SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
JAIAK! 2013ko IRAILA | Iurreta
2013ko irailaren 20a, barikua | anboto
| 2 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto
JAIAK!
IURRETAKO JAIEN EGITARAUA
Urriaren 3a, eguena
09:00 Iurretako azoka.
11:30 Ogi eta Eusko Label produktuen dastaketa.
Urriaren 4a, barikua
19:00 Dantzaldia eta luntxa Jubilatuen Etxean.
21:00 Sabel-dantza agerraldia: ‘Conexión Oriental: Un viaje a través de
la danza.
21:00-23:30 DJ-Referee, Askondon.
21:30 Gala afaria (euria eginez gero, frontoian).
22:30 Bakarrizketa.
24:00 Erromeria: Drindrots taldea.
Urriaren 5a, zapatua. Umeen Eguna. Domingero Eguna.
12:00-14:00 Umeen parkea, puzgarriak eta tailerrak (euria eginez gero,
Maiztegiko frontoian).
13:30 Tortilla txapelketa (partaide bakoitzak behar dituen osagaiak eta
tresneria ekarri behar ditu).
14:30 Tortillaren aurkezpena.
16:00 Mahai-joko txapelketa (musa, briska...).
16:00-19:00 Umeen parkea, puzgarriak eta tailerrak (euria eginez gero,
Maiztegiko frontoian.)
17:00 XIV. Bizikleta Festa. Irteera Aita San Migel plazan. Helmuga Olaburu
frontoian.
20:00 Gizon-probak, Olaburu frontoian.
22:00 Bertsolariak: Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen
Lujanbio, Jon Maia eta Igor Elorza. / Gai-jartzailea: Miren Amuriza.
24:00 Erromeria: Laiotz taldea. Kodrila onenari saria emango zaio.
Urriaren 6a, domeka
10:00-14:00 XV. Nekazaritza eta Artisautza Azoka, Andaparapen.
10:30 Dantzari eta agintarien kalejira, Montoitik Plazara.
11:00 Meza nagusia. Ondoren, Dantzari-dantza eta Gorulari-dantza.
12:30 Herri-kirolak, Aita San Migel plazan.
12:30 Marmitako txapelketa.
14:30 Marmitakoaren aurkezpena.
18:30 Dantza saioa. Talde gonbidatua: Jare Dantza Taldea (Gasteiz).
Iurretako dantzariek Gorulari-dantza eta Dantzari-dantza eskainiko dute.
Ondoren, jaietako errifen zozketa.
20:30 Herri afaria Arantza eta Pantxok alaituta.
22:00 Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz. Erromeriak gauerdira
arte jarraituko du.
Irailaren 20a, barikua
18:00 Pirritx eta Porrotx ‘Sentitu, pentsatu, ekin’ ikuskizunarekin.
Irailaren 21a, zapatua
07:00 Mendi martxa (Zaldai). Olaburu frontoitik irtengo dute. Ibilbidea:
Iurreta-Atxarte-Arrazola-Zabalandi-Urkiolamendi (1.009 m)-Urkiola-
Saibigain (942 m)-Leungane (1.006 m)-Iurreta (42 km,+ 2.700 m). Ibilbide
laburra ere prestatu dute. Irteera 09:00etan, Olaburu frontoitik: Iurreta-
Mendiola-Mañaria-Leungane (1.006 m)-Iurreta (25 km, + 1.000 m).
Irailaren 27a, barikua
17:30 Umeentzako herri-kirolak, Amilburu plazan.
19:00 ‘Pottola’ antzezlana (Txalo Produkzioak), Ibarretxe kultur etxean.
Sarrerak: aurretiaz, 4 euro/ egunean, 5 euro.
21:30 Asto-probak. Gonbitez.
22:00 ‘Alma Navarra’ eta ‘Alma Latina’ ikuskizunak, Askondon.
22:30 Rock kontzertua: Krome+Itziarren Semeak+Arkada Social+Tributo
a Extremo Duro.
Irailaren 28a, zapatua (San Migel bezpera)
12:00 Montoitik txapligoak; ondoren, kalejira dultzaineroek alaituta.
12:15 ‘Begira jokoak’ umeentzako ikuskizuna, Amilburu plazan.
14:00 Herriko nagusien bazkaria. Ondoren, erromeria.
14:30 Gazte bazkaria, Aita San Migel plazan.
17:30 IKT-Santurtzi futbol partidua, Larrakozelai futbol zelaian.
18:00 Ohiturazko Donien-atxa jasotzea. Dantzarien azken entsegua.
22:00 Erromeria: Luhartz taldea.
Irailaren 29a, domeka (San Migel eguna)
10:00 Dantzari eta agintarien kalejira, Montoitik Aita San Migel plazara.
11:00 Meza nagusia. Ondoren, Dantzari-dantza eta Gorulari-dantza.
12:30 Bertsolariak: Gorka Lazkano, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Erika
Lagoma. Ondoren, Igel txapelketa.
16:00 Mus txapelketako finala, Aita San Migel plazan.
17:00 ‘...jolastera...’ haur dantzaldia, Amilburu plazan.
17:30 Asto-probak. Gonbitez.
19:00 Dantzari-dantza, eta neskek egindako Soka-dantza.
Irailaren 30a, astelehena
12:00 Kantuz kantuko kalejira.
17:30 Maiztegi eskolako umeen dantza erakustaldia.
18:30 Ume eta gazteentzako disko festa: Xaibor Show, Amilburu plazan.
Urriaren 2a, eguaztena
19:30 ‘Batzarra12etan’ antzezlana, Ibarretxe kultur etxean.
2013ko irailaren 20a, barikua | anboto		 3 | JAIAK!
AMAIA UGALDE
Iaz 235 mendizalek parte hartu
zuten Iurretako mendi mar-
txan, eta aurten ere, Iurreta-
koak zein Euskal Herriko txoko
askotatik etorritakoak, ugari
izango dira Zaldai Mendi Tal-
deak antolatutako martxan.
Aurrekoetan moduan, mar-
txa bi egongo dira zapatuan,
luzea eta laburra. Luzeko parte
hartzaileek 07:00etan irtengo
dute frontoitik, eta aurreko
urteetakoa baino ibilbide luze-
txoagoa izango dute aurretik, 45
kilometrokoa. Erlantz Zaldun-
bide Zaldaiko kideak kontatu
duenez, ibilbide berezia izango
da: “Durangaldeko mendi esan-
guratsuenak edo guk Iurreta-
tik aurrez ikusten ditugunak
inguratzea gura izan dugu”.
Iaz Atxartetik Pol-Polera joan
ziren, eta aurten Artolara jo,
Sagastara bajatu, eta handik
Arrazolara abiatuko dira. Gero,
Mariren koba azpiko bidetxo
batetik Zabalaundirantz jarrai-
tuko dute.
Bide laburragoa egin gura
dutenentzat 09:00etan izango da
irteera ordua frontoian. Iazko
ibilbide bera da: Mugarra ingu-
ratuko dute, Leunganeko ton-
torretik pasatuta, 25 kilometro
eginez. Zaldunbideren berbe-
tan, “kirol apur bat egiten duen
edonorentzako egokia da”.
Asteon ehun pertsona bai-
no gehiagok eman du izena
Jaien lehenengo pausoak,
bihar, mendirik mendi
ZaldaiMendiTaldeakIurretakoIV.MendiMartxaantolatudubiharko.
Martxalaburra-25kilometrokoa-,edomartxaluzea-45ekoa-egindaitezke
Martxa laburrean Mugarra
inguratuko dute: “Kirol apur
bat egiten duen edonorentzat
izan daiteke egokia”
Iazko mendi martxako momentu bat. 235 pertsonek parte hartu zuten. Zaldai
Internet bidez, eta egunean
frontoian bertan ere eman
ahalko da izena, irteera or-
dua baino ordu bete lehenago.
Hornidura guneak, dutxak...
Martxaren antolakuntzan ho-
gei lagun baino gehiago ibiliko
da boluntario lanetan. Bidean
lau hornidura gune egongo di-
ra, eta helmugan, opariak eta
dutxatzeko aukera egongo da.
Irten aurretik kafea eta pastak
banatuko dituzte, eta bira amai-
tzerakoan luncha edukiko dute
parte hartzaileek.
Zaldai taldeak horrela-
ko mendi martxa antolatzen
duen laugarren aldia da, eta
hitzordua egonkortu egin de-
la azaldu du Zaldunbidek:
“Euskal Herriko martxa zir-
kuituaren barruan dago, eta
egutegian egotean, jende as-
ko etortzen da kanpotik”.
Hurrengo zita azaroan
Zapatukomartxarenostean,Zal-
dai taldearen hurrengo irteera
azaroaren erdi aldean izango
da. Kultur etxeak antolatzen
duen Munduko Paisaiak eki-
menean, Iurretako auzoetatik
igarotzen den martxa antolatu
du azken urteetan Zaldai mendi
taldeak: “Herritarrei begirako
irteera izaten da, adin guztieta-
ko iurretarrek parte hartzeko
modukoa”, adierazi du Erlantz
Zaldunbidek.
E. Zaldunbide: “Martxa
luzean guk Iurretatik aurrez
ikusten ditugun mendiak
inguratzea gura izan dugu”
| 4 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto
JAIAK!
JONE GUENETXEA
Ohitura zaharrak urteroko no-
bedadeekin uztartu ditu aurten
ere San Migeletako jai batzor-
deak. Irailaren 27an, barikuan,
rock kontzertuagaz -Krome,
Tributo to Extremoduro, Itzia-
rren Semeak eta Arkada Social-
motorrak berotuko dituzten
arren, jaien hasiera ofiziala irai-
laren 28an, zapatuan, izango da.
Montoitik txapligoak jaurtiko
dituzte eguerdian, eta, ondoren,
dultzaineroek alaituko dute ka-
lejira. Arratsaldean, ohiturazko
Donien-atxa jasoko dute, eta ha-
ren inguruan dantzariek azken
entsegua egingo dute. Luhartz
taldearen erromeriagaz goizeko
ordu txikietara helduko dira iu-
rretarrak.
Jai batzordeko kideek jaien
aurkezpenean azaldu dutenez,
nesken dantza taldeak orain
arte arratsaldez egiten zuen
dantzan, eta aurten, goizean eta
kalejiran ere parte hartuko du.
Gaineratu dutenez, “urte as-
koan buruan izan dugun asmoa
izan da, eta aurten parte hartzea
erabaki dugu”. Jai batzordeak
nesken taldeari beste emanal-
dietan ere dantzan egiteko deia
egindio.
San Migel eguna domeka de-
nez, iurretarrek astelehenera
pasatu dute jaieguna. Kalean
giroa sortu guran, eguerdian,
Iurretako koroa kantuz kantuko
kalejiran irtengo da. Arratsal-
dean, berriz, Maiztegi eskolako
umeek dantza erakustaldia es-
kainikodute.
Mozorro Eguna orain gala
Azken urteotan Mozorro Eguna
antolatu izan dute urriko lehe-
nengo zapatuan, Iurretan. Aur-
ten,egunhoribarikurapasatzea
erabaki dute, eta bazkaria beha-
rrean afaria prestatuko dute.
Ez da edozelango afaria izango,
baina. Gala afari horretara do-
tore jantzita joan beharko dira,
eta photocall-a eta beste hainbat
sorpresa gehiago egongo dela
aurreratu dute. Eguraldia lagun
badute, plazan mahai biribilak
jarrita batuko dira. Bestela,
frontoian elkartuko dira. Baka-
rrizketak eta erromeriak girotu-
koduafalostea.
Domingero Eguna
Jaietako beste berrikuntzeta-
ko bat Domingero Eguna da.
Umeen Egunagaz bat eginez,
“domingero” jantzita joateko
dei egin du jai batzordeak. Baz-
karitarako janaria eraman, eta
egun-pasa egitea da asmoa. Gai-
nera, tortilla txapelketa ere an-
tolatuko dute eguerdian. Umeen
Eguna denez, umeen parkea
eta puzgarria egongo dira egun
osoan. Koadrila originalena-
ri saria emango diote. Eguna
biribiltzeko, punta-puntako
bertsolariak gonbidatu dituzte:
Susatrai Colina, Unai Iturriaga,
Amets Arzalluz, Maialen Lujan-
bio, Jon Maia eta Igor Elortza.
Miren Amuriza izango dute
gai-jartzaile.
Mus txapelketa
Iurretako tabernen artean mus
txapelketa antolatzea erabaki
dute. Kanporaketak taberne-
tan antolatu dituzte, eta finala
elizpean izango da, San Migel
egunez.
Domingero Eguna eta gala afaria San
Migeletako nobedade nagusiak
Urriaren4an,barikuan,dotorejantzitagalaafarianbildukodiraiurretarrak.Zapatuan,berriz,
DomingeroEgunean,bakoitzakbereeraraprestatukodubazkaria,etaoriginaleneksariaizangodute
Nesken dantza taldeak orain
arte arratsaldez dantza egiten
zuen eta aurten goizez eta
kalejiran ere parte hartuko du
Irailaren 22an ospatzekoa
zen XXVI. Ahari Iurreta
bizikleta ibilaldia
bertan behera gelditu da
A. U.
Antton Izagirre 20 urteko iu-
rretarraren kartelak irabazi du
aurten jaietako kartel lehiaketa.
Bederatzi parte-hartzaileren
artetik jai batzordeak bost sail-
katu zituen. San Juan bezpe-
rako jaian plazan ikusgai jarri
zituzten, eta Izagirrerenak jaso
zituenbotogehien.
Zu ere dantzari izenburua
jarri dio egileak bere lanari.
Prentsaurrekoan jakitera eman
duenez, “plazara irten ginen
kartelerako argazkiak atera-
tzera, baina sosoak irten ziren.
Bigarrenez bajatu ginenean,
zapatilei zinta eta txilinak ja-
rri genizkion”. Horrela sortu
du egileak 500 euroko saria es-
kuratu duen lana. Kartelaren
esanahiaren inguruan galdetu-
ta, iurretarrak azaldu duenez,
“inori meriturik kendu barik,
erromeriara etorri ezin direnak
dantzan daudenean jaien pro-
tagonista izango direla adierazi
gura du”. Lehiaketara aurretik
aurkeztu arren, lehenengo saria
irabaztenduenlehenaldiada.
2013ko irailaren 20a, barikua | anboto		 5 | JAIAK!
Izagirreren kartelak
iragarriko ditu jaiak
Ahari Iurreta bertan behera
Irailaren 22an ospatzekoa zen
XXVI. Ahari Iurreta bizikleta
ibilaldia bertan behera gelditu
da aurten. Iurreta Txirrindulari
Elkarteko kideen esanetan, irai-
laren 22an ospatzekoa zen, baina
“Bizkaiko trafiko ordezkaritzak
ez du baimenik eman egun ho-
rretarako”. Prentsa oharrean
diotenez, “Ertzaintzak ezin die-
zaioke estaldurarik eman gure
martxari”. Komunikazio hori
Iurreta Txirrindulari Elkarte-
kook irailean jaso dugu, nahiz
eta, Bizkaiko Federazioko web-
guneanurtehasieratikAhariIu-
rreta ibilaldia data horietarako
iragarrietaonartuaizan.
Errespetu eske
Antolatzaileen berbetan, “jaie-
tan jarrera txarrik ez dugu onar-
tuko”. Joan zen urtean Elizalde-
ko etxebizitza berrien arkupee-
tan gertatutakoa gogora ekarri
dujaibatzordeak.Botiloiaegiten
zebiltzan gazte batzuek, beheko
solairuko ateak apurtu -udala-
ren lokalak dira- eta makina bat
apurtu zuten: “Jaien antolatzai-
leok jaiez gozatu gura dugu, eta
ez dugu horrelako jokabiderik
onartuko”,gehitudute.
Aurtengo egitaraua presta-
tzeko 45.000 euroko aurrekontua
izan du. Udalak 23.000 euroko
diru-laguntzaemandu.
Antton Izagirre 20 urteko
iurretarraren kartelak
irabazi du aurten jaietako
kartel lehiaketa
| 6 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto
JAIAK!
MARKEL ONAINDIA
Udalak San Migel jaietako azken
egunean antolatzen duen feriak
jendetza batzen du. Urtero, do-
meka goizean jai giroa sortzen
da Andaparape aparkalekuan
eta bere inguruetan. Baserriko
produktuak eta artisauek landu-
takoak izaten dira ikusgai zein
salgai. Gainera, badago beste
ekintza erakargarri bat: txahal
okelaz egindako pintxoen bana-
keta. Iaz, esaterako, 1.000 pintxo
inguru saldu zituzten, eta aurten
ere, kopuru horren bueltan ibil-
tzea espero dute. Kopuru horrek
azokarenetapintxosalmentaren
arrakasta islatzen duela uste du-
tearduradunek.
Txahala aurreko egunean
hasten dira prestatzen Andapa-
rapen. Burruntzian egiten dute,
eta orduetan lan egin ostean,
domeka goizean ekiten diote
salmentari. Eguerdiko 12:00ak
inguruan hasten ei da lan gogo-
rra, jende gehien batzen hasten
denean.
40 bat erakusmahai
Oraindik datu ofizialik eman ez
duten arren, 30 bat produktorek
parte hartuko dute azokan. Ber-
tan salduko dituzte barazkiak,
pastelak, ogiak... Postu horiez
gain, artisauek ere edukiko du-
te lekua. Hamar artisau batuko
dira, gutxi gorabehera. Nekaza-
riak eta artisauak kontuan har-
tuta,guztira,40baterakusmahai
ipinikodituzte.
Herri-kirol erakustaldia
Azokaren harira jai giroa sor-
tzea da antolatzaileen asmoa, eta
horregatik, beste hainbat ekin-
tza ere antolatu dituzte. Esate
baterako, Mutrikutik etorritako
herri-kirol talde batek erakustal-
dia egingo du plazan, 12:30ean.
Mutilak eta neskak ibiliko dira
proban.
Bestalde, ludoteka zerbitzua
ere eskainiko dutela adierazi
dute, umeekin joango diren
gurasoei aukera bat gehiago
eskainita.
Txahal okela dastatzeko
aukera, azken eguneko ferian
Baserrikoproduktuaketaartisaueklandutakoakegongodirasalmentan
Nekazariak eta artisauak
kontuan hartuta, guztira,
40 bat erakusmahai
ipiniko dituzte
Iaz bezala, aurten ere feriak arrakasta edukitzea espero dute antolatzailek.
M.O.
Iurretako Krome musika tal-
deak herriko jaietako rock kon-
tzertuan joko du aurten. Plaza
garrantzitsua izango da euren-
tzat. Arkada Social eta Itziarren
Semeak taldeekin batera parte
hartuko dute irailaren 27ko jaial-
dian, gaueko 22:30etik aurrera.
Carlos Galan taldekideak azaldu
du “aukera itzela” dela taldea-
rentzat: “Bi talde indartsugaz jo-
kodugu”.Horregatik,jaialdiona
izango dela uste du, eta ilusioz
egin dituzte aurreikuspenak.
“Espero dugu jendea anima-
tzea”,dioGalanek.
Talde gaztea da Krome. Duela
urtebete bakarrik sortu zuten
bost gaztek. Lehenago beste tal-
de batean ibilitakoak dira, baina
Krome proiektuari orduan ekin
zioten. Galanek 17 urte dauzka,
eta gainerakoek 19. Gazteak eta
hasiberriak dira, baina inda-
rragaz hasi dute ibilbidea. Izan
ere, iaz Durangaldeko maketa
lehiaketan euskarazko abestirik
onenaren saria lortu zuten. Gai-
nera,zenbaitkontzertuereeman
dituztehilabeteotan.
Kanta berriak eta bertsioak
Hardcore estiloko musika lan-
tzen dute iurretarrek. Sanmi-
geletan ordubeteko kontzertua
emango dute, Galanek dioenez:
“Duela hilabete hasi ginen kon-
tzertua prestatzeko entseatzen”.
Hamahiru kanta inguru joko
dituzte,etahorietatikhamardira
eurenak. Bi berriak dira, gaine-
ra. Beste hiru abestiak bertsioak
izango direla azaldu du, Kop eta
Berri Txarrak taldeenak, esate
baterako.
Diskoa ateratzeko asmoa
Iurretako kontzertua aukera
lez ikusten dute, eta gauza bera
gertatzen da Durangon urria-
ren 19an eskainiko dutenagaz:
Deaffest jaialdi erraldoian parte
hartuko du Kromek. Rockzaleei
eurenmusikaaurkeztukodiete.
Gogotsu daude Kromeko tal-
dekideak, eta aurrera begira
disko bat kaleratzeko asmoa ere
badaukate.
Krome taldearentzako
aukera, herriko plazan
ArkadaSozialetaItziarrenSemeaktaldeekinbaterarockjaialdianparte
hartukoduKrometaldeak,irailaren27an,22:30etikaurrera
Durangaldeko maketa
lehiaketan euskarazko
abestirik onenaren
saria lortu zuten
Krome taldeko musikari gazteak.
2013ko irailaren 20a, barikua | anboto		 7 |
JAIAK!
JOSEBA DERTEANO
Etxean jotzeak oraindik zirrara
berezia eragiten dizu?
Guretzako berezia da arrazoi bi-
rengatik. Batetik, Iurretak plaza
moduan funtzionatu egiten du.
Baduzerberezihori.Edozeintal-
deri galdetuta berdina erantzun-
go luke. Bestetik, gu talde txiki-
txoa ginenean Iurretan sasoiko
talderik entzutetsuenak ikusten
genituen, Egan eta abar. Eta, on-
doren, gu bertan jotzen hasi gi-
nenean, plazako giroak zer ondo
erantzuten zuen ikustea oso poz-
garria izan zen. Gainera, orain
jende gaztea hasi da erromerie-
tarajoateneta…
Erromeriek gorakada bat izan
dute azken urteetan?
Bai, azken urteetan gorakada
handia izan du. Sasoi bateko
egoerari erreparatuta, nik geu-
re buruari, edo hor genbiltzanoi
egozten diet errua. Egon zen sa-
soi bat erromeria munduak gai-
nerako musika proposamenek
baino kontsiderazio baxuagoa
zuena, diru-iturri soil bat edo
gainerako musika estiloen gehi-
garri bat balitz moduan ikusten
zen. Geugandik hasita. Eta nor-
berarengandik sentzazio hori ir-
tetenbada,gaitzadaplazanbeste
sentsazio mota batzuk transmiti-
tzea. Orain, azken lau-bost urtee-
tan topera gabiltza, baina geuk
ere egoera horri buelta eman gu-
ran lan bat egin dugulako. Zer
nahi du jendeak? Galdetu egin
diegu, eta ondoren kontzertue-
tan probak egin ditugu. Eta ge-
ro proba horiek baloratu egin di-
tugu. Esaterako, gure erromerie-
tako zati bat dantzak erakusten
egiten dugu. Probatu eta funtzio-
natueginzuen.
Zuena den dantza propio bat
ere baduzue. Zelan sortu ze-
nuten?
Dantza horren atzean istorio ku-
rioso bat dago: abestia Mikel Ga-
rikoitzena da. Estatu Batuetan
erromeria bat eskaintzen genbil-
tzala sortu zen. Durangoko Kris-
kitin eta Galdakaoko Andra Ma-
ri taldeko kideak ere hantxe zeu-
den, eta eurak hasi ziren hemen
zabaltzen. Apurka jendearen ar-
tean dantza hori ikasteko gogoa
zabaldu, eta hortik hasi ginen.
Esaterako, gure webgunean ba-
dago aurtengo dantzari eguneko
bideo bat 2.000 bat lagun dantza
horiegitenagertzendirena.Hori
kristorenpoztasunada.
Zuen erromerietan nahitaezko
osagai bihurtu da.
Bai. Erromerietan, alde batetik,
gure gustuko kantak jotzen di-
tugu, ZZ Top, Lynyrd Skynyrd…
Baina, bestetik, argi duguna da
plazan jendeari gustatzen zaiona
eskaini behar dugula. Guk hori
nahi dugu; jendeak dantza egin
eta gozatu dezala. “Zein onak ga-
ra eta zer ondo jotzen dugu!” be-
zalakoak esateko badaude beste
musikaestilobatzuk.
Astegunetan lana eta astebu-
ruetan ere bai. Gustuko tokian
aldaparik ez?
Hori da, gustuko dugu eta ni ase-
bete egiten nau. Gaur hemen eta
bihar han ibiltzen gara, eta egu-
nero-egunero eutsi behar diogu
ilusio horri. Gaitza da, baina ba-
diotsut, urtea joan eta urtea eto-
rri, poztasun handiak hartzen
dira.
Non dago Luhartz orain eta
zein norabidetan doa?
Alde askotatik begiratuta,
Luhartz momentu gozoan dago
gaur egun. Euskal rock and ro-
lla modan zegoen sasoian zer eta
soinuajotzenhasinintzen,13bat
urte nituela. Urte askoan entzun
dugu halako mespretxu tonuare-
kin, “zer zabiltzate, erromerie-
tan?”. Niri komentario horiek ez
didate askorik eragin, egin du-
danagaz harro sentitu naizela-
ko beti. Behin lagun batek esan
zidan: “Nork esango zizun zuri
soinuak egon zinen tokitik, gaur
zauden tokira eramango zintue-
la?”. Hemen musika estiloen gai-
neanbetikonplexuaskoegonda.
Orain, bakoitza bere tokia har-
tzen dabil. Alde horretatik, bes-
te mentalitate eta zabaltasun bat
nabaritzendutgauregun.
Mende laurdenetik gora joan
da Luhartz sortu zenetik. Be-
launaldi aldaketak zelan era-
gin dizue?
Belaunaldi aldaketa egon den
momentuan, gu oso toki onean
geratu garela uste dut. Gu hasi
ginenean, tokian tokiko jai ba-
tzordeetako ordezkariek gure
adina zuten. Gaur egun, jende
horrek 50 urte edo gehiago di-
tu. Orain hamar urtetik hona,
belaunaldi berria sartzen joan
den heinean, ez genekien etor-
kizunak guretzako zer zeukan
gordeta. Eta gure sorpresarako
belaunaldi aldaketa horrek,
beherakada beharrean goraka-
da ekarri digu. 15 eta 16 urteko
jendea etortzen zaigu plazara.
Oso momentu gozoan gaude.
Norantz goazen? Ilusiorik ez
dugunez galdu, jendeak nahi
duen tokiraino joango gara.Gu-
re aldaketak, garenetik abiatuta
aurrera begirako pausuak izan
daitezensaiatzengara.
“Iurretak plaza moduan funtzionatu
egiten du; zer berezi hori du”
SanMigelbezperan,irailaren28an,Luhartztaldeakerromeriaeskainikoduplazan.Taldeamomentugozoabizitzenarideladio.
Belanauldialdaketakgorakadabatekarriomendu:“15eta16urtekogazteaketortzendiragureerromerietara”
RAFA IRIONDO | 46 urte, Oromiño (Iurreta). Durangon bizi da / Luhartz taldeko soinua eta teklatua
Rafa Iriondo, Durangoko Plateruen plazan duten lokalean.
| 8 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto
JAIAK!

More Related Content

What's hot

Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
BASORLEGI
 

What's hot (20)

Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Elorrioko jaien gehigarria 2015
 Elorrioko jaien gehigarria 2015 Elorrioko jaien gehigarria 2015
Elorrioko jaien gehigarria 2015
 
Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013
 
Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016
 
Apatako eta axpeko jaiak 2015
Apatako eta axpeko jaiak 2015Apatako eta axpeko jaiak 2015
Apatako eta axpeko jaiak 2015
 
Iurretako jaiak
Iurretako jaiakIurretako jaiak
Iurretako jaiak
 
Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
 
Zaldibarko jaiak 2016
Zaldibarko jaiak 2016Zaldibarko jaiak 2016
Zaldibarko jaiak 2016
 
Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014
 
Elorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarriaElorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarria
 
Mallabiko jaien gehigarria 2014
Mallabiko jaien gehigarria 2014Mallabiko jaien gehigarria 2014
Mallabiko jaien gehigarria 2014
 
Sanikolasak 2014
Sanikolasak 2014 Sanikolasak 2014
Sanikolasak 2014
 
Atxondoko jaiak 2016
Atxondoko jaiak 2016Atxondoko jaiak 2016
Atxondoko jaiak 2016
 
Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017
 
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Zornotzako jaien gehigarria 2015
 Zornotzako jaien gehigarria 2015 Zornotzako jaien gehigarria 2015
Zornotzako jaien gehigarria 2015
 
Elorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarriaElorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarria
 
Otxandio jaiak
Otxandio jaiakOtxandio jaiak
Otxandio jaiak
 

Viewers also liked

• Albani
•  Albani•  Albani
• Albani
hajj2013
 
交點高雄Vol.8 - 蘇韋丞 - 集合
交點高雄Vol.8 - 蘇韋丞 - 集合交點高雄Vol.8 - 蘇韋丞 - 集合
交點高雄Vol.8 - 蘇韋丞 - 集合
交點
 
Presentacion de mau
Presentacion de mauPresentacion de mau
Presentacion de mau
Mauro Jim
 
棱镜门
棱镜门棱镜门
棱镜门
family
 
Valaitis, Vytautas „Kuriant lietuvišką palydovą LituanicaSAT-1“ (VU MIF)
Valaitis, Vytautas „Kuriant lietuvišką palydovą  LituanicaSAT-1“ (VU MIF)Valaitis, Vytautas „Kuriant lietuvišką palydovą  LituanicaSAT-1“ (VU MIF)
Valaitis, Vytautas „Kuriant lietuvišką palydovą LituanicaSAT-1“ (VU MIF)
Lietuvos kompiuterininkų sąjunga
 
交點台北Vol.17 - 謝宇程 - 交點對我的意義從轉折到今天
交點台北Vol.17 - 謝宇程 - 交點對我的意義從轉折到今天交點台北Vol.17 - 謝宇程 - 交點對我的意義從轉折到今天
交點台北Vol.17 - 謝宇程 - 交點對我的意義從轉折到今天
交點
 
Presentación expresiones y operadores lui
Presentación expresiones y operadores luiPresentación expresiones y operadores lui
Presentación expresiones y operadores lui
Luis Blink
 
προσωκρατικοι σε κομικ
προσωκρατικοι σε κομικπροσωκρατικοι σε κομικ
προσωκρατικοι σε κομικ
Xyla Eleni
 

Viewers also liked (20)

• Albani
•  Albani•  Albani
• Albani
 
PIZZA
PIZZA PIZZA
PIZZA
 
交點高雄Vol.8 - 蘇韋丞 - 集合
交點高雄Vol.8 - 蘇韋丞 - 集合交點高雄Vol.8 - 蘇韋丞 - 集合
交點高雄Vol.8 - 蘇韋丞 - 集合
 
Instante, momento y presente...
Instante, momento y presente...Instante, momento y presente...
Instante, momento y presente...
 
Раскатова, Лободенко.Тест. Лорка Как улитка отправилась путешествовать
Раскатова, Лободенко.Тест. Лорка Как улитка отправилась путешествоватьРаскатова, Лободенко.Тест. Лорка Как улитка отправилась путешествовать
Раскатова, Лободенко.Тест. Лорка Как улитка отправилась путешествовать
 
Presentacion de mau
Presentacion de mauPresentacion de mau
Presentacion de mau
 
코멘트(업로드)
코멘트(업로드)코멘트(업로드)
코멘트(업로드)
 
棱镜门
棱镜门棱镜门
棱镜门
 
Wi fixer презентация
Wi fixer презентацияWi fixer презентация
Wi fixer презентация
 
相信因果
相信因果相信因果
相信因果
 
Smart learning apps
Smart learning appsSmart learning apps
Smart learning apps
 
Valaitis, Vytautas „Kuriant lietuvišką palydovą LituanicaSAT-1“ (VU MIF)
Valaitis, Vytautas „Kuriant lietuvišką palydovą  LituanicaSAT-1“ (VU MIF)Valaitis, Vytautas „Kuriant lietuvišką palydovą  LituanicaSAT-1“ (VU MIF)
Valaitis, Vytautas „Kuriant lietuvišką palydovą LituanicaSAT-1“ (VU MIF)
 
交點台北Vol.17 - 謝宇程 - 交點對我的意義從轉折到今天
交點台北Vol.17 - 謝宇程 - 交點對我的意義從轉折到今天交點台北Vol.17 - 謝宇程 - 交點對我的意義從轉折到今天
交點台北Vol.17 - 謝宇程 - 交點對我的意義從轉折到今天
 
Presentación expresiones y operadores lui
Presentación expresiones y operadores luiPresentación expresiones y operadores lui
Presentación expresiones y operadores lui
 
προσωκρατικοι σε κομικ
προσωκρατικοι σε κομικπροσωκρατικοι σε κομικ
προσωκρατικοι σε κομικ
 
CRISTIAN SARTENA - architetto italian
CRISTIAN SARTENA - architetto italianCRISTIAN SARTENA - architetto italian
CRISTIAN SARTENA - architetto italian
 
Tutkimusdata kirjastopalveluiden uutena mahdollisuutena
Tutkimusdata kirjastopalveluiden uutena mahdollisuutenaTutkimusdata kirjastopalveluiden uutena mahdollisuutena
Tutkimusdata kirjastopalveluiden uutena mahdollisuutena
 
Sofware tarea
Sofware tareaSofware tarea
Sofware tarea
 
Presentation1
Presentation1Presentation1
Presentation1
 
CARATULA Aspt. Villafuerte o-
CARATULA Aspt. Villafuerte  o-CARATULA Aspt. Villafuerte  o-
CARATULA Aspt. Villafuerte o-
 

Similar to Iurretako jaiak 2013

Similar to Iurretako jaiak 2013 (20)

Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Mañariko jaien gehigarria
Mañariko jaien gehigarriaMañariko jaien gehigarria
Mañariko jaien gehigarria
 
Atxondoko sanpedroak
Atxondoko sanpedroakAtxondoko sanpedroak
Atxondoko sanpedroak
 
Izurtzako jaien gehigarria
Izurtzako jaien gehigarriaIzurtzako jaien gehigarria
Izurtzako jaien gehigarria
 
Izurtzako jaien gehigarria 2015
 Izurtzako jaien gehigarria 2015 Izurtzako jaien gehigarria 2015
Izurtzako jaien gehigarria 2015
 
Izurtzako jaietako gehigarria
Izurtzako jaietako gehigarriaIzurtzako jaietako gehigarria
Izurtzako jaietako gehigarria
 
Durangoko jaien gehigarria 2015
Durangoko jaien gehigarria 2015Durangoko jaien gehigarria 2015
Durangoko jaien gehigarria 2015
 
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 Zaldibarko jaien gehigarria 2015 Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Iurretako jaiak
Iurretako jaiakIurretako jaiak
Iurretako jaiak
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
 
San Pelaio 2012
San Pelaio 2012San Pelaio 2012
San Pelaio 2012
 
Apatako jaien gehigarria 2015
 Apatako jaien gehigarria 2015 Apatako jaien gehigarria 2015
Apatako jaien gehigarria 2015
 
Garaiko jaiak
Garaiko jaiakGaraiko jaiak
Garaiko jaiak
 
Erdoitzako andra maria
Erdoitzako andra mariaErdoitzako andra maria
Erdoitzako andra maria
 
Andra maria
Andra mariaAndra maria
Andra maria
 
Garaiko jaiak
Garaiko jaiakGaraiko jaiak
Garaiko jaiak
 
Santamañak
SantamañakSantamañak
Santamañak
 

More from Anboto Komunikabideak

More from Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017
 
Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017
 
Dekorazio Gehigarria
Dekorazio GehigarriaDekorazio Gehigarria
Dekorazio Gehigarria
 
Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016
 

Iurretako jaiak 2013

  • 1. JAIAK! 2013ko IRAILA | Iurreta 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto
  • 2. | 2 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto JAIAK! IURRETAKO JAIEN EGITARAUA Urriaren 3a, eguena 09:00 Iurretako azoka. 11:30 Ogi eta Eusko Label produktuen dastaketa. Urriaren 4a, barikua 19:00 Dantzaldia eta luntxa Jubilatuen Etxean. 21:00 Sabel-dantza agerraldia: ‘Conexión Oriental: Un viaje a través de la danza. 21:00-23:30 DJ-Referee, Askondon. 21:30 Gala afaria (euria eginez gero, frontoian). 22:30 Bakarrizketa. 24:00 Erromeria: Drindrots taldea. Urriaren 5a, zapatua. Umeen Eguna. Domingero Eguna. 12:00-14:00 Umeen parkea, puzgarriak eta tailerrak (euria eginez gero, Maiztegiko frontoian). 13:30 Tortilla txapelketa (partaide bakoitzak behar dituen osagaiak eta tresneria ekarri behar ditu). 14:30 Tortillaren aurkezpena. 16:00 Mahai-joko txapelketa (musa, briska...). 16:00-19:00 Umeen parkea, puzgarriak eta tailerrak (euria eginez gero, Maiztegiko frontoian.) 17:00 XIV. Bizikleta Festa. Irteera Aita San Migel plazan. Helmuga Olaburu frontoian. 20:00 Gizon-probak, Olaburu frontoian. 22:00 Bertsolariak: Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Igor Elorza. / Gai-jartzailea: Miren Amuriza. 24:00 Erromeria: Laiotz taldea. Kodrila onenari saria emango zaio. Urriaren 6a, domeka 10:00-14:00 XV. Nekazaritza eta Artisautza Azoka, Andaparapen. 10:30 Dantzari eta agintarien kalejira, Montoitik Plazara. 11:00 Meza nagusia. Ondoren, Dantzari-dantza eta Gorulari-dantza. 12:30 Herri-kirolak, Aita San Migel plazan. 12:30 Marmitako txapelketa. 14:30 Marmitakoaren aurkezpena. 18:30 Dantza saioa. Talde gonbidatua: Jare Dantza Taldea (Gasteiz). Iurretako dantzariek Gorulari-dantza eta Dantzari-dantza eskainiko dute. Ondoren, jaietako errifen zozketa. 20:30 Herri afaria Arantza eta Pantxok alaituta. 22:00 Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz. Erromeriak gauerdira arte jarraituko du. Irailaren 20a, barikua 18:00 Pirritx eta Porrotx ‘Sentitu, pentsatu, ekin’ ikuskizunarekin. Irailaren 21a, zapatua 07:00 Mendi martxa (Zaldai). Olaburu frontoitik irtengo dute. Ibilbidea: Iurreta-Atxarte-Arrazola-Zabalandi-Urkiolamendi (1.009 m)-Urkiola- Saibigain (942 m)-Leungane (1.006 m)-Iurreta (42 km,+ 2.700 m). Ibilbide laburra ere prestatu dute. Irteera 09:00etan, Olaburu frontoitik: Iurreta- Mendiola-Mañaria-Leungane (1.006 m)-Iurreta (25 km, + 1.000 m). Irailaren 27a, barikua 17:30 Umeentzako herri-kirolak, Amilburu plazan. 19:00 ‘Pottola’ antzezlana (Txalo Produkzioak), Ibarretxe kultur etxean. Sarrerak: aurretiaz, 4 euro/ egunean, 5 euro. 21:30 Asto-probak. Gonbitez. 22:00 ‘Alma Navarra’ eta ‘Alma Latina’ ikuskizunak, Askondon. 22:30 Rock kontzertua: Krome+Itziarren Semeak+Arkada Social+Tributo a Extremo Duro. Irailaren 28a, zapatua (San Migel bezpera) 12:00 Montoitik txapligoak; ondoren, kalejira dultzaineroek alaituta. 12:15 ‘Begira jokoak’ umeentzako ikuskizuna, Amilburu plazan. 14:00 Herriko nagusien bazkaria. Ondoren, erromeria. 14:30 Gazte bazkaria, Aita San Migel plazan. 17:30 IKT-Santurtzi futbol partidua, Larrakozelai futbol zelaian. 18:00 Ohiturazko Donien-atxa jasotzea. Dantzarien azken entsegua. 22:00 Erromeria: Luhartz taldea. Irailaren 29a, domeka (San Migel eguna) 10:00 Dantzari eta agintarien kalejira, Montoitik Aita San Migel plazara. 11:00 Meza nagusia. Ondoren, Dantzari-dantza eta Gorulari-dantza. 12:30 Bertsolariak: Gorka Lazkano, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Erika Lagoma. Ondoren, Igel txapelketa. 16:00 Mus txapelketako finala, Aita San Migel plazan. 17:00 ‘...jolastera...’ haur dantzaldia, Amilburu plazan. 17:30 Asto-probak. Gonbitez. 19:00 Dantzari-dantza, eta neskek egindako Soka-dantza. Irailaren 30a, astelehena 12:00 Kantuz kantuko kalejira. 17:30 Maiztegi eskolako umeen dantza erakustaldia. 18:30 Ume eta gazteentzako disko festa: Xaibor Show, Amilburu plazan. Urriaren 2a, eguaztena 19:30 ‘Batzarra12etan’ antzezlana, Ibarretxe kultur etxean.
  • 3. 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto 3 | JAIAK! AMAIA UGALDE Iaz 235 mendizalek parte hartu zuten Iurretako mendi mar- txan, eta aurten ere, Iurreta- koak zein Euskal Herriko txoko askotatik etorritakoak, ugari izango dira Zaldai Mendi Tal- deak antolatutako martxan. Aurrekoetan moduan, mar- txa bi egongo dira zapatuan, luzea eta laburra. Luzeko parte hartzaileek 07:00etan irtengo dute frontoitik, eta aurreko urteetakoa baino ibilbide luze- txoagoa izango dute aurretik, 45 kilometrokoa. Erlantz Zaldun- bide Zaldaiko kideak kontatu duenez, ibilbide berezia izango da: “Durangaldeko mendi esan- guratsuenak edo guk Iurreta- tik aurrez ikusten ditugunak inguratzea gura izan dugu”. Iaz Atxartetik Pol-Polera joan ziren, eta aurten Artolara jo, Sagastara bajatu, eta handik Arrazolara abiatuko dira. Gero, Mariren koba azpiko bidetxo batetik Zabalaundirantz jarrai- tuko dute. Bide laburragoa egin gura dutenentzat 09:00etan izango da irteera ordua frontoian. Iazko ibilbide bera da: Mugarra ingu- ratuko dute, Leunganeko ton- torretik pasatuta, 25 kilometro eginez. Zaldunbideren berbe- tan, “kirol apur bat egiten duen edonorentzako egokia da”. Asteon ehun pertsona bai- no gehiagok eman du izena Jaien lehenengo pausoak, bihar, mendirik mendi ZaldaiMendiTaldeakIurretakoIV.MendiMartxaantolatudubiharko. Martxalaburra-25kilometrokoa-,edomartxaluzea-45ekoa-egindaitezke Martxa laburrean Mugarra inguratuko dute: “Kirol apur bat egiten duen edonorentzat izan daiteke egokia” Iazko mendi martxako momentu bat. 235 pertsonek parte hartu zuten. Zaldai Internet bidez, eta egunean frontoian bertan ere eman ahalko da izena, irteera or- dua baino ordu bete lehenago. Hornidura guneak, dutxak... Martxaren antolakuntzan ho- gei lagun baino gehiago ibiliko da boluntario lanetan. Bidean lau hornidura gune egongo di- ra, eta helmugan, opariak eta dutxatzeko aukera egongo da. Irten aurretik kafea eta pastak banatuko dituzte, eta bira amai- tzerakoan luncha edukiko dute parte hartzaileek. Zaldai taldeak horrela- ko mendi martxa antolatzen duen laugarren aldia da, eta hitzordua egonkortu egin de- la azaldu du Zaldunbidek: “Euskal Herriko martxa zir- kuituaren barruan dago, eta egutegian egotean, jende as- ko etortzen da kanpotik”. Hurrengo zita azaroan Zapatukomartxarenostean,Zal- dai taldearen hurrengo irteera azaroaren erdi aldean izango da. Kultur etxeak antolatzen duen Munduko Paisaiak eki- menean, Iurretako auzoetatik igarotzen den martxa antolatu du azken urteetan Zaldai mendi taldeak: “Herritarrei begirako irteera izaten da, adin guztieta- ko iurretarrek parte hartzeko modukoa”, adierazi du Erlantz Zaldunbidek. E. Zaldunbide: “Martxa luzean guk Iurretatik aurrez ikusten ditugun mendiak inguratzea gura izan dugu”
  • 4. | 4 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto JAIAK! JONE GUENETXEA Ohitura zaharrak urteroko no- bedadeekin uztartu ditu aurten ere San Migeletako jai batzor- deak. Irailaren 27an, barikuan, rock kontzertuagaz -Krome, Tributo to Extremoduro, Itzia- rren Semeak eta Arkada Social- motorrak berotuko dituzten arren, jaien hasiera ofiziala irai- laren 28an, zapatuan, izango da. Montoitik txapligoak jaurtiko dituzte eguerdian, eta, ondoren, dultzaineroek alaituko dute ka- lejira. Arratsaldean, ohiturazko Donien-atxa jasoko dute, eta ha- ren inguruan dantzariek azken entsegua egingo dute. Luhartz taldearen erromeriagaz goizeko ordu txikietara helduko dira iu- rretarrak. Jai batzordeko kideek jaien aurkezpenean azaldu dutenez, nesken dantza taldeak orain arte arratsaldez egiten zuen dantzan, eta aurten, goizean eta kalejiran ere parte hartuko du. Gaineratu dutenez, “urte as- koan buruan izan dugun asmoa izan da, eta aurten parte hartzea erabaki dugu”. Jai batzordeak nesken taldeari beste emanal- dietan ere dantzan egiteko deia egindio. San Migel eguna domeka de- nez, iurretarrek astelehenera pasatu dute jaieguna. Kalean giroa sortu guran, eguerdian, Iurretako koroa kantuz kantuko kalejiran irtengo da. Arratsal- dean, berriz, Maiztegi eskolako umeek dantza erakustaldia es- kainikodute. Mozorro Eguna orain gala Azken urteotan Mozorro Eguna antolatu izan dute urriko lehe- nengo zapatuan, Iurretan. Aur- ten,egunhoribarikurapasatzea erabaki dute, eta bazkaria beha- rrean afaria prestatuko dute. Ez da edozelango afaria izango, baina. Gala afari horretara do- tore jantzita joan beharko dira, eta photocall-a eta beste hainbat sorpresa gehiago egongo dela aurreratu dute. Eguraldia lagun badute, plazan mahai biribilak jarrita batuko dira. Bestela, frontoian elkartuko dira. Baka- rrizketak eta erromeriak girotu- koduafalostea. Domingero Eguna Jaietako beste berrikuntzeta- ko bat Domingero Eguna da. Umeen Egunagaz bat eginez, “domingero” jantzita joateko dei egin du jai batzordeak. Baz- karitarako janaria eraman, eta egun-pasa egitea da asmoa. Gai- nera, tortilla txapelketa ere an- tolatuko dute eguerdian. Umeen Eguna denez, umeen parkea eta puzgarria egongo dira egun osoan. Koadrila originalena- ri saria emango diote. Eguna biribiltzeko, punta-puntako bertsolariak gonbidatu dituzte: Susatrai Colina, Unai Iturriaga, Amets Arzalluz, Maialen Lujan- bio, Jon Maia eta Igor Elortza. Miren Amuriza izango dute gai-jartzaile. Mus txapelketa Iurretako tabernen artean mus txapelketa antolatzea erabaki dute. Kanporaketak taberne- tan antolatu dituzte, eta finala elizpean izango da, San Migel egunez. Domingero Eguna eta gala afaria San Migeletako nobedade nagusiak Urriaren4an,barikuan,dotorejantzitagalaafarianbildukodiraiurretarrak.Zapatuan,berriz, DomingeroEgunean,bakoitzakbereeraraprestatukodubazkaria,etaoriginaleneksariaizangodute Nesken dantza taldeak orain arte arratsaldez dantza egiten zuen eta aurten goizez eta kalejiran ere parte hartuko du Irailaren 22an ospatzekoa zen XXVI. Ahari Iurreta bizikleta ibilaldia bertan behera gelditu da
  • 5. A. U. Antton Izagirre 20 urteko iu- rretarraren kartelak irabazi du aurten jaietako kartel lehiaketa. Bederatzi parte-hartzaileren artetik jai batzordeak bost sail- katu zituen. San Juan bezpe- rako jaian plazan ikusgai jarri zituzten, eta Izagirrerenak jaso zituenbotogehien. Zu ere dantzari izenburua jarri dio egileak bere lanari. Prentsaurrekoan jakitera eman duenez, “plazara irten ginen kartelerako argazkiak atera- tzera, baina sosoak irten ziren. Bigarrenez bajatu ginenean, zapatilei zinta eta txilinak ja- rri genizkion”. Horrela sortu du egileak 500 euroko saria es- kuratu duen lana. Kartelaren esanahiaren inguruan galdetu- ta, iurretarrak azaldu duenez, “inori meriturik kendu barik, erromeriara etorri ezin direnak dantzan daudenean jaien pro- tagonista izango direla adierazi gura du”. Lehiaketara aurretik aurkeztu arren, lehenengo saria irabaztenduenlehenaldiada. 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto 5 | JAIAK! Izagirreren kartelak iragarriko ditu jaiak Ahari Iurreta bertan behera Irailaren 22an ospatzekoa zen XXVI. Ahari Iurreta bizikleta ibilaldia bertan behera gelditu da aurten. Iurreta Txirrindulari Elkarteko kideen esanetan, irai- laren 22an ospatzekoa zen, baina “Bizkaiko trafiko ordezkaritzak ez du baimenik eman egun ho- rretarako”. Prentsa oharrean diotenez, “Ertzaintzak ezin die- zaioke estaldurarik eman gure martxari”. Komunikazio hori Iurreta Txirrindulari Elkarte- kook irailean jaso dugu, nahiz eta, Bizkaiko Federazioko web- guneanurtehasieratikAhariIu- rreta ibilaldia data horietarako iragarrietaonartuaizan. Errespetu eske Antolatzaileen berbetan, “jaie- tan jarrera txarrik ez dugu onar- tuko”. Joan zen urtean Elizalde- ko etxebizitza berrien arkupee- tan gertatutakoa gogora ekarri dujaibatzordeak.Botiloiaegiten zebiltzan gazte batzuek, beheko solairuko ateak apurtu -udala- ren lokalak dira- eta makina bat apurtu zuten: “Jaien antolatzai- leok jaiez gozatu gura dugu, eta ez dugu horrelako jokabiderik onartuko”,gehitudute. Aurtengo egitaraua presta- tzeko 45.000 euroko aurrekontua izan du. Udalak 23.000 euroko diru-laguntzaemandu. Antton Izagirre 20 urteko iurretarraren kartelak irabazi du aurten jaietako kartel lehiaketa
  • 6. | 6 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto JAIAK! MARKEL ONAINDIA Udalak San Migel jaietako azken egunean antolatzen duen feriak jendetza batzen du. Urtero, do- meka goizean jai giroa sortzen da Andaparape aparkalekuan eta bere inguruetan. Baserriko produktuak eta artisauek landu- takoak izaten dira ikusgai zein salgai. Gainera, badago beste ekintza erakargarri bat: txahal okelaz egindako pintxoen bana- keta. Iaz, esaterako, 1.000 pintxo inguru saldu zituzten, eta aurten ere, kopuru horren bueltan ibil- tzea espero dute. Kopuru horrek azokarenetapintxosalmentaren arrakasta islatzen duela uste du- tearduradunek. Txahala aurreko egunean hasten dira prestatzen Andapa- rapen. Burruntzian egiten dute, eta orduetan lan egin ostean, domeka goizean ekiten diote salmentari. Eguerdiko 12:00ak inguruan hasten ei da lan gogo- rra, jende gehien batzen hasten denean. 40 bat erakusmahai Oraindik datu ofizialik eman ez duten arren, 30 bat produktorek parte hartuko dute azokan. Ber- tan salduko dituzte barazkiak, pastelak, ogiak... Postu horiez gain, artisauek ere edukiko du- te lekua. Hamar artisau batuko dira, gutxi gorabehera. Nekaza- riak eta artisauak kontuan har- tuta,guztira,40baterakusmahai ipinikodituzte. Herri-kirol erakustaldia Azokaren harira jai giroa sor- tzea da antolatzaileen asmoa, eta horregatik, beste hainbat ekin- tza ere antolatu dituzte. Esate baterako, Mutrikutik etorritako herri-kirol talde batek erakustal- dia egingo du plazan, 12:30ean. Mutilak eta neskak ibiliko dira proban. Bestalde, ludoteka zerbitzua ere eskainiko dutela adierazi dute, umeekin joango diren gurasoei aukera bat gehiago eskainita. Txahal okela dastatzeko aukera, azken eguneko ferian Baserrikoproduktuaketaartisaueklandutakoakegongodirasalmentan Nekazariak eta artisauak kontuan hartuta, guztira, 40 bat erakusmahai ipiniko dituzte Iaz bezala, aurten ere feriak arrakasta edukitzea espero dute antolatzailek. M.O. Iurretako Krome musika tal- deak herriko jaietako rock kon- tzertuan joko du aurten. Plaza garrantzitsua izango da euren- tzat. Arkada Social eta Itziarren Semeak taldeekin batera parte hartuko dute irailaren 27ko jaial- dian, gaueko 22:30etik aurrera. Carlos Galan taldekideak azaldu du “aukera itzela” dela taldea- rentzat: “Bi talde indartsugaz jo- kodugu”.Horregatik,jaialdiona izango dela uste du, eta ilusioz egin dituzte aurreikuspenak. “Espero dugu jendea anima- tzea”,dioGalanek. Talde gaztea da Krome. Duela urtebete bakarrik sortu zuten bost gaztek. Lehenago beste tal- de batean ibilitakoak dira, baina Krome proiektuari orduan ekin zioten. Galanek 17 urte dauzka, eta gainerakoek 19. Gazteak eta hasiberriak dira, baina inda- rragaz hasi dute ibilbidea. Izan ere, iaz Durangaldeko maketa lehiaketan euskarazko abestirik onenaren saria lortu zuten. Gai- nera,zenbaitkontzertuereeman dituztehilabeteotan. Kanta berriak eta bertsioak Hardcore estiloko musika lan- tzen dute iurretarrek. Sanmi- geletan ordubeteko kontzertua emango dute, Galanek dioenez: “Duela hilabete hasi ginen kon- tzertua prestatzeko entseatzen”. Hamahiru kanta inguru joko dituzte,etahorietatikhamardira eurenak. Bi berriak dira, gaine- ra. Beste hiru abestiak bertsioak izango direla azaldu du, Kop eta Berri Txarrak taldeenak, esate baterako. Diskoa ateratzeko asmoa Iurretako kontzertua aukera lez ikusten dute, eta gauza bera gertatzen da Durangon urria- ren 19an eskainiko dutenagaz: Deaffest jaialdi erraldoian parte hartuko du Kromek. Rockzaleei eurenmusikaaurkeztukodiete. Gogotsu daude Kromeko tal- dekideak, eta aurrera begira disko bat kaleratzeko asmoa ere badaukate. Krome taldearentzako aukera, herriko plazan ArkadaSozialetaItziarrenSemeaktaldeekinbaterarockjaialdianparte hartukoduKrometaldeak,irailaren27an,22:30etikaurrera Durangaldeko maketa lehiaketan euskarazko abestirik onenaren saria lortu zuten Krome taldeko musikari gazteak.
  • 7. 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto 7 | JAIAK! JOSEBA DERTEANO Etxean jotzeak oraindik zirrara berezia eragiten dizu? Guretzako berezia da arrazoi bi- rengatik. Batetik, Iurretak plaza moduan funtzionatu egiten du. Baduzerberezihori.Edozeintal- deri galdetuta berdina erantzun- go luke. Bestetik, gu talde txiki- txoa ginenean Iurretan sasoiko talderik entzutetsuenak ikusten genituen, Egan eta abar. Eta, on- doren, gu bertan jotzen hasi gi- nenean, plazako giroak zer ondo erantzuten zuen ikustea oso poz- garria izan zen. Gainera, orain jende gaztea hasi da erromerie- tarajoateneta… Erromeriek gorakada bat izan dute azken urteetan? Bai, azken urteetan gorakada handia izan du. Sasoi bateko egoerari erreparatuta, nik geu- re buruari, edo hor genbiltzanoi egozten diet errua. Egon zen sa- soi bat erromeria munduak gai- nerako musika proposamenek baino kontsiderazio baxuagoa zuena, diru-iturri soil bat edo gainerako musika estiloen gehi- garri bat balitz moduan ikusten zen. Geugandik hasita. Eta nor- berarengandik sentzazio hori ir- tetenbada,gaitzadaplazanbeste sentsazio mota batzuk transmiti- tzea. Orain, azken lau-bost urtee- tan topera gabiltza, baina geuk ere egoera horri buelta eman gu- ran lan bat egin dugulako. Zer nahi du jendeak? Galdetu egin diegu, eta ondoren kontzertue- tan probak egin ditugu. Eta ge- ro proba horiek baloratu egin di- tugu. Esaterako, gure erromerie- tako zati bat dantzak erakusten egiten dugu. Probatu eta funtzio- natueginzuen. Zuena den dantza propio bat ere baduzue. Zelan sortu ze- nuten? Dantza horren atzean istorio ku- rioso bat dago: abestia Mikel Ga- rikoitzena da. Estatu Batuetan erromeria bat eskaintzen genbil- tzala sortu zen. Durangoko Kris- kitin eta Galdakaoko Andra Ma- ri taldeko kideak ere hantxe zeu- den, eta eurak hasi ziren hemen zabaltzen. Apurka jendearen ar- tean dantza hori ikasteko gogoa zabaldu, eta hortik hasi ginen. Esaterako, gure webgunean ba- dago aurtengo dantzari eguneko bideo bat 2.000 bat lagun dantza horiegitenagertzendirena.Hori kristorenpoztasunada. Zuen erromerietan nahitaezko osagai bihurtu da. Bai. Erromerietan, alde batetik, gure gustuko kantak jotzen di- tugu, ZZ Top, Lynyrd Skynyrd… Baina, bestetik, argi duguna da plazan jendeari gustatzen zaiona eskaini behar dugula. Guk hori nahi dugu; jendeak dantza egin eta gozatu dezala. “Zein onak ga- ra eta zer ondo jotzen dugu!” be- zalakoak esateko badaude beste musikaestilobatzuk. Astegunetan lana eta astebu- ruetan ere bai. Gustuko tokian aldaparik ez? Hori da, gustuko dugu eta ni ase- bete egiten nau. Gaur hemen eta bihar han ibiltzen gara, eta egu- nero-egunero eutsi behar diogu ilusio horri. Gaitza da, baina ba- diotsut, urtea joan eta urtea eto- rri, poztasun handiak hartzen dira. Non dago Luhartz orain eta zein norabidetan doa? Alde askotatik begiratuta, Luhartz momentu gozoan dago gaur egun. Euskal rock and ro- lla modan zegoen sasoian zer eta soinuajotzenhasinintzen,13bat urte nituela. Urte askoan entzun dugu halako mespretxu tonuare- kin, “zer zabiltzate, erromerie- tan?”. Niri komentario horiek ez didate askorik eragin, egin du- danagaz harro sentitu naizela- ko beti. Behin lagun batek esan zidan: “Nork esango zizun zuri soinuak egon zinen tokitik, gaur zauden tokira eramango zintue- la?”. Hemen musika estiloen gai- neanbetikonplexuaskoegonda. Orain, bakoitza bere tokia har- tzen dabil. Alde horretatik, bes- te mentalitate eta zabaltasun bat nabaritzendutgauregun. Mende laurdenetik gora joan da Luhartz sortu zenetik. Be- launaldi aldaketak zelan era- gin dizue? Belaunaldi aldaketa egon den momentuan, gu oso toki onean geratu garela uste dut. Gu hasi ginenean, tokian tokiko jai ba- tzordeetako ordezkariek gure adina zuten. Gaur egun, jende horrek 50 urte edo gehiago di- tu. Orain hamar urtetik hona, belaunaldi berria sartzen joan den heinean, ez genekien etor- kizunak guretzako zer zeukan gordeta. Eta gure sorpresarako belaunaldi aldaketa horrek, beherakada beharrean goraka- da ekarri digu. 15 eta 16 urteko jendea etortzen zaigu plazara. Oso momentu gozoan gaude. Norantz goazen? Ilusiorik ez dugunez galdu, jendeak nahi duen tokiraino joango gara.Gu- re aldaketak, garenetik abiatuta aurrera begirako pausuak izan daitezensaiatzengara. “Iurretak plaza moduan funtzionatu egiten du; zer berezi hori du” SanMigelbezperan,irailaren28an,Luhartztaldeakerromeriaeskainikoduplazan.Taldeamomentugozoabizitzenarideladio. Belanauldialdaketakgorakadabatekarriomendu:“15eta16urtekogazteaketortzendiragureerromerietara” RAFA IRIONDO | 46 urte, Oromiño (Iurreta). Durangon bizi da / Luhartz taldeko soinua eta teklatua Rafa Iriondo, Durangoko Plateruen plazan duten lokalean.
  • 8. | 8 2013ko irailaren 20a, barikua | anboto JAIAK!