Agur Maria




Kaixo Maria.
Jainkoaren izenean
agurtzen zaitut
Graziaz betia




 Guztiz ederra eta
 dotorea
 zara, barrutik garbi
 zaudelako
Jauna da
  zurekin




Jainkoak asko
pentsatsen dau
zugan, zure
barruan bizi da
Bedeinkatua zara
zeu, emakume
guztien artean




Munduko
emakume onena
zara: Horregaitik
hitzik onena merezi
dozu
Eta bedeinkatua
da zure sabeleko
fruitua Jesus




Zure seme Jesusez
ezin hobeto hitz
egin daikegu, eta
oso ona dala esan
Santa Maria




Ona baino hobea
zara, Maria!
Jaungoikoaren
ama




Jesus bai zorionekoa
zu bezalako ama
izateagaitik
Erregutu egizu
       gu pekatarion
       alde, orain eta
       gure heriotzako
       orduan

Askotan hitz egin eiozu Jesusi
guri buruz. Eska ezazu lagun
diezaiogula bere antzeko
izaten beti, gure heriotzako
ordura arte. Etengabe
erregutu ezazu gauzak gaizki
egiten ditugulako
Amen




Esan dizugun
guztia zure
gustukoa izatea
nahiko genuke.
Hala izan bedi

Agur maria