SlideShare a Scribd company logo
Euskararen lekua munduan eta historian: mitoetatik
egitateetara
UEUko Udako Ikastaroak
Eibar, 2014/07/17
Ricardo Gómez López
(UPV/EHU)
ricardo.gomez@ehu.es
Euskarari buruzko ikerketak Europan:
zenbait adibide
www.ueu.eus
“Euskarari buruzko ikerketak Europan”
Mayans
Hervás
Humboldt
Lhuyd
Marineo Siculo
Lécluse
Bonaparte
Schuchardt
Luchaire
Ribàry
Uhlenbeck
Vinson
Gavel
van Eys
Dodgson
Landucci
Lacombe
Lafon
De Rijk
Trask
Charpentier
Tovar
Bähr
2
www.ueu.eus
“Euskarari buruzko ikerketak Europan”
3
www.ueu.eus
“Euskarari buruzko ikerketak Europan”
4
 Euskalaritza ez da uharte bat
 Europako hizkuntz ideietan txertatuta dago
 Bi mito, bi adibide:
1. Pablo Astarloa:
 Euskara munduko lehenengo hizkuntza izan zen
2. Miguel Unamuno eta Julien Vinson:
 Euskaldunek euskara ahaztu behar dute gizarte
modernoan bizirik irauteko
www.ueu.eus
Pablo Astarloa (1752- 1806)
5
Ideiak:
 Euskara munduko
lehenengo hizkuntza
izan zen (1)
 Euskaran letra
bakoitzak esanahi bat
du (2)
www.ueu.eus
Hizkuntzaren jatorriari buruzko teoriak
XVIII. mendean
6
1. Teoria tradizionala (biblikoa)
 Jainkoak emana (lingua adamica)
2. Teoria konbentzionala (arrazionalista)
 gizakiek asmatua
3. Teoria sentsualista (enpirista)
 naturala
www.ueu.eus
1. Teoria tradizionala
7
 Jainkoak Adami Paradisuan emana
 Zein hizkuntza?
 hebreera (Elizaren bertsio “ofiziala”)
 nederlandera, suediera, alemana, zelta… (arrazoi
nazionalistak) (3)
 txinera (hizkuntza filosofikoa)
 Kronologia biblikoa (Ussher artzapezpikua, 1650)
 Fede kontua, ez dago frogatzerik
www.ueu.eus
2. Teoria konbentzionala
8
 Hizkuntza gizakiek asmatu, ideiak adierazteko
 Arrazionalismoarekin lotua: berezko ideiak
 Arrazoiaren eta hizkuntzaren arteko lotura
logikoa dago  gizakiek asmatua
www.ueu.eus
3. Teoria sentsualista
9
 Enpirista: ideiak zentzumenen bidez jaso,
pixkanaka
 Lehen gizakia basatia zen: ez ideiarik, ez
hizkuntzarik
 Prozesua:
 sentsazioa  hotsa/keinua  analizatu 
ideiak  esanahiak finkatu
www.ueu.eus
3. Teoria sentsualista
10
 Kronologia biblikoa onartu
 Arrazoiaren eta hizkuntzaren arteko lotura
logikoa onartu
 Hizkuntzaren garapena azaldu behar:
1. Ekintza-hizkuntza
2. Aho-hizkuntza
www.ueu.eus
3.1. Ekintza-hizkuntza
11
 Étienne Bonnot Condillac (1714-1780)
 Instintuak keinu edo mugimenduak eragin (ekintza-
hizkuntza, langage d’action)
 Denborarekin, keinu apalagoak eta oihuak
 Errepikapenaren errepikapenaz, esanahiak finkatu
 Aho-hizkuntza erabilgarriagoa eta ekonomikoagoa:
gehiago erabili eta hitz berrien esanahiak adostu
 ekintza-hizkuntza naturala / aho-hizkuntza asmatua
www.ueu.eus
3.2. Aho-hizkuntza
12
 Charles de Brosses (1709-1777)
 Lehen gizakiak hasieratik aho-hizkuntza
 Lehen hizkuntzaren hotsak eta esanahiak aztertu
 Kontsonante bakoitzak esanahi bat zuen
 Bokalek lotura funtzioa zuten
 hitzen formaren eta esanahiaren artean lotura
naturala
www.ueu.eus
3.2. Aho-hizkuntza
13
 Antoine Court de Gébelin (1725-1784)
 Arrazoia eta fedea adiskidetu nahi
 Jainkoak gizakiari hizkuntz ahalmena eta
mintzoaren organoak eman
 Gizakiak arrazoia eta hizkuntza garatu, naturari
jarraituz
www.ueu.eus
Pablo Astarloa (1752- 1806)
14
Ideiak:
 Euskara munduko
lehenengo hizkuntza
izan zen
 Euskaran letra
bakoitzak esanahi bat
du
Discursos filosóficos
(1883 [1805])
www.ueu.eus
Pablo Astarloa (1752- 1806)
15
 Lehen hizkuntzaren ezaugarriak (4):
1. Bakarra
2. Gizakiengan naturala
3. Hasieratik ahozkoa eta artikulatua
4. Perfektua
www.ueu.eus
1. Lehen hizkuntza bakarra izan zen
16
 Elizgizona  hizkuntzen monogenesia
 Baina hebreera ez, euskara baizik
www.ueu.eus
2. Lehen hizkuntza naturala izan zen
17
 Teoria sentsualistari lotzen zaio
 Court de Gébelinen ideiekin bat:
 Jainkoak gizakiari hizkuntz ahalmena eta
mintzoaren organoak eman
 Gizakiak arrazoia eta hizkuntza garatu, naturari
jarraituz
www.ueu.eus
3. Lehen hizkuntza ahozkoa izan zen
18
 De Brosses eta Court de Gébelinek bezala
 Condillac-en kontra
 Ahozkoa eta artikulatua (ez oihuak): hotsak,
silabak, hitzak…
www.ueu.eus
4. Lehen hizkuntza perfektua izan zen
19
 Hizkuntza perfektuaren ezaugarriak:
1. Egokitasuna
2. Ekonomia
3. Eufonia
www.ueu.eus
4. Lehen hizkuntza perfektua izan zen
20
 Hizkuntza perfektuaren ezaugarriak:
1. Egokitasuna: formaren eta esanahiaren
arteko erlazio “naturala” (5)
2. Ekonomia
3. Eufonia
www.ueu.eus
…eta gaur egun?
21
www.ueu.eus
Miguel Unamuno (1864-1936)
22
 Euskara ez da egokia
bizimodu modernorako.
Baztertu dezagun. (6)
“Discurso en los
Juegos Florales
celebrados en Bilbao el
día 26 de agosto de
1901”
www.ueu.eus
Julien Vinson (1843-1926)
23
 Euskara ez da hizkuntza
egokia gure mendeko
sen demokratikoetarako.
(7)
“La science du langage
et la langue basque”
(1874)…
www.ueu.eus
Iturriak: 1. August Schleicher
24
 Hizkuntzak izaki bizidunak
dira, organismoak (8)
 Hizkuntz fenomenoak
naturalak dira
 Hizkuntzalaritza natur
zientzia bat da
www.ueu.eus
Iturriak: 1. August Schleicher
25
 Hiru hizkuntza tipo:
 Monosilabiko edo isolatzaileak
 Aglutinatzaile edo eranskariak
 Flexibo edo malgukariak
www.ueu.eus
Iturriak: 1. August Schleicher
26
 Hizkuntzen aurrerabide formala eta bizitza
historikoa:
 Hizkuntza batek hiru egoeretatik pasatu behar
 Gero eta perfektuagoa (IE, semitikoa) (9)
 Bilakabide naturala, historiaren aurrekoa
 Historiarekin hizkuntzaren gainbehera hasi
www.ueu.eus
Iturriak: 2. Herbert Spencer
27
 Gizartea organismo biziduna da
 Gizarteen bilakabide “naturala”:
 Primitiboa
 Militarra
 Industriala
 Eurozentrismoa, kolonialismoa…
(gizarte darwinismoa?)
www.ueu.eus
Iturriak: 2. Herbert Spencer
28
 Gizartea organismo biziduna da
 Gizarteen bilakabide “naturala”:
 Primitiboa Isolatzaileak
 Militarra Eranskariak
 Industriala Malgukariak
 gizarte + hizkuntza darwinismoa (10)
..
www.ueu.eus
Euskararen atzerapena
29
 Unamuno eta Vinson: (11)
 lexiko urria
 ideia abstraktuetarako hitzik ez
 Hovelacque (1876)  (??) (12)
 “arbola”
 Euskarari gorroto? (13)
www.ueu.eus
Interpretazio osagarriak
30
 Kintanak (2000) Unamunoz:
 Euskaldunei erronka, froga zezaten oker zegoela
 Oyharçabalek (2008) Vinsonez:
 Bere ideologiagatik (nazionalista eta
errepublikazalea), goi jakintza frantsesez baino
ez
www.ueu.eus
…eta gaur egun?
31
www.ueu.eus
Kredituak
32
 Egilea: Ricardo Gómez López
 Data: 2014ko uztailaren 17a
 Baimena: Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0

More Related Content

Similar to Euskarari buruzko ikerketak Europan

Julio urkixo
Julio urkixoJulio urkixo
Julio urkixo
Sagarra19
 
Orotariko Euskal Hiztegia
Orotariko Euskal HiztegiaOrotariko Euskal Hiztegia
Orotariko Euskal Hiztegiaamnavar
 
PresentacióN1.Ppt Bukatuta
PresentacióN1.Ppt Bukatuta PresentacióN1.Ppt Bukatuta
PresentacióN1.Ppt Bukatuta gueste8add6
 
Bibliografía Egizu
Bibliografía EgizuBibliografía Egizu
Bibliografía Egizu
Beatriz López
 
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara BatuaEuskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
Ainhoa Ezeiza
 
Eusko ikaskuntza
Eusko ikaskuntza Eusko ikaskuntza
Eusko ikaskuntza
Luken
 
BADEA NORBAIT
BADEA NORBAITBADEA NORBAIT
BADEA NORBAIT
zabalikelkartea
 
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Hizkuntza ZerbitzuakElhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Hizkuntza ZerbitzuakLuken
 
Hizkuntza plangintza ikastaroa hiznet - barreña&juaristi
Hizkuntza plangintza ikastaroa  hiznet - barreña&juaristiHizkuntza plangintza ikastaroa  hiznet - barreña&juaristi
Hizkuntza plangintza ikastaroa hiznet - barreña&juaristi
UNESCOmhok
 
Kultur ekosistemak
Kultur ekosistemakKultur ekosistemak
Kultur ekosistemakekthuhezi
 
Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaaingura
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Irekia - EJGV
 
Aurkezpena hl
Aurkezpena hlAurkezpena hl
Aurkezpena hleoregi
 
Didaktizaziotik konplexutasunera. Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoie...
Didaktizaziotik konplexutasunera. Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoie...Didaktizaziotik konplexutasunera. Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoie...
Didaktizaziotik konplexutasunera. Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoie...
Ainhoa Ezeiza
 
Josu Amezaga Kulturaniztasuna Eta Euskaldunak
Josu Amezaga Kulturaniztasuna Eta EuskaldunakJosu Amezaga Kulturaniztasuna Eta Euskaldunak
Josu Amezaga Kulturaniztasuna Eta Euskaldunak
Joxe
 
Arturo kanpion
Arturo kanpionArturo kanpion
Arturo kanpion
Sagarra19
 
Andoni Eizagirre
Andoni EizagirreAndoni Eizagirre
Andoni Eizagirre
ekthuhezi
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
E-idazkaritza
 

Similar to Euskarari buruzko ikerketak Europan (20)

Julio urkixo
Julio urkixoJulio urkixo
Julio urkixo
 
Orotariko Euskal Hiztegia
Orotariko Euskal HiztegiaOrotariko Euskal Hiztegia
Orotariko Euskal Hiztegia
 
PresentacióN1.Ppt Bukatuta
PresentacióN1.Ppt Bukatuta PresentacióN1.Ppt Bukatuta
PresentacióN1.Ppt Bukatuta
 
Bibliografía Egizu
Bibliografía EgizuBibliografía Egizu
Bibliografía Egizu
 
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara BatuaEuskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
 
Eusko ikaskuntza
Eusko ikaskuntza Eusko ikaskuntza
Eusko ikaskuntza
 
BADEA NORBAIT
BADEA NORBAITBADEA NORBAIT
BADEA NORBAIT
 
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Hizkuntza ZerbitzuakElhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
 
Eleanitz Francais
Eleanitz FrancaisEleanitz Francais
Eleanitz Francais
 
Hizkuntza plangintza ikastaroa hiznet - barreña&juaristi
Hizkuntza plangintza ikastaroa  hiznet - barreña&juaristiHizkuntza plangintza ikastaroa  hiznet - barreña&juaristi
Hizkuntza plangintza ikastaroa hiznet - barreña&juaristi
 
Kultur ekosistemak
Kultur ekosistemakKultur ekosistemak
Kultur ekosistemak
 
Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nerea
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
 
Aurkezpena hl
Aurkezpena hlAurkezpena hl
Aurkezpena hl
 
Didaktizaziotik konplexutasunera. Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoie...
Didaktizaziotik konplexutasunera. Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoie...Didaktizaziotik konplexutasunera. Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoie...
Didaktizaziotik konplexutasunera. Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoie...
 
Josu Amezaga Kulturaniztasuna Eta Euskaldunak
Josu Amezaga Kulturaniztasuna Eta EuskaldunakJosu Amezaga Kulturaniztasuna Eta Euskaldunak
Josu Amezaga Kulturaniztasuna Eta Euskaldunak
 
Prosagintza
ProsagintzaProsagintza
Prosagintza
 
Arturo kanpion
Arturo kanpionArturo kanpion
Arturo kanpion
 
Andoni Eizagirre
Andoni EizagirreAndoni Eizagirre
Andoni Eizagirre
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 

Euskarari buruzko ikerketak Europan

  • 1. Euskararen lekua munduan eta historian: mitoetatik egitateetara UEUko Udako Ikastaroak Eibar, 2014/07/17 Ricardo Gómez López (UPV/EHU) ricardo.gomez@ehu.es Euskarari buruzko ikerketak Europan: zenbait adibide
  • 2. www.ueu.eus “Euskarari buruzko ikerketak Europan” Mayans Hervás Humboldt Lhuyd Marineo Siculo Lécluse Bonaparte Schuchardt Luchaire Ribàry Uhlenbeck Vinson Gavel van Eys Dodgson Landucci Lacombe Lafon De Rijk Trask Charpentier Tovar Bähr 2
  • 4. www.ueu.eus “Euskarari buruzko ikerketak Europan” 4  Euskalaritza ez da uharte bat  Europako hizkuntz ideietan txertatuta dago  Bi mito, bi adibide: 1. Pablo Astarloa:  Euskara munduko lehenengo hizkuntza izan zen 2. Miguel Unamuno eta Julien Vinson:  Euskaldunek euskara ahaztu behar dute gizarte modernoan bizirik irauteko
  • 5. www.ueu.eus Pablo Astarloa (1752- 1806) 5 Ideiak:  Euskara munduko lehenengo hizkuntza izan zen (1)  Euskaran letra bakoitzak esanahi bat du (2)
  • 6. www.ueu.eus Hizkuntzaren jatorriari buruzko teoriak XVIII. mendean 6 1. Teoria tradizionala (biblikoa)  Jainkoak emana (lingua adamica) 2. Teoria konbentzionala (arrazionalista)  gizakiek asmatua 3. Teoria sentsualista (enpirista)  naturala
  • 7. www.ueu.eus 1. Teoria tradizionala 7  Jainkoak Adami Paradisuan emana  Zein hizkuntza?  hebreera (Elizaren bertsio “ofiziala”)  nederlandera, suediera, alemana, zelta… (arrazoi nazionalistak) (3)  txinera (hizkuntza filosofikoa)  Kronologia biblikoa (Ussher artzapezpikua, 1650)  Fede kontua, ez dago frogatzerik
  • 8. www.ueu.eus 2. Teoria konbentzionala 8  Hizkuntza gizakiek asmatu, ideiak adierazteko  Arrazionalismoarekin lotua: berezko ideiak  Arrazoiaren eta hizkuntzaren arteko lotura logikoa dago  gizakiek asmatua
  • 9. www.ueu.eus 3. Teoria sentsualista 9  Enpirista: ideiak zentzumenen bidez jaso, pixkanaka  Lehen gizakia basatia zen: ez ideiarik, ez hizkuntzarik  Prozesua:  sentsazioa  hotsa/keinua  analizatu  ideiak  esanahiak finkatu
  • 10. www.ueu.eus 3. Teoria sentsualista 10  Kronologia biblikoa onartu  Arrazoiaren eta hizkuntzaren arteko lotura logikoa onartu  Hizkuntzaren garapena azaldu behar: 1. Ekintza-hizkuntza 2. Aho-hizkuntza
  • 11. www.ueu.eus 3.1. Ekintza-hizkuntza 11  Étienne Bonnot Condillac (1714-1780)  Instintuak keinu edo mugimenduak eragin (ekintza- hizkuntza, langage d’action)  Denborarekin, keinu apalagoak eta oihuak  Errepikapenaren errepikapenaz, esanahiak finkatu  Aho-hizkuntza erabilgarriagoa eta ekonomikoagoa: gehiago erabili eta hitz berrien esanahiak adostu  ekintza-hizkuntza naturala / aho-hizkuntza asmatua
  • 12. www.ueu.eus 3.2. Aho-hizkuntza 12  Charles de Brosses (1709-1777)  Lehen gizakiak hasieratik aho-hizkuntza  Lehen hizkuntzaren hotsak eta esanahiak aztertu  Kontsonante bakoitzak esanahi bat zuen  Bokalek lotura funtzioa zuten  hitzen formaren eta esanahiaren artean lotura naturala
  • 13. www.ueu.eus 3.2. Aho-hizkuntza 13  Antoine Court de Gébelin (1725-1784)  Arrazoia eta fedea adiskidetu nahi  Jainkoak gizakiari hizkuntz ahalmena eta mintzoaren organoak eman  Gizakiak arrazoia eta hizkuntza garatu, naturari jarraituz
  • 14. www.ueu.eus Pablo Astarloa (1752- 1806) 14 Ideiak:  Euskara munduko lehenengo hizkuntza izan zen  Euskaran letra bakoitzak esanahi bat du Discursos filosóficos (1883 [1805])
  • 15. www.ueu.eus Pablo Astarloa (1752- 1806) 15  Lehen hizkuntzaren ezaugarriak (4): 1. Bakarra 2. Gizakiengan naturala 3. Hasieratik ahozkoa eta artikulatua 4. Perfektua
  • 16. www.ueu.eus 1. Lehen hizkuntza bakarra izan zen 16  Elizgizona  hizkuntzen monogenesia  Baina hebreera ez, euskara baizik
  • 17. www.ueu.eus 2. Lehen hizkuntza naturala izan zen 17  Teoria sentsualistari lotzen zaio  Court de Gébelinen ideiekin bat:  Jainkoak gizakiari hizkuntz ahalmena eta mintzoaren organoak eman  Gizakiak arrazoia eta hizkuntza garatu, naturari jarraituz
  • 18. www.ueu.eus 3. Lehen hizkuntza ahozkoa izan zen 18  De Brosses eta Court de Gébelinek bezala  Condillac-en kontra  Ahozkoa eta artikulatua (ez oihuak): hotsak, silabak, hitzak…
  • 19. www.ueu.eus 4. Lehen hizkuntza perfektua izan zen 19  Hizkuntza perfektuaren ezaugarriak: 1. Egokitasuna 2. Ekonomia 3. Eufonia
  • 20. www.ueu.eus 4. Lehen hizkuntza perfektua izan zen 20  Hizkuntza perfektuaren ezaugarriak: 1. Egokitasuna: formaren eta esanahiaren arteko erlazio “naturala” (5) 2. Ekonomia 3. Eufonia
  • 22. www.ueu.eus Miguel Unamuno (1864-1936) 22  Euskara ez da egokia bizimodu modernorako. Baztertu dezagun. (6) “Discurso en los Juegos Florales celebrados en Bilbao el día 26 de agosto de 1901”
  • 23. www.ueu.eus Julien Vinson (1843-1926) 23  Euskara ez da hizkuntza egokia gure mendeko sen demokratikoetarako. (7) “La science du langage et la langue basque” (1874)…
  • 24. www.ueu.eus Iturriak: 1. August Schleicher 24  Hizkuntzak izaki bizidunak dira, organismoak (8)  Hizkuntz fenomenoak naturalak dira  Hizkuntzalaritza natur zientzia bat da
  • 25. www.ueu.eus Iturriak: 1. August Schleicher 25  Hiru hizkuntza tipo:  Monosilabiko edo isolatzaileak  Aglutinatzaile edo eranskariak  Flexibo edo malgukariak
  • 26. www.ueu.eus Iturriak: 1. August Schleicher 26  Hizkuntzen aurrerabide formala eta bizitza historikoa:  Hizkuntza batek hiru egoeretatik pasatu behar  Gero eta perfektuagoa (IE, semitikoa) (9)  Bilakabide naturala, historiaren aurrekoa  Historiarekin hizkuntzaren gainbehera hasi
  • 27. www.ueu.eus Iturriak: 2. Herbert Spencer 27  Gizartea organismo biziduna da  Gizarteen bilakabide “naturala”:  Primitiboa  Militarra  Industriala  Eurozentrismoa, kolonialismoa… (gizarte darwinismoa?)
  • 28. www.ueu.eus Iturriak: 2. Herbert Spencer 28  Gizartea organismo biziduna da  Gizarteen bilakabide “naturala”:  Primitiboa Isolatzaileak  Militarra Eranskariak  Industriala Malgukariak  gizarte + hizkuntza darwinismoa (10) ..
  • 29. www.ueu.eus Euskararen atzerapena 29  Unamuno eta Vinson: (11)  lexiko urria  ideia abstraktuetarako hitzik ez  Hovelacque (1876)  (??) (12)  “arbola”  Euskarari gorroto? (13)
  • 30. www.ueu.eus Interpretazio osagarriak 30  Kintanak (2000) Unamunoz:  Euskaldunei erronka, froga zezaten oker zegoela  Oyharçabalek (2008) Vinsonez:  Bere ideologiagatik (nazionalista eta errepublikazalea), goi jakintza frantsesez baino ez
  • 32. www.ueu.eus Kredituak 32  Egilea: Ricardo Gómez López  Data: 2014ko uztailaren 17a  Baimena: Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0

Editor's Notes

  1. Hasiko naiz izenburuaren beraren esanahia azaltzen. Anbiguoa izan daiteke 
  2. Batetik, izenburu honekin uler dezakegu XVI. mendeaz geroztik, eta batez ere XIX. eta XX. mendeetan, Europako hainbat ikertzailek euskarari buruz idatzi dutena aztertzea.
  3. Baina gaurko eskolan azaldu nahi dizuedana beste zerbait da: alegia, Europako hizkuntz ideiek nolako isla izan duten euskarari buruzko ideietan.
  4.  Gaurkoan erakutsi nahi dut askotan euskarari buruzko ideia bitxi edo zorotzat hartu diren batzuk Europako hizkuntz ideietan ondo txertatuta daudela; bestela esanda, euskarari buruzko ideia “txoro” horien iturriak Europako Hizkuntzalaritzaren eta Filosofiaren historan aurkitu daitezkeela.  Bi adibide erabiliko ditugu, baina ez dira inondik ere aipa litezkeen bakarrak (eredu latindarra euskal gramatika zaharretan, esaterako).
  5. xviii. mendea hizkuntzaren jatorriari buruzko hausnarketen mendea da. Interes hori giza erakunde eta kulturaren jatorriari buruzko ardura orokorrago baten testuinguruan kokatu behar dugu. Aspaldixko Kuehner-ek (1944) hiru teoriatan bildu zituen honelako gogoetak: teoria tradizionala, teoria konbentzionala eta teoria sentsualista izendatu zituenak.
  6. Teoria tradizionala Biblian oinarritzen da, nahiz eta Bibliak hizkuntzaren jatorriaz ez duen ezer zehatzegirik esaten. Teologiatik abiatzen den teoria honek, hortaz, hizkuntzak jainkozko etorkia duela baieztatzen du: Jainkoak Adami eman zion hizkuntza (lingua adamica) eta hizkuntza horretatik sortu dira gainerakoak. Eskuarki Adamen hizkuntza hebreera izan zela uste zen, Elizaren iritzi “ofizialari” eta Elizaren barruko tradizio luze bati jarraituz. Nolanahi ere, xvi. mendetik aurrera behinik behin, hebreeraren aldeko aho batezko iritzia ahulduz doa eta beste hautagai batzuk azalduko dira eztabaidagarri. Ordea, hizkuntza guztiak hizkuntza bakar batetik datozelako ideiak —hizkuntzen monogenesiak— sendo jarraituko du. Hautagai berriok, batzuetan arrazoi nazionalistengatik, eta beste batzuetan europarrek aurkitutako hizkuntza “exotikoekiko” lilura dela-eta proposatuko dira gehienbat. Horrela, Flandesko zenbait autorek —Goropius Becanusek xvi.aren hondarrean edo Myliusek xvii.ean (Anberesko dialektoa, zehazki)— lehen hizkuntza nederlandera izan zela aldeztu zuten (Droixhe 1978: 57; Eco 1994). Nederlandera primitiboari buruzko eztabaida XIX. mendea arte luzatuko da. Suediera: Georg Stiernhielm (De linguarum origine praefatio, 1671) edo, parodiaren mailara helduz, Andreas Kempe (Die Sprachen des Paradises, 1688). Azken autore honen iritziz, Eba seduzitu zuen sugeak frantsesez egiten zuen, eta Jainkoak suedieraz eta Adanek danimarkeraz (Eco 1994). Alemana: Georg Philipp Harsdörffer (Frauenzimmer Gesprachspiele, 1641), alemana Paradisuko hizkuntza. Hizkuntza perfektua da. Alemanak perfektu iraun zuen, Alemania ez zelako inoiz atzerritarrek menderatua izan (ezaguna, ezta?). Zelta: Frantziako autore batzuek, jarrera nazionalista batek hartaraturik, frantsesa zuzenean zeltatik edo galieratik zetorrela —eta ez latinetik— adierazi zuten eta, aldi berean, zelta lehen gizakien hizkuntza izan zela frogatzen ahalegindu ziren. Esate baterako, Poinsinet de Sivryk (1769) hizkuntza guztiek zeltatik eratorritako hitzak zituztela aldeztu zuen; Jacques le Brigantek (1787) zelta —garbienik non eta Pontrieux bere herrian gorde dena!— munduko lehen hizkuntza izan zela, eta zelta, besteak beste, txinera, sanskrito, karibe eta tahitierarekin erkatu zuen; azkenik, La Tour d’Auvergne armagizonak (1792) ere bretoiera hartu zuen lehen hizkuntzatzat, Le Briganti jarraituz. Edo, 1692an John Webbek bezala, beste autore batzuek txinera nahi izango dute maila horretan ezarri. Kontuan har bedi xvii eta xviii. mendeetan zehar txinerak izugarrizko ospea lortu zuela eta hizkuntza filosofikotzat hartu zela, idazkera logografikoaren bitartez berehalakoan gauzen benetako natura adierazteko gauza zela pentsatzen zelako. Jakina, teoria tradizionalari eustea fede kontua zen, ez zegoen frogatzerik. Horregatik, xviii. mendean —arrazoiaren mendea, ez ahaztu— bestelako azalpenak bilatu ziren, arrazoiaren menpe, ez fedearen menpe izan zitezkeenak. Horretarako abiapuntua gizakien natura bakarra eta aldaezina zela pentsatzea izan zen.
  7. b. Hortaz, xvii. eta xviii. mendeetako arrazionalismo frantsesaren babespean, lingua adamicaren ideia bera ere gainbehera abiatu zen. Honen kariaz, teoria konbentzionala deiturikoan gizakiek berezko ideiak dituztela (arrazionalismoaren hatsarrea berau) eta hotsak ahoskatzeko ahalmena ere badutela proposatzen da. Ondorioz, teoria honek planteatzen du lehen gizakiek hizkuntza asmatu egin zutela, euren ideiak ahoz islatzeko eta, horrela, komunikatzeko gogoa bete eta berez duten gizartekotzeko izaera adierazteko. Teoria honen aldekoentzat arrazoiaren eta hizkuntzaren arteko lotura logikoa frogatzea aski zen gizakiek hizkuntza asmatu zutela ziurtatzeko eta, beraz, logikaren argudioez baliatu ziren gehienbat.
  8. c. Sentsualistak filosofia enpiristaren jarraitzaileak ziren. Teoria sentsualistaren iritziz, gizakiok ideiak —eta, oro har, ezagutza guztiak— zentzumenen bitartez jasotzen ditugu, pixkanaka jaso ere; hau da, ez dago berezko ideiarik. Hortaz, hasiera batean gizakiek ez zuten ideiarik eta, beraz, ez zuten hizkuntzarik, sentsualista gehienek lehen gizakia basatia zela uste baitzuten. Aurreneko sentsazioekin gizakiak hotsak ahoskatu zituen, edo gorputz-atalen bat mugitu zuen. Pixkanaka hots eta mugimendu horiek analizatu zituen eta horrela ideiak aurkitu. Une horretara iritsita, gizakia gauza zen keinu eta hots horien esanahiak finkatzeko eta, ideia berriak jaso ahala, keinu eta hots berriak sortzeko ere.
  9. Sentsualistek tradizionalisten eta konbentzionalisten ideiak baztertu nahi izan zituzten; alabaina ezin izan zioten euren eraginari erabat ihes egin. Izan ere, Bibliako kronologia onartu ohi zuten, bai eta hebreerari lehentasuna eman ere. Bestalde, arrazoiaren eta hizkuntzaren arteko lotura logikoan sinesten zuten. Haatik, konbentzionalisten arazoa hizkuntzaren jatorria bazen, sentsualisten arazoa bikoitza da: hizkuntzaren jatorria eta hizkuntzaren garapena azaldu behar dituzte. Azken gai honetaz bi joera daude sentsualisten artean: ekintza eta keinuen aldekoa eta aho-hizkuntzaren aldekoa.
  10. Étienne Bonnot Condillac (1714-1780) xviii. mendeko filosofo frantses ezagunenetakoa dugu. Bere ekarpenik handiena —eta eztabaida piztu zuena— ezagutzaren garapenaren eta hizkuntzaren garapenaren arteko harreman estua erakustea izan zen. Gizakien komunikatzeko lehen bideak instintuak agindutako keinuak eta mugimenduak izan zirela uste zuen (langage d’action edo ekintza-hizkuntza deitu zion). Hasierako keinu basati haien ondoren, keinu apalagoak eta oihuak etorriko ziren. Pixkanaka, keinu eta oihuen errepikapenari esker, oroimena eta beste ahalmen batzuk sendotuko ziren eta gizakiek elkarren ekintzak eta berauen zergatiak lotuko zituzten, esanahiak finkatuz eta ikasiz. Harrezkero, aho-hizkuntzaren erabilgarritasunaz oharturik, ideia edo objektu berriak izendatzeko gizakiak gero eta hitz gehiago sartzen hasi ziren, eta hitz horien esanahiaz ados jarri ziren. Baina zenbait belaunaldi igaro arte, aho-hizkuntza ez zen ekintza-hizkuntza bezain erabilia izango.
  11. Charles de Brosses (1709-1777) filosofoak, berriz, uste zuen lehen gizakiak hasiera-hasieratik berezko hizkuntza bat hitz egin zuela. Ondorengo lan bakarra hizkuntza hori garatzea izan zen. De Brossesek ez zuen, beraz, ekintza-hizkuntzaren lehentasunean sinesten. Aitzitik, uste zuen lehen hizkuntzaren itxura hizkuntza ezagunak aztertzetik abiatuz igar zitekeela, baina ez zegoen oso seguru metodoaren fidagarritasunaz. Ondorioz, alderantzizko metodo bat proposatu zuen, alegia aldez aurretik lehen hizkuntzaren hotsak zein ziren finkatzen, euren esanahiak zein ziren aurkitzen eta, ondoren, hizkuntza ezagunekiko loturak bilatzen ahalegintzea. Lehen hotsak aurkitzeko, mintzoaren organoetako atalak hartu zituen kontuan. Horrela, zazpi bokal eta hamazazpi kontsonante proposatu zituen. De Brossesek uste zuen kontsonante bakoitzak bere esanahia zuela; aldiz, bokalek funtsean kontsonanteak lotzeko balio zutela. Hitzak osatzeko, lehen gizakiak hotsak konbinatu behar zituen, halako moduz non gizakiak deskribatu nahi zuen objektua hitzak era egokienean azaltzen zuen. Hortaz, hitzen formaren eta esanahiaren artean lotura naturala dagoela aldezten du. De Brossesek ez du uste hebreera lehen hizkuntza izan zenik; izan ere, ez du uste lehen hizkuntza hizkuntza ezagunen artean aurki daitekeenik.
  12. Antoine Court de Gébelin (1725-1784) aipatu nahi nuke. Sentsualisten eta tradizionalisten bitartekotza egin nahi izan zuen autore honek, arrazoia eta fedea adiskidetuz. Ildo honetatik, Monde Primitif bere lan erraldoian, besteak beste, Jainkoak gizakiarengan hizkuntz ahalmena eta jakintza sorrarazi zituela defendatu zuen, baita hizkuntz ahalmenarekin batera mintzoaren organoak ere eman zizkiola. Gizakiak, gero, arrazoia eta hizkuntza garatuko zituen, naturaren aginduei jarraituz. Condillacen teoriek eragin izugarri handia izan zuten eta eztabaida garrantzitsua piztu zuten hizkuntzaren jatorri, eraketa eta funtzioei buruz. Eztabaidak xviii. mendeko bigarren erdia hartuko zuen. Eztabaidan Europa osoko intelektual eta filosofoek parte hartu zuten (besteak beste, Rousseau edo Adam Smith bezalako egileek) eta bertan argudio linguistikoak, antropologikoak, poetikoak, historikoak eta zientifikoak nahastu ziren.
  13. Aurreko gaiak nabarmendu nahi izan ditut, ahal den neurrian, hain kritika gogorrak jaso dituzten Astarloaren ideiak beren testuinguru linguistiko eta filosofikoan kokatzeko; alegia, hein handi batean garaiko giroaren fruitu direla aditzera emateko, eta ez herri galdu bateko elizgizon baten burutazio hutsak. Astarloaren oinarri linguistiko eta filosofiko gehienak, ikusiko dugunez, De Brosses eta Court de Gébelinen ideiekin lotzen dira.
  14. Astarloaren obra guztian zehar hizkuntzaren jatorriari buruz oinarrizko lau sinesmen aurkitzen ditugu: lehen hizkuntza bakarra izan zen (hizkuntzen monogenesia); lehen hizkuntza gizakiengan naturala izan zen, lehen hizkuntza hastapenetik ahozkoa eta artikulatua izan zen, eta lehen hizkuntza perfektua izan zen.
  15. Lehenik, Astarloak, elizgizona zenez gero, hizkuntzen monogenesian sinesten zuen; ezinbestekoa gertatzen zitzaion ia. Ez zuen sinesten, haatik, lehen hizkuntza hebreera izan zela (oroit bedi, garai hartako ideia hedatuena zela kristauen artean) eta euskarari ezarri nahi izan zion ohore hori. Bestalde, Frantziako filosofo gehienak, jatorrizko hizkuntzari buruzko ikuspegi desberdinak izan arren, hizkuntzen monogenesiaren aldekoak ziren (salbuespen bakan batzuk baziren; Voltaire, esaterako).
  16. Lehenago azaldu ditut xviii. mendeko hizkuntzaren jatorriari buruzko hausnarketa nagusiak, hiru teoriatan bil daitezkeenak. Astarloak Diskurtso filosofikoetan teoria hauek guztiak birpasatu ondoren, argi eta garbi teoria sentsualistari lotzen zaio; hau da, gizakiengan hizkuntza naturala dela aldezten du, ikustea edo entzutea naturalak diren zentzu berean. Horrela, Court de Gébelinekin guztiz ados agertzen da, esaten duelarik Jainkoak gizakiari hizkuntz ahalmena eta mintzoaren organoak eman zizkiola, eta harrezkero gizakia, naturaren asmoei jarraituz, ahalmen hori garatuz joan dela.
  17. Bestalde, De Brosses eta Court de Gébelinen antzera —eta Condillacek ez bezala— Astarloak adierazten du lehen hizkuntza ez zela ekintza-hizkuntza izan, aho-hizkuntza baizik. Azkenik, Astarloa Rousseaurengandik urruntzen da, durangarrak giza hizkuntza hasieratik artikulatua, eta ez oihuen bidezkoa, izan zela uste baitu.
  18. Astarloak hizkuntza perfektu batek hiru ezaugarri bete behar dituela proposatzen du: “egokitasuna” (propiedad), “ekonomia” eta “eufonia”.
  19. Egokitasuna: formaren eta esanahiaren arteko erlazio “naturala”.
  20. Bittor Kapanaga (1978), Erro eta gara. Mikel Garai (2014), Las letras / Hizkiak, una interpretación del mundo. Hipótesis desde el euskara y el espacio. Fernando Villamor (2012), “The origin of the Indo-European languages (the source code)”, Getafe: Eskuizkribu argitaragabea. http://www.academia.edu/2003355/The_origin_of_the_Indo-European_languages_The_Source_Code_ Fernando Villamor (2014), “1200 PIE Roots Deciphered (The Source Code 2.2)”, Getafe: Eskuizkribu argitaragabea. http://www.academia.edu/6500915/1200_PIE_Roots_Deciphered_The_Source_Code_2.2_
  21. Unamuno, Miguel de, 1901, “Discurso en los Juegos Florales celebrados en Bilbao el día 26 de agosto de 1901”, Revista Contemporánea 27, 341-357. Orobat El Noticiero Bilbaíno (1901-8-27) eta El Liberal (1901-8-27). Berrargit. in Unamuno 1968, iv, 237-248.
  22. Vinson, Julien, 1874, “La science du langage et la langue basque”, Bulletin de la Société de Sciences et Arts de Bayonne 1, 37-43, 49-57. eta beste hainbat artikulutan.
  23. Bi autoreetan iturri berberak aurkitzen ditugu: Schleicherren eragina: 1. Hizkuntzak izaki bizidunak dira, organismo fonikoak. Ondorioz, sortu, hazi eta hil egiten dira modu “natural” batean, lege aldaezin eta nahitaezkoen mende. Hizkuntz fenomenoak fenomeno naturalak dira, ez historikoak (alegia, gizakien borondatetik kanpo daude). Hizkuntzalaritza natur zientzia bat da, ez giza zientzia edo zientzia historiko bat. Les langues sont des organismes naturels qui, en dehors de la volonté humaine et suivant des lois déterminées, naissent, croissent, se développent, vieillissent et meurent; elles manifestent donc, elles aussi, cette série de phénomènes qu’on comprend sous le nom de vie. (Schleicher 1863 [1980: 61])
  24. 2. Hizkuntza tipologia. Schleicherrek hiru hizkuntza tipo bereizi zituen (lehenago Schlegelek egin bezala): - Hizkuntza monosilabiko edo isolatzaileak: hitzak silaba bakarreko erroak dira eta euren arteko erlazioak adierazteko beste baliabide batzuk erabiltzen dira: hitzen ordena, azentua, tonua… Adib.: txinera, vietnamera, tai hizkuntzak, etab. - Hizkuntza eranskari edo aglutinatzaileak: bi motako erroak dituzte; batetik, esanahia duten erroak eta, bestetik, erlazioa adierazten dutenak (gaur aurrizki eta atziki deitzen ditugunak). Bigarren hauek lehenengoei eransten zaizkie, esanahia aldatzeko. Adib.: turkiera, japoniera, kitxuera… eta euskara. - Hizkuntza flexibo edo malgukariak: esanahidun erroa bera aldatzen da erlazioak adierazteko. Adib.: latina, greko klasikoa, sanskritoa, etab.
  25. 3. Hizkuntzaren aurrerabide formala eta bizitza historikoa: Aurreko puntuan bereizitakoa ez da sailkapen huts bat, baizik eta bilakabide eskema bat. Schleicherren arabera, hizkuntza batek hiru egoeretatik pasatu behar du, ezinbestez, lege naturalei jarraituz, pentsamendua adierazteko gero eta perfektuago bilakatuz: Bilakabide hori naturala da, lehen esan dugun adieran, alegia, ezinbestekoa, gizakien borondatetik kanpokoa, eta historiaren aurretik gertatzen da, gizakia gizaki egiten ari den garaian. Honen ondoren, hizkuntzak historia-aldian sar daitezke: hori da hizkuntza indoeuroparren eta semitikoen kasua (hemendik aurrera hizkuntzen gainbehera ikusten du, baina ez gara horretaz luzatuko).
  26. 4. Gizarteen bilakabidea: hizkuntzen bilakabide “naturalari” gizarte moten bilakabidea gainezarri zioten Vinsonek eta Unamunok. Herbert Spencer filosofo eta soziologo britaniarraren ustez, gizartea ere organismo biziduna da; hartara, hiru gizarte mota bereizi zituen, eta “bizitzaren legeari” jarraituz hiruren arteko bilakabide bat dagoela proposatu zuen: Gizarte primitiboa Gizarte militarra Gizarte industriala Batzuek Spencerren pentsamoldea “darwinismo soziala” delako joeran sartu dute, baina beste batzuen ustez libertario bat izan zen (Richards 2008). Zer esanik ez, halako pentsamolde batek eurozentrismo kutsu handia du eta, besteak beste, argudio ezin egokiagoa zen europarren eta estatubatuarren kolonialismoa justifikatzeko.
  27. Vinsonek —eta geroago Unamunok ere— bi eskemak gainezartzen dituzte. Hortaz, hizkuntza eranslea duen euskal gizartea eredu militarraren barruan sartzen da, eta hizkuntza flexiboa duten espainiar eta frantses gizarteak, aldiz, eredu industrialari dagozkio. Bi gizarte-eredu hauen arteko borrokan, Vinsonen eta Unamunoren iritziz, industrialak, bilakatuenak, soilik iraun behar du, eta horretarako euskara oztopo bat besterik ez da. Beraz, inguruko herrien mailara iritsiko badira, euskaldunek euskara ahaztu beste biderik ez dute.
  28. Euskal hitzak ideia abstraktuak adierazteko gai diren ala ez. Euskaran kontzeptu abstraktuak adierazteko hitzak falta dira. Esan ohi da eztabaida Hovelaquek piztu zuela. Hala ere, susmoa dut Hovelacquek euskarari buruzko ideia gehienak, guztiak ez badira, Vinsonengandik jaso zituela. Eztabaida horietan, ohar bedi “arbola” hitzak duen fetitxe izaera. Vinsonek aitortu zuen inola ere ez ziola euskarari kalte egin nahi. Nortzuk diren Euskal Herriaren benetako lagunak galdetzen du gero: iraganari begira, euskarari eta Euskal Herriari laudorioak ematea askiesten dutenak ala, aurrera begira, gizarte guztiarekin batera joan beharra ikusi eta Euskal Herriaren gaitzak konpontzeko asmoz aholkatzen eta kritikatzen dutenak. Artikulua euskarazko hitz batzuekin amaitzen du, non euskararenganako bere maitasuna azaltzen duen.
  29. Kintanaren interpretazioa (2000: 77) Unamunoren jarreraz: euskaldunei erronka egin ziela, froga zezaten bera oker zegoela, alegia euskara egiazki gai zela zientzia, filosofia eta gainerako jakintzen zehaztasun osoak adierazteko Oyharçabalen interpretazioa (2008: 683-684) Vinsonen jarreraz: Schleicherren eraginaz gain, Vinsonen frantsestasun eta errepublikazaletasun irmoak kontuan hartu behar dira; ez zaio burutik pasa ere egiten Iparraldeko biztanleek euskara bezalako hizkuntza batean adieraz ditzaketenik jakintza modernoaren hastapenak. Frantziako herrietan frantsesa baino ez.
  30. César Vidalek “La Linterna de la COPE” irratsaioan 2007ko azaroan esanak. arbola hizkuntza “primitiboa” hiztegia batua …