1. TEKNOLOGIA ETA GURE IRAKASKUNTZA GIROKOALDAKETAK
Gure irakaskuntza giroko aldaketei buruz hitz egiteko, ezinbestekoa ikusten dugu
ordenagailuekin hastea. Alde batetik, ordenagailuan dokumentu asko gorde daitezke, leku
txiki batean eta era txukunean. Gainera, dokumentuak urteen poderioz, aldatu edo
moldatu daitezke berriak sortuz.
Bestetik, ordenagailua izorratuz gero, dokumentu guztiak galduko ziren eta, paperezko
edota kopia digitak batean gordeta ez baduzu, informazioa betirako galduko da.
Ordenagailuari etekin handiagoa emateko internet daukagu. Honi esker, munduko
edozein arlotako informazioa aurkitu dezakegu (entziklopedien ordezkari) edota mundu
osoko pertsonekin komunikatu (messenger, chat, webcam, emaila…). Hala ere, honek
eragozpenen bat badu. Bertan, maiz informazio desegokia aurki daiteke edo informazio
egokiaren erabilpen desegokia ere.
Interneten beste erabilpena GPSa da. Teknologi berri honekin, eskuko mapak
galtzear daude eta istripu pilo