SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK




  2. GAIA. ERRADIOLOGIA KONBENTZIONALEKO
                   EKIPOAK




2.1. X IZPIKO HODIA

2.2. KONTROL-MAHAIA

  •   Esposizio-balioekin erlazionaturiko faktoreak

  • Esposimetria automatikoa




                             1
TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK



   2. ERRADIOLOGIA KONBENTZIONALEKO EKIPOAK

   2.1. X IZPIKO HODIA

X izpiko hodia beirazko anpulu bat da, bi elektrodo dituena:

     •   Katodoa (elektrodo negatiboa): bertan sortzen dira elektroiak.
     •   Anodoa (elektrodo positiboa): bertan egiten dute talka elektroiek.

     a) Katodoaren barruan, filamentu bat dago, eta bertatik igortzen dira
     elektroiak; tungstenozko (wolframezko) eta zesiozko espirala da.
     Elektroiak igortzeko, filamentuak 2.200 °C baino tenperatura altuagoa
     hartu behar du; hori dela eta erabiltzen da tungstenoa filamentuok egiteko:
     izan ere, oso urtze-puntua altua du (3.370 °C). Itxaron-fasean, tenperatura
     1.500 °C-koa izaten da gutxi gorabehera.

     Hodi modernoek bi filamentu dituzte:
         – luzea: korronte altuagoa / bereizmen txikiagoa
         – motza: korronte baxuagoa / bereizmen hobea

     b) Anodoa molibdenozko disko batez eta tungstenozko eta reniozko pista
     batez osatuta dago.

X izpiko hodia hermetikoki itxita dago, eta hutsa eginda dauka barnean
elektroiek ez izateko inongo oztoporik katodotik anodora joatean. Hodia olio
mineral batez inguraturik dago, beroa kanporatzeko.


Nola funtzionatzen duen hodiak:

   1. Katodoa behe-tentsioko zirkuitura konektatzen da (10 volt); orduan,
      katodoaren filamentua gori jartzen da, eta elektroiak igortzen ditu.
   2. Aldi berean, katodoa eta anodoa goi-tentsioko zirkuitu batera
      konektatzen dira.
   3. Katodoaren eta anodoaren arteko potentzial-diferentzia dela eta,
      elektroiak azeleratu egiten dira (izugarri asko azeleratzen dira). Anodoak
      erakarri egiten ditu.
   4. Anodoaren kontra talka egin, eta bat-batean geldiarazten dira elektroiak.
      Hala, zeukaten energia zinetiko osoa aldatu egiten da: % 99, energia
      kaloriko bihurtzen da; eta gainerako % 1a bakarrik, X izpi.
   5. Elektroiek anodoaren atomoen kontra talka egin, eta fotoiak sortzen dira.
      Irudian ikusten den bezala, hodiak duen leihotik irteten dira. Fotoi horiek,
      materiaren kontra talka egin, hura zeharkatu, eta irudia sortzen dute
      pelikulan.




                                        2
TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK




       Beirazko anpulua /                                                         Filamentua /
                            Katodoa / Anodoa / Leihoa / Izpi sorta erabilgarria




   2. KONTROL-MAHAIA

Mahai honetan, elementu hauek daude:

   •    pizteko eta itzaltzeko etengailua
   •    esposizio-balioak erregulatzeko aginteak (kV, mA)

         Behe-kV: ugatzen (titiak), gorputz-atal bigunen, gorputz-atal txikien...
          erradiografiak ateratzeko erabiltzen da.
         Goi-kV: toraxaren, digestio-aparatuaren… erradiografiak ateratzeko
          erabiltzen da (kontrastearekin).

   •    foku-hautagailua

                Fokua zenbat eta handiagoa izan (foku lodia), hainbat eta karga
                 handiagoa har dezake denbora laburragoan; beraz, bereizmen
                 txikiagoa ematen dio irudi erradiologikoari. Foku mehearekin,
                 berriz, bereizmen handiagoko irudiak (zehatzagoak, argiagoak)
                 lortzen dira, baina karga gutxiago onartzen du denbora berberean.
                 (Karga: kV eta mA direlakoen arteko biderkadura).

   •    prestatze- eta esposizio-botoia




                                                  3
TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK



                         Posizio neutroa / Prestatze-posizioa / Esposizio-posizioa


    •    pazientearen mahaia maneiatzeko aginteak
    •    pareteko buckya, mahaiko buckya edo zuzeneko erradiografia erabiltzea
         edo ez erabiltzea kontrolatzeko aginteak
    •    hodiaren mugimenduak kontrolatzeko agintea


Esposizio-balioekin erlazionatutako faktoreak

Eman dezagun esposizio erradiografiko bat egin behar diogula paziente jakin
bati proiekzio erradiografiko jakin batean. Horrelakoetan, geure buruari
galdetzen diogu: “Erradiografia hau egiteko, zenbat emango diot?”; hau da,
geure artean galdetzen dugu zenbateko esposizio-balioak eman behar
dizkiogun irudiari, zenbat kV eta zenbat mA aukeratu behar dugun kontrol-
mahaian kalitatezko irudi bat lortzeko (irizpide hauen
arabera: dentsitatea, kontrastea eta bereizmena).

Azaldu ditzagun hiru irizpideok banan-banan:



•   Dentsitatea: Behin errebelatuta, plaka batean
    zenbat     beltz    agertzen   den.   Dentsitate
    erradiografikoaren faktore nagusia mA kantitatea
    da.


2 mA (60 kV). Esposizio gutxi.
4 mA (60 kV). Errepikatuta, mA kantitate bikoitza.




        Dentsitatea eta efektu anodikoa:

        X izpien SORTAREN INTENTSITATEA
        ez da uniformea (berdina) zona
        guztietan. Intentsitatea nabarmen
        txikiagoa    da     anodo   aldean
        katodoaren aldean baino.

        Zergatik gertatzen da hori?: Anodoaren
        geruza sakonenetan sortutako fotoiek,
        X izpien sortan “anodoaren alderantz”
        joateko, azalerago sortzen direnek
        baino ibilbide handiagoa zeharkatu
        behar dutelako.




                                                     4
TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK



    Orpoa / Erdiko ardatza / Kolimagailua / Anodoaren aldea / Katodoaren aldea


Sortaren intentsitatea aldatzen denez, fotografiaren dentsitatea edo
belztura ez da uniformea izaten pelikula osoan: anodoaren aldean
txikiagoa da, eta katodoaren alderantz egin ahala handitu egiten da,
pixkanaka.

Gorputzaren alderdi batean lodiera uniformea ez bada (zati batzuk beste
batzuk baino lodiagoak badira), efektu anodikoa erabili behar da
erradiografietan dentsitatea orekatzeko: alde estuena (burua) anodoaren
aldera jarri behar da.



Pelikulako dentsitatearen formula (mA eta kV magnitudeen arteko
erlazioa)

        Kontuan hartuta zer efektu daukan mA magnitudeak (X izpien
sortetako fotoien kopuruaren gainean) eta zer efektu kV delakoak
(kalitatearen edo energiaren gainean), formula klasiko hau ezarri zen:

               E = kV5 · mA

(100 kV-era arte, kV magnitudearen berretzailea 5 da –formulan ikusten
den bezala–; 100 kV-etik gora, 4 da).

       E letrak pelikularen dentsitate fotografikoa dentsitate fotografikoa
adierazten du –belztura–, eta bi esposizio-balioen biderkadura moduan
kalkula daitekeela diosku goiko formulak.

      Formularen ondorioak:

          1. Tentsioa (kV):

               •   Dentsitate fotografikoa, beraz, ez da kV tentsioaren
                   zuzenki proportzionala (berretzailea 1 ez delako).
               •   Pelikulako      belzturaren      gainean      (dentsitate
                   fotografikoaren gainean), beraz, mA intentsitateak baino
                   eragin nabarmen handiagoa du kV tentsioak
                   (berretzailea handia duelako: 5 edo 4). Hala, kV apur
                   bat aldatuta, pelikularen dentsitatea ere nabarmen
                   aldatuko da optikoki.

          2. Intentsitatea (mA):

               •   mA     eta    dentsitatea,   berriz,    badira  zuzenki
                   proportzionalak    (horrexegatik     aldatzen  da   mA
                   magnitudea kV finko utzita).



                                        5
TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK


                    •   kV finko utzita pelikularen dentsitatean aldaketaren bat
                        nabaritzeko, askotxo aldatu behar da mA: % 25, edo
                        baita % 30 ere.

                 3. Dentsitatea (E):

                    •   Erradiografia baten dentsitate egokia (esposizio egokia)
                        kV eta mA balioak ondo uztartuta lortzen da.
                    •   kV eta mA ‘% 15eko erregela’ klasikoaren arabera
                        aldatuta, eutsi dakioke dentsitate egokiari: dentsitate
                        bera lortzen da (baina beste kontraste bat) kV % 15
                        igotzen bada eta mA erdira jaisten bada.
                                                                    mA
                                  kV + % 15                          2
                        Hori dela eta, balio-pare hauek baliokideak dira
                        dentsitateari dagokionez:


                             50 kV / 400 mA                              66 kV / 100 mA
                             58 kV / 200 mA                              76 kV / 50 mA



•   Kontrastea: Erradiografiako alderdi argien dentsitatearen eta alderdi ilunen
    dentsitatearen arteko aldea.



    Kontrastea sortaren energiaren funtzioan dago.
    Aldameneko irudian, zenbait energia ikusten dira
    (mailaz maila, 40 kV-etik 100 kV-era). Ikus
    daitekeenez, kV handitzean, irudiaren dentsitate
    globala ere handitu egiten da, eta kontrastea
    gutxitu.




                                       6
TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK



•   Bereizmena (edo xehetasuna): Zenbat eta zehatzago eta argiago ikusi
    irudiaren egiturak, bereizmena handiagoa izango da. Bereizmen faltari
    gandua edo lausotasuna deitzen zaio. Gandua mugimenduen ondorio izan
    liteke (eta mugimendu horiek, borondatezko edo oharkabekoak), edo fokutik
    pelikularainoko distantziarena, edo fokuaren tamainarena (foku mehea, foku
    lodia).




Borondatezko mugimendua (arnasketa eta mugimendua); gandua torax osoan, eta zehaztasun globalik
eza.
Ez-borondatezko mugimendua (peristaltismoa); gandua abdomenaren goi-ezkerraldean.




Esposimetria automatikoa

Zenbat kV eta mA aukeratu behar izaten diren erabakitzen oso ohituta egonda
ere, litekeena da akatsak egitea teknika librean. Bada, esposizioaren kontrol
automatikoak (kontrolak erabakitzea zenbat mA behar ditugun dentsitate egokia
lortzeko, ez teknikariak) teknikarien hutsegiteak saihesteko balio du ().

       Adibidea.- Baliteke jakitea zein den paziente baten lodiera, baina ez erradiografiatu
       behar den zonaren dentsitatea. Nola dakigu pazientearen toraxean pleurako isurketa
       larri bat dagoen ala ez?

Nola funtzionatzen dute kontrol automatikoek? Dentsitate egokia lortzeko
zenbateko erradiazioa behar den neurtzen dute kontrol automatikoek.
Horretarako, lehenengo eta behin, aukeratu behar da zenbat kV eman,


                                              7
TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK

magnitude horrexek erabakitzen baitu zer teknika erradiografiko erabili; gero,
aukeratutako kV-aren eta generadoreko potentziaren arabera, kontrol edo
esposimetro automatikoek neurtzen dute zenbat mA eman, eta, gutxieneko
denbora-tarte egokia pasatu eta gero, moztu egiten dute esposizioa.

   Baldintza hauek bete behar dituzte:
      • Erradiazioa detektatu behar dute.
      • Aldez aurretik doitutako erradiazio-dosia neurtu behar dute.
      • Dosi horri seinale elektriko txiki batekin erantzun behar diote (seinale
          horrexek irekitzen du esposizio-etengailua).

Detektagailuak edo esposimetria automatikoko kamerak hiru
izaten dira, desberdinak formari dagokionez (erdiko detektagailua
angeluzuzena da, eta zirkularrak edo karratuak bi albokoak).
Instalazioa piztu ondoren, hiru detektagailuak argitu egiten dira;
erabil ditzakegula esan nahi du argituta egoteak. Zer detektagailu
aukeratu behar den, teknikariaren erabakia da.

       Adibidea.- Paziente baten abdomen (sabelaldea) operatu berriaren
       erradiografia egiteko: erdiko detektagailua bakarrik erabiltzen baldin bada, dentsitate
       egokia lortuko da bizkarrezurrean, baina abdomena gehiegi irradiatuta geratuko da
       (kasu honetan, alboetako detektagailuak aukeratu behar dira).

Gaur egun oso prefekzionatuta egon arren, esposimetria automatikoko ekipoak
pertsona normalentzat diseinatua daude, nolabait esateko. Paziente batzuekin
teknika librea erabili behar da, gorpuzkera berezia dutelako edo patologiaren
bat dutelako, adibidez.

Kontrol automatikoa tenporizadore batek babesten du: sisteman akatsik egonez
gero, moztu egiten du esposizioa (adibidez: 50 kV-ekin, 600 mA-ra iristen
denean mozten da esposizioa).


Laburpena:

   •   Erradiografiatu behar dugun zona kolimatu.
   •   Zenbat kV eman aukeratu.
   •   Detektagailua (edo detektagailuak) aukeratu.
   •   Ez arduratu esposizio-denboraz (beti izango da egokiena, bai eta
       generadorearen potentziaren arabera gutxienekoa ere).




                                             8

More Related Content

Viewers also liked

Proceedings of the workshop on the regional exchange network for market orien...
Proceedings of the workshop on the regional exchange network for market orien...Proceedings of the workshop on the regional exchange network for market orien...
Proceedings of the workshop on the regional exchange network for market orien...
Nitin Dange
 
Final norcross reunion
Final norcross reunionFinal norcross reunion
Final norcross reunion
Holley Morris
 
Vac workload analysis ppx jan 26 2016
Vac workload analysis   ppx jan 26 2016Vac workload analysis   ppx jan 26 2016
Vac workload analysis ppx jan 26 2016
Alex Thibault
 

Viewers also liked (18)

Kristina Cruises, Länsi-Euroopan kierros
Kristina Cruises, Länsi-Euroopan kierrosKristina Cruises, Länsi-Euroopan kierros
Kristina Cruises, Länsi-Euroopan kierros
 
Proceedings of the workshop on the regional exchange network for market orien...
Proceedings of the workshop on the regional exchange network for market orien...Proceedings of the workshop on the regional exchange network for market orien...
Proceedings of the workshop on the regional exchange network for market orien...
 
Howard & Earl - Transforming Information Literacy @ the University of Salford
Howard & Earl - Transforming Information Literacy @ the University of SalfordHoward & Earl - Transforming Information Literacy @ the University of Salford
Howard & Earl - Transforming Information Literacy @ the University of Salford
 
Gbh3 28 dredfr-f-rev0503
Gbh3 28 dredfr-f-rev0503Gbh3 28 dredfr-f-rev0503
Gbh3 28 dredfr-f-rev0503
 
12 liste
12 liste12 liste
12 liste
 
American transcendentalism good copy
American transcendentalism good copyAmerican transcendentalism good copy
American transcendentalism good copy
 
Final norcross reunion
Final norcross reunionFinal norcross reunion
Final norcross reunion
 
V2 PAR PROCESS: GHANA AND BURKINA FASO
V2 PAR PROCESS: GHANA AND BURKINA FASOV2 PAR PROCESS: GHANA AND BURKINA FASO
V2 PAR PROCESS: GHANA AND BURKINA FASO
 
Cf(tnhh tien thanh)
Cf(tnhh tien thanh)Cf(tnhh tien thanh)
Cf(tnhh tien thanh)
 
winter_2013_edition
winter_2013_editionwinter_2013_edition
winter_2013_edition
 
Chris slagle technical resume 2016
Chris slagle technical resume 2016Chris slagle technical resume 2016
Chris slagle technical resume 2016
 
Shot list
Shot listShot list
Shot list
 
Health System Navigators Presentation
Health System Navigators PresentationHealth System Navigators Presentation
Health System Navigators Presentation
 
час в історії тест.
час в історії тест.час в історії тест.
час в історії тест.
 
Neuroanatomia y neurofisiologia (1) (5) (1) (1)
Neuroanatomia y neurofisiologia (1) (5) (1) (1)Neuroanatomia y neurofisiologia (1) (5) (1) (1)
Neuroanatomia y neurofisiologia (1) (5) (1) (1)
 
Materiales y el uso de las energías limpias
Materiales y el uso de las energías limpiasMateriales y el uso de las energías limpias
Materiales y el uso de las energías limpias
 
Textual Analysis
Textual AnalysisTextual Analysis
Textual Analysis
 
Vac workload analysis ppx jan 26 2016
Vac workload analysis   ppx jan 26 2016Vac workload analysis   ppx jan 26 2016
Vac workload analysis ppx jan 26 2016
 

Erradiologia (zuzenketa)

  • 1. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK 2. GAIA. ERRADIOLOGIA KONBENTZIONALEKO EKIPOAK 2.1. X IZPIKO HODIA 2.2. KONTROL-MAHAIA • Esposizio-balioekin erlazionaturiko faktoreak • Esposimetria automatikoa 1
  • 2. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK 2. ERRADIOLOGIA KONBENTZIONALEKO EKIPOAK 2.1. X IZPIKO HODIA X izpiko hodia beirazko anpulu bat da, bi elektrodo dituena: • Katodoa (elektrodo negatiboa): bertan sortzen dira elektroiak. • Anodoa (elektrodo positiboa): bertan egiten dute talka elektroiek. a) Katodoaren barruan, filamentu bat dago, eta bertatik igortzen dira elektroiak; tungstenozko (wolframezko) eta zesiozko espirala da. Elektroiak igortzeko, filamentuak 2.200 °C baino tenperatura altuagoa hartu behar du; hori dela eta erabiltzen da tungstenoa filamentuok egiteko: izan ere, oso urtze-puntua altua du (3.370 °C). Itxaron-fasean, tenperatura 1.500 °C-koa izaten da gutxi gorabehera. Hodi modernoek bi filamentu dituzte: – luzea: korronte altuagoa / bereizmen txikiagoa – motza: korronte baxuagoa / bereizmen hobea b) Anodoa molibdenozko disko batez eta tungstenozko eta reniozko pista batez osatuta dago. X izpiko hodia hermetikoki itxita dago, eta hutsa eginda dauka barnean elektroiek ez izateko inongo oztoporik katodotik anodora joatean. Hodia olio mineral batez inguraturik dago, beroa kanporatzeko. Nola funtzionatzen duen hodiak: 1. Katodoa behe-tentsioko zirkuitura konektatzen da (10 volt); orduan, katodoaren filamentua gori jartzen da, eta elektroiak igortzen ditu. 2. Aldi berean, katodoa eta anodoa goi-tentsioko zirkuitu batera konektatzen dira. 3. Katodoaren eta anodoaren arteko potentzial-diferentzia dela eta, elektroiak azeleratu egiten dira (izugarri asko azeleratzen dira). Anodoak erakarri egiten ditu. 4. Anodoaren kontra talka egin, eta bat-batean geldiarazten dira elektroiak. Hala, zeukaten energia zinetiko osoa aldatu egiten da: % 99, energia kaloriko bihurtzen da; eta gainerako % 1a bakarrik, X izpi. 5. Elektroiek anodoaren atomoen kontra talka egin, eta fotoiak sortzen dira. Irudian ikusten den bezala, hodiak duen leihotik irteten dira. Fotoi horiek, materiaren kontra talka egin, hura zeharkatu, eta irudia sortzen dute pelikulan. 2
  • 3. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK Beirazko anpulua / Filamentua / Katodoa / Anodoa / Leihoa / Izpi sorta erabilgarria 2. KONTROL-MAHAIA Mahai honetan, elementu hauek daude: • pizteko eta itzaltzeko etengailua • esposizio-balioak erregulatzeko aginteak (kV, mA)  Behe-kV: ugatzen (titiak), gorputz-atal bigunen, gorputz-atal txikien... erradiografiak ateratzeko erabiltzen da.  Goi-kV: toraxaren, digestio-aparatuaren… erradiografiak ateratzeko erabiltzen da (kontrastearekin). • foku-hautagailua  Fokua zenbat eta handiagoa izan (foku lodia), hainbat eta karga handiagoa har dezake denbora laburragoan; beraz, bereizmen txikiagoa ematen dio irudi erradiologikoari. Foku mehearekin, berriz, bereizmen handiagoko irudiak (zehatzagoak, argiagoak) lortzen dira, baina karga gutxiago onartzen du denbora berberean. (Karga: kV eta mA direlakoen arteko biderkadura). • prestatze- eta esposizio-botoia 3
  • 4. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK Posizio neutroa / Prestatze-posizioa / Esposizio-posizioa • pazientearen mahaia maneiatzeko aginteak • pareteko buckya, mahaiko buckya edo zuzeneko erradiografia erabiltzea edo ez erabiltzea kontrolatzeko aginteak • hodiaren mugimenduak kontrolatzeko agintea Esposizio-balioekin erlazionatutako faktoreak Eman dezagun esposizio erradiografiko bat egin behar diogula paziente jakin bati proiekzio erradiografiko jakin batean. Horrelakoetan, geure buruari galdetzen diogu: “Erradiografia hau egiteko, zenbat emango diot?”; hau da, geure artean galdetzen dugu zenbateko esposizio-balioak eman behar dizkiogun irudiari, zenbat kV eta zenbat mA aukeratu behar dugun kontrol- mahaian kalitatezko irudi bat lortzeko (irizpide hauen arabera: dentsitatea, kontrastea eta bereizmena). Azaldu ditzagun hiru irizpideok banan-banan: • Dentsitatea: Behin errebelatuta, plaka batean zenbat beltz agertzen den. Dentsitate erradiografikoaren faktore nagusia mA kantitatea da. 2 mA (60 kV). Esposizio gutxi. 4 mA (60 kV). Errepikatuta, mA kantitate bikoitza. Dentsitatea eta efektu anodikoa: X izpien SORTAREN INTENTSITATEA ez da uniformea (berdina) zona guztietan. Intentsitatea nabarmen txikiagoa da anodo aldean katodoaren aldean baino. Zergatik gertatzen da hori?: Anodoaren geruza sakonenetan sortutako fotoiek, X izpien sortan “anodoaren alderantz” joateko, azalerago sortzen direnek baino ibilbide handiagoa zeharkatu behar dutelako. 4
  • 5. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK Orpoa / Erdiko ardatza / Kolimagailua / Anodoaren aldea / Katodoaren aldea Sortaren intentsitatea aldatzen denez, fotografiaren dentsitatea edo belztura ez da uniformea izaten pelikula osoan: anodoaren aldean txikiagoa da, eta katodoaren alderantz egin ahala handitu egiten da, pixkanaka. Gorputzaren alderdi batean lodiera uniformea ez bada (zati batzuk beste batzuk baino lodiagoak badira), efektu anodikoa erabili behar da erradiografietan dentsitatea orekatzeko: alde estuena (burua) anodoaren aldera jarri behar da. Pelikulako dentsitatearen formula (mA eta kV magnitudeen arteko erlazioa) Kontuan hartuta zer efektu daukan mA magnitudeak (X izpien sortetako fotoien kopuruaren gainean) eta zer efektu kV delakoak (kalitatearen edo energiaren gainean), formula klasiko hau ezarri zen: E = kV5 · mA (100 kV-era arte, kV magnitudearen berretzailea 5 da –formulan ikusten den bezala–; 100 kV-etik gora, 4 da). E letrak pelikularen dentsitate fotografikoa dentsitate fotografikoa adierazten du –belztura–, eta bi esposizio-balioen biderkadura moduan kalkula daitekeela diosku goiko formulak. Formularen ondorioak: 1. Tentsioa (kV): • Dentsitate fotografikoa, beraz, ez da kV tentsioaren zuzenki proportzionala (berretzailea 1 ez delako). • Pelikulako belzturaren gainean (dentsitate fotografikoaren gainean), beraz, mA intentsitateak baino eragin nabarmen handiagoa du kV tentsioak (berretzailea handia duelako: 5 edo 4). Hala, kV apur bat aldatuta, pelikularen dentsitatea ere nabarmen aldatuko da optikoki. 2. Intentsitatea (mA): • mA eta dentsitatea, berriz, badira zuzenki proportzionalak (horrexegatik aldatzen da mA magnitudea kV finko utzita). 5
  • 6. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK • kV finko utzita pelikularen dentsitatean aldaketaren bat nabaritzeko, askotxo aldatu behar da mA: % 25, edo baita % 30 ere. 3. Dentsitatea (E): • Erradiografia baten dentsitate egokia (esposizio egokia) kV eta mA balioak ondo uztartuta lortzen da. • kV eta mA ‘% 15eko erregela’ klasikoaren arabera aldatuta, eutsi dakioke dentsitate egokiari: dentsitate bera lortzen da (baina beste kontraste bat) kV % 15 igotzen bada eta mA erdira jaisten bada. mA kV + % 15 2 Hori dela eta, balio-pare hauek baliokideak dira dentsitateari dagokionez: 50 kV / 400 mA 66 kV / 100 mA 58 kV / 200 mA 76 kV / 50 mA • Kontrastea: Erradiografiako alderdi argien dentsitatearen eta alderdi ilunen dentsitatearen arteko aldea. Kontrastea sortaren energiaren funtzioan dago. Aldameneko irudian, zenbait energia ikusten dira (mailaz maila, 40 kV-etik 100 kV-era). Ikus daitekeenez, kV handitzean, irudiaren dentsitate globala ere handitu egiten da, eta kontrastea gutxitu. 6
  • 7. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK • Bereizmena (edo xehetasuna): Zenbat eta zehatzago eta argiago ikusi irudiaren egiturak, bereizmena handiagoa izango da. Bereizmen faltari gandua edo lausotasuna deitzen zaio. Gandua mugimenduen ondorio izan liteke (eta mugimendu horiek, borondatezko edo oharkabekoak), edo fokutik pelikularainoko distantziarena, edo fokuaren tamainarena (foku mehea, foku lodia). Borondatezko mugimendua (arnasketa eta mugimendua); gandua torax osoan, eta zehaztasun globalik eza. Ez-borondatezko mugimendua (peristaltismoa); gandua abdomenaren goi-ezkerraldean. Esposimetria automatikoa Zenbat kV eta mA aukeratu behar izaten diren erabakitzen oso ohituta egonda ere, litekeena da akatsak egitea teknika librean. Bada, esposizioaren kontrol automatikoak (kontrolak erabakitzea zenbat mA behar ditugun dentsitate egokia lortzeko, ez teknikariak) teknikarien hutsegiteak saihesteko balio du (). Adibidea.- Baliteke jakitea zein den paziente baten lodiera, baina ez erradiografiatu behar den zonaren dentsitatea. Nola dakigu pazientearen toraxean pleurako isurketa larri bat dagoen ala ez? Nola funtzionatzen dute kontrol automatikoek? Dentsitate egokia lortzeko zenbateko erradiazioa behar den neurtzen dute kontrol automatikoek. Horretarako, lehenengo eta behin, aukeratu behar da zenbat kV eman, 7
  • 8. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK magnitude horrexek erabakitzen baitu zer teknika erradiografiko erabili; gero, aukeratutako kV-aren eta generadoreko potentziaren arabera, kontrol edo esposimetro automatikoek neurtzen dute zenbat mA eman, eta, gutxieneko denbora-tarte egokia pasatu eta gero, moztu egiten dute esposizioa. Baldintza hauek bete behar dituzte: • Erradiazioa detektatu behar dute. • Aldez aurretik doitutako erradiazio-dosia neurtu behar dute. • Dosi horri seinale elektriko txiki batekin erantzun behar diote (seinale horrexek irekitzen du esposizio-etengailua). Detektagailuak edo esposimetria automatikoko kamerak hiru izaten dira, desberdinak formari dagokionez (erdiko detektagailua angeluzuzena da, eta zirkularrak edo karratuak bi albokoak). Instalazioa piztu ondoren, hiru detektagailuak argitu egiten dira; erabil ditzakegula esan nahi du argituta egoteak. Zer detektagailu aukeratu behar den, teknikariaren erabakia da. Adibidea.- Paziente baten abdomen (sabelaldea) operatu berriaren erradiografia egiteko: erdiko detektagailua bakarrik erabiltzen baldin bada, dentsitate egokia lortuko da bizkarrezurrean, baina abdomena gehiegi irradiatuta geratuko da (kasu honetan, alboetako detektagailuak aukeratu behar dira). Gaur egun oso prefekzionatuta egon arren, esposimetria automatikoko ekipoak pertsona normalentzat diseinatua daude, nolabait esateko. Paziente batzuekin teknika librea erabili behar da, gorpuzkera berezia dutelako edo patologiaren bat dutelako, adibidez. Kontrol automatikoa tenporizadore batek babesten du: sisteman akatsik egonez gero, moztu egiten du esposizioa (adibidez: 50 kV-ekin, 600 mA-ra iristen denean mozten da esposizioa). Laburpena: • Erradiografiatu behar dugun zona kolimatu. • Zenbat kV eman aukeratu. • Detektagailua (edo detektagailuak) aukeratu. • Ez arduratu esposizio-denboraz (beti izango da egokiena, bai eta generadorearen potentziaren arabera gutxienekoa ere). 8