The Promise of Outsourcing - Outsourced Wide Area Network Services with MCI
Moldaera plana jatorrizkoa
1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTEXEA
Txillardegi, 14
20108 OBABA
Tf: 993 21 44 04
Faxa: 993 31 14 64
Guraso maiteok:
Ikastetxean urtero egiten dugun moldaera-planaren barruan, bilera indibidual baterako
deialdia egiten dizuegu; komeni da bilera honetara zuek (biok, ahal izanez gero) seme/alabarekin
etortzea.
Helburua da umeak bere andereñorekin eta ikasgelarekin lehenengo kontaktua izatea,
baita orientatzaileek umearen familiari eta bilakaerari buruzko datuak jasotzea ere, datu horiek
ikaslea ahalik eta ondoen ezagutzen eta beroni arretarik egokiena eskaintzen lagunduko baitigute.
Inkesta bat bidaltzen dizuegu, etxean erantzuteko eta bilera indibidual horretan aztertzeko.
Tokia: Haur Hezkuntzako Gela
Eguna: Irailaren ...........................
Ordua: .............
Mesedez etor zaitezte ordurako, familia guztiekin aldez aurretik programatutako orduetan
elkartu ahal izan gaitezen (bilera bakoitzaren iraunaldia 15 minutukoa izango da gutxi gorabehera).
Besterik gabe, agur bero bat bidaltzen dizuegu.