2. Audacity oinarrizkoa
2
Edukien Aurkibidea
Edukien Aurkibidea...................................................................................................2
Sarrera.....................................................................................................................3
Zer da Audacity? ....................................................................................................3
Audacityren lan-ingurunea....................................................................................4
Mikrofonoa eta sarrerako mailak doitzea ...........................................................20
Artxiboen formatuak ............................................................................................33
Audio baten grabazioa eta inportazioa...............................................................35
Audio-artxibo baten edizioko oinarrizko aukerak..............................................50
Audio-edizioko beste programa batzuk..............................................................67
3. Audacity oinarrizkoa
3
Sarrera
Gustatuko al litzaizuke audio-artxibo bat grabatzea zure lagunekin partekatzeko eta
entzuteko?
Zer iruitzen zaizu audio-pistak erraz eta azkar entzuteko eta editatzeko aukera
izatea?
Eta audio-formatu ugari gorde ahal izango bazenu eta bikoiztu, zatiak isildu edo nahi
duzun moduan moztu?
Imajinatzen al duzu hori guztia eta askoz ere gauza gehiago egitea? Orain, audioak
editatzeko programa ezagunenetakoa den Audacity-rekin oso erraz egin dezakezu.
Hori guztia egin dezakezu Audacity-ren bidez.
Zer da Audacity?
Audacity audioa editatzeko eta grabatzeko programa askea eta kode irekikoa da.
Mac OS X, Microsoft Windows, GNU/Linux eta beste sistema eragile batzuetarako
eskuragarri dago. Aplikazio hau audio-editoreen artean klasiko bat da, eta
garatzaileek nahiz erabiltzaileek erabiltzen dute.
Programa deskargatu ahal izateko webgune honetara sartu beharko dugu:
http://audacity.sourceforge.net/download/
Audacity programarekin, besteak beste, honako hauek egin ditzakezu:
o Mikrofono baten bidez zuzeneko audioa grabatu
o Zintak edo grabazioak soinu digitalera edo CDra bihurtu
o Ogg Vorbis, MP3, WAV eta AIFF audio-artxiboak editatu
o Mota eta neurri ugaritako sinuak moztu, kopiatu, elkartu eta nahastu
o Audio-grabazio baten tonua edo abiadura aldatu
o Artxibo-formatu edo laginketako maiztasun desberdineko pistak nahastu
o Audio-artxibo bat webgunean sartzeko aukera
4. Audacity oinarrizkoa
4
Audacityren lan-ingurunea
Atal honetan, Audacityren lan-ingurunea ikusiko dugu, bertako botoietan ibiliko gara
eta aukera garrantzitsuenetako batzuk ezagutuko ditugu.
Audacityren konfigurazio-aukerak hemen daude: Editatu > Lehentasunak. Eta zortzi
bloketan banatuta daude: E/S Audioa, Kalitatea, Artxibo-formatuak, Espektrogramak,
Direktorioak, Ingurunea, Teklatua eta Sagua.
Horrez gain, zuzeneko sarbideko botoi asko ditu, audio-artxiboak errazago
editatzeko eta grabatzeko.
Atal honetan, Audacity programaren lan-ingurunea nolakoa den ikusiko dugu
Lehenik eta behin Audacity programa zabalduko dugu; horretarako, mahai gaineko
zuzeneko sarbideko ikonoan klik bikoitza egingo dugu
5. Audacity oinarrizkoa
5
Audacity leihoak bi eremu bereizi ditu
Audio-pistak editatzen eta lantzen diren lekua
Botoi erabilienak biltzen dituen tresna-barraren eremua
Kontrol-tresnen barrarekin hasiko gara
Ezkerreko sei botoiak edizio-tresnak dira, eta eskuineko sei botoiak, berriz, audioa
erreproduzitzekoak eta grabatzekoak
Tratatu nahi dugun audio-uhinaren eremua aukeratzeko, aukeraketako tresnan
sakatuko dugu
.
Inguratzailearen tresnan sakatuta, uhinaren anplitudea alda daiteke aukeraketa-
tresnarekin adierazitako lekuetan
6. Audacity oinarrizkoa
6
Ondoren, marrazketako tresna sakatuko dugu. Zooma egitean, aukera honekin, lagin
bakoitzaren balioa alda daitekeOndoren, marrazketako tresna sakatuko dugu.
Zooma egitean, aukera honekin, lagin bakoitzaren balioa alda daiteke
Zoomaren tresnan sakatuta, eskuineko botoiarekin ikuspegia murriztu edo gainean
klik eginda nahi den eremua handitu daiteke
7. Audacity oinarrizkoa
7
Denboran aldatzeko tresna sakatuz gero, pista baten uhina denboran mugi dezakegu
Amaitzeko, multi-tresnen tresnan sakatuko dugu Aukera honek aurretik aipatutako
tresna guztietarako sarbidea ematen du, sakatutako teklaren edo saguaren
kokapenaren arabera
8. Audacity oinarrizkoa
8
Sei botoi horien funtzionamendua aurrerago ikusiko dugu sakonago, “Audioa
grabatzea eta inportatzea” atalean
Eremu hau grabazioko eta erreprodukzioko botoiena da. Horiekin, ekintza hauek
egin ditzakegu:
Aukeratutako audio-pistaren hasieran jarri
Aukeratutako audio-pista erreproduzitu
Audio-artxibo berri bat grabatu
Erreprodukzioa erabat gelditu
Oraingo audio-pistaren erreprodukzioa gelditu
Aukeratutako audio-pistaren amaieran jarri
9. Audacity oinarrizkoa
9
Hemen, irteerako (bozgorailuak) mailak neurtzeko tresna-barra ikus daiteke
Goiko barrak ezkerreko kanaletakoak izango dira, eta behekoak, eskuineko
kanaletakoak
Eta bestalde, eskuinean, sarrerako (mikrofonoa) mailen neurketa-barra dago
Audio bat erreproduzitzen den guztietan, barra berde batzuk agertuko dira: irteerako
mailak izango dira.
Kasu honetan, irteerako mailen barretan ez da ezer ikusten, ez baita audiorik
erreproduzitzen ari
Barra horietan klik bikoitza egingo dugu sarrerako maila ikusteko
10. Audacity oinarrizkoa
10
Mikrofonoa konektatuta baldin badugu, sarrerako mailekin barra gorri txiki bat ikusiko
dugu
Grabazio bat egiten den bakoitzean, mikrofonoaren mailak adieraziko dituen barra
gorria ikusiko da
Sarrerako maila berriz ezkutatuko dugu, bi barren gainean klik bikoitza eginda
Mailak neurtzeko barra horiek, funtsean, uhinean ebaketarik gertatu gabe ahalik eta
maila maximoa ziurtatzeko erabiltzen dira
Hau da nahasketak egiteko tresna-barra Bertan, irteerako (bozgorailuak) eta
sarrerako (mikrofonoak) mailak doi daitezke
Irteerako bolumena aldatzeko, botoia sakatu eta barran arrastatuko dugu
12. Audacity oinarrizkoa
12
Azkenik, edizioko tresna-barra dago. Horrek pista editatzeko oinarrizko funtzio hauek
ditu
Ebakitzeko botoia
Kopiatzeko botoia
Itsasteko botoia
Desegiteko eta berregiteko botoiak
Zoomeko botoiak
Horrez gain, “aukeraketatik kanpo moztu” (oraingo pistaren uhin guztia ezabatzen
du) eta “aukeraketa isildu” (aukeratutako zatiaren lagin guztiak zeron jartzen ditu)
botoiak ere baditu
Amaitzeko, Audacity non eta nola konfigura daitekeen ikusiko dugu
Horretarako, “Editatu" menua aukeratuko dugu
13. Audacity oinarrizkoa
13
Gero, “Lehentasunak” aukera aukeratuko dugu
“Audacityko lehentasunak” leihoa irekiko dugu, eta zehazki, “E/S audioa" erlaitza
Atal honetan, erreproduzitzeko eta grabatzeko gailu egokia aukera daiteke; gainera,
grabazioetarako nahi adina kanal ere aukera daitezke.
Gero, “Kalitatea” erlaitza aukeratuko dugu
14. Audacity oinarrizkoa
14
Erlaitz honetan, uhin berrietan aplikatuko diren parametroak aukeratuko ditugu
Balio horiek nahi den pistaren barruko menuan ere alda daitezke
Parametro horiek guztiak aldatzeak audio-artxiboaren kalitatea optimoa edo
eskasagoa izatea eragingo du
Laginketaren formatua eta maiztasuna dira garrantzitsuenak
Laginketaren maiztasuna gure ordenagailuaren soinu-txartelak audioko sarrera
(mikrofonoa) hartzen duen abiadura da
Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta hobea izango da kalitatea, baita audio-
artxiboak hartuko duen lekua ere
Laginketako formatuari dagokionez, normalena lehenespenez izaten diren 32 bit
erabiltzea izaten da
Orain, “Artxiboaren formatuak” erlaitza aukeratuko dugu
15. Audacity oinarrizkoa
15
Hemen, artxiboaren inportazioarekin eta esportazioarekin lotutako parametroak
konfigura ditzakegu
Atal honetan irekitako audio-artxiboarekin Audacityk egin ditzakeen bi zeregin
erakutsiko ditugu
Lehen aukera hautatzen badugu, irekitako audio-artxiboak aldatu, mugitu edo
ezabatu egin daitezke, Audacity proiektuari eraginik egin gabe
Bigarren aukeran, Audacity proiektua irekitako jatorrizko artxiboen araberakoa da
Artxibo horietan egindako aldaketek proiektuan eragina izango dute
Bestalde, azken bi atal hauetan, OGG eta MP3 formatuetan dauden artxiboak nola
esportatu konfiguratuko dugu
“Espektrogramak” erlaitza aukeratuko dugu
16. Audacity oinarrizkoa
16
Erlaitz honetan audio-artxibo bakoitzaren lan-ingurunean ikus daitekeen audio-
uhinarekin lotutako aukerak alda ditzakegu. Esate baterako, banda-zabalera aldatu
(FFT neurria)
FFT (Fourierren Transformatu Azkarra) neurria zenbat eta handiagoa izan, orduan
eta hobea izango da audioaren kalitatea
Normalean, 256 balioa erabiltzen da
Azkenik, grisen eskala aukera dezakegu; kasu horretan, audio-artxiboa tonu grisetan
egongo da
“Direktorioak” atala aukeratuko dugu
17. Audacity oinarrizkoa
17
Hemen, Audacity proiektu gisa gorde ez diren grabazioak gordetzeko aldi baterako
direktorioa aukera dezakegu
Lehenespenez, azaldutako ibilbidea agertuko da
Orain, “Ingurunea” erlaitzera pasatuko gara
18. Audacity oinarrizkoa
18
Atal honetan, Audacity lan-ingurunearen aukerak konfigura daitezke, esate baterako,
tresna-barra batzuk nola gaitu edo desgaitu (nahasketetarako barra, adibidez)
Atal honetako aukerek intentsitatearen erregela bertikalaren eskala ezartzea
ahalbidetzen dute Lehenespenez, -36dB erabiltzen da (anplitude handiko ediziorako
azaleko tartea)
Azkenik, “Teklatua" eta “Sagua” erlaitzetan, Audacityren aukeretara zuzenean
sartzeko teklen eta saguaren konbinazioak alda daitezke
Konfiguratu ondoren, “Onartu” botoia sakatuko dugu
Gure kasuan, “Baliogabetu” botoian sakatuko dugu, ez baitugu aldaketarik egin
19. Audacity oinarrizkoa
19
Zorionak! Orain badakizu nolakoa den Audacityren lan-ingurunea eta haren aukera
garrantzitsuenak
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
20. Audacity oinarrizkoa
20
Mikrofonoa eta sarrerako mailak doitzea
Programarekin lanean hasteko eta grabazioak egiteko, mikrofonoa eta sarrerako
mailak doitu behar dira. Lehenengo eta behin, mikrofonoa ordenagailuaren sarrerako
konektorera konektatu behar da.
Batzuetan, konektore hori arrosa izan ohi da eta mikrofonoaren sinbolo bat izaten du.
Konektore horien estiloak aldatu egin daitezke ordenagailu batetik bestera. Irudi
honetan konektore estandar bat ikus dezakegu:
Mikrofonoaren
sarrerako
konektorea
Linearen
sarrerako
konektorea
Linearen
irteerako
konektorea
Gaur egun, mikrofono asko USB bidez konektatzen dira ordenagailura.
Konexio hori egin ostean, mikrofonoa eta sarrerako mailak doituko ditugu. Lan erraza
da.
Atal honetan, sarrerako mailak eta mikrofonoa non eta nola doitzen diren ikusiko
dugu
Lehenengo eta behin “Hasi” botoian sakatuko dugu
22. Audacity oinarrizkoa
22
Leiho horren eta mikrofonoaren konfigurazioko aukeren itxura aldatu egin daiteke
sistema eragile batetik bestera, baina ekintza berberak egin daitezke
“Soinu eta audioko gailuak” ikonoan klik bikoitza egingo dugu
Soinu eta audioko gailuen ezaugarriak biltzen dituen leihoa zabalduko da
Hemen, gailuaren bolumena eta bozgorailuaren konfigurazioa manipula dezakegu
“Ezaugarri aurreratuak...” botoian sakatuko dugu
24. Audacity oinarrizkoa
24
Windowsek ekintzak egitean erabiltzen dituen soinuen konbinazioa alda dezakegu
hemen: esate baterako, programa bat zabaltzean edo saioa ixtean
“Audioa” erlaitzean sakatuko dugu
Atal honetan, erreprodukzioko, grabazioko eta MIDI musikako gailuak aukera
ditzakegu. Kasu honetan, “Soinuaren grabazioa” azalduko dugu Gainerako gailu
guztietan prozesua berbera da
“Bolumena” botoia sakatuko dugu
26. Audacity oinarrizkoa
26
Atal honetan, bolumenaren kontrola eta grabazioko eta ahotsa erreproduzitzeko
gailuen aukera aurreratuak konfigura ditzakegu
Bozgorailuek eta mikrofonoak ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko,
“Hardwarearen proba” botoia sakatuko dugu
“Hurrengoa>” botoian sakatuko dugu
27. Audacity oinarrizkoa
27
Soinuaren hardwarea probatu arte itxarongo dugu
Bolumenaren barran sakatuko dugu nahi dugun moduan manipulatzeko
Mikrofonoa probatzeko jarraibideak jarraituko ditugu
30. Audacity oinarrizkoa
30
Erlaitz honetan ordenagailuan instalatutako soinuaren hardware-gailu guztiak ikus
ditzakegu
Onartu botoia sakatuko dugu
Orain Audacity zabalduko dugu; horretarako, klik bikoitza egingo dugu ikonoan
31. Audacity oinarrizkoa
31
Hemen doituko ditugu eta ikusiko ditugu sarrerako eta irteerako mailak
Beheranzko gezia duen botoi honetan sakatuko dugu
Menu honetan, sarrerako maila ikusten den modua alda dezakegu. Irteerako
mailaren menua honen antzekoa da
Esate baterako, dB-ko soinuaren maila linealera pasatuko dugu.
Horretarako, “Lineala” aukera sakatuko dugu
32. Audacity oinarrizkoa
32
Zenbaki hauek aldatu ditugu
Zenbaki hauek soinuaren intentsitate mailarenak eta potentzia mailarenak dira
Normalean dB-tan adierazten dira (dezibelioak)
Zorionak! Orain badakizu sarrerako eta irteerako mailak nola eta non doitu
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
33. Audacity oinarrizkoa
33
Artxiboen formatuak
Audacityn manipula daitezkeen soinu-fitxategi motak azaltzen hasi aurretik, galera
duten eta galerarik gabeko formatuen arteko bereizketa egingo dugu.
Galera duten soinu-artxiboek galera duten trinkotze-algoritmoa erabiltzen dute, hau
da, informazioa jasotzen duen (abesti bat, esaterako) konpresio mota, baina
informazio kopuru txikiagoa erabiltzen saiatuta. Horren eraginez, ezinezkoa da
artxiboaren jatorrizko informazioa zehatz-mehatz berreraikitzea.
Artxiboak jatorriz zuen informazioaren hurbilketa bat bakarrik berraraiki ahal izango
da. Galera duten trinkotzeko metodo horiek digitalizatu nahi den informazio
analogikoan erabili ohi dira, esaterako, irudi, audio, bideo eta abarretan. Horrez gain,
abantaila gisa, diskoan leku gutxiago hartzen duten datu digitalizatuak lortuko ditugu.
Galerarik gabeko soinu-artxiboek, berriz, jatorrizko informazioaren kopuru txikiagoa
erabiltzen saiatu gabe, informazioa biltzen dute, trinkotzeko metodoekin nahiz gabe.
Hauekin jatorrizko informazioa zehatz-mehatz berreraikitzeko aukera izaten da.
Jarraian, Audacityn erabiltzen diren artxibo-formatuak labur-labur deskribatuko
ditugu. Oinarrian, lau dira (galera duten bi soinu-artxibo, eta beste bi, galerarik
gabekoak):
- MP3 o MPEG-1 Audio Layer 3
- Ogg
- WAV o wave
- AIFF o Audio Interchange File Format
• MP3 edo MPEG-1 Audio Layer 3
Galera duen trinkotutako audio digital estandarreko formatua da, baina duen
informazio-galera ez da giza belarriak hautemateko modukoa; beraz, ez da
nabaritzen konprimatu gabeko audio-artxibo baten eta mp3 artxibo baten arteko
aldea. Gaur egun gehien erabiltzen denetako bat da. Audacityn mp3 artxiboekin lan
egin ahal izateko, LAME Mp3 deskargatu eta instalatu behar da. Esteka honetan
topa dezakegu: http://audacity.sourceforge.net/download/windows
Gainera, mp3 artxibo batek soinu-artxiboaren neurria murriztea lortzen du, kalitatean
inolako eraginik izan gabe. Gutxi gorabehera, mp3 formatuko audioko minutu batek 1
MB hartzen du, CDkoaren baliokidea den kalitatearekin.
Abantaila horiek direla eta, audio-irakurgailu ia guztietan irakur daiteke eta Internet
bidez egindako trukean formatu nagusia da. Kalitate onarekin musika gordetzeko
aukera onenetako bat da, eta irakurgailu eramangarrietan gehien erabiltzen den
34. Audacity oinarrizkoa
34
audio-formatua da. Estandarra denez, bitarteko guztiekiko bateragarritasuna
bermatuta dago.
• Ogg
Galera duen trinkotutako audio digitaleko formatua da. Normalean Vorbis codec-
arekin trinkotuta egon ohi dira; codec hori audio askeko codec-a da, eta bitrate
(trinkotzeko metodoak) gama zabalaren artean aukeratzeko malgutasun handia
ematen du, audio-transmisioaren konplexutasunaren arabera.
Abantailen artean, nabarmendu beharrekoak dira mp3-k duena baino soinuaren
fidelitate handiagoa (8 KHz eta 48 KHz artean) eta artxiboek leku gutxiago hartzea.
Eragozpenetako bat bateragarritasuna da, ez baita mp3-a bezain formatu
unibertsala, nahiz eta gero eta gailu eta programa gehiagok ezagutzen duten eta
egin dezaketen lan horrekin.
• WAV edo wave
Waveform Audio Format galerarik gabeko audio digitaleko formatua da, eta Windows
duten ordenagailuetan soinuak gordetzeko erabiltzen da. AIFFen antzeko formatua
da, baina Intel-en berezitasunak kontuan hartuta.
Audio-codec guztiak onartzen ditu, PCMrekin erabiltzen da batez ere (trinkotu gabe).
Profesionalki CDaren kalitatea lortzeko erabiltzen da. Soinuaren grabazio-minutu
bakoitzeko disko gogorreko 10 megabyte inguru kontsumitzen dira. 4 GB-eko
artxiboak soilik grabatu ahal izatea da bere muga, hau da, gutxi gorabehera 6 ordu
eta erdikoak CD kalitateko audioan.
Ia ez da erabiltzen Internet bidez musika partekatzeko, galderarik gabeko beste
audio formatu batzuk badaudelako, eta horiek artxiboen neurria askoz ere gehiago
murrizten dute.
• AIFF edo Audio Interchange File Format
AIFFeko datuak ez daude konprimatuta, eta kodifikatutako bulkaden araberako
modulazioa edo PCM erabiltzen dute. AIFC gisa ezagutzen den aldagaia ere
badago, eta hori trinkotuta dago.
AIFF formatu liderretako bat da, SDII eta WAVekin batera, maila profesionalean
audio-aplikazioetarako erabiltzen da, galerarik gabe trinkotuta baitago, eta horrek
ahalbidetzen du seinalea azkar prozesatu ahal izatea, esate baterako MP3arekin
alderatuta. Gainera, estandarrak sampler edo musika-aplikazioen erabileran musika-
notetarako begiztak onartzen ditu. Baina formatu mota honen desabantaila hartzen
duen lekua da, audio estereo baten minutu baterako 10 MB inguru.
35. Audacity oinarrizkoa
35
Audio baten grabazioa eta inportazioa
Audacityn audio-grabazio bat egin dezakezu eta zure disko gogorrean gorde.
Gainera, artxibo berri hori erreproduzi dezakezu emaitza ikusteko eta inportatu ere
egin dezakezu.
Atal honetan, audio-artxibo bat nola grabatu, gorde eta inportatu ikusiko dugu
Audio bat grabatzeko, grabatzeko botoia sakatu
Mikrofonoari hitz egingo diogu. Gure kasuan, “KZgunerako proba bat da” esango
dugu
Amaitutakoan, gelditzeko botoian sakatuko dugu
37. Audacity oinarrizkoa
37
“Proiektua gorde” aukeratuko dugu
Hemen, gorde nahi den kokapena aukeratuko dugu Gure kasuan, mahaigainean
utziko dugu
Testu-koadroa aukeratu eta proiektuaren izena sartuko dugu
38. Audacity oinarrizkoa
38
“Gorde” botoia sakatuko dugu
Audacity tresna-barrako botoietako batzuk ikusiko ditugu
Inguratzeko tresnaren botoian sakatuko dugu
39. Audacity oinarrizkoa
39
Tresna honek adierazitako eremuetan uhinaren anplitudea aldatzeko aukera ematen
du
Erabiltzeko, audio-uhinean sakatuko dugu eta erakuslea arrastatuko dugu nahi den
forma topatu arte
40. Audacity oinarrizkoa
40
Jarraian, audio-uhina aldatzeko marrazketako tresnak nola funtzionatzen duen
ikusiko dugu
Tresna honek uhinaren forma aldatzeko aukera ematen du Erabiltzeko, hainbat
zoom egin behar dira aldatu nahi den uhinaren eremuan
Horretarako, lehenik eta behin uhinaren irudia handiagotu behar da, xehetasun
handiz ikusi ahal izan arte; horretarako, zoom tresnako botoian sakatuko dugu
Gero, aldatu nahi dugun uhinaren gainean klik egin eta hainbat aldiz sakatuko dugu
44. Audacity oinarrizkoa
44
Aldatu nahi dugun puntua aukeratuko dugu
Hau da uhinaren puntua aldatutakoak lortutako emaitza
Denboran mugitzeko tresna ikusiko dugu azkenik
Tresna honek pistaren uhina denboran mugitzea ahalbidetzen du
Bertan sakatuko dugu
47. Audacity oinarrizkoa
47
Azkenik, Audacityn audio-artxibo bat nola zabaldu ikusiko dugu
Audacity zuzeneko sarbidean klik bikoitza eginda zabalduko dugu
“Fitxategia" menua sakatu behar da
49. Audacity oinarrizkoa
49
Gero, “Ireki” botoia sakatuko dugu
Hau da ireki berri dugun audio-artxiboa
Zorionak! Orain badakizu audio bat nola grabatu, botoi garrantzitsuenak nola erabili
eta artxibo bat nola ireki
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
50. Audacity oinarrizkoa
50
Audio-artxibo baten edizioko oinarrizko aukerak
Audacityk audio-artxibo baten edizioko aukerak jarri ditu eskuragarri.
Hauek dira oinarrizko aukerak: bikoiztu, isildu, moztu eta zatitu. Audio-pista
bakoitzean etiketak ere sar daitezke.
Atal honetan, audio-artxibo baten edizioko aukera garrantzitsuenak ikusiko ditugu
Audio-pista zabaltzeko, “Fitxategia” menuan sakatuko dugu
“Ireki” aukeratuko dugu
52. Audacity oinarrizkoa
52
Lehenengo audio-pistaren zati bat bikoiztuko dugu
Audioko zatiak aukeratu behar ditugunean, aukeraketako botoia markatuta izan
beharko dugu
Saguarekin sakatu eta arrastatuko dugu bikoiztu nahi dugun eremua mugatzeko
54. Audacity oinarrizkoa
54
Bikoizteko lehen aukeratu dugun mugatutako eremua soilik duen audio-pista berri
bat sortuko da
Erreproduzitzeko botoian sakatuz gero, bi pistak batera entzungo ditugu
Hori dela eta, bikoiztearen abantailetako bat da jatorrizko pista hondatu gabe
programaren efektuekin esperimentuak egin ditzakegula. Esate baterako, zati
berriaren bolumena alda dezakegu
Pistaren zati bat nola isildu ikusteko, beste eremu bat aukeratuko dugu, mugatu nahi
dugun mutur batetik bestera saguarekin arrastatuta
55. Audacity oinarrizkoa
55
Isiltzeko ikonoa sakatuko dugu
Ikus daitekeenez, uhina ezabatu da. Erreproduzituz gero, isildutako zatia ez da
entzungo
Tresna hau oso erabilgarria da, esate baterako, mikrofonoari hitz egitean sortu ohi
den giroko zarata ezabatzeko
Orain jatorrizko pistaren zati bat moztuko dugu, eta bikoiztutako kopian itsatsiko
Mugatzeko eremu berria aukeratuko dugu
58. Audacity oinarrizkoa
58
Bikoiztutako kopian jatorrizko audioaren moztutako zatia jarri dugu.
Zatitzeko eragiketak pista berria sortzen du, aukeraketa oinarri hartuta, eta gainerako
guztia isilduta
Aukeratutako zatia zatitzeko, “Editatu” menuan sakatuko dugu
“Zatitu” aukeratuko dugu
59. Audacity oinarrizkoa
59
Desplazamenduko barran klik egingo dugu
Zuzenean beste audio-pista bat sortu da aukeratutako zatiarekin
Egindako zatiketa desegiteko, “Editatu” menuan sakatuko dugu
60. Audacity oinarrizkoa
60
“Zatiketa desegin” aukeratuko dugu
Aurreko atalean ikusi dugun moduan, audio-pistak denboran mugi daitezke
Horretarako, denboran pasatzeko botoia aukeratuko dugu
62. Audacity oinarrizkoa
62
Azkenik, audio-pista batean etiketak nola gehitu ikusiko dugu
Oso tresna erabilgarria da, esate baterako, abesti batean musika-tresna bat noiz
sartzen den adierazi nahi denean
“Proiektua” menua sakatuko dugu
“Etiketen pista berria” aukera aukeratuko dugu
63. Audacity oinarrizkoa
63
Audio-artxiboen azpian, etiketen pista bat gehitu da
Orain, bi etiketa gehituko ditugu lehen audio-pistaren hasieran eta amaieran
Horretarako, etiketa gehitu nahi den eremua aukeratuko dugu
Berriz “Proiektua” menuan sakatuko dugu
64. Audacity oinarrizkoa
64
Eta “Aukeraketan etiketa gehitu” sakatuko dugu
Nahi den etiketaren edukia idatziko dugu
Amaieran beste etiketa bat gehitzeko, eremu hori aukeratuko dugu
66. Audacity oinarrizkoa
66
Etiketaren edukia sartuko dugu
Zorionak! Orain badakizu audio-artxibo bat nola editatzen den eta pistetan etiketak
sartzen
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
67. Audacity oinarrizkoa
67
Audio-edizioko beste programa batzuk
Badaude audio-edizioko beste programa mota batzuk ere. Asko doakoak dira, eta
beste batzuk, berriz, ordaindu beharrekoak. Hauek dira nabarmenenak:
Ordaindu beharreko audio-edizioko programak
Sound Forge
http://www.sonycreativesoftware.com/soundforgesoftware
Adobe Audition
http://www.adobe.com/products/audition/
Audio-edizioko doako programak
Wavosour
http://www.wavosaur.com/