2. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK
2. ERRADIOLOGIA KONBENTZIONALEKO EKIPOAK
2.1. X IZPIKO HODIA
X izpiko hodia bi elektrodo dituen berunezko anpulua da:
• Katodoa: (elektrodo negatiboa) bertan, elektroiak sortzen diren
elektrodoa da.
• Anodoa: (elektrodo positiboa) elektroiak eztanda egiten duten
tokia.
Katodoaren barruan, filamentua dago, bertatik elektroiak igortzen dira;
Tungsteno eta Cesiozko espirala da. 2.200º baino gehiago hartu behar duen
tenperatura filamentutik elektroi-igorpena izateko. Filamentuzko tungstenoak
urtze-puntua altua du (3.370ºC). Itxaron momentuan, tenperatura mantentzea ±
1500°C.
Hodi modernoak bi filamentu dituzte:
– Bat luzea: korronte altuagoa/erresoluzio gutxiago.
– Bat motza: korronte baxuagoa/erresoluzio hobea.
Anodoa molibdenozko disko batez osatuta dago eta tungsteno eta reniozko
pista batez osatuta dago.
X izpiko hodia hermetikoki itxita dagoen beirazko ontzi bat da eta elektroiak
katodotik anodora joatean inongo oztoporik ez izateko hutsa eginda dago.
Hodia, mineralezko olioaz inguraturik dago; honek, beroa kanpora bidaltzen du.
Hodiaren funtzionamendua:
1. Katodoa baju boltajeko zirkuitura konektatzen da (10 boltio), katodoaren
filamentua gori-gori jartzen da eta elektroiak ematen ditu.
2. Aldi berean, elektroiak azeleratzeko katodoa eta anodoa boltaje altuko
zirkuitu batetara konektatzen dira. Anodoak erakarri egiten ditu.
3. Potentziaren desberdintasuna katodoa eta anodoaren arteangatik
elektroiak indarrakin azeleratzen dira.
4. Anodoaren kontra eztanda egin ondoren, eta bat-bateko balaztaketa
(frenatu), elektroien energia zinetika aldatu egiten da; %99a energia
kalorikoan eta %1a bakarrik X izpiak sortzean.
5. Elektroiaren eztandan katodoaren atomoan fotoiak sortzen dira, non
materian egiten dute eztanda.
2
3. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK
2.KONTROLEKO MAHIA
Mahai honetan biltzen dira:
• Piztu eta itzaltzeko etengailua.
• Esposiziorako balioen erregulatze mandoak: Kb, mA.
Kb baxua erabiltzen da: bularrean, zati bigunak, zati txikiak.
Kb altua erabiltzen da: torax, digestio aparatua kontrastearekin...
• Fokuaren autatzailea.
Gero eta foku handiagoa izan (foku lodia) denbora laburragoan
karga gehiago onartzen du, irudi erradiologikoari erresoluzio
(erabakia) txikiagoa ematen dio. Foku finarekin, irudiaren
erresoluzioa hobea (garbiago, argiago) da, baina denbora
berberan karga gutxiago onartzen du.
Karga: kb eta mAaren biderketa.
• prestaketa eta esposizio botoia
3
4. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK
• Gaixoaren edo pazientearen mahaia mugitzeko mandoak.
• Pareteko buckya, mahaiako buckya edo zuzeneko erradiografiaren
erabilera edo erabilera eza.
• Hodiaren mugimenduak
Esposizioko balorekin erlazionatutako faktoreak
Eguneroko lanean gure buruari galdetzen diogunean,
erradiografi hau egiteko zenbat emango diot?, zer
esposizioko baloreak emango dizkiogun galdetzen ari
gara: kontroleko mahaian zer kv eta zer mAs aukeratu
behar dugun esposizio erradiografikoa egiteko
paziente zehatz bati proiekzio erradiografiko zehat
batean dentsitatea, kontrastea eta erresoluzioari
buruz kalitatezko irudi bat lortzeko.
• Dentsitatea: plaka bat errebelatu ondoren
”beltza” kopurua agertzen dena. Dentsitate
erradiografikoaren faktore nagusia mAs da.
Dentsitatea eta efektu anodikoa:
X izpien SORTAREN INTENTSITATEA
zonalde guztietan ez da uniformea (berdina).
Intentsitatea gutxiago da anodo aldera
katodoa baino.
Sortutako fotoiak anodoaren barruko
geruzatan loditasun bat zeharkatu behar dute
X izpiko sortaren “anodo aldera” joateko,
horrela intentsitatearen aldaketa gertatzen
da.
Sortaren intentsitatearen aldaketaren ondorioz, dentsitatea edo belztun
fotografikoa imaginan pixka bat aldatu egiten da, anodo aldera gutxiago izanez,
pixkanaka handitzen joateko katodo aldera.
4
5. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK
Loditasun ezberdinetako organismoaren zonaldeetako radiografiatan
dentsitatean oreka lortzeko efektu anodikoa erabili behar da, zonalde estua
(burua) anodo aldera jartzen da.
Pelikulako dentsitatearen formula (mA eta Kbtajearen erlazioa)
mAaren efektutik hasita (X izpiren sortako fotoien kopuruan) eta
Kbtajearen efektua (kalitatean edo energian), formula bat ezarri zen:
E = Kb5 . mAs
(Esponentzialaren balorea 100Kbtaje arte 5ekoa da, 100Kb, 4ko da)
Formula honek (E) esposizioko baloreak biderkadura moduan
erlazionatzen ditu. E letrak belztu ere esan nahi du – pelikularen dentsitate
fotografikoa.
Formularen aplikatasun praktikoa:
1. Kbtajeari buruz:
• Pelikulako belztunearen (dentsitate fotográfikoa) mailan
kiloboltajearen efektua nabarmenagoa da mAstan baino (ber
delako). Kbtajearen aldaketa txiki bat pelikularen dentsitatean
optikoki nabarmena dela esanahi du.
• Kilovoltajearen aldaketa dentsitate fotofrafikoarenkin ez da
zuzenki proportzionala.
2. mAsri buruz:
• mAs eta dentsitatea zuzenki proportzionalak dira (horregatik, mAs
aldatzen dira kb finko mantenduta).
• mAs %25 aldatu behar dira edo baita %30 arte pelikulako
dentsitatean aldaketan bat ikusteko.
3. Eri buruz:
• Erradiografia baten dentsitate egokia (esposaketa egokia)
Kbtajearen eta mAsaren bat-etortzearekin lortzen da.
• Dentsitate egokia mantendu daiteke Kb eta mAs aldatuta ondoren
aspaldiko %15ko araudiaren arabera. Dentsitate bera lortzen da
(baina kontraste desberdina) Kb %15 igotzen badira eta mAs zati
bi egiten badira.
Kb +
mAs/2
15% 5
6. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK
Horregatik hurrengo balore-jokuak dentsitateari buruz
baliokideak dira:
50 Kb y 400 mAs
58 Kb y 200 mAs
66 Kb y 100 mAs
76 Kb y 50 mAs
• Kontrastea: Erradiografiaren zonalde argiko eta iluneko dentsitateen
desberdintasunak.
Kontrastea, sortako energiaren menpe dago.
Hurrengo irudian energía desberdinak ikusten dira
(40tik 100kbtajeraino mailakatuta). Kb handitzean
irudiaren dentsitate globala ere handitzen da eta
kontrastea gutxitzen da.
• Erresoluzio
Irudiko egituraren gardentasunean datza. Xehetasunari ere deitzen zaio.
Erresoluzio faltari gandua deitzen zaio. Gandua mugimenduaren (borondatezko
edo oharkabeko mugimendua), foku-pelikulako distantziaren, fokuaren
tamainaren (foku fina, foku lodia) ondorio izan daiteke.
6
7. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK
Esposimetria automatikoa:
Esposizioaren kontrol automatikoak (behar ditugun mAs dentsitate egokia
lortzeko) gizakiaren hanka-sartzea saihesteko balio du (oso kontrolatuta izanda
ere teknika librean kiloboltajea eta mAs aukeratu ondoren, balitezke akatsak
izatea).
Adibidea: baliteke jakitea pazientearen lodiera, baina aldez aurretik,
erradiografiatu behar den zonaldearen dentsitatea ezin da jakin. Nola dakigu
paziente baten toraxen garrantzizko isurketa (derrame) pleurala dagoen edo
ez?
Esposizioaren kontrol automatikoek behar den erradiazio kopurua neurtzen
dute, dentsitate egokia lortzeko. Lehenik, kb-a aukeratu behar da, teknika
erradiografikoak erabakitzen duena. Kontroladorea edo esposimetria
automatikoa, denbora egokia eta gutxienekoa erabili ondoren esposizioa
mozten du, aukeratutako kv-aren eta generadoreko potentziaren arabera,
mAs-taz arduratzen da.
Bete behar dituzten baldintzak:
• Erradiazioa detektatu behar dute.
• Aldez aurretik lotutako erradiazioaren dosia neurtu behar dute.
7
8. TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA: PRAKTIKAK
• Dosi horri erantzun behar dute seinale elektriko txiki batekin, horrek
esposizioko interruptorea irekitzen du.
Detektoreak edo esposimetria automatikoko kamarak 3 dira,
itxura desberdinetakoak (erdiko detektagailua angeluzuzena da
eta bi albokoak zirkularrak edo karratuak dira).
Zer detektagailu aukeratu behar den teknikariaren lana da.
Instalazioa piztu ondoren, hiru detektagailuak piztuta agertzen
dira.
Adibidea: paziente baten abdomena, ebakuntza izan berria: erdiko
detektagailua bakarrik erabiltzen baldin bada, bizkarrezurrean dentsitate egokia
lortuko da, baina abdomena oso irradiatuta geratuko da (kasu honetan, alboko
detektagailuak aukeratu behar dira).
Esposimetria automatikoko ekipoa oso perfekzionatua izanda ere pertsona
“normal samarrentzat” diseinatua dago. Badaude pazienteak bere gorpuzkera
edo patologiarengatik teknika librea erabili beharra.
Kontroladore automatikoak tenporizadore batekin batestuta daude,honek,
sistemaren akatsaren kasuan esposizioa mozten du (adibidez, 50kb-kin,
600mAs-raz iristen denean esposizioa mozten da).
Laburpena:
• Erradiografiatu behar dugun zonaldea kolimatu.
• Kb-a aukeratu.
• Lana egin behar duten detektagailu edo detektagailuak aukeratu.
• Esposaketako denbora ahaztu (generadoreko potentziaren arabera
egokiena eta gutxienekoa izango da).
8