Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Gure pelikula eta serie gogokoenak
1. Escuadrón suicida (2016)
Harry Potter y la orden del fénix (2007)
Rick and Morty (2013)
Kingsman servicio servicio (2014)
Alicia en el país de las maravillas (2010)
Jurassic park (1993) kartelera
2. Escuadrón suicida Suicide Squad (euskaraz Eskuadra Suizida) 2016ko
David Ayer estatubatuar zinema zuzendariak
zuzendutako superheroi komedia film bat da. John
Ostrander komikigilearen izenburu berdineko Suicide
Squad komikian oinarritua dago. AEBtako Gobernuak
espetxean dauden super etsai talde bateko kideei
beren zigorrak barkatze aldera misio suizida batean
parte hartzeko aukera emango die.
back
trailerra
3. Harry Potter y la
orden del fenix
Magiaren Ministerioak Voldemort berragertu izana sinisteari uko egin
eta Albus Dumbledore , Harry eta bertsio ofiziala zalantzan jartzen
duten guztien aurka joko du. Lehenbiziko aldiz, Luna Lovegood ikasle
bitxia agertuko da. Ministroak Ministerioko langilea den Dolores
Umbridge begirale eta irakasle berria izendatuko du, Hogwarts
ikastetxean eskua sartu eta aurkako edozein pentsamolde zapuztu
dezan.
Umbridgek ikastetxeko araudia goitik-behera aldatuko du, azkenenan
bere burua zuzendari izendatu eta aurreko Dumbledore zuzendaria
ordezkatuz, honek Harry eta bere adiskideak ekidinezineko borroka
baterako prestatu eta ezkutuan entrenatu daitezen ekarriko du, talde
honi Dumbledoreko Gudarostea izena ipiniz. Ikasturte amaieraldera,
Harry, Ron, Hermione , Neville , Ginny eta Lunak Londresera bidaituko
dut, Magiaren Ministerioaren egoitza den hiria, Harryren ikuskari batek
Voldemortek Sirius Black torturatzen ari dela eta ziurrenik hilko duela
adierazten baitu. Borroka Blacken heriotza, Voldemort eta
Dumbledoren arteko norgehiagoka, eta aztien komunitateak Jaun
Ilunaren berragerpena onartzean amaituko da. Gainera, une
honetantxe Harryri berau eta Voldemorti buruzko iragarpen bat
azalduko zaio.
back
trailerra
4. Rick and Morty Rick genio zientifiko eta alkoholikoa da eta bere alaba
Beth-ren etxera bizitzera joaten da. Han bere
bilobarekin (Morty) abentura surrealistak bizitzen
dituzte espazioan zehar.
back
intro
5. Kingsman servicio
secreto
Exi bere aita hil eta gero, Harry, bere aitaren lagun eta
lankidea, kingsman zerbitzu sekretuan sartzeko
gonbidatzen dio. Han, mundu osoa salbatu beharko
du Merlin eta Harryren laguntzaz.
back
trailerra
6. Alicia en el pais de
las maravillas
Alicia 19 urtetako neska Victoriar Aroko etxalde
batean ospatzen den jende aspergarriaz beteriko goi
mailako festa batera joan da. Jendaurrean ezkontza
proposamen bat jasotzera doala ohartzean, untxi txuri
baten atzetik ihesi atera zuela 10 urte egona zen
Lurralde Miresgarrian amaituko du. Lurralde hau
Erregina Gorriak bere ahizpa den Erregina Txuria
erregetzatik kendu arte herrialde baketsua zen, baina
bertako biztanleak matxinatzeko zain daude,
horretrako Aliceren laguntzaren zain daudelarik.
back
trailerra
7. Jurassic park John Hammond aberatsak bere bizi guztiko ametsa
egi bilakatzea lortu du: Jurasiko garaiko dinosaurioak
klonatu eta haiekin urruneko uharte galdu batean
parke tematiko bat sortzea lortu du. Jendeari bertako
ateak ireki aurretik, ospeko zientzialari bikote bat , eta
matematikari bat proiektuaren bidegarritasuna frogatu
dezaten uhartera gonbidatuko ditu. Baina biziraupen
sena eta gizakien diru-egarriaren aurrean segurtasun
neurriek huts egingo dute.
back
trailerra
soundtrack