Ikerketa esperimentala
Ikasturte osoan zehar garatzeko

      Proiektuaren deskribapena:
      Helburuaren azalpen zehatz eta laburra Kontutan izan Ockham-en labana: "Pluralitas non est
      ponenda sine necessitate" (Pluraltasuna premiarik gabe ez da erabili behar). Printzipio horren
      arabera bi teoriak ondorio berberak baldin badituzte, xumeenak zuzena izateko aukera gehiago ditu.
      Beraz, argi utzi frogatu nahi duzuena eta nola egingo duzuen


      Lehenengo urratsa: Esperimentuaren diseinua
          1. Justifikazio teorikoa: Teoriaren azalpena eman behar duzue, autoreak eta ideia
              garrantzitsuenak (bildu eta egokitu). Kontuz ibili teoria bat aukeratzerakoan: sasi zientzia ez
              da zientzia
          2. Hipotesia: nola frogatuko duzue aurreko teoria egia den ala ez. Horretarako hipotesiaren
              parteak diren aldagai askea eta menpeko aldagaia definitu beharko dituzue
          3. Aldagai askea eta menpeko aldagaiaren definizio zehatzak, bestela ez genuke jakingo zeri
              esaten diogun zer, hau da, nola jakingo genuke hipotesia bete den ala ez?
          4. Subjektu/talde esperimentala eta kontrol Subjektua/taldea: horien arteko ezberdintasunak
              frogatuko du hipotesiaren baliagarritasuna, aldagai askeak menpeko aldagaiarekin duen
              erlazioa
          5. Beste aldagai batzuk: Laborategian egiten diren esperimentuetan parte-hartzaileak
              engainatuak izaten dira: esperimentuaren aldagaiak ezagutuko balituzkete ondorioak
              fidagaitzak izan zitezkeelako. Baina laborategi kanpoko ikerketetan ezinezkoa izaten da
              aldagai guztiak kontrolatzea. Ba al daude beste ezaugarri batzuk ikerketan eragin
              dezaketenak? Gehiegi badira esperimentua gaizki diseinatua egongo da eta ez du ezertxo
              ere ez frogatuko. Beraz, zeintzuk izan daitezke?


      Bigarren urratsa: Landa lana
          6. Esperimentuaren egutegia finkatu behar duzue (zenbat aldiz egin behar duzue eta nola
              desberdinduko dituzue subjektu esperimentala eta kontrol subjektua)
          7. Esperimentuaren datuak nola hartuko dituzuen (errazena bideo grabazioa izango da, baina
              badaude bestelakoak, datu enpirikoen neurketa objektiboak (aldagai fisiko edo fisiologikoak
              kasu)


      Hirugarren urratsa: Konklusioak
          8. Aurreko urratsen edizioa: ikerketa osoa modu laburrean josia. Egindako lanaren azalpena
              izango da
          9. Ondorio teorikoak: Ikerketaren konklusioak, hipotesia bete den ala ez, esperimentuaren
              balorazio kritikoa eta teoriaren egokitasuna
          10. Azkeneko hausnarketa pertsonala

2013 ikerketa experimentala

  • 1.
    Ikerketa esperimentala Ikasturte osoanzehar garatzeko Proiektuaren deskribapena: Helburuaren azalpen zehatz eta laburra Kontutan izan Ockham-en labana: "Pluralitas non est ponenda sine necessitate" (Pluraltasuna premiarik gabe ez da erabili behar). Printzipio horren arabera bi teoriak ondorio berberak baldin badituzte, xumeenak zuzena izateko aukera gehiago ditu. Beraz, argi utzi frogatu nahi duzuena eta nola egingo duzuen Lehenengo urratsa: Esperimentuaren diseinua 1. Justifikazio teorikoa: Teoriaren azalpena eman behar duzue, autoreak eta ideia garrantzitsuenak (bildu eta egokitu). Kontuz ibili teoria bat aukeratzerakoan: sasi zientzia ez da zientzia 2. Hipotesia: nola frogatuko duzue aurreko teoria egia den ala ez. Horretarako hipotesiaren parteak diren aldagai askea eta menpeko aldagaia definitu beharko dituzue 3. Aldagai askea eta menpeko aldagaiaren definizio zehatzak, bestela ez genuke jakingo zeri esaten diogun zer, hau da, nola jakingo genuke hipotesia bete den ala ez? 4. Subjektu/talde esperimentala eta kontrol Subjektua/taldea: horien arteko ezberdintasunak frogatuko du hipotesiaren baliagarritasuna, aldagai askeak menpeko aldagaiarekin duen erlazioa 5. Beste aldagai batzuk: Laborategian egiten diren esperimentuetan parte-hartzaileak engainatuak izaten dira: esperimentuaren aldagaiak ezagutuko balituzkete ondorioak fidagaitzak izan zitezkeelako. Baina laborategi kanpoko ikerketetan ezinezkoa izaten da aldagai guztiak kontrolatzea. Ba al daude beste ezaugarri batzuk ikerketan eragin dezaketenak? Gehiegi badira esperimentua gaizki diseinatua egongo da eta ez du ezertxo ere ez frogatuko. Beraz, zeintzuk izan daitezke? Bigarren urratsa: Landa lana 6. Esperimentuaren egutegia finkatu behar duzue (zenbat aldiz egin behar duzue eta nola desberdinduko dituzue subjektu esperimentala eta kontrol subjektua) 7. Esperimentuaren datuak nola hartuko dituzuen (errazena bideo grabazioa izango da, baina badaude bestelakoak, datu enpirikoen neurketa objektiboak (aldagai fisiko edo fisiologikoak kasu) Hirugarren urratsa: Konklusioak 8. Aurreko urratsen edizioa: ikerketa osoa modu laburrean josia. Egindako lanaren azalpena izango da 9. Ondorio teorikoak: Ikerketaren konklusioak, hipotesia bete den ala ez, esperimentuaren balorazio kritikoa eta teoriaren egokitasuna 10. Azkeneko hausnarketa pertsonala