Ezinegona eta presa kudeatu ezinez gabiltza, bizitzaren egoeren aurrean, emozioak bideratzeko zailtasunez. Seme-alabek beren ikasketetan zein bide hartu behar duten zalantzan daude bere dohain eta talentuen berri ez dakitelako. Pentsamendu ezkorrei bere bidea egiten utzi diotenen kopurua ugaldu da depresio zein antsietate kasuak askotuz. Kanpora begira gabiltzan honetan, irtenbidea: gure baitara biltzea da, gure IZANA begiratuz, berau BERATASUNez edo SAMURTASUNez landuz. BIOBERATASUNAren disziplina hau aurkeztuz, nahi dizut egoera horiei eta beste batzuei aurre egiteko bidea eskaini. Zatoz! HITZALDI-AURKEZPENA Noiz: 2016ko martxoaren 9an, asteazkena Ordua: Arratsaldeko 18:00etan Ormaiztegiko Kultur Aretoan GIDARIA: Andoni Salamero Alberdi