2. Zubi bat eraiki dugu, argazki ezberdinak
erabiliz. Argazki horiek guztiek gai
komun bat gordetzen dute....
3. Materialei dagokienez, papera eta
kartoia nagusitu dira. Irudi guzti hauekin
hainbat operazio ezberdin egin ditugu
nahi genuen efektua lortu arte.
Konposizioari dagokionez, zubia bera
estatikoa da, baina inguruko beste
elementu batzuek mugimendua dute.
Zubiak forma geometrikoa gordetzen
du, baina, bertan itsatsitako irudien
artean forma geometriko eta organikoak
ikus daitezke.
4. ESANAHIA SUBJETIBOA
Gure proiekturako zubi bat aukeratu
izanaren arrazoia hau izango litzateke…
Bizi garen gizarte honen errealitatea islatu
nahi izan dugu. Zubia azken batean zortzi
euskarrik mantentzen dute tente eta zubia
gizakiokin alderatu nahi dugu.
5. Gizakiok marioneten antzekoak garela
esango genuke. Gu ere zubiaren
antzera beste euskarri batzuen menpe
bizi gara, aukeratzeko askatasunik ez
dugularik. Beraz, gorengo batzuk
gidatzen digute bizimodua.
6. Gaur egungo arte ereduari
jarraituz, sinbolismoa erabili dugu gure
gizartea isladatzeko.