SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
MONA LISA edo GIOCONDA
LEONARDO DA VINCIrena
(1503-1519)
Artelan famatu hau Mona Lisa izenarekin da ezaguna. Mona hitza italierazko
madonnaren laburdura da, eta emakumea esan nahi du. Lisa, berriz, irudiko
emakumearen izena da: Lisa Gherardini. Artelanari Gioconda izena ere ematen zaio,
emakumea Francesco Bartolomeo del Giocondoren emaztea baitzen.
Historiako artelanik misteriotsuenetariko bat da.
BEGIRADA
Edozein angelutatik begiratzen diozula ere, bera ere zuri
begira ari zaizula irudituko zaizu.
IRRIBARREA
Leonardo da Vinciren asmoa zen Giocondari zuzenean begiratzean
irribarrea desagertzea eta artelaneko beste xehetasun batzuetan
arreta jartzean berriz agertzea.
AURPEGIA
Aurpegiaren bi aldeei begiratuta, konturatuko zara
batek espresio gozoa duela eta hotzagoa besteak.
BEKAINAK ETA BETILEAK
Bekainak eta betileak ez zituen margotu, eta hori
arrazoitzeko teoria batzuk daude:
- Emakumeek, garai hartan, aurpegiko ile guztiak kentzen
zituzten, arrazoi estetikoengatik.
- Leonardo Da Vincik bukatu gabe utzitako detailea izan
zen.
- Margolana zatartzeko beldurrez ez zituen margotu.
BELOA
Buruan belo fin-fin bat darama, kastitatearen ikur; oso ohikoa
zen emakume ezkonduen erretratuetan.
GALERIA
Mona Lisa galeria edo korridore batean ageri da, besaulki
batean eserita. Atzean, goitik ikusitako paisaia bat ageri
da.
ESKUAK
Ikerketa batzuen arabera, artelanean agertzen den
emakumea haurdun dago. Eskuak sabelaren gainean ditu
eta apur bat handituta (haurdun dauden emakumeek hala
izaten dituzte eskuak askotan).
SFUMATO
Leonardo da Vincik aurreneko aldiz erabili zuen
teknika berri bat artelan honetan, esfumatura
(sfumato, italieraz): pintura kapa oso finak
aplikatuz, itxura lanbrotsua ematen zaio irudiari
eta oso lausoa da itzalen eta argien tartea.
Leonardok artelana margotu eta gero ere hainbat urtean jarraitu zuen koadroari ukituak
ematen.
1911ko abuztuan, artelana lapurtu egin zuten Pariseko Louvre museotik. Bi urte eta erdi
geroago berreskuratu zen. Horretaz gain, beste bi eraso ere izan ditu: behin, azidoarekin
zipriztindu zuten; eta beste behin, museoan zegoela, harri batekin erasotu zuten.
Geroztik, beira-arasa batekin babesturik daukate.
LEONARDO DA VINCI
(Leonardo di ser Piero da Vinci)
Vinci (Italia), 1452 - Amboise (Frantzia), 1519
Margolaria, eskultorea, ingeniaria, asmatzailea, arkitektoa eta zientzialaria
izan zen. Errenazimendu garaiko ordezkari osatuena eta jenio unibertsal
izendatu izan da.
Denbora guztia ingurua aztertzen igarotzen zuen,
gauzen zergatiak topatu nahian. Ikertzea eta gauza
berriak sortzea zuen gogoko: bizikletak, helikopteroa,
urpekariak... Sortzen edo aurkitzen zuen guztia
koaderno batean apuntatzen joaten zen, irudi
zoragarriekin batera.
16 urterekin, Florentziara joan zen. Han, Verrochio ezagutu zuen –izen
handiko artista–, eta hark, gazteak zituen abileziekin harrituta, ikasle hartu
zuen. Berandu baino lehen, ikasle izatetik maisu izatera igaro zen Leonardo.
Florentziara heldu eta lau urtera –20 urterekin– margolari ezaguna zen.
Mona Lisa edo Gioconda artelan famatuaz gain, beste hainbat obra ezagun
ere egin zituen: Azken afaria, Vitruvioren gizona...
Bizitzan zehar, hainbat bider aldatu zen bizilekuz: Florentzia, Erroma,
Vatikanoa, Milan... Azken urteak Frantzian igaro zituen, Amboiseko
gazteluan. Denboraldi bat gaixorik egon ondoren, han hil zen 1519ko
maiatzaren 2an.

More Related Content

What's hot

Fernand Léger (powerpointa)
Fernand Léger (powerpointa)Fernand Léger (powerpointa)
Fernand Léger (powerpointa)infodbh
 
Emakume artistak Camille Claudel
Emakume artistak Camille ClaudelEmakume artistak Camille Claudel
Emakume artistak Camille ClaudelPlastikaDBHLauro
 
Emakume artistak Sonia Delaunay
Emakume artistak Sonia DelaunayEmakume artistak Sonia Delaunay
Emakume artistak Sonia DelaunayPlastikaDBHLauro
 
Euskal pintura
Euskal pinturaEuskal pintura
Euskal pinturamfresnillo
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaPlastikaDBHLauro
 
Dalí artistaren mundu magikoa
Dalí artistaren mundu magikoa Dalí artistaren mundu magikoa
Dalí artistaren mundu magikoa PlastikaDBHLauro
 
Emakume artistak Dora Maar
Emakume artistak Dora MaarEmakume artistak Dora Maar
Emakume artistak Dora MaarPlastikaDBHLauro
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaaintzira2005
 
Plastika impresionismo ander amuriza
Plastika impresionismo ander amurizaPlastika impresionismo ander amuriza
Plastika impresionismo ander amurizaJavier Yatiqtepasa
 
Errenazimentua pintura (nerea muñoz)
Errenazimentua pintura (nerea muñoz)Errenazimentua pintura (nerea muñoz)
Errenazimentua pintura (nerea muñoz)LASALLELEGAZPI
 
2.aurkezpena
2.aurkezpena2.aurkezpena
2.aurkezpenadezlava
 
2.aurkezpena
2.aurkezpena2.aurkezpena
2.aurkezpenadezlava
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaaintzira2005
 

What's hot (18)

Fernand Léger (powerpointa)
Fernand Léger (powerpointa)Fernand Léger (powerpointa)
Fernand Léger (powerpointa)
 
Emakume artistak Camille Claudel
Emakume artistak Camille ClaudelEmakume artistak Camille Claudel
Emakume artistak Camille Claudel
 
Emakume artistak Sonia Delaunay
Emakume artistak Sonia DelaunayEmakume artistak Sonia Delaunay
Emakume artistak Sonia Delaunay
 
Euskal pintura
Euskal pinturaEuskal pintura
Euskal pintura
 
Man ray
Man rayMan ray
Man ray
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
 
Dalí artistaren mundu magikoa
Dalí artistaren mundu magikoa Dalí artistaren mundu magikoa
Dalí artistaren mundu magikoa
 
Emakume artistak Dora Maar
Emakume artistak Dora MaarEmakume artistak Dora Maar
Emakume artistak Dora Maar
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
 
Plastika impresionismo ander amuriza
Plastika impresionismo ander amurizaPlastika impresionismo ander amuriza
Plastika impresionismo ander amuriza
 
Errenazimentua pintura (nerea muñoz)
Errenazimentua pintura (nerea muñoz)Errenazimentua pintura (nerea muñoz)
Errenazimentua pintura (nerea muñoz)
 
Puntillismoa
PuntillismoaPuntillismoa
Puntillismoa
 
Paul klee
Paul kleePaul klee
Paul klee
 
Yves klein
Yves kleinYves klein
Yves klein
 
2.aurkezpena
2.aurkezpena2.aurkezpena
2.aurkezpena
 
2.aurkezpena
2.aurkezpena2.aurkezpena
2.aurkezpena
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
 
Arte gotikoa 0
Arte gotikoa 0Arte gotikoa 0
Arte gotikoa 0
 

Similar to Mona lisa zuzen

Errenazimenduko pintura. Leonardo.ppt
Errenazimenduko pintura. Leonardo.pptErrenazimenduko pintura. Leonardo.ppt
Errenazimenduko pintura. Leonardo.pptasunasenjo
 
Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Gernikagiza
 
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...aintzira2005
 
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAGIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAAna Espinosa
 
Errenazimenduko pintura. Leonardo
Errenazimenduko pintura. LeonardoErrenazimenduko pintura. Leonardo
Errenazimenduko pintura. Leonardoasunasenjo
 
Maider sanmiguel
Maider sanmiguelMaider sanmiguel
Maider sanmiguelGernikagiza
 

Similar to Mona lisa zuzen (14)

Power point Ainhoa
Power point AinhoaPower point Ainhoa
Power point Ainhoa
 
Eskultura garaikidea
Eskultura garaikideaEskultura garaikidea
Eskultura garaikidea
 
Plastika barrokoa
Plastika barrokoaPlastika barrokoa
Plastika barrokoa
 
Nicolas Poussin
Nicolas PoussinNicolas Poussin
Nicolas Poussin
 
E rrenazimendua
E rrenazimenduaE rrenazimendua
E rrenazimendua
 
Artea xviii. mendean
Artea xviii. mendeanArtea xviii. mendean
Artea xviii. mendean
 
Errenazimenduko pintura. Leonardo.ppt
Errenazimenduko pintura. Leonardo.pptErrenazimenduko pintura. Leonardo.ppt
Errenazimenduko pintura. Leonardo.ppt
 
Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)
 
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
 
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAGIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
 
Errenazimenduko pintura. Leonardo
Errenazimenduko pintura. LeonardoErrenazimenduko pintura. Leonardo
Errenazimenduko pintura. Leonardo
 
Pertsonaiak
PertsonaiakPertsonaiak
Pertsonaiak
 
Pertsonaiak
Pertsonaiak Pertsonaiak
Pertsonaiak
 
Maider sanmiguel
Maider sanmiguelMaider sanmiguel
Maider sanmiguel
 

Mona lisa zuzen

  • 1. MONA LISA edo GIOCONDA LEONARDO DA VINCIrena (1503-1519)
  • 2. Artelan famatu hau Mona Lisa izenarekin da ezaguna. Mona hitza italierazko madonnaren laburdura da, eta emakumea esan nahi du. Lisa, berriz, irudiko emakumearen izena da: Lisa Gherardini. Artelanari Gioconda izena ere ematen zaio, emakumea Francesco Bartolomeo del Giocondoren emaztea baitzen. Historiako artelanik misteriotsuenetariko bat da. BEGIRADA Edozein angelutatik begiratzen diozula ere, bera ere zuri begira ari zaizula irudituko zaizu. IRRIBARREA Leonardo da Vinciren asmoa zen Giocondari zuzenean begiratzean irribarrea desagertzea eta artelaneko beste xehetasun batzuetan arreta jartzean berriz agertzea. AURPEGIA Aurpegiaren bi aldeei begiratuta, konturatuko zara batek espresio gozoa duela eta hotzagoa besteak. BEKAINAK ETA BETILEAK Bekainak eta betileak ez zituen margotu, eta hori arrazoitzeko teoria batzuk daude: - Emakumeek, garai hartan, aurpegiko ile guztiak kentzen zituzten, arrazoi estetikoengatik. - Leonardo Da Vincik bukatu gabe utzitako detailea izan zen. - Margolana zatartzeko beldurrez ez zituen margotu.
  • 3. BELOA Buruan belo fin-fin bat darama, kastitatearen ikur; oso ohikoa zen emakume ezkonduen erretratuetan. GALERIA Mona Lisa galeria edo korridore batean ageri da, besaulki batean eserita. Atzean, goitik ikusitako paisaia bat ageri da. ESKUAK Ikerketa batzuen arabera, artelanean agertzen den emakumea haurdun dago. Eskuak sabelaren gainean ditu eta apur bat handituta (haurdun dauden emakumeek hala izaten dituzte eskuak askotan). SFUMATO Leonardo da Vincik aurreneko aldiz erabili zuen teknika berri bat artelan honetan, esfumatura (sfumato, italieraz): pintura kapa oso finak aplikatuz, itxura lanbrotsua ematen zaio irudiari eta oso lausoa da itzalen eta argien tartea. Leonardok artelana margotu eta gero ere hainbat urtean jarraitu zuen koadroari ukituak ematen. 1911ko abuztuan, artelana lapurtu egin zuten Pariseko Louvre museotik. Bi urte eta erdi geroago berreskuratu zen. Horretaz gain, beste bi eraso ere izan ditu: behin, azidoarekin zipriztindu zuten; eta beste behin, museoan zegoela, harri batekin erasotu zuten. Geroztik, beira-arasa batekin babesturik daukate.
  • 4. LEONARDO DA VINCI (Leonardo di ser Piero da Vinci) Vinci (Italia), 1452 - Amboise (Frantzia), 1519 Margolaria, eskultorea, ingeniaria, asmatzailea, arkitektoa eta zientzialaria izan zen. Errenazimendu garaiko ordezkari osatuena eta jenio unibertsal izendatu izan da. Denbora guztia ingurua aztertzen igarotzen zuen, gauzen zergatiak topatu nahian. Ikertzea eta gauza berriak sortzea zuen gogoko: bizikletak, helikopteroa, urpekariak... Sortzen edo aurkitzen zuen guztia koaderno batean apuntatzen joaten zen, irudi zoragarriekin batera. 16 urterekin, Florentziara joan zen. Han, Verrochio ezagutu zuen –izen handiko artista–, eta hark, gazteak zituen abileziekin harrituta, ikasle hartu zuen. Berandu baino lehen, ikasle izatetik maisu izatera igaro zen Leonardo. Florentziara heldu eta lau urtera –20 urterekin– margolari ezaguna zen. Mona Lisa edo Gioconda artelan famatuaz gain, beste hainbat obra ezagun ere egin zituen: Azken afaria, Vitruvioren gizona... Bizitzan zehar, hainbat bider aldatu zen bizilekuz: Florentzia, Erroma, Vatikanoa, Milan... Azken urteak Frantzian igaro zituen, Amboiseko gazteluan. Denboraldi bat gaixorik egon ondoren, han hil zen 1519ko maiatzaren 2an.