Eskolen konparaketa

558 views

Published on

Published in: Technology, News & Politics
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Eskolen konparaketa

  1. 1. I. Sarrera Gu Patricia Longo eta Maialen Sarasua gara eta jarraian gure praktiketako egonaldian zehar eskoletan IKTeen inguruan ikusi dugunaren inguruko hausnarketa egingo dugu, horretarako, 2 eskolen azterketa eta eskolen konparaketa eginez. Maialen Sarasua: Langaitz Ikastola. Ikastetxe publikoa. Orereta. Patricia Longo: Mary Ward ikastetxea. Ikastetxe kontzertatua. Donostia. II. Eskolen azterketa Langaitz Ikastola  Hardwarea: Ordenagailua (CPU, pantaila, xagua, teklatua, bozgoragailuak) eta telebista bat (ordenagailuari konektatuta).  Pakete ofimatikoa: Windows XP.  Softwarea: • Hezkuntz sofwarea: Urtxintxa, Begizorrotz, Fitxak prestatzeko: garabatos. • Ipuin multimedia : Urtxintxako CD-ROMa • Bideoak: DVDak: Pirritx eta Porrotx eta Marrazki bizidunak  Metodologia: Txokoen metodologia erabiltzen dute. Urtxintxako Cdroma erabiltzen zuten denbora librea zutenean bereziki eta honen bidez beste , ordenagailua denbora librean erabiltzen zuten batez ere. Irakurketa lantzeko, Begi Zorrotz programa erabiltzen zuten eta txandaka ibiltzen ziren honetan irakaslearen kontrolpean. Talde txikietan banatzen ziren arren, ariketa berdinak egiten zituzten haur guztiek normalean. Ordenagailua erabiltzerakoan aldiz, 2- 3 pertsona
  2. 2. ibiltzen ziren gehienez aldi berean. Ez zegoen txoko berezirik ordenagailuarentzako, hau da, errotazioa egiterakoan ez ziren ordenagailuko txokotik pasatzen.  Proiektuak: Ez daude proiektu berezietan sartuta.  Irakasleen Formakuntza: Irakasle batzuk ikastaroak egiten dituzte, ni egon naizenean adibidez 3 urteko gela bateko tutore bat ikastaro bat egiten ari zen, teknologia gelako metodologian nola integratzearen inguruan. Nire ustez oinarrizko edukiak orokorrean menperatzen dituzte ordenagailuekin etab. ibiltzeko, baina ez dute teknologia integratzen gelako metodologian.  IKTen bidez landutako arlo kurrikularrak: Matematika (logika, aritmetika), hizkuntza (irakurketa, idazketa)... Mary Ward  Hardwarea: Ordenagailua (CPU, pantaila, xagua, teklatua, bozgoragailuak)  Pakete ofimatikoa: Windows XP.  Softwarea: • Hezkuntz sofwarea: I Urtxintxa, Birziklator, Disney bildumako programak, Hainbat joku alemanez, Fitxak prestatzeko programa berezia • Ipuin multimedia : Urtxintxako CD-ROMa eta alemanezko materiala • Bideoak: DVDak: Klasikoak (Edurne Zuri, Txano Gorritxu…), Disney bildumak (101 Dalmata, Notre Dameko Konkorduna..) eta zenbait bideo alemanez (Pantera arrosa… marrazki bizidunak)
  3. 3.  Metodologia: Metodologia tradizionala erabiltzen zuten, argitaletxe baten material didaktikoa erabiltzen zuten. Eskola honetan ez zuten ordenagailua gelan asko erabiltzen. Batzutan, urtxintxaren CDRoom-a erabiltzen zuten denbora librean baina gehienetan, ordenagailuak erabili nahi zituztenean, ordenagailu gelara joaten ginen eta bertan programa ezberdinak erabiltzen zituzten eragiketa matematikoak lantzeko, irakurketa-idazketa lantzeko, ipuinak lantzeko edota jolasteko. Talde handian egiten zuten lan eta ariketa zehatz batzuk egiteko talde txikitan banatzen ziren. Ordenagailua erabiltzeko, lanak bukatzen zituztenean jolas-gunera joaten ziren eta batzutan irakasleari eskatzen zioten ordenagailua erabiltzeko baimena. Bestela, ordenagailu gelara joaten zirenean, ordenagailu bakoitzean 2 ume esertzen ziren eta irakasleak arbela digitala erabiliz azaltzen zuen egin beharrekoa.  Proiektuak: Ez dute proiektu konkreturen bat aurrera eramaten. Gelan sortzen diren beharren arabera aukeratzen dute erabiltzen duten materiala.  Irakasleen Formakuntza: Ez dute prestakuntza berezirik jaso teknologia berriei dagokionez: beraz, irakasle bakoitzak, bizitzan zehar ikasitakoa erabiltzen du. Hau horrela, orokorrean erabiltzaile maila dutela esango nuke.  IKTen bidez landutako arlo kurrikularrak: Matematikak, psikomotrizitate fina, alemana, euskara eta irakurketa idazketa lantzeko. III. Eskolen konparaketa Baliabideen eta hauen erabileraren konparaketa 1. Hardwarea 1.1 Hardwarea ikasleentzat
  4. 4.  Berdintasunak: Bi ikastetxeetan gelan bertan ordenagailua zuten (CPU + Pantaila + sagua + teklatua + bozgoragailuak).  Desberdintasunak: Mary Ward ikastetxean informatika gela zuten, arbela digitalarekin eta baliabide berriekin. Langaitzen, ordenagailuak geletan eta irakasle geletan zeuden, eta bertan erabiltzen zituzten. Ez zegoen espacio berezirik eraikuntzan bertan. Gainera, Mary Warden gelan 2 ordenagailu zituzten eta Langaitzen, aldiz, bakarra zegoen gela bakoitzeko. M.W-en bideogela handi bat zuten psikomotrizitate gelan eta Langaitzen ez zegoen horrelakorik. 1.2 Hardwarea irakasleentzat  Berdintasunak: Bi ikastetxeetan irakasleen erabilera hutserako ordenagailuak zituzten, baita eskanerra eta inpresora ere.  Desberdintasunak: Mary Ward ikastetxean irakasle gela ordenagailu gelari konektatuta zuten, eta bertan beraiek erabilirerara hutserako 2 ordenagailu zituzten. Hala ere, besteak ere erabil zitzaketen. Langaitzen, aldiz, irakasle gelan 4 ordenagailu zituzten, eta horrez gain gelakoak ere erabiltzen zituzten. Ordenagailuei konektatuta inpresora eta eskanerra zituzten Mary Warden eta irakasle gelan fotokopiagailu txiki bat kopia kopuru txiki- ertainak ateratzeko. Langaitzen 2 inpresora txiki eta fotokopiagailua zituzten ordenagailuei konektatuta irakasle gelan. Gainera, gelako ordenagailuetatik bertara bidal zitzaketen dokumentuak inprimatzeko. 2. Softwarea
  5. 5. 2.1 Softwarea eta bere erabilera ikasleentzat  Berdintasunak Bi ikastetxeetan haurrek denbora librean erabiltzen zuten gelako ordenagailua eta bertan urtxintxako CD-ROMa, eta bestelako programak erabiltzen zituzten.  Desberdintasunak Langaitzen Urtxintxarekin lan egiten zuten eta hortaz bazuten honen baliabideak erabiltzeko aukera. Hala ere, tutoreak ez zuen kontrolatzen jarduera guztiak betetzea eta ordenagailuan libreki aukeratzen baitzuten egin nahi zutena. Mary Warden, aldiz, ez zuten Urtxintxaren metodoa jarraitzen, baina bazuten honen baliabideak erabiltzeko aukera gelan. Batez ere denbora librean erabiltzen zuten eta, euren esku baitzegoen CDaren aukeraketa. Mary Warden Bitxitarrak metodoa jarraitzen dute eta honek ez du baliabide informatikorik eskaintzen haurren erabilerarako. Hori dela eta, beste programak erabiltzen zituzten haurrek ordenagailuen bidez ikasteko. 2.2 Softwarea eta bere erabilera irakasleentzat  Berdintasunak Bi ikastetxeetan irakasleek oinarrizko pakete ofimatikoa erabiltzen zuten txostenak, ebaluazioak, oharrak… prestatzeko. Ikasleentzako fitxak prestatzeko ere erabiltzen zuten batzuetan Word programari erantsitako aplikazioa (Garabatos), grafomotrizitatea edo idazketa fitxak prestatzeko sortutako letra mota desberdinak eskaintzen dituen aplikazioa da. Internet ere bi eskoletan erabiltzen zuten korreoa kontsultatzeko (hotmail) eta informazio mota desberdinak bilatzeko (egunkaria, google, hezkuntza.net…).  Desberdintasunak
  6. 6. Mary Ward-en eskolaren web-gunea erabiltzen zuten irakasleek aragazkiak zintzilikatzeko, gurasoei oharrak bidaltzeko eta gurasoekin kontaktua mantendu eta informazioa elkartrukatzeko. Ondorioak Bi ikastetxeetan teknologia berriak erabiltzen dituzte eta ezinbestekotzat hartzen dituzte. Jarraitzen dituzten metodologiak oso desberdinak izan arren, egokiak iruditu zaizkigu. Informatika programek eskaintzen duten aukera era ludikoan ikasteko egokia iruditzen zaigu H.Hrako. Hala ere, ordenagailuen erabilera ere erakutsi behar zaiela deritzogu. Etorkizunari begira, 3 alderdi azpimarratuko genituzke: 1. Gelako dinamikaren barruan interneten eta oinarrizko pakete ofimatikoaren erabilera txertatzea ezinbestekoa da (collage-ak, bideo muntaiak, posta elektronikoa…). 2. Talde handian lan egiteko gelan ordenagailuari konektatutako kainoia, telebista edo antzekoren baten beharra ikusten dugu. 3. Haurrei ordenagailuan egin behar dutena azaltzeko arbela digitala oso erabilgarria iruditu zaigu. Aipatutako guztia sustatzeko eta aurrera eramateko, beharrezkoa da irakasleen formakuntza. “Teknologiaren kontzientzia” garatu behar da ikastetxean, gure gizartearen parte den zerbait dela ulertzea ezinbestekoa da, haurrak gizarte honetarako ondo prestatzeko.

×