9. Heziketa Premia Bereziak Itsua den neska bat dugu gelan. Jaiotzatiko du itsutasuna, haurdunaldian izandako arazo baten ondorioz. Duen zailtasunarekin bizitzen ikasi du eta oso gustura sentitzen da bere buruarekin. Txikitatik beste zentzumenak estimulatu dizkiote ariketa desberdinak eginez eskolan eta baita etxean ere. Lagunek ere asko maite dute eta laguntza behar duenean beti prest egoten dira behar duenarekin laguntzeko. Beraz, ahal duen heinean beste haur baten bizitza arrunta eramaten du. Curriculuma aurrera eramaterako garaian, bere oztopoa gainditzeko baliabideak urriak direla esan dezakegu. Honek, edukietan atzerapen bat ekar dezake. Beraz, hainbat baliabide desberdin planteatuko ditugu, globalak izango direnak, haur guztientzat onurak ekar ditzaketenak.
12. Sarrera Elikadura bizitzeko beharrezkoa dugu bizidun guztiok. Baina elikatzeko era desberdinak daude eta hauetako batzuk kaltegarriak dira gure osasunerako. Elikadura on bat zein den ikasiko dugu, horretarako jarduera desberdinak burutuko ditugularik. Denon artean burutuko dugun lana da, beraz, ea elkarri laguntzen garen eta osasuntsu nola egon ikasten dugun!
13. Jarduerak Gure helburua menu orekatua eta ez orekatua bereiztea da, gero gure eguneroko bizitzan dieta orekatu eta osasuntsu bat eramateko. Beraz, guk proposatuko dugun jarduera eskolako jangelako aste bateko menuaren analisia izango da. Aste horretako menua orekatua den edo ez esan beharko dute gure ikasleek. Bertan agertzen diren elikagaiak ze motatakoak diren, zertarako balio duten eta aste horretako menua orekatua ez bada, zergatia azaldu.
14. Prozesua Gure helburura iristeko jarduera ezberdinak egin beharko dute. Lana taldeka egingo dute elkarlana sustatzeko. Hiru talde osatuko dira: 1.- Taldeak: elikagaiak zer diren, zergatik diren garrantzitsuak eta elikagai motei buruzko informazio bilatu beharko dute. 2.- Taldeak: elikagaien osagarriak aztertuko ditu. 3.- Taldeak: dieta orekatuari buruzko informazioa bilatu beharko du. Hau burutzeko, irakasleak hainbat web orri eskainiko dizkie. Orrialde hauek webquest-ean egongo dira zintzilikatuta. Honez gain, jasotako informazioan beraientzat ezezagunak diren hitzak aurkituko dituztenez, hauen esanahiak jasoko dituzte eta ondoren denen artean hiztegi bat osatuko dute hitz guztiak elkartuz. Ondoren, webquest-ean zintzilikatuko dute. Hiztegi honen egitura ikasleak aukeratuko dute, baina fitxan hitza, esanahia eta adibide bat da agertu behar da.