SlideShare a Scribd company logo
BIZIKIDETZA. Joanes Etxeberri institutuko irakasleen definizioa.

Bizikidetza da Institutuko kide guztien artean (ikasleak, irakasleak, bestelako langileak eta
familiak) harremanetan jartzeko modu bat, errespetuan, elkarlanean, elkarrizketan eta
desberdintasun indibidualekiko tolerantzian oinarritua. Horrela eraikitako harremanen bidez,
kide guztiak gustura sentituko dira elkarrekin, eta ulertuko dute denek hartzen dutela parte
proiektu berean; horixe da, hain zuzen ere, bizikidetzaren xede nagusia.
Elkar errespetatzea, gainerakoek norberaren lana balioestea eta gure arteko komunikazioa
konfiantzazkoa, tolesgabea eta etenik gabea izatea lortuko dugu bizikidetzarekin.
Hori dela eta,
    ● Irakasle eta ikasleen arteko harremanek errespetuzkoak eta hurbilak izan behar dute.
         Denek hartu behar dute aintzat bakoitzak egin duen lana eta ahalegina.
    ● Irakasleen arteko harremanek begirunezkoak izan behar dute, eta elkarlanera eta
         lankidetzara bideratuak. Komunitate osoan eragina duten esparruetan, ezinbestekoa da
         denok bateratsu jokatzea, baita denok hartutako akordioak betetzea ere. Gure ustez,
         oso garrantzitsua da irakasleek eta zuzendaritzak batera hartzea erabakiak.
    ● Irakasleen eta Institutuko beste langileen arteko harremanek lagunarteko giroa
         nagusitzea bultzatu behar dute, bakoitzak erantzukizunez bete dezan bere egitekoa.
    ● Irakasleen eta familien arteko harremanek parte hartzea bultzatu behartu dute, elkarri
         laguntzeko helburuarekin, norberaren esparrua errespetatuz. Funtsezkoa da kontuan
         hartzea denok –bai irakasleek, bai familiek– norabide berean egin behar dugula lan.
Leku guztietan eta une guztietan nola jokatu jakiteko, arautegi argi eta laburra ezarri behar
dugu, institutuko kide guztiok bete beharrekoa: Elkarbizitza Arauak. Jarraibide horien arabera
jokatuta, errazago bideratuko ditugu batetik irakas- eta ikas-prozesuak, eta, bestetik, harreman
denontzako onuragarriak. Arauok aintzat hartu behar dituzte kide guztion eskubideak eta
betebeharrak, eta haien helburu behinena ezin da izan zigorra jartzea arauak bete ez dituenari:
kontrara, arazoak gertatu aurretik saihestea –prebenitzea– izan behar da ardatza, betiere
bizikidetzaren ikuskera positiboa bultzatzeko. Hitz gutxitan: Elkarbizitza Arauak hezigarriak
izan behar dute.
Institutuko kide guztiok ezagutu behar ditugu eta bete Elkarbizitza Arauak, bai eta –ahal den
neurrian– denon artean adostu ere: estamentu guztiek hartu behar dute parte arauok
diseinatzen, baina, zer esparru arautu behar den, hein handiagoan edo txikiagoan.
Bizidiketza apurtzeak gatazkak dakartza, giza eta gizarte harreman guztietan gertatzen den
bezala. Gatazka guzti-guztiak saihestea ezinezkoa dela onartuta ere, ikasi behar dugu nola
gainditu. Nola kudeatzen ditugun da garrantzitsuena, ikasteko eta pertsona gisa garatzeko balio
diezaguten.
Gatazka bat modu egokian gainditzeko, ezinbestekoa da zergatiak analizatzea eta alderdi
bakoitzak bere gain hartzea duen erantzukizuna. Huts egin dugula onartzen badugu eta
eragindako kaltea garbitzen saiatzen bagara, errazago berreskuratuko ditugu harremanak, bai
eta gatazkaren alderdi guztien arteko enpatiazko jarrera sustatu ere. Elkarrizketa da funtsezko
prozedura gatazkak konpontzeko, eta oso lagungarria izan liteke bitarteko –ararteko– bat
izendatzea.

More Related Content

Similar to Bizikidetza zuzenketa

Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
NekaneAristondo
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu-Zumarraga Ikastola
 
Ikasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza PlanaIkasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza PlanaIkasbidea Ikastola
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpeta
inigoarregiartola
 
Hausnarketa educación prohibida
Hausnarketa educación prohibidaHausnarketa educación prohibida
Hausnarketa educación prohibidahirukiak
 
Kalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboakKalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboak
unaipic
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
andertms
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
Liiide
 
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua eguzsal
 
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
unaipic
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
katxiporreta
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETAIKT4
 
Utfu
UtfuUtfu
UtfuIKT4
 
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakPrintzipioakbalioaketaezaugarriak
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
Alaira Maps
 

Similar to Bizikidetza zuzenketa (20)

Bizikidetza (zuzenketa)
Bizikidetza (zuzenketa)Bizikidetza (zuzenketa)
Bizikidetza (zuzenketa)
 
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
 
Ikasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza PlanaIkasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza Plana
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpeta
 
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 Jardunaldi Pedagogikoak 2009 Jardunaldi Pedagogikoak 2009
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 
Hausnarketa educación prohibida
Hausnarketa educación prohibidaHausnarketa educación prohibida
Hausnarketa educación prohibida
 
Kalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboakKalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboak
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
 
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Marko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketaMarko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketa
 
Marko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketaMarko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketa
 
Eskola Familia Harremana
Eskola Familia HarremanaEskola Familia Harremana
Eskola Familia Harremana
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETA
 
Utfu
UtfuUtfu
Utfu
 
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakPrintzipioakbalioaketaezaugarriak
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
 

Bizikidetza zuzenketa

  • 1. BIZIKIDETZA. Joanes Etxeberri institutuko irakasleen definizioa. Bizikidetza da Institutuko kide guztien artean (ikasleak, irakasleak, bestelako langileak eta familiak) harremanetan jartzeko modu bat, errespetuan, elkarlanean, elkarrizketan eta desberdintasun indibidualekiko tolerantzian oinarritua. Horrela eraikitako harremanen bidez, kide guztiak gustura sentituko dira elkarrekin, eta ulertuko dute denek hartzen dutela parte proiektu berean; horixe da, hain zuzen ere, bizikidetzaren xede nagusia. Elkar errespetatzea, gainerakoek norberaren lana balioestea eta gure arteko komunikazioa konfiantzazkoa, tolesgabea eta etenik gabea izatea lortuko dugu bizikidetzarekin. Hori dela eta, ● Irakasle eta ikasleen arteko harremanek errespetuzkoak eta hurbilak izan behar dute. Denek hartu behar dute aintzat bakoitzak egin duen lana eta ahalegina. ● Irakasleen arteko harremanek begirunezkoak izan behar dute, eta elkarlanera eta lankidetzara bideratuak. Komunitate osoan eragina duten esparruetan, ezinbestekoa da denok bateratsu jokatzea, baita denok hartutako akordioak betetzea ere. Gure ustez, oso garrantzitsua da irakasleek eta zuzendaritzak batera hartzea erabakiak. ● Irakasleen eta Institutuko beste langileen arteko harremanek lagunarteko giroa nagusitzea bultzatu behar dute, bakoitzak erantzukizunez bete dezan bere egitekoa. ● Irakasleen eta familien arteko harremanek parte hartzea bultzatu behartu dute, elkarri laguntzeko helburuarekin, norberaren esparrua errespetatuz. Funtsezkoa da kontuan hartzea denok –bai irakasleek, bai familiek– norabide berean egin behar dugula lan. Leku guztietan eta une guztietan nola jokatu jakiteko, arautegi argi eta laburra ezarri behar dugu, institutuko kide guztiok bete beharrekoa: Elkarbizitza Arauak. Jarraibide horien arabera jokatuta, errazago bideratuko ditugu batetik irakas- eta ikas-prozesuak, eta, bestetik, harreman denontzako onuragarriak. Arauok aintzat hartu behar dituzte kide guztion eskubideak eta betebeharrak, eta haien helburu behinena ezin da izan zigorra jartzea arauak bete ez dituenari: kontrara, arazoak gertatu aurretik saihestea –prebenitzea– izan behar da ardatza, betiere bizikidetzaren ikuskera positiboa bultzatzeko. Hitz gutxitan: Elkarbizitza Arauak hezigarriak izan behar dute. Institutuko kide guztiok ezagutu behar ditugu eta bete Elkarbizitza Arauak, bai eta –ahal den neurrian– denon artean adostu ere: estamentu guztiek hartu behar dute parte arauok diseinatzen, baina, zer esparru arautu behar den, hein handiagoan edo txikiagoan. Bizidiketza apurtzeak gatazkak dakartza, giza eta gizarte harreman guztietan gertatzen den bezala. Gatazka guzti-guztiak saihestea ezinezkoa dela onartuta ere, ikasi behar dugu nola gainditu. Nola kudeatzen ditugun da garrantzitsuena, ikasteko eta pertsona gisa garatzeko balio diezaguten. Gatazka bat modu egokian gainditzeko, ezinbestekoa da zergatiak analizatzea eta alderdi bakoitzak bere gain hartzea duen erantzukizuna. Huts egin dugula onartzen badugu eta eragindako kaltea garbitzen saiatzen bagara, errazago berreskuratuko ditugu harremanak, bai eta gatazkaren alderdi guztien arteko enpatiazko jarrera sustatu ere. Elkarrizketa da funtsezko prozedura gatazkak konpontzeko, eta oso lagungarria izan liteke bitarteko –ararteko– bat izendatzea.