SlideShare a Scribd company logo
LAN MUNDUAN AURKITZEN DITUZTE EUSKAL EMAKUMEEK
EUREN AUTONOMIA GARATZEKO ZAILTASUN HANDIENAK
• Emakunderen ikerketa baten arabera, 18 eta 64 urte bitarteko
emakumeentzat euren ahalduntzea erabateko lehentasuna da
• Arlo pribatuan Aurrera egin dela onartzen dute, baina %80ak
diskriminazioa ikusten du, bereziki arlo publikoan
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak “Emakume helduen
ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan” azterlana aurkeztu du
gaur goizean. Azterlan honek Emakundek bultzatutako ikerketa-ildo bat
ixten du: EAEko emakumeek, eguneroko praktiken bidez, belaunaldiz
belaunaldi zuzenean transmititutako ahalduntze-prozesuaren egoeraren
jakintzara bideratutako ildoa, hain zuzen ere. Lehen azterlana nerabeei
buruzkoa izan zen, 2009. urtean egina; bigarrena, aldiz, 65 urteko edo
gehiagoko emakumeei buruzkoa, 2012an egina. Eta honako honek 18 urtetik
64 urtera bitarteko emakumeen ahalduntze-prozesuen egungo egoera eta
negoziazio-ahalmena aztertzen du.
Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta ikerketaren egileak, Marce
Masak, “Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan”
azterlana aukeztu dute gaur goizean. Azterlan honen helburua Euskal Autonomia
Erkidegoan bizi diren emakume helduen, hots, 18 urtetik 64 urtera bitarteko
emakumeen ahalduntze-prozesuen egungo egoera eta negoziazio-ahalmena zein
den jakitea da. Ikerlan honetako helburu bereziak izan dira emakume hauek
hautematen duten autonomia indibidualaren maila zein den jakitea; emakume
kolektibo horrek egun zer praktika sozial egiten dituen jakitea, jarduerak
pribatuak/etxekoak diren edo publikoak/kolektiboak diren bereiziz; eta
ahalduntze indibidualaren eta ahalduntze sozial edo politikoaren artean zer
desberdintasun dauden jakitea.
1
Kolektibo horretan 704.000 lagun inguru daude gure autonomia erkidegoan, hau
da, hiru emakumetik ia bi, eta hiru lagunetik bat, biztanle guztiak kontuan hartuta.
Pisu kuantitatibo horrek agerian uzten du zein garrantzitsua den emakume
“helduek” ahalduntzeari buruz zer iritzi duten jakitea. Dena den, azterlan honetan
kontuan hartu da emakumeen kolektibo zabal horren barruan dagoen aniztasuna,
oso bestelakoak baitira bai belaunaldiak, bai bizitza-ibilbideak. Horregatik, hiru
adin-talde handitan segmentatu dira emaitzak (18 urtetik 30 urtera, 31 urtetik 45
urtera, eta 46 urtetik 64 urtera), horrela hobeto hurbilduko baikara errealitate
konplexu horretara.
Konklusio nagusienen artean euskal emakumeentzat, autonomia indibidualak
erabateko lehentasuna duela ikusi da, bizitzaren zutarrietako bat iruditzen zaie.
Erabakiak nork bere kasa hartzea ez den oro, erabakimen hori errazten edo
ahalbidetzen ez du oro, kritikagarria zaie. Gainera, emakumeek identifikatuta dute
zein diren ahalduntze-prozesuaren erritmoa baldintzatzen duten elementuak. Hori
dela eta, ahalduntzea, "bizi-aspirazio” modura izendatu du ikerketak. Euskal
Autonomia Erkidegoan, emakumeak ahalduntzeko prozesua oso sendoa da,
norbanakoaren baitan; autonomia hori, batez ere, ingururik
hurbilenekoenetan –edo pribatuetan– gauzatzen da; baina, lan munduan,
ahalduntze-prozesuak ez darama erritmo hori, eta hain zuzen ere gaur egun
hortxe daude oztoporik adierazgarrienak.
Norbanakoaren garrantziak geroz eta oinarri sendoagoa du, hortaz, ahalduntze-
prozesuan. Emakumeek, lehentasunak jartzeko orduan, beste edozeren aurretik,
bizitzan eragina duten erabakiak nork bere kasa hartzeko autonomia baloratzen
dutela gehien-gehien. Bestetik, ikerketak erakusten digu emakumeek uste dutela
autonomiaren aldetik, erabakiak hartzeko orduan, aurreko belaunaldiak baino
hobeto daudela. Konparaketa horren emaitzak adierazten duenez, aukera-
berdintasunerako bidean badago progresibitate bat, "aurrera" egin dela uste
dute. Eta, gainera –hau oso esanguratsua da-, emakume-mugimenduetan parte
hartu izan duten andreak dira, garbiago eta indar handiagoz, uste horretakoak,
alegia, emakumeen berdintasunean aurrera egin dela irizten diotenak.
Gehienek uste dute –gaur egun errazagoa zaienez gizarteko esparru guztietara
“iristea”– bereizkeria leuntzeko ahaleginean ere aurrera egin dela, nahiz eta
azpimarratzen duten oraindik bereizkeria egon badagoen, batez ere lan-arloan eta
matxismoak hortxe jarraitzen duelako, kultura modura.
Emakume horien % 18,5ek uste du gaur egun ez dagoela emakumeak bizitzaren
arlo guztietan lehen baino ageriago egoteko aukera gehiago; % 30,5ek esaten du
gaur egun emakumeak gizonak baino autonomia txikiagoa duela erabakiak
2
hartzeko orduan; ia % 80k esaten du gaur egun, gure gizartean, emakumea
bazterturik dagoela, batez ere lan-arloan, kultura matxistak ere hortxe
dirauelako.
Euskadin bizi diren 18 eta 64 urte bitarteko emakumeen artean, autonomia
indibiduala garrantzi handiko balioa da. Esan daiteke, hala ere, autonomia hori
batez ere etxean eta etxekoekin gauzatuko eta bideratuko dela, maila
pertsonalean edo “pribatuan”, lan-arloan baino gehiago. Ahalduntze-prozesua
autonomia indibidualaren mailan horrela sendotu izanak eta ingurune pribatu
horretan praktikan jarritako estrategiek berebiziko garrantzia dute.
Lan munduan ikusten dituzte oztopo handienak. Eta uste dute, lan-arloaren
“gizontasuna” errotik edo gogotik eraldatzen ez bada, ahalduntzeak nekez egingo
duela "aurrera” gizartean eta politikan, edo zaila izango zaiola norbanakoen baitan
edo plaza "pribatuan" bezain kementsu edo arin egitea.
Gazteenak, 18 eta 30 urte bitartekoak, genero-berdintasunaren diskurtsoan
sozializatu dira, beste belaunaldiak baino askoz ere indar handiagoz; eta,
emaitzetan ikusi denez, uste dute gaur egun beren eguneroko bizitzetan
berdintasun handiagoa dutela. Baina gerta daiteke, ordea, emakume horiek,
heldutasunean aurrera egin ahala, gizartean nagusi den diskurtso hori, poliki-
poliki, gezur hutsa ez ote den irudipena sentitzea.
Ikerketan ikusten denez, beraz, emakumeek hainbat estrategia erabili dituzte –
formalak eta informalak, publikoak eta pribatuak–belaunaldiz belaunaldi,
kontzientzia hartzeko eta ikusteko zein garrantzitsua den nork bere autonomia
izatea, nork bere erabakiak hartu ahal izatea. Estrategia horiek, batez ere, praktika
pribatuetan eta pertsonaletan gauzatu dira. Emakundek uste du oso garrantzitsua
dela ahalduntze prozesu hori bizitza sozialaren beste arlo batzuetan garatzen
joatea, bereziki lan arloan.
Emakundeko prentsa bulegoa. 945-016721 emakunde.prensa@ej-gv.es
3

More Related Content

Viewers also liked

Urok 1
Urok 1Urok 1
Urok 1Marina
 
Metro forum 2011 v1.0
Metro forum 2011 v1.0Metro forum 2011 v1.0
Use 20100225 bl webinar revised
Use 20100225 bl webinar revisedUse 20100225 bl webinar revised
Use 20100225 bl webinar revisedSue Bennett
 
Brief sampling of works done.
Brief sampling of works done.Brief sampling of works done.
Brief sampling of works done.carloslarua
 
Using Esri's Address Data Management Tools to Prepare for Next Generation 911
Using Esri's Address Data Management Tools to Prepare for Next Generation 911Using Esri's Address Data Management Tools to Prepare for Next Generation 911

True North Geographic Technologies
 
Twitter 101 Arabic عالم التويتر
Twitter 101 Arabic عالم التويتر Twitter 101 Arabic عالم التويتر
Twitter 101 Arabic عالم التويتر
DigiArabs
 
Meest duurzame verbouwde gemeentehuis van nederland in oss
Meest duurzame verbouwde gemeentehuis van nederland in ossMeest duurzame verbouwde gemeentehuis van nederland in oss

Netherlands Enterprise Agency (RVO.nl)
 
Erkende maatregelen uit het Activiteitenbesluit
Erkende maatregelen uit het Activiteitenbesluit Erkende maatregelen uit het Activiteitenbesluit

Higher education and copyright
Higher education and copyrightHigher education and copyright
Higher education and copyright
Roxanne Missingham
 
Corporate Brochure Dynamis 2012
Corporate Brochure Dynamis 2012Corporate Brochure Dynamis 2012
Corporate Brochure Dynamis 2012
Dynamis
 
Master paleodieta crossfit redwall cus ferrara 26 10-2014
Master paleodieta crossfit redwall cus ferrara 26 10-2014 Master paleodieta crossfit redwall cus ferrara 26 10-2014

GJAV
 
Andere manieren van samenwerken bij Energieprestatiecontracten
Andere manieren van samenwerken bij EnergieprestatiecontractenAndere manieren van samenwerken bij Energieprestatiecontracten
Andere manieren van samenwerken bij Energieprestatiecontracten
Netherlands Enterprise Agency (RVO.nl)
 
Viewers also liked (16)

Urok 1
Urok 1Urok 1
Urok 1
 
Metro forum 2011 v1.0
Metro forum 2011 v1.0Metro forum 2011 v1.0
Metro forum 2011 v1.0
 
Use 20100225 bl webinar revised
Use 20100225 bl webinar revisedUse 20100225 bl webinar revised
Use 20100225 bl webinar revised
 
Goldenmedia
GoldenmediaGoldenmedia
Goldenmedia
 
Brief sampling of works done.
Brief sampling of works done.Brief sampling of works done.
Brief sampling of works done.
 
Spaun optical
Spaun opticalSpaun optical
Spaun optical
 
Using Esri's Address Data Management Tools to Prepare for Next Generation 911
Using Esri's Address Data Management Tools to Prepare for Next Generation 911Using Esri's Address Data Management Tools to Prepare for Next Generation 911
Using Esri's Address Data Management Tools to Prepare for Next Generation 911
 
Twitter 101 Arabic عالم التويتر
Twitter 101 Arabic عالم التويتر Twitter 101 Arabic عالم التويتر
Twitter 101 Arabic عالم التويتر
 
LinkedIn
LinkedInLinkedIn
LinkedIn
 
Meest duurzame verbouwde gemeentehuis van nederland in oss
Meest duurzame verbouwde gemeentehuis van nederland in ossMeest duurzame verbouwde gemeentehuis van nederland in oss
Meest duurzame verbouwde gemeentehuis van nederland in oss
 
Elnet
ElnetElnet
Elnet
 
Erkende maatregelen uit het Activiteitenbesluit
Erkende maatregelen uit het Activiteitenbesluit Erkende maatregelen uit het Activiteitenbesluit
Erkende maatregelen uit het Activiteitenbesluit
 
Higher education and copyright
Higher education and copyrightHigher education and copyright
Higher education and copyright
 
Corporate Brochure Dynamis 2012
Corporate Brochure Dynamis 2012Corporate Brochure Dynamis 2012
Corporate Brochure Dynamis 2012
 
Master paleodieta crossfit redwall cus ferrara 26 10-2014
Master paleodieta crossfit redwall cus ferrara 26 10-2014 Master paleodieta crossfit redwall cus ferrara 26 10-2014
Master paleodieta crossfit redwall cus ferrara 26 10-2014
 
Andere manieren van samenwerken bij Energieprestatiecontracten
Andere manieren van samenwerken bij EnergieprestatiecontractenAndere manieren van samenwerken bij Energieprestatiecontracten
Andere manieren van samenwerken bij Energieprestatiecontracten
 
Similar to Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan

Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboaGazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa

Irekia - EJGV
 
Ibilbide guztiak
Ibilbide guztiakIbilbide guztiak
Ibilbide guztiak
Marian Moreno
 
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...

ARGITUZ Asociación Pro Derechos Humanos
 
Hezkidetza lantzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko Plan Estrategikoa
Hezkidetza lantzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko Plan EstrategikoaHezkidetza lantzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko Plan Estrategikoa
Hezkidetza lantzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
BOR-BOR URTEKARI FEMINISTA (2023)
BOR-BOR URTEKARI FEMINISTA (2023)BOR-BOR URTEKARI FEMINISTA (2023)
BOR-BOR URTEKARI FEMINISTA (2023)
borborelkartea
 
Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen Ekintzailetza Bultzatzeko Laguntzen Mapa
Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen Ekintzailetza Bultzatzeko Laguntzen MapaEuskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen Ekintzailetza Bultzatzeko Laguntzen Mapa
Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen Ekintzailetza Bultzatzeko Laguntzen Mapa
Irekia - EJGV
 
Laburpena: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2015eko zifrak
Laburpena: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2015eko zifrakLaburpena: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2015eko zifrak

EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...

ARDATZA 1
ARDATZA 1ARDATZA 1
ARDATZA 1
Marian Moreno
 
EAEko Demokrazia Patriarkala. Laburpena
EAEko Demokrazia Patriarkala. LaburpenaEAEko Demokrazia Patriarkala. Laburpena
EAEko Demokrazia Patriarkala. Laburpena
Irekia - EJGV
 
SoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptxSoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptx
Andeka
 
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19

Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua

Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03
Anboto Komunikabideak
 
Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016
Anboto Komunikabideak
 
Martxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarriaMartxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarria
Anboto Komunikabideak
 
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta sozialaMuga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
Irekia - EJGV
 
Laburpena. 2016ko ZIFRAK, Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzkoak
Laburpena. 2016ko ZIFRAK, Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzkoakLaburpena. 2016ko ZIFRAK, Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzkoak

Similar to Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan (20)

Guía de coeducación euskera
Guía de coeducación euskeraGuía de coeducación euskera
Guía de coeducación euskera
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboaGazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
 
Ibilbide guztiak
Ibilbide guztiakIbilbide guztiak
Ibilbide guztiak
 
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...
Beharrak, oztopoak eta jardunbide egokiak genero-indarkeriatik irteteko ibilb...
 
Hezkidetza lantzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko Plan Estrategikoa
Hezkidetza lantzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko Plan EstrategikoaHezkidetza lantzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko Plan Estrategikoa
Hezkidetza lantzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko Plan Estrategikoa
 
BOR-BOR URTEKARI FEMINISTA (2023)
BOR-BOR URTEKARI FEMINISTA (2023)BOR-BOR URTEKARI FEMINISTA (2023)
BOR-BOR URTEKARI FEMINISTA (2023)
 
Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen Ekintzailetza Bultzatzeko Laguntzen Mapa
Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen Ekintzailetza Bultzatzeko Laguntzen MapaEuskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen Ekintzailetza Bultzatzeko Laguntzen Mapa
Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen Ekintzailetza Bultzatzeko Laguntzen Mapa
 
Laburpena: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2015eko zifrak
Laburpena: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2015eko zifrakLaburpena: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2015eko zifrak
Laburpena: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2015eko zifrak
 
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...
 
ARDATZA 1
ARDATZA 1ARDATZA 1
ARDATZA 1
 
EAEko Demokrazia Patriarkala. Laburpena
EAEko Demokrazia Patriarkala. LaburpenaEAEko Demokrazia Patriarkala. Laburpena
EAEko Demokrazia Patriarkala. Laburpena
 
SoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptxSoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptx
 
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnakGizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
 
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
 
Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03Anboto 623 interneterako_03
Anboto 623 interneterako_03
 
Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016
 
Martxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarriaMartxoak 8ko gehigarria
Martxoak 8ko gehigarria
 
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta sozialaMuga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
 
Laburpena. 2016ko ZIFRAK, Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzkoak
Laburpena. 2016ko ZIFRAK, Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzkoakLaburpena. 2016ko ZIFRAK, Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzkoak
Laburpena. 2016ko ZIFRAK, Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzkoak
 
More from ekonomistak

EL SEGURO D&O
EL SEGURO D&OEL SEGURO D&O
EL SEGURO D&O
ekonomistak
 
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR  SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR  SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...

ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...

Memoria 2015
Memoria 2015Memoria 2015
Memoria 2015
ekonomistak
 
Memoria 2015
Memoria 2015Memoria 2015
Memoria 2015
ekonomistak
 
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseablesAnticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables

La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea MaguregiLa gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi

La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier CorralLa gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral

FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES  DE LA GESTIÓN TRIBUTARIAFORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES  DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES DE LA GESTIÓN TRIBUTARIAekonomistak
 
Planes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
Planes de Previsión del Colegio Vasco de EconomistasPlanes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
Planes de Previsión del Colegio Vasco de Economistasekonomistak
 
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAEConclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAEekonomistak
 
Apuntes sobre negociación
Apuntes sobre negociaciónApuntes sobre negociación
Apuntes sobre negociación
ekonomistak
 
Mercados Financieros y la transparencia en la Información
Mercados Financieros y la transparencia en la InformaciónMercados Financieros y la transparencia en la Información

Situacion de la Auditoria tras el caso Gowex
Situacion de la Auditoria tras el caso GowexSituacion de la Auditoria tras el caso Gowex
Situacion de la Auditoria tras el caso Gowexekonomistak
 
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
ekonomistak
 
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...

RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...

Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso EmprendedorCapitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedorekonomistak
 
Financiación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
Financiación del proceso emprendedor: Retos y DesafíosFinanciación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
Financiación del proceso emprendedor: Retos y Desafíosekonomistak
 
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)ekonomistak
 
More from ekonomistak (20)

EL SEGURO D&O
EL SEGURO D&OEL SEGURO D&O
EL SEGURO D&O
 
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR  SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR  SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...
LA RESPONSABILIDAD DEL ADMINISTRADOR SOCIETARIO EN EL AMBITO DEL CONCURSO DE...
 
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...
ATENEO: ''LA ESTRATEGIA DE REVITALIZACIÓN DEL BILBAO METROPOLITANO DE 1991 A ...
 
Memoria 2015
Memoria 2015Memoria 2015
Memoria 2015
 
Memoria 2015
Memoria 2015Memoria 2015
Memoria 2015
 
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseablesAnticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables
Anticipar un proyecto propio ante los desafíos deseables
 
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea MaguregiLa gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi
La gestión de asociaciones y fundaciones: Miren Lorea Maguregi
 
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier CorralLa gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral
La gestion de asociaciones y fundaciones: Javier Corral
 
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES  DE LA GESTIÓN TRIBUTARIAFORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES  DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
FORO CON REPRESENTANTES DE PROFESIONALES DE LA GESTIÓN TRIBUTARIA
 
Planes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
Planes de Previsión del Colegio Vasco de EconomistasPlanes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
Planes de Previsión del Colegio Vasco de Economistas
 
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAEConclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
Conclusiones Pintxo & Learn: experiencias en torno al punto PAE
 
Apuntes sobre negociación
Apuntes sobre negociaciónApuntes sobre negociación
Apuntes sobre negociación
 
Mercados Financieros y la transparencia en la Información
Mercados Financieros y la transparencia en la InformaciónMercados Financieros y la transparencia en la Información
Mercados Financieros y la transparencia en la Información
 
Situacion de la Auditoria tras el caso Gowex
Situacion de la Auditoria tras el caso GowexSituacion de la Auditoria tras el caso Gowex
Situacion de la Auditoria tras el caso Gowex
 
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
Modificación Reglamento de cotización a la Seguridad Social y ampliación del ...
 
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...
ARTÍCULO 23 DEL REGLAMENTO GENERAL SOBRE COTIZACIÓN Y LIQUIDACIÓN DE OTROS DE...
 
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...
RESUMEN DEL REAL DECRETO LEY 11/2014, DE MEDIDAS URGENTES EN MATERIA CONCURSA...
 
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso EmprendedorCapitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
Capitulos y Epígrafes del libro: Financiacion del Proceso Emprendedor
 
Financiación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
Financiación del proceso emprendedor: Retos y DesafíosFinanciación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
Financiación del proceso emprendedor: Retos y Desafíos
 
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
Innovación en la Búsqueda Activa de Empleo (24 junio)
 
Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan

  • 1. LAN MUNDUAN AURKITZEN DITUZTE EUSKAL EMAKUMEEK EUREN AUTONOMIA GARATZEKO ZAILTASUN HANDIENAK • Emakunderen ikerketa baten arabera, 18 eta 64 urte bitarteko emakumeentzat euren ahalduntzea erabateko lehentasuna da • Arlo pribatuan Aurrera egin dela onartzen dute, baina %80ak diskriminazioa ikusten du, bereziki arlo publikoan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak “Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan” azterlana aurkeztu du gaur goizean. Azterlan honek Emakundek bultzatutako ikerketa-ildo bat ixten du: EAEko emakumeek, eguneroko praktiken bidez, belaunaldiz belaunaldi zuzenean transmititutako ahalduntze-prozesuaren egoeraren jakintzara bideratutako ildoa, hain zuzen ere. Lehen azterlana nerabeei buruzkoa izan zen, 2009. urtean egina; bigarrena, aldiz, 65 urteko edo gehiagoko emakumeei buruzkoa, 2012an egina. Eta honako honek 18 urtetik 64 urtera bitarteko emakumeen ahalduntze-prozesuen egungo egoera eta negoziazio-ahalmena aztertzen du. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta ikerketaren egileak, Marce Masak, “Emakume helduen ahalduntze prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan” azterlana aukeztu dute gaur goizean. Azterlan honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren emakume helduen, hots, 18 urtetik 64 urtera bitarteko emakumeen ahalduntze-prozesuen egungo egoera eta negoziazio-ahalmena zein den jakitea da. Ikerlan honetako helburu bereziak izan dira emakume hauek hautematen duten autonomia indibidualaren maila zein den jakitea; emakume kolektibo horrek egun zer praktika sozial egiten dituen jakitea, jarduerak pribatuak/etxekoak diren edo publikoak/kolektiboak diren bereiziz; eta ahalduntze indibidualaren eta ahalduntze sozial edo politikoaren artean zer desberdintasun dauden jakitea. 1
  • 2. Kolektibo horretan 704.000 lagun inguru daude gure autonomia erkidegoan, hau da, hiru emakumetik ia bi, eta hiru lagunetik bat, biztanle guztiak kontuan hartuta. Pisu kuantitatibo horrek agerian uzten du zein garrantzitsua den emakume “helduek” ahalduntzeari buruz zer iritzi duten jakitea. Dena den, azterlan honetan kontuan hartu da emakumeen kolektibo zabal horren barruan dagoen aniztasuna, oso bestelakoak baitira bai belaunaldiak, bai bizitza-ibilbideak. Horregatik, hiru adin-talde handitan segmentatu dira emaitzak (18 urtetik 30 urtera, 31 urtetik 45 urtera, eta 46 urtetik 64 urtera), horrela hobeto hurbilduko baikara errealitate konplexu horretara. Konklusio nagusienen artean euskal emakumeentzat, autonomia indibidualak erabateko lehentasuna duela ikusi da, bizitzaren zutarrietako bat iruditzen zaie. Erabakiak nork bere kasa hartzea ez den oro, erabakimen hori errazten edo ahalbidetzen ez du oro, kritikagarria zaie. Gainera, emakumeek identifikatuta dute zein diren ahalduntze-prozesuaren erritmoa baldintzatzen duten elementuak. Hori dela eta, ahalduntzea, "bizi-aspirazio” modura izendatu du ikerketak. Euskal Autonomia Erkidegoan, emakumeak ahalduntzeko prozesua oso sendoa da, norbanakoaren baitan; autonomia hori, batez ere, ingururik hurbilenekoenetan –edo pribatuetan– gauzatzen da; baina, lan munduan, ahalduntze-prozesuak ez darama erritmo hori, eta hain zuzen ere gaur egun hortxe daude oztoporik adierazgarrienak. Norbanakoaren garrantziak geroz eta oinarri sendoagoa du, hortaz, ahalduntze- prozesuan. Emakumeek, lehentasunak jartzeko orduan, beste edozeren aurretik, bizitzan eragina duten erabakiak nork bere kasa hartzeko autonomia baloratzen dutela gehien-gehien. Bestetik, ikerketak erakusten digu emakumeek uste dutela autonomiaren aldetik, erabakiak hartzeko orduan, aurreko belaunaldiak baino hobeto daudela. Konparaketa horren emaitzak adierazten duenez, aukera- berdintasunerako bidean badago progresibitate bat, "aurrera" egin dela uste dute. Eta, gainera –hau oso esanguratsua da-, emakume-mugimenduetan parte hartu izan duten andreak dira, garbiago eta indar handiagoz, uste horretakoak, alegia, emakumeen berdintasunean aurrera egin dela irizten diotenak. Gehienek uste dute –gaur egun errazagoa zaienez gizarteko esparru guztietara “iristea”– bereizkeria leuntzeko ahaleginean ere aurrera egin dela, nahiz eta azpimarratzen duten oraindik bereizkeria egon badagoen, batez ere lan-arloan eta matxismoak hortxe jarraitzen duelako, kultura modura. Emakume horien % 18,5ek uste du gaur egun ez dagoela emakumeak bizitzaren arlo guztietan lehen baino ageriago egoteko aukera gehiago; % 30,5ek esaten du gaur egun emakumeak gizonak baino autonomia txikiagoa duela erabakiak 2
  • 3. hartzeko orduan; ia % 80k esaten du gaur egun, gure gizartean, emakumea bazterturik dagoela, batez ere lan-arloan, kultura matxistak ere hortxe dirauelako. Euskadin bizi diren 18 eta 64 urte bitarteko emakumeen artean, autonomia indibiduala garrantzi handiko balioa da. Esan daiteke, hala ere, autonomia hori batez ere etxean eta etxekoekin gauzatuko eta bideratuko dela, maila pertsonalean edo “pribatuan”, lan-arloan baino gehiago. Ahalduntze-prozesua autonomia indibidualaren mailan horrela sendotu izanak eta ingurune pribatu horretan praktikan jarritako estrategiek berebiziko garrantzia dute. Lan munduan ikusten dituzte oztopo handienak. Eta uste dute, lan-arloaren “gizontasuna” errotik edo gogotik eraldatzen ez bada, ahalduntzeak nekez egingo duela "aurrera” gizartean eta politikan, edo zaila izango zaiola norbanakoen baitan edo plaza "pribatuan" bezain kementsu edo arin egitea. Gazteenak, 18 eta 30 urte bitartekoak, genero-berdintasunaren diskurtsoan sozializatu dira, beste belaunaldiak baino askoz ere indar handiagoz; eta, emaitzetan ikusi denez, uste dute gaur egun beren eguneroko bizitzetan berdintasun handiagoa dutela. Baina gerta daiteke, ordea, emakume horiek, heldutasunean aurrera egin ahala, gizartean nagusi den diskurtso hori, poliki- poliki, gezur hutsa ez ote den irudipena sentitzea. Ikerketan ikusten denez, beraz, emakumeek hainbat estrategia erabili dituzte – formalak eta informalak, publikoak eta pribatuak–belaunaldiz belaunaldi, kontzientzia hartzeko eta ikusteko zein garrantzitsua den nork bere autonomia izatea, nork bere erabakiak hartu ahal izatea. Estrategia horiek, batez ere, praktika pribatuetan eta pertsonaletan gauzatu dira. Emakundek uste du oso garrantzitsua dela ahalduntze prozesu hori bizitza sozialaren beste arlo batzuetan garatzen joatea, bereziki lan arloan. Emakundeko prentsa bulegoa. 945-016721 emakunde.prensa@ej-gv.es 3