Audacity aurreratua

622 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
622
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
15
Actions
Shares
0
Downloads
21
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Audacity aurreratua

  1. 1. Audacity aurreratua Audacity aurreratua
  2. 2. Audacity aurreratua 2 Edukien Aurkibidea Edukien Aurkibidea...................................................................................................2 Sarrera.....................................................................................................................3 Zer da Audacity? ....................................................................................................3 Audio-iragazkiak eta efektuak Audacityn.............................................................4 Audio-artxibo bat normalizatzea.........................................................................32 Audio-artxibo ugari nahastea..............................................................................39 Mp3 artxiboen edizioa..........................................................................................47 Audio editatzeko beste programa batzuk...........................................................78
  3. 3. Audacity aurreratua 3 Sarrera Gustatuko al litzaizuke zure audio-artxiboei iragazkiak eta efektuak sartu ahal izatea, arlo guztietan edertzeko? Zer iruditzen zaizu Mp3-ko audioak editatzeko aukera izatea eta hainbat audio-pista bakar batean nahastea? Eta audio-artxibo bat normalizatu ahal izango bazenu, eta horrekin, audio-proiektu optimoa lortu? Imajina al dezakezu hori guztia eta askoz ere gehiago egin ahal izatea? Orain, Audacity-rekin, audioak editatzeko programa ezagunenetakoarekin, oso erraz egin dezakezu. Hori guztia egin dezakezu Audacity-ren bidez Zer da Audacity? Audacity audioa editatzeko eta grabatzeko programa askea eta kode irekikoa da. Mac OS X, Microsoft Windows, GNU/Linux eta beste sistema eragile batzuetarako eskuragarri dago. Aplikazio hau audio-editoreen artean klasiko bat da, eta garatzaileek nahiz erabiltzaileek erabiltzen dute. Programa deskargatu ahal izateko webgune honetara sartu beharko dugu: http://audacity.sourceforge.net/download/ Audacity programarekin, besteak beste, honako hauek egin ditzakezu: o Mikrofono baten bidez zuzeneko audioa grabatu o Zintak edo grabazioak soinu digitalera edo CDra bihurtu o Ogg Vorbis, MP3, WAV eta AIFF audio-artxiboak editatu o Mota eta neurri ugaritako sinuak moztu, kopiatu, elkartu eta nahastu o Audio-grabazio baten tonua edo abiadura aldatu o Artxibo-formatu edo laginketako maiztasun desberdineko pistak nahastu o Audio-artxibo bat webgunean sartzeko aukera
  4. 4. Audacity aurreratua 4 Audio-iragazkiak eta efektuak Audacityn Efektuak dira Audacityren aukera handienetako bat. Audio-edizioko tresna garrantzitsuenak dira, baita gehien eskatzen dutenak ere, kalkulu-karga handia eskatzen baitute. Audio-pista osoan edo hautapen sinpleetan aplika daitezke. Hauek dira garrantzitsuenak, eta horietan oinarrituko gara atal honetan: • Denbora aldatu, tonua aldatu gabe • Tonua aldatu, denbora aldatu gabe • Oihartzuna • Fade In (agertu) eta Fade Out (desagertu) • Zarata ezabatzea Gainera, urratsez urrats, VST efektuen pluginak nola instalatu ikusiko dugu. Steinberg-ek sortutako VST pluginen teknologia efektuen pluginak audio-editoreekin konektatzeko pentsatutako interfaze estandarra da. Hainbat VST plugin daude, enpresek eta partikularrek sortutakoak, batzuk ordaindu beharrekoak, eta beste batzuk, doakoak. Atal honetan, Audacityren efektu garrantzitsuenetako batzuk ikusiko ditugu Ondoren, efektuen plugin bat deskargatzen eta instalatzen ikasiko dugu: VST Hasteko, grabatzeko botoian sakatuta audio-artxibo bat grabatuko dugu
  5. 5. Audacity aurreratua 5 Grabazioa amaitutakoan, gelditzeko botoia sakatuko dugu Efektuak eta iragazkia erabili ahal izateko, beharrezkoa da aplikatu nahi den grabazioaren eremua aukeratzea Aukeratzeko botoia hautatu ez badugu, sakatu egin beharko dugu Efektua aplikatu nahi dugun uhinaren eremua aukeratuko dugu; horretarako, mutur batetik bestera mugatuko dugu
  6. 6. Audacity aurreratua 6 . Orain, “Efektua” menuan sakatuko dugu
  7. 7. Audacity aurreratua 7 . “Denbora aldatu” aukeratuko dugu Denbora aldatzeko aukerak soinu-uhin baten denbora handiagotzeko edo txikiagotzeko aukera ematen du, haren tonua aldatu gabe. Uhinaren denbora handiagotuz gero, grabazioa motelago entzungo da. Aldiz, uhinaren denbora murriztuz gero, grabazioa azkarrago entzungo da Uhinaren denbora aldatzeko lehen modua ehunekoekin da Aukeratutako eremuan erreprodukzio-abiadura handiagoa jarriko dugu; horretarako, ehunekoen barrarekin adierazitako ehunekoan denbora murriztuko dugu
  8. 8. Audacity aurreratua 8 Aldaketa hori eginda, uhinaren iraupena % 8,177 txikiagotzea lortuko dugu. Horrela, jatorrizkoarekiko, mugatutako eremuaren abiadura handiagotu egingo da Erreprodukzio-abiadura aldatzea eragiten duten minutuko pultsuak ezagutuz ere alda daiteke denbora Esate baterako, minutuko 150 pultsutik 170era sartuz gero, erreprodukzio-abiadura handiagotu egingo da Minutuko pultsuen edozein tarte idatz daiteke Balioak sartutakoan, ehunekoen barrak ehuneko jakina aldatuko du Azkenik, aukeratutako eremuko segundotako amaierako luzera aldatuz ere alda daiteke denbora Audacityk luzera horri dagokion ehunekoen aldaketa kalkulatuko du Efektu gehienetan, efektua aplikatutakoan audioa nola geratzen den ikusteko aukera dago “Aurrebista" botoia da % 8,117 ehunekoaren aldaketak eragina izan dezan, “Onartu” botoia sakatuko dugu
  9. 9. Audacity aurreratua 9 Aipatu dugun moduan, uhinaren neurria (denbora) txikiagotu egin da, eta erreprodukzio-abiadura, berriz, handiagotu Efektu honekin, aukeratutako audioko jatorrizko zatia denbora laburragoan entzungo da Jarraian, tonua nola alda daitekeen ikusiko dugu Berriz “Efektua” menuan sakatuko dugu “Tonua aldatu” aukeratuko dugu
  10. 10. Audacity aurreratua 10 Tonu-aldaketa musika-noten bidez adierazten da A, B, C, D, E, F eta G letrak La, Si, Do, Re, Mi, Fa eta Sol dira, hurrenez hurren Lehen letra aukeratuta dugun eremua dagoen tonua da. A letra “LA” musika-nota da kasu honetan Bigarren letra aukeratutako eremua eraldatu nahi dugun tonua da “Gora” eta “Behera” kontrakoak dira, hau da, musika-eskalan behera egitea “LA” notatik nahi den tonura arte “Gora” egiteak, berriz, “LA” notatik musika-eskalan gora egitea esan nahi du, “LA” nota aldatzeko erabili nahi dugun tonura iritsi arte Hemen, igo edo jaitsi nahi dugun semitonu kopurua adieraziko dugu Azkenik, maiztasuna ere alda daiteke, lauki honetan zuzenean adierazita “Onartu” botoia sakatuko dugu
  11. 11. Audacity aurreratua 11 Orain, asko erabili ohi den efektua ikusiko dugu: oihartzuna “Efektua" menua sakatu behar da . “Oihartzuna” aukeratuko dugu
  12. 12. Audacity aurreratua 12 Atzerapen-denbora bi oihartzunen arteko atzerapenaren kopurua da, segundotan Gainbehera-faktorea 0 eta 1 arteko zenbaki bat da, 0 oihartzunik gabe izanik, eta 1, berriz, jatorrizkoaren bolumen bereko oihartzuna Efektuak aukeratutako audioa behin eta berriz errepikatzen du, errepikapen bakoitzean gero eta leunago, errepikapen bakoitzaren artean atzerapen-denbora finkoarekin “Utzi” botoia sakatuko dugu Jarrian, Fade In (agertu) eta Fade Out (desagertu) efektuak non egiten diren eta zertarako balio duten azalduko dugu Pistaren hasiera aukeratuko dugu
  13. 13. Audacity aurreratua 13 “Efektua” menua sakatuko dugu
  14. 14. Audacity aurreratua 14 “Fade In (Agertu)” efektua aukeratuko dugu Uhinaren forma aldatu da Audio-artxiboen hasieran erabili ohi da Fade In efektua isiltasunetik edo giroko zaratatik soinu batera pasatzeko erabiltzen da, horretarako anplitudea aldatuta. Hau da, audioa isiltasunetik edo zarataren batetik abiatzen da eta haren bolumena handiagotzen da, egonkortu arte Audio-pistaren amaiera aukeratuko dugu orain
  15. 15. Audacity aurreratua 15 Berriz “Efektua” menuan sakatuko dugu
  16. 16. Audacity aurreratua 16 “Fade Out (Desagertu)” efektua aukeratuko dugu Uhinaren forma aldatu da hemen ere Fade In efektuak ez bezala, Fade Out efektua soinua abiapuntu hartuta isiltasunera edo giroko zaratara pasatzeko erabiltzen da, horretarako anplitudea aldatuta. Hau da, audioaren bolumen egonkorretik abiatuta, pixkanaka murrizten joango da, isiltasunera edo giroko zaratara iritsi arte Audio-artxiboen amaieran erabili ohi da
  17. 17. Audacity aurreratua 17 Azkenik, zarata kentzeko efektua ikusiko dugu. Bi modu daude Eremu hau aukeratuta utziko dugu Zarata ezabatzeko lehen modua ikusteko, “Efektua” menuan sakatuko dugu Pista guztian edo haren zati batean aplika dezakegu Efektuetako lehenengoa aukeratuko dugu: “Zarata ezabatu”
  18. 18. Audacity aurreratua 18 Lehenengo kasuan, ezinbestekoa da zarataren profila lortzea “Zarataren profila atera” botoia sakatuko dugu Horrekin, Audacityk aukeratutako zatia aztertuko du Fourierren transformatu bizkorraren bidez, haren harmonikoak detektatzeko, eta horrela, audioa nola osatuta dagoen ikusteko Berriz “Efektua” menuan sakatuko dugu
  19. 19. Audacity aurreratua 19 Berriz “Zarata ezabatu” aukeratuko dugu Bigarren urratsean, ezinbestekoa da iragazi nahi dugun zarataren ehunekoa aukeratzea Nola geratu den ikusteko, audioa erreproduzitzeko aukera izango dugu; horretarako, “Aurrebista” botoia sakatuko dugu Eta gero, “Zarata ezabatu” aukeratuko dugu “Itxi” botoia sakatuko dugu
  20. 20. Audacity aurreratua 20 Zarata ezabatzeko bigarren modua ikusteko, “Efektua” menuan sakatuko dugu Eta “Zarata ezabatu” bigarren aukera aukeratuko dugu
  21. 21. Audacity aurreratua 21 Zarata ezabatzeko modu hau bi parametro aldatuz egiten da Lehen parametroa alda dezakegu hemen: audioaren atalasea Audioaren atalasea soinu bat entzungarria izateko gutxieneko intentsitatearen eredua da. Zenbat eta balio handiagoa izan, orduan eta zarata gehiago bereiziko da audio-artxiboan Atal honetan bigarren parametroa alda dezakegu: gehieneko zabalera-puntua Gehieneko zabalera-puntua audio-artxibo baten bandaren zabalera handiena da. Puntu hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago bereiziko da zarata audio- artxiboan Zarata ezabatzeko modu hau, oro har, oso gutxi erabiltzen da “Itxi” botoian sakatuko dugu
  22. 22. Audacity aurreratua 22 Azkenik, VST efektuen plugina nola deskargatu eta instalatu ikusiko dugu VST bridge efektuen pluginak efektuen pluginak eta audio-editoreak konektatzeko balio du, gure kasuan, Audacity da editore hori Plugin horiek efektu eta iragazki berriak dira, deskargatu eta gero Audacityren funtzionaltasunetara gehi ditzakegu, haiekin lan egin ahal izateko Programa itxi egingo dugu ixteko X botoian sakatuta Internet Explorer web-nabigatzailean klik bikoitza egingo dugu
  23. 23. Audacity aurreratua 23 Helbideen testu-koadroa aukeratu eta hau idatziko dugu: http://audacityteam.org/vst Gero, “Joan hona:” botoia sakatuko dugu
  24. 24. Audacity aurreratua 24 "vst-bridge-1.1.exe" esteka aukeratuko dugu “Gorde” botoian sakatuko dugu
  25. 25. Audacity aurreratua 25 Mahaigainean gordetzeko, “Gorde” botoia sakatuko dugu Programa deskargatu arte itxarongo dugu
  26. 26. Audacity aurreratua 26 Eta “Exekutatu” botoia sakatuko dugu “Exekutatu” botoia sakatuko dugu
  27. 27. Audacity aurreratua 27 VST Bridge pluginaren instalazio-leihoa irekiko da “Next >” botoia sakatuko dugu "I accept the agreement" aukera aukeratuko dugu
  28. 28. Audacity aurreratua 28 “Next >” botoia sakatuko dugu Berriz ere “Next >” botoia sakatuko dugu
  29. 29. Audacity aurreratua 29 Hemen ibilbide hau agertuko da: C:Archivos de programaAudacityPlug-ins eta bertan instalatuko dira Audacity-ren pluginak “Next >” botoian sakatuko dugu “Install” botoia sakatuko dugu
  30. 30. Audacity aurreratua 30 Azkenik, “Finish” botoia sakatuko dugu Baliteke VST plugin batzuek ez funtzionatzea, VST enabler aukeran erroreak daudelako Pluginak instalatzeko prozedura beti berdina da, ibilbide honetan instalatu behar dira: C:Archivos de programaAudacityPlug-ins Pluginak ez baldin badu instalatzaileari dagokion .exe luzapena duen artxiborik, .dll luzapena duen pluginaren artxiboa bilatu eta deskargatu beharko da, eta C:Archivos de programaAudacityPlug-ins ibilbidean gorde Gai honi buruzko informazio gehiago lortzeko, web-helbide honetara sar gaitezke: http://audacity.sourceforge.net/download/plugins
  31. 31. Audacity aurreratua 31 Zorionak! Orain badakizu nola erabili efektu garrantzitsuenak, baita plugin bat deskargatzen eta instalatzen ere Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
  32. 32. Audacity aurreratua 32 Audio-artxibo bat normalizatzea Normalizazioa audio-seinalearen anplitudea handiagotzeko (edo txikiagotzeko) prozesua da. Normalizazioak normalean audioaren anplitudea handiagotu egiten du, maila goreneko uhina sortuz, inolako distortsiorik sartu gabe. Horrela, pista guztiek bolumen-intentsitate antzekoa izatea lor daiteke. Normalizazioarekin proiektuko audio-pista guztien bolumena berdintzea lortzen da, eta batzuek beste batzuek baino altuago ez jotzea. Bereziki komenigarria da formatu desberdineko audio-fitxategiak baldin baditugu. Normalizazio-efektuak ia proiektuen amaieran aplikatu ohi dira, pista guztiak konbinatu aurretik. Programa batzuek minimo karratuen metodoaren bidez normalizazioak egiteko aukera ematen dute, modu linealean anplifikazio-faktorea aplikatu ordez (Audacity-n bezala). Jarraian, Audacityn audio-pista bat nola normalizatzen den ikusiko dugu Horretarako, grabatzeko botoian sakatuta audio-artxibo berri bat grabatuko dugu
  33. 33. Audacity aurreratua 33 Mikrofonoari hitz egingo diogu Eta gelditzeko botoia sakatuko dugu Audioa entzungo dugu, erreproduzitzeko botoian sakatuta
  34. 34. Audacity aurreratua 34 Normalizatzeko, audio-artxibo osoa aukeratuko dugu, sagua mutur batetik bestera arrastatuta
  35. 35. Audacity aurreratua 35 “Efektua” menuan sakatuko dugu
  36. 36. Audacity aurreratua 36 Eta “Normalizatu” aukera aukeratuko dugu “Normalizatu” elkarrizketa-koadroa zabalduko da “Edozein desalineazio bertikal ezabatu (zeron zentratu)” aukera ez da normalizazioaren zati berez Grabazio batzuetan sar daitezkeen mailak ezabatzeko aukera ematen du; maila horiek atzealdean zurrumurrua entzutea eragiten dute “Anplitude maximoa -3 dB-n normalizatu” aukerak soinu-punta anplifikatzen du eta gainerako hautapenari anplifikazio-faktore berbera aplikatzen dio “Onartu” botoia sakatuko dugu
  37. 37. Audacity aurreratua 37 Uhinaren forma aldatu egin da Audioa erreproduzitzeko, erreproduzitzeko botoian sakatuko dugu
  38. 38. Audacity aurreratua 38 Normalizazioaren helburua pista guztiek bolumen-intentsitate antzekoa izan dezaten lortzea da Kasu honetan ez da bereizten jatorrizkoaren eta normalizatutakoaren arteko aldea, grabazioaren bolumena berbera baita prozesu guztian Zorionak! Orain badakizu audio-pista bat non eta nola normaliza daitekeen Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
  39. 39. Audacity aurreratua 39 Audio-artxibo ugari nahastea Gure proiektua pista kopuru asko izaten hasten baldin bada eta hainbeste pistarekin lan egitea zaila egiten bazaigu, edizio-eragiketa guztiak amaitu ditugun pistak konbinatzen has gaitezke. Eragiketa erraza eta azkarra da, Proiektua > Nahasketa azkarra menuan topa dezakegun aukeraren bidez. Orain, hainbat pista bakarrean azkar eta oso erraz nola nahasten diren ikusiko dugu Hasteko, grabatzeko botoian sakatuta audio-artxibo bat grabatuko dugu Amaitutakoan, gelditzeko botoian sakatuko dugu
  40. 40. Audacity aurreratua 40 Pistaren amaiera aukeratuko dugu hura amaitu orduko grabatzen hasteko Eta berriz ere grabatu botoia sakatuko dugu
  41. 41. Audacity aurreratua 41 . Amaitutakoan, gelditzeko botoian sakatuko dugu Ondoren, grabatutako bi audio-pistak erreproduzituko ditugu BI audio-pisten hasiera aukeratuko dugu
  42. 42. Audacity aurreratua 42 . Eta erreproduzitzeko botoia sakatu Aurreko bi pisten denbora berean dagoen hirugarren artxibo bat grabatuko dugu Zuzenean, grabatzeko botoia sakatuko dugu
  43. 43. Audacity aurreratua 43 Amaitutakoan, gelditzeko botoian sakatuko dugu Hiru audio-pistak aukeratuko ditugu saguaren erakuslea lanaren mutur batetik bestera arrastatuta
  44. 44. Audacity aurreratua 44 “Proiektua” menua sakatuko dugu
  45. 45. Audacity aurreratua 45 “Nahasketa azkarra” aukeratuko dugu Hiru audio-pistak bakarrean nahastu dira, denboran jarrita zeuden bezala Emaitza erreproduzitzeko, erreproduzitzeko botoian sakatuko dugu
  46. 46. Audacity aurreratua 46 Audacityk denbora-esleipenaren arabera nahasten ditu pistak, hau da, ezkerreko kanalak ezkerrekoekin nahasten dira, eta eskuinekoak eskuinekoekin, eta monoak, berriz, biekin Zorionak! Orain badakizu Audacityn audio-pista ugari nola nahastu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
  47. 47. Audacity aurreratua 47 Mp3 artxiboen edizioa Jarraian, Mp3 artxiboak nola manipulatu ikusiko dugu Hasi aurretik, LAME Mp3 encoder nola deskargatu eta instalatu azalduko dugu; horrekin, Mp3 artxiboak inportatu eta esportatu ahal izango ditugu, editatu ahal izateko. Gero, Mp3 artxibo bat bitan zatitzen ikasiko dugu, eta audio-pista bateko ID3 informazioa aldatzen. Mp3 formatua ia audio-irakurgailu guztietan irakur daiteke, Internet bidez egindako trukean formatu nagusia da eta egun, kalitate onarekin musika gordetzeko aukera onenetako bat da. Atal honetan Mp3 formatuarekin lan egingo dugu. Horretarako, ezinbestekoa da Encoder Audacityren orrialdetik LAME Mp3 deskargatzea Audacityren moduko kode irekiko programek ezin dituzte beste konpainia batzuetako edo lizentzia-kostuak dituzten irtenbideak ezarri. Hori dela eta, Audacityk ez du Mp3 formaturako esportazioa ezartzen, eta beharrezkoa da kodifikatzaile hori Lame Mp3 Encoder kodifikatzaile bat da, eta Audacityn Mp3 artxiboan manipulatu ahal izateko erabiltzen da Web-nabigatzailea irekitakoan, helbideen barran klik egingo dugu Audacityren moduko kode irekiko programek ezin dituzte beste konpainia batzuetako edo lizentzia-kostuak dituzten irtenbideak ezarri. Hori dela eta, Audacityk ez du Mp3 formaturako esportazioa ezartzen, eta beharrezkoa da kodifikatzaile hori
  48. 48. Audacity aurreratua 48 Helbidea idatziko dugu: http://audacity.sourceforge.net/download “Joan hona:” botoia sakatuko dugu, edo Enter tekla ere saka dezakegu Audacity 1.2.6 deskargetara joateko, “Windows” estekan sakatuko dugu
  49. 49. Audacity aurreratua 49 Web orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu “LAME MP3 kodifikatzailea” estekan sakatuko dugu
  50. 50. Audacity aurreratua 50 Web orrialde honetan Mp3 LAME kodifikatzailea nola deskargatu eta instalatu azaltzen da Orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu “LAMEren deskarga-orria” estekan klik egingo dugu
  51. 51. Audacity aurreratua 51 LAME kodifikatzailea deskargatu ahal izateko orrialdea agertuko zaigu Desplazamenduko barran klik egingo dugu berriz Esteka honetan sakatuko dugu: "Lame_v3.98.2_for_Audacity_on_Windows.exe", Windowserako kodifikatzailearen deskargatzailea
  52. 52. Audacity aurreratua 52 “Gorde” botoia sakatuko dugu Instalatzailea gordetzeko kokapena aukeratuko dugu Gure kasuan, mahaigainean utziko dugu “Gorde” botoia sakatuko dugu
  53. 53. Audacity aurreratua 53 Artxiboa deskargatu arte itxarongo dugu Gero, “Exekutatu” botoia sakatuko dugu
  54. 54. Audacity aurreratua 54 “Exekutatu” botoia sakatuko dugu berriro “Next >” botoia sakatuko dugu
  55. 55. Audacity aurreratua 55 "I accept the agreement" aukera aukeratuko dugu Eta berriz ere “Next >” botoia sakatuko dugu
  56. 56. Audacity aurreratua 56 Kodifikatzailea non instalatu aukeratuko dugu Kasu honetan, Audacityren karpetan “Next >” botoia sakatuko dugu “Install” botoia sakatuko dugu
  57. 57. Audacity aurreratua 57 Azkenik, “Finish” botoia sakatuko dugu Disko gogorrean LAME Mp3 Encoder kodifikatzailea instalatu da, haren liburutegi guztiekin Nabigatzailea itxi egingo dugu X duen botoian klik eginda
  58. 58. Audacity aurreratua 58 Orain, Audacityri LAME Mp3 kodifikatzailearen liburutegia non dagoen erakutsiko diogu Audacity mahaigaineko zuzeneko sarbidean klik bikoitza eginda zabalduko dugu “Editatu” menuan sakatuko dugu
  59. 59. Audacity aurreratua 59 “Lehentasunak” atala aukeratuko dugu “Artxiboaren formatuak” erlaitza aukeratuko dugu
  60. 60. Audacity aurreratua 60 “MP3ra esportatzeko aukerak” atalean, “Liburutegia bilatu” botoian klik egingo dugu Aipatu dugun moduan, Audacityk ez ditu Mp3 artxiboak esportatzen, baina aurretik deskargatu dugun LAME Mp3 kodifikatzailearen liburutegia erabiltzen du Horretarako, lame_enc.dll artxiboa bilatu behar da disko gogorrean; LAME Mp3 kodifikatzailearekin instalatu da. Eragiketa hori behin bakarrik egingo dugu Jarraitzeko, “Bai” aukeran klik egingo dugu
  61. 61. Audacity aurreratua 61 Klik bikoitza egingo dugu “Ordenagailua” aukeran Gero, “Sistema (C:)” aukeran bi aldiz egingo dugu klik
  62. 62. Audacity aurreratua 62 “Programako artxiboak” aukeran klik bikoitza egingo dugu Azkenik, “Audacity” karpetan klik bikoitza egingo dugu
  63. 63. Audacity aurreratua 63 "lame_enc.dll" artxiboa aukeratuko dugu Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu
  64. 64. Audacity aurreratua 64 “Onartu” botoia sakatuko dugu Mp3an dauden audioak ireki eta manipula ditzakegu, baita formatu horretan dauden audio artxiboak esportatu ere
  65. 65. Audacity aurreratua 65 Orain, grabatzeko botoian sakatuta audio-artxibo berri bat grabatuko dugu Nahi duguna esango dugu Amaitutakoan, gelditzeko botoian sakatuko dugu
  66. 66. Audacity aurreratua 66 Horretarako, “Fitxategia" menua sakatu behar da Audio-artxibo hori Mp3 formatuan gorde edo esportatuko dugu Eta “Mp3 gisa esportatu” aukera aukeratuko dugu
  67. 67. Audacity aurreratua 67 Mp3 gisa audioa gordetzeko kokapena aukeratuko dugu. Gure kasuan, mahaigainean utziko dugu Artxiboaren izena idatziko dugu Eta “Gorde” botoia sakatuko dugu
  68. 68. Audacity aurreratua 68 “MP3 artxiboetarako ID3 etiketak editatu” testu-koadroa irekiko da. Hemen, audio- artxiboari dagokion informazioa gehi dezakegu Nahi dugun izenburua idatziko dugu Artistaren izena idatz dezakegu
  69. 69. Audacity aurreratua 69 Abesti bat baldin bada, datu hauek sar ditzakegu: bildumaren izenburua, pista- zenbakia, urtea, generoa eta iruzkinen bat ere egin dezakegu Geroago, informazio hori non eta nola aldatu ikusiko dugu “Onartu” botoia sakatuko dugu Jarraian, Mp3 formatuan gorde dugun artxiboa zabalduko dugu Irekitzeko, “Fitxategia" menua sakatu behar da
  70. 70. Audacity aurreratua 70 “Ireki” aukeratuko dugu "ProbaMP3.mp3" aukeratuko dugu
  71. 71. Audacity aurreratua 71 “Ireki” botoia sakatuko dugu Jarraian, Mp3 pista bat bitan nola zatitu ikusiko dugu Zatitu nahi dugun eremua aukeratuko dugu; horretarako, mutur batetik bestera mugatuko dugu
  72. 72. Audacity aurreratua 72 “Fitxategia” menuan sakatuko dugu
  73. 73. Audacity aurreratua 73 Eta “Aukeraketa Mp3 gisa esportatu” aukera aukeratuko dugu Egindako zatiketarako nahi dugun izena idatziko dugu “Gorde” botoian sakatuko dugu
  74. 74. Audacity aurreratua 74 Mp3 formatuan artxibo berria gorde da zatitu dugun zatiarekin Azkenik, Mp3 artxibo baten ID3 informazioa nola editatu ikusiko dugu Informazio hori oso erabilgarria da gure audio-artxiboak antolatzeko “Proiektua” menuan sakatuko dugu “ID3 etiketak editatu” aukera hautatuko dugu
  75. 75. Audacity aurreratua 75 “Albuma” testu-koadroa aukeratuko dugu eta edukia idatziko dugu Gero, “Pista-zenbakia” testu-koadroa aukeratuko dugu
  76. 76. Audacity aurreratua 76 Eta, azkenik, urtea sartuko dugu Amaitzeko, “Onartu” botoia sakatuko dugu
  77. 77. Audacity aurreratua 77 Zorionak! Orain badakizu Mp3 artxiboekin lan egiteko Audacity konfiguratzen Gainera, Mp3 artxibo bat zatitzen eta bertako ID3 informazioa aldatzen ere ikasi duzu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
  78. 78. Audacity aurreratua 78 Audio editatzeko beste programa batzuk Audioa editatzeko beste programa mota batzuk ere badaude. Haietako asko doakoak dira, eta beste batzuk, ordaindu beharrekoak. Hauek dira aipagarrienak: Audioa editatzeko ordaindu beharreko programak Sound Forge http://www.sonycreativesoftware.com/soundforgesoftware Adobe Audition http://www.adobe.com/products/audition/ Audioa editatzeko doako programak Wavosour http://www.wavosaur.com/
  79. 79. Audacity aurreratua 79 Music Editor Free http://www.music-editor.net/ WavePad Audio Editor http://www.nch.com.au/wavepad/esp/index.html

×