Igande honetan, martxoak 13, Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Ormaiztegin goizeko 11.00etatik aurrera. Goruntz Dantza Taldeko Kideak antolatuta, Euskal Herriko bost talde gonbidatuetako 200 dantzari inguru ibiliko dira herriko kaleak musika eta dantzekin girotzen.