Hizkuntzen Industriaren erronka berriak
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Like this? Share it with your network

Share

Hizkuntzen Industriaren erronka berriak

on

  • 1,809 views

 

Statistics

Views

Total Views
1,809
Views on SlideShare
1,792
Embed Views
17

Actions

Likes
0
Downloads
8
Comments
0

1 Embed 17

http://sustatu.com 17

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Hizkuntzen Industriaren erronka berriak Presentation Transcript

  • 1. Hizkuntzen Industriaren erronka berriak Josu Waliño Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaria Elhuyar Fundazioa [email_address]
  • 2.
    • Hizkuntzen Industriaren erronka berriak
      • Sektorearen antolakuntzarako proposamena
      • Hizkuntzen Industria Gipuzkoan: Txostena
      • Ondorioak
  • 3. 1. Sektorearen antolakuntzarako proposamena
  • 4.
    • Merkatu global batean zein da hizkuntzaren garrantzia?
    • Ingelesa da gaur egungo lingua franca. Benetan?
    • Merkatu globalaren zabaltzeak eta teknologia berriek ez al dute Hizkuntzen Industriarako aukera bat suposatzen Euskal Herrian eta munduan?
    1.- Abiapuntua 25
  • 5.
    • Lingua Franca: benetan?
    • Gero eta nabariagoa da erabiltzaileek bere hizkuntzan nahiago dutela informazioa jaso, eta bereziki erosi.
    • Hizkuntza aniztasuna errealitate bat da Interneten.
    2.- Lingua franca? 25
  • 6.
    • Europako Batasunak 2007an argitaratutako ELAN (Effects on the European Economy of Shortages of Foreign Language Skills in Enterprise) txostenaren ondorioak:
    • Key findings
    • A significant amount of business is being lost to European enterprise as a result of a lack of language skills . On the basis of the sample, it is estimated that 11% of exporting European SMEs (945,000 companies) may be losing business because of communication barriers.
    • The survey identified a clear link between languages and export success . Four elements of language management were found to be associated with successful export performance: taking a strategic approach to multilingual communication, appointing native speakers, recruiting staff with language skills and using translators and interpreters. There could be very significant gains across the whole EU economy if all exporting SMEs employed one or several of these techniques.
    • English is a key language for gaining access to export markets. However, the survey results suggest that the picture is far more complex than the much-quoted view that English is the world language . Russian is extensively used in Eastern Europe (along with German and Polish). French is used to trade in areas of Africa and Spanish is used similarly in Latin America. Longer-term business partnerships depend upon relationship-building and relationship-management. To achieve this, cultural and linguistic knowledge of the target country are essential.
    2.- Lingua franca? 25 Iturria: CILT ( http://www.cilt.org.uk/research/projects/employment/elan.htm )
  • 7.
    • Common Sense Advisory. Konpainiak 2006ko irailean eginiko azterketa: Can’t read won’t buy. Why Language Matters on Global Websites ( http://www.commonsenseadvisory.com/research/report_view.php?id=36 )
    2.- Lingua franca? 25
  • 8. 2.- Lingua franca? 25
  • 9. 2.- Lingua franca? 25
  • 10. 2.- Lingua franca? 25
  • 11. 2.- Lingua franca? 25
  • 12. 3.- Aukerak baliatzen: Kanada 25
    • Kanada:
    • Biztanleria: 33.311.389 (2007)
    • Hizkuntza ofiziala: Ingelesa eta Frantsesa
    • Azalera: 9.984.670 km 2
    • BPG: 987.934.000 € (2007)
    • Hizkuntzak:
    • Ingelesa: (%59,3 ama hizkuntza; ezagutza 90%)
    • Frantsesa: (%22,7% ama hizkuntza; ezagutza 60%)
    • Beste hizkuntzak: (alofonoak) (%17,6)
  • 13. 3.- Aukerak baliatzen: Kanada 25
  • 14.
    • Ondorioak:
    • 4 milioi dolar inbertitu ditu Quebec-eko Unibertsitateak Outaouais-en duen campusean hizkuntza-teknologia garatuko duen zentro bat sortzeko.
    • Quebec-eko garapen ekonomikorako ministro Raymond Bachand-ek esan du helburua Outaouais eskualdea 2020rako mundu-mailan itzulpen-teknologian liderra izatea dela.
    • Alorreko enpresak ondo ari dira dagoeneko Kanadako mailan, baina esportazioari ekin nahi diote. Urtean 5.000 milioi dolar ari dira fakturatzen eta 51.000 lanpostu sortu dituzte Kanada osoan, zuzenekoak nahiz zeharkakoak kontuan hartuz gero.
    3.- Aukerak baliatzen: Kanada 25 Language Technologies Research Centre (LTRC)
    • Erreferentzia batzuk:
    • http://www.ic.gc.ca/eic/site/lain-inla.nsf/eng/home
    • http://secure.ailia.ca/content.php?doc=70
  • 15. 4.- Eta Europan? 25 Europako hizkuntzen mapa. Iturria: Eurolang ( http://www.eurolang.net )
  • 16.
    • Adibide bat:
    • Europako Batzordeko Itzulpen Zuzendaritza Nagusiak 1.750 itzultzaile ditu, beste 600 langile zerbitzu orokorretan (kudeaketa, idazkaritza, komunikazioa, informazio teknologiak eta formazioan), eta 2008an, 1.805 milioi orrialde itzuli zituen.
    4.- Eta Europan? 25 Iturria: Translating for a Multilingual Community – EC ( http://ec.europa.eu/dgs/translation/bookshelf/brochure_en.pdf )
  • 17. 4.- Eta Europan? 25
    • Euskal Herriak badu aukera bat:
      • Gizarte eleanitza: Euskara, Gaztelania, Frantsesa eta maila batean Ingelesa
      • Kokapen geografikoa
      • Hizkuntzen Industriak badu ezarpen tradizionala:
        • Itzultzaile multzo handia baina sakabanatua
        • Hizkuntzen Irakaskuntzan tradizioa
        • Edukien sorkuntza eleanitza
        • Hizkuntza Teknologiatan aitzindaritza (I+G+b)
    • Izan daiteke Euskal Herria Europako Kanada?
  • 18. 5.- Zuen baimenarekin... 25 (
  • 19. 5.- Zuen baimenarekin... 25
    • Hizkuntza Teknologiak: Euskal Herrian aitzindaritza
    • Eusko Jaurlaritzaren Zientzia eta Teknologia Planetan agertzen da Hizkuntza Teknologien alorra:
      • PCTI 2001-2004. Etortek bidez garatu zen lehen aldiz: Hizking21 proiektua.
      • PCTI 2010: Etortek bidez garatua (AnHitz proiektua) baina CIC bidez garatu gabeko alor bakarra da.
    • Hizkuntza Teknologiak Euskal Herrian: Industria ala kultura?
      • Adibide bat: Ahotsaren sintesia.
  • 20. 5.- Zuen baimenarekin...
  • 21.
    • Europako Itzulpen Automatikoaren Elkartearen (EAMT) kongresuan artikulu onenarentzako Springer Saria eman diote EHUko IXA taldeari.
    • OpenTrad ( www.opentrad.com ) MT sistema Madrilgo Profit eta Avanza programen bitartez finantzatu da 2004tik.
    5.- Zuen baimenarekin… Iturria: Unibertsitatea.net ( http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/eamtko-artikulu-onenarentzako-springer-saria-ixa-taldeari )
  • 22.
    • Espalazio bidezko neutroi-iturria:
    • “ Egia esan, Suediak zientziaren inguruan apustu sendoa egin du azkeneko hamarkada eta gizaldietan. Gure hemengo apustuak, ordea, azken ordukoa izateaz gain, heldutasun gutxiko susmo hedatua dauka gure mugez harago.”
    • Unai Ugalde
    • Biologian Doktorea eta EJko Zientzia Politikako Zuzendaria (1999-2002)
    5.- Zuen baimenarekin… 25 Iturria: ZuZeu.com ( http://zuzeu.com/2009/06/03/bakoitza-bere-lekuan/
  • 23. 5.- Zuen baimenarekin... 25 )
  • 24.
    • Helburua: Euskal Herria bilakatu Europako erreferente Hizkuntzen Industrian
    • Posible dela uste dugu. Ekimena abiatzea:
      • Gipuzkoako Foru Aldundia
      • Gipuzkoa Berritzen
    6.- Aktibazioa 25 6.1.- Ekimena abiatzea
  • 25.
    • Hizkuntzen Industriaren sektorea erabat atomizatuta dago Gipuzkoan. Sektorearen potentzialtasuna neurtzea da proposamen honen helburua, horretarako hizkuntzen industrian lanean ari diren pertsonen lan-talde bat osatuz, sektore hori indartzeko Gipuzkoan eman beharreko urratsak aztertzeko.
    • Sektorearen azterketa bat egitea ezinbesteko ikusten da, zein den gaur egungo egoera, zein aukera dauden, eta kanpoko merkatuaren azterketa.
    • Azken helburua litzateke Hizkuntzen Industria Gipuzkoan behar bezala egituratzeko garatu beharreko ekintza-plana diseinatzea, eta Gipuzkoan beharko litzatekeen egituraren misio eta bisioa finkatzea.
    6.- Aktibazioa 25 6.2.- Helburu orokorrak
  • 26.
    • Sektoreak Gipuzkoan bizi duen errealitatearen analisi kualitatibo eta kuantitatiboa egitea: fakturazio-bolumena, enpresa-kopurua eta tipologia, langile-kopurua, I+G+B jarduerak, etab.
    • Sektoreak mundu mailan duen egoeraren azterketa: ereduak ezagutzea (Kanada, Herbehereak, Irlanda), hizkuntzen industriak duen pisua munduko eta Europako ekonomian ezagutzea, etab.
    • Hizkuntzen industria 2015eko Euskal Herrian prospektiba-lana garatzea eta merkatu globalaren garapenaren aurreikuspena.
    • Sektorea bultzatzeko administraziotik eta sektoretik hartu beharreko politika eraginkorren definizioa.
    6.- Aktibazioa 6.3.- Helburu zehatzak
  • 27.
    • Sektorearen ordezkari nagusiak elkartu lan-taldea eratzeko.
    • Lan-taldeari helburuak aurkeztu eta feedback-a jaso.
    • Kanpo aholkularitza baten laguntzaz sektorearen azterketa landu eta benchmarkinga eta prospektiba egin.
    • Azterketaren emaitza lan-taldeari aurkeztu eta feedback-a jaso.
    • Ondorioak atera eta beharrezkoak diren politika industrialak eta ekintzak abian jarri.
    6.- Aktibazioa 25 6.4.- Metodologia
  • 28.
    • Sektorearen clusterizazioa bultzatu Kanadako AILIA erakundearen ereduari jarraituta.
    • Hizkuntzen teknologiaren alorrean I+G+B jarduerak egingo dituen bikaintasunezko zentro erreferentziala sortzea (CIC, BERC, Institutu edo antzekoa)
    • Administrazioaren politika industrial zehatzak garatzea sektorea bultzatzeko
    • Administrazioaren epe luzeko konpromisoa hizkuntzen industriaren sektoreko I+G+B jarduerak nahikotasunez finantzatzeko.
    • Sektorearen nazioarteratzea bultzatu oinarri sendoago eta tamaina handiagoko industria-ehuna sortzeko.
    6.- Aktibazioa 25 6.5.- Ondorio posibleak
  • 29.
    • Ondorioa:
    • Gipuzkoa Berritzen-ek lan-talde bat jarri zuen abian Gipuzkoan Hizkuntzen Industriaren Sektorea aztertu eta dinamizatzeko.
    • Aholkularitza enpresen gidaritzapean egin da lana: LKS eta Prospektiker
    • Proiektua 2008ko azaroan jarri zen abian eta 2009ko ekainean amaitu da lehen fasea.
    6.- Aktibazioa 25
  • 30. 2. Hizkuntzen Industria Gipuzkoan: txostenaren aurkezpena
  • 31.
    • Gipuzkoa Berritzen-en lidergoaz Hizkuntzen sektorea integratzen duen hausnarketa prozesu bati ekin zaio.
    • Prozesu honen helburua Gipuzkoako Hizkuntzen Industriaren errealitatea eta honek dituen aukerak aztertzea izan da.
    • Prozesuan sektoreko agente nagusiek hartu dute parte LKS eta Prospektiker aholkularitza enpresen gidaritzapean.
    • Hemen aurkezten dugun txostena da hausnarketa prozesu horren ondorioa
    1.- Abiapuntua 25
  • 32.
    • Txostenean lantzen diren atalak:
    • Industria honen definizioa. Hizkuntzen Industriaren mapa.
    • Hizkuntzen industriaren merkatua munduan.
    • Etorkizunera begira aurreikusten diren joerak.
    • Gipuzkoaren potentzialtasuna arlo hau bultzatzeko.
    • Aurreko guztia oinarrian hartuta, lan taldeak osatutako Diagnosia, Porterren ardatzetan oinarrituta.
    • Diagnosian oinarrituta, lan taldean identifikatutako etorkizuneko erronka eta proiektuak.
    • Aurrera jarraitzeko, hurrengo pausoak.
    1.- Abiapuntua 25
  • 33. 1.- Abiapuntua 25
  • 34. 1.- Abiapuntua 25
  • 35.
    • Hizkuntzen industria definitzeko bi aldagai hartu dira kontutan:
    • Hizkuntzaren tratamendua eta prozesamendua jardueraren beraren objektua izatea, eta
    • Hizkuntzen kudeaketa horrek merkatu aukerak ematea.
    2.- Hizkuntzen Industria 25
  • 36. 2.- Hizkuntzen Industria 25
      • Hizketa-teknologia (ahotsaren ezagutza, hizketaren biometrika, ahotsaren sintesia)
      • Oinarrizko baliabide eta tresnak: corpusak, lexikoak, gramatika konputazionala, …
      • Testu teknologiak (NLP)
    Hizkuntza Teknologiak
  • 37.
    • Hizkuntzen Industria ez dago sektore bezala definituta.
    • Badaude hainbat azpisektore: Hizkuntza zerbitzuak, itzulpengintza, hizkuntza teknologiak… horietan oinarrituta bildu da informazioa.
    • Beste industria batzuetan ez bezala (automozioa, aeronautika, garraioa, etab.), arlo hau ez da definitzen estatistika ofizialetan, bai teknologia baina ez hizkuntzei hertsiki lotutako teknologia, bai hezkuntza baina ez zehazki hizkuntzei lotutako hezkuntza, eta are gutxiago edukien arloan. Beraz, aurretik egindako beste ikerketa batzuetara jo da, mundu mailan industria honek izan dezakeen eragina ezagutzeko.
    3.- Merkatu azterketa 25 3.1.- Hizkuntzen Industria munduan
  • 38.
    • Mundu mailako Hizkuntza Zerbitzuen merkatua: 10.536 milioi euro . 2012rako aurreikuspenek 19.000 milioi euroko negozio bolumena aurreikusten dute, urtez urte, %20tik gorako hazkundea , alegia.
    • Enpresa hauek, irabazien gehiengoa, hizkuntzaren inguruko zerbitzuen eskaintzatik (itzulpengintza, software lokalizazioa eta telefono bidezko itzulpengintza) lortzen dute.
    • 30 enpresa nagusien artean 2.700 milioi € fakturatzen dira. Enpresa nagusien %62 EEBBtan daude kokatuta.
    3.- Merkatu azterketa 25 3.1.- Hizkuntzen Industria munduan HIZKUNTZA ZERBITZUEN MERKATUA GUZTIRA. 2008 Iturria: Common Sense Advisory, Inc. 30 ENPRESA NAGUSIEN BANAKETA GEOGRAFIKOA
  • 39.
    • Hizkuntza teknologietan bereziki zentratuta, Europa mailan, 2005. urtean 482 enpresa zeuden eta guztien artean 610 milioi eurotako merkatu balioa zuten, %70a idatzizko teknologietan oinarritzen da eta %30a ahozkoetan.
    • Espainiak merkatu kuota osoaren %3 soilik du. Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania merkatu kuota handienak dituzten herrialdeak dira; merkatuaren ia %50 dute. Azken urteetako bilakaera positiboa izan da eta joerek, hazten joango dela aurreikusten dute, 2010 urterako ia 800 milioi euroko merkatua estimatzen da.
    3.- Merkatu azterketa 25 3.1.- Hizkuntzen Industria munduan HIZKUNTZA TEKNOLOGIEN MERKATUA. 2005 Iturria: Technolangue, “”Language techonologies in Europe: the market and trends 2005-2006”
  • 40.
    • Merkatuaren tendentziak eta joerak aztertu dira hainbat faktore kontuan hartuta:
    • Mugikortasuna : migrazioa, enpresen esportazio eta inportazioak, delegazio berriak, turismoa….. Horrek, hizkuntza ezberdinetan komunikatu beharra, eta hizkuntza ezberdinak kudeatu beharra dakar, eta beraz hizkuntzen industrian, behar berriei erantzun beharra.
    • Potentzia ekonomiko berrien presentzia : Hizkuntza berriak munduko panoraman. Ingelesaren gailentasuna zalantzan. Behar berriak hizkuntzen merkatuan. Teknologia berrien garapenak behar horiei erantzuteko aukera ematen digute. Industria oso bat ari da sortzen horren atzean.
    • Hizkuntza eskubideen aurrean sentsibilitatea : Hizkuntza gutxituen aldeko sentsibilitatea gehitzen, baita presentzia ere. Aukerak merkatu horretan.
    • Internet : Interneten hizkuntza da komunikazioaren oinarria. Internet hedatuz doan neurrian, hizkuntza berriak sarean. Ama hizkuntzaren erabilerak, negozio aukerak irekitzen ditu sarean. Enpresen lehiakortasuna jokoan.
    3.- Merkatu azterketa 25 3.2.- Tendentziak
  • 41.
    • Aurreko orrietan adierazi den moduan, hizkuntzen industrian mugimendu ugari ari dira ematen, eta lurralde batzuetan apustu garrantzitsuak egin dira industria hau bultzatzera begira.
    • Prozesuan zehar Benchmarking bat egin da, eta lurralde ezberdinetako eta jarduera ezberdinetako adibideak bildu dira:
      • Europa
      • Kanada
      • Finlandia
      • Irlanda
      • Estonia
      • Herbehereak
    3.- Merkatu azterketa 25 3.3.- Benchmarkina
  • 42. 3.- Merkatu azterketa 25 3.3.- Benchmarkina: Kanada
    • 1996 : Kanadako Itzulpengintza Industriaren Sektore Batzordea sortu zen.
  • 43. 3.- Merkatu azterketa 25 3.3.- Benchmarkina: Kanada
    • 2002ko maiatza : Kanadako industriak hizkuntzen industriaren inguruko sinposio bat antolatu zuen. 100 eragile inguruk parte hartu zuten eta beren adostasuna agertu zuten sektore honen garapenerako eman beharreko urratsen lehentasunen inguruan.
    • 2002ko ekaina : Kanadako hizkuntzen industriaren Mapa Teknologikoaren Batzordea sortu zen. Bere helburua arlo honetako interes taldeak identifikatzea zen, baita horien perfila eta hazten doazen sektoreak zehaztea, Kanadako nazioartean lidergoa izan dezan hartu beharreko neurriak iradoki…
    • Hizkuntzen Industriaren behin-behineko zuzendaritza batzordea sortu zen, elkartearen oinarriak ezartzeko, finantzazioa lortzeko eta urteko batzar orokorra osatzeko.
  • 44. 3.- Merkatu azterketa 25 3.3.- Benchmarkina: Kanada
    • 2003ko udaberria : Kanadako hizkuntza enpresen sarea (CLIN-RCIL) AILIA (Association de l’industrie de la langue/Language Industry Association) bihurtu zen.
    • 2003ko martxoa : Kanadako gobernuak “Hizkuntza Ofizialentzako Ekintza Plana” jarri zuen martxan. Horretarako 20 milioi $ inbertitu zituen. Hizkuntzen industriari eragiten dioten hiru neurri nagusi daude:
      • Industriaren oinarriak zehaztea
      • Irudi sendo bat sortzea
      • Hizkuntza teknologiak ikertu eta garatzea
    • 20 milioi $ horiek bost urtetan zehar egin beharreko lanak finantzatzeko balio izan zuten
  • 45. 3.- Merkatu azterketa 25 3.3.- Benchmarkina: Kanada
    • Hemendik aurrera, AILIA eta Kanadako hizkuntzen Industria, orokorrean, sendotzeko eta garatzeko bideari ekin zitzaion.
  • 46.
    • BPGri eginiko ekarpena (2004ko datuak)
    • Hizkuntzen Industriak gutxienez 1.700 milioi euroko ekarpen ekonomikoa egin zion Kanadako 2004ko BPGri
    • Itzulpengintzak BPG nominalari eginiko ekarpenaren %44,8 suposatu zuen
    • Hizkuntza eskolek sorturiko jarduera ekonomikoak 279,3 milioi euro suposatu zituen 2004ko BPGn. Hala ere, eskola hauek atzerriko ikasle asko erakartzen dituzte eta horiek diru asko uzten dute bertan.
    • Hizkuntza eskola publiko eta pribatuek ia milioi bat euroko ekarpena egin zioten BPG nominalari.
    • Lanpostu kopurua (2004ko datuak)
    • Herrialde osoan zehar 51.700 lanposturen jabe da industria hau, batez ere, zerbitzu komertzialen sektorean kokatzen dira lanpostu hauek.
    • Itzulpengintzak 25.200 lanpostu sortu zituen Kanadan, industriak ekonomia nazionalean izandako zuzeneko, zeharkako eta eragindako inpaktuak kontuan hartuz
    • Hizkuntza eskolek 14.600 lanpostu sortu zituzten. Atzerriko ikasleen estantziak 11.900 lanpostu sortu zituen, beraz, hizkuntza eskolek, orokorrean, 26.500 lanpostu izan zituzten.
    • Ezin izan da Hizkuntzen Teknologien inguruko daturik lortu.
    3.- Merkatu azterketa 25 3.3.- Benchmarkina: Kanada
  • 47.
    • Zergatik Gipuzkoa? Zergatik aukerak?
    • Eleaniztasun kultura. Azken mapa soziolinguistikoaren arabera, Gipuzkoako biztanleriaren %53 elebiduna da eta beste %16 elebidun hartzailea.
    • Unibertsitate sare garrantzitsua. Ikerketa mailan oso proiektu esanguratsuak eraman dira aurrera.
    • Sektore honetan ikerketa funtsezkoa da, eta baditu eragileak hori ahalbideratzen dutenak.
    • Tradizio industrial luzea Hizkuntzen arloan.
    4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25
  • 48.
    • Mundu mailan gertatzen denaren antzera, hizkuntzen industria moduan identifikatu den multzoa, ez dagokio hertsiki CNAE zehatz bati, ez eta estatistiketan erabili ohi diren sektoreei lotuta ere. Beraz, Gipuzkoan industria honen egoera zein den jakiteko, inkesta bat egin da bertako enpresa nagusien artean.
    • Enpresa esanguratsuenak identifikatu dira, eta horiei, galdetegi egituratu bat igorri zaie. Ia %75ak erantzun dio galdetegiari , beraz esan daiteke jasotako erantzun maila nahiko ona izan dela. Hogeita hamazazpi galdetegi bidali dira eta hogeita zazpiren erantzuna jaso da.
    4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25
  • 49. 4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25 KUDEATZEN DIREN HIZKUNTZAK BURUTZEN DITUZTEN JARDUERAK
  • 50. 4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25
  • 51. 4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25
    • I+G+bn: 864.758€
    - Formazioan: 231.960€
    • Marketinean:121.287,92€
    Sarreren %1,60 Sarreren % 0,43 Sarreren % 0,22 Adibidez beste lurralde batzuetan: 2000 2006 EU-27 1,86 1,84 Frantzia 2,15 2,10 Holanda 1,82 1,67 Eslovenia 1,41 1,59 Espainia 0,91 1,20 EAE 1,43 1,47
  • 52. 4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan Oharra: %78ak erantzun dio galdera honi. Oharra: %78ak erantzun dio galdera honi.
  • 53. 4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25
    • Lanpostuak:
    • 2.043 lanpostu guztira
    • Sarrerak:
    • Guztira: 119.317.724 €
    • Diru-laguntzak: 47.317.892 € (guztizkoaren %42)
    • Lanpostuak:
    • 1.575 lanpostu (guztizkoaren %77)
    • Sarrerak:
    • Guztira: 54.425.656 € (guztizkoaren %45)
    • Diru-laguntzak: 54 M€ horien %24
    • Erantzun duten enpresen lanpostu eta sarrera bolumena:
    • Kopuru hauetatik, zuzenean Hizkuntzen Industriari dagokiona:
  • 54. 4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25 Gipuzkoan hizkuntzen industriak, 27 enpresa esanguratsuenak kontutan hartuta, 54 milioi eurotik gora fakturatu ditu. Gipuzkoako BPGren %0,25a sortu du. Oso kontutan hartzeko kopurua. Mundu mailan erreferente den Kanadako hizkuntzen industriarekin alderatuta, bertan, Kanadako BPGren %0,2a sortzen du hizkuntzen industriak.
    • Lanpostuak:
    • 51.700 lanpostu
    • Kanadako biztanleria aktiboa: 17.297.800 pertsona
    • Hizkuntzen Industria BIZTANLERIA AKTIBOAREN %0,29 da
    • Sarrerak:
    • Guztira: 1.700 milioi €
    • Kanadako BPG = 833.850 milioi €
    • Hizkuntzen Industria BPGaren %0,2 da
    • Lanpostuak:
    • 1.575 lanpostu
    • Gipuzkoako biztanleria aktiboa (EUSTAT,2009) = 345.900 pertsona
    • Hizkuntzen Industria BIZTANLERIA AKTIBOAREN %0,5 da
    • Sarrerak:
    • Guztira: 54.425.656 €
    • Gipuzkoako BPG (EUSTAT, 2007) = 21.801.654.000 €
    • Hizkuntzen Industria BPGaren %0,25 da
    HIZKUNTZEN INDUSTRIA KANADA (2004) HIZKUNTZEN INDUSTRIA GIPUZKOAN (2008)
  • 55. 4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25 Makina-erremintak, adibidez, 2007an, 789 M euroko fakturazioa izan zuen EAE mailan. Bertako BPGren %1,2 sortu zuen 2007an, eta gure ekonomiaren erreferenteetako bat da sektore hau. Iturria: http://www.euskadi2015.net/FOROCOMPETITIVIDAD/Portals/0/documentos/Observatorio/boletines/observatorio_e.pdf
  • 56. 4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25 Lanpostuei dagokienean, ia 1.600 lanpostu ditu hizkuntzen industriak Gipuzkoan, 27 enpresa esanguratsuenak kontutan hartuta, Gipuzkoako biztanleria aktiboaren %0,5a . Makina-erremintak berriz, 4.438 lanpostu EAE osoan, biztanleria aktiboaren %0,4 hain zuzen ere. Kopuru garrantzitsua beraz arlo honetan ere. Iturria: http://www.euskadi2015.net/FOROCOMPETITIVIDAD/Portals/0/documentos/Observatorio/boletines/observatorio_e.pdf
  • 57.
    • Ahuldadeak ere identifikatu dira:
    • Sektorearen egituraketa: atomizazio maila altua
    • Masa kritiko txikia. Aliantza eta kooperaziorako ohitura falta.
    • Oso industria lokala. Hornitzaile eta bezero gehienak EAE mailan. Nazioarteratze estrategia baten beharra.
    • Ikerketa aplikatuaren beharra.
    • Kudeaketa eredu eta tresnetan gabeziak.
    • Mundu mailako krisiak hazkundea atzeratu lezake.
    4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan 25
  • 58.
    • Aurreko informaziotik abiatuta, hori baloratu eta Gipuzkoan Hizkuntzen Industriak duen egoeraren diagnosia egiteko eta etorkizunerako erronka eta proiektu nagusiak identifikatzeko, sektoreko eragilez osatutako lan talde bat antolatu da. Lan taldeak, sei lan-bilera egin ditu eta, bertan, egoeraren diagnosia eta erronka estrategikoak identifikatu ditu. Baita erronka horiek aurrera eramateko zenbait proiektu lehenetsi ere.
    • Lan taldeez gain, zenbait elkarrizketa ere egin dira sektoreko eragileen artean. Hauen helburua, Gipuzkoan Hizkuntzen Industriak duen egoera baloratu, diagnosia egin eta etorkizunerako erronka eta beharrak identifikatzea izan da.
    5.- Talde-dinamika 25 5.1.- Diagnosia
  • 59. 5.- Talde-dinamika 25 5.1.- Diagnosia ELKARRIZKETATUTAKO PERTSONAK LAN TALDEAN PARTE HARTU DUTEN PERTSONAK
  • 60. 5.- Talde-dinamika 25 5.1.- Diagnosia
  • 61. 5.- Talde-dinamika 25 5.1.- Diagnosia
  • 62. 5.- Talde-dinamika 25 5.2.- Erronkak
    • PRODUKTU/ZERBITZUAK GARATU:
    • Merkatuko beharren arabera, produktu/zerbitzu/baliabide beharren azterketa egin sektorez sektore. Bideragarritasun plana. Adib: Tresna mugikorren teknologia beharrak aztertu. Adib: osasun zentroak.
    • Digitalizazioaren kudeaketa eleanitza. Diziplina ezberdinetan digitalizazioak sortu ditzaken merkatu aukerak identifikatzeko merkatu azterketa.
    • Gipuzkoan sektoreak eskaintzen dituen produktu/zerbitzu katalogoa osatu.
    • Sektoreko sinergiez baliatu produktu/zerbitzu zabalagoak eratzeko, produktuetan balio erantsia gehitzeko.
    • Egungo produktu/zerbitzuak garatu:
      • E-LEARNING sistemak moldatu/egokitu: Kasura egokitu beharreko egoerak identifikatu eta garatu beharreko tresnen azterketa egin.
      • Mundu fisikoan arrakasta izan duten formulak birtualizatu (Adib: mintzalagun birtuala hizkuntza anitzetan,…)
      • Itzulpen teknologietan berrikuntza bultzatu (behar horien diagnosia eta etorkizunerako planteamendua). Benchmarkinga eta bideragarritasuna aztertu.
  • 63. 5.- Talde-dinamika 25 5.2.- Erronkak
    • BARNE MERKATUAN LEHIAKORTASUNA GEHITU. “IKUSGARRITASUNA” LORTU ETA POSIZIONAMENDUA SENDOTU. DIRU-LAGUNTZEKIKO MENPEKOTASUNA GUTXITU:
    • Marketin jarduerak, estrategia komertzialen garapena.
    • Errentagarritasuna eta doakotasunaren arteko oreka bilatu: eredu posible ezberdinen azterketa eta jarraipena.
    • Beste hizkuntzetan lortutako errentagarritasunarekin euskarazko produktuetan inbertitu.
    • Hizkuntzen industria ohiko industrian barneratzeko ekintzen garapena.
    • Kalitate/homologazio aukerak aztertu eta sektorean hedatu.
    • Kudeaketa eredu berriak sektoreko enpresen artean hedatu eta integratu. Bere erabilera eta ezarpena bultzatu. Euskalgintzatik industriarako “salto mentala” bultzatu: Plan estrategikoak, kudeaketa planak, kalitatea etab. Enpresa irizpideak txertatu eta arduradunen artean formazioa eskaini.
    • Gizartean ikusgarritasuna lortzeko komunikazio Estrategia zehatzak definitu.
  • 64. 5.- Talde-dinamika 25 5.2.- Erronkak
    • ENPRESEK ALIANTZAK EGITEKO GAITASUNA GARATU, LANKIDETZA AREAGOTU:
    • Integrazioaren onurak azpimarratu sektorean eta sektoretik kanpo.
    • Bilkurak antolatu (Adegitop adibidez). Arrakasta izan duten kasuak aurkeztu.
    • Nazioarteko proiektuetan parte hartu.
    • Gai konkretuak lantzeko eta kudeatzeko sare/aliantzak sortu. Adib: Manunet.
    • Beste lan egiteko modu batzuk bultzatu. Tresna “kolaboratiboak” bultzatu: Web 2.0, lankidetza metodo ezberdinak, baliabide berak erabiltzen. Itzulpen memorien komunitatea. Itzulpen memorien data-basea.
    • Aliantza sareak eratu: kanpoko sareak identifikatu eta parte hartu …
    • Sektore ezberdinen arteko elkarlana bultzatu. Hizkuntzen Industriako clusterra izan daiteke beste clusterrekin harremanetan jartzeko eragilea;
    • Know-howa eskuratzeko bideak aztertu (lizentziak…)
  • 65. 5.- Talde-dinamika 25 5.2.- Erronkak
    • EKINTZAILETASUNA BULTZATU:
    • Ekintzailetasuna sustatzen duten beste egiturekin harremanak landu arlo honetan ere enpresa berrien sorrera bultzatzeko.
    • Spin-offak sortzeko erraztasunak eskaini. Enpresen kudeaketaren inguruko formazioa, bideragarritasun planak, laguntza ekonomikoak,….
  • 66. 5.- Talde-dinamika 25 5.2.- Erronkak
    • PERTSONA KUALIFIKATUAK GARATU/BILATU:
    • Hezkuntza sistemaren eta enpresen arteko lotura sendoagoa bilatu.
    • Profesional kualifikatu eta talentuen bilaketa.
    • Sektoreko goi mailako formazio espezializatua eskaini. Ohiko goi mailako ikasketetan, hizkuntzen industriari lotutako espezialitateak eskaini.
    • Formatzeko formula berriak (ez reglatuak) bilatu.
    • Lanbide heziketaren arloan hizkuntzen industriari lotutako zikloak sortu/eskaini.
    • Sektoreko enpresetan lanean hasten direnentzat formazio gehigarria (adib. Itzul/Irak teknologia formazioa)
    • Irakaskuntza eta ikerkuntza alorreko sareak
    • Master sare bat osatu kanpoko unibertsitateekin elkarlanean. Ikasleak erakartzeko Master batzuk hizkuntza orokorragoetan eskaini (ingelesez,…).
  • 67. 5.- Talde-dinamika 25 5.2.- Erronkak
    • I+G+B BULTZATU:
    • I+G+b ikuspegi aplikatua egin (unibertsitate, enpresa eta erakundeen arteko elkarlana). Ikerketa maila praktikoan garatu eta aplikatu.
    • Inbertsioen sustapena (propioa, pribatuak eta administrazioarena)
    • Teknologia konpartitua garatu: Ikerketa zentro teknologiko baten sorrera.
    • Lizentzia sistemen bilakaera: Zaintza teknologikoa ahalbidetuko duten jardueren garapena.
    • Esperientzia ezari aurre egin: Beste diziplina teknologikoak zabaldu eta ezagutarazi. Administrazioaren inplikazioa bilatu.
    • Berrikuntza alor guztietan bultzatu.
  • 68. 5.- Talde-dinamika 25 5.2.- Erronkak
    • KANPOKO MERKATU BERRIETARA IREKI, HIZKUNTZA BERRIAK INTEGRATUZ. BERTAN ERRENTAGARRITASUNA LORTU:
    • Kanpo merkatuko nitxo/segmentu berrien identifikazioa. Hizkuntza posibleak eta hizkuntza horietan hiztunen beharrak identifikatu. Hizkuntza eta kultura ezagutu.
    • Giza baliabideak prestatu: Atzerriko profesional kualifikatuen inportazioa. Talentuen bilaketa eta hizkuntza horietan profesionalak formatu.
    • Merkatu behatoki bat sortu, eta data baseak sortu.
    • Bertako enpresekin batera parte hartu horien nazioartekotzean.
    • Kanpora nola/zertan irten behar dugun identifikatu. Nazioartekotze estrategia bat definitu: marketin jarduerak, aliantzak,…
  • 69. 5.- Talde-dinamika 25 5.2.- Erronkak Erronka horiek guztiak aurrera eramateko eta sektorea egituratzeko tresna baten beharra ikusten da. Irizpide orokor batzuk adostu dira proiektu honen baitan, baina aurrera begira, horiek denak martxan jarriko badira, eragileen arteko lana beharrezkoa da. Guzti hori dena bideratzeko tresna gisa, CLUSTER bat proposatzen da.
  • 70. 5.- Talde-dinamika 25 5.2.- Erronkak
    • CLUSTER bat zertarako?
    • Sektoreko eragileak dinamizatzeko eta elkarlanean jartzeko, eragileen batura baino zerbait gehiago lortu daitekeela uste delako.
    • Proiektu honetan parte hartu duten eragileez gain, interesa izan dezaketen eta garrantzitsuak diren beste hainbat eragile erakartzeko.
    • Esfortzuak ez biderkatzeko, eta sinergiak lortzeko helburu komun baten bidean: Europa mailan erreferentzia bat izango den hizkuntzen industria garatzeko.
    • Hemen adierazi diren erronkak eta proiektuak aurrera eramateko lidergoa izateko.
    • Industria hau, beste industriak eta administrazioaren arteko koordinazio lana burutzeko.
    • Orokorrean, hemen identifikatu diren proiektuak martxan jartzeko eta aurrera begira merkatuan adi egonez, proiektu berriak, estrategikoak izango direnak identifikatzeko.
  • 71. 3. Ondorioak
  • 72.
    • Hizkuntzen Industria sektore estrategikoa da Euskal Herrian eta munduan
    • Administrazioak Hizkuntzen Industria alor ekonomiko bezala onartu beharko luke. Kulturatik Industriara saltoa eman.
    • Hizkuntzen Industria mundu mailan oraindik hazteko dagoen sektorea da. Euskal Herrian tradizio industriala dugu sektore horretan eta, beraz, badugu aukera nazioartean ondo kokatzeko.
    • Identifikatutako erronkak garatzeko sektorearen zein administrazioaren inplikazioa behar da.
    • CLUSTER baten sorrera ezinbestekoa da sektorearen garapenerako.
    • I+G+Baren aldeko apustu sendoa egin behar da. Erreferentzialtasuna berrikuntzaren bitartez lortuko dugu eta horretarako Hizkuntza Teknologiatan inbertitu behar da, beste I+G+B alorretan bezala.
    Ondorioak 25
  • 73. ESKERRIK ASKO! Josu Waliño Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaria Elhuyar Fundazioa [email_address] Aurkezpen hau eskuratzeko: http://elhuyar-blogak.org/hizkuntza/