SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
Download to read offline
•   EuskalY-rako
    aurreikusitako
    hondeaketa-lanak azken
    20 urtetan EAEn
    azpiegitura berriak
    eraikitzeko izan den lur
    mugimenduaren parekoa
    da, ez gehiago ez gutxiago.
    Horrek, besteren artean,
    ibilbide osoan zehar
    hondakindegiak ezartzea
    dakar.
•   Bereziki, lanen tamaina
    izugarriagatik           eta
    tuneletan         beharrezko
    diren hormigoi kopuru
    handiengatik,
    aurreikusteko modukoak
    dira harrobien esplotazio
    erritmoaren       hazkundea
    eta     harrobi      berriak
    zabaltzea. Horren harira,
    Euskal Y-aren tunelen
    hormigoietarako
    kilometroko 39.000 tona
    hondar beharko direla
    aurreikusten dute (4,1
    milioi tona hondar Euskal
    Y-aren      105      tunelak
    egiteko, alegia).
•   AHT-ren energia kontsumoa tren arruntarena
    baino sei aldiz handiagoa da. Hori dela-eta,
    zentral termiko eta nuklearretan energia
    produkzioak eragindako kutsadura maila
    izugarriak   ekarriko  lituzke,  sustantzia
    kaltegarrien emisioak sorraraziz eta klima
    aldaketan eraginez.




•   Inpaktu akustikoari dagokionean, Euskal Y-
    aren Azterlan Informatiboak kalkulatzen du
    trenbidearen bi aldeetara 250 metroko
    distantzian onargarri bezala ezarritako soinu
    mailak gainditu daitezkeela. Are gehiago,
    Atxondoko Udalak sustatutako Eraginen
    Azterketak ohartarazten duenez, AHT-ren
    ibilbidetik 200 metroko eremuan “soinu
    maila erabat osasungaitzetara” irits daiteke,
    “herritarren bizi kalitatea murriztea ez ezik,
    gizakien osasunean ondorioak           eragin
    ditzaketenak (gorreriatik ondoeza maila
    desberdinetaraino)”.
•   Aldi berean, geltokiak ezartzen
                                 diren inguruak lurraren eta
                                 etxebizitzaren espekulatzaileen
                                 jomuga bilakatzen dira: AHT
                                 Frantziako hirietara iristeak %300
                                 handitu      zuen      etxebizitzen
                                 prezioa. Haietan udalek hirigintza
                                 plan handiak sustatzen dituzte,
                                 multinazionalentzako zerbitzuen
                                 eskaintza hobetu egiten dute eta
                                 turismoari    begirako     “kultur”
                                 azpiegiturak ugaltzen dituzte.

                             •   Sustapen Ministerioak berak dio
2006 Abendua                     finantza emaitzak “negatiboak”
                                 direla ustiakuntzaren eszenatoki
                                 eta hipotesi guztietan. Hau da, ez
                                 da bakarrik ez dela gai izango
                                 eraikuntzaren     koste     handiak
                                 amortizatzeko,       baizik     eta
                                 merkataritza            ustiakuntza
                                 defizitarioa izango duela eta,
                                 beraz,      finantzazio     publiko
                                 iraunkorra       beharko      duela
                                 funtzionatzeko.




               2007 azaroa
argazkia: ezkerrean AHTren tunel. Eskuinean Eibar-Gasteizko autopistako tunelak
              “euskal Y”ko tramo bakarra lanean (2007/11/18) Lukun (Araba)

•   Garraio alorreko arazoak konpontzeko bada, AHT-k ez du inongo
    justifikaziorik. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak emandako mugikortasun
    datuei erreparatuz gero, Euskal Y-ak EAEn egunean gertatzen diren
    desplazamendu motorizatuen %0,15 baino ez lituzke bere gain hartuko;
    aldiz, eskualde arteko desplazamenduak kanpoan utziko lituzke, hain
    zuzen ere, herritarrek egunean egiten dituzten gehienak (%97).
    Halaber, ez luke arinduko kamioien trafikoa, zeren Eusko Jaurlaritzak
    aurreikusitakoaren arabera, 1.000 kamioi hartuko lituzke egunero AHT-
    k. Gaur egun, baina, 10.000 baino gehiago dira Irungo mugatik
    igarotzen direnak, eta egungo hazkundeari jarraituz gero (%13 urtean)
    20.000 kamioi igaroko dira leku beretik zazpi urte barru.
AHT-k metropoli erako lurralde eredua bultzatu nahi du, gure herria hiri-mounstroa bilakatuko
duena. EAEko Lurralde Antolaketarako Irizpideek diote “hiriburuak AHT bidez lotzeak bultzada
handia emango diola Euskal Autonomia Erkidegoa, Europako hiri sistemaren barruan, nodo
urbano handi bat bilakatzeari”. Halaber, Hego Euskal Herriko Hiri-Arkitektoen Elkarteko
lehendakariak Euskal Megahiriaz hitz egiten du: “Irudika dezakegu Euskal Herria, etorkizun ez
oso urrun batean, eskualde arteko megahiri handi bat bailitzan? Hori da abiadura handiko
trenbideak dakarren abagunea eta berezitasuna: megapoli bihur ditzakeela baita lurralde
transregionalak ere, batetik bestera ehunka kilometroko distantzian dauden lur edo hiriak,
Japonian jadanik gertatu bezala. Bizkaiko Golkoa Txikagoko Badiaren modukoa izango
litzateke”.




                                                                CHICAGO
•   Espainiako          Gobernuaren
    Azpiegitura      Planak     (PEIT)
    berak dio abiadura handiak
    errazten      duela     “jarduera
    ekonomikoa hirigune handi
    gutxi batzuetan biltzea eta
    zentralizatzea, indar gutxiago
    duten     inguruneak      ahulduz
    haien onuran”.
•   Nabarmentzekoak        dira    ere
    geografiaren puntu askotan
    AHT-ak       izango     lituzkeen
    paisaia eragin larriak, eta baita
    edertasun paregabeko zein
    zalantzarik gabeko natur balioa
    handiko inguruetan eragingo
    lukeen kaltea; hala nola,
    Udalaitz mendia eta Aramaioko
    bailara,     Urkiolako      Parke
    Naturalarekin (Durangaldean)
    eta Aralar mendilerroarekin
    mugakide        diren     espazio
    naturalak,              kantauri-
    mediterraneo          isurialdeen
    banalerroaren            eremuko
    basoak, estepako hegaztien
    habitatak Nafarroa hegoaldean,
    eta abar...
“Euskal Y”
                             •   194km.
                             •   Kilometroak gainazalean “Euskal Y”: 73 Km;
                                 ibilbidearen %37,6.
                             •   Kilometroak tunelean : 104km, 80 túnel
                             •   Kilometroak biaduktuan : 17km 71 biaduktu
                             •   AHT-ren trenbidearen gutxieneko zabalera :
                                 23m
                             •   Lur mugimenduak :quot;Euskal Yquot;-a: 33 milioi m3.
                             •   Trenbidearen gutxieneko kurba-erradioa eta
                                 gehienezko malda:3.200-4.000 metro eta 0,015
                                 (ohikoa) edo 0,018 (ezohikoa) hurrenez hurren.
              2006 abendua   •   Lur okupazioa :quot; Euskal Yquot;: Trazaketak 671
                                 hektarea eta hondakindegiek beste 518 hektarea
                             •   Hondakinen kopurua : 16 milloi metro kubiko
                             •   Hormigoi eta harri kopurua :5,616 milioi tona
                                 hormigoi tuneletan soilik. 8,1 milioi metro
                                 kubiko harri ibilbidean soilik.
                             •   Zarata maila :79-94 dB 250 metrora
                             •   Energia kontsumoa: 5,8 litro (bidaiari
                                 bakoitzeko, 100 kilometrotan, gasolinaren
                                 baliokidean neurtuta eta %50eko bidaiari
                                 okupazioa suposatuta.
                             •   Eraikuntzaren kostea : quot;Euskal Yquot;-a: 6.000
                                 milioi euro.
                             •   Zuzenean kaltetutako udalerrien kopurua:112
                                 Euskal Herria osoan(AHT).
                             •   “Euskal Y”: 47.
                             •    Geltokien kopurua:4


2007 azaroa
•    ABIADURA HANDIKO TRENAREN INGURUKO IRITZIEN AZTERKETA (EHU)
•       Lautik hiruk abiadura handiko trenaren inguruan informazio gutxi edo batere ez dutela (%23ak soilik
        diote informazio asko edo zerbait duela)
•       Biztanleek duten informazio mailaren adierazgarri den datu bat: %35 ez dakite trenaren ibilbidea bere
        udalerritik pasatzen denik ere (eta soilik %19ak ezagutzen dute trena bere udalerriko zein tokitatik
        pasatzea aurreikusten den
•       Gehiengo zabal batek uste dute (%69) instituzioek eskaini duten informazioa ez dela nahikoa izan.
        Gainera, gehiengo absolutua dira ere instituzioek eskainitako informazioa
•       Gehiengo zabal batek uste dute (%69) instituzioek eskaini duten informazioa ez dela nahikoa izan.
        Gainera, gehiengo absolutua dira ere instituzioek eskainitako informazioa alboratua eta interesatua
        izan dela uste dutenak
•       Herritarrei ez zaie eskaini parte hartzeko tarterik; Hori uste dute proiektuak kaltetutako udalerrietan
        bizi direnen %71k
•       Instituzioek herritarrei parte hartzeko eskainitako aukeren inguruan datu esanguratsu bat: soilik
        pertsonen %1a gonbidatu dute inoiz ahtren inguruko fororen batetan parte hartzera (gehienak
        udalerri edo jendarte mailako ekimenetan)
•       Gehienek euskal y-a ez lukete behin ere erabiliko, edo ia inoiz ez; %0,3-ak egunero erabiliko lukeela
        dio eta %2-ak astero
•       Aht-ri buruzko iritzi orokorra: elkarrizketatuen ia erdiek ez dute aldeko edo aurkako iritzirik
        adierazten, eta gaiari buruzko informazio eza nabarmentzen dute. Beste erdia ia erdibituta agertzen
        da proiektuaren aurkakoen (%25) eta aldekoen (%23) artean
• AHT-k, Euskal Herriko 683
                                                    udalerrietatik %17
                                                    zuzenean kaltetuko ditu:
                                                    Gipuzkoako udalerrien %40;
                                                    Lapurdikoen %32;
                                                    Bizkaikoen %15;
                                                    Nafarroakoen %15; eta
                                                    Arabakoen %6.
                   KONTZENTRAZIOAK GASTEIZEN
                                 AZAROAK 22 NOVIEMBRE
                      19:00 frente ARABA BURU BATZAR aurrean (Abendaño)
                                 AZAROAK 29 NOVIEMBRE
           19:00 frente a EUSKAL TRENBIDE SAREA aurrean (Pza América Latina -El Pilar)




Azpimarratzeko moduko beste kontu bat da populazioaren sektore zabalenaren
bazterketa. Izan ere, AHT garraio sistema garestia da, eta erosketa ahalmen handiena
duen gizarte sektoreari zuzendua. Eusko Jaurlaritzak badio ere oraindik ez dakiela zein
izango den bidai txartelaren prezioa, kontua da hipotesi honetan ari dela lanean: 18 eta
24 euro bitarteko prezioa izatea Donostia eta Bilbo arteko bidaiako txartelak. Beraz,
apustu sendoa dago trenbide eredua errotik aldatzeko, zerbitzu publikoa izateari utzi,
eta negozio pribatua bilaka dadin.
Abenduak 15, Arrasatera joateko egongo dira
bus antolatuak. 15etan Iparralde Gizartetxetik
             aterako da.Galdetu:
                    ostatu
                   txapelarri
                 olarizumendi
                  sorgin edo
                   garraxin

                     5 euro
       3 euro ikasle eta langabetuak


              irakurri
            eta zabaldu
AHTari buruzko informazio
          gehio:
   www.ahtgelditu.org
 www.sindominio.net/ahtez

   GELDITUKO
www.blogak.com/ahtezgunea


    DUGU!!!
Arrasateko manifa nazionalerako deia

More Related Content

Featured

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by HubspotMarius Sescu
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTExpeed Software
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsPixeldarts
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthThinkNow
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfmarketingartwork
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024Neil Kimberley
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsKurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summarySpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentLily Ray
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best PracticesVit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementMindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...RachelPearson36
 

Featured (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

Arrasateko manifa nazionalerako deia

  • 1.
  • 2. EuskalY-rako aurreikusitako hondeaketa-lanak azken 20 urtetan EAEn azpiegitura berriak eraikitzeko izan den lur mugimenduaren parekoa da, ez gehiago ez gutxiago. Horrek, besteren artean, ibilbide osoan zehar hondakindegiak ezartzea dakar. • Bereziki, lanen tamaina izugarriagatik eta tuneletan beharrezko diren hormigoi kopuru handiengatik, aurreikusteko modukoak dira harrobien esplotazio erritmoaren hazkundea eta harrobi berriak zabaltzea. Horren harira, Euskal Y-aren tunelen hormigoietarako kilometroko 39.000 tona hondar beharko direla aurreikusten dute (4,1 milioi tona hondar Euskal Y-aren 105 tunelak egiteko, alegia).
  • 3. AHT-ren energia kontsumoa tren arruntarena baino sei aldiz handiagoa da. Hori dela-eta, zentral termiko eta nuklearretan energia produkzioak eragindako kutsadura maila izugarriak ekarriko lituzke, sustantzia kaltegarrien emisioak sorraraziz eta klima aldaketan eraginez. • Inpaktu akustikoari dagokionean, Euskal Y- aren Azterlan Informatiboak kalkulatzen du trenbidearen bi aldeetara 250 metroko distantzian onargarri bezala ezarritako soinu mailak gainditu daitezkeela. Are gehiago, Atxondoko Udalak sustatutako Eraginen Azterketak ohartarazten duenez, AHT-ren ibilbidetik 200 metroko eremuan “soinu maila erabat osasungaitzetara” irits daiteke, “herritarren bizi kalitatea murriztea ez ezik, gizakien osasunean ondorioak eragin ditzaketenak (gorreriatik ondoeza maila desberdinetaraino)”.
  • 4. Aldi berean, geltokiak ezartzen diren inguruak lurraren eta etxebizitzaren espekulatzaileen jomuga bilakatzen dira: AHT Frantziako hirietara iristeak %300 handitu zuen etxebizitzen prezioa. Haietan udalek hirigintza plan handiak sustatzen dituzte, multinazionalentzako zerbitzuen eskaintza hobetu egiten dute eta turismoari begirako “kultur” azpiegiturak ugaltzen dituzte. • Sustapen Ministerioak berak dio 2006 Abendua finantza emaitzak “negatiboak” direla ustiakuntzaren eszenatoki eta hipotesi guztietan. Hau da, ez da bakarrik ez dela gai izango eraikuntzaren koste handiak amortizatzeko, baizik eta merkataritza ustiakuntza defizitarioa izango duela eta, beraz, finantzazio publiko iraunkorra beharko duela funtzionatzeko. 2007 azaroa
  • 5. argazkia: ezkerrean AHTren tunel. Eskuinean Eibar-Gasteizko autopistako tunelak “euskal Y”ko tramo bakarra lanean (2007/11/18) Lukun (Araba) • Garraio alorreko arazoak konpontzeko bada, AHT-k ez du inongo justifikaziorik. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak emandako mugikortasun datuei erreparatuz gero, Euskal Y-ak EAEn egunean gertatzen diren desplazamendu motorizatuen %0,15 baino ez lituzke bere gain hartuko; aldiz, eskualde arteko desplazamenduak kanpoan utziko lituzke, hain zuzen ere, herritarrek egunean egiten dituzten gehienak (%97). Halaber, ez luke arinduko kamioien trafikoa, zeren Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoaren arabera, 1.000 kamioi hartuko lituzke egunero AHT- k. Gaur egun, baina, 10.000 baino gehiago dira Irungo mugatik igarotzen direnak, eta egungo hazkundeari jarraituz gero (%13 urtean) 20.000 kamioi igaroko dira leku beretik zazpi urte barru.
  • 6. AHT-k metropoli erako lurralde eredua bultzatu nahi du, gure herria hiri-mounstroa bilakatuko duena. EAEko Lurralde Antolaketarako Irizpideek diote “hiriburuak AHT bidez lotzeak bultzada handia emango diola Euskal Autonomia Erkidegoa, Europako hiri sistemaren barruan, nodo urbano handi bat bilakatzeari”. Halaber, Hego Euskal Herriko Hiri-Arkitektoen Elkarteko lehendakariak Euskal Megahiriaz hitz egiten du: “Irudika dezakegu Euskal Herria, etorkizun ez oso urrun batean, eskualde arteko megahiri handi bat bailitzan? Hori da abiadura handiko trenbideak dakarren abagunea eta berezitasuna: megapoli bihur ditzakeela baita lurralde transregionalak ere, batetik bestera ehunka kilometroko distantzian dauden lur edo hiriak, Japonian jadanik gertatu bezala. Bizkaiko Golkoa Txikagoko Badiaren modukoa izango litzateke”. CHICAGO
  • 7. Espainiako Gobernuaren Azpiegitura Planak (PEIT) berak dio abiadura handiak errazten duela “jarduera ekonomikoa hirigune handi gutxi batzuetan biltzea eta zentralizatzea, indar gutxiago duten inguruneak ahulduz haien onuran”. • Nabarmentzekoak dira ere geografiaren puntu askotan AHT-ak izango lituzkeen paisaia eragin larriak, eta baita edertasun paregabeko zein zalantzarik gabeko natur balioa handiko inguruetan eragingo lukeen kaltea; hala nola, Udalaitz mendia eta Aramaioko bailara, Urkiolako Parke Naturalarekin (Durangaldean) eta Aralar mendilerroarekin mugakide diren espazio naturalak, kantauri- mediterraneo isurialdeen banalerroaren eremuko basoak, estepako hegaztien habitatak Nafarroa hegoaldean, eta abar...
  • 8. “Euskal Y” • 194km. • Kilometroak gainazalean “Euskal Y”: 73 Km; ibilbidearen %37,6. • Kilometroak tunelean : 104km, 80 túnel • Kilometroak biaduktuan : 17km 71 biaduktu • AHT-ren trenbidearen gutxieneko zabalera : 23m • Lur mugimenduak :quot;Euskal Yquot;-a: 33 milioi m3. • Trenbidearen gutxieneko kurba-erradioa eta gehienezko malda:3.200-4.000 metro eta 0,015 (ohikoa) edo 0,018 (ezohikoa) hurrenez hurren. 2006 abendua • Lur okupazioa :quot; Euskal Yquot;: Trazaketak 671 hektarea eta hondakindegiek beste 518 hektarea • Hondakinen kopurua : 16 milloi metro kubiko • Hormigoi eta harri kopurua :5,616 milioi tona hormigoi tuneletan soilik. 8,1 milioi metro kubiko harri ibilbidean soilik. • Zarata maila :79-94 dB 250 metrora • Energia kontsumoa: 5,8 litro (bidaiari bakoitzeko, 100 kilometrotan, gasolinaren baliokidean neurtuta eta %50eko bidaiari okupazioa suposatuta. • Eraikuntzaren kostea : quot;Euskal Yquot;-a: 6.000 milioi euro. • Zuzenean kaltetutako udalerrien kopurua:112 Euskal Herria osoan(AHT). • “Euskal Y”: 47. • Geltokien kopurua:4 2007 azaroa
  • 9. ABIADURA HANDIKO TRENAREN INGURUKO IRITZIEN AZTERKETA (EHU) • Lautik hiruk abiadura handiko trenaren inguruan informazio gutxi edo batere ez dutela (%23ak soilik diote informazio asko edo zerbait duela) • Biztanleek duten informazio mailaren adierazgarri den datu bat: %35 ez dakite trenaren ibilbidea bere udalerritik pasatzen denik ere (eta soilik %19ak ezagutzen dute trena bere udalerriko zein tokitatik pasatzea aurreikusten den • Gehiengo zabal batek uste dute (%69) instituzioek eskaini duten informazioa ez dela nahikoa izan. Gainera, gehiengo absolutua dira ere instituzioek eskainitako informazioa • Gehiengo zabal batek uste dute (%69) instituzioek eskaini duten informazioa ez dela nahikoa izan. Gainera, gehiengo absolutua dira ere instituzioek eskainitako informazioa alboratua eta interesatua izan dela uste dutenak • Herritarrei ez zaie eskaini parte hartzeko tarterik; Hori uste dute proiektuak kaltetutako udalerrietan bizi direnen %71k • Instituzioek herritarrei parte hartzeko eskainitako aukeren inguruan datu esanguratsu bat: soilik pertsonen %1a gonbidatu dute inoiz ahtren inguruko fororen batetan parte hartzera (gehienak udalerri edo jendarte mailako ekimenetan) • Gehienek euskal y-a ez lukete behin ere erabiliko, edo ia inoiz ez; %0,3-ak egunero erabiliko lukeela dio eta %2-ak astero • Aht-ri buruzko iritzi orokorra: elkarrizketatuen ia erdiek ez dute aldeko edo aurkako iritzirik adierazten, eta gaiari buruzko informazio eza nabarmentzen dute. Beste erdia ia erdibituta agertzen da proiektuaren aurkakoen (%25) eta aldekoen (%23) artean
  • 10. • AHT-k, Euskal Herriko 683 udalerrietatik %17 zuzenean kaltetuko ditu: Gipuzkoako udalerrien %40; Lapurdikoen %32; Bizkaikoen %15; Nafarroakoen %15; eta Arabakoen %6. KONTZENTRAZIOAK GASTEIZEN AZAROAK 22 NOVIEMBRE 19:00 frente ARABA BURU BATZAR aurrean (Abendaño) AZAROAK 29 NOVIEMBRE 19:00 frente a EUSKAL TRENBIDE SAREA aurrean (Pza América Latina -El Pilar) Azpimarratzeko moduko beste kontu bat da populazioaren sektore zabalenaren bazterketa. Izan ere, AHT garraio sistema garestia da, eta erosketa ahalmen handiena duen gizarte sektoreari zuzendua. Eusko Jaurlaritzak badio ere oraindik ez dakiela zein izango den bidai txartelaren prezioa, kontua da hipotesi honetan ari dela lanean: 18 eta 24 euro bitarteko prezioa izatea Donostia eta Bilbo arteko bidaiako txartelak. Beraz, apustu sendoa dago trenbide eredua errotik aldatzeko, zerbitzu publikoa izateari utzi, eta negozio pribatua bilaka dadin.
  • 11.
  • 12. Abenduak 15, Arrasatera joateko egongo dira bus antolatuak. 15etan Iparralde Gizartetxetik aterako da.Galdetu: ostatu txapelarri olarizumendi sorgin edo garraxin 5 euro 3 euro ikasle eta langabetuak irakurri eta zabaldu
  • 13. AHTari buruzko informazio gehio: www.ahtgelditu.org www.sindominio.net/ahtez GELDITUKO www.blogak.com/ahtezgunea DUGU!!!