ZER DA? Bocciakirol paralinpikoa da, petankaren antzekoa hain zuzen ere. Honetan jolasten dute beren gorputz-adarretan minusbalia osoa eta partzialak dituzten kirolariak.
3.
HISTORIA Bocciak GreziaKlasikoan du bere jatorria. 70. hamarkadan iparraldeko herrialdeek berreskuratu zuten diskapazitatea zuten pertsonei egokitzeko asmoz.
4.
ZERTAN DATZA? Estrategiaeta prezisiozko jokoa da bere arauak “Reglamento Internacional” izeneko batean bilduta daudelarik. Kategoriak jokalarien diskapazitate graduaren araberakoak dira. Denak gurpil-aulkian daudela bolak esku edo hankarekin botatzen dute, diskapazitate handiagoa dutenak alde batera utzita, hauek “canaleta” edo “rampa” batez laguntzen baitira. Bakarkako, binakako edo taldeko jokaldiak daude eta hauetan gizonak eta emakumeak elkarrekin edo elkarren kontra jokatu dezakete.
5.
KATEGORIAK Bakarka BC1: Eskua edo oinarekin jokatzen dute eta bola hartzeko zein jaurtikitzeko arazoak dauzkate.Jokalari hauek zenbait ekintza burutzeko tekniko baten laguntza izan dezakete, hala nola: bola eskura emateko...Lan hauek jokalariak eskatzea ezinbestekoa da. Bakarka BC2: Eskuarekin jolasten dute, BC1 taldekoek baino zailtasun gutxiago dutelarik mugimenduan. Ezin dute tekniko baten laguntza jaso. Bakarka BC3: Kasu honetan jokalariek garunean edo garunean ez den arazo batengatik mugimendua kontrolatzeko arazo larriak dituzte lau gorputz-adarretan. Tekniko baten beharra dute, baino honek soilik kirolariak eskatutakoa egingo du, jokaldiari bizkarra emanez. Hauek, aurretik izendaturiko material berezia erabiltzen dute: “canaleta” edo “rampa”.
6.
KATEGORIAK Bakarka BC4: Mugimenduari dagokionez 4 gorputz-adarretan disfuntzio nabarmena dutenak egongo dira. Garuneko lesio edo garunaren endekapenezko jatorria duen gorputz enborraren kontrol eskasa dute. Hala ere, bolak jaurtikitzeko zein manipulatzeko gaitasuna dutela erakutsiko dute, nahiz eta zenbait zailtasuna edukiko dituztela ezin ukatu. Adib.: bola eusteko, botatzeko... Ez dute teknikarien laguntzarik izango. Bikoteka BC3: Jokalariak BC3 kategoriakoak izango dira eta bakoitzak tekniko baten laguntza izan dezake. Bikoteka BC4: Jokalariak BC4 kategoriakoak izango dira. Taldeka: BC1 eta BC2 kategoriakoek bakarrik parte har dezakete. Talde bakoitza 3 jokalariz osatua egongo da eta 1 behintzat BC1 kategoriakoa izan beharko da.
7.
JOKOA Bolak: 6 gorriak, 6 urdinak eta 1 txuria (diana). Beren neurriak honakoak dira: 270mm (+/- 8mm) zirkunferentzia eta 275gr. (+/-12gr.) pisua.
8.
JOKOA Pista: Laua izango da gimnasioen antzera. Bere neurriak honakoak izanik: 12’5m X 6m. Normalean lurra egurrezkoa edo sintetikoa izaten da polikiroldegietan aurkitu daitekeen bezala. Bola jaurtikitzeko azalera 6 boxetan banatuta dago eta kirolariaren gorputza edo aulkia ezin dute lerroa zapaldu.
9.
JOKOAREN GARAPENA Betikolore gorriarekin hasten da partidua. Jokaldiak aldatzen doaz bolen kokapenaren kontra. Hau da, beti galtzen ( bola txuritik gertuen ez dagoen bolaren koloreak) duena bola bota beharko du. Bola zuritik gertuen dagoen bolaren kolorearekin jokatzen duen kirolariak puntu bat zenbatuko du bola zuritik gertu duen bola bakoitzeko. Partzialak bukatuta lorturiko puntu guztiak batu eta puntu gehien duena irabazle bilakatuko da. Puntuazio berdina lortuz gero “berdinketa” partziala jokatuko dute. Hala ere, jokaldi honetan lorturiko puntuak ez dute partiduko puntuazioan eragingo, hau da, bakarrik irabazlea nor den erabakitzeko erabiliko da.
10.
JOKOAREN GARAPENA Bakarkakojokaldi batean 4 partzialek osatuko dute partidua berdinketa gertatuz gero. Jokalari bakoitzak 2 partzial bola zuria kontrolatuz. Jokalari bakoitzak kolore berdineko 6 bola edukiko ditu bere menpean. Bikotean jokaturiko jokaldi batean 4 partzialek osatuko dute partidua berdinketa kasuetan izan ezik. Jokalari bakoitzak partzial bat hasiko du bola zuriarekin. Kirolari bakoitzak 3 bola kolore berdinekoak edukiko ditu. Taldeko jokaldia 6 partzialek osatzen dute, berdinketa kasuan izan ezik. Jokalari bakoitzak partzial bat hasiko du bola zuriarekin. Jokalari bakoitzak 2 bola jasoko ditu eta taldeko kapitainak erabakiko du zein den momentu egokia jokalari bat edo bestea bola jaurtikitzeko.