Mendietan jaio nintzeneta oso gaztea nintzela ibaian behera bidaiatzeari ekin nion. Nire lagunak nirekin ziren, noski; harri artean saltoka eta korrika genbiltzan.
4.
Bidaian zehar animaliaasko ezagutu nituen : ur hauetan bizi diren arrainak ,gainazaletik dabiltzan intsektuak eta ura edatera eta arrantzatzera ibairaino hurbiltzen diren azeri, orein, kattagorri , omatxori, txantxangorri eta beste makina bat animalia.
5.
Zuhaitz eta landareezberdin asko ere ezagutu ditut. Landare hauek ibaiertzean egotea atsegin zuten, nire lagunak diren beste tanta asko beraien ondoan gelditu eta freskatu eta elikatu egiten baitzituzten. Eta guk, tantok, landare horien itzaiean egotea gustuko genuen oso.
6.
Bidaiatzen denboralditxo batgeneramala , urtegi izeneko leku batera heldu ginen nire lagunak eta ni. Piszina erraldoi baten antzekooa zen eta atseden hartu eta jolasteko , bertan egun batzuk igarotzea pentsatu genuen. Hantze, oso pertsonaia interesgarri bat ezagutu nuen, ni bezain bidaiaria zena gainera : amiamoko bat. Herrialde urrunetan gertatu zitzaizkion hamaika gora behera kontatu zizkidan.
7.
Hegazti bidaiari batzuekoso gustoko dituzte ingurune hezeak. Lakuak, putzuak, urtegiak eta ibai eta errekak. Bertan atseden hartu dezakete eta batzuetan gelditu eta gelditzen dira, arrautzak jarri eta txitoak hazteko. Behin tanta talde bati entzun nion abentura jarraitzeko asmotan zirela kanal batetik sartuz. Kanala , urtegitik irteten zen hodi antzeko bat omen zen.
8.
Nik ez nuengizakia ezagutzen eta beraz , beraiekin elkartzea erabaki nuen eta hodian barrena sartu ginen. Hura bai dibertigarria ! Txirrista batean bezala hodian zehar irristatu ginen, gelditu gabe , jendeak behar gintuenerako zai egon behar genuen leku batera iritsi ginen arte.
9.
Urez betetako kutxahandi bat ematen zuen. Esan zidatenez , ur biltegi deitzen dituzten kutxa hauek, herri guztietan daude . Pare bat egunez egon nintzen bertan, atseden hartuz eta berriz ere, laster batean jarraitu nuen nire bidaia. Hodi urdin biziki polit bat aukeratu nuen nire bidaia jarraitzeko, eta nire lagunekin batera handik abiatu nintzen , ziztu batean, kilimak sentitu nituen arte.
10.
Eta non azaldunintzen ? … Ba al dakizue non ? Bai noski ! Bainuontzian. UF! Norbait dator bainugelara ! Aita-semeak dira . Haurtxoa bainatu behar dutela uste dut. Tira neska-mutilak, lana dut eta utzi egin behar zaituztet.