilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
 
Zientzia 22 06
Zientzia 22 06Zientzia 22 06
Zientzia 22 06
 
Ortotipografia
OrtotipografiaOrtotipografia
Ortotipografia
 
Zalantza dantza2
Zalantza dantza2Zalantza dantza2
Zalantza dantza2
 
Onomastika2
Onomastika2Onomastika2
Onomastika2
 
Letra larriak
Letra larriakLetra larriak
Letra larriak
 

Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)

  • 1. ENTZUNGAIAK 1. ENTZUNGAIA: DB 6902 Iraupena: 08’19’’ Transkripzioa: -Arratsaldeon. -Arratsaldeon denoi. -Estatuan lehen aldiz kalamuaren eragin terapeutikoak neurtzeko plangintza bat jarriko dute martxan, Katalunian. -Bai. -Beti progreak dira hauek, e? -Beno ez dakit progreak edo atzekoa bueltan, lehenago pasatakoa bueltan datorrela, ez? Bada, Generalitateko osasun sailak martxan jartzeko asmoa du, bada, beno bada, behin eta berriro osasungintzan lanean ari den jende askok eta gaixoek-eta esaten dutena frogatu eta beno, bada, benetakoa baldin bada,bada legearen barrura ekartzeko ezta? Eta da kalamua edo marihuanaren eragin bada, beno, osasunerako eragin ona, ezta? -Beti ere ez dira edozein gaixotasunerako, baizik eta gaixotasun… -Bai, gaixotasun oso jakinak dira. -Jakinak dira, bai. -Marihuana beti erabili izan da, bada orain dela hiru bat mila urteko erreferentzia idatziak ere badaude horri buruz -A bai, e? -Bai, bai, batez ere Asian, gerora, bai ingelesek eta frantsesek ekarri zuten Europara, eta beno orain dela 9 urte ere 1995ean Estatu Batuetako medikuen edo osagileen elkarteak ere, horri buelta emateko egoera, legez kanpoko egoera horri buelta emateko bada, ikerketa oso-oso zabalak martxan jarri zituen, orain ere Ingalaterran ere asko ikertzen ari da honi buruz, baina gutxi gora behera glaukoma kasuan, hau da, begietako odolaren presioarekin arazoak dituen jendearentzako, HIESA duen jendearentzako, esklerosi anitza duen jendearentzako eta batez ere minbiziaren ondorioz, ba, kimioterapia eta erradioterapia tratamenduak hartzen dituen jendearen ondorio edo, beno, tratamendu horiek sortzen dituzten ondorio kaltegarriei aurre egiteko garbi dago ona dela. -Oinazea baretzeko ez? -Batez ere oinazea baretzeko eta baita ere gero digestio aparatuan sortzen dituen arazoak, bada, bai gosea joatea, anorexia, urdailean jakiak ondo ez asimilatzea eta hori denari buelta ematen dio eta edo, adibidez edo Alzeimerren kasuan bada urduritasunaren ondorioz, bada pisua, pisua galtzea da etengabeko joera bat eta, adibidez, horri aurre egiteko oso ona dela esaten dute. -Beti ere, ez dugu esan, baina nola hartu behar den kalamua ere hori zehaztuko dute. -Bai, beno,hor… hain justu horri begira Ingalaterran oraintxe dira 400 boluntarioekin ikerketa bat egiten eta badirudi emaitzak nabarmenak direla, jende askok ez,ingurukoak ez enteratzeko, sendagileari ez galdetzeagatik, badakizu, bada, beno legez kanpoko egoera honen ondorioz, bada jende gehienak jarraitzen du ohizkoa duen, den eran hartzen ezta? -Erretzen? -Bai, eta beno erretzeak eragin onak baditu, baina baita ere berarekin txarrak ditu, badakigu minbizia sortzen duela edo minbizigaiak izan daitezkeenak sustatu egiten dituela, ezta? Gaur egun badirudi garbi dagoela infusioa dela hartzeko erarik onena, bai urarekin nahi baldin badugu, edo are hobeagoa koipea duten gaiekin edo esnearekin edo mantekilarekin. Hain justu bada, kalamuak dun alde on hori olio bati lotuta doalako, landarearen barruan eta ordun olio batean irakinez gero askoz errazagoa asimilatzen delako. -Eta honek, zer esango genuke, gaizo guztiengan izan dezakeela eragin ona, alegia, hori frogatuta dagoen hainbesteraino? -Nik uste dut frogatuta dagoela batez ere larritasun handiko gaixotasuna dun jende honengan hain justu bada, horiek…kasu batzuetan beste botikarik ere ez dagoelako. Ikerketa hau eta egoera, legezko egoera etorriko balitz dudarik gabe beste gaixotasunetan ere ikertzeko aukera egongo litzake eta nik uste dut hor azalduko liratekeela, honen onurak dudarik gabe eta beno bada historia oso luze bat dagoelako ezta? 18
  • 2. ENTZUNGAIAK -Nik esan nahi nuen alegia orain arte egin diren frogetan guztiek ondo erantzun dutela terapia Honi. -Bai, adibidez Bartzelonako Farmazeutiko edo Botikarien Kolegioak ere ikerketa bat egin du honi buruz, batez ere esklerosia, HIESa eta minbizia duen jendearekin eta % 47ek hartzen du marihuana, oxea gaixoen % 47ek. Hauetako % 87k sendagileari ez dio esaten , bada beno, bada egoeragatik eta% 57k erre egiten du, horrek esaten digu bada, beno ondo doaz , gehienek hauetako denek esaten dute erretzen dutenek. denek esaten dute batez ere mina kendu egiten diela edo baretu, baino erre egiten dute, ordun, hor dago bada beno bada landarearen egoerak ekarritako bada beno on-txar dikotomia hori ondo erabaki gabe oraindik, ezta? Eta nik uste dut hori dela bultzatu beharko litzatekeena. ezta? Gutxienez ikertu eta jendeari esan, begira, ona da baina honela. -Ona da infusioan, esate baterako. -Hori da edo kapsulatan edo, adibidez, Holandan ia Katalunian egiten ari dena, Holandan jada martxan dago lehengo urtez gero eta. -Besteak beste, legala delako. -Beno bai legala da baino, orain arte legala zen erostea, kantitate batzuetan, baina sendagileak zuri esatea hau hartu ezazu jada desberdina da ezta? Pausu izugarria da eta han bada, landare berdea ematen dute, infusioetan hartzeko. Hemen oraindik dudan daude bada landarea eman, edo kapsulatan sartuta edo olio batekin nahastuta ba bueno badakizu, betiko jendeak esaten duelako bada hori izan daiteke gero beste merkatu bat hornitzeko bide bat ezta? eta ordun hori saihesteko beno bada jada pentsatzen ari gera gaizki, ezta? Nik uste dut gaixoarengan pentsatu behar dugula eta ahal dela ondo. -Baina hau nola izango litzateke gakoa, errezetarekin? -Bai errezetarekin eta errezeta hori ezin du edozeinek eman. baizik eta ospitale jakin batzuek. Hau da gaixo, beno gaixo tipologia hau jasotzen duten ospitaleetako sendagileek bakarrik emango ahal izango dute errezeta eta ospitale horiekin elkarlanean lan egiten duten botikak bakarrik emango lukete. -Eta argia eduki behar da ez dela beti ere, ez dela kalamuak gaixotasun hori sendatzen lagunduko duela, baizik eta gaizotasun horren ondorioz edo terapien ondorioz nozitzen den mina baretzeko. -Bai eta egoera errazteko. -Ez da gutxi hori. -Ez, ez nik uste dut gainera askotan, garrantzitsuena hori dela. -Esan dugu esate baterako minbizia dutenak ezta? Kimioterapiaren ondorioak ze kimioterapia esaten dute oso astindu gogorra ematen duena. -Hori da eta beno bada, sendagile askorekin hitz eginez gero beraiek gomendatzen dute, noski! ez bere ospitaleko bulegoan, baina esango dizute jende askok galdetzen diela eta gaixo horiei galdetu ezkero, gehienak esango dizutela bada onura ikaragarriak ekartzen dizkiela eta nik uste dut hori dela bidea. -Beno Katalunian lehen pausuak ematen hasiak dira, osasun sailak martxan jarritako plangintza bat da, oraindik ez da hau zehaztu. -Bai zergatik,, beno Madrileko osasun agintariek ere baimena eman behar dute eta beno betikoan erori gera ezta? Azkenean bada beno katalanak aurreratu egin zaizkigu ordun, bada ..betikoa... -Bai, beno baten bat aurreratzen denean, e? -Hori da. -Gaitzerdi. -Minutu eta erdi geratzen da arratsaldeko zazpietarako. Katalunian martxan jarri duten plangintza honek ikusi beharko da gero zer eragin duen gainerako Elkarte Autonomoetan, litekeena da hemen ere antzeko aurrea hartzea ezta? -Bai dudarik gabe nik uste dut hori gelditu ezingo den olatu bat izango dela, eta ez Autonomia Erkidegoetan bakarrik, baizik eta estatuetan, ezta? Eta batez ere osagileak eta gaixoek beraiek eskatzen hasi direlako. -Eta belarraz ez dugu hori aipatu. baina bigarren mailako efekturik edo esaten den ondoriorik edo horrelakorik. -Erreko bagenu, horrek. -Ordun bai, baina infusioan hartuz gero. -Ez ez du kalterik. -Hori oso ondo neurtuta dago. 19