SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Elbira Zipitria
ikastetxea
Txillardegi, 14
20108 OBABA
Tel.: 993 21 44 04
Faxa: 993 31 14 64
Esperanza Lasa Agirre
X zonaldeko ikuskaria
Andre hori:
14/15 ikasturte honetan, Scratch programa lantzen hasi gara DBHko 1. mailako Teknologia
ikasgaiaren barruan, 2013. urtean Lehen Hezkuntzan abian jarri genuen Zientzia Proiektuari
jarraipena emateko.
Esperientzia oso positiboa izan denez, datorren ikasturtean jarraitzeko baimena eskatu dugu
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean, proiektua zegokion deialdira aurkeztuta. Proiektu
horretan, programarekin jarraitzeko ez ezik, indartzeko ere eskatzen dugu, alderdi hauek kontuan
hartuta: hezkuntza teknologikoan, hezkuntza robotika sustatu (oinarrizko mailan); eskola baratza
abian jarri; irakasleentzako aurrez aurreko prestakuntza jarduerak egin; eta “Zientzia Hezkuntza”
programan parte hartu.
Irakaskuntzan aritzen garen guztiok dakigunez, edozein proiektu era egokian aurrera eramateko,
ardatza izaten da irakaslearen papera, beste faktore batzuen garrantzia ukatu gabe. Gaur egun,
nahikotzat jo dezakegu geure Lehen Hezkuntzako irakasleen finkotasun maila. Gauza bera ezin da
esan, ordea, Bigarren Hezkuntzari dagokionez: hizkuntza arloan (euskara, ingelesa eta gaztelania)
finkotasun erabatekoa lortu badugu ere, zientzia arloan ez dago ezta irakasle finko bat ere; Hamaika
Esku programari esker, berriz, lortu da irakasle bat hiru urterako Natura arloan aritzeko, baina horrek
ezin du ziurtatu proiektu osoa garatzea. Beraz, ezinbestekotzat jotzen dugu Teknologia irakaslearen
konpromisoa proiektua hurrengo hiru urteetan egoki garatzeko.
Aurten gertatu dena erraz gerta daiteke berriro: plaza hartu zuen irakasleak 1. ebaluazioan baja hartu,
eta haren ordez etorritako irakasleak egokitzapen epea behar izan zuen ikasleak eta ikastetxea
ezagutzeko, eta traba handiak izan ditu beste norbaiten lana garatzeko.
Horregatik guztiagatik, eskatzen dizugu bitartekari izan zaitezela gurerako teknologia irakasle bat
lortzeko, gutxienez ikastetxean hiru urtez aritzeko konpromisoa hartuko duena, ikastetxeak finkatu
nahi duen Hezkuntza Robotika programa aurrera eramateko. DBHko 1. eta 2. mailetan oinarrizko
robotika landu beharko luke, Scratch programa erabilita, bai eta robotika aurreratua ezarri ere
progresiboki (2016/17 eta 2017/18 ikasturteetan) DBHko 3. eta 4. mailetan: programazio lengoaia eta
dagokion plaka erabili, bai eta 3Dko diseinuaren edo inprimatze elementuen bidez sormena garatzeko
proiektuak abian jarri ere.
Une honetan ezin dugu esan zein irakaslek bete ditzakeen baldintza horiek, baina, gure ustez,
Berritzeguneko Maria Sarasua Mujika aholkularia pertsona egokia da eskatutako perfileko irakaslea
bilatzeko.
Zure berrien zain geratzen gara. Adeitasunez, agur.
Obaban, 2015eko maiatzaren 21ean
Izpta.: Maite Etxebarria
Elbira Zipitria
ikastetxea
Txillardegi, 14
20108 OBABA
Tel.: 993 21 44 04
Faxa: 993 31 14 64
Elbira Zipitria ikastetxeko zuzendaria

More Related Content

Similar to Ikuskariarentzako gutuna zuzenduta

Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]guest55a8b883
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Maitane
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaMaitane
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaMaitane
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonIreneGM
 
Dk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun planaDk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun planaGarraldakoWebOrria
 
2011-12.IKT. FORMAKUNTZA PLANA
2011-12.IKT. FORMAKUNTZA PLANA2011-12.IKT. FORMAKUNTZA PLANA
2011-12.IKT. FORMAKUNTZA PLANALauro Ikastola
 
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022lauro2030agenda
 
Programazio didaktikoa Informatika
Programazio didaktikoa InformatikaProgramazio didaktikoa Informatika
Programazio didaktikoa InformatikaPiru Rex
 
1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldeazazpi
 

Similar to Ikuskariarentzako gutuna zuzenduta (19)

Lehen hezkuntza
Lehen hezkuntzaLehen hezkuntza
Lehen hezkuntza
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 
IES Lakua DBH
IES Lakua DBHIES Lakua DBH
IES Lakua DBH
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
 
Dk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun planaDk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun plana
 
A5
A5A5
A5
 
Batxilergoa jatorrizkoa
Batxilergoa jatorrizkoaBatxilergoa jatorrizkoa
Batxilergoa jatorrizkoa
 
2011-12.IKT. FORMAKUNTZA PLANA
2011-12.IKT. FORMAKUNTZA PLANA2011-12.IKT. FORMAKUNTZA PLANA
2011-12.IKT. FORMAKUNTZA PLANA
 
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Batxilergoa zuzenketa
Batxilergoa zuzenketaBatxilergoa zuzenketa
Batxilergoa zuzenketa
 
Programazio didaktikoa Informatika
Programazio didaktikoa InformatikaProgramazio didaktikoa Informatika
Programazio didaktikoa Informatika
 
1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea
 
Hauspoa web aurkezpena
Hauspoa  web aurkezpenaHauspoa  web aurkezpena
Hauspoa web aurkezpena
 
Gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)
Gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)Gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)
Gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 

Ikuskariarentzako gutuna zuzenduta

  • 1. Elbira Zipitria ikastetxea Txillardegi, 14 20108 OBABA Tel.: 993 21 44 04 Faxa: 993 31 14 64 Esperanza Lasa Agirre X zonaldeko ikuskaria Andre hori: 14/15 ikasturte honetan, Scratch programa lantzen hasi gara DBHko 1. mailako Teknologia ikasgaiaren barruan, 2013. urtean Lehen Hezkuntzan abian jarri genuen Zientzia Proiektuari jarraipena emateko. Esperientzia oso positiboa izan denez, datorren ikasturtean jarraitzeko baimena eskatu dugu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean, proiektua zegokion deialdira aurkeztuta. Proiektu horretan, programarekin jarraitzeko ez ezik, indartzeko ere eskatzen dugu, alderdi hauek kontuan hartuta: hezkuntza teknologikoan, hezkuntza robotika sustatu (oinarrizko mailan); eskola baratza abian jarri; irakasleentzako aurrez aurreko prestakuntza jarduerak egin; eta “Zientzia Hezkuntza” programan parte hartu. Irakaskuntzan aritzen garen guztiok dakigunez, edozein proiektu era egokian aurrera eramateko, ardatza izaten da irakaslearen papera, beste faktore batzuen garrantzia ukatu gabe. Gaur egun, nahikotzat jo dezakegu geure Lehen Hezkuntzako irakasleen finkotasun maila. Gauza bera ezin da esan, ordea, Bigarren Hezkuntzari dagokionez: hizkuntza arloan (euskara, ingelesa eta gaztelania) finkotasun erabatekoa lortu badugu ere, zientzia arloan ez dago ezta irakasle finko bat ere; Hamaika Esku programari esker, berriz, lortu da irakasle bat hiru urterako Natura arloan aritzeko, baina horrek ezin du ziurtatu proiektu osoa garatzea. Beraz, ezinbestekotzat jotzen dugu Teknologia irakaslearen konpromisoa proiektua hurrengo hiru urteetan egoki garatzeko. Aurten gertatu dena erraz gerta daiteke berriro: plaza hartu zuen irakasleak 1. ebaluazioan baja hartu, eta haren ordez etorritako irakasleak egokitzapen epea behar izan zuen ikasleak eta ikastetxea ezagutzeko, eta traba handiak izan ditu beste norbaiten lana garatzeko. Horregatik guztiagatik, eskatzen dizugu bitartekari izan zaitezela gurerako teknologia irakasle bat lortzeko, gutxienez ikastetxean hiru urtez aritzeko konpromisoa hartuko duena, ikastetxeak finkatu nahi duen Hezkuntza Robotika programa aurrera eramateko. DBHko 1. eta 2. mailetan oinarrizko robotika landu beharko luke, Scratch programa erabilita, bai eta robotika aurreratua ezarri ere progresiboki (2016/17 eta 2017/18 ikasturteetan) DBHko 3. eta 4. mailetan: programazio lengoaia eta dagokion plaka erabili, bai eta 3Dko diseinuaren edo inprimatze elementuen bidez sormena garatzeko proiektuak abian jarri ere. Une honetan ezin dugu esan zein irakaslek bete ditzakeen baldintza horiek, baina, gure ustez, Berritzeguneko Maria Sarasua Mujika aholkularia pertsona egokia da eskatutako perfileko irakaslea bilatzeko. Zure berrien zain geratzen gara. Adeitasunez, agur. Obaban, 2015eko maiatzaren 21ean Izpta.: Maite Etxebarria
  • 2. Elbira Zipitria ikastetxea Txillardegi, 14 20108 OBABA Tel.: 993 21 44 04 Faxa: 993 31 14 64 Elbira Zipitria ikastetxeko zuzendaria