1. BIODIBERTSITATEA Biodibertsitatea lurra osoaren edo ekosistema baten barruan bizitza agerpen taxonomikoen ( landare eta animalien ) barietatea da. Askotan, kontzeptu hau erabiltzen da sistema biologikoen osasuna neurtzeko.
2.
3.
4. Gizakiak mugimendua gogoko du, eta leku batetik bestera ibiltze horrek hainbat espezieren migrazioak eragin ditu, nahita edo nahi gabe. Patata Amerikatik ekarri zuten Europara, eta Amerikara hainbat animalia eta landare espezie eraman zituzten, Amerikako biodibertsitatearen kalterako zenbaitetan. Garai hartako gizakiak ez zekien mugimendu haietan guztietan beste zenbait espezie garraiatzen ari zirela ohartu gabe . Itsasontzietan itsatsita, jantzietan , zakuetan ezkutatuta... Onddoak, haziak, beldarrak... ekarri zituzten. Eta behin portura iritsita, gizakiengandik urrundu eta bizitza berri bati ekin zioten espezie horiek guztiek. Batzuk hil eta beste batzuek bizirik diraute.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11. Urdaibaiko belardi hezeetan burutzen ziren nekazal ustiapenek Baccharis-a kontrolpean mantendu zuten XX. mendeko 1950ko hamarkadaren amaiera arte. Ziurrenez, munen (polderren –itzen– babes harresiak) ertzetan ohikoa izango ei zen. Nekazaritza baztertu zenean, belardi horietan espeziea hedatu zen era esponentzialean itsasadarraren zehar. Espezie inbaditzaile horren arrakasta hazi-ekoizpenean (landare bakoitzeko 1,5 miloi hazi baino gehiago), haizeak eragindako hazi-dispertsioan, gaztaroan duen hazkuntza-tasan (nitrogeno gutxi egonda ere) eta gazitasunarekiko, behin behineko uholdearekiko eta lehortearekiko landareak duen tolerantzian datza. Espeziaren hostoak toxikoak dira eta abereek ezin dituzte jan. Kantauri aldean egindako saiakeren arabera, Baccharis-ak ezin du jasan ur gazitan denbora luze. Urdaibain 300 Ha inguru hartzen du, Gernikako hezegune eta paduretatik Busturiako San Kristobaleko hareatza arte. Espezie honen indibiduo kopuru handien duen eskualdea Forua-Murueta eta Arteaga –Kortezubi artean dagoen padura da.