SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
3.- EKOSISTEMEN EGITURA
2.- PIRAMIDE TROFIKOAK. MATERIA ETA ENERGIA
EKOSISTEMETAN
5.- PIRAMIDE
TROFIKOAK
Piramide trofikoen bidez grafikoki
adierazten da zer-nolako aldaketak
dauden ekosistema bateko maila
trofikoen artean, ezaugarri jakin
batekiko.
Maila trofikoak elkarren gainean
jarriz adierazten dira. Piramidearen
oinarria organismo ekoizleei
dagokie, eta haren gainean
gainerako mailak jartzen dira,
ordenan.Piramideko maila guztiek
altuera berbera dute, baina zabalera
desberdina: maila bakoitzerako
adierazi nahi den ezaugarriaren
balioarekiko proportzionala, hain
zuzen.
Hiru piramide mota daude:
Kopuruen piramideak
Ekosistema batean azalera- edo
bolumen-unitateko maila trofiko
bakoitzeko zenbat banako dauden
adierazten da horrelako piramideen
bidez.
Kopuruen piramideetan, ez da
kontuan hartzen organismoen
neurria. Horregatik, berdin hartzen
dira, esaterako, elefanteak eta
matxinsaltoak.
Batzuetan, piramide
alderantzikatuak agertzen dira, gerta
bailiteke maila bateko banakoen
kopuru ahandiagoa izatea beheko
mailako banakoena baino. Halakoa
izango dugu, adibidez, oinarrian
zuhaitz bat dugunean (ekoizlea),
zuhaitza zenbait kontsumitzaile-
populazioren elikagaia bada, bai eta
organismo baten eta haren
parasitoen piramidea
adierazitakoan ere.
Biomasaren piramideak
Horrelakoetan,piramide-mailek
maila trofiko bakoitzaren biomasa
adierazten dute. Biomasa deritzo
banako batek, maila trofiko batek
edo ekosistema batek osagai duen
materia organikoaren kantitateari,
eta honela neurtzen da: ekosistema
batean azalera- edo bolumen-
unitateko dagoen materia organiko
lehor guztia, gramotan edo
kilogramotan.
Piramidean zenbat eta gorago,
mailak orduan eta txikiagoak dira,
materia organikoa energia sortzeko
erabiltzen baita. Dena den,
piramide alderantzikatuak ere
agertzen dira; adibidez, uretako
ekosistema batzuetan: ekoizleak
fitoplanktona dira, eta haien masa
txikiagoa da goiko mailetakoena
baino. Ekosistema horietan,
fitoplanktona kontsumitu egiten
dute, baina azkar hazten eta
ugaltzen da.Horrelako egoerak aldi
baterakoak izaten dira; bestela,
izan ere, ekosistema desagertu
egingo zen, azkenean.
Energiaren piramideak
Piramide-maila bakoitzak
adierazten du zenbat energia pilatu
duen maila trofiko horrek,denbora
jakin batean. Horrelakoek ematen
dute informazio gehien, maila
trofikoen arteko energia-fluxua
adierazten baitute.
Energiaren piramideak inoiz ez
dira alderantzikatuak, ezinezkoa
baita maila trofiko batek bere
goikoak baino energia gutxiago
izatea, bestela ezingo luke-eta
mantendu. Eta bestalde, maila
trofiko batetik beste batera energia
igarotzen den orotan,apur bat galdu
egiten da, bero moduan.
6.- EKOIZLEEN ETA
DESKONPOSATZAILEEN
EGINKIZUNA
Animalia belarjaleak lehen mailako
kontsumitzaileak dira, eta
haragijaleak, bigarren eta hirugarren
mailako kontsumitzaileak.
Kontsumitzaileok beste izaki
bizidun batzuen materia organikoa
hartzen dugu, eta hura erabiliz,
geure materia sortzen dugu.
Adibidez, xerra bat jaten dugunean,
proteinak hartzen ditugu, eta
proteina horiez baliatuta, gure
ehunetako proteinak sortzen ditugu.
Horregatik, kontsumitzaileok
nutrizio heterotrofoa dugula esaten
da: beste izaki bizidun batzuk janez
elikatzen garela, alegia.
Ekoizleak
Ekoizleek ez dute materia
organikorik hartzen. Nutrizio
autotrofoa dute; hau da, zeinek bere
materia organikoa sortzen
du,substantzia ez-organikoak
erabiliz: karbono dioxidoa, gatz
mineralak eta ura hartuz, hain
zuzen.
Materia organikoa sortzeko, baina,
energia ugari behar dute.
Autotrofoak argi-energiaz baliatzen
dira, fotosintesiaren bidez.
Fotosintesiaren bidez, ekoizleek
materia organikoa sortzen dute, eta
materia organiko hori
kontsumitzaileek erabiltzen dute,
gero.
Behin materia organikoa sortuta
dagoenean, izaki bizidun
batzuetatik beste batzuetara
igarotzen da. Eta azkenean,
hondakin organikoak eratuko ditu:
gorotzak, mudako larruak, lumak,
adar lehorrak, orbela, etab.
Deskonposatzaileak
Hondakin horietan,gero,
deskonposatzaileek jarduten dute,
haiez elikatzen dira-eta. Haien
eraginez, hondakin organikoetako
proteinak, koipeak eta gluzidoak
substantzia ez-organiko bihurtzen
dira: karbono dioxido, ur, gatz
mineral… Eta horiek lurzoruan
geratzen direnez, edo bestela, uretan
disolbatuta, ekoizle autotrofo
fotosintetikoek berriro erabiltzen
dituzte.
Deskonposatzaileek materia
organikoa ez-organiko bihurtzen
dute, eta materia ez-organiko hori
ekoizleek berriro erabiltzen dute,
gero.
7.- MATERIA ETA
ENERGIA
EKOSISTEMETAN
Nola igarotzen dira materia eta
energia ekosistemetan? Bada,
organismoen arteko harreman
trofikoen bidez.
Ekosistema guztietan, bi prozesu
gertatzen dira aldi batera: energia
fluxua eta materiaren zikloa.
Lehena irekia da; bigarrena, itxia.
Energia-fluxua
Ekosisteman zeharreko energia-
fluxua fotosintesiak hasten du.
Energia argi-energia moduan
sartzen da ekosisteman; argi-energia
hori Eguzkitik dator, jakina, eta
organismo fotosintetikoek energia
kimiko bihurtzen dute. Energia
kimikoa ekoizleen materia
organikoan pilatzen da, eta modu
horrexetan igarotzen da maila
trofiko batzuetatik besteetara.
Mailaz maila igarotze horretan,
energiaren fluxua noranzko
bakarrekoa da. Energia lekuz
aldatzen den bakoitzean, maila
trofiko batetik beste batera
igarotzen den orotan, organismoek
energia osoaren zati bat soilik
baliatzen dute bizi-funtzioak
egiteko, arnasketan energia apur
bat galdu egiten baita, beti, bero
moduan. Bero hori ingurunera
igarotzen da, eta ez da berriro
erabiltzen.
Uretako ekosistemetan, igarotze
bakoitzean jasotako energiaren %
90 galtzen da; beraz,% 10 baino ez
zaio geratzen hurrengo mailari.
Lehorrekoetan, are ehuneko
txikiagoa iristen zaio maila
bakoitzari.
Materiaren zikloa
Energia ez bezala, materia
birziklatu egiten da, eta ez da
galtzen; horrenbestez, modu
ziklikoan ibiltzen da ekosisteman.
Organismo ekoizleek materia ez-
organikoa hartu eta materia
organiko bihurtzen dute, eta
ondoren,materia organiko hori
kontsumitzaileen maila batzuetatik
besteetara igarotzen da. Ekoizleak
nahiz kontsumitzaileak hiltzen
direnean, organismo
deskonposatzaileek materia ez-
organiko bihurtzen dituzte haien
gorpuzkiak.Gero, substantzia ez-
organiko horiek ingurunera
igarotzen dira (lurzorua edo ura),
eta handik, berriro ekoizleengana.

More Related Content

Similar to 1415 dbh2 03 ekosistemak02

1415 dbh2 03 ekosistemak01
1415 dbh2  03 ekosistemak011415 dbh2  03 ekosistemak01
1415 dbh2 03 ekosistemak01plarrieta
 
Produktu toxikoak eta kate trofikoak
Produktu toxikoak eta kate trofikoakProduktu toxikoak eta kate trofikoak
Produktu toxikoak eta kate trofikoakjonelo
 
Ekosistemen egitura
Ekosistemen egituraEkosistemen egitura
Ekosistemen egituraagorria
 
Lurra bizitza dagoen planeta
Lurra bizitza dagoen planetaLurra bizitza dagoen planeta
Lurra bizitza dagoen planetanorarobles
 
Oihan 2011
Oihan 2011Oihan 2011
Oihan 2011Jone
 
Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Izar-esko...
Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Izar-esko...Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Izar-esko...
Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Izar-esko...Planetario de Pamplona
 
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzPower point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzIzaskun Jorajuria
 
Pablo eta Nahia 2011
Pablo eta Nahia 2011Pablo eta Nahia 2011
Pablo eta Nahia 2011Jone
 
Gorka eta Paula 2011
Gorka eta Paula 2011Gorka eta Paula 2011
Gorka eta Paula 2011Jone
 
EKOSISTEMAK ARRIGORRIAGA 5.C
EKOSISTEMAK ARRIGORRIAGA 5.CEKOSISTEMAK ARRIGORRIAGA 5.C
EKOSISTEMAK ARRIGORRIAGA 5.Cmintxukalandrakas
 
Ainhoa eta jaime 2011
Ainhoa eta jaime 2011Ainhoa eta jaime 2011
Ainhoa eta jaime 2011Jone
 

Similar to 1415 dbh2 03 ekosistemak02 (20)

Ander h 10 galderak
Ander h 10 galderakAnder h 10 galderak
Ander h 10 galderak
 
1415 dbh2 03 ekosistemak01
1415 dbh2  03 ekosistemak011415 dbh2  03 ekosistemak01
1415 dbh2 03 ekosistemak01
 
Chaima txanela 6
Chaima    txanela  6Chaima    txanela  6
Chaima txanela 6
 
Produktu toxikoak eta kate trofikoak
Produktu toxikoak eta kate trofikoakProduktu toxikoak eta kate trofikoak
Produktu toxikoak eta kate trofikoak
 
Ekosistemen egitura
Ekosistemen egituraEkosistemen egitura
Ekosistemen egitura
 
Lurra bizitza dagoen planeta
Lurra bizitza dagoen planetaLurra bizitza dagoen planeta
Lurra bizitza dagoen planeta
 
Oihan 2011
Oihan 2011Oihan 2011
Oihan 2011
 
Julen txanela 7
Julen   txanela 7Julen   txanela 7
Julen txanela 7
 
Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Izar-esko...
Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Izar-esko...Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Izar-esko...
Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Izar-esko...
 
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzPower point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
 
Pablo eta Nahia 2011
Pablo eta Nahia 2011Pablo eta Nahia 2011
Pablo eta Nahia 2011
 
Gorka eta Paula 2011
Gorka eta Paula 2011Gorka eta Paula 2011
Gorka eta Paula 2011
 
ekosistemak
 ekosistemak ekosistemak
ekosistemak
 
EKOSISTEMAK ARRIGORRIAGA 5.C
EKOSISTEMAK ARRIGORRIAGA 5.CEKOSISTEMAK ARRIGORRIAGA 5.C
EKOSISTEMAK ARRIGORRIAGA 5.C
 
Yo soy raro pues anda que tu
Yo soy raro pues anda que tuYo soy raro pues anda que tu
Yo soy raro pues anda que tu
 
Zelula
ZelulaZelula
Zelula
 
Ainhoa eta jaime 2011
Ainhoa eta jaime 2011Ainhoa eta jaime 2011
Ainhoa eta jaime 2011
 
Aroa txanela lana
Aroa  txanela lanaAroa  txanela lana
Aroa txanela lana
 
Ekosistemak Itoitz
Ekosistemak ItoitzEkosistemak Itoitz
Ekosistemak Itoitz
 
Asier laburpena‮cod
Asier laburpena‮codAsier laburpena‮cod
Asier laburpena‮cod
 

1415 dbh2 03 ekosistemak02

  • 1. 3.- EKOSISTEMEN EGITURA 2.- PIRAMIDE TROFIKOAK. MATERIA ETA ENERGIA EKOSISTEMETAN 5.- PIRAMIDE TROFIKOAK Piramide trofikoen bidez grafikoki adierazten da zer-nolako aldaketak dauden ekosistema bateko maila trofikoen artean, ezaugarri jakin batekiko. Maila trofikoak elkarren gainean jarriz adierazten dira. Piramidearen oinarria organismo ekoizleei dagokie, eta haren gainean gainerako mailak jartzen dira, ordenan.Piramideko maila guztiek altuera berbera dute, baina zabalera desberdina: maila bakoitzerako adierazi nahi den ezaugarriaren balioarekiko proportzionala, hain zuzen. Hiru piramide mota daude: Kopuruen piramideak Ekosistema batean azalera- edo bolumen-unitateko maila trofiko bakoitzeko zenbat banako dauden adierazten da horrelako piramideen bidez. Kopuruen piramideetan, ez da kontuan hartzen organismoen neurria. Horregatik, berdin hartzen dira, esaterako, elefanteak eta matxinsaltoak. Batzuetan, piramide alderantzikatuak agertzen dira, gerta bailiteke maila bateko banakoen kopuru ahandiagoa izatea beheko mailako banakoena baino. Halakoa izango dugu, adibidez, oinarrian zuhaitz bat dugunean (ekoizlea), zuhaitza zenbait kontsumitzaile- populazioren elikagaia bada, bai eta organismo baten eta haren parasitoen piramidea adierazitakoan ere. Biomasaren piramideak Horrelakoetan,piramide-mailek maila trofiko bakoitzaren biomasa adierazten dute. Biomasa deritzo banako batek, maila trofiko batek edo ekosistema batek osagai duen materia organikoaren kantitateari, eta honela neurtzen da: ekosistema batean azalera- edo bolumen- unitateko dagoen materia organiko lehor guztia, gramotan edo kilogramotan. Piramidean zenbat eta gorago, mailak orduan eta txikiagoak dira, materia organikoa energia sortzeko erabiltzen baita. Dena den, piramide alderantzikatuak ere agertzen dira; adibidez, uretako ekosistema batzuetan: ekoizleak fitoplanktona dira, eta haien masa txikiagoa da goiko mailetakoena baino. Ekosistema horietan, fitoplanktona kontsumitu egiten dute, baina azkar hazten eta ugaltzen da.Horrelako egoerak aldi baterakoak izaten dira; bestela, izan ere, ekosistema desagertu egingo zen, azkenean. Energiaren piramideak Piramide-maila bakoitzak adierazten du zenbat energia pilatu duen maila trofiko horrek,denbora jakin batean. Horrelakoek ematen dute informazio gehien, maila trofikoen arteko energia-fluxua adierazten baitute. Energiaren piramideak inoiz ez dira alderantzikatuak, ezinezkoa baita maila trofiko batek bere goikoak baino energia gutxiago izatea, bestela ezingo luke-eta mantendu. Eta bestalde, maila trofiko batetik beste batera energia igarotzen den orotan,apur bat galdu egiten da, bero moduan. 6.- EKOIZLEEN ETA DESKONPOSATZAILEEN EGINKIZUNA Animalia belarjaleak lehen mailako kontsumitzaileak dira, eta haragijaleak, bigarren eta hirugarren mailako kontsumitzaileak. Kontsumitzaileok beste izaki bizidun batzuen materia organikoa hartzen dugu, eta hura erabiliz, geure materia sortzen dugu. Adibidez, xerra bat jaten dugunean, proteinak hartzen ditugu, eta proteina horiez baliatuta, gure ehunetako proteinak sortzen ditugu. Horregatik, kontsumitzaileok nutrizio heterotrofoa dugula esaten da: beste izaki bizidun batzuk janez elikatzen garela, alegia. Ekoizleak Ekoizleek ez dute materia organikorik hartzen. Nutrizio autotrofoa dute; hau da, zeinek bere materia organikoa sortzen du,substantzia ez-organikoak erabiliz: karbono dioxidoa, gatz mineralak eta ura hartuz, hain zuzen. Materia organikoa sortzeko, baina, energia ugari behar dute. Autotrofoak argi-energiaz baliatzen
  • 2. dira, fotosintesiaren bidez. Fotosintesiaren bidez, ekoizleek materia organikoa sortzen dute, eta materia organiko hori kontsumitzaileek erabiltzen dute, gero. Behin materia organikoa sortuta dagoenean, izaki bizidun batzuetatik beste batzuetara igarotzen da. Eta azkenean, hondakin organikoak eratuko ditu: gorotzak, mudako larruak, lumak, adar lehorrak, orbela, etab. Deskonposatzaileak Hondakin horietan,gero, deskonposatzaileek jarduten dute, haiez elikatzen dira-eta. Haien eraginez, hondakin organikoetako proteinak, koipeak eta gluzidoak substantzia ez-organiko bihurtzen dira: karbono dioxido, ur, gatz mineral… Eta horiek lurzoruan geratzen direnez, edo bestela, uretan disolbatuta, ekoizle autotrofo fotosintetikoek berriro erabiltzen dituzte. Deskonposatzaileek materia organikoa ez-organiko bihurtzen dute, eta materia ez-organiko hori ekoizleek berriro erabiltzen dute, gero. 7.- MATERIA ETA ENERGIA EKOSISTEMETAN Nola igarotzen dira materia eta energia ekosistemetan? Bada, organismoen arteko harreman trofikoen bidez. Ekosistema guztietan, bi prozesu gertatzen dira aldi batera: energia fluxua eta materiaren zikloa. Lehena irekia da; bigarrena, itxia. Energia-fluxua Ekosisteman zeharreko energia- fluxua fotosintesiak hasten du. Energia argi-energia moduan sartzen da ekosisteman; argi-energia hori Eguzkitik dator, jakina, eta organismo fotosintetikoek energia kimiko bihurtzen dute. Energia kimikoa ekoizleen materia organikoan pilatzen da, eta modu horrexetan igarotzen da maila trofiko batzuetatik besteetara. Mailaz maila igarotze horretan, energiaren fluxua noranzko bakarrekoa da. Energia lekuz aldatzen den bakoitzean, maila trofiko batetik beste batera igarotzen den orotan, organismoek energia osoaren zati bat soilik baliatzen dute bizi-funtzioak egiteko, arnasketan energia apur bat galdu egiten baita, beti, bero moduan. Bero hori ingurunera igarotzen da, eta ez da berriro erabiltzen. Uretako ekosistemetan, igarotze bakoitzean jasotako energiaren % 90 galtzen da; beraz,% 10 baino ez zaio geratzen hurrengo mailari. Lehorrekoetan, are ehuneko txikiagoa iristen zaio maila bakoitzari. Materiaren zikloa Energia ez bezala, materia birziklatu egiten da, eta ez da galtzen; horrenbestez, modu ziklikoan ibiltzen da ekosisteman. Organismo ekoizleek materia ez- organikoa hartu eta materia organiko bihurtzen dute, eta ondoren,materia organiko hori kontsumitzaileen maila batzuetatik besteetara igarotzen da. Ekoizleak nahiz kontsumitzaileak hiltzen direnean, organismo deskonposatzaileek materia ez- organiko bihurtzen dituzte haien gorpuzkiak.Gero, substantzia ez- organiko horiek ingurunera igarotzen dira (lurzorua edo ura), eta handik, berriro ekoizleengana.