SlideShare a Scribd company logo
1 of 16
8.- OpenOffice.org Impress, Aurkezpenetarako
tresna
OpenOffice Impress ordenagailuko pantaila osoan bistaratzen diren diapositiba elektronikoetan
oinarritutako programa da; testuak, grafikoak, irudiak eta bestelako multimedia-elementuak,
hala nola, bideoak edo animazioak erabiltzen ditu, eta hizlariari areto batean ideia edo
kontzeptu bat aurkezten laguntzea du helburu. Impress-en helburua, funtsean, hori bada ere,
programa malgua da, eta, ikusiko dugun moduan, askoz ere funtzio interesgarri gehiago
eskaintzen ditu. Adibidez, ekintza interaktiboak egin daitezke, hala nola, aukera-menu baten
bidez nabigatu edo hiperesteken bidez dokumentuak atzitu.
Gainera, gardenkiak, ilustrazioak edo testu-konposizioak egiteko erabil daiteke, eta web orriak
sortzeko aukera eskaintzen du, aurkezpenak HTML formatuan gordez. Erabilera erraza eta
intuitiboa du, aukera ugari eskainiz, bai diseinuan bai erabilpenean. Azkenik, programa hau
Microsoft PowerPoint-ekin bateragarria da irakurtzeko eta idazteko, laneko filosofia eta
prestazioetako asko berdinak baitira.
8.1.- Impress tresna irekitzea
Impress irekitzeko modurik errazena, “Aplikazioak ->Bulegoa ->OpenOffice.org Aurkezpena”
menu sarreran klik egitea da. Bestela, OpenOffice-ko edozein leihotatik ere ireki daiteke,
“Fitxategia -> Berria -> Aurkezpena” komandoa hautatuta.
Programa ireki ondoren, “aurkezpen-morroia” agertuko da, aurkezpena sortzeko prozesuan
zehar urratsez urrats lagunduko diguna.
Hauek dira urratsak:
• Lehen elkarrizketa-koadroan, erabili nahi dugun aurkezpen-mota hautatuko dugu.
Eskuineko panelean, Aurrebista kontrol-laukia aktibatuta badago, hautatzen ditugun
aukeren simulazioa bistaratuko da. “Txantiloitik” edo “Ireki lehendik dagoen
aurkezpena” aukerak hautatzen baditugu, testu-koadro bat eta hautapen-panel bat
agertuko dira, erabili nahi dugun fitxategia hautatzeko. Azkenik, “Ez erakutsi
elkarrizketa-koadro hau berriro” kontrol-laukia hautatuz gero, Impress-eko edizio-
leihora joango gara zuzenean. Morroia irekitzeko aukera hau erabiltzeko, hautatu
“Fitxategia | Morroiak | Aurkezpena” komandoa. Erabili nahi dugun aurkezpen-mota
hautatu ondoren, “Hurrengoa” botoian klik egingo dugu. Hauek dira erabil ditzakegun
aurkezpen-motak:
◦ Aurkezpen hutsa: aurkezpena hutsetik abiatuz sortzen du.
◦ Txantiloitik: diseinu-gama batetik aurkezpen-formatu bat hautatzeko aukera
eskaintzen du. Txantiloiak atzeko plano, letra-tipo eta elementu-banaketa konkretu
batzuk dituzten formatu aurredefinituak dira, erabiltzaileak zuzenean (edo nahi
dituen formatu-aldaketak eginda) edukia ezartzeko prestatuak. Horretarako,
aurkezpena osatuko duten pantailetako bakoitza editatu beharko da, baita bertako
orri edo objektuak gehitu edo ezabatu ere.
◦ Ireki lehendik dagoen aurkezpena: izenak berak dioen bezala, lehendik gordeta
dagoen aurkezpen bat irekitzen du.
• Bigarren elkarrizketa-koadroan, orrialdearen estiloa (elementuak diapositiban
banatzeko era) eta aurkezpenaren euskarria hautatuko ditugu. Euskarria zehazteko
kontrol-lauki hauek dauzkagu eskura: Jatorrizkoa, Pantaila, Gardenkia, Papera eta
Diapositiba. Eskuineko panelean, Aurrebista kontrol-laukia aktibatuta badago,
hautatzen ditugun aukeren simulazioa bistaratuko da. Aukerak egin ondoren, egin klik
“Hurrengoa” botoian. “Atzera” botoian klik eginez, aurreko elkarrizketa-koadrora itzuliko
gara; “Sortu” botoian klik egiten badugu, berriz, morroitik irten eta aurkezpena sortuko
da, egin ditugun hautapenen arabera.
• Hurrengo elkarrizketa-koadroan, diapositiba (pantaila) batetik bestera aldatzeko
efektua eta abiadura hautatuko ditugu. Diapositibak automatikoki aldatzea hautatzen
badugu, diapositiba bakoitza ikusteko denbora eta batetik besterako pausaren iraupena
zehazteko aukera izango dugu. Aukerak zehaztu ondoren, egin klik “Hurrengoa”
botoian.
• Orain agertzen den elkarrizketa-koadroan, aurkezpenean transmititu nahi diren ideia
nagusiak definituko dira, baita gaia eta aurkezpenaren edo enpresaren izena ere.
Informazio hori idatzi ondoren, egin klik “Hurrengoa” botoian.
• Azken elkarrizketa-koadro honetan, hautatutako aurkezpen-diseinuan erabiliko ditugun
orrialdeak hautatuko ditugu. Azkenik, “Sortu” botoian klik egingo dugu, eta
aurkezpenak editatzeko leihora joango gara. “Sortu laburpena” kontrol-laukiaren bidez,
definitu ditugun aurkezpen-eduki guztien laburpena sor dezakegu.
8.2.- Morroia erabili eta gero diapositibak definitzea
Morroiko pantailetan egindako hautapenen bidez aurkezpen-eskema sortu ondoren,
Aurkezpenak editatzeko pantaila bistaratuko da, diapositiba bakoitzaren edukia gehitzeko
erabiliko duguna.
Orain arte egin dugunarekin, oinarrizko egitura moduko bat eratu dugu, eta egitura horren
gainean diapositiba osatuko duten elementuak editatu eta ezarri behar ditugu.
8.3.- Erabiltzailearen interfazea
Ikus daitekeenez, testu-prozesadorean eta kalkulu-orrian ikusitako interfazeen oso antzekoa
da, aurkezpenak sortu eta editatzeko ikono eta aukera batzuk besterik ez ditu desberdinak.
Hiru une nagusi ditu Impress-en leiho nagusiak: Diapositiba panela, Idazmahaia eta Zeregin
panela.
8.3.1.- Diapositiba panela
Diapositiba panelak, aurkezpenaren irudi txikiak bistaratzen dira, erakutsiko diren ordenan.
Diapositiba batean klik eginda, berau hautatu eta idazmahaian erakusten da.
Hainbat operazio egin daitezke diapositiba batean edo hainbat diapositibatan:
• Edozein diapositibaren ondoren diapositiba berriak sortu
• Diapositiba bat ezkutatu diapositiba-aurkezpenean erakutsi ez dadin.
• Diapositiba bat ezabatu
• Diapositiba bati izena aldatu
• Diapositiba baten edukiak beste diapositiba batean kopiatu edo beste diapositiba batera
mugitu (kopiatu eta itsatsi edo moztu eta itsatsi)
Beste operazio hauek egin daitezke, naiz eta ez izan hau modu egokiena:
• Diapositiba-aurkezpenaren ordena aldatu
• Diapositibaren diseinua aldatu
• Hainbat diapositibari estiloa aldi berean aldatu (Zeregin paneleko “Diseinuak” atala
erabiliz)
8.3.2.- Zereginak panela
Bost atal ditu “Zereginak” panelak:
8.3.2.1.- Orrialde nagusiak
Hemen, zure aurkezpeneko orri estiloa definitu dezakezu. Impress-ek 28 orri nagusi eskaintzen
ditu, lehenetsitakoa aurkepen hutsa da eta beste guztiak, atzeko planoa dute.
8.3.2.2.- Diseinuak
20 diseinu ezberdin erakusten dira. Nahi duzuna hautatu dezakezu, eta dagoen bezala erabili
edo zure beharretara egokitu. Oraingoz ez da posible norberak bere diseinu pertsonalizatuak
sortzea.
8.3.2.3.- Taula-diseinua
11 taula diseinu eskaintzen dira. Hautatutako taula diseinua aldatzeko aukera izango duzu beti
ere.
8.3.2.4.- Animazio pertsonalizatua
Diapositibetako elementuentzat, hainbat animazio eskaintzen dira. Diapositiba bati animazio
bat gehitu ondoren, berau aldatu edo ezabatu daiteke.
8.3.2.5.- Diapositiba-trantsizioa
56 trantsizio eskaintzen dira “trantsiziorik ez” barne. Trantsizioaren abiadura hautatu
dezakezu: motela, tartekoa edo azkarra. Trantsizio automatikoa edo eskuzkoa hautatu
dezakezu, eta automatikoa denean, diapositiba zenbat segundoz erakutsiko den ezarri
dezakezu.
8.3.3.- Mahaigaina
Bost fitxa ezberdin ditu mahaigainak: Normala, Eskema, Oharrak, Prospektua eta
Diapositiba-antolatzailea. Ikuspegi bezala ere ezagutzen dira. Diapositibak sortzeko ere
hainbat tresna-barra eskaintzen dira; “Ikusi -> Tresna barrak” hautatuz ikusi ditzakezu denak.
Fitxen xedea, zeregin jakin batzuk modu errazean burutzea da:
• Normala ikuspegia, diapositiba bakoitza sortzeko gunea da. Erabili ikuspegi hau
diapositibak diseinatzeko, testu eta grafikoak gehitu eta animazioak ezartzeko.
• Eskema ikuspegiak diapositibetan agertzen diren titulu eta zerrendak erakusten ditu
modu eskematikoan. Ikuspegi hau erabili dezakezu diapositiben ordena aldatu, titulu
eta izenburuak aldatu, zerrenden edukien ordenak aldatu eta diapositiba berriak
gehitzeko.
• Oharrak ikuspegiak, diapositiba bakoitzari oharrak eransteko aukera eskaintzen du.
Ohar hauek ez dira erakusten diapositiba-aurkezpenean.
• Prospektua ikuspegiak inprimatzeko prest dagoen orri bat eskaintzen du. Orriko bat, bi,
hiru, lau, bost edo sei diapositiba sartu daitezke “
• Diapositiba-antolatzailea ikuspegiak, diapositiba bakoitzaren irudi txiki bat erakusten
du. Ikuspegi hau diapositiben ordena aldatzeko edo trantsizioak ezartzeko erabili
daiteke.
8.3.4.- Tresna-barrak
Impressek eskaintzen dituen barrak erakutsi edo ezkutatzeko, sakatu “Ikusi -> Tresna barrak”
menu sarreran.
8.3.5.- Egoera barra
Egoera barra, leihoaren azpialdean erakusten da. OpenOffice.org suitean beti agertzen diren
eremuez gaindi, impress-enak propio diren hainbat eremu erakusten dira.
8.3.6.- Nabigatzailea
Nabigatzaileak dokumentuak dituen objektu guztiak bistaratzen ditu. Dokumentuan zehar
mugitu eta berau osatzen duten objektuak atzitzeko modu egokia eskaintzen du. Nabigatzailea
bistaratzeko, tresna-barra estandarrean dagoen botoia sakatu daiteke.
“Ikusi -> Nabigatzailea” menua hautatuz edo KTRL + MAIUS + F5 laster tekla bidez ere
erakutsi edo ezkutatu daiteke. Nabigatzailea are eta erabilgarriagoa da, diapositibetan sartzen
diren objektuei izena ematen bazaie.
8.4.- Aurkezpena hutsetik abiatuta sortzea
Erabiltzailearen interfazea aztertu ondoren, gogora dezagun pantaila hutsa genuela aurrean.
Jarraian, diapositiba bat sortzeko prozedura ikusiko dugu. Gure diapositibak hasiera hasieratik
sortu nahi baditugu, morroiaren antzeko lan-eskema jarraitzea da onena; hortaz, nolako
aurkezpen-mota nahi dugun definituz hasiko gara.
Horretarako, aurkezpena proiektore-kanoi baten bidez ikusiko den edo gardenki-modura
inprimatuko den erabaki behar dugu.
Programak Pantaila aukera erabiltzen du modu lehenetsian; aldatzeko, “Formatua ->
Orrialdea” komandoa erabil daiteke. Orrialdea eta Atzeko planoa fitxak dituen elkarrizketa-
koadro honetan, papera, pantaila, tamainak, marjinak, kokalekua, etab. hauta ditzakegu.
Aurkezpena ordenagailuko pantaila edo proiektorea erabiliz eskaini behar bada, konfigurazio
lehenetsia uztea gomendatzen da.
Ordenagailuko pantailan edo proiektore bidez bistaratuko diren aurkezpenak baino ez ditugu
aztertuko hemen, horiek baitira erabilienak.
Aurkezpen-mota guztietan oinarrizko prozesuak antzekoak diren arren, bakoitzak bere teknika
bereziak erabiltzea eskatzen du.
Ordenagailuko pantailan bistaratzeko helburua duten aurkezpenetan ere, desberdintasun
nabarmenak izan daitezke ordenagailu pertsonal batean ikusteko aurkezpen baten eta areto
batean proiektatuko den beste baten artean.
Lehenengo kasuan, aurkezpenaren eginbide interaktiboak erabil daitezke, informazioan zehar
nabigatzeko menu edo aukeren bitartez.
Bigarren kasuan hori ezin da egin, aurrez definitutako hurrenkera finko batean erakutsiko
baitira diapositibak.
8.5.- Gure aurkezpena sortzea
“Prestatu orrialdea” elkarrizketa-koadroan aurkezpen-mota erabaki ondoren, diapositiban
ezarri nahi ditugun objektuak txertatzen has gaitezke. Gehienetan, irudiak eta testuak
konbinatzen dira, erraz irakurtzeko moduan eta itxura atsegina eskainiz.
• Atzeko planoa editatzea: lehen urratsa, diapositibaren atzeko planoko kolorea
definitzea izan daiteke. Horretarako, “Formatua -> Orrialdea” komandoa hautatuko
dugu eta Atzeko planoa fitxan klik egingo dugu. Gai hau geroago landuko dugun arren,
kontuan izan behar dugu koloreak kontuz hautatu behar direla, diapositiba behar bezala
ikus dadin. Koloreak oinarrizkoak nahiz ordenagailuak eskaintzen duen gamako beste
edozein izan daitezke; hala ere, pantaila-konfigurazioaren eta sistema grafikoaren
ahalmenaren mende egongo da koloreak behar bezala bistaratzea. Kolore arruntez
aparte, beste hainbat elementu hauta ditzakegu elkarrizketa-koadroko kontrol-laukien
bidez: gradienteak, bit-mapen irudiak, itzaleztadurak, etab. Bit-mapen kasuan,
Impress-ek aukera batzuk eskaintzen ditu, baina erabiltzaileak beste edozein irudi
erabil dezake diapositibaren atzeko plano gisa, formatu bateragarri batean badago.
Irudi eskaneatu (digitalizatu) bat erabili nahi bada, bereizmena oso handia ez izatea
komeni da, nahikoa dira 75 puntu hazbeteko. Atzeko planoko kolorea hautatu eta
“Ados” botoian klik egitean, elkarrizketa-koadro bat agertuko da, atzeko plano hori
diapositiba guztietan aplikatu nahi dugun galdetzeko. Aurkezpenaren atzeko planoko
koloreak aplikatzean, kontuan izan behar da OpenOffice Impress-eko diapositibek bi
geruza dituztela: geruza maisua, diapositiba guztietan berbera eta “Ikusi -> Maisua
-> Diapositiba maisua” komandoaz erakusten dena; eta diapositiba bakoitzaren Laneko
geruza. Geruza maisuan diapositiba guztietan errepikatzen diren goiburukoak,
diapositiba-zenbakiak, datak, irudiak edo logotipoak ezartzen dira. Diapositiba-
ikuspegian gehitzen diren elementuak gehitu diren diapositiba horretan bakarrik ikusiko
dira.
• Testu-koadro bat sortzea: Atzeko planoa badugunez, testu-koadro bat sartuko dugu
orain. Horretarako, Testua botoian klik egingo dugu. Testu botoia, “Testua” tresna-
barran aurkituko dugu. Erakusleak gurutze itxura hartuko du eta, testu-koadroa
marraztuko dugu, izkina batean klik egin eta kontrako izkinaraino arrastatuz. Kurtsorea
koadroaren barnean geratuko da, eta bertan testua idazten has gaitezke, testu-
prozesadorearen ohiko edizio-aukerak erabiliz. Idazten den testua koadroa baino
handiagoa bada, koadroa automatikoki handituko da. Testua hautatuz gero, “Formatua
-> Testua” komandoaren bidez testuaren zabalera, aingura, ertzera bitarteko tartea eta
animazioa aldatu ahal izango ditugu, eta “Formatua -> Karakterea” komandoaren bidez,
berriz, letra-tipoa, letra-tamaina, efektuak, kolorea eta kokalekua. Koadroko marrak
editatzeko, “Formatua -> Lerroa” komandoa erabil daiteke; atzeko planoko kolorea
editatzeko, berriz, “Formatua -> Area”. Jakina, eragiketa hauek guztiak lehendik
ezagunak genituen. Beti bezala, testu bat hautatuta dagoenean, Objektu-barra testu-
edizioa bideratzeko egokituko da, eta hautatutako objektuaren arabera aldatuko da.
Elementuak ezabatzeko, hautatu elementua eta sakatu Ezabatu tekla.
• Irudi bat txertatzea: irudiak oso erraz txertatzen dira “Txertatu -> Irudia ->
Fitxategitik” komandoaren bidez. Elkarrizketa-koadro bat irekitzen da, formatu
bateragarri bateko irudi bat hautatzeko. Aurrebista kontrol-laukia hautatuta badago,
irudiaren miniatura agertuko da eskuineko panelean. Irudia Laneko arean ezarri
ondoren, diapositiban duen kokalekua alda dezakegu, irudian klik egin eta saguaz
arrastatuz. Tamaina ere alda dezakegu, irudia hautatuta dagoenean ikusten diren
heldulekuetako batean klik egin eta saguaz arrastatuz.
• Figurak txertatzea: diapositiban edozein eratako figurak txerta ditzakegu
(geometrikoak, hiru dimentsiokoak, marrak, lotura-marrak, etab.), “Marrazkia” tresna-
barra erabiliz. Tresna hau, modu lehenetsian, leihoaren azpialdean bistaratzen da. Beste
edozein objekturekin bezala, figura hauen propietateak alda daitezke, klik egin eta
kolorea, marra-lodiera, tamaina, kokalekua, etab. aldatuta. Horretarako, Formatua
menuko aukerak edo Objektu-barrako ikonoak erabiliko ditugu. Impress-ek askatasun
handia eskaintzen digu objektuak ezarri eta manipulatzeko; adibidez, diapositiban
txertatu dugun edozein objektu edo testu biratu ahal izango dugu, Tresna-barra
nagusiko Biratu botoian klik eginez edo “Formatua -> Posizioa eta Tamaina” komandoak
erakusten duen elkarrizketa leihoan “Biraketa” fitxan.
• Testuari efektu bereziak aplikatzea: testuan efektu bereziak gehitzeko aukera
dugu, eta, testu-prozesadorean bezala, testu artistikoak sor ditzakegu FontWork
utilitatea erabiliz. Objektuak bihurtzeko prozedurari esker, kurbak eta poligono berriak
egin ditzakegu objektuekin, edo 3D efektuak aplikatu. Ikus dezagun ohiko prozedura
bat:
1. Sortu paralelogramo bat eta aplikatu objektu-propietateak: kolorea, marra-lodiera
eta gainerakoak.
2. Egin klik objektuan saguaren eskuin-botoiaz, eta, agertzen den menuan, hautatu
Bihurtu aukera. Bihurtu azpimenuan aukera hauek eskainiko dira: Kurba, Poligono,
Ingerada, 3D, 3D biraketa-objektu, Bit-mapa, Metafitxategi. Kurba aukera hautatzen
badugu, objektua Bézier kurba bihurtuko dugu, puntuak editatzeko aukera izanik.
Hainbat aukera dauzkagu: lekuz aldatzea, biribiltzea, ezabatzea, berriak txertatzea,
etab. Poligono aukera hautatuz, objektua poligono bihurtuko da, eta puntuak
banaka editatu ahal izango dira, bertatik figura berria sortzeko. Nahi izanez gero,
Editatu puntuak aukera erabil daiteke, puntuak aldatu, berriak gehitu edo lehendik
daudenak ezabatzeko. 3D aukera hautatuta, hiru dimentsioko objektua sortuko da,
estrusioaren teknika erabiliz.
8.5.1.- Diapositibak txertatu eta ezabatzea
Diapositiba definitu ondoren, beste bat txertatzeko moduan izango gara. Horretarako,
objekturik bat ere hautatu gabe, “Txertatu -> Diapositiba” aukera hautatuko dugu.
Lehendik dauden bi diapositibaren artean beste bat txertatu nahi bada, kontuan izan behar da
hautatutakoaren ondorengo posizioan txertatuko dela (“Txertatu -> Diapositiba” erabiliz
betiere).
Diapositiba bat ezabatzeko, hautatu diapositiba eta hautatu “Editatu -> Ezabatu” diapositiba
aukera.
Diapositiba bati izena emateko, nahi dugun diapositiba gainean eskuineko botoiarekin klik
eginda, laster menuan “Izena aldatu diapositibari” hautatu dezakegu. Gero, pantailaren
behealdeko fitxa-belarrian bistaratuko da izen hau. Diapositiba bat baino gehiago daudenean,
batetik bestera joango gara izena erakusten duten fitxa-belarri horietan klik eginez.
Diapositiba berria txertatu ordez, unekoa kopiatu nahi badugu, hurrengorako eredu gisa
erabiltzeko, adibidez, “Txertatu -> Bikoiztu diapositiba” aukera erabil daiteke. Teknika honekin
denbora asko aurreztuko dugu antzeko egitura duten diapositibak erabili behar ditugunean.
8.6.- Aholku praktikoak
Aurkezpen bat egitean, arreta berezia izan behar dugu edukia erraz irakurri eta ulertzeko
modukoa izan dadin. Horretarako, hainbat faktore hartu beharko ditugu kontuan: aurkezpenak
izango duen euskarria, erabiliko den proiektorearen bereizmena eta argitasuna, aretoaren
tamaina, helburuko publikoaren ezaugarriak eta pantaila-mota.
Gehienetan, ideia ona da zerrendak (buletak edo zenbakiak) erabiltzea testua diapositibetan
antolatzeko. Testua kokatzeko modua ere oso faktore garrantzitsua da, eta, egoki lerrokatuz,
behar bezalako garrantzia emango diogu testuari. Beraz, faktore horiek kontuan izan behar
dira.
Letra-tipo handiak erabiltzea komeni da, baita atzeko planoarekin kontraste egokia sortuko
duten koloreak ere. Kolore osagarriak erabil ditzakezu, edo letra-kolore argiak atzeko plano
ilunetan, testuak behar bezala ikus daitezen. Izan ere, ezertarako ez du balioko letra oso
handiak ezartzea, letra horiek beltzak badira eta atzeko plano iluna erabiltzen badugu.
Testuak behar bezala irakurtzeko, letra-tamainaz gainera, letra-tipoa eta lodiera ere faktore
garrantzitsuak dira. Karaktereak txikiak badira, letra lodiak okerrago irakurriko dira, eta letrak
oso handiak badira, ez da komeni marra fineko letrak erabiltzea. Behar bezala irakurtzen den
ala ez zalantzan bagabiltza, hitzaldia egingo denaren antzeko areto batean hainbat proba
egitea komeni da, ikusle guztiek testuak eta irudiak eroso irakurriko dituztela ziurtatzeko.
Jakina, kolore-gradienteak oso erakargarriak dira atzeko plano gisa erabiltzeko, baina
gradiente horiek letrekiko kontrastea ahultzea ekar dezakete, eta kontuz ibili beharko da
horrelakoetan. Era berean, gradienteek arazoak sor ditzakete gardenkiak erabiltzeko, eta
zenbait inprimagailutan asko narrasten dute inprimatze-kalitatea.
Ez da egokia kolore biziegiak edo informalak gehiegi erabiltzea, irakurtzeko errazagoak badira
ere. Formaltasunik galdu gabe kontraste eta irakurgarritasun egokiena eskaintzen duten
kolore-konbinazioetako bat atzeko plano urdinaren gaineko letra horiak jartzea da.
Aurkezpenaren edukia laburra izango da; alegia, zenbat eta testu gutxiago, hobeto. Diapositiba
bakoitza gida edo laguntza bat baino ez da, eskematikoki azaldu behar ditu ideia edo
kontzepturik garrantzitsuenak, eta hizlariak kontzeptu horiek sakondu beharko ditu.
Diapositibetako testuek ez dute luzeegiak izan behar, eta hizlariak ez du, besterik gabe,
pantailan dagoena irakurri behar. Irakurri besterik egiten ez badu, jendeak pentsa lezake
hizlariak ez duela gaia ondo menderatzen. Ildo beretik, multimedia-elementu gehiegi ez jartzea
da egokiena. Diapositiba bakoitzean ideia edo kontzeptu bakarra aurkeztu behar da, entzuleek
ideiak hobeto ulertu eta atzitu ditzaten.
Azkenik, aurkezpenek ez dute luzeegiak izan behar, bestela, diapositibak azkarregi pasatu
beharko genituzke eta entzuleek ez lukete denbora nahikoa izango azalpena behar bezala
asimilatzeko.
8.7.- Diapositiba-aldaketen, efektu berezien eta denboraren
kontrola
Aurkezpena osatuko duten diapositibak definitu ondoren, diapositibak pasatzeko modua
erabaki beharko dugu.
Hainbat aukera dauzkagu; adibidez, entzuleen aurrean azalduko den aurkezpena bada,
diapositibak eskuz, sagua edo teklatua erabiliz, pasatzea izango da egokiena, baina denbora
jakin bat igaro ondoren banan-banan automatikoki bistaratzeko ere programa dezakegu.
Gainera, efektuak erabil ditzakegu, diapositiben arteko trantsizioa ikusgarriago egiteko.
Horretarako, hautatu trantsizioa definitu nahi den diapositiba eta hautatu “Diapositiba-
aurkezpena -> Diapositiba-trantsizioa” komandoa edo Zeregin panelean, hautatu “Diapositiba-
trantsizioa” atalean.
Diapositiba batetik bestera pasatzeko efektuak izango ditugu aukeran. Trantsizioaren abiadura
ere hautatu dezakegu; motela, tartekoa eta azkarra artean. Trantsizioari soinua ere egokitu
dakioke. Diapositiba aldaketa modu automatikoan (segundo kopuru baten buruan) edo
saguarekin klik egitean hautatu daiteke ere.
8.8.- Animazioak, multimedia eta interaktibotasuna
Objektu edo diapositibei efektuak eta trantsizioak aplikatzeaz gainera, beste hainbat aukera
dauzkagu aurkezpena malguagoa eta osoagoa egiteko, hala nola, animazioak sortzea,
multimedia-loturak definitzea edo interaktibotasun-irizpide batzuk aplikatzea.
8.8.1.- Animazio pertsonalizatuak sortzen
Diapositibetako objektuei mugimendua esleituz, animazioak sor daitezke.
Animazio pertsonalizatuak sortzeko, “Diapositiba-aurkezpena -> Animazioa pertsonalizatua”
komandoa erabiliko dugu, edo Zereginak panelean, “Animazio pertsonalizatua” atala hautatuko
dugu.
Animazioak objektuen gainean ezartzen dira, beraz, lehenik eta behin diapositiba batean
dagoen objektu bat hautatu beharko dugu. “Gehitu” botoia sakatuta, “Animazio
pertsonalizatua” elkarrizketa leihoa bistaratuko dugu. Bertan ditugu aukeran hainbat animazio
efektu.
Teknika hau erabiliz animazio konplexuak sortu ahal izango ditugu, baita testuak animatzeko
ere. Animazioekin lan egitean, posibilitateak ia amaiezinak direla ikusiko dugu.
8.8.2.- Aurkezpenak interaktibo egitea
Aurkezpena are gehiago aberasteko modu bat interaktibotasuna gehitzea da. Horri esker,
aurkezpenaren portaera aldatu egingo da, erabiltzailearen hautapenen eta ekintzen arabera.
Hitzaldiak ematean asko erabiltzen ez bada ere, interesgarria izan daiteke horrelako edukiak
gehitzea, erabiltzaileak ikusten dituenean guk parte hartzen ez badugu. Beraz, interakzioa
gehitzeak eskaintzen duena behar bezala balioetsi behar da.
Interaktibotasuna lortzeko modurik errazena, web orri gehienetan bezala, botoiak gehitzea da.
Erabiltzaileak botoi horietan klik egitean, komando jakin batzuk exekutatzen dira edo
diapositiba jakin batzuk ikusten dira.
Horren adibidea, menu bat eskaintzen duen diapositiba izango litzateke; menu-aukera
bakoitzak botoi bat izango luke, eta botoi horietako batean klik egitean diapositiba jakin bat
irekiko litzateke.
Horretarako, menua eta asoziatutako botoiak ezarriko ditugu diapositiba batean, eta,
diapositibako botoia hautatu ondoren, saguaren eskuin-botoiaz klik egingo dugu bertan;
agertuko den laster-menuan Interakzioa aukera hautatuko dugu.
Agertuko den elkarrizketa-koadroan, Ekintza klik egitean goitibeherako zerrendan aukera
hauek eskainiko zaizkigu: Joan aurreko orrialdera, Joan hurrengo orrialdera, Joan lehenengo
orrialdera, Joan azkeneko orrialdera, Joan orrialdera edo objektura, Joan dokumentura,
Ezkutatu objektua, Erreproduzitu soinua, Iraungi objektua, Exekutatu programa, Exekutatu
makroa, Amaitu aurkezpena.
Jakina, aukera hauetako batzuk (adibidez, Erreproduzitu soinua) hautatzean, beste
elkarrizketa-koadro bat irekiko dira, orrialde, fitxategi edo objektu jakin batzuk hautatzeko.
Horrela, gure aurkezpenean zehar nabigatuko dugu eta aukera-gama zabala izango dugu.
Diapositibak elkarrekin lotu ditzakegu, aplikazio interaktiboa eratzeko. Estekak egiteko, botoiez
balia gaitezke, lehen azaldu bezala, baina edozein irudi, argazki, marra, testu edo gezi erabil
dezakegu; horretarako, deskribatu dugun teknika bera jarraituko dugu.
Testu bat estekatzen denean, esteka horri hipertestu deitzen zaio, eta web orrietako esteken
antzera erabiltzen da. Objektu bat web orri batekin, dokumentu batekin edo helbide
elektroniko batekin estekatu nahi badugu, lehen aipatutako komandoa erabili ordez, “Txertatu
-> Hiperesteka” komandoa hautatu eta estekari buruzko datuak beteko ditugu.
Elementu batetik edo irudi nahiz argazki bateko area batetik web orri jakin batzuk atzitzea ere
konfigura daiteke. Hori lortzeko, hautatu irudia eta erabili “Editatu -> Irudi-mapa” komandoa.
Editore honen goialdean agertzen diren marrazki-tresnen bidez areak definituko dira, eta gero
area horiei helbideak edo testuak esleituko zaizkie.
Aldaketak onartu ondoren, area horiek ez dira irudian bistaratuko, baina, erakuslea gainean
jartzean, asoziatutako testua agertuko da; orduan, klik egiten badugu, elkarrizketa-koadroko
Helbidea koadroan zehaztutako helbidera joango gara. Makroa botoiaren bidez, makroak
esleituko dizkiegu irudi-areei.
8.9.- Aurkezpena bistaratzea eta aurkezpenean zehar
mugitzea
Aurkezpena bistaratzeko hainbat aukera ditugu: “Diapositiba-aurkezpena -> Diapositiba-
aurkezpena” komandoa, Kontrol + F2 tekla-konbinazioa edo Tresna-barra nagusiko
Diapositiba-aurkezpena botoia.
Aurkezpena abiarazitakoan, eskuzko trantsizioa aukeratu badugu, saguaren ezker-botoia,
Sartu tekla, eskuin-gezia edo zuriune-barra erabil ditzakegu aurkezpenean aurrera joateko.
Atzera joateko, ezker gezia edo saguaren eskuin-botoia erabil ditzakegu. Aurkezpena bertan
behera uzteko, nahikoa da Ihes tekla sakatzea.
8.10.- Aurkezpenak gordetzean kontuan izan beharrekoak
Aurkezpena sortu ondoren, ordenagailuko edozein karpetatan gorde dezakegu, “Fitxategia ->
Gorde” edo “Fitxategia -> Gorde honela” komandoa erabiliz. Azken kasu honetan agertuko
zaigun elkarrizketa-koadroaren bidez, aurkezpenak hainbat formatutan gordetzeko aukera
izango dugu; hauek dira bi aukera interesgarrienak: Microsoft Power Point dokumentu gisa,
OpenOffice erabiltzen ez dutenek bistaratu ahal izan dezaten, eta HTML gisa, informazioa web
orri gisa bistaratzeko. Aurkezpenak OpenOffice-koa ez den formatu batean gordetzen badira,
beharbada gauza batzuk galdu egingo dira aurkezpenetan; baina, OpenOffice Impress
tresnarekin sortutako hiperestekak ere mantenduko direnez, arazorik gabe bistaratuko da.
Aurkezpena HTML formatuan gordetzen badugu, edozein arakatzailetan ikusi ahal izango da;
horrela, OpenOffice-k aurkezpenetarako erabiltzen duen ODP formatuaren prestazio berezi
batzuk galduko diren arren, eramangarritasuna irabaziko dugu. Aurkezpena HTML fitxategi gisa
gordetzeko, hautatu “Fitxategia -> Esportatu” komandoa; HTMLz gainera, diapositibak GIF edo
JPG formatuko irudi estatiko gisa esportatzeko aukera izango dugu.

More Related Content

Viewers also liked

Green Economy e sostenibilità: fattori chiave per il rilancio del turismo
Green Economy e sostenibilità: fattori chiave per il rilancio del turismo Green Economy e sostenibilità: fattori chiave per il rilancio del turismo
Green Economy e sostenibilità: fattori chiave per il rilancio del turismo eAmbiente
 
8th alg -l2.8
8th alg -l2.88th alg -l2.8
8th alg -l2.8jdurst65
 
8 October Daily Market Report
8 October Daily Market Report8 October Daily Market Report
8 October Daily Market ReportQNB Group
 
8th pre alg -l35
8th pre alg -l358th pre alg -l35
8th pre alg -l35jdurst65
 
8th pre alg -dec17
8th pre alg -dec178th pre alg -dec17
8th pre alg -dec17jdurst65
 
8th alg -l4.2
8th alg -l4.28th alg -l4.2
8th alg -l4.2jdurst65
 
8...momentos del proceso creativo
8...momentos del proceso creativo8...momentos del proceso creativo
8...momentos del proceso creativoanaanli
 
8. Stress, Um Sinal De Alerta
8. Stress, Um Sinal De Alerta8. Stress, Um Sinal De Alerta
8. Stress, Um Sinal De Alertaguest7b6b3e
 
8th chapter 6. classification of organism by MohanBio.
8th chapter 6. classification of organism by MohanBio.8th chapter 6. classification of organism by MohanBio.
8th chapter 6. classification of organism by MohanBio.mohan bio
 
8 OBJETIVOS
8 OBJETIVOS8 OBJETIVOS
8 OBJETIVOSunach
 
8 Moises
8  Moises8  Moises
8 Moisescmsj
 
8th pre alg -l15
8th pre alg -l158th pre alg -l15
8th pre alg -l15jdurst65
 
PROBLEMAS DE (DES)COMPOSICIÓN DE FUERZAS
PROBLEMAS DE (DES)COMPOSICIÓN DE FUERZASPROBLEMAS DE (DES)COMPOSICIÓN DE FUERZAS
PROBLEMAS DE (DES)COMPOSICIÓN DE FUERZASÁlvaro Pascual Sanz
 
8th International Conference on Researches in Science and Technology (ICRST)
8th International Conference on Researches in Science and Technology (ICRST)8th International Conference on Researches in Science and Technology (ICRST)
8th International Conference on Researches in Science and Technology (ICRST)Global R & D Services
 

Viewers also liked (18)

Green Economy e sostenibilità: fattori chiave per il rilancio del turismo
Green Economy e sostenibilità: fattori chiave per il rilancio del turismo Green Economy e sostenibilità: fattori chiave per il rilancio del turismo
Green Economy e sostenibilità: fattori chiave per il rilancio del turismo
 
8 imagen
8 imagen8 imagen
8 imagen
 
8.pat mit tab1 2011
8.pat mit tab1 20118.pat mit tab1 2011
8.pat mit tab1 2011
 
8th alg -l2.8
8th alg -l2.88th alg -l2.8
8th alg -l2.8
 
8 October Daily Market Report
8 October Daily Market Report8 October Daily Market Report
8 October Daily Market Report
 
8th pre alg -l35
8th pre alg -l358th pre alg -l35
8th pre alg -l35
 
8th pre alg -dec17
8th pre alg -dec178th pre alg -dec17
8th pre alg -dec17
 
8th alg -l4.2
8th alg -l4.28th alg -l4.2
8th alg -l4.2
 
8...momentos del proceso creativo
8...momentos del proceso creativo8...momentos del proceso creativo
8...momentos del proceso creativo
 
8. Stress, Um Sinal De Alerta
8. Stress, Um Sinal De Alerta8. Stress, Um Sinal De Alerta
8. Stress, Um Sinal De Alerta
 
8th chapter 6. classification of organism by MohanBio.
8th chapter 6. classification of organism by MohanBio.8th chapter 6. classification of organism by MohanBio.
8th chapter 6. classification of organism by MohanBio.
 
8 OBJETIVOS
8 OBJETIVOS8 OBJETIVOS
8 OBJETIVOS
 
8 Moises
8  Moises8  Moises
8 Moises
 
8. rpp. 8
8. rpp. 88. rpp. 8
8. rpp. 8
 
8th pre alg -l15
8th pre alg -l158th pre alg -l15
8th pre alg -l15
 
PROBLEMAS DE (DES)COMPOSICIÓN DE FUERZAS
PROBLEMAS DE (DES)COMPOSICIÓN DE FUERZASPROBLEMAS DE (DES)COMPOSICIÓN DE FUERZAS
PROBLEMAS DE (DES)COMPOSICIÓN DE FUERZAS
 
8th International Conference on Researches in Science and Technology (ICRST)
8th International Conference on Researches in Science and Technology (ICRST)8th International Conference on Researches in Science and Technology (ICRST)
8th International Conference on Researches in Science and Technology (ICRST)
 
8 Penilaian
8 Penilaian8 Penilaian
8 Penilaian
 

Similar to 8 impress (18)

ADE oinarrizko erabilera
ADE  oinarrizko erabileraADE  oinarrizko erabilera
ADE oinarrizko erabilera
 
Ppoint Moodle1 1
Ppoint Moodle1 1Ppoint Moodle1 1
Ppoint Moodle1 1
 
Ppoint Moodle1
Ppoint Moodle1Ppoint Moodle1
Ppoint Moodle1
 
Ikt saioak. open officeen diapositibak.
Ikt saioak. open officeen diapositibak.Ikt saioak. open officeen diapositibak.
Ikt saioak. open officeen diapositibak.
 
Gimp
GimpGimp
Gimp
 
Apunteak eta ariketak
Apunteak eta ariketakApunteak eta ariketak
Apunteak eta ariketak
 
Apunteak eta ariketak
Apunteak eta ariketakApunteak eta ariketak
Apunteak eta ariketak
 
Gimp_Apunteak.pdf
Gimp_Apunteak.pdfGimp_Apunteak.pdf
Gimp_Apunteak.pdf
 
Gim peus
Gim peusGim peus
Gim peus
 
Piktochart
PiktochartPiktochart
Piktochart
 
POWER POINT TUTORIALA
POWER POINT TUTORIALAPOWER POINT TUTORIALA
POWER POINT TUTORIALA
 
Inf. 4. oinarrizko inf.
Inf. 4. oinarrizko inf.Inf. 4. oinarrizko inf.
Inf. 4. oinarrizko inf.
 
Pdf Dreamweaver Mx2004
Pdf Dreamweaver Mx2004Pdf Dreamweaver Mx2004
Pdf Dreamweaver Mx2004
 
Pdf Dreamweaver Mx2004
Pdf Dreamweaver Mx2004Pdf Dreamweaver Mx2004
Pdf Dreamweaver Mx2004
 
Eduglogster tutoriala
Eduglogster tutorialaEduglogster tutoriala
Eduglogster tutoriala
 
Google Docs: aurkezpenak
Google Docs: aurkezpenakGoogle Docs: aurkezpenak
Google Docs: aurkezpenak
 
Web-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskuraWeb-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskura
 
Ordenagailua Lana
Ordenagailua LanaOrdenagailua Lana
Ordenagailua Lana
 

8 impress

  • 1. 8.- OpenOffice.org Impress, Aurkezpenetarako tresna OpenOffice Impress ordenagailuko pantaila osoan bistaratzen diren diapositiba elektronikoetan oinarritutako programa da; testuak, grafikoak, irudiak eta bestelako multimedia-elementuak, hala nola, bideoak edo animazioak erabiltzen ditu, eta hizlariari areto batean ideia edo kontzeptu bat aurkezten laguntzea du helburu. Impress-en helburua, funtsean, hori bada ere, programa malgua da, eta, ikusiko dugun moduan, askoz ere funtzio interesgarri gehiago eskaintzen ditu. Adibidez, ekintza interaktiboak egin daitezke, hala nola, aukera-menu baten bidez nabigatu edo hiperesteken bidez dokumentuak atzitu. Gainera, gardenkiak, ilustrazioak edo testu-konposizioak egiteko erabil daiteke, eta web orriak sortzeko aukera eskaintzen du, aurkezpenak HTML formatuan gordez. Erabilera erraza eta intuitiboa du, aukera ugari eskainiz, bai diseinuan bai erabilpenean. Azkenik, programa hau Microsoft PowerPoint-ekin bateragarria da irakurtzeko eta idazteko, laneko filosofia eta prestazioetako asko berdinak baitira. 8.1.- Impress tresna irekitzea Impress irekitzeko modurik errazena, “Aplikazioak ->Bulegoa ->OpenOffice.org Aurkezpena” menu sarreran klik egitea da. Bestela, OpenOffice-ko edozein leihotatik ere ireki daiteke, “Fitxategia -> Berria -> Aurkezpena” komandoa hautatuta. Programa ireki ondoren, “aurkezpen-morroia” agertuko da, aurkezpena sortzeko prozesuan zehar urratsez urrats lagunduko diguna. Hauek dira urratsak: • Lehen elkarrizketa-koadroan, erabili nahi dugun aurkezpen-mota hautatuko dugu. Eskuineko panelean, Aurrebista kontrol-laukia aktibatuta badago, hautatzen ditugun aukeren simulazioa bistaratuko da. “Txantiloitik” edo “Ireki lehendik dagoen aurkezpena” aukerak hautatzen baditugu, testu-koadro bat eta hautapen-panel bat
  • 2. agertuko dira, erabili nahi dugun fitxategia hautatzeko. Azkenik, “Ez erakutsi elkarrizketa-koadro hau berriro” kontrol-laukia hautatuz gero, Impress-eko edizio- leihora joango gara zuzenean. Morroia irekitzeko aukera hau erabiltzeko, hautatu “Fitxategia | Morroiak | Aurkezpena” komandoa. Erabili nahi dugun aurkezpen-mota hautatu ondoren, “Hurrengoa” botoian klik egingo dugu. Hauek dira erabil ditzakegun aurkezpen-motak: ◦ Aurkezpen hutsa: aurkezpena hutsetik abiatuz sortzen du. ◦ Txantiloitik: diseinu-gama batetik aurkezpen-formatu bat hautatzeko aukera eskaintzen du. Txantiloiak atzeko plano, letra-tipo eta elementu-banaketa konkretu batzuk dituzten formatu aurredefinituak dira, erabiltzaileak zuzenean (edo nahi dituen formatu-aldaketak eginda) edukia ezartzeko prestatuak. Horretarako, aurkezpena osatuko duten pantailetako bakoitza editatu beharko da, baita bertako orri edo objektuak gehitu edo ezabatu ere. ◦ Ireki lehendik dagoen aurkezpena: izenak berak dioen bezala, lehendik gordeta dagoen aurkezpen bat irekitzen du. • Bigarren elkarrizketa-koadroan, orrialdearen estiloa (elementuak diapositiban banatzeko era) eta aurkezpenaren euskarria hautatuko ditugu. Euskarria zehazteko kontrol-lauki hauek dauzkagu eskura: Jatorrizkoa, Pantaila, Gardenkia, Papera eta Diapositiba. Eskuineko panelean, Aurrebista kontrol-laukia aktibatuta badago, hautatzen ditugun aukeren simulazioa bistaratuko da. Aukerak egin ondoren, egin klik “Hurrengoa” botoian. “Atzera” botoian klik eginez, aurreko elkarrizketa-koadrora itzuliko gara; “Sortu” botoian klik egiten badugu, berriz, morroitik irten eta aurkezpena sortuko da, egin ditugun hautapenen arabera.
  • 3. • Hurrengo elkarrizketa-koadroan, diapositiba (pantaila) batetik bestera aldatzeko efektua eta abiadura hautatuko ditugu. Diapositibak automatikoki aldatzea hautatzen badugu, diapositiba bakoitza ikusteko denbora eta batetik besterako pausaren iraupena zehazteko aukera izango dugu. Aukerak zehaztu ondoren, egin klik “Hurrengoa” botoian. • Orain agertzen den elkarrizketa-koadroan, aurkezpenean transmititu nahi diren ideia nagusiak definituko dira, baita gaia eta aurkezpenaren edo enpresaren izena ere. Informazio hori idatzi ondoren, egin klik “Hurrengoa” botoian.
  • 4. • Azken elkarrizketa-koadro honetan, hautatutako aurkezpen-diseinuan erabiliko ditugun orrialdeak hautatuko ditugu. Azkenik, “Sortu” botoian klik egingo dugu, eta aurkezpenak editatzeko leihora joango gara. “Sortu laburpena” kontrol-laukiaren bidez, definitu ditugun aurkezpen-eduki guztien laburpena sor dezakegu.
  • 5. 8.2.- Morroia erabili eta gero diapositibak definitzea Morroiko pantailetan egindako hautapenen bidez aurkezpen-eskema sortu ondoren, Aurkezpenak editatzeko pantaila bistaratuko da, diapositiba bakoitzaren edukia gehitzeko erabiliko duguna. Orain arte egin dugunarekin, oinarrizko egitura moduko bat eratu dugu, eta egitura horren gainean diapositiba osatuko duten elementuak editatu eta ezarri behar ditugu. 8.3.- Erabiltzailearen interfazea Ikus daitekeenez, testu-prozesadorean eta kalkulu-orrian ikusitako interfazeen oso antzekoa da, aurkezpenak sortu eta editatzeko ikono eta aukera batzuk besterik ez ditu desberdinak.
  • 6. Hiru une nagusi ditu Impress-en leiho nagusiak: Diapositiba panela, Idazmahaia eta Zeregin panela. 8.3.1.- Diapositiba panela Diapositiba panelak, aurkezpenaren irudi txikiak bistaratzen dira, erakutsiko diren ordenan. Diapositiba batean klik eginda, berau hautatu eta idazmahaian erakusten da. Hainbat operazio egin daitezke diapositiba batean edo hainbat diapositibatan: • Edozein diapositibaren ondoren diapositiba berriak sortu • Diapositiba bat ezkutatu diapositiba-aurkezpenean erakutsi ez dadin. • Diapositiba bat ezabatu • Diapositiba bati izena aldatu • Diapositiba baten edukiak beste diapositiba batean kopiatu edo beste diapositiba batera mugitu (kopiatu eta itsatsi edo moztu eta itsatsi) Beste operazio hauek egin daitezke, naiz eta ez izan hau modu egokiena: • Diapositiba-aurkezpenaren ordena aldatu • Diapositibaren diseinua aldatu • Hainbat diapositibari estiloa aldi berean aldatu (Zeregin paneleko “Diseinuak” atala erabiliz) 8.3.2.- Zereginak panela Bost atal ditu “Zereginak” panelak: 8.3.2.1.- Orrialde nagusiak Hemen, zure aurkezpeneko orri estiloa definitu dezakezu. Impress-ek 28 orri nagusi eskaintzen ditu, lehenetsitakoa aurkepen hutsa da eta beste guztiak, atzeko planoa dute.
  • 7. 8.3.2.2.- Diseinuak 20 diseinu ezberdin erakusten dira. Nahi duzuna hautatu dezakezu, eta dagoen bezala erabili edo zure beharretara egokitu. Oraingoz ez da posible norberak bere diseinu pertsonalizatuak sortzea. 8.3.2.3.- Taula-diseinua 11 taula diseinu eskaintzen dira. Hautatutako taula diseinua aldatzeko aukera izango duzu beti ere. 8.3.2.4.- Animazio pertsonalizatua Diapositibetako elementuentzat, hainbat animazio eskaintzen dira. Diapositiba bati animazio bat gehitu ondoren, berau aldatu edo ezabatu daiteke. 8.3.2.5.- Diapositiba-trantsizioa 56 trantsizio eskaintzen dira “trantsiziorik ez” barne. Trantsizioaren abiadura hautatu dezakezu: motela, tartekoa edo azkarra. Trantsizio automatikoa edo eskuzkoa hautatu dezakezu, eta automatikoa denean, diapositiba zenbat segundoz erakutsiko den ezarri dezakezu. 8.3.3.- Mahaigaina Bost fitxa ezberdin ditu mahaigainak: Normala, Eskema, Oharrak, Prospektua eta Diapositiba-antolatzailea. Ikuspegi bezala ere ezagutzen dira. Diapositibak sortzeko ere hainbat tresna-barra eskaintzen dira; “Ikusi -> Tresna barrak” hautatuz ikusi ditzakezu denak. Fitxen xedea, zeregin jakin batzuk modu errazean burutzea da: • Normala ikuspegia, diapositiba bakoitza sortzeko gunea da. Erabili ikuspegi hau diapositibak diseinatzeko, testu eta grafikoak gehitu eta animazioak ezartzeko. • Eskema ikuspegiak diapositibetan agertzen diren titulu eta zerrendak erakusten ditu modu eskematikoan. Ikuspegi hau erabili dezakezu diapositiben ordena aldatu, titulu eta izenburuak aldatu, zerrenden edukien ordenak aldatu eta diapositiba berriak gehitzeko. • Oharrak ikuspegiak, diapositiba bakoitzari oharrak eransteko aukera eskaintzen du. Ohar hauek ez dira erakusten diapositiba-aurkezpenean. • Prospektua ikuspegiak inprimatzeko prest dagoen orri bat eskaintzen du. Orriko bat, bi, hiru, lau, bost edo sei diapositiba sartu daitezke “ • Diapositiba-antolatzailea ikuspegiak, diapositiba bakoitzaren irudi txiki bat erakusten du. Ikuspegi hau diapositiben ordena aldatzeko edo trantsizioak ezartzeko erabili daiteke. 8.3.4.- Tresna-barrak Impressek eskaintzen dituen barrak erakutsi edo ezkutatzeko, sakatu “Ikusi -> Tresna barrak” menu sarreran. 8.3.5.- Egoera barra Egoera barra, leihoaren azpialdean erakusten da. OpenOffice.org suitean beti agertzen diren eremuez gaindi, impress-enak propio diren hainbat eremu erakusten dira.
  • 8. 8.3.6.- Nabigatzailea Nabigatzaileak dokumentuak dituen objektu guztiak bistaratzen ditu. Dokumentuan zehar mugitu eta berau osatzen duten objektuak atzitzeko modu egokia eskaintzen du. Nabigatzailea bistaratzeko, tresna-barra estandarrean dagoen botoia sakatu daiteke. “Ikusi -> Nabigatzailea” menua hautatuz edo KTRL + MAIUS + F5 laster tekla bidez ere erakutsi edo ezkutatu daiteke. Nabigatzailea are eta erabilgarriagoa da, diapositibetan sartzen diren objektuei izena ematen bazaie. 8.4.- Aurkezpena hutsetik abiatuta sortzea Erabiltzailearen interfazea aztertu ondoren, gogora dezagun pantaila hutsa genuela aurrean. Jarraian, diapositiba bat sortzeko prozedura ikusiko dugu. Gure diapositibak hasiera hasieratik sortu nahi baditugu, morroiaren antzeko lan-eskema jarraitzea da onena; hortaz, nolako aurkezpen-mota nahi dugun definituz hasiko gara. Horretarako, aurkezpena proiektore-kanoi baten bidez ikusiko den edo gardenki-modura inprimatuko den erabaki behar dugu. Programak Pantaila aukera erabiltzen du modu lehenetsian; aldatzeko, “Formatua -> Orrialdea” komandoa erabil daiteke. Orrialdea eta Atzeko planoa fitxak dituen elkarrizketa- koadro honetan, papera, pantaila, tamainak, marjinak, kokalekua, etab. hauta ditzakegu. Aurkezpena ordenagailuko pantaila edo proiektorea erabiliz eskaini behar bada, konfigurazio lehenetsia uztea gomendatzen da.
  • 9. Ordenagailuko pantailan edo proiektore bidez bistaratuko diren aurkezpenak baino ez ditugu aztertuko hemen, horiek baitira erabilienak. Aurkezpen-mota guztietan oinarrizko prozesuak antzekoak diren arren, bakoitzak bere teknika bereziak erabiltzea eskatzen du. Ordenagailuko pantailan bistaratzeko helburua duten aurkezpenetan ere, desberdintasun nabarmenak izan daitezke ordenagailu pertsonal batean ikusteko aurkezpen baten eta areto batean proiektatuko den beste baten artean. Lehenengo kasuan, aurkezpenaren eginbide interaktiboak erabil daitezke, informazioan zehar nabigatzeko menu edo aukeren bitartez. Bigarren kasuan hori ezin da egin, aurrez definitutako hurrenkera finko batean erakutsiko baitira diapositibak. 8.5.- Gure aurkezpena sortzea “Prestatu orrialdea” elkarrizketa-koadroan aurkezpen-mota erabaki ondoren, diapositiban ezarri nahi ditugun objektuak txertatzen has gaitezke. Gehienetan, irudiak eta testuak konbinatzen dira, erraz irakurtzeko moduan eta itxura atsegina eskainiz. • Atzeko planoa editatzea: lehen urratsa, diapositibaren atzeko planoko kolorea definitzea izan daiteke. Horretarako, “Formatua -> Orrialdea” komandoa hautatuko dugu eta Atzeko planoa fitxan klik egingo dugu. Gai hau geroago landuko dugun arren, kontuan izan behar dugu koloreak kontuz hautatu behar direla, diapositiba behar bezala ikus dadin. Koloreak oinarrizkoak nahiz ordenagailuak eskaintzen duen gamako beste edozein izan daitezke; hala ere, pantaila-konfigurazioaren eta sistema grafikoaren ahalmenaren mende egongo da koloreak behar bezala bistaratzea. Kolore arruntez aparte, beste hainbat elementu hauta ditzakegu elkarrizketa-koadroko kontrol-laukien
  • 10. bidez: gradienteak, bit-mapen irudiak, itzaleztadurak, etab. Bit-mapen kasuan, Impress-ek aukera batzuk eskaintzen ditu, baina erabiltzaileak beste edozein irudi erabil dezake diapositibaren atzeko plano gisa, formatu bateragarri batean badago. Irudi eskaneatu (digitalizatu) bat erabili nahi bada, bereizmena oso handia ez izatea komeni da, nahikoa dira 75 puntu hazbeteko. Atzeko planoko kolorea hautatu eta “Ados” botoian klik egitean, elkarrizketa-koadro bat agertuko da, atzeko plano hori diapositiba guztietan aplikatu nahi dugun galdetzeko. Aurkezpenaren atzeko planoko koloreak aplikatzean, kontuan izan behar da OpenOffice Impress-eko diapositibek bi geruza dituztela: geruza maisua, diapositiba guztietan berbera eta “Ikusi -> Maisua -> Diapositiba maisua” komandoaz erakusten dena; eta diapositiba bakoitzaren Laneko geruza. Geruza maisuan diapositiba guztietan errepikatzen diren goiburukoak, diapositiba-zenbakiak, datak, irudiak edo logotipoak ezartzen dira. Diapositiba- ikuspegian gehitzen diren elementuak gehitu diren diapositiba horretan bakarrik ikusiko dira. • Testu-koadro bat sortzea: Atzeko planoa badugunez, testu-koadro bat sartuko dugu orain. Horretarako, Testua botoian klik egingo dugu. Testu botoia, “Testua” tresna- barran aurkituko dugu. Erakusleak gurutze itxura hartuko du eta, testu-koadroa marraztuko dugu, izkina batean klik egin eta kontrako izkinaraino arrastatuz. Kurtsorea koadroaren barnean geratuko da, eta bertan testua idazten has gaitezke, testu- prozesadorearen ohiko edizio-aukerak erabiliz. Idazten den testua koadroa baino handiagoa bada, koadroa automatikoki handituko da. Testua hautatuz gero, “Formatua -> Testua” komandoaren bidez testuaren zabalera, aingura, ertzera bitarteko tartea eta animazioa aldatu ahal izango ditugu, eta “Formatua -> Karakterea” komandoaren bidez, berriz, letra-tipoa, letra-tamaina, efektuak, kolorea eta kokalekua. Koadroko marrak editatzeko, “Formatua -> Lerroa” komandoa erabil daiteke; atzeko planoko kolorea editatzeko, berriz, “Formatua -> Area”. Jakina, eragiketa hauek guztiak lehendik ezagunak genituen. Beti bezala, testu bat hautatuta dagoenean, Objektu-barra testu- edizioa bideratzeko egokituko da, eta hautatutako objektuaren arabera aldatuko da. Elementuak ezabatzeko, hautatu elementua eta sakatu Ezabatu tekla. • Irudi bat txertatzea: irudiak oso erraz txertatzen dira “Txertatu -> Irudia -> Fitxategitik” komandoaren bidez. Elkarrizketa-koadro bat irekitzen da, formatu bateragarri bateko irudi bat hautatzeko. Aurrebista kontrol-laukia hautatuta badago, irudiaren miniatura agertuko da eskuineko panelean. Irudia Laneko arean ezarri ondoren, diapositiban duen kokalekua alda dezakegu, irudian klik egin eta saguaz arrastatuz. Tamaina ere alda dezakegu, irudia hautatuta dagoenean ikusten diren heldulekuetako batean klik egin eta saguaz arrastatuz. • Figurak txertatzea: diapositiban edozein eratako figurak txerta ditzakegu (geometrikoak, hiru dimentsiokoak, marrak, lotura-marrak, etab.), “Marrazkia” tresna- barra erabiliz. Tresna hau, modu lehenetsian, leihoaren azpialdean bistaratzen da. Beste edozein objekturekin bezala, figura hauen propietateak alda daitezke, klik egin eta kolorea, marra-lodiera, tamaina, kokalekua, etab. aldatuta. Horretarako, Formatua menuko aukerak edo Objektu-barrako ikonoak erabiliko ditugu. Impress-ek askatasun handia eskaintzen digu objektuak ezarri eta manipulatzeko; adibidez, diapositiban txertatu dugun edozein objektu edo testu biratu ahal izango dugu, Tresna-barra nagusiko Biratu botoian klik eginez edo “Formatua -> Posizioa eta Tamaina” komandoak erakusten duen elkarrizketa leihoan “Biraketa” fitxan.
  • 11. • Testuari efektu bereziak aplikatzea: testuan efektu bereziak gehitzeko aukera dugu, eta, testu-prozesadorean bezala, testu artistikoak sor ditzakegu FontWork utilitatea erabiliz. Objektuak bihurtzeko prozedurari esker, kurbak eta poligono berriak egin ditzakegu objektuekin, edo 3D efektuak aplikatu. Ikus dezagun ohiko prozedura bat: 1. Sortu paralelogramo bat eta aplikatu objektu-propietateak: kolorea, marra-lodiera eta gainerakoak. 2. Egin klik objektuan saguaren eskuin-botoiaz, eta, agertzen den menuan, hautatu Bihurtu aukera. Bihurtu azpimenuan aukera hauek eskainiko dira: Kurba, Poligono, Ingerada, 3D, 3D biraketa-objektu, Bit-mapa, Metafitxategi. Kurba aukera hautatzen badugu, objektua Bézier kurba bihurtuko dugu, puntuak editatzeko aukera izanik. Hainbat aukera dauzkagu: lekuz aldatzea, biribiltzea, ezabatzea, berriak txertatzea, etab. Poligono aukera hautatuz, objektua poligono bihurtuko da, eta puntuak banaka editatu ahal izango dira, bertatik figura berria sortzeko. Nahi izanez gero, Editatu puntuak aukera erabil daiteke, puntuak aldatu, berriak gehitu edo lehendik daudenak ezabatzeko. 3D aukera hautatuta, hiru dimentsioko objektua sortuko da, estrusioaren teknika erabiliz. 8.5.1.- Diapositibak txertatu eta ezabatzea Diapositiba definitu ondoren, beste bat txertatzeko moduan izango gara. Horretarako, objekturik bat ere hautatu gabe, “Txertatu -> Diapositiba” aukera hautatuko dugu. Lehendik dauden bi diapositibaren artean beste bat txertatu nahi bada, kontuan izan behar da hautatutakoaren ondorengo posizioan txertatuko dela (“Txertatu -> Diapositiba” erabiliz betiere).
  • 12. Diapositiba bat ezabatzeko, hautatu diapositiba eta hautatu “Editatu -> Ezabatu” diapositiba aukera. Diapositiba bati izena emateko, nahi dugun diapositiba gainean eskuineko botoiarekin klik eginda, laster menuan “Izena aldatu diapositibari” hautatu dezakegu. Gero, pantailaren behealdeko fitxa-belarrian bistaratuko da izen hau. Diapositiba bat baino gehiago daudenean, batetik bestera joango gara izena erakusten duten fitxa-belarri horietan klik eginez. Diapositiba berria txertatu ordez, unekoa kopiatu nahi badugu, hurrengorako eredu gisa erabiltzeko, adibidez, “Txertatu -> Bikoiztu diapositiba” aukera erabil daiteke. Teknika honekin denbora asko aurreztuko dugu antzeko egitura duten diapositibak erabili behar ditugunean. 8.6.- Aholku praktikoak Aurkezpen bat egitean, arreta berezia izan behar dugu edukia erraz irakurri eta ulertzeko modukoa izan dadin. Horretarako, hainbat faktore hartu beharko ditugu kontuan: aurkezpenak izango duen euskarria, erabiliko den proiektorearen bereizmena eta argitasuna, aretoaren tamaina, helburuko publikoaren ezaugarriak eta pantaila-mota. Gehienetan, ideia ona da zerrendak (buletak edo zenbakiak) erabiltzea testua diapositibetan antolatzeko. Testua kokatzeko modua ere oso faktore garrantzitsua da, eta, egoki lerrokatuz, behar bezalako garrantzia emango diogu testuari. Beraz, faktore horiek kontuan izan behar dira. Letra-tipo handiak erabiltzea komeni da, baita atzeko planoarekin kontraste egokia sortuko duten koloreak ere. Kolore osagarriak erabil ditzakezu, edo letra-kolore argiak atzeko plano ilunetan, testuak behar bezala ikus daitezen. Izan ere, ezertarako ez du balioko letra oso handiak ezartzea, letra horiek beltzak badira eta atzeko plano iluna erabiltzen badugu. Testuak behar bezala irakurtzeko, letra-tamainaz gainera, letra-tipoa eta lodiera ere faktore garrantzitsuak dira. Karaktereak txikiak badira, letra lodiak okerrago irakurriko dira, eta letrak oso handiak badira, ez da komeni marra fineko letrak erabiltzea. Behar bezala irakurtzen den ala ez zalantzan bagabiltza, hitzaldia egingo denaren antzeko areto batean hainbat proba egitea komeni da, ikusle guztiek testuak eta irudiak eroso irakurriko dituztela ziurtatzeko. Jakina, kolore-gradienteak oso erakargarriak dira atzeko plano gisa erabiltzeko, baina gradiente horiek letrekiko kontrastea ahultzea ekar dezakete, eta kontuz ibili beharko da horrelakoetan. Era berean, gradienteek arazoak sor ditzakete gardenkiak erabiltzeko, eta zenbait inprimagailutan asko narrasten dute inprimatze-kalitatea. Ez da egokia kolore biziegiak edo informalak gehiegi erabiltzea, irakurtzeko errazagoak badira ere. Formaltasunik galdu gabe kontraste eta irakurgarritasun egokiena eskaintzen duten kolore-konbinazioetako bat atzeko plano urdinaren gaineko letra horiak jartzea da. Aurkezpenaren edukia laburra izango da; alegia, zenbat eta testu gutxiago, hobeto. Diapositiba bakoitza gida edo laguntza bat baino ez da, eskematikoki azaldu behar ditu ideia edo kontzepturik garrantzitsuenak, eta hizlariak kontzeptu horiek sakondu beharko ditu. Diapositibetako testuek ez dute luzeegiak izan behar, eta hizlariak ez du, besterik gabe, pantailan dagoena irakurri behar. Irakurri besterik egiten ez badu, jendeak pentsa lezake hizlariak ez duela gaia ondo menderatzen. Ildo beretik, multimedia-elementu gehiegi ez jartzea da egokiena. Diapositiba bakoitzean ideia edo kontzeptu bakarra aurkeztu behar da, entzuleek ideiak hobeto ulertu eta atzitu ditzaten. Azkenik, aurkezpenek ez dute luzeegiak izan behar, bestela, diapositibak azkarregi pasatu beharko genituzke eta entzuleek ez lukete denbora nahikoa izango azalpena behar bezala asimilatzeko. 8.7.- Diapositiba-aldaketen, efektu berezien eta denboraren kontrola Aurkezpena osatuko duten diapositibak definitu ondoren, diapositibak pasatzeko modua erabaki beharko dugu.
  • 13. Hainbat aukera dauzkagu; adibidez, entzuleen aurrean azalduko den aurkezpena bada, diapositibak eskuz, sagua edo teklatua erabiliz, pasatzea izango da egokiena, baina denbora jakin bat igaro ondoren banan-banan automatikoki bistaratzeko ere programa dezakegu. Gainera, efektuak erabil ditzakegu, diapositiben arteko trantsizioa ikusgarriago egiteko. Horretarako, hautatu trantsizioa definitu nahi den diapositiba eta hautatu “Diapositiba- aurkezpena -> Diapositiba-trantsizioa” komandoa edo Zeregin panelean, hautatu “Diapositiba- trantsizioa” atalean. Diapositiba batetik bestera pasatzeko efektuak izango ditugu aukeran. Trantsizioaren abiadura ere hautatu dezakegu; motela, tartekoa eta azkarra artean. Trantsizioari soinua ere egokitu dakioke. Diapositiba aldaketa modu automatikoan (segundo kopuru baten buruan) edo saguarekin klik egitean hautatu daiteke ere. 8.8.- Animazioak, multimedia eta interaktibotasuna Objektu edo diapositibei efektuak eta trantsizioak aplikatzeaz gainera, beste hainbat aukera dauzkagu aurkezpena malguagoa eta osoagoa egiteko, hala nola, animazioak sortzea, multimedia-loturak definitzea edo interaktibotasun-irizpide batzuk aplikatzea. 8.8.1.- Animazio pertsonalizatuak sortzen Diapositibetako objektuei mugimendua esleituz, animazioak sor daitezke. Animazio pertsonalizatuak sortzeko, “Diapositiba-aurkezpena -> Animazioa pertsonalizatua” komandoa erabiliko dugu, edo Zereginak panelean, “Animazio pertsonalizatua” atala hautatuko dugu.
  • 14. Animazioak objektuen gainean ezartzen dira, beraz, lehenik eta behin diapositiba batean dagoen objektu bat hautatu beharko dugu. “Gehitu” botoia sakatuta, “Animazio pertsonalizatua” elkarrizketa leihoa bistaratuko dugu. Bertan ditugu aukeran hainbat animazio efektu. Teknika hau erabiliz animazio konplexuak sortu ahal izango ditugu, baita testuak animatzeko ere. Animazioekin lan egitean, posibilitateak ia amaiezinak direla ikusiko dugu. 8.8.2.- Aurkezpenak interaktibo egitea Aurkezpena are gehiago aberasteko modu bat interaktibotasuna gehitzea da. Horri esker, aurkezpenaren portaera aldatu egingo da, erabiltzailearen hautapenen eta ekintzen arabera. Hitzaldiak ematean asko erabiltzen ez bada ere, interesgarria izan daiteke horrelako edukiak gehitzea, erabiltzaileak ikusten dituenean guk parte hartzen ez badugu. Beraz, interakzioa gehitzeak eskaintzen duena behar bezala balioetsi behar da. Interaktibotasuna lortzeko modurik errazena, web orri gehienetan bezala, botoiak gehitzea da. Erabiltzaileak botoi horietan klik egitean, komando jakin batzuk exekutatzen dira edo diapositiba jakin batzuk ikusten dira. Horren adibidea, menu bat eskaintzen duen diapositiba izango litzateke; menu-aukera bakoitzak botoi bat izango luke, eta botoi horietako batean klik egitean diapositiba jakin bat irekiko litzateke.
  • 15. Horretarako, menua eta asoziatutako botoiak ezarriko ditugu diapositiba batean, eta, diapositibako botoia hautatu ondoren, saguaren eskuin-botoiaz klik egingo dugu bertan; agertuko den laster-menuan Interakzioa aukera hautatuko dugu. Agertuko den elkarrizketa-koadroan, Ekintza klik egitean goitibeherako zerrendan aukera hauek eskainiko zaizkigu: Joan aurreko orrialdera, Joan hurrengo orrialdera, Joan lehenengo orrialdera, Joan azkeneko orrialdera, Joan orrialdera edo objektura, Joan dokumentura, Ezkutatu objektua, Erreproduzitu soinua, Iraungi objektua, Exekutatu programa, Exekutatu makroa, Amaitu aurkezpena. Jakina, aukera hauetako batzuk (adibidez, Erreproduzitu soinua) hautatzean, beste elkarrizketa-koadro bat irekiko dira, orrialde, fitxategi edo objektu jakin batzuk hautatzeko. Horrela, gure aurkezpenean zehar nabigatuko dugu eta aukera-gama zabala izango dugu. Diapositibak elkarrekin lotu ditzakegu, aplikazio interaktiboa eratzeko. Estekak egiteko, botoiez balia gaitezke, lehen azaldu bezala, baina edozein irudi, argazki, marra, testu edo gezi erabil dezakegu; horretarako, deskribatu dugun teknika bera jarraituko dugu. Testu bat estekatzen denean, esteka horri hipertestu deitzen zaio, eta web orrietako esteken antzera erabiltzen da. Objektu bat web orri batekin, dokumentu batekin edo helbide elektroniko batekin estekatu nahi badugu, lehen aipatutako komandoa erabili ordez, “Txertatu -> Hiperesteka” komandoa hautatu eta estekari buruzko datuak beteko ditugu. Elementu batetik edo irudi nahiz argazki bateko area batetik web orri jakin batzuk atzitzea ere konfigura daiteke. Hori lortzeko, hautatu irudia eta erabili “Editatu -> Irudi-mapa” komandoa. Editore honen goialdean agertzen diren marrazki-tresnen bidez areak definituko dira, eta gero area horiei helbideak edo testuak esleituko zaizkie. Aldaketak onartu ondoren, area horiek ez dira irudian bistaratuko, baina, erakuslea gainean jartzean, asoziatutako testua agertuko da; orduan, klik egiten badugu, elkarrizketa-koadroko Helbidea koadroan zehaztutako helbidera joango gara. Makroa botoiaren bidez, makroak esleituko dizkiegu irudi-areei.
  • 16. 8.9.- Aurkezpena bistaratzea eta aurkezpenean zehar mugitzea Aurkezpena bistaratzeko hainbat aukera ditugu: “Diapositiba-aurkezpena -> Diapositiba- aurkezpena” komandoa, Kontrol + F2 tekla-konbinazioa edo Tresna-barra nagusiko Diapositiba-aurkezpena botoia. Aurkezpena abiarazitakoan, eskuzko trantsizioa aukeratu badugu, saguaren ezker-botoia, Sartu tekla, eskuin-gezia edo zuriune-barra erabil ditzakegu aurkezpenean aurrera joateko. Atzera joateko, ezker gezia edo saguaren eskuin-botoia erabil ditzakegu. Aurkezpena bertan behera uzteko, nahikoa da Ihes tekla sakatzea. 8.10.- Aurkezpenak gordetzean kontuan izan beharrekoak Aurkezpena sortu ondoren, ordenagailuko edozein karpetatan gorde dezakegu, “Fitxategia -> Gorde” edo “Fitxategia -> Gorde honela” komandoa erabiliz. Azken kasu honetan agertuko zaigun elkarrizketa-koadroaren bidez, aurkezpenak hainbat formatutan gordetzeko aukera izango dugu; hauek dira bi aukera interesgarrienak: Microsoft Power Point dokumentu gisa, OpenOffice erabiltzen ez dutenek bistaratu ahal izan dezaten, eta HTML gisa, informazioa web orri gisa bistaratzeko. Aurkezpenak OpenOffice-koa ez den formatu batean gordetzen badira, beharbada gauza batzuk galdu egingo dira aurkezpenetan; baina, OpenOffice Impress tresnarekin sortutako hiperestekak ere mantenduko direnez, arazorik gabe bistaratuko da. Aurkezpena HTML formatuan gordetzen badugu, edozein arakatzailetan ikusi ahal izango da; horrela, OpenOffice-k aurkezpenetarako erabiltzen duen ODP formatuaren prestazio berezi batzuk galduko diren arren, eramangarritasuna irabaziko dugu. Aurkezpena HTML fitxategi gisa gordetzeko, hautatu “Fitxategia -> Esportatu” komandoa; HTMLz gainera, diapositibak GIF edo JPG formatuko irudi estatiko gisa esportatzeko aukera izango dugu.