3. Jolasak aipatuz
Materiala: ezer.
Taldekatzea: talde osoa.
Deskribapena: haurrak gustuko duten jolas bat
aipatuko dute eta besteak ezagutzen duten edo ez
esango dute. Honen bitartez, beste kultura batzuetako
haurren jolasak ezagutuko ditugu.
4. Berdinak gara, ezberdinak gara, lagunak gara
Materiala: ezer.
Taldekatzea: bikoteka.
Deskribapena: bikoteak lurrean eseriko dira. Bikote
bat altxatu eta haien arteko berdintasunak esango
dituzte eta gero ezberdintasunak (ilea, kolorea,
arropa…). Bukatzeko “lagunak gara” esan eta
besarkatuko dira.
5. Ispilua
Materiala: ezer.
Taldekatzea: bikoteka.
Deskribapena: bikoteka, sutik geldi geratuko dira.
Batek keinuak egingo ditu eta besteak kopiatu beharko
ditu. Gero, aldrebes egingo dute.
6. Besarkada
Materiala: musika.
Taldekatzea: talde osoa.
Deskribapena: musika dagoen bitartean, haurrak
gelatik ibiliko dira. Musika geratzen denean binaka
besarkatuko dira. Musika gelditzen den hurrengoan
hirunaka eta horrela, talde osoa elkarrekin besarkatu
arte.
7. Ruloak
Materiala: koltxonetak.
Taldekatzea: binaka.
Deskribapena:
kontxonetak jarraian jarriko dira.
Bikoteka besarkatuta koltxoneten hasieratik bukaerara
arte joan beharko dira bueltak ematen.
8. Profesionalak
Materiala: ezer.
Taldekatzea: talde osoa.
Deskribapena: korroan jarrita, haur bat erdian jarriko
da eta mimikaz lanbide bat antzeztuko dute. Erantzun
zuzena ematen duenak hurrengoa izango da. Joko
honen bidez beste kulturetako lanbideak ezagutuko
ditugu.
9. Hodeiak jausten dira!
Materiala: puxikak.
Taldekatzea: talde osoa.
Deskribapena: patioan, zati bat hartuko dugu eta
irakasleak puxika batzuk botako ditu airera. Ume
guztien artean, puxikak lurra ukitzea saihestu behar
dute.
10. Uztaien jolasa
Materiala: uztailak.
Taldekatzea: talde osoa.
Deskribapena: patioan zehar uztailak egongo dira.
Irakasleak soinu bat egingo du eta uztailetan sartu
beharko dira haurrak. Irakasleak uztailak kentzen
joango da eta horrela haurrak uztailetan pilatuko dira
besarkatuz.