Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
IKT proiektua
1. IKTko INTERBENTZIO PROIEKTUA
Nire IKTko interbentzio proiektuari
dagokionez, 6.mailako laguntza gelako ikasleekin
burutu dut. Honetarako ikasleekin hainbat ordu
hartu behar izan ditut, alde batetik nire
azalpenak eman eta bestalde, ondoren bakoitzak
banan bana beraien esperientzia pertsonalak,
sentipenak, pasadizoak... kontatzeko.
Hau haurrera eramateko lehenik eta behin
haurrei zer egin behar genuen azaldu nien.
Hasteko, pare bat asteko denbora tartearekin
bakoitzak bere hainbat argazki ekartzeko eskatu
nien. Argazkietan beraiek agertu zezaketen edo
beraien inguruko lekuak edota pertsonak ager
zitezkeen. Beti ere beraiei esanguratsuak egiten
zaizkien argazkiak ekartzeko esan nien. Ondo
sentitzen ziren argazkiak, momentu bereziak
gordetzen dituzten argazkiak...
2. Bi aste pasa ostean eta hainbat aldiz
gogorarazi ondoren, haur batzuei ahaztu egin
zitzaien argazkiak ekartzea orduan gainontzekoek
bakarrik izan dute beraien esperientzia, sentipen
eta bizipenez hitz egiteko aukera. Honetarako
haur bakoitzaren argazkiak ordenagailuan jarri
ditugu, guztiak ikusteko aukera izan zezaten.
ondoren haur bakoitzak bere argazkiaz hitz egin
du eta gainontzeko ikaskideek eta nik neuk
galderak egin dizkiegu argazkien inguruan.
Bideoetan ikus daitekeen bezala.
Guztia amaitutakoan guztiekin argazkiak
ekarri ez dituztenekin ere hitz egiten jardun dut,
orduan konturatu naiz pakistandarrak edo
marokoarrak direnak, hau da Arabiarrak direnak
beraien artean harremantzen direla gehienbat eta
besteak berriz askoz integratuago edo inkluituago
daudela bertakoak diren ikasleekin. Hau da,
Malikoa den haurra etorkina da Marokoarra eta
Pakistandarraren moduan, baina berak hitz egin
duenean beste ikaskideez ere hitz egin du eta
nabaria zen Azpeitiarrak diren ikasleekin duela
osatua lagun taldea. Pakistandarra eta
3. Marokoarrak berriz beti familiaz hitz egin didate
eta ez dute inola ere Azpeitiarra den lagunik edo
ezagunik aipatu, beti beraien arraza bera dutenez
hitz egin dute.
Hau ikusta hainbat galdera etorri zaizkit
burura… Noren arazoa da Pakistandarren eta
Marokoarren benetako integrazioa ez ematea?
Harrera ona egiten al diegu leku hauetatik
datozen etorkinei? Zergaitik ematen integrazio
irreal hau arraza hauekin?