SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
Beste azpeitia bat posible da
herri nahiak gauzatzeko oinarriak jarri ditu
ezker abertzaleak
3
2
sarrera
Urtebete pasa da Azpeitiko udalak plan orokor (arau) berria egiteko erabakia
hartu zuenetik. Honela, herriak etorkizunean izango duen izaera, ordenazioa,
bilakaera sozioekonomikoa...baldintzatuko duten erabakiak daude jokoan
momentu honetan.Bide honetan ezker abertzaleak bere posizio politikoa
definitua du gako nagusien inguruan, Corrugadoseko eremua lehenetsi eta
Izarraitz Azkune eremua herri erabilerako ekipamentu eta berdegune bezala
mantenduz.
Ezker abertzaletik konbentziturik gaude herritarren gehiengoak ez duela
loilolabide guztia etxez betetzea nahi. Konbentziturik gaude, herrian
ekipamentuetarako eta berdegune izaera duen eremu bakarra babestearen alde
dagoela herritarren gehiengoa. Konbentziturik gauden bezala, Corrugadoseko
labearen lekualdatzea eta ondorioz Corrugados herrian mantentzeko apustua
lehentasunezkoa izan behar duela. Aldiz, Izarraitzpe-Azkune eremua lehenetsi
eta bertan ehundaka etxe egiteak labeen leku-aldatzea baldintzatu, atzeratzen
lagundu eta 10-15 urtetarako proiektua kaxoian sartzeko arriskua indartzen
duelakoan gaude.
Bestelakoa da ordea PNVko junta eta EA alderdiak duten jarrera. Plan
orokorraren abantzeari, PNVko juntak, EA alderdiak eta esklaba inguruko
lur jabeek iradokizunak sartu dizkiote. Corrugadoseko labea lekualdatu eta
hiritartzeko epeen inguruan zalantzak agertu eta gero, Izarraitz-Azkune eremua
etxez betetzea lehenesten dute.
Ez dira ez, huskeriak Azpeitiko herriak hartu behar dituen erabakiak. Herriaren
etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak dira hartu behar ditugunak.
Etorkizuneko belaunaldiei zer Azpeitia utziko diegun dago jokoan. Erabaki
hauen garrantziaz jabeturik ulergaitza egiten zaigu herria eztabaida honetatik
albo batera uztea. Ulergaitza egiten zaigun moduan eztabaidako gako nagusiak
udaletik atera eta zenbait alderdi eta promotoreen bulegoetara mugatzea.
Zergatik herriarekiko eta udalarekiko jarrera baztertzaile eta mesfidantza hori?
Bide horretan udalak informazioa gardentasunez eman, eztabaida publikoa
sustatu eta herritarren iritziak, nahiak eta beharrak aintzat hartzeko bitartekoak
jartzeko lanean jarraituko dugu ezker abertzaletik.
Beste Azpeitia bat behar dugulako. Beste Azpeitia bat posible delako.
•Aldizkari hau, aurrez ateratako beste bi aldizkariren jarraipena
da. Bitartean, urtebete honetan Udalak ez du eztabaida publikoa
sustatu eta informazioa gardentasunez herriratzeko bitartekorik
ipini. Orain, plan orokorrari lotutako elementu berriak daude. Eta
aldizkari honen bidez, gaiaren inguruko infomazio eguneratua
herriratu nahi dugu ezker abertzaletik. Informazio gehiago:
www.azpeitiaeginez.com web orrian.
3
azken gertaerak
EAren , PNVko juntako kideen eta
esklabetako lur jabeen iradokizunak
Eusko Alkartasuna
Alderdiaren izenean izenpetua dagoen
idatzia sartu dute udalean. Bertan,
Izarraitz-Azkune eremua etxez betetzearen
alde egiten dute. Corrugadoseko labeen
leku-aldatzearen alde egiten badute ere,
zalantzak agertzen dituzte epeen inguruan.
Horrela, Izarraitz-Azkune gunea lehenesteko
jarrera antzeman dugu hitzotan.
Lur jabeak
Esklabak inguruko lurren jabe direnek
ere idatzia sartu dute udalean beren
iradokizunak eginez. Ez da Eusko
Alkartasuna eta PNVko juntako kideek
modu pertsonalean sarturiko idatziaren
berdina. Baina funtsean posizio politiko
berdinaren aldeko jarrera agertzen da
iradokizunean.
PNVko juntako kideak
EA alderdiak sartu duen idatziaren
berdina da. PNVko juntako kideek, modu
pertsonalean izenpetuta sartu dute idatzia
udalean. Jakin beharko genuke, aipaturiko
kideena edo eta Azpeitiko PNVren erabakia
den bertan defendatzen dutena. Argitzeko
dago, PNVko alkate eta udal gobernuaren
posizioa gai honetan.
2009ko uztailean, ezker abertzalea, EA eta Aralarren botoei esker hartu zuen Azpeitiko udalak plan
orokor berria egiteko erabakia. Arauek duten akatsa tarteko, arau guztiak (etxebeltzeko eta eremuez
gain) baliogabetzeko arriskua zegoela aurrikusi genuen ezker abertzaletik. Honela lehenbailehen
akatsak konpondu eta arazo juridikoak gaindituko zituen arau berriak egiteko prozedura martxan
jarri genuen udaletik. Denborak arrazoia eman digu, izan ere 2010ean Euskadiko auzitegiak
Azpeitiko arau guztiak (eremu guztiak) baliogabetu baititu aipatu akatsengatik.
Baina arau (plan orokor) berria egiteak, eremu desberdinen izendapenak aldatzeko aukera ere
eskaintzen du. Honela uda aurretik argitaratu zen Azpeitiko planeamenduko Plan orokorraren
aurrerapena. Orain, iradokizunak jaso eta gero proiektu nagusiak definitzen hasteko garaia heldu
da. Beste hainbat iradokizunen artean, EA alderdiak, PNVko juntako kideek (pertsonal mailan) eta
esklaba inguruko lur jabeek iradokizunak aurkeztu dituzte.
4
•Corrugadoseko labeak herri gunetik atera
eta herrian bertan eraberritzeko apustua
aukera estrategikoa eta lehentasunezkoa da
Azpeitiko herriarentzat.
•Herritarrok urte luzeetan eduki
dugun ametsa da. Gogoratzen aurreko
hamarkadetan labeak zerua burni kolorez
nola koloreztatzen zuen? Labea ateratzeak
herriari arnasa ematen dio. Corrugadoseko
labea eta bulegoak Badiolegira lekualdatuta
eta Frantziskanetako eremua gehituz, zortzi
hektarea (zortzi futbol zelai) erabilgarri
geratzen dira herri erdian. Herriko erdigunetik
gertuen dugun eremua dugu eta labea
aterata eremu hori askatzeak herrian ditugun
berdegune apurrak (Esklaba ingurua kasu)
mantentzea ahalbideratzen du. Gainera
alde zaharretik gertu egonik, alde zaharrak
zentralitatea eta erreferentzia berreskuratuko
luke, beronen biziberritze eta komertzio
txikiari auspoa emanez. Herritar guztiok ondo
baino hobeto dakigu hamarkada luzeetan
herriko erdigunean horrelako industria bat
egoteak ekarri dizkigun eragozpenak osasun
zein ingurumen aldetik. Gaur egun hainbat
neurri zuzentzaile hartuak badituzte ere
eztabaidaezina da labearen lekualdatzeak
herriari emango dion arnasa.
•Ekonomia erreala-produktiboa da indartu
behar duguna. Honekin batera,ikuspuntu
ezkertiar batetik, aberastasunaren
banaketa justuago bati erantzuten dion
eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki
behar dugu. Azpeitian bizi nahi dugu
baina baita Azpeitian lan egin ere. Eta are
gehiago krisi garaiotan. Gaur egun gero eta
herritar gehiago dira herritik irten behar
dutenak lan egitera, despidoak, EREak...
Alegia, egiturazko lanpostuak sortzen
dituzten ekonomia, formazio profesionala
eta azpiegiturak bultzatu behar ditugu
Azpeitian (industrian, nekazal munduan,
zerbitzu sektorean,innobazio eta teknologi
berrietan...). Bide honetan, Corrugadoseko
labearen lekualdatzea sektore produktibo
Corrugadoseko labeak herri g
eta lehentas
estrategikoa eta lehentasuna
“Zortzi futbol zelai
erabilgarri geratzen
dira herri erdian”
5
garrantzitsua herrian mantendu eta
etorkizuna bermatzeko erronka bat da.
Horrek lehentasunez lantzea eskatzen dio
Azpeitiko Udalari, aukerak aprobetxatzea
eta indarrez bultzatzea. Proiektu handia
den heinean zailtasunak gainditzeko jarrera
da hartu beharrekoa eta ez eragozpenak
ikustearena.
•Adreiluaren eta espekulazioaren politikak
porrot egin du eta beraz, ekonomiaren
diseinuan eredu berriak jorratu behar dira.
Azpeitian azken 15- 20 urtetan etxebizitza
politika eredu-ekonomiko honi lotua izan
da. Etxeak egin bezain pronto denak
saltzen ziren prezio ikaragarrietan. Baina
hau dena erori egin da. Gaur egun, etxeen
salerosketak sekulako gainbehera izan
du eta mundu guztia jakitun da azken
hamarkadako boom eraikitzailea ez dugula
berriro ezagutuko. Horren arabera, Plan
Orokor berriak testuinguru honi erantzun
behar dio. Alegia, betiko eskema zaharrak
(etxeak eraiki eta eraiki) alboratu beharra
dago. Honela, Izarraitzpe-Azkune eremua
etxez betetzeak arazoak besterik ez ditu
sortuko Corrugadoseko eremuan. Ez dago
hainbeste etxe merkaturatzeko aukerarik
datozen 10-15 urteotan.
Etxebizitza merkatuaren egoera ikusita
eta datozen urteetarako aurreikuspenak
kontutan hartuta Izarraitzpe-Azkune eremuan
ehundaka etxe egiteak labeen leku-aldatzea
atzeratzen lagundu eta 10-15 urtetarako
proiektua kaxoian sartzeko arriskua
indartzen du.
gunetik ateratzea estrategikoa
sunezkoa da
“Labearen lekualdatzea
sektore produktiboa
herrian mantendu eta
etorkizuna bermatzeko
erronka bat da”
“Ez dago hainbeste
etxe merkaturatzeko
aukerarik ”
6
• Alde batetik herriko berdeguneak babestu
beharra dago. Gipuzkoan eman den bilakaera
urbanistikoari dagokionez, Azpeitikoa
kasu berezia dugu. Bere garaian elizak eta
batipat jesuitek zuten pisuagatik basilika
eta santutegia Loiolan egoteak inguru hori
guztia babestea ahalbideratu zuen. Horrela,
gaurdaino altxor bat izan dugu Azpeitiarrok
Loiola inguruan, eremu berde eta herriari
arnasa ematen dion eremu bilakatu baita.
Etxebeltz-Izarrakoetxeeneraikuntzetakoobrek
sortu diguten inpaktua ikaragarria suertatzen
ari zaigu. Inguru hori guztia urbanizatu eta
etxe gehiago eraikitzeak (Esklaba ingurua,
Azkune...) inpaktua biderkatzea baino ez
du ekarriko. Finean Izarraitz-Azkune eremua
etxez beteta Azpeitiko erdigunean berdegune
bakar bat gabe geldituko ginateke betirako.
Hori da etorkizuneko belaunladiei utziko
genien herentzia.
• Gainera eremu berdeekin osagarrituz
herri interesek hala eskatzen badute orain
edota etorkizuneko belaunaldiek, erabilera
publikorako ekipamenduak egin daitezke
bertan:hezkuntzakoak,gizartebeharretarako,
aisialdirako guneak, parkeak, osasun
etxeak.... Beraz, etorkizunean horrelako
beharrei erantzuteko leku hau ez hipotekatzea
garrantzitsua deritzogu. Izarraitzen magalean
egoteak, berdegunea izatea eta industriarik
ez egoteak... honek guztiak izaera eta
ikusmolde bat ematen dio eremu honi.
1992. urtetik ekipamentu bezala kalifikatuta
badago, herriak ekipamenduetarako eremu
berriak behar dituelako izango da. Gaur
edota etorkizunean.
Etahoridaeremuhonekherrianbeteizanduen
eta betetzen duen funtzioa. Ekipamendu izaera
kentzea planteatzen ari denak zer proposatzen
du? Herriak ez duela behar herri erabilerarako
ekipamenduetarako lurrik etorkizunean? Eta
baiezkoa bada non bestela?
• Udalak 2008an egin zuen etxebizitza
beharraren diagnostikoa. Diagnostikoan datu
esanguratsu bat aurkitu dezakegu, izan ere,
etxebizitza berri baten premia adierazten
dutenak 389 familia baitziren 2008an.
Alegia datu hau ikusita eta “Corrugados-
frantziskanak” eremua hor edukita oraindik
eta zentzugabeago bilakatzen da eremu
gehiago etxeak eraikitzeko kalifikatzea.
• PNVk 2007an egindako arauek akats
bat dute. Aipatu arauek, ez daukate
ikerketa ekonomiko finantzieroari dagokion
dokumentua.Akats honetaz baliatuz sartu
ditu Munok-Leku Ederrek helegiteak. Helegite
hauek medio etorri dira Etxebeltz-Izarra
eremua, Soreasu... baliogabetzeko epaia.
Leku Ederrek sartu dituen helegite horiek
guztiak hamaika eragozpen sortu dizkiete
hainbat herritarrei (Etxebeltzen adibidez) eta
Udalari. Helegite hauen atzean ordea, ez dago
arauetan gaizki egin diren gauzak konpontzeko
arrazoirik, bere gustuko ez diren erabakiak
aldatzea baizik. “Esklabetako eremuari etxeak
egiteko izaera ematen badiozue helegiteak
kenduko ditut”.Helegiteen bidez sortu duen
arazoarekin udal ordezkarien jarrera politikoa
baldintzatu eta aldarazi nahi du. Plan orokor
berriarekin arazo juridikoei konponbidea
emango dionez, ez dago inolako justifikaziorik
udalak libre eta burujabe nahi duen herri
ordenazioa ez egiteko.
Izarraitz-Azkune eremua berdegune eta
herri erabilerako ekipamentuetarako
izarraitz-azkune eremua
“Berdegune bakar bat gabe
geldituko ginateke , hori da
etorkizuneko belaunladiei
utziko genien herentzia”
“1992. urtetik
ekipamentu bezala
kalifikatuta dago”
7
Zer aldatu da?
1992 urtetik jada, PNVk esklabatako
eremuari ekipamenduetarako izendapena
eman izan dio. 2007an PNVk onartu
zituen arauetan ere etxeak egiteko
Corrugados dagoen eremua lehenetsi
behar zela argudiatu zuten jeltzaleek.
Hona hitzez hitz 2006ko uztaileko
udalbatzan arauen haserako onarpena
emateko PNVk erabili zituen hitzak,
Izarraitzen etxeak egitea alboratu eta
corrugadosekoa justifikatzeko (ikus
hemeroteka-Uztarria 2006/07/29)
“Dozena erdi promotorak eskatu izan dute
haiek dituzten lurrak izendapenez aldatzeko,
baina lurjabe guztiek egindako eskaerei ezin
zaie kasu egin”
Bestalde loiolabiden bi aldetara etxebizitzak
egitea eta Corrugadoseko aldaketa aztertu
zituztela esan zuten. Horren baitan
Etxebeltzen eta Corrugadosen etxeak egitea
lehenetsi eta Izarraitzekoa alboratu zuten.
Hona EAJren argumentazioa: “Hiru eremuak
urbanizatzeak gehiegizko etxebizitza kopurua
ematen du” eta beraien proposamenak
izaera soziala zuela, Izarraitz kontuan
hartu gabe ere herrian eraikiko ziren erdiak
babestutako izaera zutelako.
“Izarraitz eremua ekipamentuetarako
mantentzeko egiten den proposamenarekin
arauek izaera orekatua eta iraunkorra izango
dute.Gureustezgureproposamenahoberako
da, gure erizpideak iraunkortasunean
oinarritutakoak dira”
2007an EAJk hau esaten zuela kontuan
hartuta, galdera sinple bezain argia datorkigu
burura. Zer aldatu da ba orain beraien
jarrera politikoa aldatzeko? Edota gaur
egungo PNVren udal gobernuaren jarrera eta
juntarena ez dira berdinak?
Bestalde PNVk juntako kideen izenean sartu
du Izarraitzen etxeak egiteko iradokizuna.Kide
horien artean dago Jesus Larrañaga “kinttela”
PNVko datozen udal hauteskundeetako hau-
tagaia. Ezaguna da kinttelak Leku Ederrekin
urteetan eduki duen afera. Leku Ederrek Urola
ikastola publikoko eraikin berria esklabetan
egiteko aukera zapuztu zuenetik (Leku Ederrek
aurre hartu eta esklabetako lurrak erosi baitzi-
tuen etxeak egiteko asmoarekin) hamaika he-
legite eta oztopo jarri ditu Leku Eder izorratze-
ko. Helburu garbi batekin: ”Leku ederrek egin
duena ikusita Esklabetan ez du etekin eko-
nomikorik aterako”. Bide horretan Auzaraza
eremuan Muno eraikitzen ari zen etxebizitzen
aurka hainbat helegite jarri ditu hainbat lege
hauste egin zituela jakinda. Honela, Auzara-
za (Azauntze) eremuko bi bloketan banatuak
dauden 72 etxebizitza legez kanpoko deklaratu
zituen 2003an Euskal Autonomia Erkidegoko
auzitegi nagusiak, eta ondoren, 2007an, baita
Auzitegi Gorenak ere. 2009an Kinttelak epai
hauetan oinarrituz besteak beste, legez kanpo
deklaratutako eraikuntzen eraistea agintzeko
eskaria egin zion udalari. Leku Ederri kalte
egin asmoz Auzarazan bizi diren 70 familiren
etorkizuna tamaina horretan erabiltzeak…
Orain ordea Kinttela bera da sinatzaileetako
bat Izarraitzen etxeak egitea proposatzen
duena eta kontuan hartuta Izarraitzen lurjabe
eta promotore nagusia Leku Eder jarraitzen
duela izaten, nola uler daiteke jarrera aldaketa
hori? Oraindik eta gehiago Leku Ederren
aurka egiteko Azarauzako familien etorkizuna
eta sentimentuekin jokatzeraino iritsi denean?
Zer dago guztiaren atzean jakinik plan orokor
berriak Azarauzako eta gainontzeko arazo
juridikoak konponduko dituela jakinda?
“Gaur egungo PNVren
udal gobernuaren jarrera
eta juntarena ez al dira
berdinak?”
A!
Z!
Azpeitiaberria3

More Related Content

What's hot (7)

Anboto 505
Anboto 505Anboto 505
Anboto 505
 
Aralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - EtxebizitzaAralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
 
511 anboto
511 anboto511 anboto
511 anboto
 
Anboto 502
Anboto 502Anboto 502
Anboto 502
 
Anboto 510 internet
Anboto 510 internetAnboto 510 internet
Anboto 510 internet
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolari
 
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
 

Similar to Azpeitiaberria3

Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2xaneto
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2xaneto
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaARALAR Araba
 
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaUdal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaBusturia Aurrera
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1xaneto
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1xaneto
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1xaneto
 
Zorrotz Morrotz 83. 2023ko iraila
Zorrotz Morrotz 83. 2023ko irailaZorrotz Morrotz 83. 2023ko iraila
Zorrotz Morrotz 83. 2023ko irailaZorrotzMorrotz
 
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programaAralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programaARALAR Araba
 
Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1OarsoaldekoAEK
 
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012Portugaleteko Jeltzaleak
 
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi AurreraHauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi AurreraEntzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)ekonomistak
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaIrekia - EJGV
 

Similar to Azpeitiaberria3 (20)

Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
 
Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.
Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.
Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.
 
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaUdal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
 
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1
 
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
 
Zorrotz Morrotz 83. 2023ko iraila
Zorrotz Morrotz 83. 2023ko irailaZorrotz Morrotz 83. 2023ko iraila
Zorrotz Morrotz 83. 2023ko iraila
 
514 interneterako
514 interneterako514 interneterako
514 interneterako
 
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programaAralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
 
Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1
 
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
 
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi AurreraHauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
 
Anboto 509internet
Anboto 509internetAnboto 509internet
Anboto 509internet
 
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
 
515 interneterako
515 interneterako515 interneterako
515 interneterako
 

More from xaneto

parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamenaxaneto
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3xaneto
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamenaxaneto
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3xaneto
 
2012ko proiektua
2012ko proiektua2012ko proiektua
2012ko proiektuaxaneto
 
Linux2.1
Linux2.1Linux2.1
Linux2.1xaneto
 
Ubuntu galdetegia
Ubuntu galdetegiaUbuntu galdetegia
Ubuntu galdetegiaxaneto
 

More from xaneto (7)

parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamena
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamena
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
2012ko proiektua
2012ko proiektua2012ko proiektua
2012ko proiektua
 
Linux2.1
Linux2.1Linux2.1
Linux2.1
 
Ubuntu galdetegia
Ubuntu galdetegiaUbuntu galdetegia
Ubuntu galdetegia
 

Azpeitiaberria3

  • 1. Beste azpeitia bat posible da herri nahiak gauzatzeko oinarriak jarri ditu ezker abertzaleak 3
  • 2. 2 sarrera Urtebete pasa da Azpeitiko udalak plan orokor (arau) berria egiteko erabakia hartu zuenetik. Honela, herriak etorkizunean izango duen izaera, ordenazioa, bilakaera sozioekonomikoa...baldintzatuko duten erabakiak daude jokoan momentu honetan.Bide honetan ezker abertzaleak bere posizio politikoa definitua du gako nagusien inguruan, Corrugadoseko eremua lehenetsi eta Izarraitz Azkune eremua herri erabilerako ekipamentu eta berdegune bezala mantenduz. Ezker abertzaletik konbentziturik gaude herritarren gehiengoak ez duela loilolabide guztia etxez betetzea nahi. Konbentziturik gaude, herrian ekipamentuetarako eta berdegune izaera duen eremu bakarra babestearen alde dagoela herritarren gehiengoa. Konbentziturik gauden bezala, Corrugadoseko labearen lekualdatzea eta ondorioz Corrugados herrian mantentzeko apustua lehentasunezkoa izan behar duela. Aldiz, Izarraitzpe-Azkune eremua lehenetsi eta bertan ehundaka etxe egiteak labeen leku-aldatzea baldintzatu, atzeratzen lagundu eta 10-15 urtetarako proiektua kaxoian sartzeko arriskua indartzen duelakoan gaude. Bestelakoa da ordea PNVko junta eta EA alderdiak duten jarrera. Plan orokorraren abantzeari, PNVko juntak, EA alderdiak eta esklaba inguruko lur jabeek iradokizunak sartu dizkiote. Corrugadoseko labea lekualdatu eta hiritartzeko epeen inguruan zalantzak agertu eta gero, Izarraitz-Azkune eremua etxez betetzea lehenesten dute. Ez dira ez, huskeriak Azpeitiko herriak hartu behar dituen erabakiak. Herriaren etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak dira hartu behar ditugunak. Etorkizuneko belaunaldiei zer Azpeitia utziko diegun dago jokoan. Erabaki hauen garrantziaz jabeturik ulergaitza egiten zaigu herria eztabaida honetatik albo batera uztea. Ulergaitza egiten zaigun moduan eztabaidako gako nagusiak udaletik atera eta zenbait alderdi eta promotoreen bulegoetara mugatzea. Zergatik herriarekiko eta udalarekiko jarrera baztertzaile eta mesfidantza hori? Bide horretan udalak informazioa gardentasunez eman, eztabaida publikoa sustatu eta herritarren iritziak, nahiak eta beharrak aintzat hartzeko bitartekoak jartzeko lanean jarraituko dugu ezker abertzaletik. Beste Azpeitia bat behar dugulako. Beste Azpeitia bat posible delako. •Aldizkari hau, aurrez ateratako beste bi aldizkariren jarraipena da. Bitartean, urtebete honetan Udalak ez du eztabaida publikoa sustatu eta informazioa gardentasunez herriratzeko bitartekorik ipini. Orain, plan orokorrari lotutako elementu berriak daude. Eta aldizkari honen bidez, gaiaren inguruko infomazio eguneratua herriratu nahi dugu ezker abertzaletik. Informazio gehiago: www.azpeitiaeginez.com web orrian.
  • 3. 3 azken gertaerak EAren , PNVko juntako kideen eta esklabetako lur jabeen iradokizunak Eusko Alkartasuna Alderdiaren izenean izenpetua dagoen idatzia sartu dute udalean. Bertan, Izarraitz-Azkune eremua etxez betetzearen alde egiten dute. Corrugadoseko labeen leku-aldatzearen alde egiten badute ere, zalantzak agertzen dituzte epeen inguruan. Horrela, Izarraitz-Azkune gunea lehenesteko jarrera antzeman dugu hitzotan. Lur jabeak Esklabak inguruko lurren jabe direnek ere idatzia sartu dute udalean beren iradokizunak eginez. Ez da Eusko Alkartasuna eta PNVko juntako kideek modu pertsonalean sarturiko idatziaren berdina. Baina funtsean posizio politiko berdinaren aldeko jarrera agertzen da iradokizunean. PNVko juntako kideak EA alderdiak sartu duen idatziaren berdina da. PNVko juntako kideek, modu pertsonalean izenpetuta sartu dute idatzia udalean. Jakin beharko genuke, aipaturiko kideena edo eta Azpeitiko PNVren erabakia den bertan defendatzen dutena. Argitzeko dago, PNVko alkate eta udal gobernuaren posizioa gai honetan. 2009ko uztailean, ezker abertzalea, EA eta Aralarren botoei esker hartu zuen Azpeitiko udalak plan orokor berria egiteko erabakia. Arauek duten akatsa tarteko, arau guztiak (etxebeltzeko eta eremuez gain) baliogabetzeko arriskua zegoela aurrikusi genuen ezker abertzaletik. Honela lehenbailehen akatsak konpondu eta arazo juridikoak gaindituko zituen arau berriak egiteko prozedura martxan jarri genuen udaletik. Denborak arrazoia eman digu, izan ere 2010ean Euskadiko auzitegiak Azpeitiko arau guztiak (eremu guztiak) baliogabetu baititu aipatu akatsengatik. Baina arau (plan orokor) berria egiteak, eremu desberdinen izendapenak aldatzeko aukera ere eskaintzen du. Honela uda aurretik argitaratu zen Azpeitiko planeamenduko Plan orokorraren aurrerapena. Orain, iradokizunak jaso eta gero proiektu nagusiak definitzen hasteko garaia heldu da. Beste hainbat iradokizunen artean, EA alderdiak, PNVko juntako kideek (pertsonal mailan) eta esklaba inguruko lur jabeek iradokizunak aurkeztu dituzte.
  • 4. 4 •Corrugadoseko labeak herri gunetik atera eta herrian bertan eraberritzeko apustua aukera estrategikoa eta lehentasunezkoa da Azpeitiko herriarentzat. •Herritarrok urte luzeetan eduki dugun ametsa da. Gogoratzen aurreko hamarkadetan labeak zerua burni kolorez nola koloreztatzen zuen? Labea ateratzeak herriari arnasa ematen dio. Corrugadoseko labea eta bulegoak Badiolegira lekualdatuta eta Frantziskanetako eremua gehituz, zortzi hektarea (zortzi futbol zelai) erabilgarri geratzen dira herri erdian. Herriko erdigunetik gertuen dugun eremua dugu eta labea aterata eremu hori askatzeak herrian ditugun berdegune apurrak (Esklaba ingurua kasu) mantentzea ahalbideratzen du. Gainera alde zaharretik gertu egonik, alde zaharrak zentralitatea eta erreferentzia berreskuratuko luke, beronen biziberritze eta komertzio txikiari auspoa emanez. Herritar guztiok ondo baino hobeto dakigu hamarkada luzeetan herriko erdigunean horrelako industria bat egoteak ekarri dizkigun eragozpenak osasun zein ingurumen aldetik. Gaur egun hainbat neurri zuzentzaile hartuak badituzte ere eztabaidaezina da labearen lekualdatzeak herriari emango dion arnasa. •Ekonomia erreala-produktiboa da indartu behar duguna. Honekin batera,ikuspuntu ezkertiar batetik, aberastasunaren banaketa justuago bati erantzuten dion eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki behar dugu. Azpeitian bizi nahi dugu baina baita Azpeitian lan egin ere. Eta are gehiago krisi garaiotan. Gaur egun gero eta herritar gehiago dira herritik irten behar dutenak lan egitera, despidoak, EREak... Alegia, egiturazko lanpostuak sortzen dituzten ekonomia, formazio profesionala eta azpiegiturak bultzatu behar ditugu Azpeitian (industrian, nekazal munduan, zerbitzu sektorean,innobazio eta teknologi berrietan...). Bide honetan, Corrugadoseko labearen lekualdatzea sektore produktibo Corrugadoseko labeak herri g eta lehentas estrategikoa eta lehentasuna “Zortzi futbol zelai erabilgarri geratzen dira herri erdian”
  • 5. 5 garrantzitsua herrian mantendu eta etorkizuna bermatzeko erronka bat da. Horrek lehentasunez lantzea eskatzen dio Azpeitiko Udalari, aukerak aprobetxatzea eta indarrez bultzatzea. Proiektu handia den heinean zailtasunak gainditzeko jarrera da hartu beharrekoa eta ez eragozpenak ikustearena. •Adreiluaren eta espekulazioaren politikak porrot egin du eta beraz, ekonomiaren diseinuan eredu berriak jorratu behar dira. Azpeitian azken 15- 20 urtetan etxebizitza politika eredu-ekonomiko honi lotua izan da. Etxeak egin bezain pronto denak saltzen ziren prezio ikaragarrietan. Baina hau dena erori egin da. Gaur egun, etxeen salerosketak sekulako gainbehera izan du eta mundu guztia jakitun da azken hamarkadako boom eraikitzailea ez dugula berriro ezagutuko. Horren arabera, Plan Orokor berriak testuinguru honi erantzun behar dio. Alegia, betiko eskema zaharrak (etxeak eraiki eta eraiki) alboratu beharra dago. Honela, Izarraitzpe-Azkune eremua etxez betetzeak arazoak besterik ez ditu sortuko Corrugadoseko eremuan. Ez dago hainbeste etxe merkaturatzeko aukerarik datozen 10-15 urteotan. Etxebizitza merkatuaren egoera ikusita eta datozen urteetarako aurreikuspenak kontutan hartuta Izarraitzpe-Azkune eremuan ehundaka etxe egiteak labeen leku-aldatzea atzeratzen lagundu eta 10-15 urtetarako proiektua kaxoian sartzeko arriskua indartzen du. gunetik ateratzea estrategikoa sunezkoa da “Labearen lekualdatzea sektore produktiboa herrian mantendu eta etorkizuna bermatzeko erronka bat da” “Ez dago hainbeste etxe merkaturatzeko aukerarik ”
  • 6. 6 • Alde batetik herriko berdeguneak babestu beharra dago. Gipuzkoan eman den bilakaera urbanistikoari dagokionez, Azpeitikoa kasu berezia dugu. Bere garaian elizak eta batipat jesuitek zuten pisuagatik basilika eta santutegia Loiolan egoteak inguru hori guztia babestea ahalbideratu zuen. Horrela, gaurdaino altxor bat izan dugu Azpeitiarrok Loiola inguruan, eremu berde eta herriari arnasa ematen dion eremu bilakatu baita. Etxebeltz-Izarrakoetxeeneraikuntzetakoobrek sortu diguten inpaktua ikaragarria suertatzen ari zaigu. Inguru hori guztia urbanizatu eta etxe gehiago eraikitzeak (Esklaba ingurua, Azkune...) inpaktua biderkatzea baino ez du ekarriko. Finean Izarraitz-Azkune eremua etxez beteta Azpeitiko erdigunean berdegune bakar bat gabe geldituko ginateke betirako. Hori da etorkizuneko belaunladiei utziko genien herentzia. • Gainera eremu berdeekin osagarrituz herri interesek hala eskatzen badute orain edota etorkizuneko belaunaldiek, erabilera publikorako ekipamenduak egin daitezke bertan:hezkuntzakoak,gizartebeharretarako, aisialdirako guneak, parkeak, osasun etxeak.... Beraz, etorkizunean horrelako beharrei erantzuteko leku hau ez hipotekatzea garrantzitsua deritzogu. Izarraitzen magalean egoteak, berdegunea izatea eta industriarik ez egoteak... honek guztiak izaera eta ikusmolde bat ematen dio eremu honi. 1992. urtetik ekipamentu bezala kalifikatuta badago, herriak ekipamenduetarako eremu berriak behar dituelako izango da. Gaur edota etorkizunean. Etahoridaeremuhonekherrianbeteizanduen eta betetzen duen funtzioa. Ekipamendu izaera kentzea planteatzen ari denak zer proposatzen du? Herriak ez duela behar herri erabilerarako ekipamenduetarako lurrik etorkizunean? Eta baiezkoa bada non bestela? • Udalak 2008an egin zuen etxebizitza beharraren diagnostikoa. Diagnostikoan datu esanguratsu bat aurkitu dezakegu, izan ere, etxebizitza berri baten premia adierazten dutenak 389 familia baitziren 2008an. Alegia datu hau ikusita eta “Corrugados- frantziskanak” eremua hor edukita oraindik eta zentzugabeago bilakatzen da eremu gehiago etxeak eraikitzeko kalifikatzea. • PNVk 2007an egindako arauek akats bat dute. Aipatu arauek, ez daukate ikerketa ekonomiko finantzieroari dagokion dokumentua.Akats honetaz baliatuz sartu ditu Munok-Leku Ederrek helegiteak. Helegite hauek medio etorri dira Etxebeltz-Izarra eremua, Soreasu... baliogabetzeko epaia. Leku Ederrek sartu dituen helegite horiek guztiak hamaika eragozpen sortu dizkiete hainbat herritarrei (Etxebeltzen adibidez) eta Udalari. Helegite hauen atzean ordea, ez dago arauetan gaizki egin diren gauzak konpontzeko arrazoirik, bere gustuko ez diren erabakiak aldatzea baizik. “Esklabetako eremuari etxeak egiteko izaera ematen badiozue helegiteak kenduko ditut”.Helegiteen bidez sortu duen arazoarekin udal ordezkarien jarrera politikoa baldintzatu eta aldarazi nahi du. Plan orokor berriarekin arazo juridikoei konponbidea emango dionez, ez dago inolako justifikaziorik udalak libre eta burujabe nahi duen herri ordenazioa ez egiteko. Izarraitz-Azkune eremua berdegune eta herri erabilerako ekipamentuetarako izarraitz-azkune eremua “Berdegune bakar bat gabe geldituko ginateke , hori da etorkizuneko belaunladiei utziko genien herentzia” “1992. urtetik ekipamentu bezala kalifikatuta dago”
  • 7. 7 Zer aldatu da? 1992 urtetik jada, PNVk esklabatako eremuari ekipamenduetarako izendapena eman izan dio. 2007an PNVk onartu zituen arauetan ere etxeak egiteko Corrugados dagoen eremua lehenetsi behar zela argudiatu zuten jeltzaleek. Hona hitzez hitz 2006ko uztaileko udalbatzan arauen haserako onarpena emateko PNVk erabili zituen hitzak, Izarraitzen etxeak egitea alboratu eta corrugadosekoa justifikatzeko (ikus hemeroteka-Uztarria 2006/07/29) “Dozena erdi promotorak eskatu izan dute haiek dituzten lurrak izendapenez aldatzeko, baina lurjabe guztiek egindako eskaerei ezin zaie kasu egin” Bestalde loiolabiden bi aldetara etxebizitzak egitea eta Corrugadoseko aldaketa aztertu zituztela esan zuten. Horren baitan Etxebeltzen eta Corrugadosen etxeak egitea lehenetsi eta Izarraitzekoa alboratu zuten. Hona EAJren argumentazioa: “Hiru eremuak urbanizatzeak gehiegizko etxebizitza kopurua ematen du” eta beraien proposamenak izaera soziala zuela, Izarraitz kontuan hartu gabe ere herrian eraikiko ziren erdiak babestutako izaera zutelako. “Izarraitz eremua ekipamentuetarako mantentzeko egiten den proposamenarekin arauek izaera orekatua eta iraunkorra izango dute.Gureustezgureproposamenahoberako da, gure erizpideak iraunkortasunean oinarritutakoak dira” 2007an EAJk hau esaten zuela kontuan hartuta, galdera sinple bezain argia datorkigu burura. Zer aldatu da ba orain beraien jarrera politikoa aldatzeko? Edota gaur egungo PNVren udal gobernuaren jarrera eta juntarena ez dira berdinak? Bestalde PNVk juntako kideen izenean sartu du Izarraitzen etxeak egiteko iradokizuna.Kide horien artean dago Jesus Larrañaga “kinttela” PNVko datozen udal hauteskundeetako hau- tagaia. Ezaguna da kinttelak Leku Ederrekin urteetan eduki duen afera. Leku Ederrek Urola ikastola publikoko eraikin berria esklabetan egiteko aukera zapuztu zuenetik (Leku Ederrek aurre hartu eta esklabetako lurrak erosi baitzi- tuen etxeak egiteko asmoarekin) hamaika he- legite eta oztopo jarri ditu Leku Eder izorratze- ko. Helburu garbi batekin: ”Leku ederrek egin duena ikusita Esklabetan ez du etekin eko- nomikorik aterako”. Bide horretan Auzaraza eremuan Muno eraikitzen ari zen etxebizitzen aurka hainbat helegite jarri ditu hainbat lege hauste egin zituela jakinda. Honela, Auzara- za (Azauntze) eremuko bi bloketan banatuak dauden 72 etxebizitza legez kanpoko deklaratu zituen 2003an Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegi nagusiak, eta ondoren, 2007an, baita Auzitegi Gorenak ere. 2009an Kinttelak epai hauetan oinarrituz besteak beste, legez kanpo deklaratutako eraikuntzen eraistea agintzeko eskaria egin zion udalari. Leku Ederri kalte egin asmoz Auzarazan bizi diren 70 familiren etorkizuna tamaina horretan erabiltzeak… Orain ordea Kinttela bera da sinatzaileetako bat Izarraitzen etxeak egitea proposatzen duena eta kontuan hartuta Izarraitzen lurjabe eta promotore nagusia Leku Eder jarraitzen duela izaten, nola uler daiteke jarrera aldaketa hori? Oraindik eta gehiago Leku Ederren aurka egiteko Azarauzako familien etorkizuna eta sentimentuekin jokatzeraino iritsi denean? Zer dago guztiaren atzean jakinik plan orokor berriak Azarauzako eta gainontzeko arazo juridikoak konponduko dituela jakinda? “Gaur egungo PNVren udal gobernuaren jarrera eta juntarena ez al dira berdinak?” A! Z!