1. INGURUNEA 1. GAIA
IZENA: _________
IZAKI BIZIDUNAK UGALDU EGITEN GARA
1.- Zeintzuk dira ugaltze motak? Zer desberdintasun daude euren
artean?
2.- Zenbat fase ditu ugaltze sexualak? Zeintzuk dira? Esplikatu.
3.- Izaki zelulabakarrak nola ugaltzen dira?
4.- Nola elikatzen da enbrioia garapen obiparoan eta bibiparoan?
5.- Eman garapen bibiparoa duten 5 animalien izenak, eta garapen
obiparoa duten beste hiru animalien izenak.
6.- Definitu: hermafrodita, gameto, zigoto, eklosio.
7.- Esan ondorengo esaldiak egia ala gezurra diren. Gezurra bada,
erantzun egokia idatzi.
Gizakiok kanpoko ernaltzea egiten dugu.
Espermatozoideak zakilak sortzen ditu.
Ugaltze organo arrak obulutegiak edukitzen dituzte.
Garapen obiparoan kumea erditze bidez jaiotzen da.