Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Euskal herriko iñauteriak umeentzat

3,153 views

Published on

Euskal Herriko iáuterietako pertsonai nagusiak, non ateratzen dira, zer egiten dute eta noiz zehaztuta

Published in: Education
  • Be the first to comment

Euskal herriko iñauteriak umeentzat

  1. 1. ARANTXA EGURZA Primera edición EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK UMEENTZAT
  2. 2. 1 Inauteriak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. [informazioa] IÑAUTERIAK
  3. 3. 2 Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" da eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun 2 hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi). Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. ("Inausi" zuhaitzen adarrak moztu udaberrirako prestatzeko) Ihauterietan dena libre baitzen, gizarte molde guztiak aldatzen ziren: eskalea aberats bilakatzen zen, gizonezkoa emakume, apeza apezpiku ... Guzti hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik behin eta berriro debekatzen saiatzen ziren, [ìnformazioa]
  4. 4. 2 Iñauteriak data finkorik ez duten jaiak dira, Aste Santuaren daten menpe daude Finkatuta dagoenean azken hauek 40 egun aurrerago kokatu izaten dira EGUTEGIA
  5. 5. 4 Urtarrilak 30, larunbata ! ! Tolosa,Irun, Donostia : Kaldereroak Urtarrilak 31, igandea ! ! Irun, Donostia; Iñudeak eta artzaiak Otsailak 1 eta 2, astelehena, asteartea : ! ! Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Joaldunak Otsailak 4, Ostegun gizena Otsailak 5, Ostiral mehea Otsailak 6, Inaute Larunbata Otsailak 7, Inaute igandea ! ! Zalduondo: Markitos ! ! Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak ! ! Mundaka: Atorrak ! ! Uztaritze: Errobiko Kaskarotak ! ! Maule-Lextarre: Maskaradak Otsailak 8, Inaute astelehena ! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot! Otsailak 9, Inaute Asteratea ! ! Arizkun: Hartza ! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot, ! ! Unanua: Mamoxarro
  6. 6. 5 Liburu hau antolatzeko unean, Iñauterietako pertsonaiak kokatu nahi nituen, ez bakarrik beraien tokian,Iñauterietako egutegian ere bai Horregatik ; pertsonaien kapituluek hiru kolore ezberdinak dituzte Iñauteri aurrekoak eta informazioa ! ! Igande iñauteriakoak ! ! Astelehen eta Astearte Iñautekoak
  7. 7. 3 Kaldereroak Euskal Herriko zenbait herrietako inauterien pertsonaiak dira. Kaldereroen eguna ospatzeko, kaleetan zehar mozorroturik ibiliz, musika joz eta abestuz, [informazioa] KALDEREROAK
  8. 8. 7 Kalderero Hungariarren konpartsa 1891eko otsailaren 8an inauguratu zen. Geroago, Irun'go Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen. Gaur egun, urtero, Inauterien aurreko larunbatean antolatzen dugu, eta ohiko ekintza bilakatu da. Hauek osatzen dute kaldereroen taldea: • erregina bat, • bi dama ederrez lagunduta; • ezkongaiak; • hartza eta hezlea, • musikari banda eta • gainerako kideak. Mozorroa; arropa koloretsua, urre koloreko lepokoak, txanponak apainduta eta eskuetan neskak pandereta eta mutilak sartaginak eta mailuak
  9. 9. 8 ! [informazioa]!! ! ! ! [kanta] KALDEREROAK
  10. 10. 9 ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA IRUNGO LURRA ETA HIRIA HERRI JATOR IRUNDARRA AGURTUZ DUGU ATSEGINA  HUNGARIAKO KALDERERO GARA ETORRIRIK GAUR IRUNERA LASTER MOMOK ARGITUKO DIGU NAHIZ EGUNA, NAHIZ ETA GABA. INAUTERI ALAIAREN IRAGARLE GU GARA BAI! ATSEGINA ETA ALGARA. (bis)  AIZAK • • JO ZAK • • (bis) JO ZAK • • • • ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA  IRUNGO LURRA ETA HIRIA HERRI JATOR IRUNDARRA AGURTUZ DUGU ATSEGINA
  11. 11. 10 [argazkiak] [kaldereroak kalean]
  12. 12. 4 Iñude eta Artzaien eguna Donostian, Kaldereroen jaiaren hurrengo igandean ospatzen da. Garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean nola egiten zuten irudikatzen du ospakizun horrek. [informazioa] IÑUDEAK ETA ARTZAIAK
  13. 13. 12 Donostian, Artzainen eta Inudeen Konpartsa inauteri tradizionalaren parte izanik, gure egunera arte iristea lortu zuen, kaldereroen konpartsarekin batera.   Konpartsako pertsonaia nagusiez gain (Iñudeak-ume txikiak zaintzen dituzten neska/eta Artzaiak).  Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak finkoak izan ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman ahala berritzen dira. Gerora, Iñude eta Artzainen  beste konpartsa batzuk sortuz joan dira probintziako hainbat herritan, bai eta Nafarroako herrietan ere. [informazioa] [iñudeak eta artzaiak]
  14. 14. 5 Joalduna (joareak dituena) Nafarroa Garaiko iparraldeko Ituren eta Zubieta herrietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionala da, joareak astinduzinauterien heldueraren berri ematen duena. [informazioa] JOALDUNAK
  15. 15. 14 Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak. Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen. Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea. Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-serio. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak” izena. Joaldunen janzkera desberdina da; • Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak • Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina.
  16. 16. 15 [informazioa]
  17. 17. 6 Zaldundoko Iñauteriak Zalduondon (Araba) ospatzen diren inauteriak dira. Markitos alegiazko pertsonaiaren inguruan ospatzen dira, [informazioa] MARKITOS
  18. 18. 17 Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da. Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin. Astoa gidatzen dute, jauregi baten aurreraino, eta, han, Marquitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute. Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian geratzen da Marquitos hainbat orduz. Arratsaldean prozesio zaratatsua abiatzen da Marquitos dagoen tokiraino, Predikadorea izenekoa da buru, Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea doaz beltzez jantzita, [informazioa] Marquitos jaitsi eta gurdian jartzen dute. Frontoira heltzen direnean epaia irakurtzen dio Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du,lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan.
  19. 19. 18
  20. 20. 7 Mundakako benetako mozorroa atorra zen. [informazioa]. ATORRAK
  21. 21. 20 Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek, batzuetan aurpegia bistan daramate eta beste batzuetan aurpegia estalita; bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan. Mozorroa; 2 gona daramate soinean. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak. Ekitaldia; kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, petril gainera igo eta ilaran jartzen dira guztiak. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; zatitxo bat, adibide gisa: "Moja budi tajua Artatxorio lakua Samurri rhudiantar O cualquier txori zantar". Azken urteotan ohitura berria sortu da: lamiena. Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila bat egun berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz doaz [informazioa]
  22. 22. 21
  23. 23. 8 Zaku-zaharrak aurpegia zapiz estalita eta lastoz beteriko zakuez jantzitako pertsonaiak dira, iluntzean karriketan barna dabilen jendea jotzeko asmotan puztutako maskuriak daramatzatenak. [informazioa] ZAKU ZAHARRAK
  24. 24. 23 Lesakako Inauterietan Zakuzaharrak. Igande Inauterian, arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira (20 edo 25) Mozorroa; Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita, honen azpian lasto ugari eramaten dute, Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren tokientan zuloak dituzten zapiak. Puxika bana daramate eskuan.Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie oihuka. Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela. Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara Zakuzaharrak. Enparantza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote. Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz, saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan, hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela. [informazioa]
  25. 25. 24 [fraindarrak]
  26. 26. 9 Uztaritzeko Inauteriak Lapurdiko herri horretan egiten diren inauteriak dira. Antzina, bi motatakoak ziren inauteri horietan parte hartzen zuten pertsonaiak: itxura zikin eta itxura dotoreko kotilungorriak,. [informazioa] KOTILUNGORRIAK
  27. 27. 26 Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira. Astearte Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre.. Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera. Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek hartzen dute parte. Mutilak izaten dira. Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela atzean. Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz. Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Mozorroa; • gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik • artilezko jaka zuria • koloreetako amantala, poltsikoan errautsa dute, airera eta jendeari botatzeko • eskuan, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana buruan kapela luze piramidala • gerrian zintzarri ugari eskegita • aurpegia ehun gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak izutzen ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek emandako eskudirua batzen dute. Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera abiatzen dira txokoren batera, jatera. [informazioa]
  28. 28. 27
  29. 29. 10 Zamalzain Zuberoako maskaradako aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama. [informazioa]. ZAMALTZAIN
  30. 30. 29 Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da. Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia. Astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi da maskaradetako azkena. Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak, gorriak, garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria nagusitzen da haien arropetan. Talde horretakoa Zamaltzain da Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, maskarada beltza. Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak aurkitu eta gainditu behar dituzte gure pertsonaiok, gorriek dantzatzen, eta, beltzek, berriz, batere ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen. [informazioa]
  31. 31. 30
  32. 32. 11 Kabalkadan parte hartzen duten pertsonaia gehiago ere badago. Erraldoitxoak ,… Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi itxuratzen dituzten panpinak dira, [informazioa] ERRAILDOTXOAK
  33. 33. 32 Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen, gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi errepresentatzen duten panpinak dira eta dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak dantzarietariko bi izaten dira; apur bat desberdin jantzita, besteen nagusi edo gidari dira Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia. Enparantzara heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak. Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero ferratzen dituzte.Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi dute denek batera.
  34. 34. 33 [informazioa]
  35. 35. 12 Ohitura errotu-errotuak daude Arizkunen, eta, esaterako, behinolako inauteriak mantentzen dira oraindik, hartza pertsonaia nagusia delarik. [informazioa] HARTZA
  36. 36. 35 Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu Hartza. Herri honetan Korpus egunean bi damuñ (etxazain) nagusi eta beste bi damuñ laguntzaile aukeratu ohi dituzte. Baita beste damuñ etxekoandre bi ere. Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta "puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren eta dira. Arratsaldeko lauretan bildutakoa jaten zuten osta- tuan, eta gero, enparantzara joan ohi ziren, dantzara. Astelehen Inauteri gauean.Astelehen Inauterian aurreko egunekoa errepikatzen zen, pausuz pausu. Asteartean, ostera,egun honetako ardatz nagusia, gaur egun ere, Hartza da. Gizon edo mutilen batek egiten du hartzarena, gorputz osoa artilez estalita. Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta jendea izutzen du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta, bere ondoan edukitzea asko kostatzen bazaio ere. Taket handia darama eskuan zaintzaileak, hartza menderatzen laguntzeko. Inauterietan, egun honetan baino ez dute dantzatzen Sagar-dantza hemen, mutilek dantzatzen dute. [informazioa]
  37. 37. 36
  38. 38. 13 Lantzeko Inauteria Nafarroa Garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da. [informazioa] MIEL OTXIN ETA ZIRIPOT
  39. 39. 38 Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa Lantzen. Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak..dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean. Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz. Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita, zaldiaren itxura hartzen du.. Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate, baina, hori bai, guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore askotakoak horiek ere. Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute.Txatxoek defenditu egiten dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen saiatzen da. Astearte Inautean Miel Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta sua egiten dute haren gorpuarekin. [bideoa] [ipuina]
  40. 40. 39 [informazioa]
  41. 41. 40
  42. 42. 14 Unanu herriko inauteriak, mamoxarro eta muttu izeneko pertsonaiekin, Nafarroan ospatzen diren inauteri tradizional ikusgarri eta ospetsuenetakoak dira. [informazioa] MAMOXARROAK
  43. 43. 42 Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak". Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak kaleratzen dira mozorratuta. Mozorroa; kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko. Ez daki inork noiz eginak diren karatulok. Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai eta abarrak oparitzen dizkiete, eta zortziak herriko tabernan afaltzen dute bildutakoa. Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria da, Mamoxarro handien eguna. Txikien moduan mozorrotzen dira, eta arratsaldean oles egitera joaten dira, musikarien laguntzarekink. Mamoxarro handien atzetik beste gazte batzuk doaz , "Muttuak" dira, -. Abestu bai baina hitzik ezin dute egin, horregatik dute Muttuak izena. Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti harrapakinen baten bila.. [informazioa]
  44. 44. 43
  45. 45. 15 Iñauteriei buruz asko irakurri, ikusi eta entzun dugu, orain ikusiko dugu zertaz gogoratzen gara JOLASTERA
  46. 46. 45 EUSKAL IÑAUTERIAK JOLASTERA! Comprobar respuesta Pregunta 1 de 4 Nortzuk iragartzen dute Iñauterien etorrera? A. Kaldereroak B. Momo C. Olentzero
  47. 47. 16 Bukatzeko liburua osatzeko erabili ditudan web helbideen zerrenda BALIABIDEAK
  48. 48. 47 iñudeak eta artzaiak kresala dantza taldea (iñude eta artzaiak) irungo atsegina (caldereros) kaldereroen marrazkiak donostiako iñudeak eta artzaiak irungo artxibategia kaldereroen argazkiak iñauteriei buruzko marrazkiak euskal iñauterietako pertsonaiak euskal iñauterietako pertsonaiak margotzeko miel otxin eta ziripot;ipuina iñauteriei buruzko eskema dantzan euskal herrian frandiarren bideoa Mielotxin eta txatxu marrazkiak wikipedia
  49. 49. 48 Liburu honetan koloreekin kode bat egitea egokia iruditu zait; • estekak [linkak] internetetik hartutako materiala adierazteko • Iñauteri aurretik, Iñauteri igandean eta Iñauteri astelehen eta asteartean ateratzen diren pertsonaiak Bi helburu bete nahi izan ditut, • orain arte Iñauteriei buruzko lanak egiteko nik erabili ditudan baliabideak elkartu eta egokitu ,(webguneak, bideoak) • ibook author aplikazioa erabili material guztiak era ! interaktiboan erabili ahal izateko Arantxa Egurza 2016-otsaila

×