SlideShare a Scribd company logo
1 of 13
Download to read offline
1 
EGILEAK: 
Olatz 
Agorria, 
Olatz 
Agirremota, 
Nahia 
Aristi, 
Nerea 
Cespedes 
eta 
Irati 
Etxebarria 
GELA: 
1S20G 
IKASTURTEA: 
2014/2015 
IRAKASLEA: 
Asier 
Romero
2 
AURKIBIDEA 
Ipuinaren definizioa………………………………………………………………………3 
Ipuinak lantzeko zergatiak………………………………………………………....3 
Ipuinak lantzeko estrategiak…………………………………………………….…4 
Ipuin motak………………………………………………………………………….………6 
Ipuinen helburuak…………………………………………………………………..……8 
Balore sexisten igorpena ipuin tradizionaletan eta ipuin 
modernoak……………………………………………………………………………………8 
Ipuinak zikloka……………………………………………………………………………11 
Blibiografia………………………………………….………………………………………13
3 
IPUINAK 
1- Zer da ipuin bat? 
Ipuina, narrazio modu labur bat bezala definitu daiteke, ahoz zein 
idatziz transmititu daitekeena. Ipuinaren helburua zerbait kontatzea da, era 
labur batean eta denbora eta espazio ez oso luze batean. Ipuina berez, 
fikziozko narrazioa da, autorearen kreazioa izan daiteke, edo gertaera 
errealetan oinarritutakoa. 
Euskaraz baditugu ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk ere: 
alegia, elezahar, kontu, kontakizun, istorio... 
Normalean, gai bakar bat dute abiapuntutzat eta gai horren 
garapenean, hasiera, korapiloa eta amaiera aurkitzen ditugu. Korapilo 
honetan, ekintza bat edo batzuk gertatuko dira eta hauei konponbidea 
bilatu beharko zaie amaieran. 
Ipuinenetan garrantzitsuena pertsonaiak dira eta hauek pertsona, 
animalia, objektu … izan daitezke, baina hauen artean garrantzia gehiago 
edo gutxiago dutenak bereiz ditzakegu, adibidez: protagonistak eta bigarren 
mailako protagonistak. Ipuinak normalean narratzaile batek kontatzen ditu 
baina kasu batzuetan istorioko pertsonaietako bat izan daiteke. 
2- Zergatik landu behar dira ipuinak? 
ü Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua 
zabaltzen du. 
ü Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua 
bultzatzen du. 
ü Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
4 
ü Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua. 
Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna... 
bertuteak erakusten dizkio. 
ü Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak 
bultzatzen ditu. 
ü Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta 
tentsioak ezabatzen... laguntzen dio haurrari. 
ü Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke. 
Hau da, ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da, 
baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea 
kritikatzeko baliabidea ere. Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio 
hezigarri izango du. Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren 
garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena 
eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, 
errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, 
gaur egungo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka. 
Irakasle bezala, kontutan izan behar dugu ipuin mota desberdinak 
edukitzearen garrantzia, haur bakoitzaren interesei eta premiei erantzuteko. 
Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du 
haurraren etorkizuneko garapenean. 
3- Estrategiak 
I. Ipuinaren aukeraketa: 
Funtsezkoa da kontatu beharreko ipuina ondo aukeratzea, horren 
araberakoa izango baita narratzailearen arrakasta. Horregatik, haur 
eskolako umeei ipuin bat kontatzerakoan hainbat gauza izan behar dira 
kontuan: 
ü Umeen adina oso garrantzitsua da, gustuak aldatzen baitoaz 
ü Irudimena lantzeko balio behar dute. Gainera, baloreak transmititu 
behar ditu eta etikoa den eta zer ez azaldu.
5 
ü Komenigarria da ipuinak laburrak, sinpleak eta argumentu argidunak 
izatea. 
ü Hiztegia ere, ez da oso landua izan behar eta haurrek ezagutzen ez 
duten hitzen bat agertzen bada, momentuan bertan azaldu behar da 
esanahia. Horrela hobeto ulertuko dute kontakizuna eta hitz hori 
beraien lexikoan sartuko dute. 
Laburbilduz, haurrei kontatzeko ipuin oro laburra, sinplea, hiztegi 
errazduna eta era inplizitu batean baloreak irakatsi behar ditu. 
II. Nola moldatu ipuin bat? 
ü ONOMATOPEYAK ERABILI: Idatzitako ipuinak askotan ekartzen ez 
dituen arren, oso garrantzitsua da hauek gehitzea. Animali edo 
gauzen soinua imitatuko dute: 
*Txakurrak zaunka (guau, guau) 
*Katuak (miau, miau) 
*Pistola batek (pum, pum) 
ü HASI ETA AMAITZEKO FORMULAK ERABILI: hasieran hitz klabe 
batzuk erabiltzea oso garrantzitsua da ipuina denboran kokatzeko. 
( bazen behin, behin batean, duela 500 urte, sorginen garaian…). 
Beste alde batetik, amaierako formulek fantasiazko munduaren 
eta honen artean lotura egiteko balio dute. (ala bazan edo ez 
bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Areatzako plazan) 
III. Baliabide linguistikoak eta paralinguistikoak 
LINGUISTIKOAK: Narratzaileari indarra emateko balio dute: 
ü Malgutasuna ahotzean: Ezinbestekoa da narratzaileak 
malgutasuna izatea bere ahotzean, pertsona desberdinen ahotzak 
edo onomatopeiak egin ahal izateko.Gertaera harrigarriak 
gertatzen diren pasarteei indar berezia ematea komeni da. 
horretarako, ahotsaren doinua aldatzeaz gain, eskuen eta besoen 
keinuen laguntza erabili daiteke irakurketan.
6 
ü Intonazioa: Pertsonaien sentimenduak adierazteko balio dute. 
Haserrea, poza, urduritasuna… 
ü Isilune eta geldialdiak: Haurren arreta erakarri eta interesa 
sortzeko 
ü Ahoskera: ipuina argi ulertu dadin 
Guzti hau kontuan izanda, oso garrantzitsua da narratzaileak bere 
ahotza ondo erabiltzen jakitea hau izango baita bere tresna nagusia. 
PARALINGUSTIKOAK: kontakizuna laguntzen duten keinuak dira, entzulea 
azaldu nahi denera gehiago hurbildu dadin egiten direnak. 
Narratzailearen jarrerak ere garrantzi handia du. Adibidez, umiltasuna 
erakutsi behar du, janzkera arrunta eraman beharko luke, memoria ona 
izan behar du eta beharrezkoak ez diren keinuak egitea saihestu behar du. 
4- Motak 
Ipuin mota Ezaugarriak Adibideak 
Maitagarrien ipuinak 
Fantasiazko ipuinak 
-Pertsonaia fantastikoak, 
leku sorginduak, urruneko 
lekuak. 
-Fantasiazko munduan, 
toki zehatz bat finkatu 
gabe. 
-Amaiera zoriontsua 
-Egitura: 
·Hasieran intriga sortzen 
duen gertaera. 
·Egoera konpontzen duen 
heroia. 
·Amaieran heroiak irabazi. 
-Txanogorritxo 
-Loti ederra 
-Errauzkine
7 
Ipuin herrikoiak 
-Unibertsalak dira. 
-Anonimoak eta ahoz 
transmititutakoak. 
-Edurnezuri 
-Hansel eta Gretel 
Alegiak 
-Protagonistak pertsona 
gisa jokatzen duten 
animaliak. 
-Animalia bakoitzak bere 
rola 
-Amaieran ikasbide 
morala dute beti. 
-Otsoa eta txakurra 
-Zazpi antxumeak 
Kondairazko ipuinak 
-Mito misteriotsuetan 
oinarrituak. 
-Sinbad marinela 
-Sekula betiko lurraldea 
Bat bateko ipuinak 
-Inprobisazioak. 
-Hurbiltasun 
pertsonalizatua sortzen 
da. 
-Esana betetzen ez zuen 
haurra. 
-Festara! 
Adinaren arabera sailkapena 
§ 1-2 urte: Manipulatu daitezkeen liburuak. Haurrak ukimenaren bidez, 
usaimenaren bidez, entzumenaren bidez sentitu ditzaketen liburuak. 
Koloreak erakargarriak eta marrazki sinpleak. 
§ 3 urte: Haurrak guztiaren zergatia jakin nahi izaten hasten dira, 
beraz pertsonaiak zeregin konkretu bat izan behar du, gehienbat
8 
egunerokotasuneko zeregina (jantzi, hortzak garbitu, ile orraztu…). 
Animalien ipuinak asko erakartzen dituzte, eta animali horiei bizia 
ematen zaie. Gainera komeni da liburua orri gogorreko izatea, 
haurren eskuetan utzi ahal izateko. 
§ 5 urtetik aurrera: Izaki fantastikoak agertzen dira (basoetan edo 
gazteluetan bizi diren izakiak, itsasoko piratak…) . Ipuinetan 
kapituluak agertzen doaz, haurrak aria errazago eramateko eta 
argumentua gogorarazteko. Pertsonaien ezaugarriek garrantzia dute, 
eta istorioaren korapiloa azaltzen doa. 
§ 6 urte: Heroiak garrantzia nahiz eta bigarren mailako pertsonaiak 
agertu. Emozioak, balore ezberdinak, abenturak hartzen dute indarra. 
Alegiak, kondairak eta maitagarrien ipuinak dituzte gustuko. 
5- Ipuinen helburuak 
1. Entretenimendua 
2. Giza gatazken ezagutza: Bertan lantzen diren gaiak familia, 
erlijioa, kultura, heriotza, zahartzaroa, maitatua izateko beharra… 
dira. 
3. Garapenaren prozesuan laguntza: garrantzi gehiago du 
pertsonaiaren aldaketak zoriontasunak baino. 
4. Ikaskuntza: Irakurtzeko gogoa pizten dute, eta formakuntza 
kulturala aberasten du. 
6- Balore sexisten igorpena ipuin tradizionalen 
bitartez eta ipuin modernoak 
Ipuin tradizionalen jatorria etxeetan aurkitzen da, non etxeko nagusienek 
gazteei ipuinak kontatzen zizkieten, euren bitartez helduen jakinduria, 
arauak eta ohiturak transmititzeko asmoz. Horrekin batera, ipuin
9 
tradizionalek rolak transmititu izan dituzte historian zehar (desberdinak 
emakumezko eta gizonezkoentzat). 
Beraz, gaur egun, estereotipo sexistak guztiz alboratuta dituen hezkuntza 
bat lortzeko eta berdintasunean oinarritutako gizarte bidezkoagoa lortzeko, 
beharrezkoa da gaur egun arte kontatu izan diren ipuinen analisia egitea, 
transmititzen ari garen mezuak aztertu eta kritikatu ahal izateko (izan ere, 
belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ipuinetako pertsonaiek estereotipo 
oso markatuak dituzte). Aipatutakoa lortzeko, ezinbestekoa da ipuinetan 
agertu izan diren estereotipo sexistei arreta jartzea: 
Argi ikus dezakegu, ipuin tradizionalen bidez transmititzen diren rolek 
sexu bakoitzean modu desberdinean eragiten dute, eta eredu edo 
estereotipo hauen bitartez, sexuen berdintasunean oinarritzen den heziketa 
zaildu egiten da. Holan eta dana, ipuin tradizionalak gure kulturaren 
aberastasunaren parte handia osatzen dute eta nahiz eta zenbait balore 
sexista transmititu izana, konponbidea ez litzateke eurei uko egitea izango.
10 
Horren ordez, ipuin horien alternatiba desberdinak proposatzea izango 
litzateke egokiena (gure berdintasunezko helburuak lortzeko). 
Horren ondorioz, gaur egun ipuin “modernoak” edo ez sexistak 
modan daude. Hau da, ipuin mota hauek ipuin tradizionalen kontakizunen 
korapilo berdina izan ohi dute, baina zenbait aldaketa ematen dira balore 
sexistarik ez transmititzeko nahian (baita beste helburu batzuekin be): 
• Pertsonaien sexu aldaketa (adibidez, txanogorritxu neska izan 
beharrean mutila izatea). 
• Pertsonaia magikoen asmaketa (neska nahiz mutila izan 
daitekeena, nahastutako ezaugarri desberdinak bereganatzen 
dituena). 
• Heroi emakumezkoen agerpena 
• Pertsonaia antagonista protagonista bilakatzea, istorioa beste 
ikuspuntu batetik be ulertzeko eta umeek pertsona 
diferenteekin enpatizatzeko gaitasuna garatu dezaten 
(adibidez, loti ederraren kontakizunean protagonista sorgina 
bilakatzea). 
• Orain arte erabilitako hizkuntza aztertzea eta aldatzea, sexista 
ez dadin izan. 
• Ipuin klasikoen planteaketa guztiz desberdina rol klasiko 
horiekin bukatzeko, adibidez: zer gertatuko litzateke iratxoek 
edurnezuriri etxea zaintzea eskaini beharrean, lan bat eta 
etxeko zereginen banaketa berdintsua eskainiko baliote? 
• Ipuin alternatiboak lantzea, zeinen pertsonaiek, 
berdintasunezko, bidezko eta errespetuzko baloreak 
defendatzen dituzten. 
Ipuin mota honek beraz, generoen rola lantzeko erabiltzen dira, eta 
batez be ume txikienekin lantzen dira (oraindik ez dutelako 
finkatutako aurreiritzirik).
11 
7- IPUINAK ZIKLOKA 
1. zikloa 
- Txomin komunean ( 2 urtetik aurrera): " Txomin" bildumako liburua da. 
Bertan, protagonista Txomin da eta bere irakurleak bezain txikia da. Eta 
jakina, haur baten hitz eta begiekin kontatzen ditu Txominek berari 
gertatzen zaizkionak. Txikientzat pentsatutako ipuina da, horrialde 
garbigarriak eta ertz boronilak ditu. 
Ibaizabal argitaletxean aurki dezakegu ipuin hau 
(2005). 
- Izei txikia ( 3 urte): Urtxintxa proiektuaren barruan aurki dezakegu ipuin 
hau eta www.ikaselkar.com webgunean sartu behar gara 
hau eskuratu ahal izateko. Bertan, katalogoaren barruan, 
Haur Hezkuntzako atala aurkituko dugu eta honetan 
Urtxintxaren proiektua. Proiektu honetan, ipuinak adinka 
sailkatzen dira eta honez gain, hiruhilabeteka ere. 
Kasu honetan, Izei txikia ipuina, 3 urteko bigarren 
hiruhilabetean kokatuko genuke. 
- Hiru txerrikumeak ( lehenengo zikloan zein bigarrenean): Bertsio ugari 
daude ipuin honenak, denok ezagutzen dugun ipuin 
klasiko bat baita; adibidez, Aizkorri argitaletxeak 
badu ipuin hau, baita Susaeta argitaletxeak ere, 
honako hau ipuin elebidunen kolekziokoa da "Hiru 
txerrikumeak eta The three little pigs" du izena eta 
beste adibide bat, "Hiru txerritxoak eta txirri mirri eta 
txiribiton" bertsioa izan daiteke. Ipuin hau 
Urtxintxa proiektuan ere aurki dezakegu:
12 
2.zikloa 
- Lore horia ( 3-4-5 urte): Pinpilinopauxa bildumean aurki dezakegu, Izar 
argitaletxea. 
- Gulliver Liliputen ( 5 urte): Urtxintxa proiektuan aurki dezakegun beste 
ipuinetako bat da.
13 
BIBLOGRAFIA: 
• http://halabazan.blogspot.com.es/2010/05/ipuinak-hezkuntzan-duen- 
garrantzia.html 
• http://ikasdezagun.blogspot.com.es/2011/10/zer-dira-ipuinak. 
html 
• http://halabazan.blogspot.com.es/2010/03/ipuinak.html 
• http://www.filos.unam.mx/LICENCIATURA/bibliotecologia/textos-apoyo- 
docencia/flores-andrade-yolanda.pdf 
• JIMENEZ HORNERO, M. P. (2011). “Educando en igualdad…a 
traves del cuento”, revista digital: Innovacionn y experiencias 
educativas, 45. 2014ko urriaren 14an berreskuratua, 
http://www.csi-f.es/content/revista-digital-innovacion-y-experiencias- 
educativas-n%C2%BA-51-febrero-2012 –tik. 
• Eibarko unibertsitatea (20111). “Ipuinen funtzio pedagogikoa” 
ikastaroa, 2014ko urriaren 14an berreskuratua, 
http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ 
pedagogia/ipuinen-funtzio-pedagogikoa/ 
at_download/file-tik.

More Related Content

What's hot

Albistea ekin idazteari
Albistea  ekin idazteariAlbistea  ekin idazteari
Albistea ekin idazteariidoialariz
 
Ipuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakIpuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakidoialariz
 
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya 5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya idoialariz
 
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anayaidoialariz
 
Ipuina hasiera emanda irudiekin orri bat
Ipuina hasiera emanda  irudiekin  orri batIpuina hasiera emanda  irudiekin  orri bat
Ipuina hasiera emanda irudiekin orri batidoialariz
 
Euskal Herriko erliebea
Euskal Herriko erliebeaEuskal Herriko erliebea
Euskal Herriko erliebeaMargaGutierrez
 
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatEuskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatTrumoi
 
9 AIREA ETA EGURALDIA Zubia Santillana
9  AIREA ETA EGURALDIA  Zubia Santillana9  AIREA ETA EGURALDIA  Zubia Santillana
9 AIREA ETA EGURALDIA Zubia Santillanaidoialariz
 
4 maila BURUKETAK 2.pdf
4 maila BURUKETAK 2.pdf4 maila BURUKETAK 2.pdf
4 maila BURUKETAK 2.pdfidoialariz
 
Denborazko perpausak aurreti, -tzean, ostean
Denborazko perpausak   aurreti, -tzean, osteanDenborazko perpausak   aurreti, -tzean, ostean
Denborazko perpausak aurreti, -tzean, osteanidoialariz
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATidoialariz
 
5 maila 7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
5 maila  7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya  5 maila  7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
5 maila 7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya idoialariz
 
Testu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoTestu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoVeronicaruesga
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batmanlus
 
URTAROAK eskema- 1 maila eskema IkaSMina
URTAROAK eskema- 1 maila  eskema IkaSMinaURTAROAK eskema- 1 maila  eskema IkaSMina
URTAROAK eskema- 1 maila eskema IkaSMinaidoialariz
 

What's hot (20)

Albistea ekin idazteari
Albistea  ekin idazteariAlbistea  ekin idazteari
Albistea ekin idazteari
 
Ipuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakIpuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerak
 
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya 5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
 
Asmakizunak
Asmakizunak Asmakizunak
Asmakizunak
 
Zentzumenak :ariketak
Zentzumenak :ariketakZentzumenak :ariketak
Zentzumenak :ariketak
 
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
 
Ipuina hasiera emanda irudiekin orri bat
Ipuina hasiera emanda  irudiekin  orri batIpuina hasiera emanda  irudiekin  orri bat
Ipuina hasiera emanda irudiekin orri bat
 
Zentzumenak
ZentzumenakZentzumenak
Zentzumenak
 
Harreman funtzioa.
Harreman funtzioa. Harreman funtzioa.
Harreman funtzioa.
 
Euskal Herriko erliebea
Euskal Herriko erliebeaEuskal Herriko erliebea
Euskal Herriko erliebea
 
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatEuskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
 
9 AIREA ETA EGURALDIA Zubia Santillana
9  AIREA ETA EGURALDIA  Zubia Santillana9  AIREA ETA EGURALDIA  Zubia Santillana
9 AIREA ETA EGURALDIA Zubia Santillana
 
4 maila BURUKETAK 2.pdf
4 maila BURUKETAK 2.pdf4 maila BURUKETAK 2.pdf
4 maila BURUKETAK 2.pdf
 
Denborazko perpausak aurreti, -tzean, ostean
Denborazko perpausak   aurreti, -tzean, osteanDenborazko perpausak   aurreti, -tzean, ostean
Denborazko perpausak aurreti, -tzean, ostean
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
 
5 maila 7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
5 maila  7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya  5 maila  7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
5 maila 7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
 
Testu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoTestu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzeko
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin bat
 
URTAROAK eskema- 1 maila eskema IkaSMina
URTAROAK eskema- 1 maila  eskema IkaSMinaURTAROAK eskema- 1 maila  eskema IkaSMina
URTAROAK eskema- 1 maila eskema IkaSMina
 

Viewers also liked

3. maila euskara 2 gaia santillana
3. maila  euskara 2 gaia santillana 3. maila  euskara 2 gaia santillana
3. maila euskara 2 gaia santillana idoialariz
 
Juegos psicomotricidad infantil
Juegos psicomotricidad infantilJuegos psicomotricidad infantil
Juegos psicomotricidad infantildendalegi
 
3. maila euskara 1 gaia santillana
3. maila  euskara 1 gaia santillana3. maila  euskara 1 gaia santillana
3. maila euskara 1 gaia santillanaidoialariz
 
Práctica psicomotricidad
Práctica psicomotricidadPráctica psicomotricidad
Práctica psicomotricidadguest0202de5
 
Euskera 5 ibaizabal 11. gaia
Euskera 5 ibaizabal 11. gaia Euskera 5 ibaizabal 11. gaia
Euskera 5 ibaizabal 11. gaia idoialariz
 
Ipuin baten atalak
Ipuin baten atalakIpuin baten atalak
Ipuin baten atalakaneazkue
 
Fichero De Juegos De Psicomotricidad
Fichero De Juegos De PsicomotricidadFichero De Juegos De Psicomotricidad
Fichero De Juegos De Psicomotricidadazuetacas
 
Noren txartela
Noren txartelaNoren txartela
Noren txartelaidoialariz
 
Noren norekin norentzat ariketak
Noren norekin norentzat ariketakNoren norekin norentzat ariketak
Noren norekin norentzat ariketakidoialariz
 
Norentzat txartela
Norentzat txartelaNorentzat txartela
Norentzat txartelaidoialariz
 
Norekin txartela
Norekin txartelaNorekin txartela
Norekin txartelaidoialariz
 
Tren polit bat
Tren polit bat Tren polit bat
Tren polit bat idoialariz
 
Irakurgaiak eta galderak
Irakurgaiak eta galderakIrakurgaiak eta galderak
Irakurgaiak eta galderakMargaGutierrez
 
Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko idoialariz
 
Pinta, gure behia
Pinta, gure behia Pinta, gure behia
Pinta, gure behia idoialariz
 

Viewers also liked (16)

3. maila euskara 2 gaia santillana
3. maila  euskara 2 gaia santillana 3. maila  euskara 2 gaia santillana
3. maila euskara 2 gaia santillana
 
Juegos psicomotricidad infantil
Juegos psicomotricidad infantilJuegos psicomotricidad infantil
Juegos psicomotricidad infantil
 
3. maila euskara 1 gaia santillana
3. maila  euskara 1 gaia santillana3. maila  euskara 1 gaia santillana
3. maila euskara 1 gaia santillana
 
Práctica psicomotricidad
Práctica psicomotricidadPráctica psicomotricidad
Práctica psicomotricidad
 
Euskera 5 ibaizabal 11. gaia
Euskera 5 ibaizabal 11. gaia Euskera 5 ibaizabal 11. gaia
Euskera 5 ibaizabal 11. gaia
 
Ipuin baten atalak
Ipuin baten atalakIpuin baten atalak
Ipuin baten atalak
 
Ulermena
UlermenaUlermena
Ulermena
 
Fichero De Juegos De Psicomotricidad
Fichero De Juegos De PsicomotricidadFichero De Juegos De Psicomotricidad
Fichero De Juegos De Psicomotricidad
 
Noren txartela
Noren txartelaNoren txartela
Noren txartela
 
Noren norekin norentzat ariketak
Noren norekin norentzat ariketakNoren norekin norentzat ariketak
Noren norekin norentzat ariketak
 
Norentzat txartela
Norentzat txartelaNorentzat txartela
Norentzat txartela
 
Norekin txartela
Norekin txartelaNorekin txartela
Norekin txartela
 
Tren polit bat
Tren polit bat Tren polit bat
Tren polit bat
 
Irakurgaiak eta galderak
Irakurgaiak eta galderakIrakurgaiak eta galderak
Irakurgaiak eta galderak
 
Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko
 
Pinta, gure behia
Pinta, gure behia Pinta, gure behia
Pinta, gure behia
 

Similar to Ipuinak: Haur Hezkuntza

Kamila Ppt
Kamila PptKamila Ppt
Kamila Pptnagorego
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Bizi itzazu ipuinak
Bizi itzazu ipuinakBizi itzazu ipuinak
Bizi itzazu ipuinakarantzazubi
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakleire6
 
Ipuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren araberaIpuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren araberasssaaarrraaa
 
Ipuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren araberaIpuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren araberagueste2be99
 
Ipuinak Adinaren Arabera
Ipuinak Adinaren AraberaIpuinak Adinaren Arabera
Ipuinak Adinaren Araberasssaaarrraaa
 
Ipuinak Adinaren Arabera
Ipuinak Adinaren AraberaIpuinak Adinaren Arabera
Ipuinak Adinaren Araberaguest788cf6
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaloregalduak
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinleire6
 
Ipuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboaIpuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboamagiapotagia
 
Ipuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboaIpuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboamagiapotagia
 
Ipuin multimedien lana
Ipuin multimedien lanaIpuin multimedien lana
Ipuin multimedien lanamagiapotagia
 

Similar to Ipuinak: Haur Hezkuntza (20)

Kamila Ppt
Kamila PptKamila Ppt
Kamila Ppt
 
Kamila ppt
Kamila pptKamila ppt
Kamila ppt
 
Kamila ppt
Kamila pptKamila ppt
Kamila ppt
 
Froga4
Froga4Froga4
Froga4
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Bizi itzazu ipuinak
Bizi itzazu ipuinakBizi itzazu ipuinak
Bizi itzazu ipuinak
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperak
 
Ipuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren araberaIpuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren arabera
 
Ipuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren araberaIpuinak adinaren arabera
Ipuinak adinaren arabera
 
Ipuinak Adinaren Arabera
Ipuinak Adinaren AraberaIpuinak Adinaren Arabera
Ipuinak Adinaren Arabera
 
Ipuinak Adinaren Arabera
Ipuinak Adinaren AraberaIpuinak Adinaren Arabera
Ipuinak Adinaren Arabera
 
PresentacióN1
PresentacióN1PresentacióN1
PresentacióN1
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekin
 
Ipuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboaIpuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboa
 
Ipuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboaIpuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboa
 
Ipuin multimedien lana
Ipuin multimedien lanaIpuin multimedien lana
Ipuin multimedien lana
 

More from Asier Romero Andonegi

Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaZotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaAsier Romero Andonegi
 
Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan
Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur HezkuntzanAho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan
Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur HezkuntzanAsier Romero Andonegi
 
Evaluación del lenguaje oral infantil
Evaluación del lenguaje oral infantilEvaluación del lenguaje oral infantil
Evaluación del lenguaje oral infantilAsier Romero Andonegi
 
Bibliografia nola topatu GAL baterako / Como localizar bibliografia para un TFG
Bibliografia nola topatu GAL baterako / Como localizar bibliografia para un TFGBibliografia nola topatu GAL baterako / Como localizar bibliografia para un TFG
Bibliografia nola topatu GAL baterako / Como localizar bibliografia para un TFGAsier Romero Andonegi
 
Cómo difundir un artículo científico
Cómo difundir un artículo científicoCómo difundir un artículo científico
Cómo difundir un artículo científicoAsier Romero Andonegi
 
Perspectivas 2.0 y TIC en el campo de la enseñanza de lenguas: del libro de t...
Perspectivas 2.0 y TIC en el campo de la enseñanza de lenguas: del libro de t...Perspectivas 2.0 y TIC en el campo de la enseñanza de lenguas: del libro de t...
Perspectivas 2.0 y TIC en el campo de la enseñanza de lenguas: del libro de t...Asier Romero Andonegi
 
Exigencias de la sociedad plurilingüe: Tratamiento integrado del aprendizaje
Exigencias de la sociedad plurilingüe: Tratamiento integrado del aprendizajeExigencias de la sociedad plurilingüe: Tratamiento integrado del aprendizaje
Exigencias de la sociedad plurilingüe: Tratamiento integrado del aprendizajeAsier Romero Andonegi
 
La diversidad lingüística y cultural en la escuela y el aula
La diversidad lingüística y cultural en la escuela y el aulaLa diversidad lingüística y cultural en la escuela y el aula
La diversidad lingüística y cultural en la escuela y el aulaAsier Romero Andonegi
 
Hizkuntzen integrazio-programak eskolan
Hizkuntzen integrazio-programak eskolanHizkuntzen integrazio-programak eskolan
Hizkuntzen integrazio-programak eskolanAsier Romero Andonegi
 

More from Asier Romero Andonegi (20)

Izaro.pptx
Izaro.pptxIzaro.pptx
Izaro.pptx
 
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaZotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
 
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur HezkuntzaHitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
 
Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan
Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur HezkuntzanAho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan
Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan
 
Jolasak: Haur Hezkuntza
Jolasak: Haur HezkuntzaJolasak: Haur Hezkuntza
Jolasak: Haur Hezkuntza
 
Abestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur HezkuntzaAbestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur Hezkuntza
 
Haur Hizkera
Haur HizkeraHaur Hizkera
Haur Hizkera
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_2
Komunikazio gaitasunaren garapena_2Komunikazio gaitasunaren garapena_2
Komunikazio gaitasunaren garapena_2
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
 
Evaluación del lenguaje oral infantil
Evaluación del lenguaje oral infantilEvaluación del lenguaje oral infantil
Evaluación del lenguaje oral infantil
 
Lenguaje oral (Educación infantil)
Lenguaje oral (Educación infantil)Lenguaje oral (Educación infantil)
Lenguaje oral (Educación infantil)
 
Bibliografia nola topatu GAL baterako / Como localizar bibliografia para un TFG
Bibliografia nola topatu GAL baterako / Como localizar bibliografia para un TFGBibliografia nola topatu GAL baterako / Como localizar bibliografia para un TFG
Bibliografia nola topatu GAL baterako / Como localizar bibliografia para un TFG
 
Cómo difundir un artículo científico
Cómo difundir un artículo científicoCómo difundir un artículo científico
Cómo difundir un artículo científico
 
Perspectivas 2.0 y TIC en el campo de la enseñanza de lenguas: del libro de t...
Perspectivas 2.0 y TIC en el campo de la enseñanza de lenguas: del libro de t...Perspectivas 2.0 y TIC en el campo de la enseñanza de lenguas: del libro de t...
Perspectivas 2.0 y TIC en el campo de la enseñanza de lenguas: del libro de t...
 
IKTak eta hizkuntzen irakaskuntzan
IKTak eta hizkuntzen irakaskuntzanIKTak eta hizkuntzen irakaskuntzan
IKTak eta hizkuntzen irakaskuntzan
 
Exigencias de la sociedad plurilingüe: Tratamiento integrado del aprendizaje
Exigencias de la sociedad plurilingüe: Tratamiento integrado del aprendizajeExigencias de la sociedad plurilingüe: Tratamiento integrado del aprendizaje
Exigencias de la sociedad plurilingüe: Tratamiento integrado del aprendizaje
 
La diversidad lingüística y cultural en la escuela y el aula
La diversidad lingüística y cultural en la escuela y el aulaLa diversidad lingüística y cultural en la escuela y el aula
La diversidad lingüística y cultural en la escuela y el aula
 
Hizkuntzen integrazio-programak eskolan
Hizkuntzen integrazio-programak eskolanHizkuntzen integrazio-programak eskolan
Hizkuntzen integrazio-programak eskolan
 
Presentación agurain
Presentación agurainPresentación agurain
Presentación agurain
 
Conferencia bermeo
Conferencia bermeoConferencia bermeo
Conferencia bermeo
 

Ipuinak: Haur Hezkuntza

  • 1. 1 EGILEAK: Olatz Agorria, Olatz Agirremota, Nahia Aristi, Nerea Cespedes eta Irati Etxebarria GELA: 1S20G IKASTURTEA: 2014/2015 IRAKASLEA: Asier Romero
  • 2. 2 AURKIBIDEA Ipuinaren definizioa………………………………………………………………………3 Ipuinak lantzeko zergatiak………………………………………………………....3 Ipuinak lantzeko estrategiak…………………………………………………….…4 Ipuin motak………………………………………………………………………….………6 Ipuinen helburuak…………………………………………………………………..……8 Balore sexisten igorpena ipuin tradizionaletan eta ipuin modernoak……………………………………………………………………………………8 Ipuinak zikloka……………………………………………………………………………11 Blibiografia………………………………………….………………………………………13
  • 3. 3 IPUINAK 1- Zer da ipuin bat? Ipuina, narrazio modu labur bat bezala definitu daiteke, ahoz zein idatziz transmititu daitekeena. Ipuinaren helburua zerbait kontatzea da, era labur batean eta denbora eta espazio ez oso luze batean. Ipuina berez, fikziozko narrazioa da, autorearen kreazioa izan daiteke, edo gertaera errealetan oinarritutakoa. Euskaraz baditugu ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk ere: alegia, elezahar, kontu, kontakizun, istorio... Normalean, gai bakar bat dute abiapuntutzat eta gai horren garapenean, hasiera, korapiloa eta amaiera aurkitzen ditugu. Korapilo honetan, ekintza bat edo batzuk gertatuko dira eta hauei konponbidea bilatu beharko zaie amaieran. Ipuinenetan garrantzitsuena pertsonaiak dira eta hauek pertsona, animalia, objektu … izan daitezke, baina hauen artean garrantzia gehiago edo gutxiago dutenak bereiz ditzakegu, adibidez: protagonistak eta bigarren mailako protagonistak. Ipuinak normalean narratzaile batek kontatzen ditu baina kasu batzuetan istorioko pertsonaietako bat izan daiteke. 2- Zergatik landu behar dira ipuinak? ü Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua zabaltzen du. ü Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua bultzatzen du. ü Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
  • 4. 4 ü Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua. Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna... bertuteak erakusten dizkio. ü Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak bultzatzen ditu. ü Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta tentsioak ezabatzen... laguntzen dio haurrari. ü Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke. Hau da, ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da, baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea kritikatzeko baliabidea ere. Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio hezigarri izango du. Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, gaur egungo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka. Irakasle bezala, kontutan izan behar dugu ipuin mota desberdinak edukitzearen garrantzia, haur bakoitzaren interesei eta premiei erantzuteko. Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du haurraren etorkizuneko garapenean. 3- Estrategiak I. Ipuinaren aukeraketa: Funtsezkoa da kontatu beharreko ipuina ondo aukeratzea, horren araberakoa izango baita narratzailearen arrakasta. Horregatik, haur eskolako umeei ipuin bat kontatzerakoan hainbat gauza izan behar dira kontuan: ü Umeen adina oso garrantzitsua da, gustuak aldatzen baitoaz ü Irudimena lantzeko balio behar dute. Gainera, baloreak transmititu behar ditu eta etikoa den eta zer ez azaldu.
  • 5. 5 ü Komenigarria da ipuinak laburrak, sinpleak eta argumentu argidunak izatea. ü Hiztegia ere, ez da oso landua izan behar eta haurrek ezagutzen ez duten hitzen bat agertzen bada, momentuan bertan azaldu behar da esanahia. Horrela hobeto ulertuko dute kontakizuna eta hitz hori beraien lexikoan sartuko dute. Laburbilduz, haurrei kontatzeko ipuin oro laburra, sinplea, hiztegi errazduna eta era inplizitu batean baloreak irakatsi behar ditu. II. Nola moldatu ipuin bat? ü ONOMATOPEYAK ERABILI: Idatzitako ipuinak askotan ekartzen ez dituen arren, oso garrantzitsua da hauek gehitzea. Animali edo gauzen soinua imitatuko dute: *Txakurrak zaunka (guau, guau) *Katuak (miau, miau) *Pistola batek (pum, pum) ü HASI ETA AMAITZEKO FORMULAK ERABILI: hasieran hitz klabe batzuk erabiltzea oso garrantzitsua da ipuina denboran kokatzeko. ( bazen behin, behin batean, duela 500 urte, sorginen garaian…). Beste alde batetik, amaierako formulek fantasiazko munduaren eta honen artean lotura egiteko balio dute. (ala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Areatzako plazan) III. Baliabide linguistikoak eta paralinguistikoak LINGUISTIKOAK: Narratzaileari indarra emateko balio dute: ü Malgutasuna ahotzean: Ezinbestekoa da narratzaileak malgutasuna izatea bere ahotzean, pertsona desberdinen ahotzak edo onomatopeiak egin ahal izateko.Gertaera harrigarriak gertatzen diren pasarteei indar berezia ematea komeni da. horretarako, ahotsaren doinua aldatzeaz gain, eskuen eta besoen keinuen laguntza erabili daiteke irakurketan.
  • 6. 6 ü Intonazioa: Pertsonaien sentimenduak adierazteko balio dute. Haserrea, poza, urduritasuna… ü Isilune eta geldialdiak: Haurren arreta erakarri eta interesa sortzeko ü Ahoskera: ipuina argi ulertu dadin Guzti hau kontuan izanda, oso garrantzitsua da narratzaileak bere ahotza ondo erabiltzen jakitea hau izango baita bere tresna nagusia. PARALINGUSTIKOAK: kontakizuna laguntzen duten keinuak dira, entzulea azaldu nahi denera gehiago hurbildu dadin egiten direnak. Narratzailearen jarrerak ere garrantzi handia du. Adibidez, umiltasuna erakutsi behar du, janzkera arrunta eraman beharko luke, memoria ona izan behar du eta beharrezkoak ez diren keinuak egitea saihestu behar du. 4- Motak Ipuin mota Ezaugarriak Adibideak Maitagarrien ipuinak Fantasiazko ipuinak -Pertsonaia fantastikoak, leku sorginduak, urruneko lekuak. -Fantasiazko munduan, toki zehatz bat finkatu gabe. -Amaiera zoriontsua -Egitura: ·Hasieran intriga sortzen duen gertaera. ·Egoera konpontzen duen heroia. ·Amaieran heroiak irabazi. -Txanogorritxo -Loti ederra -Errauzkine
  • 7. 7 Ipuin herrikoiak -Unibertsalak dira. -Anonimoak eta ahoz transmititutakoak. -Edurnezuri -Hansel eta Gretel Alegiak -Protagonistak pertsona gisa jokatzen duten animaliak. -Animalia bakoitzak bere rola -Amaieran ikasbide morala dute beti. -Otsoa eta txakurra -Zazpi antxumeak Kondairazko ipuinak -Mito misteriotsuetan oinarrituak. -Sinbad marinela -Sekula betiko lurraldea Bat bateko ipuinak -Inprobisazioak. -Hurbiltasun pertsonalizatua sortzen da. -Esana betetzen ez zuen haurra. -Festara! Adinaren arabera sailkapena § 1-2 urte: Manipulatu daitezkeen liburuak. Haurrak ukimenaren bidez, usaimenaren bidez, entzumenaren bidez sentitu ditzaketen liburuak. Koloreak erakargarriak eta marrazki sinpleak. § 3 urte: Haurrak guztiaren zergatia jakin nahi izaten hasten dira, beraz pertsonaiak zeregin konkretu bat izan behar du, gehienbat
  • 8. 8 egunerokotasuneko zeregina (jantzi, hortzak garbitu, ile orraztu…). Animalien ipuinak asko erakartzen dituzte, eta animali horiei bizia ematen zaie. Gainera komeni da liburua orri gogorreko izatea, haurren eskuetan utzi ahal izateko. § 5 urtetik aurrera: Izaki fantastikoak agertzen dira (basoetan edo gazteluetan bizi diren izakiak, itsasoko piratak…) . Ipuinetan kapituluak agertzen doaz, haurrak aria errazago eramateko eta argumentua gogorarazteko. Pertsonaien ezaugarriek garrantzia dute, eta istorioaren korapiloa azaltzen doa. § 6 urte: Heroiak garrantzia nahiz eta bigarren mailako pertsonaiak agertu. Emozioak, balore ezberdinak, abenturak hartzen dute indarra. Alegiak, kondairak eta maitagarrien ipuinak dituzte gustuko. 5- Ipuinen helburuak 1. Entretenimendua 2. Giza gatazken ezagutza: Bertan lantzen diren gaiak familia, erlijioa, kultura, heriotza, zahartzaroa, maitatua izateko beharra… dira. 3. Garapenaren prozesuan laguntza: garrantzi gehiago du pertsonaiaren aldaketak zoriontasunak baino. 4. Ikaskuntza: Irakurtzeko gogoa pizten dute, eta formakuntza kulturala aberasten du. 6- Balore sexisten igorpena ipuin tradizionalen bitartez eta ipuin modernoak Ipuin tradizionalen jatorria etxeetan aurkitzen da, non etxeko nagusienek gazteei ipuinak kontatzen zizkieten, euren bitartez helduen jakinduria, arauak eta ohiturak transmititzeko asmoz. Horrekin batera, ipuin
  • 9. 9 tradizionalek rolak transmititu izan dituzte historian zehar (desberdinak emakumezko eta gizonezkoentzat). Beraz, gaur egun, estereotipo sexistak guztiz alboratuta dituen hezkuntza bat lortzeko eta berdintasunean oinarritutako gizarte bidezkoagoa lortzeko, beharrezkoa da gaur egun arte kontatu izan diren ipuinen analisia egitea, transmititzen ari garen mezuak aztertu eta kritikatu ahal izateko (izan ere, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ipuinetako pertsonaiek estereotipo oso markatuak dituzte). Aipatutakoa lortzeko, ezinbestekoa da ipuinetan agertu izan diren estereotipo sexistei arreta jartzea: Argi ikus dezakegu, ipuin tradizionalen bidez transmititzen diren rolek sexu bakoitzean modu desberdinean eragiten dute, eta eredu edo estereotipo hauen bitartez, sexuen berdintasunean oinarritzen den heziketa zaildu egiten da. Holan eta dana, ipuin tradizionalak gure kulturaren aberastasunaren parte handia osatzen dute eta nahiz eta zenbait balore sexista transmititu izana, konponbidea ez litzateke eurei uko egitea izango.
  • 10. 10 Horren ordez, ipuin horien alternatiba desberdinak proposatzea izango litzateke egokiena (gure berdintasunezko helburuak lortzeko). Horren ondorioz, gaur egun ipuin “modernoak” edo ez sexistak modan daude. Hau da, ipuin mota hauek ipuin tradizionalen kontakizunen korapilo berdina izan ohi dute, baina zenbait aldaketa ematen dira balore sexistarik ez transmititzeko nahian (baita beste helburu batzuekin be): • Pertsonaien sexu aldaketa (adibidez, txanogorritxu neska izan beharrean mutila izatea). • Pertsonaia magikoen asmaketa (neska nahiz mutila izan daitekeena, nahastutako ezaugarri desberdinak bereganatzen dituena). • Heroi emakumezkoen agerpena • Pertsonaia antagonista protagonista bilakatzea, istorioa beste ikuspuntu batetik be ulertzeko eta umeek pertsona diferenteekin enpatizatzeko gaitasuna garatu dezaten (adibidez, loti ederraren kontakizunean protagonista sorgina bilakatzea). • Orain arte erabilitako hizkuntza aztertzea eta aldatzea, sexista ez dadin izan. • Ipuin klasikoen planteaketa guztiz desberdina rol klasiko horiekin bukatzeko, adibidez: zer gertatuko litzateke iratxoek edurnezuriri etxea zaintzea eskaini beharrean, lan bat eta etxeko zereginen banaketa berdintsua eskainiko baliote? • Ipuin alternatiboak lantzea, zeinen pertsonaiek, berdintasunezko, bidezko eta errespetuzko baloreak defendatzen dituzten. Ipuin mota honek beraz, generoen rola lantzeko erabiltzen dira, eta batez be ume txikienekin lantzen dira (oraindik ez dutelako finkatutako aurreiritzirik).
  • 11. 11 7- IPUINAK ZIKLOKA 1. zikloa - Txomin komunean ( 2 urtetik aurrera): " Txomin" bildumako liburua da. Bertan, protagonista Txomin da eta bere irakurleak bezain txikia da. Eta jakina, haur baten hitz eta begiekin kontatzen ditu Txominek berari gertatzen zaizkionak. Txikientzat pentsatutako ipuina da, horrialde garbigarriak eta ertz boronilak ditu. Ibaizabal argitaletxean aurki dezakegu ipuin hau (2005). - Izei txikia ( 3 urte): Urtxintxa proiektuaren barruan aurki dezakegu ipuin hau eta www.ikaselkar.com webgunean sartu behar gara hau eskuratu ahal izateko. Bertan, katalogoaren barruan, Haur Hezkuntzako atala aurkituko dugu eta honetan Urtxintxaren proiektua. Proiektu honetan, ipuinak adinka sailkatzen dira eta honez gain, hiruhilabeteka ere. Kasu honetan, Izei txikia ipuina, 3 urteko bigarren hiruhilabetean kokatuko genuke. - Hiru txerrikumeak ( lehenengo zikloan zein bigarrenean): Bertsio ugari daude ipuin honenak, denok ezagutzen dugun ipuin klasiko bat baita; adibidez, Aizkorri argitaletxeak badu ipuin hau, baita Susaeta argitaletxeak ere, honako hau ipuin elebidunen kolekziokoa da "Hiru txerrikumeak eta The three little pigs" du izena eta beste adibide bat, "Hiru txerritxoak eta txirri mirri eta txiribiton" bertsioa izan daiteke. Ipuin hau Urtxintxa proiektuan ere aurki dezakegu:
  • 12. 12 2.zikloa - Lore horia ( 3-4-5 urte): Pinpilinopauxa bildumean aurki dezakegu, Izar argitaletxea. - Gulliver Liliputen ( 5 urte): Urtxintxa proiektuan aurki dezakegun beste ipuinetako bat da.
  • 13. 13 BIBLOGRAFIA: • http://halabazan.blogspot.com.es/2010/05/ipuinak-hezkuntzan-duen- garrantzia.html • http://ikasdezagun.blogspot.com.es/2011/10/zer-dira-ipuinak. html • http://halabazan.blogspot.com.es/2010/03/ipuinak.html • http://www.filos.unam.mx/LICENCIATURA/bibliotecologia/textos-apoyo- docencia/flores-andrade-yolanda.pdf • JIMENEZ HORNERO, M. P. (2011). “Educando en igualdad…a traves del cuento”, revista digital: Innovacionn y experiencias educativas, 45. 2014ko urriaren 14an berreskuratua, http://www.csi-f.es/content/revista-digital-innovacion-y-experiencias- educativas-n%C2%BA-51-febrero-2012 –tik. • Eibarko unibertsitatea (20111). “Ipuinen funtzio pedagogikoa” ikastaroa, 2014ko urriaren 14an berreskuratua, http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ pedagogia/ipuinen-funtzio-pedagogikoa/ at_download/file-tik.