SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Motxila ibiltaria 
Zergatik motxila ibiltari hau? Uste dugulako zuen seme-alabei 
irakurtzeko ohitura suspertuko diela, eta, bide batez, 
irakurketaren inguruan familiako kide guztiok elkartzeko 
aukera izango duzuela. 
Zer dago barruan? Umeentzako liburuak bakarrik ez: 
zuentzat ere badaude; liburuak eta… koaderno bat. Beraz, 
zabaldu ezazue motxila seme-alabekin batera, begirada bat 
eman liburu guztiei, eta hasi irakurtzen! Ondo legoke tartetxo 
bat hartzea, egunero, denok elkarrekin irakurtzeko; bakoitzak 
berea edo batak besteari ozenki irakurrita, nahi duzuen 
moduan. 
Zergatik da ibiltaria? Astebetez izango duzuelako etxean, 
eta, gero, bueltan ekarri beharko duzuelako eskolara, beste 
familia batek hartzeko. Eta ez badituzue liburu guztiak 
irakurtzen, ez kezkatu: libururen bat amaitzeko irrikan 
geratzen bazarete, erraz aurkituko duzue edozein 
liburutegitan, maileguan hartzeko. 
Eta koadernoa? Motxila bueltatu aurretik, eskertuko genuke 
barruan dagoen koadernoan lerro batzuk idaztea: ekimenaren 
gaineko iritzia, iradokizunak (zer beste material sartuko 
zenituzketen, esaterako), zuen edo seme-alaben marrazkiren 
bat… (Horretarako, ez hartu orrialde bat baino gehiago). 
Helburua da ideiak konpartitzea, eta besteek idatzitakoa 
irakurrita gozatzea. 
Eskerrik asko.

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (20)

Auzo ortua jatorrizkoa
Auzo ortua jatorrizkoaAuzo ortua jatorrizkoa
Auzo ortua jatorrizkoa
 
E maila mozorroa zuzendua
E maila mozorroa zuzenduaE maila mozorroa zuzendua
E maila mozorroa zuzendua
 
E maila mozorroa jatorrizkoa
E maila mozorroa jatorrizkoaE maila mozorroa jatorrizkoa
E maila mozorroa jatorrizkoa
 
Hautaketa akta euskaraz eurena
Hautaketa akta euskaraz eurenaHautaketa akta euskaraz eurena
Hautaketa akta euskaraz eurena
 
2016ko pazientzaren eguna (jatorrizkoa)
2016ko pazientzaren eguna (jatorrizkoa)2016ko pazientzaren eguna (jatorrizkoa)
2016ko pazientzaren eguna (jatorrizkoa)
 
2016ko pazientziaren eguna (zuzenketa)
2016ko pazientziaren eguna (zuzenketa)2016ko pazientziaren eguna (zuzenketa)
2016ko pazientziaren eguna (zuzenketa)
 
Ebaluazio irizpideak bateratzen (zuzenduta)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (zuzenduta)Ebaluazio irizpideak bateratzen (zuzenduta)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (zuzenduta)
 
Olentzero euskaraz zuzenketa.
Olentzero euskaraz zuzenketa.Olentzero euskaraz zuzenketa.
Olentzero euskaraz zuzenketa.
 
Kin balla jatorrizkoa
Kin balla jatorrizkoaKin balla jatorrizkoa
Kin balla jatorrizkoa
 
Jatorrizkoa euskaraz 1
Jatorrizkoa euskaraz 1Jatorrizkoa euskaraz 1
Jatorrizkoa euskaraz 1
 
Txikirritmo zuzendua hizkuntza bietan
Txikirritmo zuzendua hizkuntza bietanTxikirritmo zuzendua hizkuntza bietan
Txikirritmo zuzendua hizkuntza bietan
 
Egitaraua (jatorrizkoa)
Egitaraua (jatorrizkoa)Egitaraua (jatorrizkoa)
Egitaraua (jatorrizkoa)
 
Eugène catalan jatorrizkoa
Eugène catalan jatorrizkoaEugène catalan jatorrizkoa
Eugène catalan jatorrizkoa
 
Irakurketa klubarena gurasoentzat gurea
Irakurketa klubarena gurasoentzat gureaIrakurketa klubarena gurasoentzat gurea
Irakurketa klubarena gurasoentzat gurea
 
Datuen babesa ikasleak zuzen
Datuen babesa  ikasleak zuzenDatuen babesa  ikasleak zuzen
Datuen babesa ikasleak zuzen
 
Auzo ortua zuzenduta
Auzo ortua zuzendutaAuzo ortua zuzenduta
Auzo ortua zuzenduta
 
Irteera lapurriketara zuzenduta
Irteera lapurriketara zuzendutaIrteera lapurriketara zuzenduta
Irteera lapurriketara zuzenduta
 
Larrialdiplana (zuzenketa)
Larrialdiplana (zuzenketa)Larrialdiplana (zuzenketa)
Larrialdiplana (zuzenketa)
 
Zuzenketa
ZuzenketaZuzenketa
Zuzenketa
 
Irteera lapurriketara jatorrizkoa
Irteera lapurriketara jatorrizkoa Irteera lapurriketara jatorrizkoa
Irteera lapurriketara jatorrizkoa
 

Orientabideak motxila ibiltaria zuzenduta

  • 1. Motxila ibiltaria Zergatik motxila ibiltari hau? Uste dugulako zuen seme-alabei irakurtzeko ohitura suspertuko diela, eta, bide batez, irakurketaren inguruan familiako kide guztiok elkartzeko aukera izango duzuela. Zer dago barruan? Umeentzako liburuak bakarrik ez: zuentzat ere badaude; liburuak eta… koaderno bat. Beraz, zabaldu ezazue motxila seme-alabekin batera, begirada bat eman liburu guztiei, eta hasi irakurtzen! Ondo legoke tartetxo bat hartzea, egunero, denok elkarrekin irakurtzeko; bakoitzak berea edo batak besteari ozenki irakurrita, nahi duzuen moduan. Zergatik da ibiltaria? Astebetez izango duzuelako etxean, eta, gero, bueltan ekarri beharko duzuelako eskolara, beste familia batek hartzeko. Eta ez badituzue liburu guztiak irakurtzen, ez kezkatu: libururen bat amaitzeko irrikan geratzen bazarete, erraz aurkituko duzue edozein liburutegitan, maileguan hartzeko. Eta koadernoa? Motxila bueltatu aurretik, eskertuko genuke barruan dagoen koadernoan lerro batzuk idaztea: ekimenaren gaineko iritzia, iradokizunak (zer beste material sartuko zenituzketen, esaterako), zuen edo seme-alaben marrazkiren bat… (Horretarako, ez hartu orrialde bat baino gehiago). Helburua da ideiak konpartitzea, eta besteek idatzitakoa irakurrita gozatzea. Eskerrik asko.