SlideShare a Scribd company logo
IKASTEA	
  EZ	
  DA	
  HARTZEA	
  
Edo	
  hobeki	
  esateko,	
  ez	
  da	
  hori	
  bakarrik.	
  Hori	
  ere	
  bada,	
  noski;	
  baina	
  gaur	
  egun	
  ikasteaz	
  
zer	
  aditzen	
  den	
  azaltzeko	
  bada	
  hori	
  baino	
  hitz	
  egokiagorik.	
  Honako	
  hauek,	
  adibidez:	
  
sortu,	
  asmatu,	
  eraiki,	
  antolatu,	
  moldatu.	
  Hartzeaz	
  gainera,	
  zerbait	
  jartzea	
  ere	
  eskatuko	
  
bailuke	
  ikasteak.	
  	
  
Garai	
   batean,	
   behaviorismoa	
   indarrean	
   zegoenean,	
   ikastea	
   erantzunak	
   bereganatzea	
   zen,	
  
ohitura	
  eta	
  ohiturak	
  hartzea.	
  Gauzak	
  ikusteko	
  modu	
  honi	
  ezagutza	
  psikologia	
  edo	
  psikologia	
  
kognitiboa	
   deritzan	
   ikuspegia	
   nagusitu	
   zitzaion.	
   Psikologia	
   kognitiboak,	
   hasieran,	
   ikasleak	
  
landu	
   eta	
   berea	
   egin	
   behar	
   duen	
   informazioan	
   ipini	
   zuen	
   arreta.	
   Laster	
   eman	
   zuen,	
   ordea,	
  
hurrengo	
  urratsa.	
  Laboratorioa	
  utzi	
  eta	
  bilaketa-­‐‑lana	
  ekintza	
  gertatzen	
  zen	
  eszenategian	
  egiten	
  
hasi	
  ziren	
  eta	
  han	
  ikertzaileek	
  uste	
  baino	
  sortzaileago	
  eta	
  bere	
  lanaren	
  jabeago	
  zen	
  ikaslea	
  
aurkitu	
  zuten.	
  Eta	
  horrela,	
  azken	
  bizpahiru	
  hamarraldi	
  hauetan	
  gailendu	
  den	
  ikuspegiarentzat,	
  
ikaslea	
  ez	
  da	
  hartzaile	
  hutsa,	
  esanahi-­‐‑emailea	
  baizik.	
  Iristen	
  zaizkion	
  informazioen	
  esanahia	
  
sortzen,	
  asmatzen	
  eta	
  eraikitzen	
  ahalegintzen	
  da.	
  Bera	
  da	
  bere	
  lanaren	
  lehenengo	
  arduraduna	
  
eta	
  erantzuleenagusia.	
  	
  
Ikastea	
  batez	
  ere	
  ikaslearen	
  arazoa	
  delako	
  ideia	
  hori	
  aski	
  sartua	
  dago	
  orain,	
  teorian	
  behintzat,	
  
irakaskuntzan	
  dabiltzanen	
  artean.	
  Horren	
  frogagarri	
  bikain	
  askoa	
  aldizkari	
  honen	
  izena	
  bera	
  
da:	
  HIK	
  HASI.	
  Ikasi	
  nahi	
  baduk,	
  hiri	
  dagokik	
  hastea;	
  eta	
  hastea	
  bakarrik	
  ez,	
  noski.	
  Izan	
  ere,	
  
euskaraz	
  esan	
  ohi	
  den	
  bezala,	
  "norbera	
  dagoen	
  lekuan	
  Jainkoa";	
  hau	
  da,	
  gauzak	
  bere	
  bidetik	
  
joatea	
  nahi	
  bada,	
  ez	
  dago	
  bertan	
  egotea	
  baino	
  gauza	
  hoberik.	
  [Ikasleak	
  ere,	
  ikasi	
  nahi	
  badu,	
  
berak	
  saiatu	
  beharko	
  du	
  batez	
  ere.	
  Bertsolaritzaren	
  munduko	
  terminologiaz	
  baliatuz,	
  irakasle,	
  
ikasbide	
  eta	
  materialek	
  gehienez	
  ere	
  gai-­‐‑jartzailearen	
  lana	
  egin	
  dezakete;	
  bertsolariaren	
  lekua	
  
eta	
  lana	
  ikasleari	
  dagokio,	
  berak	
  behar	
  baititu	
  moldatu	
  eta	
  ondu	
  bertsoak.]	
  	
  
Baina	
  ikastea	
  hartzea	
  baino	
  gehiago	
  jartzea	
  baldin	
  bada,	
  zer	
  jarri	
  behar	
  du	
  ikasleak?	
  Gaur	
  egun	
  
nagusi	
   den	
   ikuspundu	
   honen	
   barnean	
   sortu	
   eta	
   hazitako	
   kontzeptu	
   batek	
   lagunduko	
   digu	
  
galdera	
   honi	
   erantzuten.	
   Hona	
   kontzeptua:	
   ikaskuntza	
   norberak	
   arautua	
   edo	
   beregaineko	
  
ikaskuntza	
   ("self-­‐‑regulated	
   learning",	
   ingelesez).	
   Kontzeptu	
   honen	
   bultzatzaileen	
   arabera,	
  
ikastearen	
   eragile	
   nagusia	
   ikasleak	
   berak	
   egiten	
   dituen	
   urratsak	
   dira,	
   urrats	
   hauek	
   era	
  
sistematikoan	
  bideratzen	
  baitira	
  ikasteko	
  helburura.	
  	
  
Psikologo	
  batzuen	
  arabera,	
  norberak	
  arauturiko	
  ikaskuntzaren	
  ezaugarri	
  nagusia	
  honako	
  hau	
  
izango	
   litzateke:	
   ikasleak	
   berehala	
   aipatuko	
   ditugun	
   hiru	
   ezaguera-­‐‑	
   mota	
   ditu	
   eta	
   ezaguera	
  
horiek	
  malgutasunez	
  erabiltzeko	
  gai	
  da.	
  Hona	
  zer	
  dakien	
  beregaineko	
  ikasleak:	
  (1)	
  ikaste-­‐‑lanari	
  
eraginkorki	
  heldu	
  nahi	
  bazaio	
  estrategia	
  batzuk	
  erabili	
  behar	
  direla,	
  ikasteko	
  estrategiak	
  esaten	
  
zaienak;	
  (2)	
  zein	
  diren	
  berak	
  ikasle	
  gisa	
  dituen	
  ezaugarriak	
  eta	
  zein	
  burutu	
  behar	
  duen	
  lanaren	
  
eskakizunaz;	
  eta	
  (3)	
  arlo	
  edo	
  sailari	
  buruzko	
  ezaguera.	
  	
  
Dena	
   dela,	
   gauza	
   hauek	
   jakitea	
   beharrezkoa	
   bada	
   ere,	
   ez	
   da	
   nahikoa:	
   azken	
   urte	
   hauetako	
  
ikerketak	
  hori	
  ari	
  dira	
  uzten	
  agerian.	
  Estrategia	
  kognitibo	
  (aurreko	
  lerrokadan	
  aipatu	
  den	
  3.	
  
jakite-­‐‑mota)	
   eta	
   metakognitiboen	
   (aurreneko	
   bi	
   jakite-­‐‑	
   motak)	
   jabe	
   izateaz	
   gain,	
   estrategia	
  
horiek	
  erabiltzeko	
  motibaturik	
  ere	
  egon	
  behar	
  dute	
  ikasleek.	
  Hitz	
  gutxitan	
  esateko,	
  ahal	
  izatea	
  
ez	
  da	
  nahikoa;	
  nahi	
  izatea	
  ere	
  beharrezkoa	
  da.	
  [Gauza	
  jakina	
  da	
  ikertzaileek	
  bi	
  motibazio-­‐‑mota	
  
bereizten	
  dituztela:	
  kanpoko	
  motibazioa	
  (ikasteko	
  bultzagarri	
  eta	
  akuilu	
  gisa	
  sariak	
  eta	
  notak	
  
erabiltzen	
  dira)	
  eta	
  barneko	
  motibazioa	
  (ikasi	
  behar	
  dena	
  bera	
  erakargarria	
  eta	
  interesgarria	
  
da	
   ikaslearentzat).	
   Irakasleen	
   egitekoa	
   da	
   barneko	
   motibazioa	
   ernarazten	
   ahalegintzea;	
  
kanpoko	
   motibazioa	
   erabat	
   baztertu	
   gabe,	
   noski,	
   zeren	
   askotan	
   barnekoa	
   pizteko	
   eta	
  
iratzartzeko	
  indarra	
  baitu.]	
  	
  
Merezi	
   du,	
   hortaz,	
   aintzat	
   hartzea	
   motibatzeko	
   prozesuan	
   parte	
   hartzen	
   duten	
   aldagaiak.	
  
Zenbait	
   autoren	
   arabera,	
   norbera	
   gidari	
   den	
   ikaskuntzaren	
   motibaziozko	
   osagaiak	
   honako	
  
hauek	
   dira:	
   itxaropena,	
   egitekoari	
   ikasleak	
   ematen	
   dion	
   balioa	
   eta	
   egitekoak	
   ikaslearengan	
  
sortzen	
  dituen	
  emoziozko	
  erreakzioak.	
  Goleman-­‐‑ek,	
  Emotional	
  Intelligence	
  izeneko	
  liburuan,	
  
aldagaiak	
   honako	
   bi	
   hauetara	
   biltzen	
   ditu:	
   itxaropena	
   eta	
   baikortasuna	
   edo	
   optimismoa.	
   Bi	
  
hauez	
   ariko	
   gara	
   ondoko	
   lerroetan.	
   Baina	
   aurrera	
   egin	
   baino	
   lehen,	
   ikasleak	
   eginkizunari	
  
ematen	
  dion	
  balioa	
  ere	
  aipatu	
  dugunez,	
  ez	
  da	
  gaizki	
  etorriko	
  gogoratzea	
  joan	
  den	
  mendean	
  
Agustin	
  Iturriagak	
  horretaz	
  idatzi	
  zuena:	
  "Gauzak	
  balio	
  du	
  ematen	
  zaion	
  arreta	
  bera".	
  	
  
Itxaropena	
  "zure	
  helburuak	
  lortu	
  nahi	
  dituzula	
  eta	
  lortu	
  ahal	
  dituzula	
  sinestea"	
  da,	
  Goleman-­‐‑ek	
  
aipatzen	
  duen	
  Snyder	
  psikologoaren	
  arabera.	
  Snyder-­‐‑ek	
  dionez,	
  adimen-­‐‑gaitasun	
  baliokidea	
  
duten	
   ikasleak	
   beren	
   akademi	
   lorpenetan	
   konparatzen	
   direnean,	
   esperantza	
   da	
   batzuk	
  
besteengandik	
   desberdintzen	
   dituena.	
   Eskolan	
   arrakasta	
   izateko	
   ez	
   ezik,	
   zeregin	
   astun	
   eta	
  
gogaikarrietan	
   iraupena	
   izateko	
   ere	
   mesedegarria	
   da	
   itxaropena.	
   Hona	
   hemen	
   itxaropen	
  
handiko	
   jendeen	
   ezaugarri	
   batzuk:	
   beren	
   buruak	
   motibatzeko	
   gauza	
   dira,	
   beren	
   helburuak	
  
lortzen	
  asmatuko	
  dutela	
  espero	
  dute,	
  estualdietan	
  badakite	
  barrena	
  lasaitzen	
  esanez	
  beren	
  
artean	
   gauzak	
   hobetuko	
   direla	
   eta	
   egiteko	
   zail	
   eta	
   beldurgarriak	
   zati	
   txikiago	
   eta	
   erabilt-­‐‑
errazagoetan	
  banatzeko	
  gaitasun	
  handia	
  dute.	
  	
  
Baikortasunak	
  zerikusi	
  handia	
  du	
  itxaropenarekin.	
  Honek	
  bezala,	
  hark	
  ere	
  ideia	
  hau	
  adierazten	
  
du:	
  uste	
  izatea,	
  uste	
  sendoz,	
  norberaren	
  bizitzan	
  gauzak	
  erabat	
  hartuta	
  ongi	
  aterako	
  direla.	
  
Baikortasunak,	
  hala	
  ere,	
  itxaropen	
  kontzeptuan	
  ageri	
  ez	
  den	
  alderdi	
  hau	
  ere	
  adierazten	
  du:	
  ea	
  
bakoitzak	
  nola	
  esaten	
  eta	
  azaltzen	
  dizkion	
  bere	
  buruari	
  bere	
  arrakastak	
  eta	
  bere	
  porrotak.	
  
Zentzu	
  honetan	
  hartzen	
  dute	
  psikologoek	
  optimismo	
  hitza.	
  Baikorra	
  denak	
  porrotaren	
  aurrean	
  
jarrera	
  hau	
  hartzen	
  du:	
  porrota	
  alda	
  daitekeen	
  zerbaitek	
  ekarri	
  du,	
  beraz	
  hurrengoan	
  arrakasta	
  
izan	
  dezaket.	
  Ezkorrak,	
  aldiz,	
  porrotaren	
  errua	
  bere	
  gain	
  hartzen	
  du	
  eta	
  bere	
  ustez	
  aldaezina	
  
den	
  ezaugarri	
  iraunkorren	
  bati	
  egozten	
  dio.	
  Esan	
  gabe	
  doa	
  azalpen	
  ezberdin	
  hauek	
  zerikusi	
  
handia	
   dutela	
   pertsona	
   bakoitzak	
   bizitzari	
   erantzuten	
   dion	
   moduan.	
   Eta	
   gure	
   gaiari	
   lotuz,	
  
optimismoak	
   ere,	
   itxaropenak	
   bezala,	
   akademi	
   arrakasta	
   aurrez	
   esateko	
   balio	
   du.	
   Adimen-­‐‑
testek	
  gaitasuna	
  neurtzen	
  dute;	
  ondorio	
  onak	
  eta	
  txarrak	
  interpretatu	
  eta	
  nork	
  bere	
  buruari	
  
azaltzeko	
  moduak	
  nork	
  etsiko	
  duen	
  iragartzenedu.	
  	
  
Optimismoa	
   eta	
   itxaropena	
   psikologoek	
   nork	
   bere	
   eraginkortasuna	
   ("self-­‐‑	
   efficacy")	
   esaten	
  
dioten	
  jarreran	
  oinarritzen	
  dira.	
  Bere	
  burua	
  eraginkortzat	
  daukanaren	
  ustea	
  da	
  bere	
  bizitzako	
  
gertaerak	
   mendean	
   dauzkala	
   eta	
   letozkeen	
   eragozpen	
   eta	
   zailtasunak	
   gainditzeko	
   gai	
   dela.	
  
Edozein	
  gaitasun	
  hedatu	
  eta	
  garatzeak	
  nork	
  bera	
  eraginkorra	
  denaren	
  sentimena	
  indartzea	
  
dakar.	
  Sentimen	
  honen	
  eraginez,	
  pertsonak	
  beldurra	
  galtzen	
  dio	
  arriskuari	
  eta	
  erronka	
  gero	
  eta	
  
gogorragoak	
   bilatzen	
   ditu.	
   Eta	
   erronka	
   horiek	
   garaitzeak,	
   bere	
   aldetik,	
   norbere	
  
eraginkortasunaren	
   sentimena	
   gehitzea	
   du	
   ondorio.	
   Jarrera	
   honi	
   esker,	
   jendeak	
   modurik	
  
hoberenean	
  erabil	
  ditzake	
  bere	
  trebetasunak.	
  	
  
Hauek	
   dira	
   ikasleak	
   bere	
   lanera	
   eraman	
   behar	
   dituen	
   eta	
   lan	
   horretan	
   jarri	
   behar	
   dituen	
  
gauzetako	
   batzuk.	
   Irakasleek	
   -­‐‑irakasleok-­‐‑	
   badugu	
   hor	
   zertan	
   saia.	
   Izan	
   ere,	
   Goleman-­‐‑ek	
  
psikologoen	
   ikerketetan	
   oinarrituz	
   dionez,	
   optimismoa	
   eta	
   itxaropena	
   ikas	
   liteke	
   .	
   Eta	
  
irakasterik	
  ere	
  bai,	
  noski.	
  	
  
	
  	
  	
   	
  	
  
Huizi,	
  P.	
  (1996).	
  Ikastea	
  ez	
  da	
  hartzea.	
  Hik	
  hasi,	
  8,	
  33-­‐‑34.	
  	
  
	
  

More Related Content

Viewers also liked

Word Camp Argentina
Word Camp ArgentinaWord Camp Argentina
Word Camp Argentina
jcarazo
 
Presentación para blog
Presentación para blogPresentación para blog
Presentación para blog
cursoblogesca1
 
The proximate and phytochemical composition of SI and CS at different stages ...
The proximate and phytochemical composition of SI and CS at different stages ...The proximate and phytochemical composition of SI and CS at different stages ...
The proximate and phytochemical composition of SI and CS at different stages ...
OGUNSOLA OLADELE KAYODE
 
2009 Sustainable GR Campaign Presentation
2009 Sustainable GR Campaign Presentation2009 Sustainable GR Campaign Presentation
2009 Sustainable GR Campaign Presentation
marcorios
 
Ahalegina
AhaleginaAhalegina
Ahalegina
ZIZURKI
 
Lymphoma new
Lymphoma newLymphoma new
Lymphoma new
Kiran
 
WordPress Security - What Community Thinks!
WordPress Security - What Community Thinks!WordPress Security - What Community Thinks!
WordPress Security - What Community Thinks!
Cloudways
 
IT Talent Survey: A Global Survey of Top Freelance Developers
IT Talent Survey: A Global Survey of Top Freelance DevelopersIT Talent Survey: A Global Survey of Top Freelance Developers
IT Talent Survey: A Global Survey of Top Freelance Developers
Upwork
 
Aurkezpena trans-landako
Aurkezpena trans-landakoAurkezpena trans-landako
Aurkezpena trans-landakolandakoslide
 
Puericultura PostNatal
Puericultura PostNatalPuericultura PostNatal
Puericultura PostNatal
Xiomy Sandoya
 
Grafomotricidad por Maria Jose Navas
Grafomotricidad por Maria Jose NavasGrafomotricidad por Maria Jose Navas
Grafomotricidad por Maria Jose Navas
UNIVERSIDAD CENTRAL DEL ECUADOR
 
Desarrollo Infantil Normal Vs Anormal
Desarrollo Infantil Normal Vs AnormalDesarrollo Infantil Normal Vs Anormal
Desarrollo Infantil Normal Vs Anormal
Fidelia G.
 

Viewers also liked (12)

Word Camp Argentina
Word Camp ArgentinaWord Camp Argentina
Word Camp Argentina
 
Presentación para blog
Presentación para blogPresentación para blog
Presentación para blog
 
The proximate and phytochemical composition of SI and CS at different stages ...
The proximate and phytochemical composition of SI and CS at different stages ...The proximate and phytochemical composition of SI and CS at different stages ...
The proximate and phytochemical composition of SI and CS at different stages ...
 
2009 Sustainable GR Campaign Presentation
2009 Sustainable GR Campaign Presentation2009 Sustainable GR Campaign Presentation
2009 Sustainable GR Campaign Presentation
 
Ahalegina
AhaleginaAhalegina
Ahalegina
 
Lymphoma new
Lymphoma newLymphoma new
Lymphoma new
 
WordPress Security - What Community Thinks!
WordPress Security - What Community Thinks!WordPress Security - What Community Thinks!
WordPress Security - What Community Thinks!
 
IT Talent Survey: A Global Survey of Top Freelance Developers
IT Talent Survey: A Global Survey of Top Freelance DevelopersIT Talent Survey: A Global Survey of Top Freelance Developers
IT Talent Survey: A Global Survey of Top Freelance Developers
 
Aurkezpena trans-landako
Aurkezpena trans-landakoAurkezpena trans-landako
Aurkezpena trans-landako
 
Puericultura PostNatal
Puericultura PostNatalPuericultura PostNatal
Puericultura PostNatal
 
Grafomotricidad por Maria Jose Navas
Grafomotricidad por Maria Jose NavasGrafomotricidad por Maria Jose Navas
Grafomotricidad por Maria Jose Navas
 
Desarrollo Infantil Normal Vs Anormal
Desarrollo Infantil Normal Vs AnormalDesarrollo Infantil Normal Vs Anormal
Desarrollo Infantil Normal Vs Anormal
 

Similar to Ikastea ez da hartzea

Konstruktibismoa
KonstruktibismoaKonstruktibismoa
Konstruktibismoa
uzuxunago
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
aeslopez1
 
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaXX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
NaiaraPrezGuereta
 
Irakasle Hausnartzailearen Figura
Irakasle Hausnartzailearen FiguraIrakasle Hausnartzailearen Figura
Irakasle Hausnartzailearen FiguraKoldo Blanco
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETAIKT4
 
Utfu
UtfuUtfu
UtfuIKT4
 
Aoi eta koi
Aoi eta koiAoi eta koi
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
JuneMateo
 
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaKonpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Maria Galdeano
 
Aprendizaiaesanguratsua
AprendizaiaesanguratsuaAprendizaiaesanguratsua
Aprendizaiaesanguratsua
Alazne Valverde Fayos
 
Aurkezpena golden 5
Aurkezpena golden 5 Aurkezpena golden 5
Aurkezpena golden 5
Monica_Rubio
 
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus SanmartíEbaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
amaiafilo
 
Flipped Room
Flipped RoomFlipped Room
Flipped Room
Jon Bovi
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
naiaraZaldua
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
LeireMuruaIrastorza
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma Ekologikoa
HaizeaSalegi
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
Iratimartija
 

Similar to Ikastea ez da hartzea (20)

Konstruktibismoa
KonstruktibismoaKonstruktibismoa
Konstruktibismoa
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaXX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
 
Irakasle Hausnartzailearen Figura
Irakasle Hausnartzailearen FiguraIrakasle Hausnartzailearen Figura
Irakasle Hausnartzailearen Figura
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETA
 
Utfu
UtfuUtfu
Utfu
 
Aoi eta koi
Aoi eta koiAoi eta koi
Aoi eta koi
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaKonpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
 
Aprendizaiaesanguratsua
AprendizaiaesanguratsuaAprendizaiaesanguratsua
Aprendizaiaesanguratsua
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Aurkezpena golden 5
Aurkezpena golden 5 Aurkezpena golden 5
Aurkezpena golden 5
 
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus SanmartíEbaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
Ebaluatu ikasteko:Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa. Neus Sanmartí
 
Flipped Room
Flipped RoomFlipped Room
Flipped Room
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma Ekologikoa
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 

Ikastea ez da hartzea

  • 1. IKASTEA  EZ  DA  HARTZEA   Edo  hobeki  esateko,  ez  da  hori  bakarrik.  Hori  ere  bada,  noski;  baina  gaur  egun  ikasteaz   zer  aditzen  den  azaltzeko  bada  hori  baino  hitz  egokiagorik.  Honako  hauek,  adibidez:   sortu,  asmatu,  eraiki,  antolatu,  moldatu.  Hartzeaz  gainera,  zerbait  jartzea  ere  eskatuko   bailuke  ikasteak.     Garai   batean,   behaviorismoa   indarrean   zegoenean,   ikastea   erantzunak   bereganatzea   zen,   ohitura  eta  ohiturak  hartzea.  Gauzak  ikusteko  modu  honi  ezagutza  psikologia  edo  psikologia   kognitiboa   deritzan   ikuspegia   nagusitu   zitzaion.   Psikologia   kognitiboak,   hasieran,   ikasleak   landu   eta   berea   egin   behar   duen   informazioan   ipini   zuen   arreta.   Laster   eman   zuen,   ordea,   hurrengo  urratsa.  Laboratorioa  utzi  eta  bilaketa-­‐‑lana  ekintza  gertatzen  zen  eszenategian  egiten   hasi  ziren  eta  han  ikertzaileek  uste  baino  sortzaileago  eta  bere  lanaren  jabeago  zen  ikaslea   aurkitu  zuten.  Eta  horrela,  azken  bizpahiru  hamarraldi  hauetan  gailendu  den  ikuspegiarentzat,   ikaslea  ez  da  hartzaile  hutsa,  esanahi-­‐‑emailea  baizik.  Iristen  zaizkion  informazioen  esanahia   sortzen,  asmatzen  eta  eraikitzen  ahalegintzen  da.  Bera  da  bere  lanaren  lehenengo  arduraduna   eta  erantzuleenagusia.     Ikastea  batez  ere  ikaslearen  arazoa  delako  ideia  hori  aski  sartua  dago  orain,  teorian  behintzat,   irakaskuntzan  dabiltzanen  artean.  Horren  frogagarri  bikain  askoa  aldizkari  honen  izena  bera   da:  HIK  HASI.  Ikasi  nahi  baduk,  hiri  dagokik  hastea;  eta  hastea  bakarrik  ez,  noski.  Izan  ere,   euskaraz  esan  ohi  den  bezala,  "norbera  dagoen  lekuan  Jainkoa";  hau  da,  gauzak  bere  bidetik   joatea  nahi  bada,  ez  dago  bertan  egotea  baino  gauza  hoberik.  [Ikasleak  ere,  ikasi  nahi  badu,   berak  saiatu  beharko  du  batez  ere.  Bertsolaritzaren  munduko  terminologiaz  baliatuz,  irakasle,   ikasbide  eta  materialek  gehienez  ere  gai-­‐‑jartzailearen  lana  egin  dezakete;  bertsolariaren  lekua   eta  lana  ikasleari  dagokio,  berak  behar  baititu  moldatu  eta  ondu  bertsoak.]     Baina  ikastea  hartzea  baino  gehiago  jartzea  baldin  bada,  zer  jarri  behar  du  ikasleak?  Gaur  egun   nagusi   den   ikuspundu   honen   barnean   sortu   eta   hazitako   kontzeptu   batek   lagunduko   digu   galdera   honi   erantzuten.   Hona   kontzeptua:   ikaskuntza   norberak   arautua   edo   beregaineko   ikaskuntza   ("self-­‐‑regulated   learning",   ingelesez).   Kontzeptu   honen   bultzatzaileen   arabera,   ikastearen   eragile   nagusia   ikasleak   berak   egiten   dituen   urratsak   dira,   urrats   hauek   era   sistematikoan  bideratzen  baitira  ikasteko  helburura.     Psikologo  batzuen  arabera,  norberak  arauturiko  ikaskuntzaren  ezaugarri  nagusia  honako  hau  
  • 2. izango   litzateke:   ikasleak   berehala   aipatuko   ditugun   hiru   ezaguera-­‐‑   mota   ditu   eta   ezaguera   horiek  malgutasunez  erabiltzeko  gai  da.  Hona  zer  dakien  beregaineko  ikasleak:  (1)  ikaste-­‐‑lanari   eraginkorki  heldu  nahi  bazaio  estrategia  batzuk  erabili  behar  direla,  ikasteko  estrategiak  esaten   zaienak;  (2)  zein  diren  berak  ikasle  gisa  dituen  ezaugarriak  eta  zein  burutu  behar  duen  lanaren   eskakizunaz;  eta  (3)  arlo  edo  sailari  buruzko  ezaguera.     Dena   dela,   gauza   hauek   jakitea   beharrezkoa   bada   ere,   ez   da   nahikoa:   azken   urte   hauetako   ikerketak  hori  ari  dira  uzten  agerian.  Estrategia  kognitibo  (aurreko  lerrokadan  aipatu  den  3.   jakite-­‐‑mota)   eta   metakognitiboen   (aurreneko   bi   jakite-­‐‑   motak)   jabe   izateaz   gain,   estrategia   horiek  erabiltzeko  motibaturik  ere  egon  behar  dute  ikasleek.  Hitz  gutxitan  esateko,  ahal  izatea   ez  da  nahikoa;  nahi  izatea  ere  beharrezkoa  da.  [Gauza  jakina  da  ikertzaileek  bi  motibazio-­‐‑mota   bereizten  dituztela:  kanpoko  motibazioa  (ikasteko  bultzagarri  eta  akuilu  gisa  sariak  eta  notak   erabiltzen  dira)  eta  barneko  motibazioa  (ikasi  behar  dena  bera  erakargarria  eta  interesgarria   da   ikaslearentzat).   Irakasleen   egitekoa   da   barneko   motibazioa   ernarazten   ahalegintzea;   kanpoko   motibazioa   erabat   baztertu   gabe,   noski,   zeren   askotan   barnekoa   pizteko   eta   iratzartzeko  indarra  baitu.]     Merezi   du,   hortaz,   aintzat   hartzea   motibatzeko   prozesuan   parte   hartzen   duten   aldagaiak.   Zenbait   autoren   arabera,   norbera   gidari   den   ikaskuntzaren   motibaziozko   osagaiak   honako   hauek   dira:   itxaropena,   egitekoari   ikasleak   ematen   dion   balioa   eta   egitekoak   ikaslearengan   sortzen  dituen  emoziozko  erreakzioak.  Goleman-­‐‑ek,  Emotional  Intelligence  izeneko  liburuan,   aldagaiak   honako   bi   hauetara   biltzen   ditu:   itxaropena   eta   baikortasuna   edo   optimismoa.   Bi   hauez   ariko   gara   ondoko   lerroetan.   Baina   aurrera   egin   baino   lehen,   ikasleak   eginkizunari   ematen  dion  balioa  ere  aipatu  dugunez,  ez  da  gaizki  etorriko  gogoratzea  joan  den  mendean   Agustin  Iturriagak  horretaz  idatzi  zuena:  "Gauzak  balio  du  ematen  zaion  arreta  bera".     Itxaropena  "zure  helburuak  lortu  nahi  dituzula  eta  lortu  ahal  dituzula  sinestea"  da,  Goleman-­‐‑ek   aipatzen  duen  Snyder  psikologoaren  arabera.  Snyder-­‐‑ek  dionez,  adimen-­‐‑gaitasun  baliokidea   duten   ikasleak   beren   akademi   lorpenetan   konparatzen   direnean,   esperantza   da   batzuk   besteengandik   desberdintzen   dituena.   Eskolan   arrakasta   izateko   ez   ezik,   zeregin   astun   eta   gogaikarrietan   iraupena   izateko   ere   mesedegarria   da   itxaropena.   Hona   hemen   itxaropen   handiko   jendeen   ezaugarri   batzuk:   beren   buruak   motibatzeko   gauza   dira,   beren   helburuak   lortzen  asmatuko  dutela  espero  dute,  estualdietan  badakite  barrena  lasaitzen  esanez  beren   artean   gauzak   hobetuko   direla   eta   egiteko   zail   eta   beldurgarriak   zati   txikiago   eta   erabilt-­‐‑ errazagoetan  banatzeko  gaitasun  handia  dute.    
  • 3. Baikortasunak  zerikusi  handia  du  itxaropenarekin.  Honek  bezala,  hark  ere  ideia  hau  adierazten   du:  uste  izatea,  uste  sendoz,  norberaren  bizitzan  gauzak  erabat  hartuta  ongi  aterako  direla.   Baikortasunak,  hala  ere,  itxaropen  kontzeptuan  ageri  ez  den  alderdi  hau  ere  adierazten  du:  ea   bakoitzak  nola  esaten  eta  azaltzen  dizkion  bere  buruari  bere  arrakastak  eta  bere  porrotak.   Zentzu  honetan  hartzen  dute  psikologoek  optimismo  hitza.  Baikorra  denak  porrotaren  aurrean   jarrera  hau  hartzen  du:  porrota  alda  daitekeen  zerbaitek  ekarri  du,  beraz  hurrengoan  arrakasta   izan  dezaket.  Ezkorrak,  aldiz,  porrotaren  errua  bere  gain  hartzen  du  eta  bere  ustez  aldaezina   den  ezaugarri  iraunkorren  bati  egozten  dio.  Esan  gabe  doa  azalpen  ezberdin  hauek  zerikusi   handia   dutela   pertsona   bakoitzak   bizitzari   erantzuten   dion   moduan.   Eta   gure   gaiari   lotuz,   optimismoak   ere,   itxaropenak   bezala,   akademi   arrakasta   aurrez   esateko   balio   du.   Adimen-­‐‑ testek  gaitasuna  neurtzen  dute;  ondorio  onak  eta  txarrak  interpretatu  eta  nork  bere  buruari   azaltzeko  moduak  nork  etsiko  duen  iragartzenedu.     Optimismoa   eta   itxaropena   psikologoek   nork   bere   eraginkortasuna   ("self-­‐‑   efficacy")   esaten   dioten  jarreran  oinarritzen  dira.  Bere  burua  eraginkortzat  daukanaren  ustea  da  bere  bizitzako   gertaerak   mendean   dauzkala   eta   letozkeen   eragozpen   eta   zailtasunak   gainditzeko   gai   dela.   Edozein  gaitasun  hedatu  eta  garatzeak  nork  bera  eraginkorra  denaren  sentimena  indartzea   dakar.  Sentimen  honen  eraginez,  pertsonak  beldurra  galtzen  dio  arriskuari  eta  erronka  gero  eta   gogorragoak   bilatzen   ditu.   Eta   erronka   horiek   garaitzeak,   bere   aldetik,   norbere   eraginkortasunaren   sentimena   gehitzea   du   ondorio.   Jarrera   honi   esker,   jendeak   modurik   hoberenean  erabil  ditzake  bere  trebetasunak.     Hauek   dira   ikasleak   bere   lanera   eraman   behar   dituen   eta   lan   horretan   jarri   behar   dituen   gauzetako   batzuk.   Irakasleek   -­‐‑irakasleok-­‐‑   badugu   hor   zertan   saia.   Izan   ere,   Goleman-­‐‑ek   psikologoen   ikerketetan   oinarrituz   dionez,   optimismoa   eta   itxaropena   ikas   liteke   .   Eta   irakasterik  ere  bai,  noski.               Huizi,  P.  (1996).  Ikastea  ez  da  hartzea.  Hik  hasi,  8,  33-­‐‑34.