IKASTURTEA Sekuentzia Digitalhau hirugarren zikloan burutzeko dago eginda, hau da, 5. eta 6. kurtsoko ikasleekin “Gorputz Hezkuntza” ikasgaian.
3.
IKASLEEN EZAUGARRIAK Sekuentziarekinhasi aurretik taldearen behaketa oso inportantea izango da, beraiekin jakinminak eta nahiak ezagutzea ondo legoke. Taldearen aurrezagutzekin oso lotuta dago tarte hau, guztiok jakiteko nondik abiatzen garen eta horrela sekuentzia amaitzen dugunean nora heldu garen ikusteko ere bai.
SEKUENTZIA HONETAKO HELBURUNAGUSIA Sekuentzia didaktiko honen helburu nagusia, gorputz hezkuntzako saioetan malabareak egiteko erabiliko den pilota sortzea izango da (m alabareak dira diferentzia handiarekin pazientziaren maisuak, adorearenak, diziplinak opariak egiten dizkigula ulertzen laguntzen digunak). Honetaz aparte helburu hauek ere lortu nahi dira: Erritmoa, gorputzaren gaineko kontrola, indar fisikoa lantzea, oreka lantzea eta koordinazioa, gorputzaren postura, alde batekotasuna, orientazioa, malgutasuna, sormena. (Honetarako begien koordinazioarako jarduera prestatu dugu) Umorea, lotsei eta konplexuei aurre egitea, bakoitzak bere burua baloratzea, gainditzea, autodiziplina, autoestima, geure buruarekiko errespetua, sormena eta adorea.
6.
LANDUTAKO GAITASUN OROKORRAK1.– Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, eta, zehazki, nork bere burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea. 2.– Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzen ikastea. 3.– Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea. Pertsona autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta printzipio etikoei jarraitzea. 4.– Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan.
7.
LANDUTAKO OINARRIZKOGAITASUNAK: a) Ikasten ikasteko gaitasuna b) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna c) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna d) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna e) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
8.
ETAPA HONETAKO HELBURUAK 1. Norberaren gorputzaren hautemate- eta mugimen- aukerak aztertzea eta gauzatzea, nork bere buruan arreta jartzeko eta konfiantza hartzeko; horrela, norbera ongi sentitzea onuragarria izango da osasunerako. 2. Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, oinarrizko mugimen-trebetasunak haurren bilakaera-prozesuari jarraiki gara daitezen; horretarako, ekintza-jokoak egingo dira. 3. Arazo motorrak konpontzeko eta, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta jarduera artistikoak eta espresiokoak egitean, eraginkortasunez eta autonomiaz jar- duteko printzipioak eta arauak eskuratzea, aukeratzea eta aplikatzea; horrez gainera, egindako ahalegina erregulatu, neurtu eta baloratu egingo da, eta norberaren aukeren eta zeregin-jatorriaren araberako autoeskaera mailara iritsiko da. 4. Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-baliabideak estetikoki eta sormenez erabiliz, gauzak aurkitzea eta adieraztea; horrela, norberaren mugimenduen bidez, horiek sentitu, bizi, onartu eta pertsonalizatu egingo dira.
9.
BEHAR DIREN BALIABIDEAKInformatika gela Pilotak egiteko materiala: - arroza - globoak (sei-zortzi ume bakoitzeko) - Plastikozko ur botilatxo bana (hutsa,etxetik ekarria) - zeloa - artaziak
10.
IKASLEEN PARTAIDETZA Ikasleaktiboak sortu nahi ditugu, eta helburu hau kontuan izanda, jarduera eta planteamendu motibagarriak bilatu eta burutu nahi ditugu.
11.
IRAKASLEAREN PAPERA Irakasleagidaria izango da, baina kontuan hartuta protagonista eta aktore printzipala ikaslea bera dela. Jarduerak eta teoria azaltzeko bidea izango da irakaslea, motibazioa pizteko arduraduna eta klaseko giroa sortu eta pizteko baliabide handia. Ahal den neurrian, irakasleak lortu behar du ikasleak ondo pasatzea eta egiten duenarekin disfrutatzea.