2. korrokada Korrokada sabeletik airea ateratzearen ekintza da. Geihenetan edari gasdunak eta elikagai ugari barneratzeagatik gertatzen da
3. ZURRUNGAK Zurrunga goiko arnasbidearen egituren bibrazioa eta honek sortutako soinua da, loa bitartean haize jarioaren butxadurak eragindakoa. Soinua edo zarata arina izatetik gogorra eta desatsegina izan daiteke, kasu larrienetan elkarbizitza arriskuan ipiniz.
4. DOMINISTIKU Doministikua edo usina birikietako haizea sudurretik eta ahotik indarrez kanporatzeko erreflexu-ekintza bat da, diafragmaren eta saihets tarteko giharren bat bateko mugimenduak eraginda, sudurreko mukosen narritadura edo mukosetan beraietan kanpoko objektu baten ukipena dela-eta.
5. puzkerra Puzker izena ematen diogu ipurditik kanporatzen ditugun gas nahazketei. Nahazketa hau barneratzen ditugun gasetatik eta janari hondakinetatik sortzen da. Usain txar hori, ugaztunon sabelean bizi diren bakterio zinbiotiko batzuek eragiten dute
6. e z t u l a Eztula arnas-gaixotasunen artean sintomarik ohiko eta tipikoenetarikoa da. Halaber, beste mota bateko eritasunetan ere agertu daiteke: ORL-ko batzuetan edo digestio aparatukoak.