Praktikum eta teknologia berriak

650 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
650
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
17
Actions
Shares
0
Downloads
4
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Praktikum eta teknologia berriak

  1. 1. HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK Leyre Amunarriz María Díez Leyre Franganillo Nekane Galdeano Nahiara Olascoaga
  2. 2. 1. DESKRIBAPENA 2. BERDINTASUN NAGUSIENAK 3. ERABILPENEN ARTEKO DESBERDITASUNA 4. HAUSNARKETA 1. DESKRIBAPENA Leyre F: Ekintza ikastolan ordenagailua (bat irakasleen gelan, beste bat gela bakoitzean) dute, proiektorea (dvdak ikusteko) eta inpresora (irakasleen gelan) dute. Microsoft office manejatzen dute eta irakasleen prestakuntza oinarrizkoa da. Ez dute proiektu berezirik, ez dute metodologia jakin bat jarraitzen eta umeak ez dituzte taldeetan biltzen. Ordenagailua txoko batean dago eta haur bakoitza nahi badu gerturatu daiteke jolasteko. Ostiraletan 3 urtekoen bi gelak elkartu eta bideo bat ikusten dute proiektorearekin. Nekane: Zuhaiztin, haur hezkuntzako gela bakoitzeko, ordenagailu bat dute. Irakasleen gelan 3 ordenagailu daude, eta irakasleek maiz erabiltzen dituzte, izan ere, astean behin, informatikako ikastaro batera joaten baitira. Bertan microsofteko oinarrizko programak nola erabiltzen diren ikasteaz gain, picassa bezalako programak erabiltzen ikasten dute. Nire gelan ordenagailua marrazketa txokoaren ondoan kokatua dago eta astean behin ordenagailura jotzen dute, Ttantto cd-aren ipuin bat edo bi ikusteko / entzuteko. Hala ere praktikaldian ordenagailua ez zebilen ondo, teknikaria bitan etorri zen, birusak zirela eta konpontzea, eta horregatik haurrek ez zuten asko erabiltzen. Irakasleak esan zidanez, normalean, ondo dabilenean, ordenagailuarekin ibiltzen uzten die, batez ere hizkiekin jolasteko (teklatuan hizkiak bilatu eta izenak idazten saiatzen dira, adibidez). Nahiara: Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxean egon naiz, 3 urtekoen gela. Zein da Teknologiaren garrantzia eta papera Haur Hezkuntzan? Praktika denboraldian sei aste egon naiz gela batean, errealitatea ikusteko eta gauza gehiago ikasteko, ikusteko.. aukera izan dut. Baina eskola honetan, 3 urtekoen gelan teknologia berrien erabilpena eskasa da: gehienez, ikasleek bideoak ikusten dituzte bideogelan baina gelan ez dago ordenagilurik. Eta gelatik kanpo ez dituzte erabiltzen, irakasleak ez zuen inongo beharrik sentitzen. Eta egia esan nik ez
  3. 3. dut ordengailuen falta somatu gelan. Irakasleak ordenagailuak irakasleen gelan dituzte, bertan lau ordenagailu daude, inpresora eta scanerrakin. Nire irakasleak ordenagailua erabiltzen du egunero: emaila, oharrak prestatzeko, informazioa lortzeko, etab. Baina ni egondako gelan ez dago ordenagailurik, dena gelatik kanpo dago eta Haur Hezkuntzako geletan ez dago ordenagailurik. Nik ez dut teknologi berrien falta sentitu, 3 urtekoen gelan egon naiz eta lan handia dago; gainera batzuentzat lehen kontaktua izan da eskolarekin. Nire ustez, goizegi da teknologia berriekin hasteko, batez ere 3 urtekoen gelan. Leyre.A: Ama Guadalupekoan, ordenagailu gela bat dute. Haur Hezkuntzako geletan ez dute ordenagailurik baina ordenagailu geletakoak erabiltzen dituzte batez ere 5 urtekoen gelakoek. Nire ustez, eskola honetan ez dute metodologia bat jarraitzen teknologia berriak lantzeko. Irakaslearen arabera gehiago edo gutxiago erabiltzen dute. Iaz, 5 urteko haurrek ez zuten ordenagailua erabiltzem baina aurten adin berberakoek astero behin behintzat ordenagailuarekin ariketak egiten zituzten. Asko gustatzen zaie ordenagailuarena eta horrek beraien arreta mantentzea lortzen du. Ez dute gehiegi erabiltzen, haurrek jakin behar dute ez daudela ordenagailu baten menpe, osgarri bat baino ez dela. Nire ustez oinarrizko gauzak erabiltzen ikasi behar dute eta hori lortu eta gero, lagungarriak gehitu joan gaitezke. Esaterako hiztegi bat erabiltzen ikasi behar dute, eta gero alternatiba erosoagoak daudela ikasi. Horrez gain garrantzitsua iruditzen zait esatea talde osoak erabiltzen zuela ordenagailua, eta ez banan banan. Ordenagailuaren pantaila telebista baten pataila batekin lotuta zegoen eta gela guztiak ikusten zuen besteak egiten zuena. Modu honetan txandaka erabiltzen zuten ordenagailua, besteek arreta galdu gabe. Esan beharrekoa da asko nabaritzen zela zeintzuk zuten eta zeintzuk ez ordenagailu bat etxean. María D. : Ni San Ignacio Ikastetxean egon naiz, eta bertan teknologia berriak benetan "berriak" dira, kurtso honetan sartzen hasi dira eta oraindik ez daukate ez proiekturik ez kurrikulum zehatzik. 2. eta 3. HHko gela bakoitzeko ordenagailu bat dago. Erabiltzen duten materialari dagokionean, nire taldekide batzuek ikusitako bera da, baina dagoen desberdintasuna hauen erabilpenean dago. Bestelako eskolek txokoen metodologia erabiltzen dute, ikastetxe honek, aldiz, irakurketa- idazketa eta matematikari garrantzi handia ematen die, eta asteko ordutegia ikasgaien arabera antolatzen dute; hots, matematika, euskara, ingelera, erlijioa, psikomotrizitatea... Gela osoak, batera egiten du lan egunean zehar, eta teknologia berriek kurtso hasieran egindako programazioan sartzen ez denez, ikasgaia batetik bestera geratzen diren hutsune horietan lantzen dituzte.
  4. 4. Honek bere alde ona du, haurrei teknologia berriekin aritzeko aukera ematen diolako; baina badu ere bere alde txarra, irakurketan edota beste materia batean motel dabiltzan batek, materia hori bukatzen azkena izango denez, ordenagailuarekin aritzeko aukera izango ez duelako. Horrelakoetan, haur hori, motelago atzetik ibiliko da bai ordutegiak markatzen duen saio horretan, baita teknologia berrien ezagupenean ere. Irakasleak gela osoarekin erabiltzen dituen momentu bakarra da egunen batean, azkeneko orduko ipuin horren ordez, ulermenerako entzunaldi edo filma bat jartzea erabakitzen duenean. BERDINTASUNAK Denok bat gatoz gure ikastetxeetan teknologia berriei ateak ireki dizkietela, baina irekitze hori oso mugatua da. Alde batetik irakasleen formakuntza eskasa da, eta bestetik teknologia berriak zer esan nahi duten eta zer eragina duten ikasketa prozesuan ez daukate oso garbi. Irakasleen formakuntzari begira esan, denok oinarrizko formakuntza dutela ikusi dugu. Baliabideei begira, antzeko materialak dituzte zentro guztietan (ordenagailua, kanioia, argazki kamara, dvd-ak, inpresora, bideoa ...). Hala ere, aipatzekoa da irakasle guztiek ez dituztela baliabide guzti hauek erabiltzen, eta batzuk ez dute ezta maneiatzen ikasi ere. DESBERDINTASUNAK Ikastetxe guztiek aukera bat ematen diote teknologia berriei (batzuk gela barruan dute eta besteak gelatik kanpo) baina aukera horren metodologiari begira aurkitu ditugu desberdintasun nagusienak (ikastetxe desberdinen eta berdinaren artean ere). Laburki: • Ekintza – Haurrak ordenagailuarekin jolastu, libreki, nahi dutenean. • Zuhaizti – Ttantto CD-ko ipuinak entzun/ikusi egun konkretu batean, denok batera. • Ama Guadalupekoa (5 urtekoen gela) – Tutorea ez den irakaslearekin beste gela batera doaz ordenagailuetan ibiltzea. Bertan landu egiten dituzte: Mate: batuketak; Hiztegia: poemak osatu, asmakizunak; Ipuin interaktiboak; Puzzleak. • San Ignacio de Loyola - Txokorik ez dute. Ordenagailua sari moduan erabiltzen dute Ondorioa • Teknologia berrien aldeko apustua egon badago, baina ikastetxe bakoitzak erabilpen hori ez dauka argi.
  5. 5. TAULA Ama Ama San Ignacio Guadalupekoa Guadalupekoa 5 Ekintza ikastola de Loyola Zuhaizti eskola 3 urtekoen urtekoen gela Ikastetxea gela ordenagailua, ordenagailua, argazki ordenagailua, ordenagailua, argazki ordenagailua, makina, argazki makina, argazki makina, makina, argazki makina, Hardware inpresora, inpresora, bideoa, inpresora, bideoa, inpresora, inpresora, bideoa, bideoa, kanioia kanioia bideoa, kanioia kanioia kanioia microsoft microsoft Pakete microsoft office, microsoft office, office, datu microsoft office, office, datu ofimatikoa datu basea, emaila emaila basea, emaila, picassa basea, emaila emaila Ipuin BAI EZ BAI (urtxintxa) BAI BAI multimedia (urtxintxa) Bideoak BAI BAI BAI BAI BAI Astean behin Metodologia EZ EZ EZ EZ Ttantto CD-ko ipuinak Umeen EZ Adinaren arabera Adinaren arabera EZ Adinaren arabera agrupazioa Txokoa EZ EZ BAI (librea) EZ EZ Proiektuak EZ EZ EZ EZ EZ Irakaslegoaren Oinarrizkoa oinarrizkoa Oinarrizkoa oinarrizkoa Oinarrizkoa prestakuntza Hezkuntz EZ EZ EZ EZ EZ software Matematika, Arlo Matematika, idazketa, EZ EZ Idazketa , ipuinak kurrikularrak idazketa, hiztegia hiztegia, Ipuingintza Hezkuntza EZ EZ EZ EZ EZ proiektua CD eta edukin BAI BAI BAI BAI (Ttantto) BAI (Ttantto) multimedia (Ttantto)
  6. 6. HAUSNARKETA - Zertarako teknologia berriak HHan? Norentzat? Nola? Eskoletan egindako praktikuma duela hainbat aste bukatu zen, baina hemen gaude, denbora oro, bizitakoaren oroimenetara jotzen. Oraingo honetan, bertan bizi izandako esperientzietatik teknologia berriekin zerikusia duten momentuekin geratu behar dugu soilik. Taldea osatzen dugun bostek egin dugu ariketa bera eta bakoitzaren ikastetxean teknologia berrien egoera desberdina dela ikusi izan dugu. Desberdintasunak, dena den, ez ditugu hainbeste erabiltzen dituzten material eta baliabideetan ikusi, baizik eta horiek erabiltzeko moduan. Aurkezpenean erakutsitako taulan ikusten den bezala, eskola guztiek Ama guadalupekoa ikastetxea izan ezik ordenagailu bat dute gela bakoitzeko, eta horrek, gutxienez, microsoft office, datu basea eta emaila dauka. Gainera, ordenagailu ez diren beste teknologia berriak, hots, argazki kamera, kanioia, inpresora, bideoa... ere badituzte. Baina horrek ez du hezkuntza bat ziurtatzen. Gure esperientzia abiapuntutzat hartuta, egoera zaila dela esango genuke. Eskolek CDak eta edukin multimediak dituzte eskura, hauen artean, Tanttoko materiala, adibidez. Hala ere, eduki hauek, irakasleek erabiltzen dituzte arren, sakonean egon beharko lukeen hezkuntza proiekturik ez dago (oraingoz behintzat). Beraz, eskola batzuek txokoetan antolatzen badira ere, gutxi dira horietako batean gelako ordenagailua sartuko dutenak, besteek libreki aritzeko utziko baitute gelako albo batean. Eta txokorik ez duen eskolan ere, ordenagailua bigarren mailako gauza da: eskola horrek ikasgaien arabera du bere ordutegia antolatuta, eta informatika ikasgaia ez dago presente HHko geletan. Idazketa- irakurketa, matematika, natura eta hizkuntzak dira garrantzi handiagoa dituzten eremuak eta ikasgaiak, eta hauetarako planifikatuta dagoen programazioa betetzen bada, ordenagailuarekin aritzeko denbora uzten zaie haurrei. Irakasleek, orokorrean, oinarrizko hezkuntza bat daukate, eta haiek dira, batez ere, haurren zerbitzurako teknologia berriak erabiltzen dituztenak. Hau da, nahiz eta haurrak zuzenean teknologia berriekin harremanik ez izan (beraiek ez manipulatu arren), irakasleek aurkeztu eta beraiekin erabiltzen dituzte (kanioia, argazki eta bideo kamerak... ). Eskolak proiekturik ez duen bitartean, irakasleek teknologia berriak ahal edo nahi duten moduan erabiltzen dituzte, metodologia zehatzik gabe alegia. Orduan, gela barruan arlo kurrikular desberdinak ( matematika, idazketa, hiztegia, ipuingintza,...) lantzeko jolasak dituztenez, irakasleek maiztasun handirik gabe hauek erabiliko dituzte haurrek ordenagailuekin lehenengo kontaktu hori izan dezaten; eta bestetik, bideo eta ipuin multimedia jarriko dizkie ulermena lantzeko, edota entretenimendu gisa. Egoera hau bada ere, guri, taldekideoi, zenbait galdera etortzen zitzaizkigun burura. Gu, praktikumera joaten garenean ikastera goaz, eskolak, eredu bat den aldetik etorkizunerako lan egiten erakutsiko digulakoan. Eta, egia esan, hala izan dela pentsatzen genuen. Praktiketatik bueltan, ikusitakoa kontatzen genion elkarri eta zenbat ikasi izan dugu komentatzen genuen ("begira zelan egiten zuten hau, begira beste hau nola lantzen zuten..."); baina teknologia berrien saioarekin hasi eta honen inguruan zer egiten zuten pentsatzen jartzeak buruz behera jarri zituen gure ideiak hasiera batean. Gure ikastetxeak prestatuak eta eredugarriak zirela pentsatzen genuen
  7. 7. eta bat batean, teknologia berrietarako programa edota proiektu zehatzik ez izateak, "okerrak egiten zituen" modu batean, fundamenturik gabekoak izango balira. Orduantxe, galderak egiten hasi ginen: zer dira teknologia berriak? zergatik egongo ote dira egoera honetan HHko geletan? zein erabilgarritasun emango genieke guk? zertarako behar ditugu? beharrezkoak al dira HHn? nolakoa zen teknologia berriak agertu baino lehen eskaintzen zen hezkuntza? ordezkatu egin behar al dugu beste hura? zein da gure geletan teknologia berriak sartzearen arrazoia? ados al gaude? zeintzuk dira honen alde onak eta zeintzuk alde txarrak? Galdera asko ziren, baina gure erantzuna bakarra. Gaur egun, teknologia berriak gizartean puri- purian dagoen berrikuntza eta ia-ia "bizitzeko modu" bat da. Aurrerapen ugari ekarri dituzte teknologia berriek, eta hauek ezagutzen ez dituenak zenbait momentutan galdua sentitu daiteke. Hala eta guztiz ere, pertsona hauek orain arte izan dituzten beharrak ase ditzakete modu berean, teknologia berriek ez baitute ezer ordezkatzen. Gauzak horrela ikusten baditugu ere, gure iritziaren nondik norakoa honako hau izango litzateke: teknologia berriek badute bere garrantzi, baina hauen erailpenera mugatzea ez da batere ona, beste hainbat gauza galtzera eramaten baikaitu. Teknologia berriak, azken finean, makinak besterik ez dira, eta geuk, pertsonak garen aldetik, beste pertsonekin harremanetan egoteko beharra izaten dugu, horrek askoz gehiago aberasten eta betetzen gaitu eta. Hezkuntzari dagokionean, guk geure eskoletan pertsonekin arituko gara lanean, eta pertsonak hezi nahi ditugu, horretarako harreman bat egon behar du, irakasle eta ikaslearen artean, baita ikasle eta ikasleren artean ere. Gertutasun eta erlazio hori egon dadin, makinarik ez duten beste dinamikak sustatu behar direla uste dugu. Askoz ere aberatsagoak dira, gure iritziz, irakasleak kontatutako ipuinak eta egindako antzezpenak, ordenagailuek igorri ditzaketen irudiak baino. Irakasleak aurkeztutako ipuinak edota ariketa horiek, gainera, elkarrizketarako aukera ematen dute, eta bertan ipuinak eskaini ditzakeen beste balore eta ikasketarako tokia uzten zaio. Honekin ez ditugu teknologia berriak guztiz baztertu nahi, baina gauza guztiekin egin behar dugun bezala, hauen erabilpena noraino eraman nahi dugun jakin behar dugu. HHn, agian, umeen arteko harremana eta elkarrizketa sustatzen duten egoerak sortu behar ditugu, eta hauen hazkuntzan objektuen manipulazio zuzena behar dute, testuinguru desberdinetan murgilduta sentitu behar dute bere burua, eta teknologia berriek ez dute hori ematen. Teknologia berriek arazoen erantzuna zuzena ematen digute eta ez digute pentsatzen uzten. Hortaz, ez dugu, ez dute, ikasten. Gu, taldea bezala, ez iruditu arren, teknologia berrien alde gaude, baina beti ere hauen erabilpena momentu puntualetan eta modu kontziente batean egiten baldin bada. Azkenean, sortu zaigun galderarik garrantzitsuena zera izan da; zein da eskolek eman duten lehenengo pausua, ordenagailua geletan sartu (teknologia berriak eskolan sartu), eta ondoren hauek erabili ahal izateko programazio eta proiektu bat sortzeko beharra ikusten ari dira? Ala proiektu bat sortu egin dute eta hau aurrera eraman ahal izateko teknologia berrien beharra ikusita eskolan sartzea erabaki dute? Sakonean dauden zentzuak eta helburuak oso desberdinak dira. Eskolak badaki teknologia berriak ezagutu beharreko eremu bat dela, baina ezin dugu zentzua galdu eta gaur egungo gizarteak dioenari jarraitu ideiari buelta pare bat eman gabe. Beharbada, HHko haurrek ez dute teknologia berriak ezagutzeko beharra (ezagutza zuzena eta
  8. 8. manipulazioari dagokiona), dituzten beste gauza askok aukera gehiago ematen dietelako. Ondo ikusten dugu, beraz, irakasleak teknologia berriak baliabide gisa erabiltzea, baina eskolak hauek hezkuntzan sartu nahi izatea, horientzako proiektu bat diseinatu egin gabe, burugabekoa ikusten dugu. Badirudi, 5 urteko haurrek dagoeneko ordenagailu erabiltzen jakin behar dutela eta horretarako gai ez bada, irakurtzeko edo idazteko gai ez badira bezala, hurrengo kurtsoan larri- larri ibiliko dela behar dituen gaitasunak ondo garatu ez dituelako. Gero eta gehiago eskatzen ari gara, eta kontzeptu eta konpetentziei garrantzia ematen ari garen heinean, hezten ari garena pertsonak direla ahazten joaten gara. Arazo hau LH eta DBHko ikasleengan ikusten hasi ginen orain ez dela denbora luzez; baina, horren aurka egin beharrean, okerrago egiten arai gara, HHko mailetara eramaten ari gara.

×