SlideShare a Scribd company logo
TEKNO-LURRA
Gaur, eta egun guztietan, zuk nahi duzun albisteak!
Aurkibidea:

3.Orrialdean Nintendo 3DS

4.Orrialde    Ukimen Pantaila

5.Orrialdea– Eskumutur Berezia

6-7 Orrialde– Wikipedia

8 Orrialde Google

9 Orrialde Facebook

10 Orrialde Internet

11 Apple Iphone

12 Kargagailu Unibertsala




                                 2
Nintendo 3DS kontsola aurkeztu dute

 Nintendok kontsola berria aurkeztu du, hiru dimentsioak zuzenean
 ikusteko aukera izango da, horretarako betaurreko berezirik erabili
 behar izan gabe.

 Nintendok kontsola berria aurkeztu du gaur Amsterdamen: Nintendo 3DS
 eramangarria. DS kontsola arrakastatsua ordezkatuko du, eta betaurreko
 berezirik gabe hiru dimentsiotan jolasteko aukera emango du.

 Teknologia berri horrekin, Nintendo Europak bideo-jokoen mundua goitik
 behera aldatzeko asmoa du. Martxoaren 25ean jarriko dute salgai, eta
 3DSrako bereziki egindako 25 joko baino gehiagorekin batera kaleratuko
 dute.

 Kontsola berriak 230 gramo pisatuko ditu, eta Nintendo DSren jokoekin
 bateragarria izango da.

 Berrikuntza nagusietako “Street pass” izango da, kontsolaren erabiltzaileek
 informazioa elkarrekin trukatzeko aukera emango duen konexio automatikoa,
 hain zuzen. Sare sozial bat sortuko da horrela.




                                       3
Light Touch, ukimen pantaila nonnahi


     Seguruenik zuotako askok
     ikusita izango duzue honezkero
     Virtual Laser Keyboard delakoa:
     teklatu eramangarri bat da, laser
     bidez edozein azaletan
     proiektatzen dena. Idazteko,
     proiektatutako irudiari
     sakatzea besterik ez dago:




Zenbaiti gauza ultramoderno eta sinesgaitza irudituko bazaie ere, gauza da
teklatu birtual hori nahiko aspaldiko kontua dela, duela bospasei urtekoa
behintzat, eta hobekuntza nabarmenak behar zituela.
Berrikuntza horiek CES Azokan iritsi dira, eta edozein teknopataren ametsik
lizunenak betetzeko modukoa da. Light Blue Optics izeneko enpresak laser
teknologian oinarritutako Light Touch delakoa aurkeztu du. Mikroproiektore bat
da, bideoa edozein gainazaletan, koloretan eta erresoluzio handiz proiektatzeko
gauza dena. Proiektatutako irudiak, gainera, ukimen pantailen modura
funtzionatzen du, hau da: bertan ukituz gero, proiektoreak ukitu hori antzeman
eta seinalea igortzen dio ordenagailuari.

Praktikan, horrek esan nahi du Light Touch hori ukimeneko pantaila
proiektagarria dela, edonora eramateko modukoa. Ez pentsa zientzia fikiziozko
kontua denik, gailua CES azokan bertan aurkeztu zuten, nahiz eta oraindik
salgai ez dagoen. Ondoko bideo honetan ikusten da nola funtzionatzen duen, eta
egilearen webgunean azalpen tekniko sakonagoak ere badaude (ingelesez, hori
bai).




                                         4
Estresa neurtzeko Eskumuturrekoa

 Seguru nago, deeeeenok ezagutzen dugu baten bat beti estresak jota dagoen
 kontuarekin negar eta negar dabilena. (Ze demontre, aitortu behar dut ni neu
 ere kasta horretakoa naizela).




 Bueno, ba zure lagun ustez estresatuak aspertuta baldin bazaitu, orain
 teknologiak eskaintzen dizu ustezko estreseko kopla horiekin bukatzeko
 modua. Zure laguna penak kontatzen hasten denean, jarriozu Q Sensor
 eskumuturrekoa. Inbentotxo honek izerditan hasi behar dugunean azalean
 sortzen den konduktibitatea neurtu eta haren araberako kolorea hartzen du,
 jantzita daramana benetan larri edo beste barik itxurak egiten ari den




                                      5
Wikipedia Entziklopedia digitala hamar urte
bete ditu

Martxan jarri zutenetik entziklopedia horren
funtzionamendua nahiko eztabaidagarria izan
da. Hala ere, hamargarren urteurrenean
400.000 erabiltzaile lortu ditu.
                                 Wikipediak, XXI mendeko entziklopedia
                                 digitalak, hamar urte bete ditu. Interneteko
                                 partehartzearen eta ezagutza unibertsalaren
                                 paradigmak 400 milioi erabiltzaile eta 271
                                 hizkuntzatan idatzitako 26 milioi artikulu bildu
                                 ditu eta, hortaz, informazioa eskuratzeko eredua
guztiz aldatu du.

Wikipediaren aburuz, bere zerbitzua “Interneten dagoen entziklopediarik
handiena eta ezagunena da eta, gainera, eleanitza eta eskuragarria da”. 2001ko
urtarrilaren 15ean jarri zuten martxan eta, horregatik, ekitaldiak antolatu dituzte
mundu osoan zehar.

Zalantzarik gabe, arrakastaz betetako hamarkada izan du Interneteko historian.
Hala ere, aditu askok ez dute Wikipediak informazioa jasotzeko duen
modua begi honekin ikusten; izan ere, Sareko edozein erabiltzailek editatu
dezake informazio hori.

“Wikipediak Sareko demokratizazioaren ideia islatzen du; 2.0 webgunearen
arrakasta, alegia”, esan du Jorge Sierra Wikimedia Españako arduradunak”.

                                         6
Arduradunak adierazi duenez, entziklopedia horren filosofiak informazioa
edonork eskaini dezakeela eta ezaguera gizateriaren ondasun bat dela
defendatzen du. Alderdi demokratiko hori da, hain zuzen ere, akademikoen
alorrak Wikipedian konfiantzarik ez izatea eragiten duena.

Fidagarritasuna, zalantzan




Aina Lopez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Soziologia irakasleak esan
duenaren arabera, ezaguera “ez da demokratikoa, kontrolen bitartez arautu
beharreko zerbait baizik”, batez ere ezaguera zientifikoa.

Joan den ekainean aurkeztutako ikerketa batek onartu zuenez, Wikipedia
erabilgarria da, baina “batzuetan bakarrik” izaten da fidagarria; izan ere,
“akats dezente” izaten ditu eta fidagarritasun gutxiko iturriek sortzen duten
informazioa biltzen du.

“Interneten irakurtzen dugun guztia egiaztatu behar da”, esan du Sierrak.
Soziologia irakasleak, bestalde, Wikipedia “orientazio” bezala erabili daitekeela
azaldu du.

Wikipediaren sortzailea nor izan zen zehazteko “iskanbila” izan da beti. Hala
ere, Jimbo Wales aipatzen du 2000ko Nupediaren sortzaile bezala.

Proiektuaren garapena motela izan delako, 2001ean “wiki” bat sortu zuten,
1994an programatzaile estatubatuar batek sortu zuen informazioa sortzeko,
hartu-emateko eta begiztatzeko zerbitzu bat.

Wikipedia “wiki” hori eta grekeraz “hezkuntza” esan nahi duen “pedia” atzizkia
batzearen emaitza da. Gaur egun, hilean 400 milioi erabiltzaile ditu eta 271

                                         7
Google Maps berritu du Googlek
 Google Mapsek aplikazio berri bat du pantailaren goiko aldean,
 eskuinean. Satelite bidezko irudietatik mapetara edota kaleko
 ikuspegira (street view) jotzeko aukera eskaintzen du.Googlek
 aldaketa garrantzitsua egin du Google Mapsen, bere produktu izarretako
 batean. Mundua esploratzeko zerbitzuak aplikazio berri bat du orain.
 Pantailaren goiko aldean, eskuinaldean, kokatu dute aplikazioa.
 Erabiltzaileei satelite bidezko irudietatik mapetara edota kaleko
 ikuspegira (street view) txandakatzeko aukera eskaintzen die.

 Hala, erabiltzaileak Google Mapseko bista bere gustuetara molda dezake.
 Aplikazio horri esker, aukeratutako tokiaren argazkiak eta web kamera
 bidezko irudiak ikusteko aukera izango du. Horrez gain, bertara heltzeko
 edota bizikletaz egiteko bideak ere kontsulta daitezke.




                                    8
Nola hackeatzen dituzte pertsonaia ospetsuen
Facebookeko kontuak?

 Arriskuetako bat pertsonaia ospetsuen kontuak marketingeko
 langileek kudeatzen dituztela da.

 Aste honetan bertan Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen eta Mark
 Zuckerberg sare sozialaren sortzailearen Facebookeko kontuak hackeatu
 dituzte. G Data Interneteko segurtasuneko enpresak bere blogean
 argitaratu duenez, horrelako erasoak egiteko teknika oso errazak erabili
 daitezke.

 Dirudienez, arriskuetako bat pertsonaia ospetsuen kontuak marketingeko
 langileek kudeatzen dituztela da. Langile guztiek ez dituzte pasahitz
 seguruak erabiltzen eta Facebookera sartzerakoan ez dute arduratsu
 jokatzen, ez baitituzte WiFi sareak irekita daudela kontuan hartzen.

 Giza akats baten eta hodeiaren ondorioa omen da arazoa; izan ere,
 sistemak ez du argi izaten nor den nor, hodeiak ez duelako erabiltzailea
 fisikoki ezagutzen.

 Gertakari hauen ostean, Facebook arazo hauek konpontzeko irtenbideak
 bilatzen ari da orain.




                                     9
Internet garestia dela iritzi diotenek gora egin dute Euskadin

 Gainera, Espainiako internauten % 63k konexioa “motela” dela deritzo.
 Operadorea uzteko orduan, % 40ak arazoak izaten dituela salatu du

 Konexioaren abiadura kontutan izanda, Internet zerbitzua garestia dela uste
 dutenen kopuruak gora egin du Euskadin. Horixe da aurten euskal herritarren
 % 62k adierazi duena; 2009an, berriz, kopuru hori %60koa zen.

 Datuak Ocio Networks blog sareak egindako ikerketan agertzen dira. Ocio
 Networksek zazpi milioi erabiltzaile ditu hilean eta ikerketa horretarako
 1.875 pertsona elkarrizketatu ditu.

 Inkesta horren arabera, Estatu mailan internauten % 61ak 2010ean Internet
 zerbitzuagatik gehiegi ordaindu zutela uste du.

 Bestalde, 2010ean espainiarrek aurreko urtean baino denbora gehiago egon
 ziren Internetera konektatuta. Hori da, behintzat, inkestan parte hartutakoen
 % 52ak adierazi duena. % 40, berriz, denbora bera egon zen konektatuta eta
 % 8k ordu gutxiago igaro zituen Interneten. Hala ere, nahiz eta Interneten
 denbora gehiago eman, % 63ak konexioa oso motela dela salatzen du.

 Mugikorren bidezko konexioa, gora

 Bestaldetik, internauten % 29k Interneten nabigatzeko sakelako telefonoa
 erabili zuen 2010ean. 2009 urtean, berriz, % 20k egin zuen. Mugikorren
 bidezko Internet erabilerak gorakada nabarmena izan du 16 eta 30 urte
 bitarteko gazteen artean eta 41 eta 50 urte bitartekoen artean. Euskadin,
 sakelako telefonoaren bidezko Interneteko erabilera iraunkorra mantendu
 egin da 2009an, % 25arekin.


                                       10
Apple iPhone mini berria prestatzen ari da

 Gailu berriak iPhone 4ren teknologia izango du, baina heren bat txikiagoa izango
 da eta ez du telekomunikazio enpresa batekin lotutarik izango.

 Apple konpiniak iPhone telefono ospetsuaren bertsio “txikia” (mini) prestatzen ari da.
 Ekimen horrekin Googleren Android sistema duten gailuen arrakastari aurre egin nahi
 du Appek, Bloombergen ustez.

 Teknologia konpainiaren plana iPhone 4ren teknologia duen, baina heren bat txikiagoa
 den telefono bat kaleratzea izango litzateke. Gailu berriak iPhone 4ren teknologia
 izango du, baina heren bat txikiagoa izango da eta ez du telekomunikazio enpresa
 batekin lotutarik izango.

 2010eko azken hiruilekoan, google telefonia alorreko liderra izan da Android sistemari
 esker.




                                          11
Sakelako telefonoen kargagailu unibertsala aurkeztu dute

  Oraindik prototipo bat besterik ez da, baina urtea amaitu aurretik jarriko dute salgai. Helburua
  erabiltzaileen erosotasuna eta ingurugiroari kalte gutxiago egitea izango da.

  Europar Batasuneko 14 sakelako telefono saltzaile nagusiek kargagailu unibertsalaren prototipoa aurkeztu dute
  gaur Bruselan. Marka guztiekin bateragarria izatea eta 2011 amaitu aurretik salgai jartzea espero dute.

  Europako Batzordeak hala eskatuta, sakelako telefonoen hamalau fabrikatzailek txostena sinatu zuten Europar
  Batasunean saltzen ziren telefonoen kargagailuak bateragarriak izan daitezen. Apple, Emblaze Mobile, Huawei
  Technologies, LGE, Motorola Mobility, NEC, Nokia, Qualcomm, Research In Motion (RIM), Samsung, Sony
  Ericsson, TCT Mobile (ALCATEL mobile phones), Texas Instruments eta Atmel dira, hain zuzen ere,
  fabrikatzaile horiek.

  Bruselaren aginduari jarraiki, kargagailu unibertsal edo komunak Micro-USB konexioa erabiltzen du
  elektrizitatea transmititzeko eta konexio hori ez dutenentzat adaptadore bereziak salduko dituzte.

  2011 amaitu aurretik kargagailu berria salgai jartzea adostu dute hamalau ekoizleek.

  Europar Batasunean kargagailuen bateraezintasuna deserosoa da erabiltzaileentzat eta arazo handiak sortzen ditu
  ingurugiroan. Askotan, telefono bat erosten duenak egoera onean du aurreko kargagailua, baina ezin du erabili
  baterazinak direlako.




                                                            12

More Related Content

Similar to Teknolurra

AZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroaAZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
Gartzia Rodrigo
 
Impres aritz
Impres aritzImpres aritz
Impres aritz
Aritz2
 
INFOR
INFORINFOR
INFOR
iuju
 

Similar to Teknolurra (15)

Berbaldiak III
Berbaldiak IIIBerbaldiak III
Berbaldiak III
 
Errealitate areagotua
Errealitate areagotuaErrealitate areagotua
Errealitate areagotua
 
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
 
Web 2.0 eta kazetaritza 2
Web 2.0 eta kazetaritza 2Web 2.0 eta kazetaritza 2
Web 2.0 eta kazetaritza 2
 
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroaAZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
 
AZKUE Fundazioaren Aurkezpena
AZKUE  Fundazioaren AurkezpenaAZKUE  Fundazioaren Aurkezpena
AZKUE Fundazioaren Aurkezpena
 
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroaAzkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Azkue Aurkezpena 2009azaroa04
Azkue Aurkezpena 2009azaroa04Azkue Aurkezpena 2009azaroa04
Azkue Aurkezpena 2009azaroa04
 
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
 
mLearning-a: kontzeptua, historia eta erabilerak
mLearning-a: kontzeptua, historia eta erabilerakmLearning-a: kontzeptua, historia eta erabilerak
mLearning-a: kontzeptua, historia eta erabilerak
 
Impres aritz
Impres aritzImpres aritz
Impres aritz
 
Euskara eta IKTak
Euskara eta IKTakEuskara eta IKTak
Euskara eta IKTak
 
INFOR
INFORINFOR
INFOR
 
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
 

Teknolurra

  • 1. TEKNO-LURRA Gaur, eta egun guztietan, zuk nahi duzun albisteak!
  • 2. Aurkibidea: 3.Orrialdean Nintendo 3DS 4.Orrialde Ukimen Pantaila 5.Orrialdea– Eskumutur Berezia 6-7 Orrialde– Wikipedia 8 Orrialde Google 9 Orrialde Facebook 10 Orrialde Internet 11 Apple Iphone 12 Kargagailu Unibertsala 2
  • 3. Nintendo 3DS kontsola aurkeztu dute Nintendok kontsola berria aurkeztu du, hiru dimentsioak zuzenean ikusteko aukera izango da, horretarako betaurreko berezirik erabili behar izan gabe. Nintendok kontsola berria aurkeztu du gaur Amsterdamen: Nintendo 3DS eramangarria. DS kontsola arrakastatsua ordezkatuko du, eta betaurreko berezirik gabe hiru dimentsiotan jolasteko aukera emango du. Teknologia berri horrekin, Nintendo Europak bideo-jokoen mundua goitik behera aldatzeko asmoa du. Martxoaren 25ean jarriko dute salgai, eta 3DSrako bereziki egindako 25 joko baino gehiagorekin batera kaleratuko dute. Kontsola berriak 230 gramo pisatuko ditu, eta Nintendo DSren jokoekin bateragarria izango da. Berrikuntza nagusietako “Street pass” izango da, kontsolaren erabiltzaileek informazioa elkarrekin trukatzeko aukera emango duen konexio automatikoa, hain zuzen. Sare sozial bat sortuko da horrela. 3
  • 4. Light Touch, ukimen pantaila nonnahi Seguruenik zuotako askok ikusita izango duzue honezkero Virtual Laser Keyboard delakoa: teklatu eramangarri bat da, laser bidez edozein azaletan proiektatzen dena. Idazteko, proiektatutako irudiari sakatzea besterik ez dago: Zenbaiti gauza ultramoderno eta sinesgaitza irudituko bazaie ere, gauza da teklatu birtual hori nahiko aspaldiko kontua dela, duela bospasei urtekoa behintzat, eta hobekuntza nabarmenak behar zituela. Berrikuntza horiek CES Azokan iritsi dira, eta edozein teknopataren ametsik lizunenak betetzeko modukoa da. Light Blue Optics izeneko enpresak laser teknologian oinarritutako Light Touch delakoa aurkeztu du. Mikroproiektore bat da, bideoa edozein gainazaletan, koloretan eta erresoluzio handiz proiektatzeko gauza dena. Proiektatutako irudiak, gainera, ukimen pantailen modura funtzionatzen du, hau da: bertan ukituz gero, proiektoreak ukitu hori antzeman eta seinalea igortzen dio ordenagailuari. Praktikan, horrek esan nahi du Light Touch hori ukimeneko pantaila proiektagarria dela, edonora eramateko modukoa. Ez pentsa zientzia fikiziozko kontua denik, gailua CES azokan bertan aurkeztu zuten, nahiz eta oraindik salgai ez dagoen. Ondoko bideo honetan ikusten da nola funtzionatzen duen, eta egilearen webgunean azalpen tekniko sakonagoak ere badaude (ingelesez, hori bai). 4
  • 5. Estresa neurtzeko Eskumuturrekoa Seguru nago, deeeeenok ezagutzen dugu baten bat beti estresak jota dagoen kontuarekin negar eta negar dabilena. (Ze demontre, aitortu behar dut ni neu ere kasta horretakoa naizela). Bueno, ba zure lagun ustez estresatuak aspertuta baldin bazaitu, orain teknologiak eskaintzen dizu ustezko estreseko kopla horiekin bukatzeko modua. Zure laguna penak kontatzen hasten denean, jarriozu Q Sensor eskumuturrekoa. Inbentotxo honek izerditan hasi behar dugunean azalean sortzen den konduktibitatea neurtu eta haren araberako kolorea hartzen du, jantzita daramana benetan larri edo beste barik itxurak egiten ari den 5
  • 6. Wikipedia Entziklopedia digitala hamar urte bete ditu Martxan jarri zutenetik entziklopedia horren funtzionamendua nahiko eztabaidagarria izan da. Hala ere, hamargarren urteurrenean 400.000 erabiltzaile lortu ditu. Wikipediak, XXI mendeko entziklopedia digitalak, hamar urte bete ditu. Interneteko partehartzearen eta ezagutza unibertsalaren paradigmak 400 milioi erabiltzaile eta 271 hizkuntzatan idatzitako 26 milioi artikulu bildu ditu eta, hortaz, informazioa eskuratzeko eredua guztiz aldatu du. Wikipediaren aburuz, bere zerbitzua “Interneten dagoen entziklopediarik handiena eta ezagunena da eta, gainera, eleanitza eta eskuragarria da”. 2001ko urtarrilaren 15ean jarri zuten martxan eta, horregatik, ekitaldiak antolatu dituzte mundu osoan zehar. Zalantzarik gabe, arrakastaz betetako hamarkada izan du Interneteko historian. Hala ere, aditu askok ez dute Wikipediak informazioa jasotzeko duen modua begi honekin ikusten; izan ere, Sareko edozein erabiltzailek editatu dezake informazio hori. “Wikipediak Sareko demokratizazioaren ideia islatzen du; 2.0 webgunearen arrakasta, alegia”, esan du Jorge Sierra Wikimedia Españako arduradunak”. 6
  • 7. Arduradunak adierazi duenez, entziklopedia horren filosofiak informazioa edonork eskaini dezakeela eta ezaguera gizateriaren ondasun bat dela defendatzen du. Alderdi demokratiko hori da, hain zuzen ere, akademikoen alorrak Wikipedian konfiantzarik ez izatea eragiten duena. Fidagarritasuna, zalantzan Aina Lopez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Soziologia irakasleak esan duenaren arabera, ezaguera “ez da demokratikoa, kontrolen bitartez arautu beharreko zerbait baizik”, batez ere ezaguera zientifikoa. Joan den ekainean aurkeztutako ikerketa batek onartu zuenez, Wikipedia erabilgarria da, baina “batzuetan bakarrik” izaten da fidagarria; izan ere, “akats dezente” izaten ditu eta fidagarritasun gutxiko iturriek sortzen duten informazioa biltzen du. “Interneten irakurtzen dugun guztia egiaztatu behar da”, esan du Sierrak. Soziologia irakasleak, bestalde, Wikipedia “orientazio” bezala erabili daitekeela azaldu du. Wikipediaren sortzailea nor izan zen zehazteko “iskanbila” izan da beti. Hala ere, Jimbo Wales aipatzen du 2000ko Nupediaren sortzaile bezala. Proiektuaren garapena motela izan delako, 2001ean “wiki” bat sortu zuten, 1994an programatzaile estatubatuar batek sortu zuen informazioa sortzeko, hartu-emateko eta begiztatzeko zerbitzu bat. Wikipedia “wiki” hori eta grekeraz “hezkuntza” esan nahi duen “pedia” atzizkia batzearen emaitza da. Gaur egun, hilean 400 milioi erabiltzaile ditu eta 271 7
  • 8. Google Maps berritu du Googlek Google Mapsek aplikazio berri bat du pantailaren goiko aldean, eskuinean. Satelite bidezko irudietatik mapetara edota kaleko ikuspegira (street view) jotzeko aukera eskaintzen du.Googlek aldaketa garrantzitsua egin du Google Mapsen, bere produktu izarretako batean. Mundua esploratzeko zerbitzuak aplikazio berri bat du orain. Pantailaren goiko aldean, eskuinaldean, kokatu dute aplikazioa. Erabiltzaileei satelite bidezko irudietatik mapetara edota kaleko ikuspegira (street view) txandakatzeko aukera eskaintzen die. Hala, erabiltzaileak Google Mapseko bista bere gustuetara molda dezake. Aplikazio horri esker, aukeratutako tokiaren argazkiak eta web kamera bidezko irudiak ikusteko aukera izango du. Horrez gain, bertara heltzeko edota bizikletaz egiteko bideak ere kontsulta daitezke. 8
  • 9. Nola hackeatzen dituzte pertsonaia ospetsuen Facebookeko kontuak? Arriskuetako bat pertsonaia ospetsuen kontuak marketingeko langileek kudeatzen dituztela da. Aste honetan bertan Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen eta Mark Zuckerberg sare sozialaren sortzailearen Facebookeko kontuak hackeatu dituzte. G Data Interneteko segurtasuneko enpresak bere blogean argitaratu duenez, horrelako erasoak egiteko teknika oso errazak erabili daitezke. Dirudienez, arriskuetako bat pertsonaia ospetsuen kontuak marketingeko langileek kudeatzen dituztela da. Langile guztiek ez dituzte pasahitz seguruak erabiltzen eta Facebookera sartzerakoan ez dute arduratsu jokatzen, ez baitituzte WiFi sareak irekita daudela kontuan hartzen. Giza akats baten eta hodeiaren ondorioa omen da arazoa; izan ere, sistemak ez du argi izaten nor den nor, hodeiak ez duelako erabiltzailea fisikoki ezagutzen. Gertakari hauen ostean, Facebook arazo hauek konpontzeko irtenbideak bilatzen ari da orain. 9
  • 10. Internet garestia dela iritzi diotenek gora egin dute Euskadin Gainera, Espainiako internauten % 63k konexioa “motela” dela deritzo. Operadorea uzteko orduan, % 40ak arazoak izaten dituela salatu du Konexioaren abiadura kontutan izanda, Internet zerbitzua garestia dela uste dutenen kopuruak gora egin du Euskadin. Horixe da aurten euskal herritarren % 62k adierazi duena; 2009an, berriz, kopuru hori %60koa zen. Datuak Ocio Networks blog sareak egindako ikerketan agertzen dira. Ocio Networksek zazpi milioi erabiltzaile ditu hilean eta ikerketa horretarako 1.875 pertsona elkarrizketatu ditu. Inkesta horren arabera, Estatu mailan internauten % 61ak 2010ean Internet zerbitzuagatik gehiegi ordaindu zutela uste du. Bestalde, 2010ean espainiarrek aurreko urtean baino denbora gehiago egon ziren Internetera konektatuta. Hori da, behintzat, inkestan parte hartutakoen % 52ak adierazi duena. % 40, berriz, denbora bera egon zen konektatuta eta % 8k ordu gutxiago igaro zituen Interneten. Hala ere, nahiz eta Interneten denbora gehiago eman, % 63ak konexioa oso motela dela salatzen du. Mugikorren bidezko konexioa, gora Bestaldetik, internauten % 29k Interneten nabigatzeko sakelako telefonoa erabili zuen 2010ean. 2009 urtean, berriz, % 20k egin zuen. Mugikorren bidezko Internet erabilerak gorakada nabarmena izan du 16 eta 30 urte bitarteko gazteen artean eta 41 eta 50 urte bitartekoen artean. Euskadin, sakelako telefonoaren bidezko Interneteko erabilera iraunkorra mantendu egin da 2009an, % 25arekin. 10
  • 11. Apple iPhone mini berria prestatzen ari da Gailu berriak iPhone 4ren teknologia izango du, baina heren bat txikiagoa izango da eta ez du telekomunikazio enpresa batekin lotutarik izango. Apple konpiniak iPhone telefono ospetsuaren bertsio “txikia” (mini) prestatzen ari da. Ekimen horrekin Googleren Android sistema duten gailuen arrakastari aurre egin nahi du Appek, Bloombergen ustez. Teknologia konpainiaren plana iPhone 4ren teknologia duen, baina heren bat txikiagoa den telefono bat kaleratzea izango litzateke. Gailu berriak iPhone 4ren teknologia izango du, baina heren bat txikiagoa izango da eta ez du telekomunikazio enpresa batekin lotutarik izango. 2010eko azken hiruilekoan, google telefonia alorreko liderra izan da Android sistemari esker. 11
  • 12. Sakelako telefonoen kargagailu unibertsala aurkeztu dute Oraindik prototipo bat besterik ez da, baina urtea amaitu aurretik jarriko dute salgai. Helburua erabiltzaileen erosotasuna eta ingurugiroari kalte gutxiago egitea izango da. Europar Batasuneko 14 sakelako telefono saltzaile nagusiek kargagailu unibertsalaren prototipoa aurkeztu dute gaur Bruselan. Marka guztiekin bateragarria izatea eta 2011 amaitu aurretik salgai jartzea espero dute. Europako Batzordeak hala eskatuta, sakelako telefonoen hamalau fabrikatzailek txostena sinatu zuten Europar Batasunean saltzen ziren telefonoen kargagailuak bateragarriak izan daitezen. Apple, Emblaze Mobile, Huawei Technologies, LGE, Motorola Mobility, NEC, Nokia, Qualcomm, Research In Motion (RIM), Samsung, Sony Ericsson, TCT Mobile (ALCATEL mobile phones), Texas Instruments eta Atmel dira, hain zuzen ere, fabrikatzaile horiek. Bruselaren aginduari jarraiki, kargagailu unibertsal edo komunak Micro-USB konexioa erabiltzen du elektrizitatea transmititzeko eta konexio hori ez dutenentzat adaptadore bereziak salduko dituzte. 2011 amaitu aurretik kargagailu berria salgai jartzea adostu dute hamalau ekoizleek. Europar Batasunean kargagailuen bateraezintasuna deserosoa da erabiltzaileentzat eta arazo handiak sortzen ditu ingurugiroan. Askotan, telefono bat erosten duenak egoera onean du aurreko kargagailua, baina ezin du erabili baterazinak direlako. 12