SlideShare a Scribd company logo
Boleibola
Justifikazioa Lan hau, boleibola, aukeratu dugu alde batetik  kirol interesgarria eta gustukoa dugulako. Beste aldetik kirol honen historia eta arauak ez genekizkien oso ondo eta informazio horietaz jabetu nahi genuelako ere hartu dugu kirol hau.Orain boleibolaren inguruan dagoen guztia ulertzea lortu dugu.
Helburuak Lan honekin lortu nahi genituen helburuak honako hauek dira: kontzeptuzkoen aldetik, boleibolaren sorrera, historia,arauak, teknika,… ulertzea teorikoki. Prozedurazko helburuen aldetik dugun helburua da, boleibolaren teknikak, arauak…prakatikan jartzea ariketan batzuen bitartez. Horretaz aparte, jolas eta jokoegokituenbidezoinarrizkokeinuteknikoak eta motrizitatealantzea da.  Ondopasatzea eta boleibolerakozaletasunahartzeaizangodirahelburugarrantzitsuenak.
Edukiak
Sarrera Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da, ekipo batek baloia sare gainetik gorputzeko edozein atalez (normalean eskua edo besaurrea) joz bidaltzen datzana. Kontrakoak bidalitako baloia norberaren zelai-zatian lurra jo gabe itzuli behar da, hiru jokalarik segidan uki dezaketelarik.
Historia Jokoa, denbora-pasa gisa, Willian G. Morganekasmatuzuen 1895ean HlyokekoKristauGazteAsoziaziokoHeziketaFisikoakozuzendariazelarik. Berejokoa, hasiera batean mintonettedeitua, segidanegin zen famatuezbakarrikAmeriketakoEstatuBatuetanbakarrik, baitamunduguztian ere. LehenengoaldizEkialdeUrrunekojokoetanjokatu zen 1913an Filipinetan. BoleibolekoFederazioInternazionala (FIVB) 1947an sortu zen. Lehendabizikomundukotxapelketak 1949an jokatuziren eta 1952tik aurreralauurtezbehinospatzendira. Bertakodominatzailenagusiak SESB (baimutilzeinnesketan), Txekoslovakia (mutiletan), Japonia eta Txina (nesketan). KirolOlinpiko 1964az geroztik da. Europakotxapelketak 1948tik aurrera, SESB osatzenzutenestatuekdominatuak izan dira. Lauurtezbehinospatzen den MundukoKopadago 1965az geroztik. Munduko Liga bat ere badagolehenengoaldiz 1990ean ospatua eta bertanhamarestatuk parte hartzendute. 1993ean neskentzako Grand Prixbatsortu zen eta mundukozortziselekzioonenek parte hartzendute.
Oinarrizko arautegia
Labur- labur Boleibol taldea, 6 jokalarik osatzen dute hiru atakatzailek eta hiru defentsorek. Sakea duen taldeko jokalaria bere zelai-atzeko marraren atzealdean jartzen da eta sarearen gainetik pasarazten du pilota eskumuturraz edo eskuaz emanda. Sakean saialdi bakarra dago eta zelaiaren atzeko eskuinean dagoenak egin behar du. Kapitainak kolore desberdineko kamiseta du eta sakea ateratzen den momentuan jokalari bakoitzak toki jakin batean egon behar du kapitainarekiko.  Behin jokoa hasia dagoenean pilota sarearen gainetik pasa dadin gorputzeko edozein atalez eman daiteke (halere, ukitu mota nagusiak besaurrekoa, behatzetako eta errematea dira), eta tantoa norbaitek huts egin arte irauten du, hau da, pilota ez bada itzultzen edo arauz kanpoko zerbait egiten bada. Talde bakoitzak pilota sarearen gainetik itzuli behar du gehienez hiru toke emanda(blokeoko ukitua ez da kontatzen) eta jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz jarraian ukitu. Jokalariek ezin dute pilota eutsi, ezta sarea ukitu baina beste taldearen zelai-jokora pasa daitezke. Orain bi taldetako edozeinek egin dezake tantoa, lehen ordea ez. Talde batek sakea berreskuratutakoan bere jokalari guztiek erlojuearen orratzen norabidean errotatu beharra daukate, adibidez, aurreko eskuinaldean dagoena eskuin atzealdera pasako da eta horrela sei jokalariak. 25 puntu egiten dituen lehen taldeak set bat irabazten du, betiere biko aldea dagoelarik. 24ra berdinketa baldin badago jokatzen jarraitzen da talde batek bi puntuko aldea lortu arte. Mutiletan partidak bost set-etatik onenera jokatzen dira (hiru irabazi) eta nesketan hirura (bi irabazi). Partidak epaile nagusi, laguntzaile, kronometratzaile, anotatzaile eta lineako epaileez kontrolatua dago.
Jokoaren azalpena 6 jokalariko 2 taldek jokatzen dute elkarren aurka 18x9 m-ko zelai batean. Zelai erdiko sareak bi taldeak banatzen ditu. Sake batez ematen zaio hasiera jokoari. Baloia, sake eremutik jaurti eta sare gainetik pasa ondoren beste taldearen zelaira sartu behar dugu. Bi taldeek 3 ukitu izango dituzte baloia bestem aldera pasatzeko. Jokalari batek ezin du bi bider jarraian ukitu baloia, baina 3 ukituen barruan 2 egin ditzake (1. eta 3. ukituak adibidez). Bi taldeen estrategia baloia beste taldearen zelaian lurra jotzea eta norberarenean hori ekiditean datza.
Jokoaren berezitasunak Boleibolak, beste kiroletatik bereizten duten ezaugarri propioak ditu: 1. Zelai erdiko sareak bi taldeak banatzen ditu. Beraz, ez dago kontaktu fisikorik. 2. Jokalariek errotazioa egin behar dute, zelaian duten posizioa aldatuz, sakea berreskuratzen duten bakoitzean. Beraz, posizio guztietan jokatzen jakin behar dute. 3. Taldeak 3 ukitu ditu baloia sarearen beste aldera botatzeko. Beraz, baloia ezin da eskuekin hartu. 4. Ukituak oso zehatzak izango dira baloia lurrera erortzea nahi ez badugu. Beraz, baloia airean mantendu behar dugu. Ezaugarri horiek guztiek, egoki bideratuta, boleibolean aritzen direnen alderdi fisikoa, motorea, teknikoa, taktikoa, psikologikoa eta soziala garatuko dute.
Zelaia eta materialaren ezaugarriak
ZELAIA Zelaiak 18 m-ko luzera eta 9 m-ko zabalera ditu. Sarearekin bananduta 9x9 m-ko bi zelai lortzen ditugu. Zelai hauek mugatzen dituzten marren artean alboko marrak, atzeko marrak, erdiko marra eta sakerako marratxoak daude. Joko akzioen arabera zelaiaren 3 eremu bereiziko ditugu: sake eremua, defentsa eremua eta eraso eremua. Bestalde, jokalarien aldaketa egiteko esparrua ere zehazten du arautegiak.
SAREA Sareak 9,5 m-ko luzera eta 1m-ko zabalera ditu. Sarearen altuera, berriz, jokalarien adin mailari eta sexuari egokitua da: (alboan dagoen taula) Zelaiko alboko marrak eta sareak bat egiten dute lekuan, alboko bi banda zuri ipintzen zaizkio sareari. Banda horietan jokoaren zabalera mugatuko duten bi antenak jarriko ditugu (Ikusi irudia).
BALOIA JANTZIAK Boleiboleko baloiaren ezaugarri garrantzitsuenak pisua eta presioa izango dira. Eskuekin eta besoekin jokatzeko kirola izanda, baloiaren pisuak eta presioak minik egin gabe erraz altxatzeko modukoak izan behar dute. Txapelketa ofizialetan baloiaren pisua 260 – 280 g-tan dabil. Presioa berriz, 0,30 eta 0,325 kg/cm² bitartean eta tamaina (zirkunferentziaren luzera) 65-67 cm-koa da. Bestalde, boleibolean lehen pausoak ematen dituzten umeekin pilota handiagoak eta pisu gutxikoak erabiliko ditugu. Boleibolerako derrigorrezko jantziak, kamiseta, praka motzak, galtzerdiak eta oinetakoak dira. Hauek guztiak, oinetakoak izan ezik, kolore berdinekoak izango dira jokalari guztientzat (libero jokalaria izan ezik). Kamisetak 1etik 18ra arteko zenbakiak eraman ditzakete; beti zentratuta, papar eta atzealdean. Partida batean, bi taldeek kamiseta kolore berdina izango balute, etxeko taldeak aldatu beharko luke kamiseta.
Jokalariak
Taldearen osaketa Talde bat, gehienez, 12 jokalariz osatua dago. Horietatik 6 hasiko dira jokatzen, 3 aurrelari gisa eta beste 3rak atzelari. Horietako bat kapitaina izango da.   Beste 6ak ordezko jokalariak dira eta ordezkoen aulkian itxoin behar dute.   Talde bakoitzak 6 jokalari izan beharko ditu beti jokoan. Horrela ez denean, partida edo seta galdutzat ematen zaio talde osatugabeari.
ALDAKETAK Talde bakoitzak 6 aldaketa egin ditzake set bakoitzean. Aldaketa hauek egiteko, epaimahai aurrean dagoen aldaketa eremua erabili behar da. Aldatua izan den jokalari bat berriro zelairatzeko, bi baldintza bete behar dira: 1.- Set bakoitzean behin egitea. 2.- Jokalaria kaleratu edo lesionatzen demean bakarrik egin daiteke beste aldaketa bat. 3.- Ordezkatu duen jokalariaren partez zelairatzea.
Liberoa Kapitaina Defentsa lanerako dohain bereziak dituen jokalaria da eta, batez ere, defentsa eremuan jokatuko duena. Arautegi berezia jarraitu behar du: 1.- Kamiseta ezberdina eramango du. 2.- Ezin du sakerik egin. 3.- Ezin du blokeora joan. 4.- Ezin du eraso ukiturik egin (pilota beste zelaira bota) pilota sarea baino gorago dagoenean. 5.- Nahi beste aldaketa aukera ditu. Taldeko kapitainak marra berezi bat darama paparreko zenbakiaren azpian. Bere ardurak izango dira:   1.- Partidaren akta sinatzea partida aurretik eta bukaeran. 2.- Zelaia eta sakea aukeratzeko zozketetan parte hartzea. 3.- Epailearekin hitz egiteko eta azalpenak eskatzeko aukera duen jokalari bacará,izatea. 4.- Baloia, sarea, zelaia eta jokalarien posizioak ikusteko baimena eskatzea.
Puntuazioa  Puntua, seta eta partida
Puntua nola irabazi Boleibolean puntu zuzenera jokatzen da. Jokaldi guztietan egin daiteke punturen bat. Puntua egiteko era ezberdinak daude, ia guztiak arautegiari lotuak: 1.- Baloia zelai eremutik kanpora bota, sarera bota, sareko barailatxoa ukitu eta lurra ukitzen duenean (baloia eta esparrua). 2.- Baloia ukitzerakoan araua betetzen ez denean (jokalaria eta baloia). 3.- Jokalariak sarea ukitu, beste taldearen zelaira sartzen denean edo errotazioan bere posiziotik kanpo dagoenean (esparrua eta jokalaria).
Set bat eta partida nola irabazi Boleibolean 25 puntu lortzen dituen taldeak set bat irabazten du. Horrez gain, 2 puntuko aldearekin irabazi behar da (25- 23 adibidez). 24-24 puntuko berdinketa gertatuko balitz, partidak aurrera jarraituko luke 2 tantoko aldea talde batek lortu arte (30-28 adibidez). Partida batek 5 set ditu gehienez. Partida bat irabazteko, talde batek hiru set irabazi behar ditu (3-1 adibidez). Bina seteko berdinketa (2-2) dagoenean, azken seta (bosgarrena) 15 puntutara jokatuko da eta, beste setetan bezala, 2 puntuko aldearekin irabazi behar da.
PARTIDAREN PRESTAKETA ETA JOKOAREN EGITURA
Agurra Beroketa eta zozketa Partidako beroketa berezitua bukatu eta entrenatzaileak azken aginduak eman eta gero, bi taldeen agurra egiten da sare ondoan. Jokalariek zorte ona ematen diote elkarri.   Partida bukatzean ere berriro egiten da agurra. Oraingo honetan irabazleari zorionak emateko eta galtzaileari ahalegina baloratzeko helburua izando du. Bi taldeetako   jokalariak zelairatu eta berehala, Beroketa orokorrari ekiten diote. Korrika, giltzadurak mugiarazi, luzaketak eta baloiarekin egindako ariketak egiten dituzte normalean. Partidako beroketa berezitua hasi orduko, epaileak, bi kapitainekin batera, zelaia eta sanea aukeratzeko zozketa egiten du. 2na seteko berdinketa (2-2) dagoenean, berriro egiten da zozketa azken set erabakigarrian sanea eta zelaia aukeratzeko. Partidako beroketa berezituan, bi taldeek, bakoitza bere zelaian baina elkarri erasotzen, erremate ariketak eta sakeak egiten dituzte.
Zelaiko posizioak Zelaia sei posiziotan banatzen da: II-III-IV posizioak aurrelarienak dira, I-VI-V posizioak, berriz, atzelarienak.   Sakea egingo duen jokalariaren posizioari I posizioa deituko diogu, bere aurrekoari II eta horrela laukia zarratu arte (III-IV-V-VI).
Jokalarien posizioa zelaian Entrenatzaileak, set hasiera bakoitzean, jokalariek izango dituzten hasiera posizioen berri eman behar dio mahaiko epaileari. Horretarako bereziki dagoen orritxoa bete behar du. Posizio horiek set guztirako errotazio ordena zehaztuko dute.  Sake bat dagoenean, bi taldeetako jokalariak sake posizioan jarriko dira, errotazio ordena egokiaaldatu barik. Bestela, puntu bat galduko dute(ikusi sake posizioko faltak). Sakea egin eta gero, jokalariek beraien posizioak alda ditzakete, beraien joko posizioak hartuz, baina aurrelari edo atzelari izaten jarraituko dute.
Errotazioa Jokalariak, sakea berreskuratzen duten bakoitzean, zelaian duten posizio bat aldatu behar dute erlojuaren orratzen norabidean eta errotazio ordena apurtu barik. Posizio aldaketa honi errotazioa deituko diogu.   Errotazioa falta, jokalarien posizio aldaketa txarto eginda edo egin gabe duen taldeari seinalatuko diote epaileek. Sakea egiten duen momentuan hain zuzen ere. Errotazio sistema hau duen kirol bakarra boleibola dugu. Arau honek, posizio guztietan jokatzeko aukera ematen die jokalariei.
Sake posizioko faltak Sakea defendatu behar duen taldeak sistema ezberdinak erabiltzen ditu, harrera sistema moduan ezagutzen direnak, baloia altxa eta beste zelaira bidaltzeko. Sistema hauetan, jokalariek, zelaia defendatzeko posizio ezberdinak hartzen dituzte errotazio ordena apurtu barik. Harrera sistema hauetan, arautegia ondo ezagutzen ez bada, sake posizioko faltak egin ditzakegu; ia denak errotazio ordena errespetatzen ez delako. 1. araua:  Atzeko jokalariek ezin izango dute beraien lerroko aurrelarien aurrean edo parean egon. 2. araua: Erdiko jokalariek ezin izango dute alboko ezker eta eskumako jokalariak baino kanporago edo parean egon.
Atzeko jokalarien aurrekiko falta Oinak, bere lerroko aurrelariaren parean edo aurretik ipintzen dituen atzelariak egindako falta. Aurrelarien arteko falta Oinak alboko ezker edo eskumako jokalarien parean edo kanporago ipintzen dituen erdiko jokalariak egindako falta. Atzelarien arteko falta Oinak alboko ezker edo eskumako jokalarien parean edo kanporago ipintzen dituen erdiko jokalariak egindako falta.
JOKO EKINTZAK ETA FALTA EGOERAK
Sakea Jokoari hasiera ematen dion ekintza da sakea. Zelaiko posizioan dagoen jokalariak egiten du sakea (eskumako atzelariak). Jokalari hau sake eremuan jarriko da eta, epailearen sake baimena jaso eta gero, baloiari esku batekin eta airean dagoela emango dio. Sakea ona izateko, baloiak sarea gainditu behar du, nahiz eta sarea ukitu, eta beste zelai barrura sartu.
1. SAKE UNEAN » Sakea egitea errotazioa txarto egin ostean. » Sake eremutik kanpo egitea. » Zelaiko marra zapaltzea. » Baloia jotzerakoan eskuekin hartzea berriro. » Eskua eta besoaren ordez, beste gorputzeko atal batez ateratzea. » 8 segundo baino gehiago erabiltzea. 2. SAKEA ETA GERO » Baloiak taldeko bat jotzen du. » Ez du sarea gainditzen. » Baloia zelai eremutik kanpo doa. » Baloiak jokalarien pantaila bat zeharkatzen du. SAKEA GALDU ETA PUNTUA BESTE TALDEARENTZAT
ERASO-UKITUAKBeste zelaira, sare gainetik, botatzeko helburuarekin egiten diren jaurtiketa guztiak eraso-ukituak dira, blokeoa eta sakea izan ezik.Zalantza handiak sortzen dituzten hiru egoera azalduko ditugu era laburrean:
Erasoko faltak: » Beste zelaian dagoen baloia erasotzea. » Baloiari laguntzea eraso-ukituan. » Baloia zelaiaren eremutik kanpora bidaltzea. » Atzeko jokalari batek, eraso eremutik eta baloia sarea baino gorago dagoenean errematatzea. » Beste taldearen sakea erasotzea baloia sarea baino gorago dagoenean.
Blokeoa Blokeoa, beste taldekoen erasoa sare ertzaren gainetik oztopatzeko defentsa keinua da. Egin daiteke: 	» Beste zelaian dagoen baloia blokeatu ahal da, baina beste taldeko jokalariak erasoa egin eta gero. » Blokeoa egiten duen jokalariak beste ukitu bat egin dezake jarraian. » Blokeoa ez da defentsan dagoen taldearen lehenengo ukitu lez hartzen. Beraz, hiru ukitu gehiago izango ditu baloia bueltatzeko.
EPAILE TALDEA ETA ARDURAK
Epaile nagusiak, bigarren epaileak, mahaiko epaileak eta alboko epaileek osatzen dute partida bateko epaile taldea. Zelaian duten kokapena hurrengo irudian ikus daiteke:
Epaile nagusia: sareko jokoa ikusteko aulki berezian egongo da. Haren erabakiak dira garrantzitsuenak, bera baita partidako epaile nagusia. Partida aurretik zelaia, sarea eta baloia ikuskatuko ditu, alde batetik, eta kapitainekin zozketa egin eta beroketa zainduko du, bestetik. Partidan zehar, gertatzen diren faltak seinalatuko ditu bigarren epailearen laguntzarekin. Batez ere sakea duen taldearen faltak eta sare aldean egiten diren ukituak zainduko ditu. Bigarren epailea: set hasiera bakoitzean jokalariek zelaian duten posizioa begiztatzen du. Epaile nagusiaren parean kokatzen da. Partidan zehar, defentsan dagoen taldearen falten ardura izango du. Horrez gain, sare azpiko inbasioak, aldaketak eta atsedenak kontrolatuko ditu. Mahaiko epailea: partidako datu guztiak erregistratzen ditu partidako aktan, markagailuaren ardura du eta bigarren epaileari laguntza ematen dio. Alboko epaileak: baloiak barruan edo kanpoan jotzen duen seinalatuko dute.
Oinarrizko alderdi teknikoak
Eraso ekintza teknikoak
Zerbitzua edo sakea Puntubakoitzazelaikoatzekomarratikhasten da. Aurkakojokalarienpuntutxarrakkontuanizanik, baloia airera bota eta bestezelairantzkolpekatzen da. Kolpeazutikedosaltoanegindaiteke. Orientazioagarrantzitsua da, aurkakojokalariabaloiaberrirojaurtitzeazarduratubeharbaita. Era desberdinetaraegindaiteke: Azpikozerbitzua: Behekosakeabaloiajokoanjartzekoerabiltzen da,          sake gabeezbaitago pilota jokoanjartzerik. Hankaksorbaldenneurrirazabaltzendira, baloiariematendioguneskuarenkontrakohankaaurreragodagoela. Gorputzaaurrerakainklinaturikdagobelaunaktolestuadaudenbitartean. Baloiarijotzendioneskuaatzerakaluzaturik eta besteeskuakbaloiaheltzen du. Baloiakolpekatzeanaurrerakakulunkatxikibategoten da.  Eskuagoian: Kolokazioaazpikosakearenberdina da bainakasuhonetanbaloiajokoduenbesoalepoarenatzeanjartzen da kutxaramoduan. Kontrakoeskuarekinbaloiagorabotatzen da , eta buruaren parean dagoeneanbaloiajotzen da besoaluzaturikdagoela.Horrelabaloiabestezelaianindarrarekinjaitsiko da beheraka.  Esekian: Aurrekoarenantzekoa da bainabaloiabestealderaheltzeanbereindarragaltzendoalurrerairitsi arte. Gainera sake mota hausaltoanegiten da.  Jauzihandia: Baloia airera botatzen da hankaezkerraaurrerakaemanez eta bipasueginez, eskuinera eta ezkerrera, gerobiakelkartu eta saltoaematen da, baloiaindarhandiagoarekinmugitudadin.  Kakoflotantea: Jokalariajokorasaiheskakokatzen da, gorputzaaurrerakainklinaturik. Baloiagorakabotatzen 20 zentimetroetaragutxigorabera eta eskuarekinkolpekatzen da behetikgora, besoaguztizluzaturikegondaiteke, kasuhonetaneskuaguztizesturaturik. Aldibereanatzeragozegoenhankabestearenparerajartzen da. Sakeamotza eta zehatzaizaten da.
Beheko sakea  Goiko sakea
Paseak Baloia jazo eta kontrolatzen jakitea oso garrantzitsua da, horrela gainerako jokalariek baloia posizio onean izango dute beste zelaira pasatzeko. Paseak modu askotara egin daitezke, baina baloia nola etortzen den arabera aukeratzen dira pase motak: Besaurrea ukitua: Pase mota hau baloia baxu datorrenean aukeratzen da.Gorputza aurrerantz inklinaturik dagoela, besoak luzaturik gerriaren parera jartzen dira eta kanporako errotazioa egiten da eskuak elkarturik daudela (euren artean elkarloturik). Pase honetan, jokalariak belaunen eta aldaken flexio-estentzio mugimendua egiten dute baloiaren ukitua egiteko. Baloiari norabide jakin bat emateko, sorbaldak baloiari eman nahi diogun norabiderantz kokatu behar dira, horregatik oso garrantzitsua da azkar mugitzea.  Beste batzuetan golpe zailagoetara behartuta daude jokalariak, kasu hauetan lurrera botatzen eskuak luzatuz baloia euren eskuetan jo eta botea bertan eman dadin. Hatz tokea: Pase mota hau boleibolaren pase zehatzena izaten da. Pasea egiten duen jokalariak, beste jokalariei baloia ondo iristeko ardura baitu. Normalean bigarrengo kolpea izaten da, bere helburua baloia posizio onean jartzea baita, hurrengo jokalariak erremate batez beste zelaian sartzeko. Kolpe honen kolokazioa besoak eta eskuak 90ºtako angelua osatuz lortzen da. Eskuetako behatzek era triangelu bat osatzen dute euren artean, gainera hatzek duten posizioa baloiak hartuko duen norabidea izango da . Azkenik hankak sorbalden zabaleran banatu behar dira, oina bat bestea baino aurreratuago dagoelarik, aldakak eta belaunek inpultso egin eta baloia jaurtitzen da.  Batzuetan pasea albora egin behar izaten da. Orduan eskuen posizioa aldatzen da, hartu nahi dugun norabidera lortzeko. Baloia eskuinera joatea nahi badugu, esku ezkerra baloiaren ezkerrean kokatu behar da eta esku honekin inpultsoa egiten da. Ezkerrera joatea nahi badugu ordea eskuineko eskua baloiaren eskuinaldean jarri eta honek egingo du inpultsoa. Pase mota hau atzeraka ere egin daiteke, orokorrean aurrekoaren ezaugarri berak ditu baina pase honetan baloia buruaren gainean kolpatzen da, enborrak eta eskumuturrek tentsioa egiten dutelarik.
Erremateak Jokalariak salto batez baloia beste zelaira kolpatzen du indarrez, gaizki defendituta dauden aldeak kontuan izanik. Saltoa egiterako orduan eskuen eta hanken koordinazio jakin bat eraman behar da. Normalean erremateak egin aurretik bi edo hiru pausoz osatutako karrera egin ohi da, indar handiagoa lortzeko. Lehen pausoa ezkerrarekin egiten da eta nahiko motza izaten da, gero eskuinarekin pauso luzeagoa ematen da saltorako inpultsoa hartzen joateko eta azkenik ezkerrarekin egiten den pausoa motza izango da, inpultsoa hartzeaz bukatuko baitugu. Erremate onak egin ahal izateko teknikak eta salto handiak egiteak garrantzi handia izaten du. Hasieran eskuak flexionatuak egongo dira, sorbalden parean.
Defentsako eraso teknikoak
Blokeoa Akzio honetan aurkako jokalarien edozein atake saihesteko erabiltzen da. Sarearen alboan egiten da salto eskuak goian dituzula. Hasieran eskuak flexionatuak egongo dira, sorbalden parean eta gero jausian erasotzailearen errematearen arabera eskuen kokapena aldatzen da, horrela baloia segituan bueltatu ahal izateko. Hori ondo ez bada ateratzen behintzat aurkako taldearen atakea zailagoa izango da. Blokeoan hiru jokalariek hartzen dute parte, aurrelariak izaten dira normalean.
Errezepzioa Ekintza mota honek besaurreko ukituaren ezaugarri berak ditu
Beso ukitua
Erorketak Hauen helburua baloia oso baxu datorrenean baloia altxatzea da. Erorketak kontuz egin behar dira lezioak egiteko aukerak ematen baititu. Erorketa txar batek, eragina izan dezake jokalari batengan. Erorketa aurrera egin daitezke, kasu honetan pauso handi bat ematen da aurrerantz eskuak luzatuk baloia jotzeko. Baloiari eman eta gero erorketa moteltzeko besoak eta enborrak lurrean jarri behar dira, kokotsarekin lurra ez ukitzeko. Horregatik mutilek lurraren ukitua bularrarekin egiten dute eta neskak berriz sabelarekin.  Erorketa albora egitean antzekoa gertatzen da, pausoa baloia datorren alderantz ematen da eskuak luzatuz. Erorketan baloia jotzen den eskuko sorbaldaren gainean zilipurdi bat egiten da eta ahal den azkarren zutik jarri.
Boleibolaren simulazioa irudien bidez. Klikatu hemen
Boleibolaren onurak
PSIKOLOGIKOAK: BALIOAK ETA JARRERA Balioak edozein une edo egoeratan gizakion jokaera arautzen duten giza printzipioak dira; jarrerak, egoera ezberdinen aurrean azaltzen ditugun jokaera zehatzak; eta arauak, berriz, jarrerak zuzentzeko eta balioak zehazteko dauzkagun jokaera arauak. Tradizioz, balioak, jarrerak eta arauak sartzea boleibolaren prozeduren eta berezko trebetasunen irakaskuntzan inplizitutzat jo izan da. Hau esaten zen: “mutil edo neska batek boleibolean egiten badu, gizartekoiago izan dadin lortzen da”. Argi dagoenez, ziurtzat ematen zen, baina errealitateak erakusten du berez ez dela inolako baliorik ez jarrera positiborik lortzen argi eta garbi landu eta irakasten ez bada. Ikasleen ikaskuntza helburuen artean zein irakasleen irakaskuntza helburuen artean argi ezarrita egon behar dute. Kirolaren bidez, eta noski baita boleibolaren bidez ere, gara ditzakegun balioen eduki multzo zabal hau antolatzeko asmoz, jarraian baliagarri izan daitekeen sailkapen bat azalduko dugu. Alde batetik, balio orokorrak eta horiekin erlazionatutako jarrera zehatz batzuk azalduko ditugu, eta bestetik, gizarte harreman egokiak izateko errespetatu behar ditugun oinarrizko jokaera arau garrantzitsuenak.
1. ONGIZATEA - Aisialdirako, kiroljarduerarenaldeko jarrera. - Kirola, bailehianbaientrenamendusaioetan, giro alaian eta umoretsuanegiteko jarrera. 2. KIROLTASUNA - Nolaedo hala irabaztearenkontrako jarrera. - Iruzurrenkontrako jarrera. 3. JATORTASUNA - Erabakizuzenenaldeko jarrera. - Garaipenakgehiegizkotriunfalismorik eta harrokeriarikgabejasotzeko jarrera. 4. AUSARDIA - Norbanakoarenardurakonartzeko jarrera. - Jokoarazoenaurreanezezkutatzeko jarrera.
5. KONSTANTZIA - Hobetzeko nahia azaltzen duen jarrera. - Lanaren eta saiatzearen aldeko jarrera. 6. ELKARLANA (kooperazioa) - Epaile eta aurkariekin elkarlanean jarduteko jarrera. - Aurkariekin batera, joko garbiaren aldeko jarrera. 7. KIDETASUNA (laguntasuna) - Taldekide guztien partaidetzaren aldeko jarrera. - Elkarri laguntzeko jarrera. 8. ERRESPETUA - Nahiz irabazi nahiz galdu arren, aurkaria errespetatzeko jarrera. - Joko arauak guztiz betetzeko jarrera.
FISIKOAK Boleibolak gorputza egoera hobean ipintzen laguntzen du, boleiaren %90rra mugimendu purua baita, horregatik, hankak gogorrak izan behar ditugu eta gainera besoak eta abdomena ere gogortzen da. Honetaz gain, koordinazioa eta kontzentrazioa hobetzen du eta baita abiadura, habilitatea eta erreflexuak ere.
Saio praktikoak
Lehenengo eta behinberoketaorokorraegingodugu: luzaketak. Ondoren, beroketarekinamaitzeko, beroketaespezifikorasartukogara eta eskuak, ukabilakberotukoditugubaloiikutu pase batzukeginez… Beroketaeginosteanboleibolarensaiopraktikoetarasartukogara.
BAKARKA BALOI BATEKIN Baloia‘gora bota eta hartu’ egoerak, ‘baloibote’egoerak, ‘gorputzatalekinbirakaerabili’,baloia ‘hormarajaurtieta hartu’ egoerak… > Helburua: Esku-begienkoordinazioa. > Esparrua: Zabala hormarekin > Antolaketa: Bakarka > Materiala: Boleibolekobaloiak > Aldaerak: Esku-begienkoordinazioabakarkalantzekobesteedozeinariketa.
BINAKA BALOI BATEKIN / BIREKIN Baloia‘gora bota eta hartu’ egoerak, ‘baloibote’egoerak, baloia ‘hormarajaurti eta hartu’ ,[object Object]
Antolaketa: Binaka
Materiala: Boleibolekobaloiak
Aldaerak: Esku-begienkoordinazioabinakalantzekobesteedozeinariketa.,[object Object]
BALOIA KAPITAINARI Bi taldeenartekolehiahonetan, taldeakilaran jarrita daude eta kapitainak 2m ilaraaurrean baloiarekin. Kapitainakbaloi pasea egingo die taldekideguztiei, eta haiek pilota bueltatu ondorenmakurtuegingodira. Azkenak, kapitainarenlekuahartuko du eta kapitainak lehenengojokalariarenlekua. Jolasa, denak kapitainlekutikpasatzendireneanbukatuko da. > Helburua: Esku-begienkoordinazioa eta talde harremana. Antolaketa: Ilaratan > Materiala: Boleibolekobaloiak > Aldaerak: Baloiapasatzeaeskutikeskura goitik, hankaazpitik, ezker-eskumaaldeetatik.
HARRAPAKETA MARRETATIK Hirutaldetanbanatukodituguikasleak (3 kolore) eta ikasleguztiekbaloibanaizango dute. Taldebatharrapatzaile eta bestebiak iheslariizangodira. Desplazamenduamarretatik eta baloiari botea emanezegingoduteguztiek. Harrapatuekbaloiaburugainean eta hankak irekitaizangodituzte. Askedaudenek, harrapatuaklibratzeko, baloiahankaazpitik pasa beharko diete. Harrapatzailetaldea 5 minutuanbehinaldatukodugu. > Helburua: Esku-begienkoordinazioa, oreka, taldeharremana. Antolaketa: Marretan > Materiala: Boleibolekobaloibana, 3 koloretako petoak. > Aldaerak: Harrapatuakharrapatzaile rola hartuko du segidan.
INDIAKAK 2 Indiaka-boleiboleanjokatukodutebinakako taldetan. Hiruukitueginditzaketeindiaka airean mantentzeko. Tantoa: lurraukitzean, kanporaedosareradoanean eta hiruukitu bainogehiagoegiterakoan. > Helburua: Esku-begienkoordinazioa. Antolaketa: Binaka > Materiala: Indiakabatlaurentzat > Aldaerak: Errelebojolasakindiakarekin.
ERLOJUA Zazpinakobitaldebizelaietanbanatuta. Talde bakoitzekosei, zelaikoseiposizioetankokatu. Bestebijokalariakberezelaiko sake eremuan baloibatekin. Jolasarenhelburua sake baloiak, zelaiposiziotikmugitubarik, airezhartzea izango da. Horilortzenduentaldeakerrotazioa egingo du, hau da, jokalariekzelaiposiziobat aurreratukodute. Errotazioan 1 posizioan dagoenaksakearen ardura hartuko du, eta sakeanegondenak, berriz, zelaiko 6 posizioa. Errotazioosoaazkarrenlortzenduentaldeak irabaziko du. > Helburua: Behekosakea, zelaikoposizioak ezagutzea, taldeharremana. Antolaketa: 7ko 2 talde > Materiala: Sarea, baloiak > Aldaerak: Errotaziobategitea, bestetaldekoak baloiakanpora bota edosareagainditzenez dutenean.
Elkarrizketa Teledeportekoboleibolekopartiduakkomentatzendituen Alberto Sierra kazetariarieginikoentrebista: Zein izan zen  boleiboleanemanzenuenlehenengourratsa? Ustedutdenahasizela 9 urtenituelaSestaokoniremaisuakgaldetuzueneannorkeginnahizuenboleieanorduan ni irtetzennintzenboluntario, futbolaezzitzaidalakogustatzen.  Azaldupixkabatzureibilaldiaboleiean  eta nola iritis zarenhainezagunizatera:  Munduhonetansuerteabehar da eta hori da nik izan dudana.Hasieran ACB-kopartiduakematennituen, gero 2001 ean liga mundialairuzkintzekoesanzidaten.OndorenAtenasekoJokoOlimpikoakemannituen eta horrelagutxikagutxikagero eta ospetsuagoeginnaiz.
Boleibola oso kiroltekniko eta praktikoa da. Hori dela eta zein da sekretuabolibolariburuzezdakienarimunduhorretansartzekonarrazioenbitartez? Kirolguztiekdutebere arlo praktikoa eta teknikoa, ezdagosekreturikpertsonabatikirolhaugustatzenhasteko, horibakoitzarenkontua da. Niknirepartetikahaleginakegitenditutahalik eta hoberennarratzekopartiduak eta horrelapantailarenbestealdeandaudenakezaspertzeko. Oso narratzailegrinatsuazarelaustedugu. ZuzeuNolaidentifikatzen zara, nolakoadjektiboekinkalifikatukozenuenzeureburua? Ez naizpertsonaaproposanire lana kalifikatzeko. Gorrotudutkazetarienprotagonismoa, protagonistakzelaianjokatzenaridirenakbaitira. Ni bakarriksaiatzennaizpartiduakazaltzenahalik eta hoberenbainadanakegitendituguakatsakezbaikaramakinak. Gauzakbetieginahaldirahobeto eta akatsetatikikasten da. Zereginbehar da boleibolekoretransmisioaona izan Dadin?  Horrekez du misteriorik, diruaskoinbertitubehar da eta pertsonaaproposakhautatu, kirolhoniburuzaskodakitenei. Tve-k hauguztianahikoondoegiten du.
Zer falta zaio kirol honi espainian jarraitzaile gehiago izateko? Gure herrialdean futbola dago denen gainetik, futbol zelai asko daude. Egin ahal den gauza bakarra da boleibola praktikatzeko leku publiko gehiago egin eta kalera atera kirol hau.  Zer iritsi  duzu TVE-n  programazio aldaketak direla eta boleibolean duen  eraginaz? Uste dut Tve kirolaren arloan katerik honenetarikoa dela. Eskatuko nizuke boleiboleko 7 jokalari  idealenak emateko: Peter Blangé, Albert Bitencourt , Wilfredo León, Andrea Giani,  José Luis Moltó, Rafa Pascual, Escadinha Boleibolaren munduan sartunda dagoen zein pertsonari gustatuko litzaizuke entrebistatzea? Bernardinho Rezende. Amaitzeko,egongo al zara Romako munduko kopa narratzen? Hori ezinezkoa da jakitea, inoiz ezin da jakin. Nahi dudan bakarra da txapelketa hori españak irabaztea.
Lehiaketa – saioen bideoak Bideoa 1 Bideoa 2
Kontrolatzen duen instituzioa BOLEIBOL EUSKAL FEDERAKUNDEA

More Related Content

What's hot

ebaluazio III
ebaluazio IIIebaluazio III
ebaluazio III
Tomi Etxeandia
 
Apuntes de baloncesto primaria
Apuntes de baloncesto primariaApuntes de baloncesto primaria
Apuntes de baloncesto primariaricardo2010colegio
 
Voleibol cycyro
Voleibol cycyroVoleibol cycyro
Voleibol cycyro
Cycyro Soares
 
Handball presentacion
Handball presentacionHandball presentacion
Handball presentacion
Agostina Agüero
 
Ugalketa 4. gaia
Ugalketa 4. gaiaUgalketa 4. gaia
Ugalketa 4. gaia
MargaGutierrez
 
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
mikelo77
 
Balonmano
BalonmanoBalonmano
Balonmano
Epia1991
 
Ud hockey floorball primaria
Ud hockey   floorball primariaUd hockey   floorball primaria
Ud hockey floorball primariacarlospinseque
 
Presentación pinfuvote
Presentación pinfuvotePresentación pinfuvote
Presentación pinfuvote
juanjochaki
 
BALONCESTO
BALONCESTOBALONCESTO
BALONCESTO
kiyare
 
Badminton (por David Romero 5ºB)
Badminton (por David Romero 5ºB)Badminton (por David Romero 5ºB)
Badminton (por David Romero 5ºB)Ana
 
DIAPOS SOBRE REGLAMENTO Y ARBITRAJE DE VOLEIBOL
DIAPOS SOBRE REGLAMENTO Y ARBITRAJE DE VOLEIBOLDIAPOS SOBRE REGLAMENTO Y ARBITRAJE DE VOLEIBOL
DIAPOS SOBRE REGLAMENTO Y ARBITRAJE DE VOLEIBOL
Marco Vinicio Luna Bonilla
 
Reglas futbol 7
Reglas futbol 7Reglas futbol 7
Reglas futbol 7
Coaching fútbol
 
Ugal aparatua
Ugal aparatuaUgal aparatua
Ugal aparatuaxarpati
 

What's hot (20)

ebaluazio III
ebaluazio IIIebaluazio III
ebaluazio III
 
Apuntes de baloncesto primaria
Apuntes de baloncesto primariaApuntes de baloncesto primaria
Apuntes de baloncesto primaria
 
Voleibol cycyro
Voleibol cycyroVoleibol cycyro
Voleibol cycyro
 
Handball presentacion
Handball presentacionHandball presentacion
Handball presentacion
 
Koordenatuak
KoordenatuakKoordenatuak
Koordenatuak
 
Ugalketa 4. gaia
Ugalketa 4. gaiaUgalketa 4. gaia
Ugalketa 4. gaia
 
Gimnasia Artisitca
Gimnasia ArtisitcaGimnasia Artisitca
Gimnasia Artisitca
 
El FúTbol
El FúTbolEl FúTbol
El FúTbol
 
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
 
Balonmano
BalonmanoBalonmano
Balonmano
 
El FLOORBALL
El FLOORBALLEl FLOORBALL
El FLOORBALL
 
El futbol
El futbolEl futbol
El futbol
 
Ud hockey floorball primaria
Ud hockey   floorball primariaUd hockey   floorball primaria
Ud hockey floorball primaria
 
El floorball
El floorballEl floorball
El floorball
 
Presentación pinfuvote
Presentación pinfuvotePresentación pinfuvote
Presentación pinfuvote
 
BALONCESTO
BALONCESTOBALONCESTO
BALONCESTO
 
Badminton (por David Romero 5ºB)
Badminton (por David Romero 5ºB)Badminton (por David Romero 5ºB)
Badminton (por David Romero 5ºB)
 
DIAPOS SOBRE REGLAMENTO Y ARBITRAJE DE VOLEIBOL
DIAPOS SOBRE REGLAMENTO Y ARBITRAJE DE VOLEIBOLDIAPOS SOBRE REGLAMENTO Y ARBITRAJE DE VOLEIBOL
DIAPOS SOBRE REGLAMENTO Y ARBITRAJE DE VOLEIBOL
 
Reglas futbol 7
Reglas futbol 7Reglas futbol 7
Reglas futbol 7
 
Ugal aparatua
Ugal aparatuaUgal aparatua
Ugal aparatua
 

Similar to Boleibola

Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibola
zuga67
 
Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibolazuga67
 
Gorputz hezkuntza
Gorputz hezkuntzaGorputz hezkuntza
Gorputz hezkuntzaalba787
 
Tenis oinarrizko arautegia
Tenis oinarrizko arautegiaTenis oinarrizko arautegia
Tenis oinarrizko arautegia
zuga67
 
Errugbia
ErrugbiaErrugbia
Errugbia
zuga67
 
Beisbol Aurkezpena
Beisbol  AurkezpenaBeisbol  Aurkezpena
Beisbol Aurkezpenaariketotxo
 
Beisbol Aurkezpena
Beisbol  AurkezpenaBeisbol  Aurkezpena
Beisbol Aurkezpenaariketotxo
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloiaadocenicolas
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloiaadocenicolas
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloiaadocenicolas
 
4 gaia badmintona
4 gaia   badmintona4 gaia   badmintona
4 gaia badmintona
adocenicolas
 
Eskubaloia
EskubaloiaEskubaloia
Eskubaloia
zuga67
 
Saskibaloiaren araudia
Saskibaloiaren araudia Saskibaloiaren araudia
Saskibaloiaren araudia
saskitiksaskira
 
Futbolaren oinarrizko arautegia
Futbolaren oinarrizko arautegiaFutbolaren oinarrizko arautegia
Futbolaren oinarrizko arautegia
zuga67
 

Similar to Boleibola (20)

Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibola
 
Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibola
 
3 gaia boleibola
3 gaia   boleibola3 gaia   boleibola
3 gaia boleibola
 
Gorputz hezkuntza
Gorputz hezkuntzaGorputz hezkuntza
Gorputz hezkuntza
 
Tenis oinarrizko arautegia
Tenis oinarrizko arautegiaTenis oinarrizko arautegia
Tenis oinarrizko arautegia
 
Errugbia
ErrugbiaErrugbia
Errugbia
 
Beisbol Aurkezpena
Beisbol  AurkezpenaBeisbol  Aurkezpena
Beisbol Aurkezpena
 
Beisbol Aurkezpena
Beisbol  AurkezpenaBeisbol  Aurkezpena
Beisbol Aurkezpena
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloia
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloia
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloia
 
Boccia
BocciaBoccia
Boccia
 
4 gaia badmintona
4 gaia   badmintona4 gaia   badmintona
4 gaia badmintona
 
Eskubaloia
EskubaloiaEskubaloia
Eskubaloia
 
Saskibaloiaren araudia
Saskibaloiaren araudia Saskibaloiaren araudia
Saskibaloiaren araudia
 
Esku pilota!
Esku pilota!Esku pilota!
Esku pilota!
 
3 gaia eskubaloia
3 gaia   eskubaloia3 gaia   eskubaloia
3 gaia eskubaloia
 
Saskibaloia
SaskibaloiaSaskibaloia
Saskibaloia
 
Saskibaloia
SaskibaloiaSaskibaloia
Saskibaloia
 
Futbolaren oinarrizko arautegia
Futbolaren oinarrizko arautegiaFutbolaren oinarrizko arautegia
Futbolaren oinarrizko arautegia
 

Boleibola

  • 2. Justifikazioa Lan hau, boleibola, aukeratu dugu alde batetik kirol interesgarria eta gustukoa dugulako. Beste aldetik kirol honen historia eta arauak ez genekizkien oso ondo eta informazio horietaz jabetu nahi genuelako ere hartu dugu kirol hau.Orain boleibolaren inguruan dagoen guztia ulertzea lortu dugu.
  • 3. Helburuak Lan honekin lortu nahi genituen helburuak honako hauek dira: kontzeptuzkoen aldetik, boleibolaren sorrera, historia,arauak, teknika,… ulertzea teorikoki. Prozedurazko helburuen aldetik dugun helburua da, boleibolaren teknikak, arauak…prakatikan jartzea ariketan batzuen bitartez. Horretaz aparte, jolas eta jokoegokituenbidezoinarrizkokeinuteknikoak eta motrizitatealantzea da. Ondopasatzea eta boleibolerakozaletasunahartzeaizangodirahelburugarrantzitsuenak.
  • 5. Sarrera Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da, ekipo batek baloia sare gainetik gorputzeko edozein atalez (normalean eskua edo besaurrea) joz bidaltzen datzana. Kontrakoak bidalitako baloia norberaren zelai-zatian lurra jo gabe itzuli behar da, hiru jokalarik segidan uki dezaketelarik.
  • 6. Historia Jokoa, denbora-pasa gisa, Willian G. Morganekasmatuzuen 1895ean HlyokekoKristauGazteAsoziaziokoHeziketaFisikoakozuzendariazelarik. Berejokoa, hasiera batean mintonettedeitua, segidanegin zen famatuezbakarrikAmeriketakoEstatuBatuetanbakarrik, baitamunduguztian ere. LehenengoaldizEkialdeUrrunekojokoetanjokatu zen 1913an Filipinetan. BoleibolekoFederazioInternazionala (FIVB) 1947an sortu zen. Lehendabizikomundukotxapelketak 1949an jokatuziren eta 1952tik aurreralauurtezbehinospatzendira. Bertakodominatzailenagusiak SESB (baimutilzeinnesketan), Txekoslovakia (mutiletan), Japonia eta Txina (nesketan). KirolOlinpiko 1964az geroztik da. Europakotxapelketak 1948tik aurrera, SESB osatzenzutenestatuekdominatuak izan dira. Lauurtezbehinospatzen den MundukoKopadago 1965az geroztik. Munduko Liga bat ere badagolehenengoaldiz 1990ean ospatua eta bertanhamarestatuk parte hartzendute. 1993ean neskentzako Grand Prixbatsortu zen eta mundukozortziselekzioonenek parte hartzendute.
  • 8. Labur- labur Boleibol taldea, 6 jokalarik osatzen dute hiru atakatzailek eta hiru defentsorek. Sakea duen taldeko jokalaria bere zelai-atzeko marraren atzealdean jartzen da eta sarearen gainetik pasarazten du pilota eskumuturraz edo eskuaz emanda. Sakean saialdi bakarra dago eta zelaiaren atzeko eskuinean dagoenak egin behar du. Kapitainak kolore desberdineko kamiseta du eta sakea ateratzen den momentuan jokalari bakoitzak toki jakin batean egon behar du kapitainarekiko. Behin jokoa hasia dagoenean pilota sarearen gainetik pasa dadin gorputzeko edozein atalez eman daiteke (halere, ukitu mota nagusiak besaurrekoa, behatzetako eta errematea dira), eta tantoa norbaitek huts egin arte irauten du, hau da, pilota ez bada itzultzen edo arauz kanpoko zerbait egiten bada. Talde bakoitzak pilota sarearen gainetik itzuli behar du gehienez hiru toke emanda(blokeoko ukitua ez da kontatzen) eta jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz jarraian ukitu. Jokalariek ezin dute pilota eutsi, ezta sarea ukitu baina beste taldearen zelai-jokora pasa daitezke. Orain bi taldetako edozeinek egin dezake tantoa, lehen ordea ez. Talde batek sakea berreskuratutakoan bere jokalari guztiek erlojuearen orratzen norabidean errotatu beharra daukate, adibidez, aurreko eskuinaldean dagoena eskuin atzealdera pasako da eta horrela sei jokalariak. 25 puntu egiten dituen lehen taldeak set bat irabazten du, betiere biko aldea dagoelarik. 24ra berdinketa baldin badago jokatzen jarraitzen da talde batek bi puntuko aldea lortu arte. Mutiletan partidak bost set-etatik onenera jokatzen dira (hiru irabazi) eta nesketan hirura (bi irabazi). Partidak epaile nagusi, laguntzaile, kronometratzaile, anotatzaile eta lineako epaileez kontrolatua dago.
  • 9. Jokoaren azalpena 6 jokalariko 2 taldek jokatzen dute elkarren aurka 18x9 m-ko zelai batean. Zelai erdiko sareak bi taldeak banatzen ditu. Sake batez ematen zaio hasiera jokoari. Baloia, sake eremutik jaurti eta sare gainetik pasa ondoren beste taldearen zelaira sartu behar dugu. Bi taldeek 3 ukitu izango dituzte baloia bestem aldera pasatzeko. Jokalari batek ezin du bi bider jarraian ukitu baloia, baina 3 ukituen barruan 2 egin ditzake (1. eta 3. ukituak adibidez). Bi taldeen estrategia baloia beste taldearen zelaian lurra jotzea eta norberarenean hori ekiditean datza.
  • 10. Jokoaren berezitasunak Boleibolak, beste kiroletatik bereizten duten ezaugarri propioak ditu: 1. Zelai erdiko sareak bi taldeak banatzen ditu. Beraz, ez dago kontaktu fisikorik. 2. Jokalariek errotazioa egin behar dute, zelaian duten posizioa aldatuz, sakea berreskuratzen duten bakoitzean. Beraz, posizio guztietan jokatzen jakin behar dute. 3. Taldeak 3 ukitu ditu baloia sarearen beste aldera botatzeko. Beraz, baloia ezin da eskuekin hartu. 4. Ukituak oso zehatzak izango dira baloia lurrera erortzea nahi ez badugu. Beraz, baloia airean mantendu behar dugu. Ezaugarri horiek guztiek, egoki bideratuta, boleibolean aritzen direnen alderdi fisikoa, motorea, teknikoa, taktikoa, psikologikoa eta soziala garatuko dute.
  • 11. Zelaia eta materialaren ezaugarriak
  • 12. ZELAIA Zelaiak 18 m-ko luzera eta 9 m-ko zabalera ditu. Sarearekin bananduta 9x9 m-ko bi zelai lortzen ditugu. Zelai hauek mugatzen dituzten marren artean alboko marrak, atzeko marrak, erdiko marra eta sakerako marratxoak daude. Joko akzioen arabera zelaiaren 3 eremu bereiziko ditugu: sake eremua, defentsa eremua eta eraso eremua. Bestalde, jokalarien aldaketa egiteko esparrua ere zehazten du arautegiak.
  • 13. SAREA Sareak 9,5 m-ko luzera eta 1m-ko zabalera ditu. Sarearen altuera, berriz, jokalarien adin mailari eta sexuari egokitua da: (alboan dagoen taula) Zelaiko alboko marrak eta sareak bat egiten dute lekuan, alboko bi banda zuri ipintzen zaizkio sareari. Banda horietan jokoaren zabalera mugatuko duten bi antenak jarriko ditugu (Ikusi irudia).
  • 14. BALOIA JANTZIAK Boleiboleko baloiaren ezaugarri garrantzitsuenak pisua eta presioa izango dira. Eskuekin eta besoekin jokatzeko kirola izanda, baloiaren pisuak eta presioak minik egin gabe erraz altxatzeko modukoak izan behar dute. Txapelketa ofizialetan baloiaren pisua 260 – 280 g-tan dabil. Presioa berriz, 0,30 eta 0,325 kg/cm² bitartean eta tamaina (zirkunferentziaren luzera) 65-67 cm-koa da. Bestalde, boleibolean lehen pausoak ematen dituzten umeekin pilota handiagoak eta pisu gutxikoak erabiliko ditugu. Boleibolerako derrigorrezko jantziak, kamiseta, praka motzak, galtzerdiak eta oinetakoak dira. Hauek guztiak, oinetakoak izan ezik, kolore berdinekoak izango dira jokalari guztientzat (libero jokalaria izan ezik). Kamisetak 1etik 18ra arteko zenbakiak eraman ditzakete; beti zentratuta, papar eta atzealdean. Partida batean, bi taldeek kamiseta kolore berdina izango balute, etxeko taldeak aldatu beharko luke kamiseta.
  • 16. Taldearen osaketa Talde bat, gehienez, 12 jokalariz osatua dago. Horietatik 6 hasiko dira jokatzen, 3 aurrelari gisa eta beste 3rak atzelari. Horietako bat kapitaina izango da.   Beste 6ak ordezko jokalariak dira eta ordezkoen aulkian itxoin behar dute.   Talde bakoitzak 6 jokalari izan beharko ditu beti jokoan. Horrela ez denean, partida edo seta galdutzat ematen zaio talde osatugabeari.
  • 17. ALDAKETAK Talde bakoitzak 6 aldaketa egin ditzake set bakoitzean. Aldaketa hauek egiteko, epaimahai aurrean dagoen aldaketa eremua erabili behar da. Aldatua izan den jokalari bat berriro zelairatzeko, bi baldintza bete behar dira: 1.- Set bakoitzean behin egitea. 2.- Jokalaria kaleratu edo lesionatzen demean bakarrik egin daiteke beste aldaketa bat. 3.- Ordezkatu duen jokalariaren partez zelairatzea.
  • 18. Liberoa Kapitaina Defentsa lanerako dohain bereziak dituen jokalaria da eta, batez ere, defentsa eremuan jokatuko duena. Arautegi berezia jarraitu behar du: 1.- Kamiseta ezberdina eramango du. 2.- Ezin du sakerik egin. 3.- Ezin du blokeora joan. 4.- Ezin du eraso ukiturik egin (pilota beste zelaira bota) pilota sarea baino gorago dagoenean. 5.- Nahi beste aldaketa aukera ditu. Taldeko kapitainak marra berezi bat darama paparreko zenbakiaren azpian. Bere ardurak izango dira:   1.- Partidaren akta sinatzea partida aurretik eta bukaeran. 2.- Zelaia eta sakea aukeratzeko zozketetan parte hartzea. 3.- Epailearekin hitz egiteko eta azalpenak eskatzeko aukera duen jokalari bacará,izatea. 4.- Baloia, sarea, zelaia eta jokalarien posizioak ikusteko baimena eskatzea.
  • 19. Puntuazioa Puntua, seta eta partida
  • 20. Puntua nola irabazi Boleibolean puntu zuzenera jokatzen da. Jokaldi guztietan egin daiteke punturen bat. Puntua egiteko era ezberdinak daude, ia guztiak arautegiari lotuak: 1.- Baloia zelai eremutik kanpora bota, sarera bota, sareko barailatxoa ukitu eta lurra ukitzen duenean (baloia eta esparrua). 2.- Baloia ukitzerakoan araua betetzen ez denean (jokalaria eta baloia). 3.- Jokalariak sarea ukitu, beste taldearen zelaira sartzen denean edo errotazioan bere posiziotik kanpo dagoenean (esparrua eta jokalaria).
  • 21. Set bat eta partida nola irabazi Boleibolean 25 puntu lortzen dituen taldeak set bat irabazten du. Horrez gain, 2 puntuko aldearekin irabazi behar da (25- 23 adibidez). 24-24 puntuko berdinketa gertatuko balitz, partidak aurrera jarraituko luke 2 tantoko aldea talde batek lortu arte (30-28 adibidez). Partida batek 5 set ditu gehienez. Partida bat irabazteko, talde batek hiru set irabazi behar ditu (3-1 adibidez). Bina seteko berdinketa (2-2) dagoenean, azken seta (bosgarrena) 15 puntutara jokatuko da eta, beste setetan bezala, 2 puntuko aldearekin irabazi behar da.
  • 22. PARTIDAREN PRESTAKETA ETA JOKOAREN EGITURA
  • 23. Agurra Beroketa eta zozketa Partidako beroketa berezitua bukatu eta entrenatzaileak azken aginduak eman eta gero, bi taldeen agurra egiten da sare ondoan. Jokalariek zorte ona ematen diote elkarri.   Partida bukatzean ere berriro egiten da agurra. Oraingo honetan irabazleari zorionak emateko eta galtzaileari ahalegina baloratzeko helburua izando du. Bi taldeetako jokalariak zelairatu eta berehala, Beroketa orokorrari ekiten diote. Korrika, giltzadurak mugiarazi, luzaketak eta baloiarekin egindako ariketak egiten dituzte normalean. Partidako beroketa berezitua hasi orduko, epaileak, bi kapitainekin batera, zelaia eta sanea aukeratzeko zozketa egiten du. 2na seteko berdinketa (2-2) dagoenean, berriro egiten da zozketa azken set erabakigarrian sanea eta zelaia aukeratzeko. Partidako beroketa berezituan, bi taldeek, bakoitza bere zelaian baina elkarri erasotzen, erremate ariketak eta sakeak egiten dituzte.
  • 24. Zelaiko posizioak Zelaia sei posiziotan banatzen da: II-III-IV posizioak aurrelarienak dira, I-VI-V posizioak, berriz, atzelarienak.   Sakea egingo duen jokalariaren posizioari I posizioa deituko diogu, bere aurrekoari II eta horrela laukia zarratu arte (III-IV-V-VI).
  • 25. Jokalarien posizioa zelaian Entrenatzaileak, set hasiera bakoitzean, jokalariek izango dituzten hasiera posizioen berri eman behar dio mahaiko epaileari. Horretarako bereziki dagoen orritxoa bete behar du. Posizio horiek set guztirako errotazio ordena zehaztuko dute. Sake bat dagoenean, bi taldeetako jokalariak sake posizioan jarriko dira, errotazio ordena egokiaaldatu barik. Bestela, puntu bat galduko dute(ikusi sake posizioko faltak). Sakea egin eta gero, jokalariek beraien posizioak alda ditzakete, beraien joko posizioak hartuz, baina aurrelari edo atzelari izaten jarraituko dute.
  • 26. Errotazioa Jokalariak, sakea berreskuratzen duten bakoitzean, zelaian duten posizio bat aldatu behar dute erlojuaren orratzen norabidean eta errotazio ordena apurtu barik. Posizio aldaketa honi errotazioa deituko diogu.   Errotazioa falta, jokalarien posizio aldaketa txarto eginda edo egin gabe duen taldeari seinalatuko diote epaileek. Sakea egiten duen momentuan hain zuzen ere. Errotazio sistema hau duen kirol bakarra boleibola dugu. Arau honek, posizio guztietan jokatzeko aukera ematen die jokalariei.
  • 27. Sake posizioko faltak Sakea defendatu behar duen taldeak sistema ezberdinak erabiltzen ditu, harrera sistema moduan ezagutzen direnak, baloia altxa eta beste zelaira bidaltzeko. Sistema hauetan, jokalariek, zelaia defendatzeko posizio ezberdinak hartzen dituzte errotazio ordena apurtu barik. Harrera sistema hauetan, arautegia ondo ezagutzen ez bada, sake posizioko faltak egin ditzakegu; ia denak errotazio ordena errespetatzen ez delako. 1. araua: Atzeko jokalariek ezin izango dute beraien lerroko aurrelarien aurrean edo parean egon. 2. araua: Erdiko jokalariek ezin izango dute alboko ezker eta eskumako jokalariak baino kanporago edo parean egon.
  • 28. Atzeko jokalarien aurrekiko falta Oinak, bere lerroko aurrelariaren parean edo aurretik ipintzen dituen atzelariak egindako falta. Aurrelarien arteko falta Oinak alboko ezker edo eskumako jokalarien parean edo kanporago ipintzen dituen erdiko jokalariak egindako falta. Atzelarien arteko falta Oinak alboko ezker edo eskumako jokalarien parean edo kanporago ipintzen dituen erdiko jokalariak egindako falta.
  • 29. JOKO EKINTZAK ETA FALTA EGOERAK
  • 30. Sakea Jokoari hasiera ematen dion ekintza da sakea. Zelaiko posizioan dagoen jokalariak egiten du sakea (eskumako atzelariak). Jokalari hau sake eremuan jarriko da eta, epailearen sake baimena jaso eta gero, baloiari esku batekin eta airean dagoela emango dio. Sakea ona izateko, baloiak sarea gainditu behar du, nahiz eta sarea ukitu, eta beste zelai barrura sartu.
  • 31. 1. SAKE UNEAN » Sakea egitea errotazioa txarto egin ostean. » Sake eremutik kanpo egitea. » Zelaiko marra zapaltzea. » Baloia jotzerakoan eskuekin hartzea berriro. » Eskua eta besoaren ordez, beste gorputzeko atal batez ateratzea. » 8 segundo baino gehiago erabiltzea. 2. SAKEA ETA GERO » Baloiak taldeko bat jotzen du. » Ez du sarea gainditzen. » Baloia zelai eremutik kanpo doa. » Baloiak jokalarien pantaila bat zeharkatzen du. SAKEA GALDU ETA PUNTUA BESTE TALDEARENTZAT
  • 32.
  • 33.
  • 34. ERASO-UKITUAKBeste zelaira, sare gainetik, botatzeko helburuarekin egiten diren jaurtiketa guztiak eraso-ukituak dira, blokeoa eta sakea izan ezik.Zalantza handiak sortzen dituzten hiru egoera azalduko ditugu era laburrean:
  • 35. Erasoko faltak: » Beste zelaian dagoen baloia erasotzea. » Baloiari laguntzea eraso-ukituan. » Baloia zelaiaren eremutik kanpora bidaltzea. » Atzeko jokalari batek, eraso eremutik eta baloia sarea baino gorago dagoenean errematatzea. » Beste taldearen sakea erasotzea baloia sarea baino gorago dagoenean.
  • 36. Blokeoa Blokeoa, beste taldekoen erasoa sare ertzaren gainetik oztopatzeko defentsa keinua da. Egin daiteke: » Beste zelaian dagoen baloia blokeatu ahal da, baina beste taldeko jokalariak erasoa egin eta gero. » Blokeoa egiten duen jokalariak beste ukitu bat egin dezake jarraian. » Blokeoa ez da defentsan dagoen taldearen lehenengo ukitu lez hartzen. Beraz, hiru ukitu gehiago izango ditu baloia bueltatzeko.
  • 37. EPAILE TALDEA ETA ARDURAK
  • 38. Epaile nagusiak, bigarren epaileak, mahaiko epaileak eta alboko epaileek osatzen dute partida bateko epaile taldea. Zelaian duten kokapena hurrengo irudian ikus daiteke:
  • 39. Epaile nagusia: sareko jokoa ikusteko aulki berezian egongo da. Haren erabakiak dira garrantzitsuenak, bera baita partidako epaile nagusia. Partida aurretik zelaia, sarea eta baloia ikuskatuko ditu, alde batetik, eta kapitainekin zozketa egin eta beroketa zainduko du, bestetik. Partidan zehar, gertatzen diren faltak seinalatuko ditu bigarren epailearen laguntzarekin. Batez ere sakea duen taldearen faltak eta sare aldean egiten diren ukituak zainduko ditu. Bigarren epailea: set hasiera bakoitzean jokalariek zelaian duten posizioa begiztatzen du. Epaile nagusiaren parean kokatzen da. Partidan zehar, defentsan dagoen taldearen falten ardura izango du. Horrez gain, sare azpiko inbasioak, aldaketak eta atsedenak kontrolatuko ditu. Mahaiko epailea: partidako datu guztiak erregistratzen ditu partidako aktan, markagailuaren ardura du eta bigarren epaileari laguntza ematen dio. Alboko epaileak: baloiak barruan edo kanpoan jotzen duen seinalatuko dute.
  • 40.
  • 43. Zerbitzua edo sakea Puntubakoitzazelaikoatzekomarratikhasten da. Aurkakojokalarienpuntutxarrakkontuanizanik, baloia airera bota eta bestezelairantzkolpekatzen da. Kolpeazutikedosaltoanegindaiteke. Orientazioagarrantzitsua da, aurkakojokalariabaloiaberrirojaurtitzeazarduratubeharbaita. Era desberdinetaraegindaiteke: Azpikozerbitzua: Behekosakeabaloiajokoanjartzekoerabiltzen da, sake gabeezbaitago pilota jokoanjartzerik. Hankaksorbaldenneurrirazabaltzendira, baloiariematendioguneskuarenkontrakohankaaurreragodagoela. Gorputzaaurrerakainklinaturikdagobelaunaktolestuadaudenbitartean. Baloiarijotzendioneskuaatzerakaluzaturik eta besteeskuakbaloiaheltzen du. Baloiakolpekatzeanaurrerakakulunkatxikibategoten da. Eskuagoian: Kolokazioaazpikosakearenberdina da bainakasuhonetanbaloiajokoduenbesoalepoarenatzeanjartzen da kutxaramoduan. Kontrakoeskuarekinbaloiagorabotatzen da , eta buruaren parean dagoeneanbaloiajotzen da besoaluzaturikdagoela.Horrelabaloiabestezelaianindarrarekinjaitsiko da beheraka. Esekian: Aurrekoarenantzekoa da bainabaloiabestealderaheltzeanbereindarragaltzendoalurrerairitsi arte. Gainera sake mota hausaltoanegiten da. Jauzihandia: Baloia airera botatzen da hankaezkerraaurrerakaemanez eta bipasueginez, eskuinera eta ezkerrera, gerobiakelkartu eta saltoaematen da, baloiaindarhandiagoarekinmugitudadin. Kakoflotantea: Jokalariajokorasaiheskakokatzen da, gorputzaaurrerakainklinaturik. Baloiagorakabotatzen 20 zentimetroetaragutxigorabera eta eskuarekinkolpekatzen da behetikgora, besoaguztizluzaturikegondaiteke, kasuhonetaneskuaguztizesturaturik. Aldibereanatzeragozegoenhankabestearenparerajartzen da. Sakeamotza eta zehatzaizaten da.
  • 44. Beheko sakea Goiko sakea
  • 45. Paseak Baloia jazo eta kontrolatzen jakitea oso garrantzitsua da, horrela gainerako jokalariek baloia posizio onean izango dute beste zelaira pasatzeko. Paseak modu askotara egin daitezke, baina baloia nola etortzen den arabera aukeratzen dira pase motak: Besaurrea ukitua: Pase mota hau baloia baxu datorrenean aukeratzen da.Gorputza aurrerantz inklinaturik dagoela, besoak luzaturik gerriaren parera jartzen dira eta kanporako errotazioa egiten da eskuak elkarturik daudela (euren artean elkarloturik). Pase honetan, jokalariak belaunen eta aldaken flexio-estentzio mugimendua egiten dute baloiaren ukitua egiteko. Baloiari norabide jakin bat emateko, sorbaldak baloiari eman nahi diogun norabiderantz kokatu behar dira, horregatik oso garrantzitsua da azkar mugitzea. Beste batzuetan golpe zailagoetara behartuta daude jokalariak, kasu hauetan lurrera botatzen eskuak luzatuz baloia euren eskuetan jo eta botea bertan eman dadin. Hatz tokea: Pase mota hau boleibolaren pase zehatzena izaten da. Pasea egiten duen jokalariak, beste jokalariei baloia ondo iristeko ardura baitu. Normalean bigarrengo kolpea izaten da, bere helburua baloia posizio onean jartzea baita, hurrengo jokalariak erremate batez beste zelaian sartzeko. Kolpe honen kolokazioa besoak eta eskuak 90ºtako angelua osatuz lortzen da. Eskuetako behatzek era triangelu bat osatzen dute euren artean, gainera hatzek duten posizioa baloiak hartuko duen norabidea izango da . Azkenik hankak sorbalden zabaleran banatu behar dira, oina bat bestea baino aurreratuago dagoelarik, aldakak eta belaunek inpultso egin eta baloia jaurtitzen da. Batzuetan pasea albora egin behar izaten da. Orduan eskuen posizioa aldatzen da, hartu nahi dugun norabidera lortzeko. Baloia eskuinera joatea nahi badugu, esku ezkerra baloiaren ezkerrean kokatu behar da eta esku honekin inpultsoa egiten da. Ezkerrera joatea nahi badugu ordea eskuineko eskua baloiaren eskuinaldean jarri eta honek egingo du inpultsoa. Pase mota hau atzeraka ere egin daiteke, orokorrean aurrekoaren ezaugarri berak ditu baina pase honetan baloia buruaren gainean kolpatzen da, enborrak eta eskumuturrek tentsioa egiten dutelarik.
  • 46. Erremateak Jokalariak salto batez baloia beste zelaira kolpatzen du indarrez, gaizki defendituta dauden aldeak kontuan izanik. Saltoa egiterako orduan eskuen eta hanken koordinazio jakin bat eraman behar da. Normalean erremateak egin aurretik bi edo hiru pausoz osatutako karrera egin ohi da, indar handiagoa lortzeko. Lehen pausoa ezkerrarekin egiten da eta nahiko motza izaten da, gero eskuinarekin pauso luzeagoa ematen da saltorako inpultsoa hartzen joateko eta azkenik ezkerrarekin egiten den pausoa motza izango da, inpultsoa hartzeaz bukatuko baitugu. Erremate onak egin ahal izateko teknikak eta salto handiak egiteak garrantzi handia izaten du. Hasieran eskuak flexionatuak egongo dira, sorbalden parean.
  • 47.
  • 49. Blokeoa Akzio honetan aurkako jokalarien edozein atake saihesteko erabiltzen da. Sarearen alboan egiten da salto eskuak goian dituzula. Hasieran eskuak flexionatuak egongo dira, sorbalden parean eta gero jausian erasotzailearen errematearen arabera eskuen kokapena aldatzen da, horrela baloia segituan bueltatu ahal izateko. Hori ondo ez bada ateratzen behintzat aurkako taldearen atakea zailagoa izango da. Blokeoan hiru jokalariek hartzen dute parte, aurrelariak izaten dira normalean.
  • 50.
  • 51. Errezepzioa Ekintza mota honek besaurreko ukituaren ezaugarri berak ditu
  • 53. Erorketak Hauen helburua baloia oso baxu datorrenean baloia altxatzea da. Erorketak kontuz egin behar dira lezioak egiteko aukerak ematen baititu. Erorketa txar batek, eragina izan dezake jokalari batengan. Erorketa aurrera egin daitezke, kasu honetan pauso handi bat ematen da aurrerantz eskuak luzatuk baloia jotzeko. Baloiari eman eta gero erorketa moteltzeko besoak eta enborrak lurrean jarri behar dira, kokotsarekin lurra ez ukitzeko. Horregatik mutilek lurraren ukitua bularrarekin egiten dute eta neskak berriz sabelarekin. Erorketa albora egitean antzekoa gertatzen da, pausoa baloia datorren alderantz ematen da eskuak luzatuz. Erorketan baloia jotzen den eskuko sorbaldaren gainean zilipurdi bat egiten da eta ahal den azkarren zutik jarri.
  • 54. Boleibolaren simulazioa irudien bidez. Klikatu hemen
  • 56. PSIKOLOGIKOAK: BALIOAK ETA JARRERA Balioak edozein une edo egoeratan gizakion jokaera arautzen duten giza printzipioak dira; jarrerak, egoera ezberdinen aurrean azaltzen ditugun jokaera zehatzak; eta arauak, berriz, jarrerak zuzentzeko eta balioak zehazteko dauzkagun jokaera arauak. Tradizioz, balioak, jarrerak eta arauak sartzea boleibolaren prozeduren eta berezko trebetasunen irakaskuntzan inplizitutzat jo izan da. Hau esaten zen: “mutil edo neska batek boleibolean egiten badu, gizartekoiago izan dadin lortzen da”. Argi dagoenez, ziurtzat ematen zen, baina errealitateak erakusten du berez ez dela inolako baliorik ez jarrera positiborik lortzen argi eta garbi landu eta irakasten ez bada. Ikasleen ikaskuntza helburuen artean zein irakasleen irakaskuntza helburuen artean argi ezarrita egon behar dute. Kirolaren bidez, eta noski baita boleibolaren bidez ere, gara ditzakegun balioen eduki multzo zabal hau antolatzeko asmoz, jarraian baliagarri izan daitekeen sailkapen bat azalduko dugu. Alde batetik, balio orokorrak eta horiekin erlazionatutako jarrera zehatz batzuk azalduko ditugu, eta bestetik, gizarte harreman egokiak izateko errespetatu behar ditugun oinarrizko jokaera arau garrantzitsuenak.
  • 57. 1. ONGIZATEA - Aisialdirako, kiroljarduerarenaldeko jarrera. - Kirola, bailehianbaientrenamendusaioetan, giro alaian eta umoretsuanegiteko jarrera. 2. KIROLTASUNA - Nolaedo hala irabaztearenkontrako jarrera. - Iruzurrenkontrako jarrera. 3. JATORTASUNA - Erabakizuzenenaldeko jarrera. - Garaipenakgehiegizkotriunfalismorik eta harrokeriarikgabejasotzeko jarrera. 4. AUSARDIA - Norbanakoarenardurakonartzeko jarrera. - Jokoarazoenaurreanezezkutatzeko jarrera.
  • 58. 5. KONSTANTZIA - Hobetzeko nahia azaltzen duen jarrera. - Lanaren eta saiatzearen aldeko jarrera. 6. ELKARLANA (kooperazioa) - Epaile eta aurkariekin elkarlanean jarduteko jarrera. - Aurkariekin batera, joko garbiaren aldeko jarrera. 7. KIDETASUNA (laguntasuna) - Taldekide guztien partaidetzaren aldeko jarrera. - Elkarri laguntzeko jarrera. 8. ERRESPETUA - Nahiz irabazi nahiz galdu arren, aurkaria errespetatzeko jarrera. - Joko arauak guztiz betetzeko jarrera.
  • 59. FISIKOAK Boleibolak gorputza egoera hobean ipintzen laguntzen du, boleiaren %90rra mugimendu purua baita, horregatik, hankak gogorrak izan behar ditugu eta gainera besoak eta abdomena ere gogortzen da. Honetaz gain, koordinazioa eta kontzentrazioa hobetzen du eta baita abiadura, habilitatea eta erreflexuak ere.
  • 61. Lehenengo eta behinberoketaorokorraegingodugu: luzaketak. Ondoren, beroketarekinamaitzeko, beroketaespezifikorasartukogara eta eskuak, ukabilakberotukoditugubaloiikutu pase batzukeginez… Beroketaeginosteanboleibolarensaiopraktikoetarasartukogara.
  • 62. BAKARKA BALOI BATEKIN Baloia‘gora bota eta hartu’ egoerak, ‘baloibote’egoerak, ‘gorputzatalekinbirakaerabili’,baloia ‘hormarajaurtieta hartu’ egoerak… > Helburua: Esku-begienkoordinazioa. > Esparrua: Zabala hormarekin > Antolaketa: Bakarka > Materiala: Boleibolekobaloiak > Aldaerak: Esku-begienkoordinazioabakarkalantzekobesteedozeinariketa.
  • 63.
  • 66.
  • 67. BALOIA KAPITAINARI Bi taldeenartekolehiahonetan, taldeakilaran jarrita daude eta kapitainak 2m ilaraaurrean baloiarekin. Kapitainakbaloi pasea egingo die taldekideguztiei, eta haiek pilota bueltatu ondorenmakurtuegingodira. Azkenak, kapitainarenlekuahartuko du eta kapitainak lehenengojokalariarenlekua. Jolasa, denak kapitainlekutikpasatzendireneanbukatuko da. > Helburua: Esku-begienkoordinazioa eta talde harremana. Antolaketa: Ilaratan > Materiala: Boleibolekobaloiak > Aldaerak: Baloiapasatzeaeskutikeskura goitik, hankaazpitik, ezker-eskumaaldeetatik.
  • 68. HARRAPAKETA MARRETATIK Hirutaldetanbanatukodituguikasleak (3 kolore) eta ikasleguztiekbaloibanaizango dute. Taldebatharrapatzaile eta bestebiak iheslariizangodira. Desplazamenduamarretatik eta baloiari botea emanezegingoduteguztiek. Harrapatuekbaloiaburugainean eta hankak irekitaizangodituzte. Askedaudenek, harrapatuaklibratzeko, baloiahankaazpitik pasa beharko diete. Harrapatzailetaldea 5 minutuanbehinaldatukodugu. > Helburua: Esku-begienkoordinazioa, oreka, taldeharremana. Antolaketa: Marretan > Materiala: Boleibolekobaloibana, 3 koloretako petoak. > Aldaerak: Harrapatuakharrapatzaile rola hartuko du segidan.
  • 69. INDIAKAK 2 Indiaka-boleiboleanjokatukodutebinakako taldetan. Hiruukitueginditzaketeindiaka airean mantentzeko. Tantoa: lurraukitzean, kanporaedosareradoanean eta hiruukitu bainogehiagoegiterakoan. > Helburua: Esku-begienkoordinazioa. Antolaketa: Binaka > Materiala: Indiakabatlaurentzat > Aldaerak: Errelebojolasakindiakarekin.
  • 70. ERLOJUA Zazpinakobitaldebizelaietanbanatuta. Talde bakoitzekosei, zelaikoseiposizioetankokatu. Bestebijokalariakberezelaiko sake eremuan baloibatekin. Jolasarenhelburua sake baloiak, zelaiposiziotikmugitubarik, airezhartzea izango da. Horilortzenduentaldeakerrotazioa egingo du, hau da, jokalariekzelaiposiziobat aurreratukodute. Errotazioan 1 posizioan dagoenaksakearen ardura hartuko du, eta sakeanegondenak, berriz, zelaiko 6 posizioa. Errotazioosoaazkarrenlortzenduentaldeak irabaziko du. > Helburua: Behekosakea, zelaikoposizioak ezagutzea, taldeharremana. Antolaketa: 7ko 2 talde > Materiala: Sarea, baloiak > Aldaerak: Errotaziobategitea, bestetaldekoak baloiakanpora bota edosareagainditzenez dutenean.
  • 71. Elkarrizketa Teledeportekoboleibolekopartiduakkomentatzendituen Alberto Sierra kazetariarieginikoentrebista: Zein izan zen boleiboleanemanzenuenlehenengourratsa? Ustedutdenahasizela 9 urtenituelaSestaokoniremaisuakgaldetuzueneannorkeginnahizuenboleieanorduan ni irtetzennintzenboluntario, futbolaezzitzaidalakogustatzen. Azaldupixkabatzureibilaldiaboleiean eta nola iritis zarenhainezagunizatera: Munduhonetansuerteabehar da eta hori da nik izan dudana.Hasieran ACB-kopartiduakematennituen, gero 2001 ean liga mundialairuzkintzekoesanzidaten.OndorenAtenasekoJokoOlimpikoakemannituen eta horrelagutxikagutxikagero eta ospetsuagoeginnaiz.
  • 72. Boleibola oso kiroltekniko eta praktikoa da. Hori dela eta zein da sekretuabolibolariburuzezdakienarimunduhorretansartzekonarrazioenbitartez? Kirolguztiekdutebere arlo praktikoa eta teknikoa, ezdagosekreturikpertsonabatikirolhaugustatzenhasteko, horibakoitzarenkontua da. Niknirepartetikahaleginakegitenditutahalik eta hoberennarratzekopartiduak eta horrelapantailarenbestealdeandaudenakezaspertzeko. Oso narratzailegrinatsuazarelaustedugu. ZuzeuNolaidentifikatzen zara, nolakoadjektiboekinkalifikatukozenuenzeureburua? Ez naizpertsonaaproposanire lana kalifikatzeko. Gorrotudutkazetarienprotagonismoa, protagonistakzelaianjokatzenaridirenakbaitira. Ni bakarriksaiatzennaizpartiduakazaltzenahalik eta hoberenbainadanakegitendituguakatsakezbaikaramakinak. Gauzakbetieginahaldirahobeto eta akatsetatikikasten da. Zereginbehar da boleibolekoretransmisioaona izan Dadin? Horrekez du misteriorik, diruaskoinbertitubehar da eta pertsonaaproposakhautatu, kirolhoniburuzaskodakitenei. Tve-k hauguztianahikoondoegiten du.
  • 73. Zer falta zaio kirol honi espainian jarraitzaile gehiago izateko? Gure herrialdean futbola dago denen gainetik, futbol zelai asko daude. Egin ahal den gauza bakarra da boleibola praktikatzeko leku publiko gehiago egin eta kalera atera kirol hau. Zer iritsi duzu TVE-n programazio aldaketak direla eta boleibolean duen eraginaz? Uste dut Tve kirolaren arloan katerik honenetarikoa dela. Eskatuko nizuke boleiboleko 7 jokalari idealenak emateko: Peter Blangé, Albert Bitencourt , Wilfredo León, Andrea Giani, José Luis Moltó, Rafa Pascual, Escadinha Boleibolaren munduan sartunda dagoen zein pertsonari gustatuko litzaizuke entrebistatzea? Bernardinho Rezende. Amaitzeko,egongo al zara Romako munduko kopa narratzen? Hori ezinezkoa da jakitea, inoiz ezin da jakin. Nahi dudan bakarra da txapelketa hori españak irabaztea.
  • 74. Lehiaketa – saioen bideoak Bideoa 1 Bideoa 2
  • 75. Kontrolatzen duen instituzioa BOLEIBOL EUSKAL FEDERAKUNDEA
  • 76. Herrian praktikatzeko aukera Nire herrialdean egia esan ez dago aukera handirik kirol hau praktikatzeko ez baita oso ezaguna eta gutxi praktikatzen da nahiz eta interesgarria eta gustokoa izan praktikatzeko. Hori dela eta, aukera gutxi daude bolibolean aritzeko.
  • 77. Ebaluazioa Jendeak jartzen duen interesa eta gogoak boleibolaren inguruan, bai alde teorikoan zein praktikoan.