SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
Euskal kantugintza ezagutzen
PROZEDURA:
Kenzazpi taldea guztion artean ezagutuko dugu. Horretarako, lehenengo galderak
irakurriko ditugu eta horiei erantzuna eman behar diegula aipatuko zaie ikasleei.
Beraz, paragrafoak ikasleen artean banatuko ditugu. Bakoitzak dagokiona irakurri eta ahoz
azalduko die ikaskideei. Honela, besteek informazioa eskuratu ahal dute eta aurretik
aipatu diren galderei erantzuna eman.
Gero, ILARGIA abestia ezagutu eta hutsuneak bete ariketa egin. Eta gero, karaokea ipini
eta abestuko dute.
Euskal kantugintza ezagutzen
Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak sortu zuten Ken Zazpi, 1996ko udazkenean, Gernika-
Lumon (Bizkaia). Biak herriko beste bi talde ezagunetan aritzen ziren orduan: Jon Mikel Exkixuko
baxu jotzaile, eta Eñaut Lugarriko abeslari. Gor diskoetxearen Aurtengo gorakada bildumaren lehen
aleak eman zuen Ken Zazpiren berri 1997an, "Bi eta bat" abestiaren bidez. Baina 2000. urtera arte
ez zioten taldeari behar bezalako arreta eskaini. Orduan gainontzeko taldekideak batu ziren -Igor
Artzanegi (baxua), Beñat Serna (gitarra), Iñaki Zabaleta (teklatuak) eta Jon Fresko (bateria)- eta
lehenengo maketa grabatu zuten Muxikan (Bizkaia), Iñaki Uoho Platero y Tú taldeko gitarristaren
estudioan eta Jose Alberto Batizen (Akelarre, Tapia eta Leturia Band, Fito & Fitipaldis...)
laguntzarekin.
Estreinako lana 2001ean kaleratu zuten, Atzo da bihar (Gor), eta arrakasta itzela izan zen. Guztira
20.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta taldea Euskal Herrian oso ezaguna egin zen. "Zenbat min"
abestiak ate asko ireki zizkion, baita Lugarri taldearen "Ezer ez da betiko" abestiaren birmoldaketak
ere. Gainera, beste bi bertsio dakartza diskoak, Pennywise ("Larrun") eta Muse ("Irri bat")
taldeenak. Bi urte eman zuten lan hura zuzenean aurkezten, eta 2003ko apirilean Bidean (Gor)
argitaratu zuten. Aurrekoa baino soinu gogorragoa du, rockzaleagoa, baina Ken Zazpiren musikaren
esentzia den melodia albo batera utzi gabe. Esan daiteke aurrerapausoa izan zela bigarren diskoa,
taldea bere potentzialean sinesten hasi zen eta kontzertu asko eskaini zituen, "nahi adina",
taldekideen hitzetan. Gor diskoetxearen arabera, disko hartatik 18.000 ale saldu ziren.
2005ean zuzeneko disko akustiko bat grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan, publikoaren
hurbiltasuna sentituz. Gelditu denbora (Gor, 2005) diskoak Ken Zazpiren soinua moldatzeko balio
izan zuen, eta beste mota bateko apainketak lantzeko: «Guretzako erronka berri bat izan da. Aurreko
bi diskoekin nolabaiteko soinu propioa finkatu genuen eta akustiko izate honek erosotasuna aparte
utzi eta motibazioa berpiztu digu zentzu guztietan. Beste tinbre batzuk bilatu ditugu,
perkusioarekin, mandolinarekin... Agian, aurreko diskoko "Ilargia" eta "Haizea" kantuekin esploratu
genuen bide hori azken muturreraino eraman dugu». Disko horri esker Katalan Herrietan oso
ezagunak egin ziren, eta horregatik bi kantu katalanez grabatu zituen Eñaut Elorrietak, "La lluna"
("Ilargia") eta "Poema dels oprimits" ("Zapalduen olerkia"), hango merkaturako espresuki egindako
berrargitalpen batean. Disko hark marka guztiak apurtu zituen Euskal Herrian eta agertoki berrietara
heldu zen taldea, ohikoak zituen herrietako plaza eta aretoetan aritzeaz gain Arriaga, Gaiarre eta
Principal antzokietan eta Kursaalen jo baitzuen.
Kantu denak Ken Zazpik sortu, ekoitzi eta moldatzen ditu. Hitzak Jon Mikel eta Eñautek egiten
dituzte eta Joseba Sarrionandia idazlearen kolaborazioak ere izan dituzte. Musika estilo aldetik
rocka eta power-popa jorratzen dute, eta hitzei dagokienez, konpromiso hitzak dira, beraiekiko eta
beren inguruarekiko konpromisoa, eguneroko kezkak eta egoerak eta sentimendu sakonak
deskribatuz.
Euskal kantugintza ezagutzen
Taldekideak
• Eñaut Elorrieta: ahotsa eta gitarra
• Igor Artzanegi: baxua eta ahotsa
• Beñat Serna: gitarra
• Iñaki Zabaleta: teklatua
• Jon Fresko: bateria
• Jon Mikel Arronategi: ahotsa eta gitarra
• Ruben Caballero: gitarra elektrikoa
Diskoak
• Atzo da bihar (GOR Diskak, 2001)
• Bidean (GOR Diskak, 2003)
• Gelditu denbora (akustikoa, GOR Diskak, 2005)
• Argiak (Oihuka, 2007)
• Zazpi urte zuzenean (Argiak diskak, 2009)
• Ortzemugak begietan (Elkar argiak, 2010)
• Ken zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (Elkar argiak, 2014)
• Phoenicoperus (Elkar, 2015)
Euskal kantugintza ezagutzen
Ezagutu dezagun KENZAZPI taldea
Nongoak dira?
Noiz sortu zen taldea?
Zein urtetan kaleratu zuten lehen diskoa
eta zein da lan horren izenburua?
2005. urtean diska berria kaleratu zuten. Nola du izena eta
nolakoa da?
Nork sortzen ditu abestiak eta zein musika mota egiten
dute? Zein idazleren lanak erabiltzen dituzte?
Zein antzokitan eskaini dituzke kontzertu akustikoak?
Gustatzen zaizue Kenzazpi taldea? Zein kantu dituzue
ezagunak?
Euskal kantugintza ezagutzen
Guk proposatzen dizuguna ikasi nahi baduzu, arretaz entzun eta
bete itzazu hutsuneak bost esaldi hauek erabiliz.
✎
ILARGIA
Esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.
(1)_______________________________
eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.
Zuretzat
(2)_______________________________
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez,
(3)_______________________________
nire sua itzali da,
(4)_______________________________
ez zara!!
(5)_______________________________
une baten sinesteko ez garen guztia.
Zuretzat
(2)_______________________________
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez,
(3)_______________________________
nire sua itzali da,
(4)_______________________________
, ez zara!!
KEN ZAZPI Taldearen "BIDEAN" diskotik hartua. 2003. urtea
Iturria:http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=4b57a4d9-0b02-40ba-a4cd-
4ec02bcceffc&groupId=10138 (sekuentzia didaktikoa moldatua)
a)eragin didazu negarra
b)esan sentitzen dudana ez dela egia
c)ilargia lapurtuko nuke gauero
d)eusten nauen soka zara
e)ez zara gaueko izar bakarra
Euskal kantugintza ezagutzen
ILARGIA (https://www.youtube.com/watch?
v=8qRlxHJH_GQ)
Esaiozu euriari
berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari
gaur ez etortzeko.
Na,na,na,na....
eusten nauen soka zara
eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana,
galtzen dituena.
Na,na,na,nana,na....
zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! (bis)
Na,na,nananananana
Esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.
Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! (bis)
Euskal kantugintza ezagutzen
ILARGIA (https://www.youtube.com/watch?
v=8qRlxHJH_GQ)
Esaiozu euriari
berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari
gaur ez etortzeko.
Na,na,na,na....
eusten nauen soka zara
eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana,
galtzen dituena.
Na,na,na,nana,na....
zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! (bis)
Na,na,nananananana
Esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.
Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! (bis)

More Related Content

Similar to Euskal musika ezagutzen (20)

EÑAUT ELORRIETA
EÑAUT ELORRIETAEÑAUT ELORRIETA
EÑAUT ELORRIETA
 
Su ta gar
Su ta garSu ta gar
Su ta gar
 
Su ta gar
Su ta garSu ta gar
Su ta gar
 
Nuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power pointNuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power point
 
Gozategi
GozategiGozategi
Gozategi
 
Bebarruko Jardunek
Bebarruko JardunekBebarruko Jardunek
Bebarruko Jardunek
 
Berri txarrak
Berri txarrakBerri txarrak
Berri txarrak
 
Mikel Laboa
Mikel LaboaMikel Laboa
Mikel Laboa
 
Huntza - Elurretan
Huntza - ElurretanHuntza - Elurretan
Huntza - Elurretan
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Benito Lertxundi
Benito LertxundiBenito Lertxundi
Benito Lertxundi
 
Antiguakoama
AntiguakoamaAntiguakoama
Antiguakoama
 
Antiguakoama
AntiguakoamaAntiguakoama
Antiguakoama
 
Euskal kantagintza ezagutzen: Vendetta
Euskal kantagintza ezagutzen: VendettaEuskal kantagintza ezagutzen: Vendetta
Euskal kantagintza ezagutzen: Vendetta
 
Txalaparta
TxalapartaTxalaparta
Txalaparta
 
2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da
 
Mikel Laboa eta Joxean Artze - Gure bazterrak
Mikel Laboa eta Joxean Artze -  Gure bazterrakMikel Laboa eta Joxean Artze -  Gure bazterrak
Mikel Laboa eta Joxean Artze - Gure bazterrak
 
Hard Times
Hard TimesHard Times
Hard Times
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 

Euskal musika ezagutzen

  • 1. Euskal kantugintza ezagutzen PROZEDURA: Kenzazpi taldea guztion artean ezagutuko dugu. Horretarako, lehenengo galderak irakurriko ditugu eta horiei erantzuna eman behar diegula aipatuko zaie ikasleei. Beraz, paragrafoak ikasleen artean banatuko ditugu. Bakoitzak dagokiona irakurri eta ahoz azalduko die ikaskideei. Honela, besteek informazioa eskuratu ahal dute eta aurretik aipatu diren galderei erantzuna eman. Gero, ILARGIA abestia ezagutu eta hutsuneak bete ariketa egin. Eta gero, karaokea ipini eta abestuko dute.
  • 2. Euskal kantugintza ezagutzen Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak sortu zuten Ken Zazpi, 1996ko udazkenean, Gernika- Lumon (Bizkaia). Biak herriko beste bi talde ezagunetan aritzen ziren orduan: Jon Mikel Exkixuko baxu jotzaile, eta Eñaut Lugarriko abeslari. Gor diskoetxearen Aurtengo gorakada bildumaren lehen aleak eman zuen Ken Zazpiren berri 1997an, "Bi eta bat" abestiaren bidez. Baina 2000. urtera arte ez zioten taldeari behar bezalako arreta eskaini. Orduan gainontzeko taldekideak batu ziren -Igor Artzanegi (baxua), Beñat Serna (gitarra), Iñaki Zabaleta (teklatuak) eta Jon Fresko (bateria)- eta lehenengo maketa grabatu zuten Muxikan (Bizkaia), Iñaki Uoho Platero y Tú taldeko gitarristaren estudioan eta Jose Alberto Batizen (Akelarre, Tapia eta Leturia Band, Fito & Fitipaldis...) laguntzarekin. Estreinako lana 2001ean kaleratu zuten, Atzo da bihar (Gor), eta arrakasta itzela izan zen. Guztira 20.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta taldea Euskal Herrian oso ezaguna egin zen. "Zenbat min" abestiak ate asko ireki zizkion, baita Lugarri taldearen "Ezer ez da betiko" abestiaren birmoldaketak ere. Gainera, beste bi bertsio dakartza diskoak, Pennywise ("Larrun") eta Muse ("Irri bat") taldeenak. Bi urte eman zuten lan hura zuzenean aurkezten, eta 2003ko apirilean Bidean (Gor) argitaratu zuten. Aurrekoa baino soinu gogorragoa du, rockzaleagoa, baina Ken Zazpiren musikaren esentzia den melodia albo batera utzi gabe. Esan daiteke aurrerapausoa izan zela bigarren diskoa, taldea bere potentzialean sinesten hasi zen eta kontzertu asko eskaini zituen, "nahi adina", taldekideen hitzetan. Gor diskoetxearen arabera, disko hartatik 18.000 ale saldu ziren. 2005ean zuzeneko disko akustiko bat grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan, publikoaren hurbiltasuna sentituz. Gelditu denbora (Gor, 2005) diskoak Ken Zazpiren soinua moldatzeko balio izan zuen, eta beste mota bateko apainketak lantzeko: «Guretzako erronka berri bat izan da. Aurreko bi diskoekin nolabaiteko soinu propioa finkatu genuen eta akustiko izate honek erosotasuna aparte utzi eta motibazioa berpiztu digu zentzu guztietan. Beste tinbre batzuk bilatu ditugu, perkusioarekin, mandolinarekin... Agian, aurreko diskoko "Ilargia" eta "Haizea" kantuekin esploratu genuen bide hori azken muturreraino eraman dugu». Disko horri esker Katalan Herrietan oso ezagunak egin ziren, eta horregatik bi kantu katalanez grabatu zituen Eñaut Elorrietak, "La lluna" ("Ilargia") eta "Poema dels oprimits" ("Zapalduen olerkia"), hango merkaturako espresuki egindako berrargitalpen batean. Disko hark marka guztiak apurtu zituen Euskal Herrian eta agertoki berrietara heldu zen taldea, ohikoak zituen herrietako plaza eta aretoetan aritzeaz gain Arriaga, Gaiarre eta Principal antzokietan eta Kursaalen jo baitzuen. Kantu denak Ken Zazpik sortu, ekoitzi eta moldatzen ditu. Hitzak Jon Mikel eta Eñautek egiten dituzte eta Joseba Sarrionandia idazlearen kolaborazioak ere izan dituzte. Musika estilo aldetik rocka eta power-popa jorratzen dute, eta hitzei dagokienez, konpromiso hitzak dira, beraiekiko eta beren inguruarekiko konpromisoa, eguneroko kezkak eta egoerak eta sentimendu sakonak deskribatuz.
  • 3. Euskal kantugintza ezagutzen Taldekideak • Eñaut Elorrieta: ahotsa eta gitarra • Igor Artzanegi: baxua eta ahotsa • Beñat Serna: gitarra • Iñaki Zabaleta: teklatua • Jon Fresko: bateria • Jon Mikel Arronategi: ahotsa eta gitarra • Ruben Caballero: gitarra elektrikoa Diskoak • Atzo da bihar (GOR Diskak, 2001) • Bidean (GOR Diskak, 2003) • Gelditu denbora (akustikoa, GOR Diskak, 2005) • Argiak (Oihuka, 2007) • Zazpi urte zuzenean (Argiak diskak, 2009) • Ortzemugak begietan (Elkar argiak, 2010) • Ken zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (Elkar argiak, 2014) • Phoenicoperus (Elkar, 2015)
  • 4. Euskal kantugintza ezagutzen Ezagutu dezagun KENZAZPI taldea Nongoak dira? Noiz sortu zen taldea? Zein urtetan kaleratu zuten lehen diskoa eta zein da lan horren izenburua? 2005. urtean diska berria kaleratu zuten. Nola du izena eta nolakoa da? Nork sortzen ditu abestiak eta zein musika mota egiten dute? Zein idazleren lanak erabiltzen dituzte? Zein antzokitan eskaini dituzke kontzertu akustikoak? Gustatzen zaizue Kenzazpi taldea? Zein kantu dituzue ezagunak?
  • 5. Euskal kantugintza ezagutzen Guk proposatzen dizuguna ikasi nahi baduzu, arretaz entzun eta bete itzazu hutsuneak bost esaldi hauek erabiliz. ✎ ILARGIA Esaiozu euriari berriz ez jauzteko, esan bakardadeari gaur ez etortzeko. (1)_______________________________ eta itotzen nauena, ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena. Zuretzat (2)_______________________________ eta zu itsu zaude bere argia ikusteko, irribarrez, gero minez, (3)_______________________________ nire sua itzali da, (4)_______________________________ ez zara!! (5)_______________________________ une baten sinesteko ez garen guztia. Zuretzat (2)_______________________________ eta zu itsu zaude bere argia ikusteko, irribarrez, gero minez, (3)_______________________________ nire sua itzali da, (4)_______________________________ , ez zara!! KEN ZAZPI Taldearen "BIDEAN" diskotik hartua. 2003. urtea Iturria:http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=4b57a4d9-0b02-40ba-a4cd- 4ec02bcceffc&groupId=10138 (sekuentzia didaktikoa moldatua) a)eragin didazu negarra b)esan sentitzen dudana ez dela egia c)ilargia lapurtuko nuke gauero d)eusten nauen soka zara e)ez zara gaueko izar bakarra
  • 6. Euskal kantugintza ezagutzen ILARGIA (https://www.youtube.com/watch? v=8qRlxHJH_GQ) Esaiozu euriari berriz ez jauzteko, esan bakardadeari gaur ez etortzeko. Na,na,na,na.... eusten nauen soka zara eta itotzen nauena, ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena. Na,na,na,nana,na.... zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero, eta zu itsu zaude bere argia ikusteko, irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra, nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! (bis) Na,na,nananananana Esan sentitzen dudana ez dela egia, une baten sinesteko ez garen guztia. Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero, eta zu itsu zaude bere argia ikusteko, irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra, nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! (bis)
  • 7. Euskal kantugintza ezagutzen ILARGIA (https://www.youtube.com/watch? v=8qRlxHJH_GQ) Esaiozu euriari berriz ez jauzteko, esan bakardadeari gaur ez etortzeko. Na,na,na,na.... eusten nauen soka zara eta itotzen nauena, ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena. Na,na,na,nana,na.... zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero, eta zu itsu zaude bere argia ikusteko, irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra, nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! (bis) Na,na,nananananana Esan sentitzen dudana ez dela egia, une baten sinesteko ez garen guztia. Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero, eta zu itsu zaude bere argia ikusteko, irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra, nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! (bis)