EKAINAK 14
SALGAI
ILARGIAREN SEKRETUA
Bazen behin printzesa izan nahi zuen printzesa bat, edo hori uste zuen
behintzat istorioaren hasieran. Bere aita erregea zen eta harekin bizi
zen gazteluan, oso zoriontsu ziren biak, zoriontsu izateko beharrezko
gauza guztiak baitzituzten, edo hori uste zuten behintzat. Erregea oso
zorrotza zen bere alabaren hezkuntzarekin, eta berak beste ikasi zezan
nahi zuen. Egunen batean bera izango baitzen erregina, erregearen
agintearekin horren pozik zirudien erreinu hartako erregina. Gazteluko
bizitza oso errepikakorra zen: egunero hainbat eskola jasotzen zituen
bere aitak nahi bezala bere jakiturian sakontzeko. Berak gustuko zituen;
matematikako eskolak jaso, zaldiketa, protokoloa, hizkuntzak... eta
bazekien lanak aurrera eramanez gero, arratsaldean, munduko aisialdi
guztia izango zuela berak nahi zuena egiteko; gazteluko gune
debekatuen bila aritzea. Bere aitari, aldiz, ez zitzaion bat ere gustatzen
bere alaba horretan aritzea…
BASOA
Bazen behin bere amonarekin aran eder batean bizi zen ume bat. Peio zuen
izena eta gurasorik izan ez arren, bere amonaren berotasuna nahikoa zen
zoriontsu izateko. Biak duela urteak aitonak eraikitako egurrezko txabola
batean bizi ziren. Inguru hartan, haizeak indarrez jotzen zuenean, istorioak
kontatu nahi zituela zirudien. Gauza bera gertatzen zen txabola ondoko
errekako urarekin; urak istorioak zekartzala zirudien. Arana zabala zen eta
erreka batek zeharkatu eta banatzen zuen. Honek, ur izoztuak zeramatzan,
udan ere epeltzen ez zirenak. Horren ondorioz, gutxi ziren bertan bainua
hartzera animatzen ziren neska-mutil ausartak. Ibai hark banatutako
aranaren bi zatiak oso argi bereizten ziren: ezkerraldean, etxe gutxi batzuk
harkaitzez beteriko mendi baten magalean ikus zitezkeen eta eskuinaldean
berriz mendian gora zihoan baso izugarri batek halako kutsu misteriotsu bat
ematen zion inguruari. Eta ez zen gutxiagorako; baso haren inguruan
hainbat istorio magiko entzuten ziren…
URREZKO TXAPONA
Hiri handi baten kanpoaldean ama-alaba batzuk bizi ziren. Hiri handi
hau herrialdeko hiriburua zen eta bertan bizi ziren hango biztanle
gehienak. Beraiei, berriz, ez zitzaien iruditzen hiri handi baten inguruan
bizi zirenik, beraiengandik gertu ez baitzen inor bizi. Hirirako
errepideagatik ez balitz, basamortu batean bizi zirela pentsa zitekeen.
Ez zituzten hango pertsonen ezaugarriak ezagutzen, ezta haien istorioak
ere. Gauza bera gertatzen zitzaien hango eraikuntza zein dendekin, ez
baitzuten azken hauetan gastatzeko dirurik. Beraiek, amak denboraren
poderioz lortutako egur zatiez egindako txabola batean bizi ziren.
Honen ondoan, ortu bat zuten eta bertan era guztietako barazki eta
frutak landatzen zituzten. Hauek eta oilo gutxi batzuk ziren beraien
bizimodua aurrera eramateko aukera bakarra. Hauen arrautzak, hiriko
sarreran bizi ziren lagunekin aldatzen zituzten beste elikagai batzuen
truke. Etxeko txikiak goizak hiriaren sarreran zegoen eskolan pasatzen
zituen. Arratsaldetan, berriz, amari, ortuko lanetan laguntzen zion.
Asteburuetan, ordea, orduak…
IPUIN ZIRIMIRIA

IPUIN ZIRIMIRIA

  • 1.
  • 2.
    ILARGIAREN SEKRETUA Bazen behinprintzesa izan nahi zuen printzesa bat, edo hori uste zuen behintzat istorioaren hasieran. Bere aita erregea zen eta harekin bizi zen gazteluan, oso zoriontsu ziren biak, zoriontsu izateko beharrezko gauza guztiak baitzituzten, edo hori uste zuten behintzat. Erregea oso zorrotza zen bere alabaren hezkuntzarekin, eta berak beste ikasi zezan nahi zuen. Egunen batean bera izango baitzen erregina, erregearen agintearekin horren pozik zirudien erreinu hartako erregina. Gazteluko bizitza oso errepikakorra zen: egunero hainbat eskola jasotzen zituen bere aitak nahi bezala bere jakiturian sakontzeko. Berak gustuko zituen; matematikako eskolak jaso, zaldiketa, protokoloa, hizkuntzak... eta bazekien lanak aurrera eramanez gero, arratsaldean, munduko aisialdi guztia izango zuela berak nahi zuena egiteko; gazteluko gune debekatuen bila aritzea. Bere aitari, aldiz, ez zitzaion bat ere gustatzen bere alaba horretan aritzea…
  • 4.
    BASOA Bazen behin bereamonarekin aran eder batean bizi zen ume bat. Peio zuen izena eta gurasorik izan ez arren, bere amonaren berotasuna nahikoa zen zoriontsu izateko. Biak duela urteak aitonak eraikitako egurrezko txabola batean bizi ziren. Inguru hartan, haizeak indarrez jotzen zuenean, istorioak kontatu nahi zituela zirudien. Gauza bera gertatzen zen txabola ondoko errekako urarekin; urak istorioak zekartzala zirudien. Arana zabala zen eta erreka batek zeharkatu eta banatzen zuen. Honek, ur izoztuak zeramatzan, udan ere epeltzen ez zirenak. Horren ondorioz, gutxi ziren bertan bainua hartzera animatzen ziren neska-mutil ausartak. Ibai hark banatutako aranaren bi zatiak oso argi bereizten ziren: ezkerraldean, etxe gutxi batzuk harkaitzez beteriko mendi baten magalean ikus zitezkeen eta eskuinaldean berriz mendian gora zihoan baso izugarri batek halako kutsu misteriotsu bat ematen zion inguruari. Eta ez zen gutxiagorako; baso haren inguruan hainbat istorio magiko entzuten ziren…
  • 6.
    URREZKO TXAPONA Hiri handibaten kanpoaldean ama-alaba batzuk bizi ziren. Hiri handi hau herrialdeko hiriburua zen eta bertan bizi ziren hango biztanle gehienak. Beraiei, berriz, ez zitzaien iruditzen hiri handi baten inguruan bizi zirenik, beraiengandik gertu ez baitzen inor bizi. Hirirako errepideagatik ez balitz, basamortu batean bizi zirela pentsa zitekeen. Ez zituzten hango pertsonen ezaugarriak ezagutzen, ezta haien istorioak ere. Gauza bera gertatzen zitzaien hango eraikuntza zein dendekin, ez baitzuten azken hauetan gastatzeko dirurik. Beraiek, amak denboraren poderioz lortutako egur zatiez egindako txabola batean bizi ziren. Honen ondoan, ortu bat zuten eta bertan era guztietako barazki eta frutak landatzen zituzten. Hauek eta oilo gutxi batzuk ziren beraien bizimodua aurrera eramateko aukera bakarra. Hauen arrautzak, hiriko sarreran bizi ziren lagunekin aldatzen zituzten beste elikagai batzuen truke. Etxeko txikiak goizak hiriaren sarreran zegoen eskolan pasatzen zituen. Arratsaldetan, berriz, amari, ortuko lanetan laguntzen zion. Asteburuetan, ordea, orduak…