SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
Boleibola


San Felix Ikastetxea                                               HEZIKETA FISIKOA
IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolas                                     2012/2013
                                   3. GAIA: BOLEIBOLA
Ikaslearen izen abizenak:
Kurtsoa: DBH 2          Hiruhilabetea: 2              Data:

1.- SARRERA.

        Gaur egun boleibol deitzen zaion jokoa, William G. Morgan-ek 1895ean asmatu
zuenetik, negozio gizonen dibertimendurako eta erlaxaziorako asmatutako jokoa
izatetik munduan federatutako jokalari gehien dituzten kiroletako bat izatera igaro da.

        Kontinente guztietan jokatzen den kirola izateaz gain, behar duen eremu txikiak
(18 x 9 m) ia edozein lekutan jokatzea ahalbidetzen du.

                 Herrialde askotan jokatzen dute
minusbaliotasunak dituzten pertsonek, dela gurpil-
aulkian, dela lurrean eserita, dela zutik. Alemanian
eta beste hainbat herrialdetan familia-kirol
hedatua da eta baterako heziketan, bai eskolan,
bai pertsona helduen artean.

       Areto barruko boleibolaz gain, azken urteotan gero eta indar handiagoa hartzen
ari da hondartzako boleibola. Batez ere udan zale asko erakartzen ari den kirola
bihurtu da hondartzako boleibola. Gurean ere, neska-mutil asko ikus ditzakegu
hondarretan boleibolean jokatzen garai horretan.

                                                        Boleibolaren beste aldaera bat da
                                             eseritako boleibola, baina kasu honetan
                                             gutxitu fisikoei zuzendutako modalitatea da.
                                             Jokoaren egitura boleibolaren antzekoa da,
                                             baina     aldaketa    handiena     jokalarien
                                             mugikortasunean datza



2.- OINARRIZKO ARAUTEGIA

                                    JOKOAREN AZALPENA

     •     6 jokalariko 2 taldek jokatzen dute elkarren aurka 18x9 m-ko zelai batean. Zelai
           erdiko sareak bi taldeak banatzen ditu.
     •     Sake batez ematen zaio hasiera jokoari. Baloia, sake eremutik jaurti eta sare
           gainetik pasa ondoren beste taldearen zelaira sartu behar dugu.



Andrea Doce Nicolas                                                                          1
Boleibola


     •     Bi taldeek 3 ukitu izango dituzte baloia beste aldera pasatzeko. Jokalari batek
           ezin du bi bider jarraian ukitu baloia, baina 3 ukituen barruan 2 egin ditzake (1.
           eta 3. ukituak adibidez).
     •     Bi taldeen estrategia baloia beste taldearen zelaian lurra jotzea eta
           norberarenean hori ekiditean datza.

                                 JOKOAREN BEREZITASUNAK

     •     Boleibolak, beste kiroletatik bereizten duten ezaugarri propioak ditu:
                 1. Zelai erdiko sareak bi taldeak banatzen ditu. Beraz, ez dago kontaktu
                     fisikorik.
                 2. Jokalariek errotazioa egin behar dute, zelaian duten posizioa aldatuz,
                     sakea berreskuratzen duten bakoitzean. Beraz, posizio guztietan
                     jokatzen jakin behar dute.
                 3. Taldeak 3 ukitu ditu baloia sarearen beste aldera botatzeko. Beraz,
                     baloia ezin da eskuekin hartu.
                 4. Ukituak oso zehatzak izango dira baloia lurrera erortzea nahi ez
                     badugu. Beraz, baloia airean mantendu behar dugu.
     •     Ezaugarri horiek guztiek, egoki bideratuta, boleibolean aritzen direnen alderdi
           fisikoa, motorea, teknikoa, taktikoa, psikologikoa eta soziala garatuko dute.

                           ZELAIA ETA MATERIALEN EZAUGARRIAK

           1. ZELAIA

                 Zelaiak 18 m-ko luzera eta 9 m-ko
           zabalera ditu. Sarearekin bananduta 9x9
           m-ko bi zelai lortzen ditugu.
               Zelai hauek mugatzen dituzten marren
           artean alboko marrak, atzeko marrak,
           erdiko marra eta sakerako marratxoak
           daude.
                   Joko akzioen arabera zelaiaren 3
           eremu bereiziko ditugu: sake eremua,
           defentsa eremua eta eraso eremua.
                Bestalde, jokalarien aldaketa egiteko
           esparrua ere zehazten du arautegiak.

           2. SAREA

        Sareak 9,5 m-ko luzera eta 1m-ko zabalera ditu. Sarearen altuera, berriz,
jokalarien adin mailari eta sexuari egokitua da:




Andrea Doce Nicolas                                                                         2
Boleibola


           3. BALOAI

       Boleiboleko baloiaren ezaugarri garrantzitsuenak pisua eta presioa izango dira.
Eskuekin eta besoekin jokatzeko kirola izanda, baloiaren pisuak eta presioak minik egin
gabe erraz altxatzeko modukoak izan behar dute.

                                  TALDEAREN OSAKETA

        Talde bat, gehienez, 12 jokalariz osatua dago. Horietatik 6 hasiko dira jokatzen,
3 aurrelari gisa eta beste 3rak atzelari. Horietako bat kapitaina izango da. Beste 6ak
ordezko jokalariak dira eta ordezkoen aulkian itxoin behar dute. Talde bakoitzak 6
jokalari izan beharko ditu beti jokoan. Horrela ez denean, partida edo seta galdutzat
ematen zaio talde osatugabeari.

                                      PUNTUAZIOAK

           1. PUNTUA NOLA IRABAZI

      Boleibolean puntu zuzenera jokatzen da. Jokaldi guztietan egin daiteke
punturen bat. Puntua egiteko era ezberdinak daude, ia guztiak arautegiari lotuak:
   1. Baloia zelai eremutik kanpora bota, sarera bota, sareko barailatxoa ukitu eta
      lurra ukitzen duenean (baloia eta esparrua).
   2. Baloia ukitzerakoan araua betetzen ez denean (jokalaria eta baloia).
   3. Jokalariak sarea ukitu, beste taldearen zelaira sartzen denean edo errotazioan
      bere posiziotik kanpo dagoenean (esparrua eta jokalaria).
K
           2. SET BAT ETA PARTIDUA NOLA IRABAZI

        Boleibolean 25 puntu lortzen dituen taldeak set bat irabazten du. Horrez gain, 2
puntuko aldearekin irabazi behar da (25- 23 adibidez).
        24-24 puntuko berdinketa gertatuko balitz, partidak aurrera jarraituko luke 2
tantoko aldea talde batek lortu arte (30-28 adibidez).
        Partida batek 5 set ditu gehienez. Partida bat irabazteko, talde batek hiru set
irabazi behar ditu (3-1 adibidez).
         Bina seteko berdinketa (2-2) dagoenean, azken seta (bosgarrena) 15 puntutara
jokatuko da eta, beste setetan bezala, 2 puntuko aldearekin irabazi behar da.

                                    JOKOAREN EGITURA

           1. ZELAIKO POSIZIOAK

       Zelaia sei posiziotan banatzen da: II-III-IV posizioak aurrelarienak dira, I-VI-V
posizioak, berriz, atzelarienak. Sakea egingo duen jokalariaren posizioari I posizioa
deituko diogu, ere aurrekoari II eta horrela laukia zarratu arte (III-IV-V-VI).




Andrea Doce Nicolas                                                                      3
Boleibola


           2. ERROTAZIOA

        Jokalariak, sakea berreskuratzen duten bakoitzean, zelaian duten posizio bat
aldatu behar dute erlojuaren orratzen norabidean eta errotazio ordena apurtu barik.
Posizio aldaketa honi errotazioa deituko diogu.




       Errotazioa falta, jokalarien posizio aldaketa txarto eginda edo egin gabe duen
taldeari seinalatuko diote epaileek. Sakea egiten duen momentuan hain zuzen ere.
Errotazio sistema hau duen kirol bakarra boleibola dugu. Arau honek, posizio guztietan
jokatzeko aukera ematen die jokalariei.


3.- OINARRIZKO ALDERDI TEKNIKOAK




Andrea Doce Nicolas                                                                   4
Boleibola




Andrea Doce Nicolas           5
Boleibola




Andrea Doce Nicolas           6
Boleibola




Andrea Doce Nicolas           7
Boleibola




Andrea Doce Nicolas           7
Boleibola




Andrea Doce Nicolas           7
Boleibola




Andrea Doce Nicolas           7

More Related Content

What's hot

Eskubaloia irene
Eskubaloia ireneEskubaloia irene
Eskubaloia irenekareaga
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloiaadocenicolas
 
Water polo imanol
Water polo imanolWater polo imanol
Water polo imanolkareaga
 
4 gaia. badmintona
4 gaia. badmintona4 gaia. badmintona
4 gaia. badmintonaadocenicolas
 
Saskibaloia power point
Saskibaloia power pointSaskibaloia power point
Saskibaloia power pointgalderirati
 
Rugbia ( izen, adrian, aketza eta cristina)
Rugbia ( izen, adrian, aketza eta cristina)Rugbia ( izen, adrian, aketza eta cristina)
Rugbia ( izen, adrian, aketza eta cristina)txaroberriz
 
Saskibaloiaren oinarrizko arautegia
Saskibaloiaren oinarrizko arautegiaSaskibaloiaren oinarrizko arautegia
Saskibaloiaren oinarrizko arautegiazuga67
 
Euskal pilota
Euskal  pilotaEuskal  pilota
Euskal pilotaibonlaka
 

What's hot (18)

3 gaia eskubaloia
3 gaia   eskubaloia3 gaia   eskubaloia
3 gaia eskubaloia
 
Saskibaloia
SaskibaloiaSaskibaloia
Saskibaloia
 
Eskubaloia irene
Eskubaloia ireneEskubaloia irene
Eskubaloia irene
 
Boccia
BocciaBoccia
Boccia
 
Kirolak
KirolakKirolak
Kirolak
 
Kirolak
KirolakKirolak
Kirolak
 
Saskibaloia
SaskibaloiaSaskibaloia
Saskibaloia
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloia
 
Water polo imanol
Water polo imanolWater polo imanol
Water polo imanol
 
4 gaia. badmintona
4 gaia. badmintona4 gaia. badmintona
4 gaia. badmintona
 
4 gaia badmintona
4 gaia   badmintona4 gaia   badmintona
4 gaia badmintona
 
Badminton ezaugarriak
Badminton ezaugarriakBadminton ezaugarriak
Badminton ezaugarriak
 
Saskibaloia power point
Saskibaloia power pointSaskibaloia power point
Saskibaloia power point
 
Rugbya
RugbyaRugbya
Rugbya
 
Rugbia ( izen, adrian, aketza eta cristina)
Rugbia ( izen, adrian, aketza eta cristina)Rugbia ( izen, adrian, aketza eta cristina)
Rugbia ( izen, adrian, aketza eta cristina)
 
3 gaia futbol aretoa
3 gaia   futbol aretoa3 gaia   futbol aretoa
3 gaia futbol aretoa
 
Saskibaloiaren oinarrizko arautegia
Saskibaloiaren oinarrizko arautegiaSaskibaloiaren oinarrizko arautegia
Saskibaloiaren oinarrizko arautegia
 
Euskal pilota
Euskal  pilotaEuskal  pilota
Euskal pilota
 

Similar to 3 gaia boleibola

4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloiaadocenicolas
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloiaadocenicolas
 
Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibolazuga67
 
Beisbol Aurkezpena
Beisbol  AurkezpenaBeisbol  Aurkezpena
Beisbol Aurkezpenaariketotxo
 
Beisbol Aurkezpena
Beisbol  AurkezpenaBeisbol  Aurkezpena
Beisbol Aurkezpenaariketotxo
 
4 gaia euskal pilota
4 gaia   euskal pilota4 gaia   euskal pilota
4 gaia euskal pilotaadocenicolas
 

Similar to 3 gaia boleibola (8)

4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloia
 
4 gaia saskibaloia
4 gaia   saskibaloia4 gaia   saskibaloia
4 gaia saskibaloia
 
3 gaia floorball
3 gaia   floorball3 gaia   floorball
3 gaia floorball
 
Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibola
 
Beisbol Aurkezpena
Beisbol  AurkezpenaBeisbol  Aurkezpena
Beisbol Aurkezpena
 
Beisbol Aurkezpena
Beisbol  AurkezpenaBeisbol  Aurkezpena
Beisbol Aurkezpena
 
4 gaia euskal pilota
4 gaia   euskal pilota4 gaia   euskal pilota
4 gaia euskal pilota
 
Beisbola
BeisbolaBeisbola
Beisbola
 

3 gaia boleibola

  • 1. Boleibola San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolas 2012/2013 3. GAIA: BOLEIBOLA Ikaslearen izen abizenak: Kurtsoa: DBH 2 Hiruhilabetea: 2 Data: 1.- SARRERA. Gaur egun boleibol deitzen zaion jokoa, William G. Morgan-ek 1895ean asmatu zuenetik, negozio gizonen dibertimendurako eta erlaxaziorako asmatutako jokoa izatetik munduan federatutako jokalari gehien dituzten kiroletako bat izatera igaro da. Kontinente guztietan jokatzen den kirola izateaz gain, behar duen eremu txikiak (18 x 9 m) ia edozein lekutan jokatzea ahalbidetzen du. Herrialde askotan jokatzen dute minusbaliotasunak dituzten pertsonek, dela gurpil- aulkian, dela lurrean eserita, dela zutik. Alemanian eta beste hainbat herrialdetan familia-kirol hedatua da eta baterako heziketan, bai eskolan, bai pertsona helduen artean. Areto barruko boleibolaz gain, azken urteotan gero eta indar handiagoa hartzen ari da hondartzako boleibola. Batez ere udan zale asko erakartzen ari den kirola bihurtu da hondartzako boleibola. Gurean ere, neska-mutil asko ikus ditzakegu hondarretan boleibolean jokatzen garai horretan. Boleibolaren beste aldaera bat da eseritako boleibola, baina kasu honetan gutxitu fisikoei zuzendutako modalitatea da. Jokoaren egitura boleibolaren antzekoa da, baina aldaketa handiena jokalarien mugikortasunean datza 2.- OINARRIZKO ARAUTEGIA JOKOAREN AZALPENA • 6 jokalariko 2 taldek jokatzen dute elkarren aurka 18x9 m-ko zelai batean. Zelai erdiko sareak bi taldeak banatzen ditu. • Sake batez ematen zaio hasiera jokoari. Baloia, sake eremutik jaurti eta sare gainetik pasa ondoren beste taldearen zelaira sartu behar dugu. Andrea Doce Nicolas 1
  • 2. Boleibola • Bi taldeek 3 ukitu izango dituzte baloia beste aldera pasatzeko. Jokalari batek ezin du bi bider jarraian ukitu baloia, baina 3 ukituen barruan 2 egin ditzake (1. eta 3. ukituak adibidez). • Bi taldeen estrategia baloia beste taldearen zelaian lurra jotzea eta norberarenean hori ekiditean datza. JOKOAREN BEREZITASUNAK • Boleibolak, beste kiroletatik bereizten duten ezaugarri propioak ditu: 1. Zelai erdiko sareak bi taldeak banatzen ditu. Beraz, ez dago kontaktu fisikorik. 2. Jokalariek errotazioa egin behar dute, zelaian duten posizioa aldatuz, sakea berreskuratzen duten bakoitzean. Beraz, posizio guztietan jokatzen jakin behar dute. 3. Taldeak 3 ukitu ditu baloia sarearen beste aldera botatzeko. Beraz, baloia ezin da eskuekin hartu. 4. Ukituak oso zehatzak izango dira baloia lurrera erortzea nahi ez badugu. Beraz, baloia airean mantendu behar dugu. • Ezaugarri horiek guztiek, egoki bideratuta, boleibolean aritzen direnen alderdi fisikoa, motorea, teknikoa, taktikoa, psikologikoa eta soziala garatuko dute. ZELAIA ETA MATERIALEN EZAUGARRIAK 1. ZELAIA Zelaiak 18 m-ko luzera eta 9 m-ko zabalera ditu. Sarearekin bananduta 9x9 m-ko bi zelai lortzen ditugu. Zelai hauek mugatzen dituzten marren artean alboko marrak, atzeko marrak, erdiko marra eta sakerako marratxoak daude. Joko akzioen arabera zelaiaren 3 eremu bereiziko ditugu: sake eremua, defentsa eremua eta eraso eremua. Bestalde, jokalarien aldaketa egiteko esparrua ere zehazten du arautegiak. 2. SAREA Sareak 9,5 m-ko luzera eta 1m-ko zabalera ditu. Sarearen altuera, berriz, jokalarien adin mailari eta sexuari egokitua da: Andrea Doce Nicolas 2
  • 3. Boleibola 3. BALOAI Boleiboleko baloiaren ezaugarri garrantzitsuenak pisua eta presioa izango dira. Eskuekin eta besoekin jokatzeko kirola izanda, baloiaren pisuak eta presioak minik egin gabe erraz altxatzeko modukoak izan behar dute. TALDEAREN OSAKETA Talde bat, gehienez, 12 jokalariz osatua dago. Horietatik 6 hasiko dira jokatzen, 3 aurrelari gisa eta beste 3rak atzelari. Horietako bat kapitaina izango da. Beste 6ak ordezko jokalariak dira eta ordezkoen aulkian itxoin behar dute. Talde bakoitzak 6 jokalari izan beharko ditu beti jokoan. Horrela ez denean, partida edo seta galdutzat ematen zaio talde osatugabeari. PUNTUAZIOAK 1. PUNTUA NOLA IRABAZI Boleibolean puntu zuzenera jokatzen da. Jokaldi guztietan egin daiteke punturen bat. Puntua egiteko era ezberdinak daude, ia guztiak arautegiari lotuak: 1. Baloia zelai eremutik kanpora bota, sarera bota, sareko barailatxoa ukitu eta lurra ukitzen duenean (baloia eta esparrua). 2. Baloia ukitzerakoan araua betetzen ez denean (jokalaria eta baloia). 3. Jokalariak sarea ukitu, beste taldearen zelaira sartzen denean edo errotazioan bere posiziotik kanpo dagoenean (esparrua eta jokalaria). K 2. SET BAT ETA PARTIDUA NOLA IRABAZI Boleibolean 25 puntu lortzen dituen taldeak set bat irabazten du. Horrez gain, 2 puntuko aldearekin irabazi behar da (25- 23 adibidez). 24-24 puntuko berdinketa gertatuko balitz, partidak aurrera jarraituko luke 2 tantoko aldea talde batek lortu arte (30-28 adibidez). Partida batek 5 set ditu gehienez. Partida bat irabazteko, talde batek hiru set irabazi behar ditu (3-1 adibidez). Bina seteko berdinketa (2-2) dagoenean, azken seta (bosgarrena) 15 puntutara jokatuko da eta, beste setetan bezala, 2 puntuko aldearekin irabazi behar da. JOKOAREN EGITURA 1. ZELAIKO POSIZIOAK Zelaia sei posiziotan banatzen da: II-III-IV posizioak aurrelarienak dira, I-VI-V posizioak, berriz, atzelarienak. Sakea egingo duen jokalariaren posizioari I posizioa deituko diogu, ere aurrekoari II eta horrela laukia zarratu arte (III-IV-V-VI). Andrea Doce Nicolas 3
  • 4. Boleibola 2. ERROTAZIOA Jokalariak, sakea berreskuratzen duten bakoitzean, zelaian duten posizio bat aldatu behar dute erlojuaren orratzen norabidean eta errotazio ordena apurtu barik. Posizio aldaketa honi errotazioa deituko diogu. Errotazioa falta, jokalarien posizio aldaketa txarto eginda edo egin gabe duen taldeari seinalatuko diote epaileek. Sakea egiten duen momentuan hain zuzen ere. Errotazio sistema hau duen kirol bakarra boleibola dugu. Arau honek, posizio guztietan jokatzeko aukera ematen die jokalariei. 3.- OINARRIZKO ALDERDI TEKNIKOAK Andrea Doce Nicolas 4