SlideShare a Scribd company logo
EZTABAIDAGAI
UDALEKUAK
irtenbide ‘praktikoena’,
agian, baina egokiena?
Lanean ari diren gurasoentzat buruhauste-sasoia izaten da seme-alaben
udako bi hilabete eta erdiko oporraldia. Udalekuak, egitasmo hezitzaile
diren heinean, konponbide egokia izan daitezke umeen zaintzarako.
Baina haurrak urte guztian zehar gobernatu dituzten ordutegi eta
programatutako ekintzen gurpilean sartzeko arriskua ere izan dezakete.
Haurrak Urtxintxaren Piraten Etxeko Udalekuetan. Iturria: Urtxintxa Aisialdi Eskola.
Hazi Hezi 2015EKO UDA 47
Sanjoanekin batera iristen da uda,
eta udarekin batera, eskoletako
oporrak. Bi hilabete eta erdi dituz-
te aurretik haurrek eta nerabeek
uda sasoiaz gozatzeko, urte osoan
zehar beraien egunerokoa gobernatu
duten ordutegirik eta betebeharrik
gabe. Goizean goiz jaiki beharrik ez,
jolasean aritzeko nahi adina denbora,
kalean edo naturan ibiltzeko aukera
gehiago... Gozamenarekin loturiko
sasoia hasten da beraientzat, desio
dutena modu askeagoan egiteko
aukera ematen diena, bizipenez eta
abenturaz betea.
Gauzak horrela, agian motz geratuko
zaizkie haurrei eta nerabeei opo-
rraldiko 80 egun horiek. Baina, lan
egiten duten guraso askorentzat,
buruhauste-sasoi luzea hasten da.
Hilabeteko oporraldia izango dute
gehienek, asko jota; beraz, zer egin
gainerako hilabete eta erdian beraien
seme-alabekin? Zeinen ardurapean
utzi horien zaintza? Nola bete haur
eta nerabe horien denbora?
Aitona-amonak gertu dituzten
batzuek, horien laguntza izaten
dute salbamendu-euskarri nagusi.
Horretarako aukerik ez dutenen
artean, berriz, udalekuak ohiko
baliabide bilakatu dira, bai itxiak bai
irekiak. Baina, modu horretan ez ote
da berriz sartuko haurra urte guztian
gobernatu duen programatuko
aktibitatean eta jarraitu beharreko
ordutegien gurpilean? Galduko ote da
oporrek ekarri beharreko askatasuna
eta gozamenarako tartea?
Hau da, lanean ari diren guraso
askorentzat udalekuak irtenbide
praktikoa izan arren, haur eta ne-
rabeentzat konponbide egokiena al
dira?
Urtxintxa aisialdi eskolaren koor-
dinatzaile Atzio Orexak “printzipoz
baietz” erantzuten du, alternatiba
egokia direla, baina “aldagai inpor-
tante bat erantsita: ez zait egokia
iruditzen haurrak horrelako egitas-
moetan parte hartu behar izatea
derrigortasunaren aterkian”.
Egitasmo hezitzailea
Orexaren ustez egitasmo pedago-
gikoak eta hezitzaileak dira udale-
kuak, eta haurraren garapen egokian
lagungarriak izan daitezke. Dena
dela, baieztapen horri ere aldagai
bat gehitzen dio: beti ere egitasmo
horiek ezaugarri jakin batzuetan
oinarritzen badira. Besteak beste,
gozamenetik oso gertu egon behar
dute, plazera sentitzeko aukera
eman. Horretarako, ez dute emaitza
jakin bat izan behar helburu, ezta
prozedura zehatz bat jarraitu behar
ere. Ezaugarri horien baitan eginez
gero aisialdiko jarduerak, orduan
“haurrentzako esperientzia ezin
hobeak” izan daitezke: “Urtean zehar
egon diren eremu itxitik ateratzen
dira eremu ireki batera”.
Harremanak egiteko gaitasuna
indartzea da udalekuek umearen ga-
rapenari egin diezaioketen ekarpen
nagusienetako. Izan ere, beste errea-
litate eta egoera batzuetan bizi diren
umeak ezagutzeko aukera ematen
dio udalekuak haurrari, harreman
berriak eraikitzeko aukera, esko-
lan bizi izan dituen harremanetako
dinamikak eta inertziak hautsiz. Izan
ere, Orexaren ustez, gaur egun joera
dago eskolako ikaslagunekin bate-
ra igarotzeko aisialdia ere: “Duela
ez urte asko, demagun 15-20 urte,
ikastetxe desberdinetako haurrek
erlazioak eraikitzen zituzten kalean,
parkean, plazan, dantza edo kirol
elkarteetan... Pertsona desberdinak,
haur berriak aurkitzen zituzten, eta
aukera zuten ikastetxeko dinamikak
eta inertziak hausteko. Gaur egun
ez da hori gertatzen, normalean
haurrak daude beti haur berdinekin,
bai eskolan, bai kalean, bai aisial-
diko ekintzetan; ez dago interakzio
handirik beste errealitate sozial edo
linguistiko bateko umeekin harrema-
nak sortzeko”.
Gauzak horrela, ez da komenigarria
udaleku eta bestelako aisialdiko
egitasmoetan talde handitan izena
ematea, hain zuzen harreman be-
rriak sortzeko prozesu hori oztopatu
dezakeelako. Haurrentzat lagunga-
rria izan daitekeen heinean, ondo
dago bizpahiru laguneko taldeetan
hartzea parte egitasmoetan, “baina
ez gela osoak, ikastetxe osoak”.
Izan ere, egitasmo hezitzaile guz-
tiek bezala, udalekuek ere helburu
dute “bizitzarako prestatzea” haur
eta nerabeak, eta helduak direnean
“ingurune eta egoera berrietara
egokitzeko gaitasuna, pertsona
desberdinekin taldean lan egiteko
ahalmena eskatuko zaie. Horregatik,
beti esaten dugu aisialdiko hezike-
tak bizitzarako prestaketa horretan
zutabe izan behar duela haur eta
nerabe horientzat”. Prestaketa ho-
rretarako, beraz, harremanak izango
dira bitarteko nagusia, eta harreman
horietatik sortzen diren bizipenak.
Prozesuen bizipenetik ikasiz
Horrekin lotuta, udalekuetan anto-
laturiko ekintzak harremanetarako
bitartekoak direla nabarmendu
du Orexak, “inolaz ere ezin da izan
ekintza bera helburua”. Azken ur-
teetan joera hori indartu da, eta albo
batera gelditu dira ekintzaren atzean
dauden beste hamaika kontzeptu.
Esaterako, ekintzaren prestaketa-
prozesua bera. Horren harira,
Urtxintxak begiraleak prestatzeko
antolatzen dituen formazio-saioetan
aisialdiko pedagogiaren oinarrizko
printzipioetako bat azpimarratzen
du: udalekuetako egun jakin batean
egingo den ekintza zehat-mehatz
antolatzea baino, garrantzitsuagoa
da antolaketa-prozesu horretan
haur eta nerabeak aktibo eta prota-
gonista izatea.
“Ahaztu egin dugu printzipio hori.
Duela 20 urteko aisialdi elkarteek
argi zuten beraien lanaren muina
edo oinarria haur horiek bizitzen
zuten prozesua bera zela. Asteburu-
pasa bat antolatu behar bazuten,
haurrek parte hartzen zuten anto-
laketan eta prestaketan. Zertarako?
Ikasteko antolatzen, jakiteko zer
eraman behar den asteburu-pasa
batera, menua nola egiten den ikas-
teko, otorduak prestatzen ikasteko...
Gaur egun hori albo batera utzi da
eta haurrak askotan bihurtzen dira
aisialdiko jardueren kontsumitzaile
huts”, Orexaren ustez.
Hau da, aisialdia zenbaitetan pro-
zesuaren pedagogiatik jardueren
pedagogiara, eta, are gehiago,
“emaitzen jarduerara” igaro dela uste
du. Horregatik, funtsezko oinarri
pedagogikoak berreskuratu behar
dira, udalekuak benetan egitas-
mo hezitzaile izan daitezen: hala
nola, emaitza ebaluatu beharrean
prozesua ebaluatzea; haurraren
parte-hartzea askea izan behar dela
gogoratzea, inolaz ere ez derrigor-
tua; pertsonen arteko harremanak
sustatzeko lan egitea...
Derrigortu gabe
Dena dela, onurak onura, egitasmoak
haurraren garapenean ekarpena
egingo badu, horrek gogoz hartu be-
har du udalekuetan parte-hartzeko
aukera, inolaz ere ez da derrigortuta
joan behar. Haurrak derrigorta-
sunaren gerizpean, betebeharren
katean igarotzen du urtea, ingurune
arautuetan, eta udak beharrezkoa
duen gozamanerako aukera eman
behar dio. Eta, udalekuen gisako
egitasmoak haurraren gozamene-
rako badira, “haurraren sufrimendua
eragiten duten erabakiak ez dira
zilegi horrelako kasuetan”.
Izan ere, zenbait haurrek gurasoen
falta, ingurune arrotz batean egotea,
etxetik urrun, eta ohiko lagunik
gabe, sufrimenduz bizi dezakete.
Izaten dira gauak negarrez igarotzen
dituzten umeak ere. Horrelakoetan,
umeari zaintza berezia eskaintzen
saiatzen dira, esaterako begiralea-
rekin batera lo eginez, honen goxo-
tasunaren altzoan. Hala ere, hau-
rrarengan sufrimendua ikusiz gero,
familiekin harremanetan jartzen dira
lehenbailehen Urtxintxako lagu-
nak, haurra etxera eraman dezaten
bueltan. “Horrelako egoerak ekidin
egin behar dira. Ez dira sufrimendua
eragiten duten gauzak zertan jasan
behar, eta aisialdian are gutxiago,
plazera eta ondo pasatzea baitira
zutabe nagusienetakoak ”, dio: “Agian
hiru gau negarrez pasa ondoren,
laugarrean ez du negarrik egingo.
Baina, zergatik? Egokitu egin delako,
edo frustratu eta etsi egin duelako,
negar eginagatik egoera ez dela
aldatzen ikusita? Argi daukagu haur
bat bera ere ez dela behartu behar
guk antolatzen ditugun udalekuetan
derrigortuta egotera”.
Dena dela, ulergarria da familia as-
korentzat arazo bilakatzea haurren
oporraldia, batik bat bi gurasoek lan
egiten duten kasuetan, “gizarteak
hala eskatzen dielako edo beraiek
horrela erabaki dutelako”. Dena
dela, nabarmentzen du “hau-
rrek ez dutela erabaki hori
horrela izatea. Umeek
ez dute erantzuki-
zunik eta kulparik
gurasoen bizitza
antolakundeare-
kin”.
Eta, zenbait
kasutan, gerta
daiteke haurra ez
egotea prestatu-
ta astebetez edo
gehiagoz fami-
liagandik bereizita
egoteko, “batzuk ez
daude prestatuak etxe-
tik kanpo lo egiteko 8-10
urte arte”. Baina, eskolatze-
ko adinak behera egin duen bezala,
udalekuetan parte-hartzekoak
ere bai, gurasoen beharrak horrela
eskatuta. “Eskolarako noiz daude
prestatuak? Lehen 5 urterekin, gero
4 urterekin, orain 2 urterekin... Baina
zer aldatu da, egiaz? Haurrak ez dira
aldatu, beraien prozesu biologikoak
berdin-berdinak dira. Gizartea da
aldatu dena”.
Horregatik, onuragarri izan daite-
keena ez dadin sufrimendu iturri
bilakatu, seme-alabak udalekuetara
bidaltzekotan beraien gozamenerako
izan dadila, ez beste aukerarik ez
dagoelako.
horrela erabaki dutelako”. Dena
dela, nabarmentzen du “hau-
rrek ez dutela erabaki hori
horrela izatea. Umeek
, “batzuk ez
daude prestatuak etxe-
tik kanpo lo egiteko 8-10
urte arte”. Baina, eskolatze-
Udalekuek, egitasmo
hezitzaileak diren
heinean, haurrak eta
nerabeak bizitzarako
prestatzea dute helburu;
egoera eta pertsona
berrietara egokitzeko
gaitasuna lantzen
lagundu dezakete
Hazi Hezi 2015EKO UDA 49
Gurasoentzako baimenak umeen oporraldirako
Gizartea abiada bizian aldatu da
azken harmadakotan, eta familia
egiturak nabarmen aldatu dira
emakumea araututako lan-
munduan modu orokortuan sartu
denetik. Etxetik kanpo egindako
lanari, etxe barruko lana gehitu
diote emakume askok azken 30
urte ingurutan. Izan ere, gizar-
tea abiada handian aldatu bada,
eremu batzuetan bakarrik izan
da; oraindik asko baitago egiteko
bikotekideen artean etxeko lanak
eta zaintza partekatzerakoan, eta,
nola ez, lana, familia eta aisialdia
bateratzea erraztuko duten la-
guntza publikoetan eta legeetan.
Bada, motel bada ere, ari dira
agertzen kontziliazioa erraztea
xede duten legediak. Horien adibi-
de, Euskal Autonomi Erdidegoan
indarrean dagoen abenduaren
12ko 13/2008 Legea. Familia eta
lana bateragarri egiteko laguntzak
erregulatzen dituen 177/2010
Dekretuak jasotzen duenez, lege
horrek “familia-eredu jakin bat
sendotzea du helburu, hain zuzen
autonomian, kideen arteko erres-
petuan eta bi bikotekideen arteko
berdintasunean oinarritzen den
eredua, biek ala biek ere lanbidean
aurrera egiteko aukera berberak
partekatzen dituztena”. Hain zu-
zen ere, 177/2010 Dekretu horre-
tan arautzen dira, besteak beste,
gurasoek seme-alaben oporraldiak
direla eta eskatu ditzaketen lanal-
di murrizketak.
Dekretuarren arabera, diru-lagun-
tza publikoa jaso ahal izateko, gu-
rasoek gutxienez %33an murriztu
behar dute lanaldia seme-alaben
zaintzarako. Familiako errenta
estandaritzatua 20.000 € baino
gutxiagokoa den kasuetan, lanal-
dia %33 eta %40 artean murriztuta
2.200 € jasoko dituzte; 1.819 €,
aldiz, errenta altuagoa badute.
Bada, lanaldia %33 murriztuta, gu-
rasoek egutegiko 59 egun lortuko
dituzte seme-alaben zaintzarako.
Ez dute egun horiek jarraian hartu
beharrik, beti ere seme-alabak
oporretan dauden bitartean hartuz
gero. Beraz, 59 egun horiek nahie-
ran bana ditzake epe hauetan:
- Eskoletako Aste Santuko oporre-
tan, hau da, “ostegun santuaren
aurreko astelehenetik pazko-
astelehenearen ondoko igandea
bitarteko bi asteetan”.
- Ekainaren 1etik irailaren 30era
bitartean, bi egun horiek barne.
- Eskoletako Gabonetako oporral-
dian, hau da, “abenduaren 21etik
hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 9a
bitartean, bi egun horiek barne”.
Seme-alabek 12 urte bete arte
eska ditzakete gurasoek laguntza
hauek, 3 urte eta erdian zehar.
Dena dela, jaiotako seme-alaba
bakoitzeko “garai bat itxi egiten da
eta beste berri bat irekitzen da”.
Dekretu hori eskuragarri dago,
kontziliazioaren inguruko beste
hainbat informazioarekin batera,
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta
Gizarte Politika Sailaren webgu-
nean, Gizarte Politikak/ Familia
Politika eta Gizarte Garapena /
Lana eta familia bateragarri egiteko
laguntzak atalean.

More Related Content

Similar to Udalekuei buruzko elkarrizketa (Atzio Orexa hazi Hezi aldizkarian)

Eskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarriaEskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarria
Anboto Komunikabideak
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
play taldea
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
uzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
uzuxunago
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
uzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
uzuxunago
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
LeireMuruaIrastorza
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Honelako etxerako lanak baliagarriak al dira xxi. mendean bizitzeko
Honelako etxerako lanak baliagarriak al dira xxi. mendean bizitzekoHonelako etxerako lanak baliagarriak al dira xxi. mendean bizitzeko
Honelako etxerako lanak baliagarriak al dira xxi. mendean bizitzeko
Honelaez
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
uzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
uzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
uzuxunago
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua loregalduak
 

Similar to Udalekuei buruzko elkarrizketa (Atzio Orexa hazi Hezi aldizkarian) (20)

Eskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarriaEskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarria
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Honelako etxerako lanak baliagarriak al dira xxi. mendean bizitzeko
Honelako etxerako lanak baliagarriak al dira xxi. mendean bizitzekoHonelako etxerako lanak baliagarriak al dira xxi. mendean bizitzeko
Honelako etxerako lanak baliagarriak al dira xxi. mendean bizitzeko
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua
 

Udalekuei buruzko elkarrizketa (Atzio Orexa hazi Hezi aldizkarian)

  • 1. EZTABAIDAGAI UDALEKUAK irtenbide ‘praktikoena’, agian, baina egokiena? Lanean ari diren gurasoentzat buruhauste-sasoia izaten da seme-alaben udako bi hilabete eta erdiko oporraldia. Udalekuak, egitasmo hezitzaile diren heinean, konponbide egokia izan daitezke umeen zaintzarako. Baina haurrak urte guztian zehar gobernatu dituzten ordutegi eta programatutako ekintzen gurpilean sartzeko arriskua ere izan dezakete. Haurrak Urtxintxaren Piraten Etxeko Udalekuetan. Iturria: Urtxintxa Aisialdi Eskola.
  • 2. Hazi Hezi 2015EKO UDA 47 Sanjoanekin batera iristen da uda, eta udarekin batera, eskoletako oporrak. Bi hilabete eta erdi dituz- te aurretik haurrek eta nerabeek uda sasoiaz gozatzeko, urte osoan zehar beraien egunerokoa gobernatu duten ordutegirik eta betebeharrik gabe. Goizean goiz jaiki beharrik ez, jolasean aritzeko nahi adina denbora, kalean edo naturan ibiltzeko aukera gehiago... Gozamenarekin loturiko sasoia hasten da beraientzat, desio dutena modu askeagoan egiteko aukera ematen diena, bizipenez eta abenturaz betea. Gauzak horrela, agian motz geratuko zaizkie haurrei eta nerabeei opo- rraldiko 80 egun horiek. Baina, lan egiten duten guraso askorentzat, buruhauste-sasoi luzea hasten da. Hilabeteko oporraldia izango dute gehienek, asko jota; beraz, zer egin gainerako hilabete eta erdian beraien seme-alabekin? Zeinen ardurapean utzi horien zaintza? Nola bete haur eta nerabe horien denbora? Aitona-amonak gertu dituzten batzuek, horien laguntza izaten dute salbamendu-euskarri nagusi. Horretarako aukerik ez dutenen artean, berriz, udalekuak ohiko baliabide bilakatu dira, bai itxiak bai irekiak. Baina, modu horretan ez ote da berriz sartuko haurra urte guztian gobernatu duen programatuko aktibitatean eta jarraitu beharreko ordutegien gurpilean? Galduko ote da oporrek ekarri beharreko askatasuna eta gozamenarako tartea? Hau da, lanean ari diren guraso askorentzat udalekuak irtenbide praktikoa izan arren, haur eta ne- rabeentzat konponbide egokiena al dira? Urtxintxa aisialdi eskolaren koor- dinatzaile Atzio Orexak “printzipoz baietz” erantzuten du, alternatiba egokia direla, baina “aldagai inpor- tante bat erantsita: ez zait egokia iruditzen haurrak horrelako egitas- moetan parte hartu behar izatea derrigortasunaren aterkian”. Egitasmo hezitzailea Orexaren ustez egitasmo pedago- gikoak eta hezitzaileak dira udale- kuak, eta haurraren garapen egokian lagungarriak izan daitezke. Dena dela, baieztapen horri ere aldagai bat gehitzen dio: beti ere egitasmo horiek ezaugarri jakin batzuetan oinarritzen badira. Besteak beste, gozamenetik oso gertu egon behar dute, plazera sentitzeko aukera eman. Horretarako, ez dute emaitza jakin bat izan behar helburu, ezta prozedura zehatz bat jarraitu behar ere. Ezaugarri horien baitan eginez gero aisialdiko jarduerak, orduan “haurrentzako esperientzia ezin hobeak” izan daitezke: “Urtean zehar egon diren eremu itxitik ateratzen dira eremu ireki batera”. Harremanak egiteko gaitasuna indartzea da udalekuek umearen ga- rapenari egin diezaioketen ekarpen nagusienetako. Izan ere, beste errea- litate eta egoera batzuetan bizi diren umeak ezagutzeko aukera ematen dio udalekuak haurrari, harreman berriak eraikitzeko aukera, esko- lan bizi izan dituen harremanetako dinamikak eta inertziak hautsiz. Izan ere, Orexaren ustez, gaur egun joera dago eskolako ikaslagunekin bate- ra igarotzeko aisialdia ere: “Duela ez urte asko, demagun 15-20 urte, ikastetxe desberdinetako haurrek erlazioak eraikitzen zituzten kalean, parkean, plazan, dantza edo kirol elkarteetan... Pertsona desberdinak, haur berriak aurkitzen zituzten, eta aukera zuten ikastetxeko dinamikak eta inertziak hausteko. Gaur egun ez da hori gertatzen, normalean haurrak daude beti haur berdinekin, bai eskolan, bai kalean, bai aisial- diko ekintzetan; ez dago interakzio handirik beste errealitate sozial edo linguistiko bateko umeekin harrema- nak sortzeko”. Gauzak horrela, ez da komenigarria udaleku eta bestelako aisialdiko egitasmoetan talde handitan izena ematea, hain zuzen harreman be- rriak sortzeko prozesu hori oztopatu dezakeelako. Haurrentzat lagunga- rria izan daitekeen heinean, ondo dago bizpahiru laguneko taldeetan hartzea parte egitasmoetan, “baina ez gela osoak, ikastetxe osoak”. Izan ere, egitasmo hezitzaile guz- tiek bezala, udalekuek ere helburu dute “bizitzarako prestatzea” haur eta nerabeak, eta helduak direnean “ingurune eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna, pertsona desberdinekin taldean lan egiteko ahalmena eskatuko zaie. Horregatik, beti esaten dugu aisialdiko hezike- tak bizitzarako prestaketa horretan zutabe izan behar duela haur eta nerabe horientzat”. Prestaketa ho- rretarako, beraz, harremanak izango dira bitarteko nagusia, eta harreman horietatik sortzen diren bizipenak. Prozesuen bizipenetik ikasiz Horrekin lotuta, udalekuetan anto- laturiko ekintzak harremanetarako bitartekoak direla nabarmendu du Orexak, “inolaz ere ezin da izan ekintza bera helburua”. Azken ur- teetan joera hori indartu da, eta albo batera gelditu dira ekintzaren atzean dauden beste hamaika kontzeptu. Esaterako, ekintzaren prestaketa- prozesua bera. Horren harira, Urtxintxak begiraleak prestatzeko antolatzen dituen formazio-saioetan aisialdiko pedagogiaren oinarrizko printzipioetako bat azpimarratzen du: udalekuetako egun jakin batean egingo den ekintza zehat-mehatz antolatzea baino, garrantzitsuagoa da antolaketa-prozesu horretan haur eta nerabeak aktibo eta prota- gonista izatea. “Ahaztu egin dugu printzipio hori. Duela 20 urteko aisialdi elkarteek argi zuten beraien lanaren muina edo oinarria haur horiek bizitzen zuten prozesua bera zela. Asteburu- pasa bat antolatu behar bazuten, haurrek parte hartzen zuten anto- laketan eta prestaketan. Zertarako? Ikasteko antolatzen, jakiteko zer eraman behar den asteburu-pasa batera, menua nola egiten den ikas- teko, otorduak prestatzen ikasteko... Gaur egun hori albo batera utzi da eta haurrak askotan bihurtzen dira aisialdiko jardueren kontsumitzaile huts”, Orexaren ustez. Hau da, aisialdia zenbaitetan pro- zesuaren pedagogiatik jardueren pedagogiara, eta, are gehiago, “emaitzen jarduerara” igaro dela uste du. Horregatik, funtsezko oinarri pedagogikoak berreskuratu behar dira, udalekuak benetan egitas- mo hezitzaile izan daitezen: hala nola, emaitza ebaluatu beharrean prozesua ebaluatzea; haurraren
  • 3. parte-hartzea askea izan behar dela gogoratzea, inolaz ere ez derrigor- tua; pertsonen arteko harremanak sustatzeko lan egitea... Derrigortu gabe Dena dela, onurak onura, egitasmoak haurraren garapenean ekarpena egingo badu, horrek gogoz hartu be- har du udalekuetan parte-hartzeko aukera, inolaz ere ez da derrigortuta joan behar. Haurrak derrigorta- sunaren gerizpean, betebeharren katean igarotzen du urtea, ingurune arautuetan, eta udak beharrezkoa duen gozamanerako aukera eman behar dio. Eta, udalekuen gisako egitasmoak haurraren gozamene- rako badira, “haurraren sufrimendua eragiten duten erabakiak ez dira zilegi horrelako kasuetan”. Izan ere, zenbait haurrek gurasoen falta, ingurune arrotz batean egotea, etxetik urrun, eta ohiko lagunik gabe, sufrimenduz bizi dezakete. Izaten dira gauak negarrez igarotzen dituzten umeak ere. Horrelakoetan, umeari zaintza berezia eskaintzen saiatzen dira, esaterako begiralea- rekin batera lo eginez, honen goxo- tasunaren altzoan. Hala ere, hau- rrarengan sufrimendua ikusiz gero, familiekin harremanetan jartzen dira lehenbailehen Urtxintxako lagu- nak, haurra etxera eraman dezaten bueltan. “Horrelako egoerak ekidin egin behar dira. Ez dira sufrimendua eragiten duten gauzak zertan jasan behar, eta aisialdian are gutxiago, plazera eta ondo pasatzea baitira zutabe nagusienetakoak ”, dio: “Agian hiru gau negarrez pasa ondoren, laugarrean ez du negarrik egingo. Baina, zergatik? Egokitu egin delako, edo frustratu eta etsi egin duelako, negar eginagatik egoera ez dela aldatzen ikusita? Argi daukagu haur bat bera ere ez dela behartu behar guk antolatzen ditugun udalekuetan derrigortuta egotera”. Dena dela, ulergarria da familia as- korentzat arazo bilakatzea haurren oporraldia, batik bat bi gurasoek lan egiten duten kasuetan, “gizarteak hala eskatzen dielako edo beraiek horrela erabaki dutelako”. Dena dela, nabarmentzen du “hau- rrek ez dutela erabaki hori horrela izatea. Umeek ez dute erantzuki- zunik eta kulparik gurasoen bizitza antolakundeare- kin”. Eta, zenbait kasutan, gerta daiteke haurra ez egotea prestatu- ta astebetez edo gehiagoz fami- liagandik bereizita egoteko, “batzuk ez daude prestatuak etxe- tik kanpo lo egiteko 8-10 urte arte”. Baina, eskolatze- ko adinak behera egin duen bezala, udalekuetan parte-hartzekoak ere bai, gurasoen beharrak horrela eskatuta. “Eskolarako noiz daude prestatuak? Lehen 5 urterekin, gero 4 urterekin, orain 2 urterekin... Baina zer aldatu da, egiaz? Haurrak ez dira aldatu, beraien prozesu biologikoak berdin-berdinak dira. Gizartea da aldatu dena”. Horregatik, onuragarri izan daite- keena ez dadin sufrimendu iturri bilakatu, seme-alabak udalekuetara bidaltzekotan beraien gozamenerako izan dadila, ez beste aukerarik ez dagoelako. horrela erabaki dutelako”. Dena dela, nabarmentzen du “hau- rrek ez dutela erabaki hori horrela izatea. Umeek , “batzuk ez daude prestatuak etxe- tik kanpo lo egiteko 8-10 urte arte”. Baina, eskolatze- Udalekuek, egitasmo hezitzaileak diren heinean, haurrak eta nerabeak bizitzarako prestatzea dute helburu; egoera eta pertsona berrietara egokitzeko gaitasuna lantzen lagundu dezakete
  • 4. Hazi Hezi 2015EKO UDA 49 Gurasoentzako baimenak umeen oporraldirako Gizartea abiada bizian aldatu da azken harmadakotan, eta familia egiturak nabarmen aldatu dira emakumea araututako lan- munduan modu orokortuan sartu denetik. Etxetik kanpo egindako lanari, etxe barruko lana gehitu diote emakume askok azken 30 urte ingurutan. Izan ere, gizar- tea abiada handian aldatu bada, eremu batzuetan bakarrik izan da; oraindik asko baitago egiteko bikotekideen artean etxeko lanak eta zaintza partekatzerakoan, eta, nola ez, lana, familia eta aisialdia bateratzea erraztuko duten la- guntza publikoetan eta legeetan. Bada, motel bada ere, ari dira agertzen kontziliazioa erraztea xede duten legediak. Horien adibi- de, Euskal Autonomi Erdidegoan indarrean dagoen abenduaren 12ko 13/2008 Legea. Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak erregulatzen dituen 177/2010 Dekretuak jasotzen duenez, lege horrek “familia-eredu jakin bat sendotzea du helburu, hain zuzen autonomian, kideen arteko erres- petuan eta bi bikotekideen arteko berdintasunean oinarritzen den eredua, biek ala biek ere lanbidean aurrera egiteko aukera berberak partekatzen dituztena”. Hain zu- zen ere, 177/2010 Dekretu horre- tan arautzen dira, besteak beste, gurasoek seme-alaben oporraldiak direla eta eskatu ditzaketen lanal- di murrizketak. Dekretuarren arabera, diru-lagun- tza publikoa jaso ahal izateko, gu- rasoek gutxienez %33an murriztu behar dute lanaldia seme-alaben zaintzarako. Familiako errenta estandaritzatua 20.000 € baino gutxiagokoa den kasuetan, lanal- dia %33 eta %40 artean murriztuta 2.200 € jasoko dituzte; 1.819 €, aldiz, errenta altuagoa badute. Bada, lanaldia %33 murriztuta, gu- rasoek egutegiko 59 egun lortuko dituzte seme-alaben zaintzarako. Ez dute egun horiek jarraian hartu beharrik, beti ere seme-alabak oporretan dauden bitartean hartuz gero. Beraz, 59 egun horiek nahie- ran bana ditzake epe hauetan: - Eskoletako Aste Santuko oporre- tan, hau da, “ostegun santuaren aurreko astelehenetik pazko- astelehenearen ondoko igandea bitarteko bi asteetan”. - Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, bi egun horiek barne. - Eskoletako Gabonetako oporral- dian, hau da, “abenduaren 21etik hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 9a bitartean, bi egun horiek barne”. Seme-alabek 12 urte bete arte eska ditzakete gurasoek laguntza hauek, 3 urte eta erdian zehar. Dena dela, jaiotako seme-alaba bakoitzeko “garai bat itxi egiten da eta beste berri bat irekitzen da”. Dekretu hori eskuragarri dago, kontziliazioaren inguruko beste hainbat informazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren webgu- nean, Gizarte Politikak/ Familia Politika eta Gizarte Garapena / Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak atalean.