Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

1,156 views

Published on

Martin Ugalde kultur parkean Zero Zabor norabidean abian jarritako egitasmoaren memoria

0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
1,156
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
766
Actions
Shares
0
Downloads
5
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria

  1. 1. Martin Ugalde kultur parkea zero zabor bidean 1
  2. 2. Kultura ez baita botatzekoa egitasmoa abian jarri aurreko egoera: Orokorrean: Martin Ugalde kultur parkean hondakinen kudeaketa hobetzeko ahalegintxo batzuk egin baziren ere, nahiko mugatuak izan dira egitasmoa abiatu artean. Orokorrean, parke mailan, ez zegoen irizpiderik. Parkean zehar, hondakinak nahasian jasotzeko aukera zen nagusi. Produktuak erosteko dauden makinek beharrezkoak ez diren edalontzi eta bildukiak erostera derrigortzen zuten. Enpresa bakoitzak bere hondakinen bilketa antolatzen zuen, baina parkean bertan hondakinak gaika uzteko aukerarik ez egoteak, nahasian biltzea errazten zuen. Parkeko enpresarik handienean, Berrian, papera gaika biltzen zen, eta, gainerakoa, nahasian, biltegian ezik. Egitasmoa abiatu aurretik ateratako argazkia. Berria-ko bulego bateko zakar ontzia. Dena, material birziklagarria da, baina nahasi zabor bihurtu eta zabortegira bidaltzen zen. Jangela salbuespena: Duela bi-hiru urtetik parkeko jangelan hondakinak gaika biltzeko edukiontziak daude. Papera, ontzi arinak, organikoa eta errefusarentzako ontziak daude. Beira ez zen gaika biltzen, parkearen inguruan beira uzteko edukiontzirik ez dagoelako. Ez udalak eta ez mankomunitateak ez dute Andoainen hondakin organikoa gaika biltzen, eta beraz, jangelan sortzen den organikoa parkean bertan konpost bihurtu eta bertako lorategietan erabiltzen da. Egitasmoa abiatu aurretik jangela zen hondakinak gaika biltzen zen gune bakarra. Hondakin organikoa orduan ere parkean konpostatzen zen.
  3. 3. “Kultura ez baita botatzekoa” egitasmoa: Gauza jakina da, hondakinen kudeaketa egokian, ekintzetarako hierarkia bat segitzea dela egokiena. Murriztu-Berrerabili-Birziklatu. Handik aurrerakoak, arazoak sortzen ditu edozein gauza egiten delarik. Martin Ugalde parkean gaiari arduraz heltzea erabaki dugu, eta, hierarkia horretan, konpromezu batzuk hartzea. Hori lortzeko gauzak ondo egitea erraztu dugu, eta gaizki egitea, zaildu. Hauek dira horretan eragiteko hartu ditugun neurri zehatzak: Murrizketa eta berrerabilpena. Kafe makinetan, erabili eta botatzeko plastikozko edalontziak portzelanazko katilu berrerabilgarriengatik ordezkatzeko ekimena: Kafe makinetan erabiltzen diren erabilera bakarreko edalontziak murrizteko ekimena abiatu dugu. Parkean, urtean, gutxigorabehera, 65.000 edalontzi kontsumitzen ziren. Zenbakiak borobilduz, 250 erabiltzaile, bakoitzak 250 edalontzi urtean. Kontua da, parkean dauden kafe makinetatik (4 kafe makina) gehienek erabilera bakarreko edalontzia ateratzera behartzen zutela, edalontzia behar edo ez, edalontzia erosi araziz. Edalontzia hautazkoa denetan ere berdin-berdin ordaindu behar zen hau kontsumitu zein ez, eta gainera, edalontzia nahi ez duenak sakatu behar zuen horretarako botoia, jarrera pasiboa, jarrera errazena alegia, edalontzia hartzea zelarik. Baldintzak aldatzea ezinbestekoa zen 65.000 edalontzi hoietan murrizketa esanguratsu bat lortu nahi bazen. Horretarako, kafe makina hornitzen duen enpresarekin harremanetan jarri ginen eta ondorengo moldaketak egin dira kafe makinetan:   Makinak defektuz ez du edalontzirik saltzen, kafea baizik. Edalontzia behar duenak makinan eros dezake, baina ez kafearekin batera, bi txandatan egin behar du, lehenengo, edalontzia erosi (5 zentimo), eta gero, kafea. Horrela, erabilera bakarreko edalontzia erabiltzea zaildu dugu, ahalegin handiagoa egin behar da horretarako, eta edalontziaren kostea norberak hartu behar du bere gain. Gainera, pertzepzioan eta kontzientzian eragin dugu honen bidez, edalontzia “berez eta doan” kafearekin batera datorren zerbait bezala ikustea ekidinez, koste bat daukala eta kafetik aparteko gauza bat dela bistaratuz. Horrez gain, parkeko langile bakoitzari katilu bat eman zaio, kafe makinetan aipatutako aldaketa abian jartzearekin batera, ohitura aldaketa erraztu eta bultzatzeko. Langileei banatutako katilua
  4. 4. Murrizketan eragiteko sustapen kanpaina Egitasmoari indar berezia emateko eta parkeko mugetatik haratago eragiteko, kontzientziazio kanpaina bat egin dugu egitasmoa abian jarri aurreko astean. Parkean, pertsonako, urtebetean sortzen dugun edalontzi kopurua ikusarazi dugu erabilera bakarreko 250 edalontzi urna batean, eta, banatu dugun katiluaren moduko bat, beste urna batean jarriz. Ohitura aldaketa batek, produktu bat berrerabiltzeak, hondakinen murrizketan nolako eragina izan dezakeen modu argi eta grafiko batean islatu dugu honen bidez. Kafe makinan, erabili eta botatzeko plastikozko edalontzia erabili ordez, portzelanazko katilua berrerabiliz, erabiltzaile bakoitzak urtean sortzeari utziko liokeen edalontzi kopurua irudikatzeko erabilitako euskarria. Kafe makinetan, guzti honen berri emateko pegatinak jarri ditugu.
  5. 5. Kafe makinetan, aldaketen berri emanez jarritako pegatina Guzti horri gehituz, parkeko langile guztiei egin diren aldaketak eta hauen zergatia azalduz mailing bat egin zaien parkeko enpresetatik bideratuta. Emaitzak Aipatu dugun bezala, parkean, urtean 65.000 kafe hartzen zirela kalkulatu genuen. Horretarako, 4 kafe makinetako datuetan oinarritu ginen. Kalkuluak ematen zigun kopuru zehatza 68.428 kontsumizio ziren. Ia %100ean erabilera bakarreko edalontzia kontsumitzen zen. Azken hau, objetiboki neurtzerik izan ez badugu ere, horrela ez jokatzeko aukera, makina bakarrak ematen zuela hartu dugu kontuan batetik, eta bestetik, obserbazio zuzena, kafea bere katiluan hartzen inor ikustea oso arraroa baitzen lehen. Esan beharra dago, hasieran egindako kalkulu hauetan, parkeko Leitzaran grafikak enpresak bere kontura kudeatzen duen kafe makina ez zegoela sartuta. Egitasmoa martxan jarri zenean, eta egitasmo honi gehitu zitzaizkionean, izan genuen makina honen berri. Leitzarango kafe makinan urtean 10.000 kafe inguru kontsumitzen dira. Hoiek, aurreko beste 65.000 hoiei gehitu beharko genizkieke, guztira 75.000 beraz. Egitasmoa martxan jarri ondoren lortutako emaitza, erabat arrakastatsua dela esan behar dugu. Datuak, zehatzak eta objetiboak dira, kafe makinetako kontadoreak erabili baititugu hauek ateratzeko. Kontsumitu diren kafeen %97 norberak bere katilua berrerabiliz egin da. Datua, bost makinetan berdintsua da, %94,33 eta %97,89 artean daude denak. Beraz, erabiltzaile ezberdinek, jarrera berdina izateak, hartutako neurriek eragindakoak direla erakusten dute, eta neurri handi batean behintzat, aplikatuko litzatekeen beste leku batetara estrapola daitezkeela pentsatzeko modukoak. 75.000 edalontzi kontsumitzen ziren lehen. Orain arteko datuak urte osora estrapolatuta, 2.500 dira orain.
  6. 6. Grafikan, lehen urtean kontsumitzen ziren edalontzi kopurua, eta, egitasmoa abiatu denetik orain arteko emaitza urte osora eramanda kontsumituko litzatekeen edalontzi kopuruaen alderaketa. Grafikan, egitasmoa jarri denetik, kontsumitu diren kafeetatik, erabili eta botatzeko edalontzia eta berrerabiltzeko katilua zein ehunekotan erabiltzen den azaltzen duen grafika. Eragin positibo honek, dena den, baloratu behar den efektu negatiboa ere izan du balantzaren beste aldean. Katilua garbitu ondoren lehortu beharrak paperezko eskuzapien erabilpena handitu du. Aukeran, ingurumenaren zainketa ikuspegitik paper kontsumoa plastikoarena baina egokiagoa bada ere, eragin hori murrizteko aholkuak ematea, eta, aurrera begira, neurri eraginkorragoak hartzea, zero zabor norabidean urrats berriak egiteko bidea erakusten digu. Aurrera begira, zeharkalte hori ekiditeko trensa eraginkorra izan daiteke bandejak saredunak erabiltzea. Sail edota bulego bereko langileek elkarrekin hartu ohi dute kafea. Bandejak, kafe bila txandaka joateko balio du batetik, eta bestetik, katiluak garbitu ondoren papera kontsumitu gabe lehortzen uzteko.
  7. 7. Goiz izan daiteke oraindik, epe luzera emaitzak bere horretan eutsiko dion ala apalduko den jakiteko, baina eragin horretan sustapenetik haragoko egiturazko neurriak egoteak, erabilera bakarreko edalontzia erabiltzeko zailtasun objetiboak ezarri dira, baikor izatera garamatza. Birziklatzea. Gaikako bilketa errazteko eta zaborra sortzea zailtzeko neurriak. Aipatu dugun bezala, egitasmoa abiatu arte, parkean hondakinak nahasian ateratzea errazagoa zen gaika ateratzea baino. Joera hori ondorengo neurriekin irauli dugu. Martin Ugalde kultur parkean egitasmoa abian jarri aurretik zeuden zakar ontzietako bat, zabor bihurtutako material birziklagarriz beteta Parkean: Hondakinak gaika uzteko aukera eskeini dugu. Horretarako bi “bilketagune” jarri ditugu, bana parkeko sarrera/irteera bakoitzaren inguruan. Bilketagune hauetan, papera, ontzi arinak eta hondakin organikoa biltzen dira edukiontzi bidez. Horretaz aparte, parkeko harreran garbigunera eraman beharreko hondakinak jasoko dira, eta jangelan, beira jasotzeko kutxa bat erantsi diogu lehen gaika biltzeko zeuden edukiontziei. Parkean jarritako bi bilketaguneetako bat Papera eta ontzi arinak, Berriaren atzeko biltegira eramaten ditu parkeko mantenu lanak egiten dituenak, mankomunitateak handik jasotzen baititu.
  8. 8. Hondakin organikoa ez da asko sortzen eta parkean bertan konpostatzen dugu. Goiko argazkian, parkeko konpostagailuak. Beheko argazkietan parkean ekoiztutako konposta bertako lorategietan erabilita. Beira: Beirari dagokionez, jangelan beirazko botila eta ontziak uzteko kutxa bat jarri da. Betetzean, parkeko mantenuaz arduratzen denak auzoan beira biltzeko dagoen edukiontzira eramaten du. Orain arte ez bezala, beira biltzeko aukera jarri da parkeko jangelan. Errefusa: Errefusan aldaketak datoz, baita ere mankomunitatetik. Sortu besteko ordainketa jarri nahi dute abian, eta horretarako, txipa daukan edukiontzi bat ekarri digute. Ingurumena eta osasuna zaintzeaz gain, arrazoi ekonomikoak ere gehituko zaizkigu ahalik eta errefusa gutxien sortzeko. Parketik kanpo dagoen nahasiko edukiontzia kenduko dute gainera. Parkean, astearteetan jarri dugu errefusa botatzeko aukera, astearteetan errefusaren edukiontzia etxe zuriko bilketagunean utziz. Astearte gauean, parkeko aparkalekura ateratzen
  9. 9. da mankomunitateak handik jaso dezan. Gainerako egunetan, errefusaren edukiontzia gordeta edukitzen dugu, enpresa bakoitzari hondakinak gaika sailkatzera bultzatuz, errefusa aste osoz eduki behar baitute barruan, edo bestela, beraien kontura parketik kanpoko edukiontzi batetara eraman. Errefusaren edukiontzia, astearteetan ateratzen da parkeko bi bilketaguneetako batetara. Gainerako egunetan gordeta egoten da. Parke barrua: Parke barruko lorategiaren lau izkinetan zakar-ontzi bana zegoen. Sarbidean eta beste zenbait lekuetan zigarroentzako hauts-ontzia daukaten beste zakar ontzi batzuk zeunden. Hauek guztiek, materialak nahasi eta zabor bihurtuta biltzeko besterik ez dute balio. Hauek denak kendu eta aho txikiko lau hauts-ontzi jarri dira zigarrokinak botatzeko. Parkean zeuden zakar-ontziek zaborra sortzeko besterik ez zuten balio. Hoiek kenduta zaborra sortzeko aukerak kentzea ez ezik parkearen estetika hobetzea lortu da. Komunak: Komunetan paper asko sortzen denez, eskuzapiak paperezkoak dira, hau eta errefusa berezita biltzen dira orain. Komun bateko argazkia. Papera biltzeko ontzia eta errefusarena ikus daitezke.
  10. 10. Enpresen barruan: Enpresa bakoitzak hondakinak gaika jasotzea bultzatzeko, ondorengo proposamena egin diegu: Gaika biltzeko ontziak eskini dizkiegu, horretan ere arduratsu jokatuz, ekintzen hierarkia errespetatu dugu, jadanik genituen eta soberan geratutako ontzien berrerabilpena lehenetsiz. Berrian, egitasmoa abian jarri aurretik erabiltzen ziren, eta soberan geratu diren zakar-ontziak “berrerabili” dira, pegatina baten bidez funtzioa markatuz eta bilketa-ontzi bihurtuz. Planteamendu berriarekin (ondoren azalduko duguna) ontzi beharra asko murriztu dugu. Ontzi asko geratu dira “soberan”. Bilketa ontzi kopurua eta kokapena zehazteko erabilitako irizpideak: Papera: Parkeko lanpostu gehienetan sortzen den hondakin ohikoena papera da. Beraz langile bakoitzak eskura papera biltzeko ontzi bat edukitzea proposatu dugu. Bakarrik ala elkar banatua, kasua kasu. Argazkian ikus daitekeen bezala, langile guztiek eskura daukate papera biltzeko ontzia. Ontzi arinak eta hondakin organikoa: Hauentzako, gune amankomunak erabiltzea da proposamena. Gune amankomunetan, ontzi arinak, eta organikoa jasotzen dira, eta lekuak eskatzen badu (fotokopia gela adb.), paperarena ere bai. Ezkerreko argazkian, faxa eta inprimagailuaren gelako bilketa gunea. Inguruko 7 bulego txikietako organikoa eta ontzi arinak jasotzeko ontziak
  11. 11. daude bertan. Kasu honetan paperarena ere badago, bertan sortzen denez beharrezkoa delako. Eskubiko argazkian, 5 laguneko bulego bateko bilketa gunea ate atzean, organikoa eta ontzi arinak biltzeko ontziekin. Errefusa: Berez, apenas sortzen den parkeko bulegoetan, bulegoen garbiketan ez bada. Grapak, zeloa, goma puskaturen bat, eta tarteka, boliograforen bat izaten dira errefusan botatzekoak. Errefusa biltzeko, errefusa-potoak bantu ditugu. Errefusa-potoa, lapizero modukoa da, eta, langile bakoitzari bat banatu zaio mahai gainean eduki dezan. Errefusa-potoa erabiltzeak hiru helburu nagusi dauzka:    Errefusan errefusa ez diren materialak botatzea ekiditea. Gaikako ontzietan erosokeriagatik errefusa botatzea ekiditea. Sortzen ditugun hondakinetatik, zaborra benetan ze gutxi den ikusi araztea. Goiko argazkietan banatu dugun errefusa potea ikus daiteke. Oso oso errefus gutxi sortzen da bulegoetan. Normalean hutsik egoten da potea.
  12. 12. Emaitzak Bilketari dagokionez ez daukagu datu objektiborik konparaketa egiteko. Orain arte enpresa bakoitzak hondakinak bere kasa kudeatu ditu. Enpresekin izandako harremanetan, bizpairu enpresatan, hondakinak gaika bildu eta beste nonbaitera eramaten zituztela esan digute. Gainerakoek, parke ondoan nahasian jasotzeko edukiontzira bota izan dituzte. Balorazio bat egin ahal izateko, Berriako erredakzioko garbiketan biltzen dena erabili dugu oinarritzat. Egitasmoa abiatu aurretik egun batean zabortegira bidaltzen zena, eta, egitasmoa abiatu ondoren, egun batean zabortegira bidaltzeko sortzen dena alderatu ditugu. 100 litroko poltsa bat topera betetzen zen lehen egunean. Orain, Zigarro pakete batek adina leku behar du biltzen den errefusak. Horri, komunetako errefusa gehitu beharko genioke. Hau beste horrenbeste litzateke gutxi gora behera. Parkean errefusa biltzeko aukera astean egun batetara mugatu dela aipatu dugu lehen. Orain artean, ez da inolako arazorik izan 300 litroko edukiontziarekin moldatzeko. Emaitza, gaikako bilketari dagokionez ere ezin hobea izaten ari dela esan dezakegu ondorioz. Eskubiko eskuan, argazkiaren ezkerretan, egitasmoa abiatu aurretik egun batean Berriako erredakzioan jasotako zaborra. Ezkerreko eskuan egitasmoa hasi ondoren egun batean jasotakoa. Ahalik eta zabor gutxien sortzeko ahaleginak emandako fruituak nabarmenak dira.
  13. 13. Sustapen kanpaina orokorra Hartu diren neurriek parke barruan lortu diren emaitzetatik harago eragitea komeni da, Gipuzkoan gai honen inguruan ematen ari den kontzientziazio eta aldaketan positiboki eragin dezan. Horretarako, Berriarekin hitzegin zen eta egitasmoaren berri eman zuen urriaren 22ko alearen kontraportadan argitaratuko den artikulu baten bidez. 2013/10/22ko Berriaren kontraportada
  14. 14. Bestalde, parkearen sarrera nagusian panel bat kokatu dugu egitasmoaren berri emanez, egitasmoa eta parkearen jarduare lotzen dituen mezuarekin. Goiko argazkian, egitasmoaren berri ematen duen panela parkeko sarreran ezarrita. Behean, panela, testua irakurzeko moduan.
  15. 15. Erabilitako beste euskarri batzuk Bilketa ontzietako tirak Errefusa poteetarako pegata
  16. 16. Egitasmoaren berri emateko parkean jarritako A3 tamainako orriak
  17. 17. Jangelan, hondakinak nola sailkatu adierazten duten kartelak.

×