SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
Download to read offline
1
monografikoa
azpeitikoezkerabertzalea
azpeitia
b e r r i a
zer ari da pasatzen
EEttxxeebbeellttzz--IIzzaarrrraa eremuan?
“Zer ari da pasatzen Etxebeltzen-Izarra eremuan?”,
“Leku-Eder promotorea (Muno) zergatik ari da erre-
kurtsoak sartzen eremu horretan?”, “Eta
Auzarazako etxeetan zer ari da gertatzen?”,
“Finean, zer ari da pasatzen Loiolabiden?”
Egunero azpeitiarrok hitzetik hortzera darabilzkigun gal-
derak dira honakoak. Ez da gutxiagorako: herritar pilo
bati eragiten dioten eremuak dira, azken hilabeteotan
areagotu egin dira eurei dagozkien gatazkak, eta hainbat
mugimendu eman dira, bereziki eraikitzaileen eskutik.
Eta hori horrela gertatuta ere, isil-isilik dago EAJren Udal
Gobernua. Gertatutakoak gertatu, Udal Gobernua isilik
geratu da, ehunka herritar kaltetzen dituen kontuak dire-
la jakinda ere, isilik. Udal Gobernuaren ardura da eremu
horietan gertatzen diren berriak herritar orori, eta berezi-
ki inplikatuei (Etxebeltzeko etxejabeei) jakinaraztea, gar-
dentasuna baita alderdi bat zintzotasunez kudeatzen ari
denaren seinale nagusienetakoa.
Egoera honen aurrean, ezker abertzaleak hartu du
iniziatiba. Alde batetik, Etxebeltz-Izarra eremuko babes
ofizialeko etxea tokatu zaienekin bi aldiz batzartu gara,
egoeraren berri eman eta gure jarrera azaltzeko. Azpeitia
Lantzen bidez egin dira batzarrok, (bertako lehendakari
da Iñaki Errazkin). Etxe jabe horiek osatu duten batzor-
dearekin ere harreman iraunkorrak ditugu.
Eta bide honetan, herritarrei zor diegun informazio eta
gardentasunagatik, urrats berri bat ematea egoki ikusi
dugu, lur eremu horietan gertatzen ari denaren berri
emateko. Aldizkari honen helburua gatazka hauetan ger-
tatzen ari denaren berri ematea da, Loiolabideko gataz-
ka desberdinen argazki orokorra erakustea.
Badakigu gai korapilatsuak eta konplikatuak direla baina
ahalik eta modu ulerterrazenean azaltzen saiatuko gara.
sarrera
Zer dira arauak?
Herriko arauak herria fisikoki antolatzeko tresna nagusia dira. Arauek
esaten dute lur eremu desberdinetan zer egin daitekeen eta zer ez.
Adibidez, herriko arauek lur eremu zehatz bat industriarako dela esaten
badute, eremu horretan ezin da etxebizitzarik egin, eta hori aldatzeko,
herriko arauak aldatu beharko lirateke
Arau urbanistikoen arabera, herriko lurrek honako izaera ezberdina izan
dezakete:
•Industria lurrak: industria erabilerarako bideratutako lurrak.
•Landa lurrak. nekazaritzara bideratutako lurrak.
•Ekipamenduetarako lurrak: zerbitzu desberdinak emateko eremuak.
•Etxebizitzarako eremuak.
Arauak aldatzeko bi modu daude.
Arau berrikusketa edo plan orokor bat eginez. Herri guztia hartzen da
kontutan, eta 10 urtean behin dokumentu berri bat egiten da, hurrengo
urteetarako beharrak aurreikusiz eta horretarako beharrezko aldaketak
erabakiz.
Arauen aldaketa puntualak. Eremu zehatz bat bakarrik aldatu nahi dene-
an egiten da. Arauen berrikusketa oso bat egin zain egon ordez, aldake-
ta puntual bat egiten da eremu zehatz batetan. Hala egin zen, adibidez,
Etxebeltz-Izarra eremuan.
3
arau
urbanistikoak
Loiolabideko eremu guztian gertatzen ari denak
herriko arau urbanistikoekin du zerikusia.
Baina, ba al dakigu, zehazki, zer diren arau
horiek?
arauak
4
loiolabide eremua aipagai
Urte asko dira PNV Loiolabide aldera
begira hasi zela. Zehazki, 90. hamarka-
dan hasi ziren eremu horretan aldaketak
egiten Udalean gehiengo osoa zuten
orduan jeltzaleek, eta orduan hasten da
Loiolako hiribidea deitzen diogun eremu
guzti horren inguruko eztabaida.
Etxe sustatzaileen presiopean, 1992an
arau urbanistikoen berrazterketa egin
zen, eta eremu horri kalifikazioa alda-
tu zioten. Eremu hauek nekazal lurrak
izatetik urbanizagarri izatera pasatu
ziren, horien artean Loiolabide ere-
mua, Auzaraza eremua, Etxebeltz-
Izarra eremua, Izarraizpe eremua
(Esklabak) eta Azkune eremua.
Auzaraza, Etxebeltz-Izarra eta Azku-
neko eremuak etxebizitzak egiteko
eremu bezala izendatu zituzten, eta
Izarraizpe eremua, berriz, ekipamen-
duetarako.
1992tik hona Loiolabide eta Auzaraza
eremuak urbanizatu egin dira, Etxebeltz-
Izarra eremua garatzen ari da, eta
Izarraizpe eta Azkune bere horretan
daude oraindik.
1994 urtean, berriz, Maturana legea
delakoa onartu zuen Eusko Jaurlaritzak,
eta Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko
baldintza berriak ezarri ziren: erakitzen
ziren etxeen %20ak Babes Ofizialeko
Etxebizitzak izan behar zuten.
Loiolabide eta Auzaraza eremu urbano
(aurrez eraikitako lurzoruak) bezala kali-
fikatu zirenez ez zuten lege hau aplika-
tzeko derrigortasunik izan sustatzaileek,
eta beraz, eremu hauetan ez zen Babes
Ofizialeko Etxebizitzarik egin. Beste ere-
muak ordea urbanizagarriak (errekalifi-
katu berriak)ziren eta beraz eremu horie-
tan etxeen %65a babes ofizialekoak izan
behar zuten. Horrek eremu hauetako
garapenean eragin handia izango du.
Ezker Abertzaleak aspaldi finkatu zuen
eremu honen garapena nolakoa nahi
zuen, eta beti saiatu izan da
Loiolabideko eremua etxez ez betetzen.
Garapen orekatuaren bidean, ulertu izan
dugu eremu hau babestu beharrekoa
dela. Eta datozen belaunaldiek ere herri
ondoan dugun berdeguneaz gozatzeko
aukera izan behar dutela.
Baina ikusirik hainbat eremutan etxeak
egiteko urratsak ematen ari zirela, gutxie-
nez Babes Ofizialekoak ere bertan egin
behar zirela aldarrikatu genuen. Zergatik
hau? Orduko Udal Gobernuak, Jose Mari
Bastidaren gidaritzapean, eremu hone-
tan etxe libreak bakarrik egin nahi zitue-
lako. Babes Ofizialekoak berriz, beste
eremu batetara eramaten saiatu ziren,
90ko hamarkadan hasi zituen EAJk Loiolabiden etxeak egiteko asmoak..
historia
Bastidak BOE
guztiak San Migel
baguadan baztertu
nahi izan zituen
San Miguel baguadara hain zuzen, eta
horrek herria geografikoki ahalmen eko-
nomiko desberdina dutenen artean
banatuko lukeela uste dugu: babes ofi-
zialeko denak auzo berdinetan pilatuak
eta librekoak berriz Loiolabide luze eta
zabalean, besteekin nahastu gabe.
Saiakera hori atzera botatzeko, HBk erre-
kurtsoa jarri zuen Gipuzkoako Foru
Aldundian, azken erabakia bere esku
baitzegoen. Diputazioak atzera bota
zituen Bastidaren asmoak, eta ondorioz,
eremu horiek suspentsoan geratu ziren,
ordenazio egoki bat egin bitartean, ale-
gia libreak eta babestutakoak eremu ber-
dinetan egin bitartean.
Horrez gain, Etxebeltz-Izarrako eremuan
intentsitate baxuko urbanizatzea egin
nahi zuten, eremu osoan 120 etxebizitza
inguru eraikiz. Baina Diputazioak agindu
zuen etxeak egitekotan intentsitate altu-
ko izaera izan behar zutela, lurra egokia-
go aprobetxatzeko. Azkenean 320 etxebi-
zitzako proposamena onartu zen.
Esklabetako eremuko afera ere garai
horretakoa da. Karmelo Etxegari ikaste-
txeko zenbait gurasok eremu honetan
Eskola publiko berria eraikitzeko apustua
egin zuten, nahiz eta Instituto zaharreko
eremuan Hezkuntza Sailak lurrak eduki
ikastetxe berria egiteko. Karmelo
Etxegaraiko hainbat gurasorentzat,
ordea, Esklabetako lurrak hobeagoak
ziren ikastetxea egiteko. Eta Institutuko
lurrak Esklabetakoekin trukatzeko saia-
kera egin zuten. Esklabetako lurretan
eskola puplikoaren eraikin berria egiteko,
ordea, azaro bat sortu zen: lur horien
izaerak eskola egitea ahalbideratzen
bazuen ere (ekipamentuetarako kalifika-
zioa zuten) lur horien jabetza pribatua
zen, esklabetako monjena hain zuzen.
Horren aurrean, Instituto zaharraren
terrenoaren balioarekin ( lurrak salduta,
etxeak eginda...) monjei Esklabetako
lurrak erostea pentsatu zuten. Horretan
zebiltzala ordea, Leku Eder promotora
(Muno) sartu zen tartean, eta monjei
erosi zizkien Esklabetako lurrak, jakin
bazekielako lur horien atzetik zebiltzala
gurasoak. Honela, orain eskola
Esklabetan egiteko Leku-Ederrekin ados-
tasunera iritsi beharra zeukaten.
5
Hasieran Etxebeltz-Izarran 120 etxebizitza soilik egitekoak ziren.
6
Baina Luziano Soraluze “Muno”k zer
nahi zuen? Esklabetako lurrak Insitutuko
lurrekin trukatu eta bertan etxeak egiteko
kalifikazioa lortzea. Eta halaxe proposatu
zien gurasoei eta baita Udalari ere,
honek Hezkuntza Saila konbentzitu
zezan trukea egiteko. Leku-Ederren oper-
azio honetan uneoro Jose Mari
Bastidaren laguntza izan zuen.
Baina operazioak porrot egin zuen.
Hainbat guraso atzera egiten hasi ziren,
joko horretan sartu baino hobe izango
zelako Institutoko lurretan bertan egitea
ikastetxe berria, eta azkenean Hezkuntza
Sailak erabaki zuen eskola publiko berria
Institutuko lurretan bertan egitea, gaur
egun eginda dagoen tokian, hain juxtu.
Ondorioz, Muno etxeak egiteko baimenik
gabeko Esklabetako lurrekin geratu zen,
bere helburua lortu gabe.
Hortik aurrera “Muno”ren jokabidea
aldatu egin zen. Iada Institutuko lurrak
ezin zituenez bereganatu (eskola publiko
berria bertan egingo delako) bere helbu-
rua Esklabetako lurren ekipamentu kali-
fikazioa aldatu eta bertan etxeak egiteko
baimena lortzea izango da hemendik
aurrera.
Karmelo Etxegaraiko hainbat guraso
Munok egindako operazioarekin asko
haserretu ziren, eta bere kontrako bidea
zabaltzea erabaki zuten. Jesús
Larrañaga “Kinttela” PNVko kide eta
garai hartan zinegotzia zena buru hartu-
ta, hiru pertsonek jarri zuen errekurtsoa
Auzaraza eremuan Muno eraikitzen ari
zen etxebizitzen aurka. Jakinaren gaine-
an zeuden Auzarazako eremuan Udalak
1992ko arauetan ezartzen ziren hainbat
baldintza aldatu zituela, eta lan horiek
legez kanpokoak zirela. Honekin Udal
gobernua (Jose Mari Bastida) eta Muno
bera presionatu nahi zituzten, helburu
garbi batekin: Munok Esklabetako ere-
muan zituen lurrak hartu zituen moduan
uztea, monjekin egin berri zuen opera-
zioan atzera eginez.
Munok, berriz, operazioa bertan
behera gelditu zitzaiola ikusita, hel-
buru berri bati heldu zion:
Esklabetako eremuan bertan etxebi-
Karmelo Etxegaraiko
zenbait gurasok
Munoren kontrako
bidea hartu zuten
Udalari presio egiteko jarri zituen Munok hainbat errekurtso Etxebeltz-Izarra eremuko proiektuaren kontra.
7
zitzak egitearena. Horretarako,
ordea, eremu horren kalifikazioa
aldatu egin behar zen.
2003an Udal hauteskundeak egin ziren,
oso egoera berezian: Estatu espainiarrak
ezker abertzalearen aurka hasitako
ofentsiban, ilegalizazioa Azpeitiraino ere
iritsi zen. Ezker abertzaleak HABEA herri
plataforma martxan jarri zuen, eta 2.000
herritar baino gehiagoren babesa lortu
zuen. Boto horien arabera, 4 ordezkari
zegozkion ezker abertzaleari Udalean,
baina 4 zinegotzi horien lekua PNV, EA,
PSOE eta PPk hartu zuten. Ezker aber-
tzalearen kontrako bazterketa politikoa
ezarri zuten aipatu alderdiek, eta PNV
Udalean gehiengo absolutuarekin geldi-
tu zen. Egoera hau baliatuz, PNVko alka-
te berri Julian Eizmendik arauen errebi-
sio berri bati ekin zion.
Arauen errebisio berri horren haseran (
abantzea delakoan ) Esklabetako ere-
muaren kalifikazio aldaketa aurreikusten
zen: lehendik zuen ekipamentu izaera
alde batera utzi eta etxeak egiteko auke-
ra emanez. Hasera horretan 450 etxebi-
zitza egitea proposatu zen.
Baina handik pixka batera, Esklabetako
eremuaren inguruko jarrera aldatu zuen
PNVren udal gobernuak, eta berriro
lehengo jarrerara itzuli zen, nahiz eta
bere gobernu kidea zen EA alderdia ez
egon horrekin ados. Baina PNVk
gehiengo absolutua zuen, eta Eskla-beta-
ko eremua berriro ere ekipamenduetara-
ko ahalbideratu zuen.
Ondorioz, Luziano Soraluze “Muno”
berriro ere han etxeak egiteko aukerarik
gabe gelditu zen, eta Udalari nondik
presio egin aztertzen hasi zen. Azke-
nean honako erabakia hartu zuen:
Udalak arauen inguruan hartzen dituen
erabaki guztiak errekurritzeari ekin zion,
batik bat Etxebeltz-Izarra eremuko era-
bakiak.
Afera guzti horien ondorioz, eta
errekurtso guzti horiek direla
medio, Loiolabiden bi epai garran-
tzitsu gelditu ziren: Auzaraza ere-
mukoa alde batetik, eta Etxebeltz-
Izarrakoa bestetik. Auzaraza eremu-
ko etxebizitzak legez kanpo gelditu
ziren eta Etxebeltz-Izarrako eremua,
berriz, baliogabe.
Eizmendik Munoren
asmoak oztopatu
zituen berriro ere Loiolabiden bi epai garrantzitsu daude: Etxebeltz-Izarra eremukoa eta Auzarazakoa.
8
EEttxxeebbeellttzz--iizzaarrrraa eremua
gaur egun
Etxebeltz-Izarrako eremuan 320 etxebizi-
tza egiten ari dira, horietarik 208 babes
ofizialekoak. 208 BOE horietatik 154
dagoeneko zozketatuta daude, eta beste
54 zozketatzeko zain daude. Iazko
(2008) abenduan eremu hori baliogabe
deklaratu zuen Euskadiko Auzitegi
Gorenak, Udalak eta Foru Aldundiak iker-
keta ekonomiko-finantzarioa landu gabe
onartu zutelako aipatu eremuko arau
aldaketa. Epai hori Leku Ederren (Muno)
errekurtsoen ondorio izan da, Etxebeltz-
Izarran Udalak hartutako erabaki guztiak
errekurrituta baititu etxe sustatzaileak.
Errekurtso guzti horiek Udalaren jarrera
aldatzeko asmoarekin eginda daude,
hain zuzen ere Esklabetako eremuaren
kalifikazio aldaketa lortu asmoz.
Munoren estrategia da hainbat eremu gel-
diaraztea (Etxebeltz-Izarra kasu), eta horie-
tan arazoak sortzea, gero, Udalari presio egi-
teko modua izateko: Esklabetako eremua
kalifikazioz aldatzen badu errekurtso horiek
erretiratu egingo dituela esanez.
Baina Udalak horren aurrean hartutako
bidea beste bat izan da: epaia Auzitegi
Gorenean errekurritu du, eta arauen berri-
kuspen berri bat abian jarri du, arazoa
konpontzeko. Erabakiak hartuta daude,
eta beraz, konponbidea martxan dago.
Udara ondoren, ordea, beste arazo bat
sortu da. Uztailean Udalak, ezker aber-
tzalea, EA eta Aralarren aldeko botoekin,
arauen plan orokor berri bat egitea onar-
tu eta gero, Etxebeltz-Izarrako babes ofi-
zialeko etxeen dinamikarekin aurrera
egin behar zela garbi ikusi zen. Horrela,
irailean finantza erakundeekin hitz egin
zen, etxe hauen kontratazioak egiteko
kredituak emateko arazorik jarri ez zeza-
ten. Finantza erakundeekin adostasuna
iritsi ondoren, 154 etxeen kontratazioak
etxebeltz-izarra eremua
Obrak geldituta presio egin nahi dute Etxebeltz-Izarrako etxe sustatzaileek.
9
egin eta falta diren 54 etxebizitzen zozke-
tak egitea erabaki zen, eta baita herrian
dauden gainontzeko etxeen zozketak egi-
tea ere (tasatuak, alokairukoak...).
Baina horretan ari ginela, Etxebeltz-
Izarrako promotoreen idatzia jaso
genuen, hain zuzen Amenabar, Altuna
y Uria eta Urbialde enpresena. Idatzi
horretan babes ofizialeko etxebizitzen
obrak geldi-tzea erabaki dutela esan
ziguten eta ondoren izandako harre-
manetan kontratazioak egiteari uko
egiten diotela. Kontratazioak egin eta
obrak berriro martxan jartzeko
Udalari hainbat eskari egin dizkiote,
tartean babes ofizialeko etxeen pre-
zioak igotzekoa.
Promotoreek nahi dute bere garaian
etxe hauek egiteko adostutako baldin-
tza ekonomikoak aldatzea, beraiek
gastu gutxiago egin eta irabazi gehiago
ateratzeko, horretarako, xantaia argia
eginez: “Udalak nahi ditudan hobe-
kuntza ekonomikoak (azkenean diru
kopuru batez hitz egiten ari gara) ez
badizkit ematen, nik ez ditut etxeak
eraikiko”. Hori babes ofizialeko etxee-
kin bakarrik gertatzen da, komeni zaiz-
kien etxe libreak bukatzeko presaka ari
baitira.
Udaletik erantzun zaie baldintza eko-
nomiko horiek Udala eta promotore-
en artean adostutakoak izan zirela,
alegia bi aldeen adostasunarekin.
Beraien eran-tzuna izan da orain ez
daudela ados baldintza horiekin,
208 familien etorkizuna arriskuan
jartzeko batere arazorik gabe. Hori
da momentu honetan Etxebeltz-
Izarra eremuan dagoen arazo nagu-
sia, arazo legalak konponbidean
jarrita baitaude.
Besteak beste
BOEn prezioak
igotzeko eskatu
dute etxe
promotoreek
BOEk gelditu egin dituzte, baina libreko etxebizitzak lehenbailehen amaitzeko lanean gogor ari dira promotoreak.
AAuuzzaarraazzaa
eremua
gaur egun
Auzaraza (Azauntze) eremuko bi bloke-
tan banatuak dauden 72 etxebizitza
legez kanpoko deklaratu zituen 2003an
Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegi
nagusiak, eta ondoren, 2007an, baita
Auzitegi Gorenak ere.
Karmelo Etxegarai ikastetxeko hainbat
gurasok Leku Eder (Munok) Esklabetan
egin nahi zuen operazioa atzera botatze-
ko etxe hauek erabiltzea erabaki zuten.
Izan ere, bazekiten Udalak hainbat alda-
keta egin zituela eremu horretan: adibi-
dez, etxeak arauetan jasotzen zena
baino atzerago egitea erabaki zuen, eta
horretarako arauak aldatu beharrean,
xehetasunezko azterlana aldatzea eraba-
ki zuen Jose Mari Bastidaren Udalak.
Aldaketa hori legez kanpokoa izan ziteke-
ela jakinda, auzi-eskea jartzea erabaki
zuten Karmelo Etxegaraiko gurasoek, eta
epaitegiek arrazoi eman zieten.
Bitarte guzti horretan, ordea, Hezkuntza
sailak Institutuko lurretan egin zuen ikas-
tetxe berria, eta Esklabetan egiteko auke-
ra bertan behera gelditu da. Gaur egun,
ikastetxe berria bukatua eta martxan
dago Institutuko zaharreko lurretan,
beraz, auzi-eskea sartu zuteneko helbu-
rua ezin da gauzatu. Hala ere, aurrera
jarraitzea erabaki zuten aipatu gurasoek,
Munoren eta Udalaren aldetik zerbait
lortu asmoz. Horregatik, Udalak eremu
hau legalizatzeko egin dituen saiakera
guztien aurka egin dute.
2009 urtean Udalak, Julian Eizmendi
berriro alkate dela, etxe hauei lizentzia
berriak ematea erabaki du, legalizatzeko
helburuarekin. Horren aurrean Karmelo
Etxegaraiko guraso horiek etxeak botatze-
ko eskaria egin diote epaitegiari, bere
garaian ilegal deklaratu zituenez, epaia
gauzatzeko eskatuz. Beraien eskaria
honakoa izan da:
•Azpeitiko Udalari agintzea legez kanpo
deklaratutako eraikuntzen eraistea.
Subsidiarioki, epaitegiak erabaki hori
exekuta ezina dela ulertuko balu, exeku-
zio partzial bat burutzea honako erabaki
hauekin:
•Azpeitiko Udalari agintzea etxebizitza
erabilerarako dauden etxabe eta estalki
guztien barruko eraisketa.
•Azpeitiko Udalari agintzea Esklabetako
eremuari begira dauden balkoien erais-
keta.
•Azpeitiko Udalari agintzea Ezkerretegi
erreka berriro azalaraztea, gainean erai-
kuntzarik ez dagoen lekuetan.
Salatuek, hau da Azpeitiko Udalak, sala-
keta jarri zutenei abokatu, prokuradore
eta peritoen gastuak ordaintzeko.
•Azpeitiko Udalak etxe horiek ez botatze-
ak sortuko lukeen aurrezkiaren diru kan-
titate berdina Azpeitiko udalerrian jardue-
ra urbanistikoak burutzera bideratzea.
Zein jarduera urbanistiko burutu erabaki-
tzeko salaketa jarri zuten guraso hauek
proposamenak luzatuko dizkiete Udalari,
eta berau ez balitz ados egongo, azkene-
an epaile batzuek erabakiko lukete.
Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak
baina Munori kalte egin asmoz Udala eta
Auzarazako bizilagunak tamaina horre-
tan erabiltzeak izugarrizko ondorio larriak
izan ditzazke. Eremu honetan bi gauza
gerta daitezke, edo Udalak eremu hau
legalizatzea lortzen du, edo epaileek era-
bakiko dute epai hau nola exekutatu.
auzaraza eremua
Aferan esku hartu zuten Karmelo Etxegaraiko gurasoek etxeak eraisteko eskatu diote epaileari.
10
11
EEsskkllaabbaa
eremua
gaur egun
Esklabetako eremua (Izarraizpe) ekipa-
mendu komunitarioetarako izendatua
dago gaur egun, 1992az geroztik. Bitarte
horretan, Leku Ederrek (Muno)
Esklabetako monjek zituzten lur eta erai-
kuntzak erosi zituen operazio urbanistiko
bat burutu asmoz. Baina ez zuen bere
helburua lortu, eta azken urteotan beste
saiakera bat egin nahi izan du:
Esklabetako eremuaren kalifikazio alda-
keta lortzea, etxebizitza berriak egin ahal
izateko.
2004an, arauen berrikuspena abiatu
zenean, ondo bidean jarri zuen bere
asmoa: PNV-EA alderdiek osatzen zuten
Udal Gobernuak eremu horren kalifika-
zio aldaketa proposatu zuten lehen
dokumentuan. Gutxi iraun zuen,
Munoren pozak, ordea. Izan ere handik
gutxira PNVk jarrera aldatu zuen, eta
berriro ekipamenduetarako kalifikatu
zuen eremu hori. PNVk Udalean
gehiengo absolutua zuenez, beraien
esku zegoen erabakia, eta halaxe egin
zuten arauen behin betiko onarpenean.
Jarrera aldaketa justifikatzeko
Martxieleneko eremuaren aldaketa
aipatu zuten: Martxieleneko labeak
Lasaora leku aldatzen direnean eremu
hori libre geldituko da, eta herri erdian
urbanizazio berri bat egiteko aukera
izango da.
Luziano Soraluze “Muno”k ez zuen hori
onartu nahi, eta Udalak arauen inguruan
hartutako erabaki guztiak errekurritu
ditu, horien artean Etxebeltz-Izarrako ere-
muari dagozkionak. Bere helburua
Udala presionatuz Esklabetako eremuan
kalifikazio aldaketa lortzea da, bere
garaian egin nahi izan zuen operazioa
burutzeko.
Gaur egun, Munok 652 etxebizitza
egin nahi ditu eremu horretan. Udalak
eremu honetan 652 etxebizitza berri
egiteko aukera emango balio, prest
egongo litzateke Udalari sartu dizkion
salaketa guztiak erretiratzeko. Hori da
bere proposamena eta bere jokoa,
salaketa horien bitartez Udalaren era-
bakiak baldintza tzea, horretarako
ehunka herritar kalte tzen dituela jakin-
da ere.
esklabetako eremua
652 etxebizitza egin nahi ditu Munok Esklabetako eremuan.
Kalifikazioa
aldatzeko presio
gisa jarri ditu
errekurtsoak
Leku-Ederrek
azpeitikoezkerabertzalea
azpeitia
b e r r i a
azpeitikoezkerabertzalea
azpeitia
b e r r i a
• Azken 30 urtetan PNVk Udaletik egindako politika herrita-
rren beharrak baztertu eta enpresaburuen nahiak asetzera
mugatu da.
• Azpeitia eraikuntzako enpresaburen interes ekonomikoen
zerbitzura eraikitako herria izan da, enpresaburuon diru gose-
ak ez du mugarik ezagutzen.
• 90. hamarkadan negozio senak bultzatuta hasi zen PNV
Loiolabidera begira eta gaur da eguna oraindik ere Azpeitiko
herria azpijoko horien ondorioak sufritzen ari dena.
• Egoera hau gainditzeko ezinbestekoa da herritarren beharre-
tan oinarrituko den politika bat egiten hastea, Udaleko bitarte-
koak herritarren zerbitzura ipiniz.
• Ezker abertzalea politika eraginkorrak bultzatuko ditu gataz-
ka urbanistikoak gainditzeko. Herritarren beharrak eta parte-
hartzea oinarri, ez dugu promotoreen xantaiarik onartuko.
Aferaren
gakoak

More Related Content

Viewers also liked

Webquest proteinas
Webquest proteinasWebquest proteinas
Webquest proteinasEscuela
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareakiruneamara
 
La pizarra digital
La pizarra digitalLa pizarra digital
La pizarra digitalCristima
 
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanezFerran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanezemun10
 
lan monografikoa 5.gaia
lan monografikoa 5.gaialan monografikoa 5.gaia
lan monografikoa 5.gaiairati03
 
Como entrar na Ciao Telecom Csn Social Network Cadastre-se e seja bem vindo ...
Como entrar na Ciao Telecom Csn Social Network  Cadastre-se e seja bem vindo ...Como entrar na Ciao Telecom Csn Social Network  Cadastre-se e seja bem vindo ...
Como entrar na Ciao Telecom Csn Social Network Cadastre-se e seja bem vindo ...CiaoTelecom CsnSocialNetwork
 
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Ginekologia-zerbitzua
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Ginekologia-zerbitzuaEusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Ginekologia-zerbitzua
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Ginekologia-zerbitzuaEntzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Pizarra Digital Y Web Quest
 Pizarra Digital Y Web Quest Pizarra Digital Y Web Quest
Pizarra Digital Y Web Questguested7395
 
Proyecto #3 web 2.0 jennifer
Proyecto #3 web 2.0 jenniferProyecto #3 web 2.0 jennifer
Proyecto #3 web 2.0 jenniferjencotomadrigal
 
Hezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeakHezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeaknlaita
 
cuentas de la crisis
cuentas de la crisiscuentas de la crisis
cuentas de la crisisdeborabarest
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaE-idazkaritza
 
Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013ekthuhezi
 

Viewers also liked (20)

Webquest proteinas
Webquest proteinasWebquest proteinas
Webquest proteinas
 
Zubi fantastikoa
Zubi fantastikoa Zubi fantastikoa
Zubi fantastikoa
 
UDAL AURREKONTUAK. 2013
UDAL AURREKONTUAK. 2013UDAL AURREKONTUAK. 2013
UDAL AURREKONTUAK. 2013
 
Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
Gizarte sareak
Gizarte sareakGizarte sareak
Gizarte sareak
 
145_gure gosaria.ppt
145_gure gosaria.ppt145_gure gosaria.ppt
145_gure gosaria.ppt
 
La pizarra digital
La pizarra digitalLa pizarra digital
La pizarra digital
 
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanezFerran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
 
lan monografikoa 5.gaia
lan monografikoa 5.gaialan monografikoa 5.gaia
lan monografikoa 5.gaia
 
Cloenda mart xxi 2011
Cloenda mart xxi 2011Cloenda mart xxi 2011
Cloenda mart xxi 2011
 
Como entrar na Ciao Telecom Csn Social Network Cadastre-se e seja bem vindo ...
Como entrar na Ciao Telecom Csn Social Network  Cadastre-se e seja bem vindo ...Como entrar na Ciao Telecom Csn Social Network  Cadastre-se e seja bem vindo ...
Como entrar na Ciao Telecom Csn Social Network Cadastre-se e seja bem vindo ...
 
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Ginekologia-zerbitzua
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Ginekologia-zerbitzuaEusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Ginekologia-zerbitzua
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Ginekologia-zerbitzua
 
Zirriborroa
ZirriborroaZirriborroa
Zirriborroa
 
web 2.0
web 2.0web 2.0
web 2.0
 
Pizarra Digital Y Web Quest
 Pizarra Digital Y Web Quest Pizarra Digital Y Web Quest
Pizarra Digital Y Web Quest
 
Proyecto #3 web 2.0 jennifer
Proyecto #3 web 2.0 jenniferProyecto #3 web 2.0 jennifer
Proyecto #3 web 2.0 jennifer
 
Hezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeakHezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeak
 
cuentas de la crisis
cuentas de la crisiscuentas de la crisis
cuentas de la crisis
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektua
 
Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013
 

More from xaneto

Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3xaneto
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2xaneto
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1xaneto
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamenaxaneto
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3xaneto
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2xaneto
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1xaneto
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamenaxaneto
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2xaneto
 
2012ko proiektua
2012ko proiektua2012ko proiektua
2012ko proiektuaxaneto
 
Linux2.1
Linux2.1Linux2.1
Linux2.1xaneto
 
Ubuntu galdetegia
Ubuntu galdetegiaUbuntu galdetegia
Ubuntu galdetegiaxaneto
 

More from xaneto (12)

Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamena
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1
 
parkeproposamena
parkeproposamenaparkeproposamena
parkeproposamena
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2
 
2012ko proiektua
2012ko proiektua2012ko proiektua
2012ko proiektua
 
Linux2.1
Linux2.1Linux2.1
Linux2.1
 
Ubuntu galdetegia
Ubuntu galdetegiaUbuntu galdetegia
Ubuntu galdetegia
 

Azpeitiaberria1

  • 1. 1 monografikoa azpeitikoezkerabertzalea azpeitia b e r r i a zer ari da pasatzen EEttxxeebbeellttzz--IIzzaarrrraa eremuan?
  • 2. “Zer ari da pasatzen Etxebeltzen-Izarra eremuan?”, “Leku-Eder promotorea (Muno) zergatik ari da erre- kurtsoak sartzen eremu horretan?”, “Eta Auzarazako etxeetan zer ari da gertatzen?”, “Finean, zer ari da pasatzen Loiolabiden?” Egunero azpeitiarrok hitzetik hortzera darabilzkigun gal- derak dira honakoak. Ez da gutxiagorako: herritar pilo bati eragiten dioten eremuak dira, azken hilabeteotan areagotu egin dira eurei dagozkien gatazkak, eta hainbat mugimendu eman dira, bereziki eraikitzaileen eskutik. Eta hori horrela gertatuta ere, isil-isilik dago EAJren Udal Gobernua. Gertatutakoak gertatu, Udal Gobernua isilik geratu da, ehunka herritar kaltetzen dituen kontuak dire- la jakinda ere, isilik. Udal Gobernuaren ardura da eremu horietan gertatzen diren berriak herritar orori, eta berezi- ki inplikatuei (Etxebeltzeko etxejabeei) jakinaraztea, gar- dentasuna baita alderdi bat zintzotasunez kudeatzen ari denaren seinale nagusienetakoa. Egoera honen aurrean, ezker abertzaleak hartu du iniziatiba. Alde batetik, Etxebeltz-Izarra eremuko babes ofizialeko etxea tokatu zaienekin bi aldiz batzartu gara, egoeraren berri eman eta gure jarrera azaltzeko. Azpeitia Lantzen bidez egin dira batzarrok, (bertako lehendakari da Iñaki Errazkin). Etxe jabe horiek osatu duten batzor- dearekin ere harreman iraunkorrak ditugu. Eta bide honetan, herritarrei zor diegun informazio eta gardentasunagatik, urrats berri bat ematea egoki ikusi dugu, lur eremu horietan gertatzen ari denaren berri emateko. Aldizkari honen helburua gatazka hauetan ger- tatzen ari denaren berri ematea da, Loiolabideko gataz- ka desberdinen argazki orokorra erakustea. Badakigu gai korapilatsuak eta konplikatuak direla baina ahalik eta modu ulerterrazenean azaltzen saiatuko gara. sarrera
  • 3. Zer dira arauak? Herriko arauak herria fisikoki antolatzeko tresna nagusia dira. Arauek esaten dute lur eremu desberdinetan zer egin daitekeen eta zer ez. Adibidez, herriko arauek lur eremu zehatz bat industriarako dela esaten badute, eremu horretan ezin da etxebizitzarik egin, eta hori aldatzeko, herriko arauak aldatu beharko lirateke Arau urbanistikoen arabera, herriko lurrek honako izaera ezberdina izan dezakete: •Industria lurrak: industria erabilerarako bideratutako lurrak. •Landa lurrak. nekazaritzara bideratutako lurrak. •Ekipamenduetarako lurrak: zerbitzu desberdinak emateko eremuak. •Etxebizitzarako eremuak. Arauak aldatzeko bi modu daude. Arau berrikusketa edo plan orokor bat eginez. Herri guztia hartzen da kontutan, eta 10 urtean behin dokumentu berri bat egiten da, hurrengo urteetarako beharrak aurreikusiz eta horretarako beharrezko aldaketak erabakiz. Arauen aldaketa puntualak. Eremu zehatz bat bakarrik aldatu nahi dene- an egiten da. Arauen berrikusketa oso bat egin zain egon ordez, aldake- ta puntual bat egiten da eremu zehatz batetan. Hala egin zen, adibidez, Etxebeltz-Izarra eremuan. 3 arau urbanistikoak Loiolabideko eremu guztian gertatzen ari denak herriko arau urbanistikoekin du zerikusia. Baina, ba al dakigu, zehazki, zer diren arau horiek? arauak
  • 4. 4 loiolabide eremua aipagai Urte asko dira PNV Loiolabide aldera begira hasi zela. Zehazki, 90. hamarka- dan hasi ziren eremu horretan aldaketak egiten Udalean gehiengo osoa zuten orduan jeltzaleek, eta orduan hasten da Loiolako hiribidea deitzen diogun eremu guzti horren inguruko eztabaida. Etxe sustatzaileen presiopean, 1992an arau urbanistikoen berrazterketa egin zen, eta eremu horri kalifikazioa alda- tu zioten. Eremu hauek nekazal lurrak izatetik urbanizagarri izatera pasatu ziren, horien artean Loiolabide ere- mua, Auzaraza eremua, Etxebeltz- Izarra eremua, Izarraizpe eremua (Esklabak) eta Azkune eremua. Auzaraza, Etxebeltz-Izarra eta Azku- neko eremuak etxebizitzak egiteko eremu bezala izendatu zituzten, eta Izarraizpe eremua, berriz, ekipamen- duetarako. 1992tik hona Loiolabide eta Auzaraza eremuak urbanizatu egin dira, Etxebeltz- Izarra eremua garatzen ari da, eta Izarraizpe eta Azkune bere horretan daude oraindik. 1994 urtean, berriz, Maturana legea delakoa onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko baldintza berriak ezarri ziren: erakitzen ziren etxeen %20ak Babes Ofizialeko Etxebizitzak izan behar zuten. Loiolabide eta Auzaraza eremu urbano (aurrez eraikitako lurzoruak) bezala kali- fikatu zirenez ez zuten lege hau aplika- tzeko derrigortasunik izan sustatzaileek, eta beraz, eremu hauetan ez zen Babes Ofizialeko Etxebizitzarik egin. Beste ere- muak ordea urbanizagarriak (errekalifi- katu berriak)ziren eta beraz eremu horie- tan etxeen %65a babes ofizialekoak izan behar zuten. Horrek eremu hauetako garapenean eragin handia izango du. Ezker Abertzaleak aspaldi finkatu zuen eremu honen garapena nolakoa nahi zuen, eta beti saiatu izan da Loiolabideko eremua etxez ez betetzen. Garapen orekatuaren bidean, ulertu izan dugu eremu hau babestu beharrekoa dela. Eta datozen belaunaldiek ere herri ondoan dugun berdeguneaz gozatzeko aukera izan behar dutela. Baina ikusirik hainbat eremutan etxeak egiteko urratsak ematen ari zirela, gutxie- nez Babes Ofizialekoak ere bertan egin behar zirela aldarrikatu genuen. Zergatik hau? Orduko Udal Gobernuak, Jose Mari Bastidaren gidaritzapean, eremu hone- tan etxe libreak bakarrik egin nahi zitue- lako. Babes Ofizialekoak berriz, beste eremu batetara eramaten saiatu ziren, 90ko hamarkadan hasi zituen EAJk Loiolabiden etxeak egiteko asmoak.. historia
  • 5. Bastidak BOE guztiak San Migel baguadan baztertu nahi izan zituen San Miguel baguadara hain zuzen, eta horrek herria geografikoki ahalmen eko- nomiko desberdina dutenen artean banatuko lukeela uste dugu: babes ofi- zialeko denak auzo berdinetan pilatuak eta librekoak berriz Loiolabide luze eta zabalean, besteekin nahastu gabe. Saiakera hori atzera botatzeko, HBk erre- kurtsoa jarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundian, azken erabakia bere esku baitzegoen. Diputazioak atzera bota zituen Bastidaren asmoak, eta ondorioz, eremu horiek suspentsoan geratu ziren, ordenazio egoki bat egin bitartean, ale- gia libreak eta babestutakoak eremu ber- dinetan egin bitartean. Horrez gain, Etxebeltz-Izarrako eremuan intentsitate baxuko urbanizatzea egin nahi zuten, eremu osoan 120 etxebizitza inguru eraikiz. Baina Diputazioak agindu zuen etxeak egitekotan intentsitate altu- ko izaera izan behar zutela, lurra egokia- go aprobetxatzeko. Azkenean 320 etxebi- zitzako proposamena onartu zen. Esklabetako eremuko afera ere garai horretakoa da. Karmelo Etxegari ikaste- txeko zenbait gurasok eremu honetan Eskola publiko berria eraikitzeko apustua egin zuten, nahiz eta Instituto zaharreko eremuan Hezkuntza Sailak lurrak eduki ikastetxe berria egiteko. Karmelo Etxegaraiko hainbat gurasorentzat, ordea, Esklabetako lurrak hobeagoak ziren ikastetxea egiteko. Eta Institutuko lurrak Esklabetakoekin trukatzeko saia- kera egin zuten. Esklabetako lurretan eskola puplikoaren eraikin berria egiteko, ordea, azaro bat sortu zen: lur horien izaerak eskola egitea ahalbideratzen bazuen ere (ekipamentuetarako kalifika- zioa zuten) lur horien jabetza pribatua zen, esklabetako monjena hain zuzen. Horren aurrean, Instituto zaharraren terrenoaren balioarekin ( lurrak salduta, etxeak eginda...) monjei Esklabetako lurrak erostea pentsatu zuten. Horretan zebiltzala ordea, Leku Eder promotora (Muno) sartu zen tartean, eta monjei erosi zizkien Esklabetako lurrak, jakin bazekielako lur horien atzetik zebiltzala gurasoak. Honela, orain eskola Esklabetan egiteko Leku-Ederrekin ados- tasunera iritsi beharra zeukaten. 5 Hasieran Etxebeltz-Izarran 120 etxebizitza soilik egitekoak ziren.
  • 6. 6 Baina Luziano Soraluze “Muno”k zer nahi zuen? Esklabetako lurrak Insitutuko lurrekin trukatu eta bertan etxeak egiteko kalifikazioa lortzea. Eta halaxe proposatu zien gurasoei eta baita Udalari ere, honek Hezkuntza Saila konbentzitu zezan trukea egiteko. Leku-Ederren oper- azio honetan uneoro Jose Mari Bastidaren laguntza izan zuen. Baina operazioak porrot egin zuen. Hainbat guraso atzera egiten hasi ziren, joko horretan sartu baino hobe izango zelako Institutoko lurretan bertan egitea ikastetxe berria, eta azkenean Hezkuntza Sailak erabaki zuen eskola publiko berria Institutuko lurretan bertan egitea, gaur egun eginda dagoen tokian, hain juxtu. Ondorioz, Muno etxeak egiteko baimenik gabeko Esklabetako lurrekin geratu zen, bere helburua lortu gabe. Hortik aurrera “Muno”ren jokabidea aldatu egin zen. Iada Institutuko lurrak ezin zituenez bereganatu (eskola publiko berria bertan egingo delako) bere helbu- rua Esklabetako lurren ekipamentu kali- fikazioa aldatu eta bertan etxeak egiteko baimena lortzea izango da hemendik aurrera. Karmelo Etxegaraiko hainbat guraso Munok egindako operazioarekin asko haserretu ziren, eta bere kontrako bidea zabaltzea erabaki zuten. Jesús Larrañaga “Kinttela” PNVko kide eta garai hartan zinegotzia zena buru hartu- ta, hiru pertsonek jarri zuen errekurtsoa Auzaraza eremuan Muno eraikitzen ari zen etxebizitzen aurka. Jakinaren gaine- an zeuden Auzarazako eremuan Udalak 1992ko arauetan ezartzen ziren hainbat baldintza aldatu zituela, eta lan horiek legez kanpokoak zirela. Honekin Udal gobernua (Jose Mari Bastida) eta Muno bera presionatu nahi zituzten, helburu garbi batekin: Munok Esklabetako ere- muan zituen lurrak hartu zituen moduan uztea, monjekin egin berri zuen opera- zioan atzera eginez. Munok, berriz, operazioa bertan behera gelditu zitzaiola ikusita, hel- buru berri bati heldu zion: Esklabetako eremuan bertan etxebi- Karmelo Etxegaraiko zenbait gurasok Munoren kontrako bidea hartu zuten Udalari presio egiteko jarri zituen Munok hainbat errekurtso Etxebeltz-Izarra eremuko proiektuaren kontra.
  • 7. 7 zitzak egitearena. Horretarako, ordea, eremu horren kalifikazioa aldatu egin behar zen. 2003an Udal hauteskundeak egin ziren, oso egoera berezian: Estatu espainiarrak ezker abertzalearen aurka hasitako ofentsiban, ilegalizazioa Azpeitiraino ere iritsi zen. Ezker abertzaleak HABEA herri plataforma martxan jarri zuen, eta 2.000 herritar baino gehiagoren babesa lortu zuen. Boto horien arabera, 4 ordezkari zegozkion ezker abertzaleari Udalean, baina 4 zinegotzi horien lekua PNV, EA, PSOE eta PPk hartu zuten. Ezker aber- tzalearen kontrako bazterketa politikoa ezarri zuten aipatu alderdiek, eta PNV Udalean gehiengo absolutuarekin geldi- tu zen. Egoera hau baliatuz, PNVko alka- te berri Julian Eizmendik arauen errebi- sio berri bati ekin zion. Arauen errebisio berri horren haseran ( abantzea delakoan ) Esklabetako ere- muaren kalifikazio aldaketa aurreikusten zen: lehendik zuen ekipamentu izaera alde batera utzi eta etxeak egiteko auke- ra emanez. Hasera horretan 450 etxebi- zitza egitea proposatu zen. Baina handik pixka batera, Esklabetako eremuaren inguruko jarrera aldatu zuen PNVren udal gobernuak, eta berriro lehengo jarrerara itzuli zen, nahiz eta bere gobernu kidea zen EA alderdia ez egon horrekin ados. Baina PNVk gehiengo absolutua zuen, eta Eskla-beta- ko eremua berriro ere ekipamenduetara- ko ahalbideratu zuen. Ondorioz, Luziano Soraluze “Muno” berriro ere han etxeak egiteko aukerarik gabe gelditu zen, eta Udalari nondik presio egin aztertzen hasi zen. Azke- nean honako erabakia hartu zuen: Udalak arauen inguruan hartzen dituen erabaki guztiak errekurritzeari ekin zion, batik bat Etxebeltz-Izarra eremuko era- bakiak. Afera guzti horien ondorioz, eta errekurtso guzti horiek direla medio, Loiolabiden bi epai garran- tzitsu gelditu ziren: Auzaraza ere- mukoa alde batetik, eta Etxebeltz- Izarrakoa bestetik. Auzaraza eremu- ko etxebizitzak legez kanpo gelditu ziren eta Etxebeltz-Izarrako eremua, berriz, baliogabe. Eizmendik Munoren asmoak oztopatu zituen berriro ere Loiolabiden bi epai garrantzitsu daude: Etxebeltz-Izarra eremukoa eta Auzarazakoa.
  • 8. 8 EEttxxeebbeellttzz--iizzaarrrraa eremua gaur egun Etxebeltz-Izarrako eremuan 320 etxebizi- tza egiten ari dira, horietarik 208 babes ofizialekoak. 208 BOE horietatik 154 dagoeneko zozketatuta daude, eta beste 54 zozketatzeko zain daude. Iazko (2008) abenduan eremu hori baliogabe deklaratu zuen Euskadiko Auzitegi Gorenak, Udalak eta Foru Aldundiak iker- keta ekonomiko-finantzarioa landu gabe onartu zutelako aipatu eremuko arau aldaketa. Epai hori Leku Ederren (Muno) errekurtsoen ondorio izan da, Etxebeltz- Izarran Udalak hartutako erabaki guztiak errekurrituta baititu etxe sustatzaileak. Errekurtso guzti horiek Udalaren jarrera aldatzeko asmoarekin eginda daude, hain zuzen ere Esklabetako eremuaren kalifikazio aldaketa lortu asmoz. Munoren estrategia da hainbat eremu gel- diaraztea (Etxebeltz-Izarra kasu), eta horie- tan arazoak sortzea, gero, Udalari presio egi- teko modua izateko: Esklabetako eremua kalifikazioz aldatzen badu errekurtso horiek erretiratu egingo dituela esanez. Baina Udalak horren aurrean hartutako bidea beste bat izan da: epaia Auzitegi Gorenean errekurritu du, eta arauen berri- kuspen berri bat abian jarri du, arazoa konpontzeko. Erabakiak hartuta daude, eta beraz, konponbidea martxan dago. Udara ondoren, ordea, beste arazo bat sortu da. Uztailean Udalak, ezker aber- tzalea, EA eta Aralarren aldeko botoekin, arauen plan orokor berri bat egitea onar- tu eta gero, Etxebeltz-Izarrako babes ofi- zialeko etxeen dinamikarekin aurrera egin behar zela garbi ikusi zen. Horrela, irailean finantza erakundeekin hitz egin zen, etxe hauen kontratazioak egiteko kredituak emateko arazorik jarri ez zeza- ten. Finantza erakundeekin adostasuna iritsi ondoren, 154 etxeen kontratazioak etxebeltz-izarra eremua Obrak geldituta presio egin nahi dute Etxebeltz-Izarrako etxe sustatzaileek.
  • 9. 9 egin eta falta diren 54 etxebizitzen zozke- tak egitea erabaki zen, eta baita herrian dauden gainontzeko etxeen zozketak egi- tea ere (tasatuak, alokairukoak...). Baina horretan ari ginela, Etxebeltz- Izarrako promotoreen idatzia jaso genuen, hain zuzen Amenabar, Altuna y Uria eta Urbialde enpresena. Idatzi horretan babes ofizialeko etxebizitzen obrak geldi-tzea erabaki dutela esan ziguten eta ondoren izandako harre- manetan kontratazioak egiteari uko egiten diotela. Kontratazioak egin eta obrak berriro martxan jartzeko Udalari hainbat eskari egin dizkiote, tartean babes ofizialeko etxeen pre- zioak igotzekoa. Promotoreek nahi dute bere garaian etxe hauek egiteko adostutako baldin- tza ekonomikoak aldatzea, beraiek gastu gutxiago egin eta irabazi gehiago ateratzeko, horretarako, xantaia argia eginez: “Udalak nahi ditudan hobe- kuntza ekonomikoak (azkenean diru kopuru batez hitz egiten ari gara) ez badizkit ematen, nik ez ditut etxeak eraikiko”. Hori babes ofizialeko etxee- kin bakarrik gertatzen da, komeni zaiz- kien etxe libreak bukatzeko presaka ari baitira. Udaletik erantzun zaie baldintza eko- nomiko horiek Udala eta promotore- en artean adostutakoak izan zirela, alegia bi aldeen adostasunarekin. Beraien eran-tzuna izan da orain ez daudela ados baldintza horiekin, 208 familien etorkizuna arriskuan jartzeko batere arazorik gabe. Hori da momentu honetan Etxebeltz- Izarra eremuan dagoen arazo nagu- sia, arazo legalak konponbidean jarrita baitaude. Besteak beste BOEn prezioak igotzeko eskatu dute etxe promotoreek BOEk gelditu egin dituzte, baina libreko etxebizitzak lehenbailehen amaitzeko lanean gogor ari dira promotoreak.
  • 10. AAuuzzaarraazzaa eremua gaur egun Auzaraza (Azauntze) eremuko bi bloke- tan banatuak dauden 72 etxebizitza legez kanpoko deklaratu zituen 2003an Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegi nagusiak, eta ondoren, 2007an, baita Auzitegi Gorenak ere. Karmelo Etxegarai ikastetxeko hainbat gurasok Leku Eder (Munok) Esklabetan egin nahi zuen operazioa atzera botatze- ko etxe hauek erabiltzea erabaki zuten. Izan ere, bazekiten Udalak hainbat alda- keta egin zituela eremu horretan: adibi- dez, etxeak arauetan jasotzen zena baino atzerago egitea erabaki zuen, eta horretarako arauak aldatu beharrean, xehetasunezko azterlana aldatzea eraba- ki zuen Jose Mari Bastidaren Udalak. Aldaketa hori legez kanpokoa izan ziteke- ela jakinda, auzi-eskea jartzea erabaki zuten Karmelo Etxegaraiko gurasoek, eta epaitegiek arrazoi eman zieten. Bitarte guzti horretan, ordea, Hezkuntza sailak Institutuko lurretan egin zuen ikas- tetxe berria, eta Esklabetan egiteko auke- ra bertan behera gelditu da. Gaur egun, ikastetxe berria bukatua eta martxan dago Institutuko zaharreko lurretan, beraz, auzi-eskea sartu zuteneko helbu- rua ezin da gauzatu. Hala ere, aurrera jarraitzea erabaki zuten aipatu gurasoek, Munoren eta Udalaren aldetik zerbait lortu asmoz. Horregatik, Udalak eremu hau legalizatzeko egin dituen saiakera guztien aurka egin dute. 2009 urtean Udalak, Julian Eizmendi berriro alkate dela, etxe hauei lizentzia berriak ematea erabaki du, legalizatzeko helburuarekin. Horren aurrean Karmelo Etxegaraiko guraso horiek etxeak botatze- ko eskaria egin diote epaitegiari, bere garaian ilegal deklaratu zituenez, epaia gauzatzeko eskatuz. Beraien eskaria honakoa izan da: •Azpeitiko Udalari agintzea legez kanpo deklaratutako eraikuntzen eraistea. Subsidiarioki, epaitegiak erabaki hori exekuta ezina dela ulertuko balu, exeku- zio partzial bat burutzea honako erabaki hauekin: •Azpeitiko Udalari agintzea etxebizitza erabilerarako dauden etxabe eta estalki guztien barruko eraisketa. •Azpeitiko Udalari agintzea Esklabetako eremuari begira dauden balkoien erais- keta. •Azpeitiko Udalari agintzea Ezkerretegi erreka berriro azalaraztea, gainean erai- kuntzarik ez dagoen lekuetan. Salatuek, hau da Azpeitiko Udalak, sala- keta jarri zutenei abokatu, prokuradore eta peritoen gastuak ordaintzeko. •Azpeitiko Udalak etxe horiek ez botatze- ak sortuko lukeen aurrezkiaren diru kan- titate berdina Azpeitiko udalerrian jardue- ra urbanistikoak burutzera bideratzea. Zein jarduera urbanistiko burutu erabaki- tzeko salaketa jarri zuten guraso hauek proposamenak luzatuko dizkiete Udalari, eta berau ez balitz ados egongo, azkene- an epaile batzuek erabakiko lukete. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak baina Munori kalte egin asmoz Udala eta Auzarazako bizilagunak tamaina horre- tan erabiltzeak izugarrizko ondorio larriak izan ditzazke. Eremu honetan bi gauza gerta daitezke, edo Udalak eremu hau legalizatzea lortzen du, edo epaileek era- bakiko dute epai hau nola exekutatu. auzaraza eremua Aferan esku hartu zuten Karmelo Etxegaraiko gurasoek etxeak eraisteko eskatu diote epaileari. 10
  • 11. 11 EEsskkllaabbaa eremua gaur egun Esklabetako eremua (Izarraizpe) ekipa- mendu komunitarioetarako izendatua dago gaur egun, 1992az geroztik. Bitarte horretan, Leku Ederrek (Muno) Esklabetako monjek zituzten lur eta erai- kuntzak erosi zituen operazio urbanistiko bat burutu asmoz. Baina ez zuen bere helburua lortu, eta azken urteotan beste saiakera bat egin nahi izan du: Esklabetako eremuaren kalifikazio alda- keta lortzea, etxebizitza berriak egin ahal izateko. 2004an, arauen berrikuspena abiatu zenean, ondo bidean jarri zuen bere asmoa: PNV-EA alderdiek osatzen zuten Udal Gobernuak eremu horren kalifika- zio aldaketa proposatu zuten lehen dokumentuan. Gutxi iraun zuen, Munoren pozak, ordea. Izan ere handik gutxira PNVk jarrera aldatu zuen, eta berriro ekipamenduetarako kalifikatu zuen eremu hori. PNVk Udalean gehiengo absolutua zuenez, beraien esku zegoen erabakia, eta halaxe egin zuten arauen behin betiko onarpenean. Jarrera aldaketa justifikatzeko Martxieleneko eremuaren aldaketa aipatu zuten: Martxieleneko labeak Lasaora leku aldatzen direnean eremu hori libre geldituko da, eta herri erdian urbanizazio berri bat egiteko aukera izango da. Luziano Soraluze “Muno”k ez zuen hori onartu nahi, eta Udalak arauen inguruan hartutako erabaki guztiak errekurritu ditu, horien artean Etxebeltz-Izarrako ere- muari dagozkionak. Bere helburua Udala presionatuz Esklabetako eremuan kalifikazio aldaketa lortzea da, bere garaian egin nahi izan zuen operazioa burutzeko. Gaur egun, Munok 652 etxebizitza egin nahi ditu eremu horretan. Udalak eremu honetan 652 etxebizitza berri egiteko aukera emango balio, prest egongo litzateke Udalari sartu dizkion salaketa guztiak erretiratzeko. Hori da bere proposamena eta bere jokoa, salaketa horien bitartez Udalaren era- bakiak baldintza tzea, horretarako ehunka herritar kalte tzen dituela jakin- da ere. esklabetako eremua 652 etxebizitza egin nahi ditu Munok Esklabetako eremuan. Kalifikazioa aldatzeko presio gisa jarri ditu errekurtsoak Leku-Ederrek
  • 12. azpeitikoezkerabertzalea azpeitia b e r r i a azpeitikoezkerabertzalea azpeitia b e r r i a • Azken 30 urtetan PNVk Udaletik egindako politika herrita- rren beharrak baztertu eta enpresaburuen nahiak asetzera mugatu da. • Azpeitia eraikuntzako enpresaburen interes ekonomikoen zerbitzura eraikitako herria izan da, enpresaburuon diru gose- ak ez du mugarik ezagutzen. • 90. hamarkadan negozio senak bultzatuta hasi zen PNV Loiolabidera begira eta gaur da eguna oraindik ere Azpeitiko herria azpijoko horien ondorioak sufritzen ari dena. • Egoera hau gainditzeko ezinbestekoa da herritarren beharre- tan oinarrituko den politika bat egiten hastea, Udaleko bitarte- koak herritarren zerbitzura ipiniz. • Ezker abertzalea politika eraginkorrak bultzatuko ditu gataz- ka urbanistikoak gainditzeko. Herritarren beharrak eta parte- hartzea oinarri, ez dugu promotoreen xantaiarik onartuko. Aferaren gakoak